Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2003
‎Weber entesiaasumituz, hainzuzenerehistoriarenkorrontenagusia Frantzianaziobakarragauzatzeradoanean, edota, dagoenekozgauzatuta dagoenean , orduantxedatornaziotasunbikoitzarenEtxeparerenaldarrikapena.Aldehorretatik, itxurabateanaskozeguneratuagosuertatudiraJean Barbierbat, ManexHiriart Urrutibat, etabesteanitz, bibaFrantziaoihukatuzutenak.Etxeparek, bestebehinerekorrontearenkontraparatudela konturatuta, zuhurjokatzeadeliberatuko zuen, etahorrenbestez ezzen tematuantzukontsideratukozituenerrebindikazioetan, nahikoaetasobera edukibait...
2008
‎Hortaz, (3a) bezalakoak dirateke ereduzkoak testu zientifikoetan. Mintzagaia beharrezkoa ez den kasuetan, esate baterako, gai aldaketarik ez dagoenean , esaldiari galdegaiarekin ekitea dateke eraginkorrena (4a).
‎4.> Badirudi euskara erromantzeen sustraia izan dela, denborarekin desagertu egin dena toki guztietan, hau da, Katalunian, Aragoin, Pirinioetan bereziki. Bizirik dagoenean , bestalde, euskara erromantzearen, adstratoa, izan da.
‎eta hiztun kopuru handiz hornituak izaten dira. Gainera, konbergentziarako boronda terik ez dagoenean , azpieredu horiek azkenean hizkuntza beregainak bilakatzeko joera dute, katalan/ valentziera, galego/ portugesa edo serbiera/ kroazieraren kasuetan argi eta garbi gertatzen denez, gauza jakina baita, dialektoaren eta hizkuntzaren arte ko ezberdintasuna, linguistikoa baino gehiago, maiz subjektiboa eta soziologikoa iza ten dela. Bestelako kasuak ere badira, noski, errumaniera/ moldaviera eta turkiera/ aze rierarena, adibidez, Sovietar Batasunaren peko bigarren eskualde horiek ondoko seni deekin elkartzeko lehen neurria aspalditxoan hartua baitute jada, alfabeto zirilikoa utzi eta latindarra onartzean.
‎Kezkagarria, ordea, bestea da: zientzi artikuluak orain euskalkiz plazaratzen ikustea; ETBko aurkezle batzuek beren herriko era dialektalak erabiltzea (hemezazpi, > egu, > gera...); Bizkaiko museoetako katalogo eta argibideak, Enkar terrietakoak barne, euskalkiz eskaintzea; Euskara batuan holakorik ez dagoenean , Bizkaiko Diputazioak bertoko ikasleen artean euskalkiz egindako agendak banatzea;
‎IS (GEN)+ zain da ohikoena (2). Arestiko debekurik ez dagoenean ere, nahiz eta eraikuntza lexikoa litekeena izan, hiztunak jo dezake sintaxira (3a, b). Baita osagarria isilpean duten atribuziozko egituretan ere (4).
‎Testu horiek hizkuntza naturala erabiltzen dute eta sintaxi librea, baina hainbat termino espezializatu erabili ohi dituzte. Izan ere, objektuen ezagutza zientifikoa gizarteko kulturan txertatua dagoenean sartzen da, orduan bakarrik sar daiteke, hiztegi orokorrean, hau da, sozializatu eta ulergarri bilakatu denean.
‎Batzordeak finkatuko ditu terminologia arloko lehentasunak, terminologia lanerako irizpideak emango ditu, termino bat baino gehiago dagoenean , termino hobetsia aukeratuko du eta landutako terminologia lanei onespena emango die.
‎Zazpi taldetan daude hauek banatuak. Gure edizioan testua dagoen dagoenean ematen dugu, oharrez hor nitua, behar denean. Eskuzko informazioa guk letra etzanez ematen dugu.
‎Eta nola baita erhokeria handia, erhoari, adimendutik iauzia dagoenari predikatzea, konseillu emaitea, eta zuhurtziaz minzatzea: hala da halaber, erhokeria ez ttipia, kolera hanbi batean itsutua eta irakitua dagoenari, hala dagoenean , abenikoaz minzatzea, bere etsaiari barkha diazola erraitea. Zeren bere bero hartan, koleraren lehenbiziko apoderan, abiaduran eta indarrean, ezta bere buruaren iaun eta ez iabe.
‎Hala ere, izenaren ezkerraldean dagoenean sintagmaren zenbatasuna age riago gelditzen dela esango nuke eta, horregatik, aditz komunztadura ere plu ralean egiteko joera nabarmena dute zenbait hiztunek:
‎c) Izenordain bat edo adizki bat dagoenean perpausan 1 edo 2 pertsona barruan duena, horren eraginpeko izenak erraz beregantzen du mug. hurbila. Hala:
‎43 Halere, dibulgazio zientifikoan, beti hitz berbera erabiltzeko monotonia kentzeko, esanguran kontraesanik ez dagoenean behintzat, guztiz zilegi da hitz estandarraren ordez beste mailako sinonimoez ere aldizka baliatzea: eusk. amona> mantangorri, > > eta katalingorri; > aurkitu> eta kausitu; bele> eta erroi; eguzki> eta eki; > kirikino, > > sagarroi; > > eta lili; > saguzar> eta gauenara; > sai> eta putre; > zilar> eta urrezuri; > fr.> abeille> eta mouche> à> > blé> eta froment; > esp.> burro> eta asno; > perro> eta can, > ingl. flower> eta bloom; > film> eta pic > > etab.
2009
‎Hiztegi Batuko lantaldearen egiteko nagusia euskara batuaren oinarrizko hiztegia bideratzea da. Idazleek eta batu dituztenak bere hartan berretsiz eta, batasunik ez dagoenean , batasun hori nola lor litekeen ikusiz: idazleen erabilerak ezagutzea dago oinarrian, tradizioko ondarea eta orainagoko ekarriak ezagutzea, eskura izan diren corpus biak (OEH eta EEBS) aztertuz eta irizpide lexikologikoak talde lanean zehaztuz, adostuz eta formalizatuz.
2010
‎Baina estrukturalki funtzio bera dute. D blokea dagoenean , C blokea bertan txertatzen da.
‎Orain ere bada han hemen halakorik: batzuetan irakasle euskaldunik ez dagoelako, eta besteetan gutxienezko ratiorik ez dagoenean aukerabidea konplikatu egiten delako. Mende laurden honetan dokumentaturik dagoen neurrian salbuespen izan dira, ordea, frikzio horiek.
‎Kultura edukien eta perspektiba pluridimentsionalaren kontu horiek ere hor daude eta ez dira albora uztekoak. Are gutxiago bertako dimentsioa, aldez aurretiko lanketaren faltaz, hain azaldu arina dagoenean ikasmaterial gehienetan. Elebitasunaren erronka, arrazoizko aurrerabiderik izango badu gure artean, euskal perspektiba soziokulturala bere osoan hartuz planteatu eta gainditzekoa da.
‎Norentzat: Erdara nagusi den taldeetan, orobat inguru soziolinguistikoa erdalduna denean eta C tipologia aplikatzeko modurik ez dagoenean . 3 urteko haur erdaldunak (5 urteko haur erdaldunak).
2011
‎Sudurkaritzetestuingurueibegiratzenbadiegu, bokalarensudurkaritasunagertatzeko inguruneerrazenadasilabaamaierankontsonantesudurkaria dagoenean (berezikihitzarenazkensilababada) etakontsonantesudurkari horrenaurretikbokaladagoenean.8Coda (silaba azkenekokontsonanteak) ahulagoadaekinabaino.
2012
‎literatura itzuliak polisistemaren erdigunea taxutzen funtzio aktiboa betetzen du hiru kasu hauetan: (a) literatura gaztea denean, hots, finkatze prozesuan dagoenean ; (b) literatura, bazterrekoa, edo/ eta, ahula?
‎Are gehiago egilea, nolakoa gero!? hilik dagoenean . (LIB I:
‎Ezustekoaren muina honela laburbil dezakegu: esatariak hitzez hitz dioen hori testuinguru horretan ez da batere koherentea; inkongruentea eta desegokia da, eta esatariaz duen ezagutzak ez dio norentzakoari uzten, besterik gabe, esandakoa dagoen dagoenean interpretatzen. Izan ere, hitzez formulatu duenaren eta hark esatea espero zezakeenaren artean kontraste eta haustura handia dago.
‎Esate baterako, gogoratu besterik ez dugu Garoaren argitaraldi berrian egin diren aldaketak zein zorrotz kritikatzeko aukera eskaintzen dion esatariari ironiak. Dagoen dagoenean , idazlearen nahia errespetatuz, argitara beharrean aldaketak eginaz argitaratzea ez zaio batere egokia ez eta gizalegezkoa ere iruditzen. Horretarako, kritika zorrotza bezain erasotzailea egiteko, ironiaz baliatu eta babestu dela ikusi dugu, eta enuntziatu parentetikoak esatariaren intentzio ironiko horren isla zuzen direla:
‎nolakoa, gero!? hilik dagoenean . (LIB I:
‎Ikus dezagun, bada, bi enuntziatuen arteko koherentziazko harremana marka morfologikoz indarturik dagoenean koma parearen aldera gehiago lerratzen ote den eta parentesien aldera gutxiago (eta alderantziz):
‎Izan ere, aldaketa bakoitza, egon dagoenean zein maiztasunekin gertatzen den jakiteak, enuntziatu parentetikoen (morfo) sintaxi alderdiari dagokionez, joera eta lerro nagusiak zedarritzen lagun diezaguke, eta, horrezaz gain, baita diskurtsoaren analisiari begira aurreiritzia osatzen ere. Atal honen hasieran genioen, izan ere, alderdi sintaktiko testuala diskurtso alderdiarekin hertsiki uztartuta dagoela, eta bataren eta bestearen artean marra bereizgarriak hizkuntzalariak berak zedarritzen dituela, aztergaia bera ahalik eta modurik agortzaileenean aztertzeko.
‎Informazioa, hiper emana? dagoenean , elipsira jotzen du:
‎Ezabaketa hori egiteko, noski, adibide horretan bezala, izen horren erreferentzia testuingurutik erraz berreskura daitekeela segurtatu behar dugu. Mugatzailearen kasuan, adibideak erakusten digunez, oso ohikoa da ezabaketa aurrean genitibo marka daraman izen bat dagoenean .
‎48 Egitura hau Gutiérrezek proposatutakoaren egokitzapen bat da; ez dugu bere proposamena dagoen dagoenean aldatu. Besteak beste,, oker ez banago?
2013
‎Zertarako irakurri informaziorik ematen ez zuen egunkari bat? Jakin mina dagoenean deus ez jakiteak frustrazioa eragin dezake, eta ondorioz egunkariek kontrako eragina lor dezakete. Gauza bat da ematen den informaziotik deus ez ziurra izatea, eta uler daiteke halako testuinguru batean informazio zehatz eta zorrotzak heltzea zaila zela, are gehiago, gauzak laster alda zitezkeela, ia mutur batetik bestera.
2015
‎Antologia honetan, zenbait kasu konkretutan, alegia, testua jatorriz jasoa izan deneko data baino askoz lehenagokoa delako susmoa izateko arrazoi nahikorik dagoenean , hirugarren aukeraren alde egiten da.
2019
‎Txarrerako, baina baita onerako ere. Langile espezializatuen defizita dagoenean , langile guztiak espezializatzen dira hainbat esparrutan, bakoitzak ahal duen neurrian.
2021
‎Zuzeneko informazio gutxi dagoenean iturri zeharkakoak erabiltzea besterik ez dago, eta gauza ezaguna da azterbide horretan toponimiak duen garrantzia eta egin dezakeen ekarpena. Hain zuzen, Patxi Salaberri Zaratiegi irakasleari esker, Gipuzkoako herrien izenen lekukotasunak eta etimologiak ikertzeko egokiera izan dut azken aldian eta, jakina den bezala, haien artean ez dira falta antzinatetik datozkigunak.
‎EHHE (lxxxvii lxxxviii) biltzen denez, historikoki bananduak diren te1 (‘aditz ekintza’ [etorte]) zein te2 (‘plurala’ [dute]) sustraia* den en (finish en) gramatikalizazioan duen de alomorfo zaharraren (forma sparita ren) oinordeak dira. Aipatu hiztegian (lxxvi) jakitera ematen da ahoskabe/ ahostun (te/ de) txandakatzea dagoenean bigarrena dela alomorfo zaharra. Arte/ alde bikotean (ibidem, cxxiv), konparaziora,* den errotik datozkigun alomorfoak ditugu bi kasuetan, bata forma (d) eta esanahi zaharrarekin (‘amaitu’), bestea forma (t) eta esanahi funtzio berrienarekin (plurala eta aditz izena).
‎Goiko guztiaren eraginez, arrunta da, esate baterako, toponimo baten aipamen bat baino gehiago dagoenean beste hainbeste aldaera irakurtzea. Oiartzun izenaren antzinateko forma (Oiarso) da adibide garbia, Irunen zegoen hiriaren izena emateko Estrabonek (III, 4 10, 161) Οἰδασοῦνα (Oidasouna, ak.) idatzi zuelako, Pliniok (IV.110) Olarso zein litus Olarsonis (gen.) eta Ptolomeok Οἰασσώ (Oiasso).
‎Beraz erabili ohi da ondorioa delakoa ia garbiro eta osoro aurreko perpausean esana dagoenean , eta deus berririk handik atera ez, baina ia gauza bera beste hitz batzuekin esaten denean. Adibidez:
‎eraso errusiarra. Zabalak (2013) dio argumentu harremanak ezin eman daitezkeela tar adjektiboen bidez, salbu oinarrian leku izena dagoenean . Argumentu harremantzat hartzen du ‘jabego besterenezin’ deritzan osoa zatia harremana (zelula (ren) mintza), bai eta magnitude baten eta horrek neurtzen duen objektuaren artekoa ere (itsasoaren sakonera).
‎Euskaltzaindiak" Hitz elkartuen osaera eta idazkera" arauan esanaren arabera, beharrik ez dagoenean ez genuke hirutik gorako hitz elkartuetara jo behar: hobe euskal aldizkarietako zuzendarien bilera, soinu uhinen hedapen bidea edo Mendibilgo Udalaren kirol patronatua, ezen ez euskal aldizkari zuzendari bilera, soinu uhin hedapen bidea eta Mendibilgo udal kirol patronatua.
‎Hau da, eraso errusiarra bai, adjektiboak Errusia izen propioa oinarri duen neurrian; baina lege newtondarrak ez (Newtonek asmatutako edo ezarritako legeak). Harreman tematikoa dagoenean , izen elkartua edo izenlagun+ izen egitura baliatu genuke: Newtonen legeak (Zabala 2013).
‎Sagar tarta sagarrez egiten dena bada, tarta horrek sagar [zati] ak izango ditu. Antzera gertatzen da ‘helburua’ eta ‘edukia’ erlazio semantikoekin ere; txori kaiola txorientzako kaiola bada, askotan txoriak izango ditu barruan (nahiz hutsik dagoenean ere txori kaiola esaten diogun) 7 Marinel txapel marinelek daramaten txapela, ‘jabegoa’ moduan uler daiteke, edo marinelentzako dena, ‘helburua, norentzakoa’ erlazio semantikoa, alegia. Halaber, umetoki ‘umeentzako tokia’ edo ‘umeak dauden/ sortzen diren tokia’ dela pentsa dezakegu; hau da, ‘helburua’ erlazio semantikoaren adibidetzat har dezakegu, edo ‘edukia’ (zer non) erlazioarena.
‎7.2.2.2d ‘Iturburua, egilea, kausa, jatorria’ Bi izenen artean halako erlazio semantikoa dagoenean , mugakizuna nondik/ norengandik datorren, edo nork edo zerk sortzen/ egiten duen, zehazten du mugatzaileak: apez hitz, ardi esne, asto gorotz, damu malko, gerezi lore, ipar haize, kandela argi, maitasun arazo, ontzi zarata, pandero soinu, piper hauts, poz malko, trumoi danbarrada, trumoi hots, zigarro ke...
‎Gainera, zirkunstantzia bera (‘diruak gastatu’ — ‘etxera itzuli’) uler daiteke aldi berean denbora ondokotasun gisa edo ‘etxera itzultze’ gertakaria nola bete den adieraziko balu bezala. Ekintzen arteko ondokotasuna dagoenean , oinarrizko interpretazioa denborazkoa izan arren, testuinguruak bestelako nozioak bidera ditzake, denborazkoarekin batera edo hari nagusituz1 Beste adibide bat emateko: Guztiei agur esanez etxerako bidea hartu zuen; adieraz dezake bi ekintzaren arteko ondokotasuna, edo adieraz dezake pertsona horrek etxerako bideari nola ekin zion —adibidez, aurretik gainerakoekin tirabirak izan dituenean, baina azkenerako giroa lasaitu denean guztiak adeitsu agurtuz—2; edo bi adierek elkar osa dezakete.
‎Mota honetako adibideak ditugunean, testuinguruak eta beste zenbait faktorek adiera batera edo bestera eraman gaitzakete. Adibidez, narrazioa dagoenean denbora ondokotasunezko interpretazioa nagusituko da: Mutikoak, zuhaitzera igota, gereziz bete zuen saskia.
‎Bestalde, perpaus nagusiko eta menderatutako subjektuen artean erreferentziakidetasunik ez dagoenean , zailagoa da modu adiera garbia esleitzea mendeko perpausari: Erromatarrek Kartago erreta/ errerik, beste bide bat hartu zuen historiak.
‎38.6k Modu berean erabiltzen da, mendebaldean batez ere, zergatik galdetzailea ere; ezinbestean batzuetan: Aprobetxatu orain, dirua duzula, zergatik" Dagoenean bon bon, ez dagoenean egon". Eta besterik gabe, beste batzuetan:
‎2 Ziurrenera bi adierei intonazio desberdina emango genieke: ondokotasuna dagoenean , mendekoaren ondoren pausa egingo genuke, eta idatzian koma jarri; moduzko interpretazioa galdegai izaerarekin lotuko genuke, eta horrela, aditzaren ezkerretara eman mendeko perpausa, inolako etenik gabe.
‎Aditzari begirako moduzko adjuntuak ditugunean, osagai horiek egitura sintaktikoan aditzetik hurbilago azaldu ohi dira; bigarren mailako predikazioarekin, errazagoa da perpausean tokiz mugitzea, edo inoiz intonazio/ koma bidez bereiztea. Egitura sintaktikoko kokapenari dagokionez, gramatikariek proposatu ohi dute bigarren mailako predikazioa dagoenean ere predikatua eta bere argumentua adabegi beretik zintzilik egon behar direla, elkar c komandatuz.
‎[Andoni — burua altxatuta]; ez dugu esaten nola jazo den aditz nagusiak adierazitako gertaera (ikustea), baizik nola zegoen perpausaren osagaietako bat; Andoniri buruz egiten du predikazioa. Objektuari begirako predikazioa dagoenean , objektu hori une horretan zer egoeratan dagoen azaldu ohi da. Hona adibide gehiago:
‎40.4.2g Erabilera predikatiboan azaltzen diren moduzko perpausak batzuetan aukerakoak izaten dira, eta beste batzuetan nahitaezkoak (§ 24.4.4) Bigarren mailako predikazioa dagoenean , gehienetan, aukerakoa izaten da predikaziozko elementua. Adibidez, Arantxak etxerako bidea kezkatuta hartu zuen perpausean, azpimarratutako zatia kentzen badugu, predikazio nagusiak zentzu berari eusten dio:
‎lehenengo eman dugun adibidean igorleak egingo duen komunikazioekintzaren benetakotasuna iragartzen da, bigarrenean laburtasuna edo sintesia. Baina jarraian galdera bat dagoenean (Benetan hitz eginez, zuk egin al duzu?; Labur esanda, ondo irten al da ekintza?), entzuleari begirako bihurtzen da mendeko perpaus bera: entzuleari egiten zaio orain benetakotasun edo laburtasun eskaera.
‎Operadorea dagoen atalean adierazitakoaren benetakotasuna baieztatzen du esatariak. Baieztapen horrek, aurreko unitatearekin aurkakotasunean dagoenean , zuzenduz birformulatzen du aurreko atalean esandakoa:
‎Lehenean izan ere ren ere emendiozkoa litzateke; bigarrenean DM osoa da kausazkoa. Erdibideko egoera —edota hobe litzateke bitarikoa izendatzea— argiago ikusten bide da izan ere atzean edo bukaeran dagoenean : [...] seinale zen txendorren bat zegoala egosten.
‎Asko mugitzen omen naiz lotan nagoela/ Asko mugitzen bide naiz lotan nagoela. Lehen esaldia dioenak adierazten du beste norbaiti entzun diola asko mugitzen dela lo dagoenean . Bigarrenean, berriz, deduzitu egin duela hiztunak asko mugitzen dela, beharbada goizean izarak oso zimurtuak ikusten dituelako.
‎Saiatu bazara ere, ez duzu lortu. Helburuzko balioa izaten dute baldintzazko perpausean partizipio prospektiboa dagoenean , eta ondore perpausean beharra edo ezina adierazten duen predikatua agertzen denean: Garaiz jaikiko bagara, garaiz oheratu dugu; Lantegia aurrera aterako badugu, gara beti liskarretan ibili.
‎34.2c Beste zenbait egituraren bidez ere lor daitezke baldintzadun perpausen pareko balioak, baina guk ez ditugu hemen aztertuko, ez baldintzazkoen barnean sartuko. Juntaduraren (bereziki aditzaren elipsia dagoenean ) eta alborakuntzaren bidez eraikitzen diren irakurketa batzuk ere baldintzadun perpausetakoen parekoak izan daitezke: Bizkorregi gidatu, eta laster izango duzu istripuren bat; Lasaitasuna behar duzu?
‎‘Aberatsaren biluzgorritasun maila> pobrearen biluzgorritasun maila’ konparatzen dira goiko adibidean. Konparazio gaia terminoetan dagoenean , berriz, ezaugarri biren maila edo zenbatekoa alderatzen da. Lurrak hainbat buztin nola hondar behar du esaldian, esate baterako, ‘lurrak behar duen buztin kantitatea> lurrak behar duen hondar kantitatea’ konparatzen dira (§ 32.1.2).
‎Adierazpen orokorreko formek ere adieraz dezaketena espresuki seinalatzea dute zeregin forma hauek, ondoko adibideak alderatuz ikus daitekeen moduan: Haurra lo dagoenean , itzalita edukitzen dugu telebista Haurra lo dagoen bitartean, itzalita edukitzen dugu telebista. Aurreneko perpausean aditzaren aspektu lexikoak adierazten du gertakaria iraupenekoa dela; bigarrenean, bai aditzaren aspektu lexikoak eta baita ondoko formak ere.
‎Zertan ari naizen? Hara,* etxeko lanak egiten ari naiz, haurra lo dagoenean . Edo iraganeko erreferentzia une batean gauzatzen ari dena aipatzen duenarekin:
‎36.4.2c Aipa daitezke, azkenik, denborazkoak ez diren esapide batzuk. Hala, dagoen dagoenean eta agidanean adberbialak, azkena agidanez en parekoa. Modua adierazten duten gisa horretako esapide adberbialak z atzizkiarekin eratzen dira gehienetan (esaten dutenez, jakina denez...), eta halakoa da honi dagokionez esapidea ere.
‎Hala ere [zuk/ hark/* nik ekartzea] nahi dut (nik). Baina subjektuak erreferentziakideak direnean, hots, kontrola dagoenean , tu aukeratuko dugu: Hala ere liburuak ekarri nahi ditut [nik nahi, (nik) ekarri].
‎Berandu da atea ireki diezaguten; Badira tokiak sobera bihar Bilbon batzarra egin dezazuen; halere, helburuzkoek baino errazago onartzen dute erreferentziakidetasuna: Oraindik txikiegia zara lan horretan jardun dezazun — (zu)/ (zuk) —; Besaulki bat falta dut sala osaturik eduki dezadan — (nik)/ (nik) — Gehienetan, halaz ere, erreferentziakidetasuna garbi dagoenean , subjuntibozkoak baino ohikoago eta naturalago dira tzeko formakoak: Oraindik txikiegia zara lan horretan jarduteko; Besaulki bat falta dut sala osaturik edukitzeko.
‎Beharrezkoak dira osagarri horiek, esaldia herren geratuko ez bada. Gure haurra prest dago esaldiari, adibidez, dagoen dagoenean zerbait falta zaio; osagarria behar du, agerian ez bada isilean —‘zertarako prest dagoen’ adierazten duen osagarria, alegia— Eta, bestalde, predikatuaren araberakoa da perpausak aditzera ematen duen nozioa: baliagarritasuna, aukera, gaitasuna, nahikotasuna...
‎Zenbaitetan, hala ere, osagai bikoitz horren lehen elementua falta denean —inor/ ezer/ deus edo horrelakorik ez dagoenean , alegia—, agerian dagoen elementuarekin ere egin dezake aditzak komunztadura. Nori osagaia duen adibidean, esate baterako, badirudi lehen elementua agerian dagoenean harekiko komunztadura egiten dela (ez diote inori eman, niri baizik), edo bestela bigarren elementuarekin egingo duela aditzak komunztadura (niri baizik ez didate eman).
‎Zenbaitetan, hala ere, osagai bikoitz horren lehen elementua falta denean —inor/ ezer/ deus edo horrelakorik ez dagoenean, alegia—, agerian dagoen elementuarekin ere egin dezake aditzak komunztadura. Nori osagaia duen adibidean, esate baterako, badirudi lehen elementua agerian dagoenean harekiko komunztadura egiten dela (ez diote inori eman, niri baizik), edo bestela bigarren elementuarekin egingo duela aditzak komunztadura (niri baizik ez didate eman).
‎Giza [besoz eta izterrez] betea zegoen eltze hura. Garbi ikusten da, bada, juntadura dagoenean , ‘errepikatutako’ elementuak erraz uzten direla isilean, eta juntaduraren testuinguru sintaktikoak esanahia berreskuratzeko aukera ematen digula.
‎Pozten naiz hain jende bizkorra zaretela ikusteaz/ Pozgarri zait ikustea hain jende bizkorra zaretela/ Pozten nau hain jende bizkorra zaretela ikusteak; Luze mintzatu ziren langabetuen aldeko neurri bereziak hartzeaz/ Eztabaidagai erabili zuten langabetuen aldeko neurri bereziak hartzea. Trukagarritasun hori kontuan hartuta, ez da harritzekoa tzeaz perpausa erabiltzea absolutiboaren lekua beterik dagoenean : Ea ez duzuen ahazten ate leihoak ondo ixtea/* Ea ez zaren ahazten ate leihoak ondo ixtea (egiletasunik ez)/ Ea ez zareten ahazten ate leihoak ondo ixteaz; Damu dut/ damutu zait latina ikasi gabea izatea/* Damutu naiz latina ikasi gabea izatea/ Damutu naiz latina ikasi gabea izateaz; Hauteskundeak aurreratzea aipatu du hitzaldian/* Hauteskundeak aurreratzea aritu da hitzaldian/ Hauteskundeak aurreratzeaz aritu da hitzaldian.
‎zure semeari, zeina isilik baitago(= zure semeari/ hura [zure semea] isilik dago). Oso urrun dago, bada, halakoen funtzioa eta esanahia, egitura ez ezik, n menderagailuaz osaturiko sintagma adjektibaletatik, nahiz eta testuinguru jakin batzuetan (garbienik, aurrekaria erreferente zehaztugabekoa denean eta absolutiboan dagoenean ) oposizio semantikoak neutralizatu: argitzeko dauden kontu potolo batzuk/ asko= gauza potolo batzuk/ asko(,) argitzeko daudenak= gauza potolo batzuk/ asko, zeinak argitzeko dauden/ baitaude.
‎aldez aurretik gizartean edo hiztunaren mundu ikuspegian ontzat ematen den aurresuposizio bat: p proposiziotik q proposizioa ondorioztatzen dugu, eta, alderantziz, p’ tik, berriz, q’ Konparazio baterako, norbait gaixorik dagoenean ondorioztatzen dugu ez dela lanera joango, etxean geratuko dela sendatu bitartean. Ongi dagoenean, berriz, lanera joaten dela ondorioztatzen dugu.
‎p proposiziotik q proposizioa ondorioztatzen dugu, eta, alderantziz, p’ tik, berriz, q’ Konparazio baterako, norbait gaixorik dagoenean ondorioztatzen dugu ez dela lanera joango, etxean geratuko dela sendatu bitartean. Ongi dagoenean , berriz, lanera joaten dela ondorioztatzen dugu. Inferentzia edo ondorioztatze erlazio bat da hori:
‎identifikazioa adierazi, edo predikazioa adierazi (bai izaera mailakoa, bai egoera mailakoa). Nolanahi ere, argumentu egituraren bidez ezin dira eman genitiboarekin adierazi daitezkeen jabetza mota guztiak9 Argumentu egituraren bidez emateko, izaera mailako predikazioa dagoenean , jabetzak oinarrizkoa (eskuak bero ditut/ dauzkat) edo ‘mundu pertsonalekoa’ izan behar du, zentzu zabalean: familia harremanak (Peru eta Maren lehengusu (ak) ditugu), harreman pertsonalak (Asier lagun (a) duzu, ezta?), lanbideari lotuak (Elena lankide (a) dut), familiaren objektuak (horko hori dugu autoa; ohea bero dut/ daukat), osotasuna/ zatia harremana dutenak (aretoak hori du larrialdietarako irteera).
‎28.6.3.2d Baizik motako juntadura dagoenean , lehenengo ezezko perpausa ematen da, eta ondoren baiezkoa: Lehiaketa ez du Josuk irabazi, Mirenek baizik.
‎* Bai Jon eta bai Ane elkarrekin joan dira;* Bai Jon eta bai Ane batera datoz;* Bai Jon eta bai Ane Baionan elkartu ziren... Banakaritza dagoenean , juntagai bakoitzak bere kasa hartzen du parte aditzak adierazten duen gertaeran edo egoeran, eta orduan, ez da bateragarria predikatu kolektiboekin.
‎Aditzarekiko komunztadurari dagokionez, numero komunztadura eta pertsona komunztadura aipatu ditugu. Sinonimia —estua edo zabalxeagoa— dagoenean , adibidez, hirugarren pertsonako juntagaiak erabili ohi dira, eta juntagai horiek singularrekoak direnean, aditzarekiko komunztadura ere singularrekoa izan ohi da: Aurrez aur ifinten jako betirauna, edo eternidadea (Añibarro); Karta edo gutuna helarazi didate.
‎Baina, zertan oinarritzen dira hizkuntzalariak hori esateko? Esan ohi da, juntaduraren bidez elkartutako elementu bi ditugunean, bietakoren bat albo batera uzteko aukera badugula; eta menderakuntza harremana dagoenean , ezinezkoa dela bide hori. Adibidez, Ane mendira eta hondartzara joaten da oporretan perpausa baldin badugu, Ane mendira joaten da oporretan adibidea onartzeko modukoa da, eta Ane hondartzara joaten da oporretan adibidea ere bai; juntadura egiturako elementu bat albora utzita ere adibideak egokiak dira.
‎Gazteek musika entzuten dute eta adinekoak musean ibiltzen dira adibidea dugularik, ez da eragozpenik bietako bat alde batera uzteko, eta Gazteek musika entzuten dute, edo Adinekoak musean ibiltzen dira esateko. Aldiz, perpaus menderakuntza dagoenean , bi perpausetako bat albo batera uzteak zuzenak ez diren emaitzak ekartzen ditu. Haurrek txinera ikastea nahi izan dut beti adibidea dugularik, ezin dugu banatu, alde batetik, haurrek txinera ikastea, eta bestetik, nahi izan dut beti; zati bakoitza ezin da albo batera utzi; perpaus horiek ezin dira bere kasa azaldu.
‎etxe bakarraz ari gaitezke, edo bi etxe desberdinez, bat zaharra eta bestea ederra. Pluraleko juntadura dagoenean , adjektiboen juntadura izan (bulego argi eta lasaiak) edo sintagmen juntadura izan (bulego argiak eta lasaiak), bi interpretazioak dira zilegi —bi bulego multzo, edo bulego multzo bakarra—, baina ohikoena multzo bakarraz ari garela ulertzea da; bi multzoen interpretazioa, batez ere izenondoek kontrako ezaugarriak, bateraezinak, adierazten dituztenean egingo dugu. Horrela, Sagar heldu eta gozoak dira egokienak bezalako adibide batean, bi izenondo juntatuz deskribatzen den multzo batez ariko ginateke normalean; Sagar gozo eta mikatzak nahastu behar dira esaten denean, berriz, bi multzoz; baina bi multzoen interpretazioa azaldu nahi dugunean, normalena sintagmak juntatzea da (sagar gozoak eta mikatzak).
‎Bada nabarmentzeko azken puntu bat ere. Ezkerreko adizki laguntzailearen elipsia dagoenean , posible da eskuineko perpauseko elementuei buruz bakarrik galderak egitea: Nor esan duzu [Mikel menditik etorri] eta [  zuei deika hasi zela]?
‎bat+ ere. Hala ere, nolabait lexikalizatua dagoela esan daiteke eta, horrela, dagoen dagoenean ezer edo deus en ordaintzat har daiteke: Ez dut batere ikasi(= Ez dut ezer (ere) ikasi= Ez dut deus (ere) ikasi).
‎Baina Santa Ines, San Anton, San Pedro, Santa Anastasia eta horrelakoetan, multzo osoa, san (ta) eta guzti, izen berezitzat hartu behar da. Hain zuzen, San Anton, dagoen dagoenean , saindu baten izena dugu, osoosorik, pertsona baten izena Patxi edo Miren izan daitekeen bezala.
‎Etxepare); Iaz hemen iragan ginelarik, hamar sosen zorretan gelditu nintzen (Barbier). Halere, hamarkadetako eta mendetako denbora urruntasuna dagoenean , iraganeko laguntzailea duen adizkia da nagusi: Joseba bank robber bat izan zen laurogeiko hamarkadan (Borda); 1980 hamarkadan sortu ziren euskarazko irratiak (Oxandabaratz); XIX. mendean Frantziaren eta Alemaniaren arteko gerlak izan ziren, eta 1870ean, Alemaniak Frantziari Alsace Lorraine eskualdea kendu zion (Bidegain); Español itsasturi batek atxeman zituen urarte hauk hamaseigarren mendean (Zerbitzari).
‎Bihar kontzertura joan behar zara?; Bihar etxean bazkaldu behar al duzu? Noski, behar izan lokuzioa modalitate deontikoko forma nagusia izanik, hizkera hauetan, enuntziatuaren interpretazioa anbiguoa da askotan, baita denborazko adberbioa dagoenean ere: Bihar joan behar al duzu basora, Lubis?
‎Adibide horietan guztietan beste gauza bat ere ikusten da: partizipioa izenaren eskuinean dagoenean , adjektiboa denean, izen sintagmari zor zaion eskema orokorrean biltzen da. Hortaz, ondoko bi perpaus hauek egitura parekoa dute:
‎14.10.5.2b Adjektiboa predikatuan denean, adjektiboa bakarrik joan daitekeela ikusi dugu (§ 14.6). Superlatiboan dagoenean ere ber gauza gertatzen da: Edurne da handiena; Liburu hori da karioena...
‎Izan ere, aditz gobernatzailearekiko erreferentziak erabakitzen du mendeko aditzari zein denboraforma dagokion. Adizki nagusia iraganean dagoenean , mendekoa haren araberakoa izango da.
‎izan laguntzailea etorri aditz intrantsitiboarekin eta* edun laguntzailea galdu aditz trantsitiboarekin. Ohartzen garenez,* edun laguntzaileari aurretik izartxoa jartzen zaio ez delako berez dagoen dagoenean , forma horrekin, ager daitekeen aditza, izan ager daitekeen bezala (etxean izan da/* arazoa edun du): datu morfologikoen arabera, berreraikitako forma da.
‎Juntaduran bururik ez dagoenez, juntagaiak eta juntadura bera kategoria bereko izan ohi dira. Aldiz, mendekotasun erlazioa dagoenean , buruak agintzen du sintagmaren kategoria zein den.
‎Horrela, Mutikoak, arbolara igorik/ igota, sagarrari heldu zion adibidean, tuta edo turik moldeekin, bi balio izan ditzake azpimarratutako zatiak: batetik, bigarren mailako predikazioaren balioa; bestetik, denboraondokotasunezkoa, aditz laguntzailea isilean uzten denean edo eta enklitikoa dagoenean bezalatsu: Mutikoak, arbolara igo, eta sagarrari heldu zion/ Mutikoak, arbolara igo eta, sagarrari heldu zion.
‎41.3c Goenagak ere" narrazio kutsua dagoenean , ordena libreago gelditzen da" dio, eta adibide hau ematen du: Andonik bere makila hartu zuen.
‎aginduak edo aholkuak ematean, eskaerak egitean, prozedurak azaltzean... Gainera, adizki laguntzailerik ez dagoenean edo adizkia sintetikoa denean, aditzaren posizioa bihur daiteke baliabide nagusia agindu bat ematen ari garela azaltzeko. Beste adibide hau ere Corpus Batzordearen lanetik hartua da (2011:
2023
‎Eskolaren eginkizuna ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna lantzea baldin bada, irakasleek horri buruz esan digutena kontuan hartzea ezinbestekoa da. Haien esanetan, ahozkoa eskolan bigarren maila batean lantzen da, denbora dagoenean , ez da planifikatzen, ez dago sistematizatua, hala moduz ebaluatzen da.
‎Ikasle berriek askotariko jatorriak dituzte, askotariko hizkuntzak eta kulturak, eta beraien egoera sozioekonomikoak ere askotarikoak dira. Eskolatzea hasita dagoenean etortzen direnek arreta berezia dute hainbat urtetan zehar, hemengo hizkuntzak ezagutzen ez badituzte. ereduan, egia esanda, ez da oso ohikoa egoera hori:
‎Azken produktua koordinatzaileari entregatu zaio, eta hark zuzeneko harremana izanen du egutegia inprimatzeaz arduratzen den enpresarekin. Azken fasea egutegi osoa prest dagoenean amaituko da. Emaitza zehatza eskolako familia guztiek 2022tik aitzina urteko egutegi bana izatea da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia