2015
|
|
Izan ere, asko dira erasotzen dioten gauzak hain minbera eta jasangaitza den barruko estura batekin, non nik ez baitakit zerekin konparatu, infernuan sufritzen dituztenekin ez bada; bada, ekaitzaldi honetan ez da onartzen inolako pozbiderik. Aitor entzuleagandik hartu nahi izanez gero, badirudi deabruek jo
|
dutela
harengana arima oraindik gehiago oinazetu dezan; eta honela, aitor entzule batek oinaze honetan zen batekin hitz eginez, halako unea igaro ondoren (estualdi arriskutsua baita hainbeste gauza batera direlako), esaten zion jakinarazteko horrela zegoenean, eta betiere are okerrago zen hori, hura konturatu baitzen ez zegoela bere esku. Bada, pertsona batek erromantzezko liburu bat eskuetan hartu nahi badu, irakurtzen ongi jakin arren, letrarik ere ez dakienak baino gehiago ez zuela ulertzen gertatzen zitzaion, gai ez zela zegoelako adimena.
|
|
...a itzuliz, nik uste dudana da, Jaunak nahi duela arima honek era guztietara izan dezala zeruan gertatzen denaren nolabaiteko albistea, eta uste dut han hitz egin gabe ulertzen den bezala (nik horrela zenik sekula ziur jakin ez nuena, harik eta Jaunak bere ontasunez ikus nezala nahi izan zuen eta liluramendu batean erakutsi zidan arte), horrela gertatzen da hemen, Jainkoak eta arimak elkar ulertzen
|
dutela
Haren Maiestateak arimak uler dezala nahi izanda soilik, bi adiskide hauek elkarri dioten maitasuna baino beste trikimainarik gabe. Gure artean bi pertsonak elkar maite maite dutenean eta elkarrekin ongi konpontzen direnean, keinurik gabe ere, begiradaz soilik, elkarri ulertzen dioten bezala.
|
|
4 Poztu nintzen hitz egin zidanean, berorren aitatasunarekin asaskatu ahal izango dudalako eta berorri eskatu agindu dezala irakurtzeko nire gutun hau aurreko ama prioreak inguru honetakoak direnekin batera; bada, berorren aitatasunak jakingo du honezkero, kargutik kendu egin dutela eta han sartu den bat jarri
|
dutela
haren lekuan; eta gertatu diren beste jazarpen asko, nik idazten dizkiedan gutunak emanarazteraino, dagoeneko nuntzioaren eskuetan daude. Nork aholku emanik ez dutela izan dira moja gaixoak; hemengo letraduak harri eta zur daude, eskumiku beldurrez egin dizkieten gauzekin.
|
|
Harrezkero urte luzez meditazioa egiten eta Senar honen bila nekaturik, eta munduko gauzez asper asper eginik, egian finkatzen dira, ez dute bilatzen beste inon beren poz, bake eta atsedena, benetan izan daitekeela uste duten lekuan baizik; Jaunaren babespean jartzen dira; ez dute nahi besterik. Eta bai ongi egiten
|
dutela
Haren Maiestateaz fidatzeaz, desira zutena betetzen baitute! Eta bai dohatsua dela itzal honen pean egotea merezi duen arima, baita hemen ikus daitezkeen gauzetarako ere!
|
|
Zein den ona antzematea zaila delako, arretaz eta kontu handiz ibili behar da. Maite
|
dutela
hark ez jakitea eta inork ez esatea, hori litzateke hoberena; baina deabruak bere maltzurkeriekin estutu egiten du, hala gerta ez dadin, eta aitortu behar duen guztia horixe dela eta aitortzera beharturik dagoela pentsarazten dio. Horregatik ezer ez dela sinets dezatela nahiko nuke nik eta ez diezaiotela jaramonik egin.
|