Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2015
‎Zer da hau? Gure gaiztakeriak iraungo ote du haren aurka. Ez, gizakiaren bizia belarraren lorea bezala agortzen baita eta Birjinaren Semea etorriko baita epai beldurgarri hura ematera.
‎Ez txikia, oso handia baizik, eta Jaunak oso gogoko duen zerbitzua, eta egiten duzuen honekin, ahal duzue eta? askoz ere gehiago egingo zenuketela ikusiko du Haren Maiestateak; eta horrela, arima asko berarentzat irabaziko bazenituzte bezala sarituko zaituzte.
‎Azken batean, ene ahizpak, honekin amaitzen dut: ez dezagula oinarririk gabeko dorrerik eraiki, Jaunak ez baitu hainbeste begiratzen egintzen handitasuna, nolako maitasunez egiten diren baizik; eta ahal duguna egiten badugu, egunetik egunera gehiago eta gehiago ahal izanez joan gaitezela egingo du Haren Maiestateak, laster batean nekatu gabe, bizialdi honek dirauen tarte txikian, eta, beharbada, bakoitzak uste duen baino txikiagoa izango da, ahal dugun sakrifizioa barrutik eta kanpotik eskaintzen badiogu Jaunari; Haren Maiestateak gure sakrifizioa gugatik gurutzean Aitari eskaini zionarekin batuko du, gure borondateak merezi duenaren balioa izan dezan, egintzak txikiak izan arren.
‎Zentzugabekeria handia litzateke hori pentsatzea; izan ere, Jainkoaren handitasunak mugarik ez badu, haren egintzek ere ez dute izango. Nork lortuko du haren erruki eta handitasunak kontatzea. Ezinezkoa da, eta horrela ez zaitezte harritu esanda dagoenaz eta esango denaz, Jainkoaz esan behar denaren seinaletxo bat baino besterik ez da-eta.
‎11 Beldur handiagoa izatekoa da deabruarena. ...badaude, ziur samar esan daiteke Jainkoarena dela; hala ere, esaten zaiona zerikusi handikoa denean eta nahiz berberak nahiz hirugarren pertsonen bidez egintzetara eraman beharrekoa, ez dezala ezer egin, ezta ez dakiola burutik pasatu ere egin, aitor entzule jakintsu, zuhur eta Jainkoaren zerbitzariaren iritzia kontuan izan gabe, argi eta garbi Jainkoarena dela baderitzo ere; izan ere, hauxe nahi du Haren Maiestateak, eta ez da hau Hark agintzen duena egin gabe uztea, Berak agindu baitzigun aitor entzulea bere ordezkotzat izan dezagula; beraz, ez da duda egin behar Jaunaren hitzak direla; eta hauek adore ematen laguntzen dute, arazoa neketsua denean, eta gure Jaunak, berak nahi duenean, sartuko dio bihotzean eta sinetsaraziko bere espiritua dela; eta bestela, ez daude gehiagora behartuak.... Eta esandakoa ez den besterik egitea eta honetan nork bere iritziz jokatzea, oso arriskutsutzat dut; eta honela, ene ahizpak, gure Jaunaren izenean ohartarazten dizuet halakorik gerta ez dakizuen.
‎lehenengo zenbakietan azaldu duen grazia mistikoa. ? (Irudimenak) du hura berregin?.
‎8 Baina, beste toki batean esan nuenez?, otoitz era honetan adimenaren gogoeta geldiarazteko arrazoia hau da (esan nahi dut, egoitza hau hasi nuenean, bildutasunezko otoitza sartu nuen, lehenengo esan behar nuen honekin batera, eta esan dudan Jainkoaren gozotasunen otoitza baino askoz ere beheragokoa da, baina hara iristeko hasiera; bildutasunezko otoitzean ez da utzi behar meditazioa, ezta adimenaren jarduera ere), otoitz hau iturburua dela, ubideetatik ez datorrena; bera neurritsu ari da, edota neurritsu aritzera darama ulertu nahi duena ez duela ulertzen ikusteak; eta honela, alde batetik bestera ari da, ezertan pausatzeko lekurik aurkitzen ez duen inozo baten antzera. Borondatea hain sendo du bere Jainkoagan, non nahigabe handia ematen baitio bere nahaspila hark, eta beraz, ez du hari kasu egin beharrik, gozatzen duenetako asko galtzera ekarriko baitu; aitzitik, utz dezala hura eta bere burua maitasunaren besoetan, Haren Maiestateak irakatsiko baitio une hartan zer egin; ia zer guztia honetan datza: bera hain ondasun handiaren duin ez dela ezagutu eta eskerrak ematen jardutean.
‎7 Irudipena ez dela, oso argi dago; izan ere, beste une batzuetan horretan saiatu arren, du hura berregin. Eta hain gauza nabaria izanik, inola ere ezin da irudikatu, hau da, badelako itxura agertu, ez denean, ezta badenik zalantzan jarri ere; eta zalantzaren bat geratuko balitz, jakin ezazue ez direla hauek egiazko bultzadak; halakorik izan duen ala ez zalantza badu, esan nahi dut; belarrietan ahots indartsu bat bezala sentitzen delako.
‎5 Baina har ezazue ongi gogoan, ene alabak, beharrezkoa dela harra hiltzea, eta batez ere zuen ahaleginez hiltzea; izan ere, han asko laguntzen du hura hil dadin hain bizi berrian nork bere burua ikusteak; hemen, honetan bizi izanez, beharrezkoa da guk geuk hil dezagun. Nik aitortzen dizuet asko edo gehiago kostata izango dela, baina bere prezioa du; horrela handiagoa izango da saria garaile irteten bazarete.
‎Sentsualitateari: hitz honek esanahi berezi samarra du harengan: giza konposatuaren alde sentibera adierazten du, baita zentzuak ere eta are haragia, arimaren areriotzat hartua (ik. azken adiera honetan dator, esaterako, 7, 4an eta hemen).
‎Sentsualitatea: hitz honek esanahi berezi samarra du harengan: giza konposatuaren alde sentibera adierazten du, baita zentzuak ere eta are haragia, arimaren areriotzat hartua (ik. azken adiera honetan dator, esaterako, 7, 4an eta 38, 18an).
‎Hau da benetan tamalgarria. Baina Jainkoagatik guztia gorroto badugu, eta gurutzea besarkatzen badugu, eta egiaz haren zerbitzuan saiatzen bagara, ihes egingo du hark egia hauetatik izurritik bezala. Gezurren zalea da, eta gezurra bera; ez du itunik egingo egian dabilenarekin.
‎Arima ito egiten duela dirudi eta gorputza lotu, inondik probetxurik atera ez dezan. Izan ere, egiazko apaltasuna denean, arimak bere burua kaskar ikusi eta garena ikusteak pena ematen badu ere, eta geure txarkeriaz gauza handiak pentsatzen baditugu ere, esandakoak bezain handiak, eta bene benetan sentitzen badira ere, egiazko apaltasuna ez dator zalapartarekin eta ez du arima egonezinik jartzen, ez du hura iluntzen ezta ez du lehortasunik sortzen; atsegin ematen dio, eta guztia da alderantziz: baretasunez, leuntasunez, argiz.
‎Jainkoa iraindu izanaz min du bihotzean. Bestalde, lasaitu egiten du haren errukiak. Argia du bere buruaz lotsa izateko eta Haren Maiestatea goresten du bera hain aldi luzean jasan duelako.
‎jardunean daudenik inola ere ezin uler baitaiteke. Gertakari batean pentsatzen ari bada, galdu egiten du haren oroipena, sekula halakorik izan ez balu bezala. Irakurtzen ari bada, ez zaio gogora etortzen irakurri duenik, ezta ez du gelditzerik ere.
‎3 Liluramendu hauetan badirudi arimak ez duela biziarazten gorputza, eta horrela nabari nabarian sumatzen du haren berezko berotasuna falta zaiola; hoztuz doa, baina leuntasun handi handiz eta atseginez. Hemen ez da ezertxo ere lortzen gogor egiteaz; bat egitean, ordea, geure lurrean gaudenez gero, zerbait lor daiteke:
‎16 Konparazio hau ere gogoan nerabilen nik: ...gauza bera denez gero, pertsona askok jaten duten jaki bat bezala da, eta gutxi gutxi jaten dutenei zapore ona une batean bakarrik gelditzen zaie; gehiago jaten dutenei mantentzen laguntzen die; asko jaten dutenei bizia eta indarra ematen dizkie; eta biziaren jaki honetatik hainbestetan eta hain oparo jan daitekeelarik, hartatik izan ezik ez dute zapore gozoa duen besterik jango; izan ere, ikusten du hark on egiten diola, eta jadanik hain egina du ahosabaia honen gozora, non nahiago bailuke bizia galtzea jaki hark utzi zion ahogozo ona kendu baizik egingo ez dioten beste jaki batzuk jatea baino.
‎7 Santuak imita daitezke bakardadea eta isiltasuna bilatzean eta beste bertute askotan ere, ez baitizkigute hilko gorputz beltz hauek, hain harmonia handian eraman nahi direnak arimaren harmonia hausteko; deabruak asko laguntzen du moldakaitz bihurtzen, beldur pixka bat ikusten duenean; ez du hark besterik nahi guztiak hilko gaituela eta osasuna kenduko digutela buruan guri sartzea baizik; malkoak isurtzeak berak ere itsutuko garelako beldurra sartzen digu. Hortik pasatua naiz eta horregatik dakit; eta ez dakit nik zer ikusmen eta osasun hoberik desira dezakegun kausa horregatik galtzea baino.
‎10 Sarritan erabili dut gogoan txunditurik Jainkoaren ontasun handia, eta nire arimak atsegin hartu du haren handitasun eta errukia ikustean. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik, argi ikusi baitut gurari on bat bera ere ez duela ordaindu gabe uzten, ezta bizitza honetan ere.
‎Eta sinets iezadazue, ez dela denbora luzea otoitzean arimari probetxua dakarkiona; izan ere, egintzetan denbora ongi erabiliz gero, laguntza handia da tarte laburrean ordu luzeetako hausnarketan baino maitasuna pizteko jarrera hobea edukitzeko. Guztiak etorri behar du haren eskutik. Izan bedi bedeinkatua beti betiko.
‎–Espiritu hau ikusi nahi duenak? Ama Teresa Jesusenarekiko harremanetan aurkituko du haren liburuetan sumatzen den bezain otoitz gorena, eta arimen aldeko gar bizia, mila aldiz desira baitzuen gizonezkoek dituzten askatasun, dohain eta ofizioak izatea, arimak Jainkoagana ekartzeko, predikuak eginez, aitortzak entzunez eta jentilak konbertituz, Kristogatik odola isurtzeraino; eta egundo ez zidan besterik azpimarratzen, predikatzeari ez uzteko baizik; eta horretarako, abisu eta aho... (Scholias y adiciones?
‎aitor entzuleak esaten duenari entzungor egiten badio eta haren gidaritza onartzen ez badu, edo espiritu txarra da, edo malenkonia beldurgarria. Izan ere, aitor entzuleak asmatzen ez badu, berak gehiago asmatuko du hark esaten dionetik ez irtetean, hitz egiten diona Jainkoaren aingerua bada ere; Haren Maiestateak argi egingo diolako edo aginduko duelako nola bete behar den, eta hori egitean ez dago arriskurik, bestelako gauza egitean, ordea, arrisku ugari izan daitezke eta kalte ugari.
‎3 Hain gaitz kaltegarri hau hasi besterik egin ez den haiengan, hain sendoturik ez badago ere, izatez umore eta sustrai hartakoa da, eta zurtoin hartatik jaio da; eta honela, beste bide batzuk nahiko ez direnean, erremedio bera behar du, eta prioreak balia daitezela Ordenako penitentziez eta saia daitezela haiek estu hartzen, beraiek nahi dutenaren ezertxo ere ez dutela lortuko uler dezaten. Izan ere, deabruak, galdu ahal baditu edo, beraiei eragiten dizkien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz. Izan ere gauza arriskutsua da, umore honek arrazoia harrapatzeraino estutzen duenekoak aldian aldian izaten direnez gero (arrazoia hala dagoenean ez dago errurik, zoroengan izaten ez den bezala, handienak egiten badituzte ere; dena dela, zoraturik ez baina adimena gaixo dutenengan, bada nolabaiteko errurik, eta beste une batzuetan ongi daude), gaizki dauden aldian ez dute hasi behar nahi dutena egiten, ongi daudenean beren buruaren jabe ez izateko eran, deabruaren amarru ikaragarria baita.
‎Batez ere, Jaunagandik ohikoa ez den mesederen bat hartu dutenean edota ikuskariren bat ikusi dutenean, arimak beti hura ikusten ari dela uste izango du, eta ez da horrela, behin baino gehiagotan ez baitzen izan. Liluraldi honetan egun askoan bere burua ikusten duenak, burua beste gogoeta batzuetara aldatzen saiatu behar du; Jainkoaren gauzak badira, ez da eragozpenik izango gogoa gauza batean nahiz bestean izateko, haren gauzetan erabiliz gero; eta batzuetan, Kreatzailearengan beragan pentsatzean bezainbeste gozatuko du haren kreaturetan eta haiek sortzean izan zuen ahalmenaz pentsatzean.
‎10 Benetan adiskide ona da PrĆ”danos; ongi egiten du harekin tratatzea, orain jenerala aldatuko badute ere. Aita Domenech horra aldatuko balute, benetan nahiko nuke berorrentzat.
‎Ɓvilako mandazaina bidaliko du berak haren bila. Ongi egiten du haren gutuna eskuetan izan arte ez bidaltzea. Kontu izan berak esaten dituen dukearekiko eginbideak betetzeaz, izan ere hainbeste negozioren artean bera bakarrik, ez dakit nondik aterako dituen indarrak Jainkoak mirariz ematen ez badizkio.
‎Eta, berak lurreko ezergatik ere gezurrik ez lukeela esango dakienez, eta hura tratatzen ez duten pertsona buruberoek zer egin ohi duten ezagun duenez (berorrek ikusi baitu), informazioa eska dezala eta, artzaina denez gero, ez dezala kondena justiziaren aurka eta batzuei eta besteei entzun gabe. ...zia eta ez dadila aurrerantzean berorrekin gaizki egon, edozein zigor harentzat leunagoa baita berori haserre ikustea baino; gurasoek hutsegite larriak ere barkatzen dizkiete seme alabei, are gehiago inolako hutsegiterik ez denean, eta, berorri poz ematen ziolakoan, sufrimendu handiak igaro dituenean monasterio horiek fundatzen; izan ere, prelatua dela kontuan hartu gabe ere, bihotz bihotzez maite du hark berorren jauntasuna; eta ez dezatela sufri berorrekin gaizki egoteaz Jainkoaren hainbeste mirabek, haiek ez baititu egiten inork errudun; baizik eta izan ditzala alabatzat, beti izan dituen bezala, eta halakotzat ezagut ditzala, haien egintzek ez baitute gutxiagorik merezi.
‎A. Antonio laster baztertuko dela uste du: gaixo eta zahartua dago; GraciĆ”nek du hura alde batera utzi; Andaluziako berri Nuntzioari iristen zaionean, erantzun ezinik lur jota gera ez dadin. Azken gauza hau oso garrantzitsua da.
‎Hemen uste dugu, negozio horretarako eskabidea egin duenak joan behar duela; batez ere nire nebak, gauza horietaz asko dakielako; hark dio, garrantzi handikoa dela berorri idatzi ohi zion pertsonagana guztia bideratua izatea. Rueda doktoreak konfiantza osoa du harengan eta ez dagoela hara joateko inolako premiarik uste du.
‎Haietako bat, esan dezaket egiaz, gotzain jaunari dagozkion gauzez kanpo, ez dut uste ezer dagoenik orain nire arima gehiago pozten duenik, berorren jauntasuna hain bere buruaren jabe ikustea baino. Eta egia da pentsatu dudala, hain pertsona kementsuen desirak Jainkoak ase ditzakeela soilik; eta horrela, ongi egin du Haren Maiestateak haietako bat asetzen has zitezkeenak deskuida daitezela egitean. Barka biezat berorren jauntasunak, zorakeriak esaten ari bainaiz.
‎Pedro Ahumada pottokan joango balitz, gera dadila harekin Frantzisko eta bidal beza alokaturiko mando eme batean; baina oso maltzurra da eta uste dut ez duela onartuko. Ez du haren beharrik, haren kontura ibiltzeko baizik; eta, beraz, Frantziskok esan diezaiola, ez duela Sernan etxerik izango, eta horrela ez du zertan ibili joan eta etorri. Eta ahal duenik eta modurik hoberenean eraman beza, gauzari eta sinadurarik eman gabe.
‎moja hauek hain pozik daude, gauza hauek beraiek ukituko ez balituzte bezala; aita GraciĆ”n, berriz, harri eta zur uzten nauen perfekzioaz. Jainkoak altxor preziatu bat du haren ariman, belzkeria horiek airatzen dizkiotenen alde berariazko otoitzaz, San Jeronimok bezalako alaitasun batez eraman baititu.
‎3 Ahizpa Teresa Jesusenarekin izaten dut asaskaldia; emakume eginik dago eta bertutean aurrera eta aurrera doa beti. Egiaz onar ditzake haren aholkuak, grazia egin baitzidan idazten dion gutuna ikusi nuenean; benetan Jainkoak hitz egiten du harengan eta egitez betetzen du esaten duena. Jainkoak izan beza bere eskutik, guztiongan onerako eragina pizten baitu.
‎Frantzisko Salcedori esan beti nire kontuak. Arrazoi du hura maitatzeaz, santua baita. Osasunez oso ongi doakit.
‎Berorren jauntasunak hitz egin biezaio, mesedez, eta esan guztian berorren iritzia. Lau lau hitz egin diezaioke; on ona da eta merezi du harekin halako tratua izatea; eta berorregatik, beharbada, egitera jarriko da. Hau ikusi arte, arren, ez diezaiola atea erakuts.
‎2 Orain dela gutxi hartu du abitua hemen etxe eta talentu oneko batek. Ia hogei mila dukatera jotzen du hark daukan balioak; baina uste dugu, dezakeenerako, gutxi utziko duela etxerako, bere ahizpei oso atxikia baitago. Hala ere, arrazoizkoa izango da, eta ama prioreak egiten duen ekarpenarekin, gutxi faltatuko zaie nahiko errenta izateko, izan dezatela nahi baitute guztiek.
‎3 Oi, ene aita, bai sufrimendu ugari kostatzen zaidala etxe hau! eta, guztia amaitua zegoenean, deabruak egin du hura gabe gera gaitezela. Eta Salamancan gehien komeni zitzaiguna zen eta ematen zigunari oso ongi zetorkiona.
‎Gure Jaunaren maitasunagatik, dukearengan berorren jauntasunak indar handia izan behar du eta? saia bedi harmonia lortzen, izan ere, esaten didatenez, gure erregeak ahal duen guztia egiten du eta horrek asko zuritzen du haren kausa; izan bitez kontuan etor daitezkeen kalte larriak, esan dudanez, eta berorren jauntasunak begira biezaio Jainkoaren ohoreari; uste dut hala egingo duela, beste edozein gauzarekiko errespetua aintzat hartu gabe.
‎Barre egiten du haren aholkuak irakurtzean. Valladolid hautatu nahiko luke bera bizitzeko.
‎6 Nire nebak dio, hona badator, haren amak irudika dezakeela berarekin dagoela; eta han finkatzen bada eta bertutetsua bada, haiekin ikasiko duela San Gilen eta beste inon baino hobeki egongo dela. Eta Joan Ovallek dio (berorren agurgarritasunak nahi duela esan nuenez gero), bete betean hartuko duela arazoa bere gain, eta barre egin nuen; izan ere, nire nebak nik nahi dudala uste badu, atsegin hartzen du hura egiten; eta horrela, haiek harekin hain adiskide ikusirik, Jainkoagan uste dut asko irabaziko dutela, eta berak ez du haiekin galtzen giro gozoa dutelako.
‎Ikus dezagun zer egiten duten Diego jaunak eta artxidiakonoak. Ni ahaleginduko naiz hemen haiei erregu egiteko inor dagoen; eta deanak zerbait egin ahal badu, Luisa andereak egingo du haren ondoan.
‎Aita GraciĆ”nen aginduz urriaren hasieran ekin zion berriro lan horri. Oraingoz amaitutzat emango du haren idazketa azaroaren 14an (27 kap.).
‎Frantzisko eta Teresatxoren aitak, Lorentzok, egindako testamentua desegitea edo baliogabetzea eskatzen du haren amaginarrebak, eta Teresa bera da testamentu betearazlea.
‎Sagarrondopean iratzarri zaitut; eta gurutzez, nekez eta jazarpenez inguraturik dagoen arima bat, erremedio handia da kontenplazioko atsegin artean hain sarri ez egoteko. Handia du sufritzean, baina horrek ez du hura iraungitzen eta indarra agortzen, kontenplazioko ahalmenen sorgortze honek, oso ohikoa bada, egin behar duenez. Eta arrazoi du hau eskatzean ere, ez baitu izan behar guztia gozatzea zerbitzurik eta inolako lanik egin gabe.
‎Eta uste dut baietz; ez dakit ergelkeria den. Maitasuna borondateak bidaltzen duen gezi bat dela iruditzen zait, eta honek, berak duen indar guztiaz badoa, lurreko gauza guztietatik aske eta Jainkoari soilik emana, egi egiaz zauritu egin behar du Haren Maiestatea; horrela, maitasuna den Jainkoagan beragan murgildurik, handik irabazi handi handiekin itzultzen da, esango dudanez. Eta beraz, informazioa jaso zen gure Jaunak otoitzean hain mesede handia egin dietenengandik, murgiltze santu honetara eramanak izan baitziren gainezkaldi batekin, kanpotik ere ez zeudela beren senean ikusteko eran; bada, hauei galdeturik zer sentitzen duten, inola ere ez dakite esaten, ez zuten jakin, ezta ezin izan zuten ulertu ezertxo ere maitasunak han duen jokaeraz.
‎–Beharbada, batengan gauza txikitik hasten da eta ia ez da ezer, eta gero deabruak burura ekartzen dio beste bati gauza larria dela, are gehiago: karitatea dela uste izango du hari esatea ea nola onartzen duen halako iraina, Jainkoak eman diezaiola pazientzia, Hari eskaintzeko, santu batek ere nekez sufrituko lukeela horrenbeste. Nahasteekin doa besteagana, eta sufritzea lortu ondoren, zu oraindik harropuzkerian erortzeko tentaldian geratzen zara, behar zen bezalako perfekzioz ez zenuela sufritu eta.
‎Gehiago sentitzen du hark: deabruak.
‎hitz horren esanahi filosofikoa zein zen ez zuelako garbi. Noizbait hura ezabatu eta, afición?, zaletasuna, atxikimendua jartzen du haren lekuan.
‎Argi ikusten du nondik jo behar duen kolpea deabruak, eta gorputza kentzen dio eta burua hausten. Gehiago sentitzen du hark hau gogoko dituenek ematen dizkioten atsegin guztiak baino. Zalaparta aldi batean, bazterrak nahasten jardun duenean, erdi itsurik bere ondoren daramatzala guztiak dirudienean, on itxuran doalako?, orduan, Jainkoak begiak zabalduko dien bat jartzen du erdian, bidea ikus ez dezaten lausoa jarri diela-eta kontuz ibiltzeko esango diena.
‎1 Eta ahoz ongi errezatzetik irabazi kaskarra ateratzen dela pentsa ez dezazuen, hau esaten dizuet: oso litekeena dela, Gure Aita edo beste ahozko otoitz bat errezatzen ari zaretela, Jaunak zuek kontenplazio gorenean jartzea; bide hauek erabiliz agertzen du Haren Maiestateak entzuten diola hitz egiten dionari, eta erantzun egiten diola haren handitasunak, adimena etenda eta pentsamendua eragotzita utziz, eta, esan ohi denez, ahotik hitza kenduz, nahi badu ere ezin baitu hitz egin neke handiz izan ezik; [2] jainkozko Maisu hau hitzen zaratarik gabe irakasten ari zaiola ikusiko du, arimaren ahalmenak etenda utziz, jardunean baleude, mesede baino kalte gehiago egingo luketelako.
‎Eta berriro ziurtatzen dizuet, esandakora kontu handiz ohitzen bazarete, hain irabazi handia lortuko duzuela, non, nik adierazi nahiko banizue ere, ez bainuke jakingo adierazten. Bil zaitezte, bada, Maisu on honen ondoan, Hark irakats diezazuena ikasteko prest prest, eta zuek ikasle onak irten zaiteztela egingo du Haren Maiestateak; eta ez zaituzte Hark utziko, zuek Bera uzten ez baduzue. Begira jainkozko aho hark esaten dituen hitzak, lehenbiziko unetik ikusiko baituzue Hark dizuen maitasuna, ikaslearentzat ez baita on eta dohain txikia bere maisuak maite duela jakitea.
‎Zer guztia dago erabaki sendoaz berarentzat ematean, eta eragozpenak kentzean, bere gauzan bezala ipini eta kendu egin dezan. Eta arrazoia du Haren Maiestateak; ez diezaiogun uka. Eta Berak gure borondatea behartzen ez duenez gero, eman diezaioguna hartzen du, baina ez zaigu guztiz ematen gu guztiz ematen ez gatzaizkion arte.
‎bide honetatik aurrera egin dezakezuen bare bare, eta ez txitean pitean erortzeko zulo bat ikusirik eta sekula ere amaierara ez zaretela iritsiko begitandurik. . Baina hain beharrezkoak diren bi gauza hauek ere egiaz ditugun ala ez ziur jakiterik ez dagoenez gero, Jaunak erruki hartu zigun, segurantzarik gabe eta hainbeste tentaldi eta arrisku artean bizi garelako; eta egoki esaten du Haren Maiestateak, guri eskatzen irakatsiz, eta Berak eskatzen du Beretzat: –Baina atera gaitzazu gaitzetik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia