Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2000
‎Ibilaldia ez zen hain emankorra gertatu gure ikerketen xedeari dagokionez. Merkatuko botikes eta dendariek Rosarioren berririk ez zuten, albistaria nor izan, bakoitzak bere gisara zehazten zuen denbora batez geroztik: honako honek hamar, horrako horrek hamabi, harako hark hamalau egun, eta denek zera erantsirik:
2001
‎Liebanako Beatoak bere apokalipsiaren komentarioa ilustratzeko mapa egiteko, bidaiarien testigantzak eta erlijio liburuak izango zituen erreferentzia, eta paradisua ipini zuen maparen iparsartaldean, eta Europa, Asia eta Afrikaz gainera terra incognita bat itsasoaz bestaldean, apostoluak Lurraren lau aldeetara igorriak izan zirelako. Eta gaur egungo mapagileak satelitez egindako 39 milioi pixel izango ditu kontuan, baina gero informazio hori bere gisara moldatuko du... ’
2003
‎Beti bezala, olerkariek zuten lehenik Herriaren deia, bakoitzak bere gisara , adierazi, hala nola, Bilboko Labe Garaien artetik Gabriel Arestik aitaren atxea defendi tze ko jaulki zuelarik bere garrasi samina edo, Arantzazu gainetik, Jose Azurmendik bidali bere Manifestu Atzeratua:
‎Arren eskatu nion eta garbi asko esan ere bai baldintza hori bete ezean ez-egitekoren bat egiteko gai nintzela, erabat nire onetik ateratzen nintzelako. Nobela bat bukatzen ari zarenean azken egunak tristeak eta grisak izaten dira, eta argitaletxera bidaltzeko estalkian sartu eta begira geratzen natzaiolarik, ez da askotan saminik sentitzen, arintasuna baizik, hainbeste ordu kendu dizkizun izaki hori bere bidea egiten hasiko delako, bere gisara jitoan badoalako. Mundua txikia da eta ondoren, erakusleiho batean harro edo norbaiten eskuetan maitekiro ikusten duzularik, apenas jeloskortasunik sentitzen den.
2004
‎Sail hau ere hizkuntza bakoitzak bere gisara antolatu eta banatu du, ahaidetasunaren eremuan; berriz ere, azterketa logikorik ez dagoelako.
‎Eta ez guk bakarrik: zeren-eta hizkuntza bakoitzak bere gisara aztertzen baitu. Lumeroari buruz, adibidez, hizkuntza batzuk ba dute laugarren lumero bat:
‎" Errealidadearen irudi oso bat sortzen du hizkuntza bakoitzak, bere buruarekiko aski eta hertsi. Hizkuntza bakoitzak bere gisara antolatzen du dana... Antolakera hori hizkuntzen sustraia bera dan ezkeroz, hizkuntzaren parte guziak dira antolaketa horren ondorio".
‎Hizkuntzak tajutzen baditu, beraz, eta bere gisara hautatzen, naturalezari buruzko ideiak, eta beren araberako hitzak eta joskerak sortzen; hizkuntzak berak ere aberkideen arteko maitasuna, aberkidetasuna eta anai-kontzientzia sustatzen ditu, eta hauek bortizki. Baita klaseen arteko kidetasunak berak baiño bortizkiago batzutan, urte hauetako kondairak behin eta berriz gogarazten digun bezela.
‎Zer erakusten du ordea hizkuntzen azterketak? Hizkuntza bakoitzak bere gisara banatu duela koloreen sailla; eta herri batek bereziki izendatu nahi izan dituen kolore batzuk, beste hizkuntza batek hitz bakar batez izendatu dituela; edo alderantziz. Zergatik?
‎Ez dago kidetasun zehatzik. Hizkuntza bakoitzak bere gisara antolatu du gizarte-mintzakeraren eremua. Edo, bestela esateko:
2007
‎Berdin literaturan: inorena imitatzen ez baina (besterenetik ikasi bai), hizkuntza bakoitzak literatura propioa bere baitatik eta bere gisara sortu behar du76 Hizkuntzaren karakterea eta literatura, orokorki artea eta sorkuntza izpirituala, euren arteko elkar eragintzan, Humboldt-ek behin eta berriro tratatu du. Bere konferentzia batek Berlingo Zientzietako Akademian. Letrazko grafia eta bere zerikusia hizkuntzaren egitamuan?
2008
‎Eta hiru milia harantzago, juxtu Ipar Adarraren ahoan sartu orduko, Hispaniola aurkitu ez genuen ba, bere gisara nabigatzen! Azken itsasgorak ur gainean jarria zuen; eta haize handia egon balitz, edo marearen korrontea bizia izatera, hala nola hegoaldeko ainguralekuan, sekula ez genuen berriro ikusiko, edo erremediorik gabe hondartuta aurkituko genuen bestela.
‎Egun osoa harantz eta honantz pasatzen zuen itsasarte hartan edo haitz gainetara igota, letoizko katalexu batekin; gau osoa, berriz, salan txoko batean eseri, sutondoan, eta ron eta ur nahasketa gogor bat edaten. Gehienetan ez zuen erantzuten hitz egiten ziotenean; soilik gorantz begiratu, azkar eta sutan, eta sudurretik arnasa bota gandu-adar baten antzera; eta, bai guk eta bai gurera inguratzen zirenek, laster ikasi genuen bere gisara uzten. Egunero, paseatzetik zetorrela, nabigatzaileren bat pasaeran ikusi ote genuen galdetzen zigun.
2012
‎Bovaryk sinaturiko ordaindukoa berritzea zen. Monsieurek, bestalde, bere gisara jokatuko zuen; ez zeukan buruhausteren beharrik, batez ere orain hainbesteko enbarazu pila izan bide zuen honetan.
2013
‎Ez. Hobeto zegoen Londresen, bere gisara bizitzen. Inori galderarik erantzun gabe, elkarrizketa horiek imajinatze hutsarekin nekatu egin zen!
‎Baina ekintzak nekatu egiten du, eta, munduari kolpeka aspertu zenean, babesleku bat behar zuela ohartu zen, ezkutaleku bat. Posible da nire ordezko izateko bere burua proposatu zuenean egoera horretan egotea eta posible da orobat espetxeratu eta nire emaztea ikusten hasi aurretik ere maiteminduta egotea, bere gisara maiteminduta esan nahi dut, maite duzun pertsona hori ezagutu gabe alegia, horiek baitira maitasunik arriskugarrienak, egoskorrenak, esan zuen eta leihora gerturatu zen bera ere. Edalontzi hutsa mahaitxoaren gainean utzia zuen eta bi eskuak poltsikoetan zegoen zeruari begira Marenen ahotsa entzun genuenean.
‎Horrenbestez, gauean bere gelara bildu zenean Elizabethek galde egin zion neskameari ea Pemberley oso leku ederra zen, ea zein izen zuen hango jabeak, eta, ez ikara txikiaz, ea etxekoak bertan ote ziren udarako. Azken itaunari ezezko guztiz ondo etorri batek jarraitu zion, eta, ikarak uxaturik, bere gisara sentitu zen etxeari berari buruzko jakin-min handitxoa izateko; hurrengo goizean gaia berriz sortu zenean, eta berriz ere iritzia eskatu zitzaionean, Elizabethek gogo onez erantzun ahal izan zuen, eta indiferentzia taxu egoki batez gainera, planari ez ziola, egia esan, ezer txarrik ikusten.
2014
‎Eta, antza, horiek markatzen dute gizon-emakumeon artean bikaintasunaren hierarkia: . En tête de la procession sainte de l, humanité, glosatzen du San Paulo bere gisara , marche l, homme du bien, l, homme vertueux; le second rang appartient à l, homme du vrai, au savant, au philosophe; puis vient l, homme du beau, l, artiste, le poète? 454 Beharbada biografikoki ere gutako bakoitzaren traiektoria hori izan ohi da: lehenbizi ederrak bereganatzen gaitu, ederretik ezagutzara bideratzen gara (zientziara), eta azkenean inportanteena ongia dela ikasten dugu455 Diferentzia bati erreparatu behar zaio hala ere:
‎versus. La Nation?), ez Estatu aleman batzuk bakarrik eta bakoitza bere aldetik. Hizkuntza eta nazioa denentzat badoaz ere loturik, lotura horren garapena autore bakoitzak bere gisara egin du. Esaterako, Fichte ez da Humboldt.
‎Egundo ikusi dudan txoribururik aldakorrena zen. Trebeziaz gobernatzen zuen baporea ondoan zeundenean; baina bistatik galtzen zintuenean, izu-laborriak jo, eta bertan uzten zuen bapore elbarria bere gisara .
2015
‎Latza da. Meniaz eta Bakeaz? testua, non arras gogor gaitzesten baita Frantziako. Errege Txit Kristauak bere Erreinuko luthertiarrekin eta beste heretikoekin egin zuen bakea, hots, bakoitza bere gisara eta, erraten den bezala, bere kontzientziako libertatearen arabera bizi zedin?. Jolas gutxi:
‎Gainera, zertan ukatu, ezbeharra bizitzaren unerik goxoenean zeudela heldu zitzaien. Ordurako seme-alabok geure gain bizi ginen, bakoitza bere gisara , eta aitari erretiro ederra geratu zitzaion Ur Partzuergotik, BBK-ko pentsio plana kontatu gabe. Beraz, alde horretatik ardurarik ez, eta biak ederto batean ibiltzen ziren, zer nahi eta hura:
‎Iritsi ahala, terminal hotzean barrena sakabanatu gara, nor bere gisara eta zer kausi. Isil eta erabat hutsik aurkitu dugu dena, ordea, kafetegia ilunpean eta souvenir dendak pertsiana metalikoa jaitsita.
‎Sud Ouest egunkari abertzale edo nazionalista al da? Begi bakoitzak bere gisara ikusten du. Argi dagoen gauza da Bokaletik Larrainera, historikoki eta kulturalki izaite bat dagoela.
‎Irakurle bakoitzak irudika zitzala nahi bezala! Zenbat pertsonaia ez ote zituen irudikatu berak ere bere gisara ! Zenbat bider ez ote zen ernegatu, idazleren bat pertsonaiak deskribatzen behar baino gehiago luzatu zela eta!
2016
‎Hutsa ederra zen, bakoitzak bere gisara irudikatzen ahal zuena. Dena ezin lasterrago gertatu zen, alderantzizko bidaiaren biziari burua moztu balioten antzera, ezbehar batean bizia galtzen balitz modura, sortzea heriotza bezain lasterra izan balitz bezala.
‎Sterne ez zen Thackeray koldar alaen hura, hainbeste emakumerekin hain modu ez-moralean jolasean ibili zen gizona, amodiozko gutunak urrezko ertzekiko paperean idazten zituena erientzako ohe batean etzanda edo sermoiak idazten egon behar zuenean. Bada, Sterne ez al zen bere gisara izan estoiko bat, moralista bat eta irakasle bat. Idazle handi gehienak halakoxeak dira, azken finean.
‎Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaia elkartu, beraz, eta hiriburu Iruñea hautaturik, geure burua geronek, euskaldunok alegia, euskaldun gisa eta geuri dagokigun bezala gidatzen hastea(...) 2 Españako Erresuma Europan eta XX. mendean lotsarik gabe sartuko bada, herrien errespetuaren fabore sartu beharko du, eta ez bere mende dituen herriak ukatuz eta zapalduz. Eskubideez eta nahiaz, 1931an Lizarran argi-eta-garbi adierazi zuenaz geroztik, Euskal Herriak baturik eta bere gisara gobernatu nahi du bere burua. Españako Erresuma federatu berrian, hitz batez, sarrera eskatzen dugu Euskal Herriarentzat.
‎beren arteko eta geurekiko ere bai. Ez gera lehenengoak eta ez azkenak gure herria, nork bere gisara , maitatu dutenen illara luzean. Kapitalismoa dala-ta, ez dugu gure herriaren Kondaira beste alde batetik eteten edo apurtzen lagunduko:
‎Chaque langue structure la réalité à sa manière, et découpe dans le réel des aspects différents?. Hizkuntza bakoitzak bere gisara tajutzen du munduaren egia.
2017
‎«Ez litzaizuke kontzientzia lasai geldituko. Hor atzera eraman eta berak bere gisara jakin dezan utziko duzu. Zuk zeuk ez diozu ezer esango».
‎Ez dut oraindaino bitartean beltz bakar bat ezagutu berak egindako guztiarentzat koartada borobila ez zuenik. Baina uztazu bat automobil batean bere gisara eta laster duzu bere burua nola nabarmenduko. Igo eta plaza inguratu nuen.
‎Alferrik da. Ikasi dut norbait tematsu jartzen denean bere gisara uztea dela egin dezakezun gauzarik onena. Eta norbaiti buruan jartzen zaionean zerbait esan behar dizula zure onerako, gabon pasa, aizu.
‎uhalak kakotik eskegi eta utzi libre bere gisara itzuliko da ukuilura
‎Erantsi ote dio moldatzaileak beretik poemaren ideiak merezi mailan, sorkuntza ote da? Testuaren gorputz narratiboa eta gertalekuaren aurkezpena diren lerro gehienak jatorrizkoan dauden hartan bertan eman dizkigu Letek, baina gertakizunaren ondorio filosofikoa bere gisara moldatuta. Itzulpena izateko, leialtasun eskasa.
2020
‎Jon Juaristi konbentzituta egon zen euskara bere kontura ikasten ari zen pertsona bakarra zela munduan, urte batzuk geroago Aresti ezagutu zuen arte. Ondoren Krutwigekin egin zuen topo, eta hark ere bere gisara garatutako euskara bat hitz egiten zuen, nahiz eta euskalki bitxi horrek oinarrian lapurtar klasikoa izan zezakeen. Xabier Kintanak, aldiz, euskalki guztiz definitu eta garbia omen zuen, nahiz eta euskara molde hori ere bere etxean bakarrik hitz egiten zen.
‎Oihanean barna Leatera iristean, mugako zeharkaldi arriskutsua. Aurretik mendez mende bere gisara migratzaile joandako arbasoen neke lurtarraren zama daramate bizkar gainean. Zirrizt-zarrazt, zirrizt-zarrazt aditzen da oinpean pilaturiko oinaze sinfonia lurra larrutzen.
2022
‎Autoak atzera-aurrerak bere gisara eta gogora egiten zituela ematen zuen, gidariaren agindurik gabe.
2023
‎–Denon antzera orduan. Nork ez du nahi, bada, bere gisara ibili?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia