Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2000
Bere goberna moldeetan oso berea izanik ere, susma daiteke Lauzurikak konfiantzako elizgizon minenen artean kontsultarik egin eta erantzunik jaso zuela. Gasteizkoeliz artxiboan egon daiteke horretaz argibiderik, artzipreste eta parrokia artxiboetan, eta, nork daki, agian Lauzurikaren artxibo pertsonalean.
2001
‎Gure politikan ari den edonork bi marko hauek argi izan behar ditu. Izan ere, legeak gizarteko indarren arteko ondorioz gauzatzen diren hitzarmenak dira, gizarteak berak gobernatzen duenarekin hitzartuak. Beraz, hitzarmen hauek gizarteak aldatu nahi dituelako aldatuko dira.
2007
‎Organo batzuk, bularrak esaterako, generoaren eragina nabarmena duten arren, badira beste batzuk, gibela esaterako, ez direnak, Kaliforniako Unibertsitateko Medikuntza Saileko irakasle Willscott Nauglerrek eta ikerketaren egile nagusietako batek adierazi zutenez. Horrek aukera ematen du genero desberdintasunei lotuta ez dauden beste organo batzuk printzipio berak gobernatzeko, erantsi zuen Nauglerrek.
‎Ez haserretzeko eskatu dit orduan, eta nire umore zitalaren zezentxoari eusteko bere lekuan, urteak direla elkar ezagutzen dugula, eta ederki asko dakidala nire alde egoten dela bera beti, biok bete dugula orain arte emandako hitza, nire sos apurrak berak gobernatzen dituela, baina trukean ez zaidala sekula falta izan ez aterperik, ez zer janik eta ez poltsikoan txanponik, edari kontutan, ostera, neu naizela nahikoa Villanublan nahi dudan guztia lortzeko, eta nire zarpail itxura asko hobetu ez bada ere, aitortu beharra duela zimur, baina garbi ibiltzen ditudala arropak, eta gutxienez astean bitan dutxatzeko hitza ere ez nuela eman alferrik.... Ondo doakigula bioi egindako tratuarekin eta hobe dugula aurrerantzean ere lagun.
2008
‎40) iritziz, 1993ko krisiaren ostean dekretuz gobernatzera behartua ikusi zuen Yeltsin-ek bere burua horrek sinesgarritasuna kendu ziolarik, azken hori adostasun sozialaren bitartez lortzen baita. Baina ikusi dugun bezala, lehenagotik ere era berean gobernatzen zuen.
‎Vladimir Putin-ek presidente kargua zortzi urtez bete ondoren. Errusiako Konstituzioak baimentzen dituenak?, bere postua Dmitri Medvedev bere lagunari utzi dio, nahiz eta oposizioko kideek eta atzerriko begiraleek hauteskundeetan iruzurra egon dela salatzen duten. Bitartean berak Lehen Ministro kargua hartu du bertatik gobernatzen jarraitzeko. Boterearen monopolizazio prozesua martxan da eta geldiezina dirudi.
2009
‎EAEko emaitzekin are poz handiagoa hartu dut. Emaitza hauek garrantzitsuak dira datozen udal eta foru aldundiko hauteskundeei begira denentzat, eta bereziki EAJrentzat, berak gobernatzen baitu hiru foru aldundietan".
‎eta orain bestea: ...tiz; Adak bazuen egarri bat, askatasuna?, nekez ase zezakeena, mutila izan ezean; bazuen min bat, bere maitemin ezinezkoa?, ezin gozatu zuena behar bezala; bazuen beldur bat, olagarroaren itzala, noiznahi zituèn amesgaiztoen protagonista?, ezin uxatu zuena; bazuen, azkenik, sentiberatasun bat, hipersentiberatasuna ere bai?, ahulago eta hauskorragoa egiten zuena; Adak, beraz, osagai guztiak zituen berak gobernatzen zuèn belaontziak, bere izatezko izatearenak eta bere nortasunarenak, bela galdu eta hondoa jo zezan berriro, halako batean, haize bortitzen eraginez.
‎Aldiz, beste adiskide batek aldarrikatzen du psikoanalisiak eromenetik askatu duela, bizitza salbatu diola. Adiskide horrek ez du kalte organikorik garunetan baina aita hotzegia, zorrotzegia eta goibelegia du, amak berriz ez daki berbetan kexuka baino eta adiskidearen bizkar uzten du beti etxea, mundu herria eta ama bera gobernatzeko ardura eta erantzukizuna. Horrelako kasuetan, umea psikotiko ateratzen da ia beti.
‎hots, bi poloen arteko dinamika dialektikoak bere dialektikotasuna galdu eta bi poloak bakarrik geratu zitzaizkion Adari, orain bat nagusi –erabat nagusi– eta orain bestea: ...suna–, nekez ase zezakeena, mutila izan ezean; bazuen min bat –bere maitemin ezinezkoa–, ezin gozatu zuena behar bezala; bazuen beldur bat –olagarroaren itzala, noiznahi zituèn amesgaiztoen protagonista–, ezin uxatu zuena; bazuen, azkenik, sentiberatasun bat –hipersentiberatasuna ere bai–, ahulago eta hauskorragoa egiten zuena; Adak, beraz, osagai guztiak zituen berak gobernatzen zuèn belaontziak –bere izatezko izatearenak eta bere nortasunarenak– bela galdu eta hondoa jo zezan berriro, halako batean, haize bortitzen eraginez.
2010
‎[Gure baieztapenaren] lehenengo alderdiari dagokionez —beharrizan huts eta soila—, hori honetara azal daiteke: izaki adimenduna izaki denez gero, gorago norbait du, eta horren probidentzia eta kontrolpean geratzen da; eta, adimendun denez gero, norbaitek bera gobernatzen du, ikuspuntu moraletik, eta, horretarako, mandatua ematen da. Hori guztia dela eta, izaki horri berezko eta beharrezko zaio gorago dagoen norbaiten mende egotea, eta gorago dagoen horrek hura gobernatzea, mandatu edo legearen bitartez.
2011
‎Ekainaren 28etan, sexu askatasunaren aldeko sekulako adierazpenak egin ohi dituzte, norberaren afektibitatea ez ezkutatzeko dei egitera ere heldurik. Bilboko alkate Iñaki Azkuna ez da salbuespen, baina gero berak gobernatzen duen udalak sexuarekin zerikusia daukaten adierazpen oso barnekoak debekatzen dituen ordenantza onartzen du. Aste Nagusian izan ziren eraso homofoboak salatzeko egin zen kontzentrazio jendetsuan ere, udaleko ordezkari bakarrak Bildukoak.
‎KANDIDO. Bueno, berak gobernatzen ditu zure pilulak, ez?
2013
‎Garuna da gizakiok dugun organorik garatuena. Berak gobernatzen du gorputza; bertan gordetzen dira gogoa, pentsamendua, sentimenduak, asmoak, nortasuna; azken finean, materia izan ezik, garen guztia. Garuna da energia mentalaren iturria, eta ikaragarrizko eragina dauka errendimenduan.
‎Modu bat da independentziaren alde daudenek bere egitasmoa azaldu eta defenda dezaten eta estatuarekin beste harreman mota bat izatea defendatzen dutenek ere bereari ekin eta defenda ahal dezaten. Dena dela, Kataluniari eta Eskoziari begiratuta ateratzen den ondorio bat da nortasun nahikoa duen herri batek bere burua gobernatzeko gaitasuna erakusten duenean, nahiago izaten duela bere interesak berak gobernatzea mendetasunik gabe. Kataluniako ereduari jarraitu behar liokete Euskal Herriko politikariek?
‎Gehienetan, kontaktu blokea eskuz berrarmatu behar izaten da, berak gobernatzen duen automatismo zirkuitua berriro martxan jartzeko.
‎—Ur elementuan ere Mari dago. Harpe sakonetan bizi da eta berak gobernatzen ditu euriak eta lurraren emankortasuna (lehorteak, ekaitzak...).
2014
‎Hiriart Urrutik euskara salbatu nahi du ikusten dituelarik Hazparneko familiak Baionari so, aliantza berrien bila abian, beren alabentzako ezkontza abantailatsuak desiratzen eta ordu arte Eliza atxiki duten familiak, hots gure antolaketa politikoaren egitura kulunkatzen ikusten baitu. Labegueriek ere gazte denborako zinak utzirik, ez du erakutsi sekulan euskara egoera diglosikotik ateratzeko xederik bere gobernatze moldean, eta hori diot anakronismoa parrez par behatuz, zeren horren seme espiritualak, abertzale kolorez arratindatuak, beti horretan baitira. Likidazionismoan.
2015
‎19 Informatu ama prioreak norbaitekin aparteko adiskidetasuna duen, haren alde besteen alde baino gehiago eginez; gainerakoan ez da kasu handirik egin behar, guztiz gehiegizkoa ez bada; izan ere, ama prioreek harreman handiagoak izan behar dituzte beti gauzak hobeki ulertzen dituzten eta zentzu onekoak direnekin. Eta gure izaerak garen bezalakotzat geure burua hartzen uzten ez digunez gero, bakoitzak uste izaten du badela horrenbeste, eta horrela tentaldi honetan jarriko ditu deabruak batzuen batzuk; kanpoko arriskuen gauza larririk ez denean, barruko txikikerietan aritzen da, gerra izan dadin beti eta erresistentzian merezimendua; eta horrela uste izango dute hura dela edota haiek direla bera gobernatzen dutenak. Gehiegikorik ezer balego, neurrira etortzen saiatu behar da, ahulentzat tentaldi handia litzatekeelako; baina ez harremana guztiz etetea, pertsona batzuekin, diodanez, beharrezkoa izan daitekeelako; baina betiere saiatu behar da aparteko harreman handirik inorekin ere izan ez dadin.
‎Aspaldian errege zen funtsean Luis XIV. Haur hutsa, lau urte betetzekoak, tronurat igo zenean. 18 urtez etzituen ukan giderrak bere esku bainan gero larderia handi handiko gizona agertu zen haatik, denak berak gobernatu nahi! Orotarat, errege egon zen 72 urte, 3 hilabete eta 18 egun!
2016
‎Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaia elkartu, beraz, eta hiriburu Iruñea hautaturik, geure burua geronek, euskaldunok alegia, euskaldun gisa eta geuri dagokigun bezala gidatzen hastea(...) 2 Españako Erresuma Europan eta XX. mendean lotsarik gabe sartuko bada, herrien errespetuaren fabore sartu du, eta ez bere mende dituen herriak ukatuz eta zapalduz. Eskubideez eta nahiaz, 1931an Lizarran argi eta garbi adierazi zuenaz geroztik, Euskal Herriak baturik eta bere gisara gobernatu nahi du bere burua. Españako Erresuma federatu berrian, hitz batez, sarrera eskatzen dugu Euskal Herriarentzat.
2017
‎Liburuan ikusi dugun herriaren dimentsio anitzen pribatizazio prozesu horrek demokrazia neutralizatzea du helburu. ...tasunaren metaketaren kontra baitoa demokrazia, eta horregatik dira neoliberalak eta merkatu librearen aldekoak, oro har, tokian tokiko autogobernurako mekanismo guztien etsaiak, hau da, herria gaitzen duten mekanismo estrukturalen eta boterearen banaketaren aurkakoak, ez soilik botere edo kapital ekonomikoaren, kulturalaren eta sinbolikoaren banaketak herritarrak ahalduntzen dituelako, baizik eta bere buruan goberna dezakeen herria ezin delako zakuratu.
‎Hurrengo kapituluan ikusiko dugun bezala, EAEn demokratizazio mota bat mamitu dela esan arren, horrek ez du esan nahi herritar guztiek gaitasun berarekin gobernatzen dutela beren burua eta beren herria, edo kapitalismo neoliberalaren periferietan ibili garela; horrek esan nahi du dimentsio batzuetan boteretze kolektibo eta berdintze sozioekonomiko batzuk gertatu direla. Eta hori guztia ongizate erregimen kontserbadore eta mediterraneo batean gertatu dela, eta beraz kapitalismo koordinatu baten pean (Hall & Soskice, 2001; Schmidt, 2002).
‎Bestearen objektu bihurtuta, kontzientziak kanpotik jasotzen du bere berri, eta, beraz, berea zeharo jasandako identitatea da. Bestearen begiradak kontzientziari kanpokotasuna inposatzen dion arren, berea gobernatu ezin duen eta ihes egiten dion kanpokotasuna da, guztiz Besteari dagokiona. Menpekotasun horri Sartrek ‘infernu’ esaten dio.
2018
‎Horrek, jakitun zegoen, etxearen atal batzuk «maindirez estaltzea» ekarriko zuen, baina baliatuko ahal nintzen nire eskarmentu eta antze guztiaz galera horiek ahalik eta txikienak izan zitezen. Gogoan izanik behiala hamazazpiko talde bat izan nuela nire ardurapean eta jakinik ez hain aspaldi hogeita zortzi langile izan genituela hemen, Darlington Hallen, lauko talde batek etxe bera gobernatzeko lan plangintza bat prestatu beharrak dema handia zirudien, gutxienik ere. Bestela ahalegindu nintzen arren, litekeena da nire sinesgogorkeria nolabait ere azaleratu izana gure elkarrizketan, zeren Farraday jaunak orduan erantsi baitzuen, kontua argitzearren, beharrezkoa zela frogatuz gero beste langile bat kontrata zitekeela.
‎Aitaren legea funtzio debekatzaile edo errepresibora mugatzen duenez, Kristevak ez ditu ikusten lege horrek afektibotasuna sortzeko darabiltzan mekanismoak. Oso litekeena da semiotikoa zapaltzen omen duen legea izatea semiotikoa bera gobernatzen duen printzipioa, eta, hortaz, oso litekeena da «ama sena» omen den hori kulturalki eraikitako desira bat izatea, hitz naturalizatzaileen bitartez interpretatua. Eta desira hori eraikitzen baldin bada desira heterosexuala ekoiztea eta erreproduzitzea eskatzen duen ahaidetasun lege baten arabera, afektuaren hiztegi naturalizatzaileak ikusezin egiten du «aitaren legea».
2019
‎Ixtar deitzen da Babilonian; Astarte, berriz, herri semitikoetan, eta grekoek Gea, Rea edo Zibele deitzen diote; Egipton, Isisen begitartea du; haren mendekoak dira jainko maskulinoak. Zeru infernuetako eskualde urrunetako idolo gorena izanik, emakumea tabuz inguratua dago lurrean, izaki sakratu guztiak bezala, eta bera ere tabua da; dituen botereak direla kausa, aztitzat daukate, sorgintzat; otoitzekin lotua da, eta, batzuetan, apaizeme bihurtua da, hala nola antzinako zelten arteko emakumezko druidak; batzuetan, parte hartzen du tribuaren gobernuan, edo, are, berak gobernatzen du. Antzina antzinako garai haiek ez digute inolako literaturarik utzi.
‎Ezkongaietan haurrik izanez gero, zilegi zen aita nor zen ikertzea, baina horrek ez zuen eskubiderik ematen erditze gastuak eta haurraren mantenua jasotzeko baino; ezkontzean, senarraren agindupeko bihurtzen zen emakumea: senarrak erabakitzen zuen non bizi, eta berak gobernatzen zuen familia; adulteriorik baldin bazen, emaztea arbuiatzen zuen, monasterio batean sartzen, edo, aurrerago, errege agindu bat lortzen zuen Bastillara bidaltzeko; senarrak lege baimenik eman gabe, ezin zen ezertxo ere egin; erromatarren dotearen tankerako bat ziren emakumeak komunitateari eginiko ekarpen guztiak, baina ezkontza ezin hautsizkoa zen, eta senarra hiltzea zen ondasunak em... Emakumeak, bere kapitala administratzen ez zuenez, ez zuen haren ardura, ezta haren gainean eskubideak zituenean ere; horregatik, hutsala zen emakumearen jarduna:
‎Eta Augustoren edo Neronen ordez, jarraitu zuen pentsamendua borobilduz? berak gobernatu izan balu Erromako inperioa, garai hartako zein pentsalari eta jakintsu enplegatuko zituen gortean. Poetak eta antzerkigileak ez zituen gehiegi balioesten, baina Virgilio jakintsutzat zeukan; inguruan izango zuen beti, Plinio eta Senekarekin batera.
‎Baina bazela demokrazia bat bigarren zentzu batean, Hitler boterera iritsi zenetik sorturiko bigarren zentzuan. Alegia, Hitlerrek, bere gobernatzeko moduarekin, bestelako moduak, bizigarriagoak zirenak, bihurtu zituela demokrazia. Alegia:
‎Hemen itsasoko instituturik ez balego bezala! Gure aitak esaten zuen Gran Solen jabeak gauza izan behar zuela bere itsasontziak berak gobernatzeko, eta ez zegoela Frantzia bezalako lekurik hori ikasteko. Ezta bera egunero itsasoratuko balitz ere!
‎Nola ikusten duzu. Hasieran esan bezala, iruditzen zait hautagai ona dela. Oso ona izango da, desira diot hauteskundeetan emaitza onak ateratzea, berak gobernatu eta duen guztia erakusteko.Nik nire burua ikusten dut onena, baina nire ondoren, bera da nire ustez hautagai onena.
‎Zergatik bi herrien arteko hainbeste alde? Jakinik alkate berak gobernatzen zituela biak, gutxienez 1770 urtean elkarrengandik banatu ziren arte, zergatik?. Oroit 1636ko auzian emandako arrazoi nagusiaz (361 or):
‎Azkenaldian badago norbait, zorionez, bere ametsetan ateratzen nauena eta, berari esker, hil aurretik uste nuena baino hobeto bete ahal izan ditut nire asmoak; zuzendari batek bere antzerkia oholtza gainetik bertatik gobernatuko balu bezala. Nire adineko jaun isil bat da.
2020
‎Txispi da mintzo dena. Txarli upategian ez denean berak gobernatzen gaitu.
‎Neska horrek aukeratzen ditu" Metro" enean entzuten diran aireak. Bar guziko altabozak eta tresneria guzia (ez hurria!) berak gobernatzen ditu, beretertsa gisa," kulpito" berri harrigarri hartatik.
‎–Baserria ere berak gobernatzen zuen, orduan?
‎Jabeak Eustaxi eta Martin ziren. Eustaxi emakume txiki eta bizkorra zen, eta berak gobernatzen zuen guztia. Telebista jarri zuenean, arratsaldeetan ume ugari joaten ginen ikustera eta taberna lepo betetzen genion gasturik egin gabe.
2021
‎Eduardo.—Dena jakin nahi diat Txerrenkori buruz. Baita berak gobernatzen duen Irinaren klubari buruz ere (Goenkale).
‎Platon filosofoak berak bere larruan jasan zuen zorte hori. Diotenez, Sizilian egon zen bitartean, Dionisio tiranoa haserrearazi zuen, argi iturriarena eginez kritika maltzurra egin baitzion bere gobernatzeko modua eta bere ezjakintasuna zirela-eta. Dionisiok hilarazi nahi zuen, baina bere koinatu Dionek —filosofoaren dizipulua zen— bizia barkatzeko eskatu zion behin eta berriz.
2022
‎Eta, gizonari neholako nahigaberik ez emateagatik, haren adineko emazte bat balitz bezala bizitzen hasi zen, emazteki gazteek laket ohi dituzten lagunarte, edergailu, dantza eta joko oro saihestuz; bere plazer eta aisialdi guzia Jainkoaren zerbitzura bilduz horrela. Horregatik, senarrak biziki maite zuen eta konfiantza osoa zion, eta berak gobernatzen zituen senarra zein etxea, nahierara. Eta egun batean, zaldunak erran zion ezen gaztetatik izan zuela Jerusalemera bidaian joateko nahia, ea zer iduri zitzaion galdetuz.
‎Gustatu egin zitzaidan. Gainera, nire emazte izango zena, Gisela, ezagutu nuen, bazkaritara joaten ginen jatetxea berak gobernatzen zuelako. Giselaren amak ikaragarri gozo hartzen gintuen chibolito, gaxte, ikusiko gintuelako; eta garai hartan kanpotar gutxi zebilelako.
‎Handiena, Tabacalerakoa, gurasoen etxean ematen zuen, ezkondu arte. Pilik, aldiz, lanpostu eta soldata bakarra zuen, eta berak gobernatzen zuen dirua. Maitek karamelu fabrikakoa izaten zuen beretzat, bere gastuetarako.
2023
‎Gaz tel ako erregea ere dinastien eskubideen gerlen lerroan kokatu zen. Bestalde, kris tautasunaren de fentsarako enperadore bihurtu zenetik 1519an, legitimitate handiagoa zuen bere gobernatzeko era, eta agintea inposatzeko. Karlosek aliantza sortu zuen Ve neziarekin eta pixkanaka Frantzisko I.aren jarrera Italian gero eta zailagoa bihur tu zen.
‎«Matriarkatua egon da guk etxean geratu behar izan dugulako, eta lan egiteaz gain beste ardura batzuk gure gain hartu behar izan ditugulako», aldarrikatu du Piñeirok. Paketatzaileak oroitu du berak gobernatu behar izaten zuela etxeko dirua, beste etxe askotan bezala, gizonezkoek arrantzara joan eta beste ardurarik hartzen ez zutelako. Badiolak zera gehitu du:
‎Askotan eramaten zituen etxeko zakurrak inguruko basoetan itzulia ematera. Ukuiluko oiloak eta untxiak berak gobernatzen zituen. Ez zuen inolako erreparorik izaten behia jaitsi edota ardiak aterpera batzeko.
‎Erosketak egitera doaz astelehenero bezala. Maik proposatu zion berak har zezakeela ardura, baina Iratik, tartea eskertuko lukeen arren, nahiago zuen erosketak berak gobernatu –" egin dezagun elkarrekin!" – Maik fruta gutxi erosten zuen, ia bananak bakarrik, eta prezioei ez zien begiratu ere egiten. Ez zuen planifikatzen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia