Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2015
‎2 Eta, ba ote da horri aurre egiteko biderik? . Ezta inola ere; are eta okerrago izango litzateke; nik badakit pertsona bati gertatu zitzaiona, hau da, badirudi Jainkoak aditzera eman nahi diola arimari, hau hainbat aldiz eta hain benetan jarri denez gero beraren eskuetan, eta gogo beteaz bere burua oso osoan eskaini dionez gero, kontura dadila honezkero ez duela bererik ezer, eta era nabarian mugimendu oldartsuaz harrapatua da; eta erabaki zuen, inoiz ikusi baduzue, anbarak jasotzen duen lasto batek baino gehiago ez egitea bere aldetik, eta hain ahaltsua denaren eskuetan bere burua uztea, gauzarik hoberena nahitaezkoa bertute egitea dela ikusten baitu. Eta lastoa aipatu nuenez gero, egia da, izan ere, erraldoi batek lasto bat jaso dezakeen bezala jasotzen baitu espiritua gure erraldoi handi honek.
‎9 Askotan pentsatu izan dut, eguzkia zeruan dagoela, haren izpiek hain indar handia badute bera handik aldatu gabe bat batean honaino iristeko, horrela, arima eta espiritua, eguzkia eta beronen izpiak bezala gauza bera direnez gero, ez ote daitekeen haren goreneko parteren bat bere gain altxa, arima bere lekuan geratuz, egiazko Zuzentasun Eguzkitik datorkion beroaren indarrez. Azken batean, ez dakit zer esaten ari naizen.
‎8 Eta har ezazue kontuan, ene ahizpak, hain garrantzitsua den puntu hau, eta horrela, argiago azaldu nahi dut: arima oso osoan maitasunari emanda bizi nahi lukeela dago eta ez luke erabili nahi gogoa beste ezertan, baina nahita ere ezin izango du; izan ere, borondatea hila ez badago ere, erre ohi duen sua erdi itzalia dago, eta nork haize eman izan behar du bere barnetik beroa emateko. Komenigarri ote litzateke arima lehortasun honekin egotea, Jainkoari egiten dion bere buruaren oparia erreko duen zerutiko suaren zain, gure aita Elias egon zen bezala?
‎8 Gure Jaunak mesede hauetakoak egiten dizkio arimari, guztian Jaunaren borondatea egitera dagoen egiazko emazteari bezala, albisteren bat eman nahi diolako zertan bete behar duen bere borondatea eta bere handitasunak agertuz. Ez dago beste gauza batzuez jardun beharrik; bi gauza hauek esan ditut, onura handikotzat ditudalako; honelako gauzetan ez dago zertan beldur izanik, ematen dituelako Jauna goretsi beharra baizik; nire iritziz, ez deabruak ez norbere irudimenak ez baitute lekurik hemen, eta horrela arima poz pozik geratzen da.
‎17 Jaunaren mesede eta gozotasunak badira, begiratu ongi horregatik bere burua hobetzat hartzen ote duen; eta gozotasunezko hitzak zenbat eta goragokoak izan, lotsatuago geratzen ez bada, sinets beza ez dela Jainkoaren espiritua. Izan ere, gauza ziurra da, Jainkoaren espiritua denean, mesedea zenbat eta handiagoa izan, arimak berak txikiagotzat duela bere burua eta gehiago gogoratzen dela bere bekatuez eta ahanzten bere irabaziaz eta haren borondatea eta oroipena Jainkoaren ohorea nahi izatera jarriago dituela; gogoratu ere ez da egiten bere probetxuaz, eta Jainkoaren borondatetik ezertan okertuko den beldurrez ari da, eta ziurtasun handiagoaz ez zituela sekula merezi izan mesede haiek, infernua baizik. Otoitzean izaten dituen gauza guztiek eta mesedeek ondorio hauek dituztenean, ez dadila ibil arima izuturik, Jaunaren errukian uste osoaz baizik, Jauna, izan ere, leiala da eta ez du utziko deabruak engaina dezan, betiere beldurrez ibiltzea ona bada ere.
‎7 Jainkoak arimari egiten dion mesede honetatik gera dakigula orain hau oroimenean, ez baita guretzat on txikia izango; san Jeronimok ere, santua izan arren, ez zuen bere oroimenetik kentzen, eta horrela ezereztzat izango dugu gordetzen dugun erlijio ordenaren laztasunean hemen sufri dezakeguna, gehien iraunda ere, unetxo bat baita, betikotasunarekin konparatuz. Egiaz diotsuet nik, hain kaskarra izan arren, egundo ere ez dudala infernuko oinazeen beldurrik izan, kondenatuek Jaunaren begi hain eder, ezti eta onbera hauek haserreturik ikusiko zituztela gogoratzen nintzenekoarekin konparatuz gero kontuan hartzekorik, nire bihotzak ezin jasan zezakeela baitzirudien:
‎Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
‎8 Baina, beste toki batean esan nuenez?, otoitz era honetan adimenaren gogoeta geldiarazteko arrazoia hau da (esan nahi dut, egoitza hau hasi nuenean, bildutasunezko otoitza sartu nuen, lehenengo esan behar nuen honekin batera, eta esan dudan Jainkoaren gozotasunen otoitza baino askoz ere beheragokoa da, baina hara iristeko hasiera; bildutasunezko otoitzean ez da utzi behar meditazioa, ezta adimenaren jarduera ere), otoitz hau iturburua dela, ubideetatik ez datorrena; bera neurritsu ari da, edota neurritsu aritzera darama ulertu nahi duena ez duela ulertzen ikusteak; eta honela, alde batetik bestera ari da, ezertan pausatzeko lekurik aurkitzen ez duen inozo baten antzera. Borondatea hain sendo du bere Jainkoagan, non nahigabe handia ematen baitio bere nahaspila hark, eta beraz, ez du hari kasu egin beharrik, gozatzen duenetako asko galtzera ekarriko baitu; aitzitik, utz dezala hura eta bere burua maitasunaren besoetan, Haren Maiestateak irakatsiko baitio une hartan zer egin; ia zer guztia honetan datza: bera hain ondasun handiaren duin ez dela ezagutu eta eskerrak ematen jardutean.
‎haietako batzuk esango ditut, eta lehenik, ia beti honen aurretik hasten den beste otoitz era bat, eta beste leku batzuetan honetaz hitz egin dudalako, gutxi esango dut. Bildutasun bat, hau ere naturaz gaindikoa delakoan nago, izan ere, ez da ilunpean egotea ez begiak itxita, ezta ez datza kanpoko ezertan ere, begiak ixtea eta bakardadearen desira, nahi gabe gertatzen direlako; eta artifiziorik gabe, esandako otoitzerako eraikina landuz doala dirudi; izan ere, zentzumen hauek eta kanpoko gauzek ahalmena galduz doazela dirudi, arimak galdua zuen berea berreskura dezan.
‎Bedeinkatua izan bedi hain Jainko handia. Baina begira, ene alabak, orain ahotan darabilgun honetan ez du nahi ezerekin gera zaitezten; gutxi nahiz asko, guztia nahi du berarentzat, eta zeuoi eman dizuetela antzematen duzuen neurrian, mesede handiagoak nahiz txikiagoak egingo zaizkizue. Ez dago hori baino seinale hoberik gure otoitza bat egitezkora iristen den ala ez jakiteko.
‎12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? ...berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
‎harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du. Oi Jainkoaren ontasuna, guztiak zure kontura izan behar duela!
‎6 Neuk diotsuet, ene alabak, ezagutu ditudala goi goian zeuden pertsonak, eta egonleku honetara iritsi eta deabruak zorrozkeria handiz eta trikimailuz berriro berarentzat irabazi zituenak; izan ere, elkar hartuko du infernu osoak horretarako, askotan esaten dudanez, ez baitute galtzen arima bat soilik, asko eta asko baizik. Honezkero badu berak honen esperientzia; bada, begiratzen badugu zenbat eta zenbat arima ekartzen dituen Jainkoak berarengana arima baten bitartez, benetan Hura gorestekoa da martiriek Jainkoagana bihurtzen zituzten milaka eta milaka ikustea: santa Ursula bezalako birjina batek!
‎Izan ere, arimak argi ikusten du ezer onik badu Jainkoak emana duela eta inola ere ez berea, lehentxeago bere burua oso behartsu ikusi zuelako eta bekatu handietan murgildua; horregatik, ezin eramanezkoa egiten zaio, hasieretan behintzat; gero ez hainbeste, arrazoi batzuengatik: lehenengoa, esperientziak argi ikusarazten dio jendeak orain ongi esaten duela eta gero gaizki, eta, beraz, ez dio jaramonik egiten ez batari ez besteari; bigarrena, Jaunak argi biziagoa eman diola ikus dezan gauza onetatik ezer ere ez duela berea, Haren Maiestateak emana baizik, eta hirugarren pertsona batengan ikusiko balu bezala, hartan inolako parterik duenik ahaztuta, Jainkoa gorestera itzultzen da; hirugarrena, Jainkoak egiten dizkion mesede horiek ikustetik arima batzuek onura izan dutela ikusi badu, Haren Maiestateak bitarteko hau hautatu zuela, hau da, bera ontzat hartzea halakoa ez zenean, haiei onura etor dakien; laugarren...
‎4 Aipatu dudan andre harekin nengoenean, gertatu zitzaidan behin, bihotzeko gaitzaz nengoela (izan ere, esan dudanez, gaitz latza nuen, orain jada ez badut ere), karitate handikoa zenez gero, urrezko eta harri preziatuzko bitxiak atera zizkidan, balio handikoak baitzituen, batez ere estimu handitan zuen diamantezko bat. Asko poztuko nindutela uste zuen berak. Ni barrez nengoen neure artean eta gizakiek ederresten dutenaz pena hartuta, Jaunak guretzat gordeta duenaz oroiturik, eta pentsatzen nuen zein ezinezko litzaidakeen, ni neure baitan saiatu arren, gauza haiek ederrestea, Jaunak besteen oroipena kentzen ez zidan bitartean.
‎18 Ikuskari hau bera, beste hiru aldiz ere ikusi dut. Nire iritziz, Jaunak ikusarazi dizkidan ikuskarietatik gorena da, eta probetxu oso handiak ekarri ohi ditu berarekin. Arima berariazko eran garbitzen duela dirudi, eta ia guztiz kentzen dio indarra gure sentsualitateari.
‎Teresak eta hark Gizakundeko monasterioan elkar ezagutu zuten, Guiomar andrearen ahizpa bat, Aldonza de Guzmán, han baitzegoen moja. Maitasun handia zion Teresari, honek Lorentzori idatzitako gutun batean bere ahizpa baino maiteago zuela bera esateraino. Aurrerantzean bere kontakizunean Andre honetaz hitz eginez jarraituko du Teresak.
‎Uste dut, berak bakarrik ezin duela eta oso osoan amore ematea dela onena, eta beste gauza batzuei ekin, esan dudanez? merezimenduzko gauzei; izan ere, beharbada, Jaunak kendu egiten dio otoitza, haiei ekin diezaien eta esperientziaz jakin dezan zein gutxi ahal duen berak bakarrik.
‎17 Kontzientzia irmorik ez zuten Jainkoaren zerbitzari askorekin nuen harremana. Nik, gauza batzuei buruz kontu handirik gabe hitz egiten nuenez gero, haiek era askotara hartzen zuten (haietako bat oso maite nuen, nire arimak amaigabeko zorra zuelako berarekin eta oso santua zelako; nik biziki sentitzen nuen ez zidala ulertzen ikusirik, eta hark nire probetxua nahi zuen bihotz bihotzez eta Jaunak argi egin diezadala), eta honela nik esaten nuena, diodanez, kontu handirik gabe, apaltasunik eza iruditzen zitzaien.
‎Bestalde, lasaitu egiten du haren errukiak. Argia du bere buruaz lotsa izateko eta Haren Maiestatea goresten du bera hain aldi luzean jasan duelako.
‎Honezkero, ene Jainko, zure zerbitzari honek ezin ditu eraman Zu gabe bere burua ikustetik datozkion adina lan; bizi behar badu, ez du nahi atsedenik bizitza honetan, ezta Zuk ematea ere! Arima honek jadanik libre ikusi nahi luke bere burua: jateak hil egiten du; lo egiteak nahigabetu; bizitzako denbora atseginetan igarotzen zaiola ikusten du, eta honezkero ezerk ere ezin diola eman atseginik Zuk izan ezik; naturaz kontra bizi dela dirudi, honezkero ez baitu bizi nahi berarengan, Zuregan baizik.
‎2 Hemen arima bere baitan biltzen hasten da, hemen honezkero naturaz gaindiko gauza ukitzen da, ahalegin handiak eginagatik ere berak ezin baitu bere kontura lortu. Egia da noizbait nekatu egin dela dirudiela tornua erabiltzen eta adimenarekin lan egiten eta bete egin direla ubideak; baina hemen ura gorago dago eta putzutik ateratzen baino askoz ere lan gutxiago egiten da.
‎Hemen guztia da baietza une hartan; ezetza gero dator, amaitu dela ikustean eta ezin duela berriro lortu eta nola lortu ez jakitean; izan ere, penitentziaz eta otoitz eginez eta beste gauzak eginez zati zati eginda ere, Jaunak eman nahi ez badu, gutxi aprobetxatzen da. Jainkoak nahi du bere handitasunagatik, arima honek uler dezala Haren Maiestatea beragandik hurbil dela eta honezkero ez duela mezulariak bidali beharrik, Berarekin hitz egin baizik, eta ez oihuka, honezkero hain hurbil izanik, ezpainak mugitzeaz soilik ulertzen baitio.
‎7 Hau aditzera ematea nahi nuke, hasierak direlako, eta Jauna mesede hauek egiten hasten denean, arimak berak ez ditu ulertzen eta ez daki bere buruaz zer egin. Izan ere, Jainkoak beldurraren bidetik badarama, nirekin egin zuzenez, lan handia da, hura nork ulerturik ez bada; eta oso gogoko du bere burua deskribatua ikustea, eta orduan argi ikusten du handik doala. Eta on handia da zer egin behar duen jakitea, honelako edozein egoeratan aprobetxatuz joateko.
‎Izan ere, sarri askotan (nik horren esperientzia handia dut, eta badakit egia dela, tentuz aztertu eta pertsona espiritualekin erabili dudalako) gorputzaren ondoez batetik etortzen da, izan ere, hain ezerezak gara, non gorputzaren miserietan bere partea izaten baitu kartzelatua den arima gaixo honek. Eta eguraldi aldaketek eta aldarteen gorabeherek sarrieragiten dute bere errurik gabe nahi lukeena ezin egin izatea, eta era batera edo bestera sufritzea. Eta une horietan zenbat eta gehiago behartu nahi den, txarrago da eta gehiago irauten du gaitzak; joka bedi, bada, zuhurtasunez, noiz den horregatik ikusteko, eta ez, arren, ito arima gaixoa.
‎Honela igaro nituen urte asko, eta harriturik nago nola sufritu zituen izaki honek bata edo bestea alde batera utzi gabe. Badakit otoitza uztea ez zegoela harrezkero nire esku, mesede handiagoak egiteko nahi ninduenak bere eskutik harturik nindukalako.
‎Beldurtxo eta nahigabe hauek eta apaltasun itzala orain ikusten dut nik nahiko inperfekzio zirela eta hilduraturik ez egotearen ondorioa; izan ere, Jainkoaren eskuetan uzten den arima bati berdin zaio berari buruz ongi hitz egiten duten nahiz gaizki hitz egiten duten, berak ongi ulertzen badu. Jaunak ulertzeko mesedea egin nahi dion bezala? ez duela bererik ezer ere. Ematen dionaz fidatzen da, hark jakingo duelako zergatik agertzen duen, eta presta bedi jazarpenerako, oraingo garaietan ziurra baita, Jaunak pertsona bati halako mesedeak egiten dizkiola jakin dadila nahi duenean; izan ere, milaka begi daude halako arima bati begira; beste era bateko milaka arimari begiratzeko, ordea, ez dago begirik bat ere.
‎etxe hau bere atseginezko paradisua zela. Eta horrela, hona ekarri dituen arimak Haren Maiestateak hautatu dituela dirudi; haien ondoan ni neure buruaz nahiko lotsa naizela bizi naiz; izan ere, nik ez nuen asmatuko halakoak desiratzen ere hainbesteko estutasun eta pobretasun eta otoitzerako; eta hain alai eta pozez daramate, non bakoitzak ez baitu bere burua duin ikusten halako lekura etortzea merezi izateko; batez ere batzuek, munduko huskeria eta apaindura artetik dei egin baitzien Jaunak; han bertako legeari jarraituz zoriontsu bizi zitezkeen, eta Jaunak hain biderkaturik eman die poza hemen, non argi ikusten baitute Jaunak utzi zuteneko bateko ehun eman diela eta ez dira asetzen Haren Maiestateari eskerrak ematen. Beste batzuk ongi egotetik hobeki egotera ekarri ditu.
‎Hasieran asko kostatzen zitzaion arimako esperientzia haiek ulertzea, are gehiago ongi eta erraz ulertzeko eran adieraztea. Gaspar Daza eta Frantzisko Salcedo jaunei haiek adierazteko ez zuen bere burua gai ikusten eta, idatzizko zenbait oharrekin batera, liburu espiritual batez baliatu behar izan zuen, han seinalatuz berari gertatzen zitzaizkionak edota beraren barne esperientziekin antzik handiena zutenak. Esperientzia haiek, ustez, arimaren barne muinetan gordetzekoak ziren, eta ez idatziz adieraztekoak.
‎Teresak bere esperientziak aztertzeko eta egoki azaltzeko egiten dituen ahaleginak, bere ariman zer gertatzen zen zehatz mehatz aditzera eman beharragatik dira, zentsoreen eta Inkisizioaren arreta piztea saihestearren. Gainera, beldurra zuen bere bizipen mistikoen aurrean; horregatik, nahi zuen bere otoitz era ongi ulertzea; argi egin nahi zuen barne esperientzia haietan. Gaizki ulertua ez izateko ardura horretatik dator haren hizkuntzaren gardentasuna, eta ahalegin horri zor zaio, hein batez, kritikoek azpimarratzen duten haren idazkien bikaintasuna.
‎Teresak bere esperientziak aztertzeko eta egoki azaltzeko egiten dituen ahaleginak, bere ariman zer gertatzen zen zehatz mehatz aditzera eman beharragatik dira, zentsoreen eta Inkisizioaren arreta piztea saihestearren. Gainera, beldurra zuen bere bizipen mistikoen aurrean; horregatik, nahi zuen bere otoitz era ongi ulertzea; argi egin nahi zuen barne esperientzia haietan. Gaizki ulertua ez izateko ardura horretatik dator haren hizkuntzaren gardentasuna, eta ahalegin horri zor zaio, hein batez, kritikoek azpimarratzen duten haren idazkien bikaintasuna.
‎–Zu Kristo zara, Jainko biziaren Semea?; izan ere, horrela zegoen Jainkoa nire ariman. Hau ez da beste ikuskari batzuen antzekoa, fedearen indarra baitu berarekin; horrela, ez dago duda egiterik Hirutasuna dagoela gure arimetan presentziaz, potentziaz eta esentziaz. On handia egiten duen gauza da egia hau ulertzea.
‎behin, Jauna hartu berri nintzela, aditzera eman zitzaidan nola Kristoren Gorputz guztiz santu hau hartzen duen bere Aitak gure arimaren barruan, nik jainkozko Pertsona hauek daudela ulertzen dudanez eta ikusi izan dudanez, eta zein gogoko duen bere Semearen opari hau, Harekin atsegin hartzen baitu eta gozatzen, esan dezagun, hemen lurrean; izan ere, haren Giza izatea ez dago gurekin ariman, Jainko izatea baizik, eta horregatik zaio hain onargarri eta atsegingarri eta egiten dizkigu hain mesede handiak; ulertu nuen sakrifizio hau hartzen duela baita apaiza bekatuan badago ere, baina kasu horretan ez zaizkiola komunikatzen haren arimari mesedeak grazian daudenei bezala:
‎Frantzisko Velázquez ek eskatzen zuela jakin zuen, berarekin batera etxe honen fundatzailea zenak, bere senarrak; eta, haren izena esan ziotenean, prest agertu zen harekin ezkontzeko ezkonarazten bazuten, bere bizian egundo ikusi ez bazuen ere; baina Jaunak ikusten zuen hori komeni zela, Haren Maiestatea zerbitzatzeko bien artean egin duten egintza ona burutu zedin. Izan ere, gizon bertutetsu eta aberatsa izanez gainera, hain maite zuen bere emaztea, non atsegin ematen baitzion guztian eta arrazoi osoz; izan ere, emakume ezkondu batengandik eska daitekeen guztia eta gehiago eman zion Jaunak. Etxearen ardura handiaz gainera, hain ona izanik, bere senarrak bere jaioterria zen Albara eraman eta dukearen ostalariak beraren etxean gizonezko gazte bati ostatu eman zionean, bihotz bihotzean sentitu zuen, bere herria gorrotatzen hasteraino; izan ere bera emakume gazte eta itxura onekoa izanik, hain ona izan ez balitz, deabrua gizonezko gazte hari pentsamendu txarrak jartzen hasi zitzaionez gero, gaitzen bat gerta zitekeen.
‎Zaharrenak hamalau urte izango zituen, gure Jaunak berarengana dei egin zionean. Adin horretara arte, mundua alde batera uztetik oso urruti zen; alderantziz, hain buru estimu handia zuen, non gutxitzat baitzituen bere aitak ezkontza kontuan berarentzat zituen asmoak.
‎–Sinetsi eta izan uste ona, Neu naiz dena ahal duena; zuk osasuna izango duzu; izan ere, hainbeste gaixotasun, berez guztiak hilgarriak, ondoriorik gabe uzteko ahalmena izan zuenari errazago gertatuko zaio haiek kentzea?. Hitz hauek hain biziak eta hain ziurrak izan ziren, non ezin baitzuen bere desira beteko zenik zalantzan jarri, gaixotasun gehiago pilatu bazitzaizkion ere, esan dugunez Jaunak osasuna eman zion arte. Benetan, sinestezinekoa dirudi gertatu dena.
‎entzun dizuet; utzi neure kontu.Ni poz pozik geratu nintzen eta baneukala iruditu zitzaidan, eta hala izan zen, eta Haren Maiestateak gorde gintuen leku onean zelako denen gustukoa zen bat erostetik; zaharra zen eta txarrena zen lekuak bakarrik orain duten etxeak baino pixka bat gutxiago balio zuela; eta ordurako tratua egina zegoen, eskriturak soilik falta zirela; ni ez nengoen batere pozik. Uste nuen hau ez zetorrela bat otoitzean aditu nuen azken hitzarekin; izan ere, hitz hura, nire irudiko, etxe ona emango zitzaigulako seinalea zen; eta kontua da salgai zuenak berak, salmenta hartan diru asko irabazi arren, eragozpenak jarri zituela eskriturak egiteko hartan geratu zenean; eta, bidegabekorik egin gabe, irten ginen tratutik; gure Jaunaren mesede handia izan zen. Izan ere, haien bizi osoan ezin izango zuten burutu etxea, eta lan handia izango zuten eta baliabide gutxi.
‎5 Zerikusi handia izan zuen Jainkoaren zerbitzari batek, ia hara joan ginenez gero, mezarik ez genuela jakin zuenean, egunero etortzen baitzen ematera, nahiko urruti izan eta eguzkiak gogor jo arren. Garciálvarez deritzo, pertsona zintzoa eta hirian izen ona zuena bere egintza onengatik, egundo ere ez baitu gogoa beste ezertan; hura asko zeukana izan balitz, ez zitzaigun ezer faltako. Hark etxearen berri ongi zekienez gero, zentzugabekeria handia zeritzan harengatik hainbeste ematea, eta egunero esaten zigun, eta hartaz gehiago hitzik ez egiten saiatu zen; eta bere eta nire neba joan ziren orain dauden etxea ikustera.
‎5 Hau ez dakit berarengandik soilik, haren amak, eman zizkion tratu txarrengatik nahigabe handiz, hura moja ikusi ondoren, kontatu baitzidan beste gauza batzuekin batera; izan ere, haien martiritzak handiak izan ziren; eta amak bera besterik ez zuen eta oso kristau ona izanik, Jainkoak baimentzen zuen bihotz bihotzez maite zuen bere alabaren borreroa izan zedin. Egiazalea eta kristautasun handiko emakumea da.
‎Guztiek hartu zuten gogotik, eta etengabe eskatzen zioten Haren Maiestateari barau, diziplina eta otoitzez, eta horrela mesede hori egitea nahi izan zuen Jaunak. Aita Gracián fraideen monasteriora joan eta gure Jaunaren zerbitzurako halako erlijiotasun eta prestaera ikusi zituenean, eta batez ere berak bihotz bihotzez zerbitzatu nahi zuen bere Ama aintzatsuaren Ordena zela, beraren bihotza mugitzen hasi zen mundura berriro ez itzultzeko. Deabruak oztopo ugari jarri arren, batez ere gurasoek hartuko zuten nahigabea, biziki maite baitzuten eta seme alabak aurrera ateratzen lagunduko zielako konfiantza baitzuten, seme eta alaba asko zituztelako, berak, ardura hori Jainkoaren eskuetan utziz, beragatik uko egiten baitzion guztiari, Andre Mariaren mendeko izatea erabaki zuen eta haren abitua hartzea.
‎Abitua hartzera hara ez joateko esango ziotenak, beharbada, hainbeste pertsona izanik, ez zuen egundo hartuko. Baina Andre Maria gure Amak, honen maitale handia baitzen, bere abitua emanez ordaindu nahi izan zion; eta, horregatik, uste dut bera izan zela bitarteko Jainkoak mesede hau egin ziezaion; are gehiago: Birjina aintzatsu hau izan zela medio hark abitua hartu eta Ordenako gauzetara hain bihotzez zaletzeko; ez zuen nahi izan bere zerbitzari izateko hain gogo gartsua zuenari horretarako aukerarik falta zekion, haren ohitura berarengan babesa hartu nahi dutenei laguntzea baita.
‎12 Idatzi duen hau Valladoliden dagoen aita frai Domingo Bañezi eman zion, harekin izan baitzuen eta harekin baitu berak harremanik handiena. Uste du Ofizio Santuari aurkeztuko ziola Madrilen.
‎Beldurrez bezala ikusten zituenekin, gogotsuago tratatzen zuen; dena dela, gauza hauek erabat gutxiesten zituztenekin ere, bera probatzearren izaten zen? pena hartzen zuen, batzuk Jainkoaren gauzak zirela oso iruditzen zitzaiolako, eta ez luke nahi, arrazoirik gabe itsu itsuan gaitzesterik, ezta guztia Jainkoarena dela sinets dezaten ere, berak oso erraz dela engainua egotea ikusten baitzuen, eta horregatik ez zuen bere burua sekula ere ziur ikusten, arriskua egon daitekeen gauzetan. Ahalegin guztiak egiten zituen ezertan ere Jainkoa ez iraintzeko eta beti obeditzeko; eta bi gauza hauekin babesturik zegoela uste zuen, deabrua izan arren ere.
‎Ez zuela emango eta bazuten nahikoa beldur. Hala ere, Manso doktorea, aita probintzialaren aipaturiko beste adiskidea, oso hurbilekoa zuen berari gogoratu gabe eta ekin eta ekin egin gabe tarte luzean zain egoteko; nahigabe handia hartzen zuen, genbiltzan bezala ibiltzen gu ikusirik; etxe honek bere kapera bazuen ere, bertako jaun andreentzat meza emateko baino bestetarako erabiltzen ez zena, egundo ere ez zuen nahi izan guretzat etxean eman zezaten; horregatik, irten egin behar izaten genuen jaiegun eta igandeetan eliza batean entz... Hori nahikoa arrazoi zela zioten jakintsu guztiek.
‎7 San Blas egunean igaro ginen hara, prozesio eta herriaren debozio handiaz; eta beti izan du, Jaunak erruki handia agertu diolako etxe hari, eta arimak eraman dituelako hara, bere garaian santutasuna agertuko dutenak, Jauna goretsia izan dadin, halako bitartekoez handietsi nahi baititu bere egintzak eta mesedeak egin bere kreaturei. Izan ere, mundua zein arbuiagarria den aditzera eman zuen bat sartu zen han, oso gaztea.
‎ekin eta ekin hiru urtean gerarazi bazuten ere, Jesusen Lagundian sartu zen. Andre honen aitor entzule batek esan zidan, hark esan ziola ez zuela bere bizian izan beraren bihotzak semeak profesa egin zuenean bezain poz handirik.
‎Kontenplazio bizipenak ezin ditu bere barnean, beretzat soilik gorde. Gar hori kutsakorra da, besteengana zabaltzekoa.
‎Mila aldiz muin egiten dut berorren eskuetan, hainbesteko mesedea egiten didalako. Ez dakit zer zerbitzuz ordaindu, gure haurra Jainkoari bihotzez gomendatzeaz izan ezik eta horrela egiten da; Frai Pedro Alcántarako santuak du bere ardurapean harturik (hau fraide oinutsa da; honetaz lehenago idatzi nion berorri) eta baita teatinoek eta beste pertsona batzuek ere; Jainkoak entzungo die haiei. Jainkoak egin beza gurasoak baino hobea, onak badira ere, harentzat oraindik hobea nahi baitut.
‎Frantzisko Dávilaren emaztea da, Salobralejokoa; ez dakit gogoratzen den berori. Orain dela bederatzi urte hil zitzaion senarra, errenta kontu bat zuena; andreak, senarrarena kontuan izan gabe, oinordetza bat zuen bere aldetik, eta hogeita bost urterekin alargun geratu bazen ere, ez da berriro ezkondu, Jainkoari oso osoan eman baizik. Oso pertsona espirituala da.
‎Jainkoa izan bedi bedeinkatua guztiagatik. Ekarri dituenak oso ongi bete du bere eginkizuna.
‎Neure osasun kaskar honek akats askotan erorarazten nau. Ana San Pedrorenak hara eramateko baino estimu handiagotan ditu bere alabak; burutik pasatu ere ez zaio egiten halakorik. Etzi joango naiz, berriro beste gaitzen batek jotzen ez banau; handia izan du, eragozteko.
‎Damu du berari agur egin gabe joan izana. Medinan kontu handiko arazoak.
‎3 Jakin beza orain dela hiru egun izan zela hemen Perutxo; San Paulok kristauak aurrean erabiltzen zituela dio, eta Jainkoak bihotza ukitu ziola; horrela eragin ziezaiokeela berari ere orria pasatzera. Hala egingo duela uste dut berari ongi datorkion heinean. Oso ziurtzat du Paulo beraien aurka etorriko dela.
‎2 Jakingo du berorren agurgarritasunak, nola frai Migelek eta frai Baltasarrek ezeztatu dituzten esandakoak; frai Migelek zin egiten du, gainera, ez duela berak idazki hartako ezer idatzi, indarrez eta mehatxuz behartu zutela sinatzera baizik. Hau eta beste gauza batzuk esan zituen lekukoekin, eskribauaren eta Sakramentu Santuaren aurrean.
‎7 Ez geratu on Frantziskori idatzi gabe, arrazoizkoa baita; ezkontzaren berri ez ematean ez du berak errurik, presazkoa izanik, ez baitzuen astirik izan. Ama Ines Jesusena ongi dago eta goraintzi asko bidaltzen dizkie.
‎2 Haren Maiestateak, San Joan eguna igaro ondoren bi egunera, eraman nahi izan zuen nire neba ona Lorentzo Cepeda, berehala, odol oka batean; San Joan egunean aitortu zen eta Jauna hartu zuen. Eta uste dut beraren izaerarako gauza ona izan zela denbora gehiago ez izatea; izan ere, haren arimari dagokionez, ongi dakit nik beti aurkituko zuela prestaturik, eta horrela, zortzi egun lehenago idatzi zidan gutun bat, luzaro ez zela biziko esaten zidana, zehatz mehatz eguna jakin ez arren.
‎Joana andrea harri eta zur geratu da hura ikusita. Haren neba Perutxuk, hona etorri zenean, ezin zuen bere zer osoan ezagutu. Hau da hemen dudan jostaldi bakarra.
‎4 Bai poz handia hartu dudala aita frai Pedro Fernándezen osasunaz esaten didanaz! Izan ere, penaz nintzen, haren gaixotasunaz jakitun nengoelako, baina ez haren osasunaz; ez du bere adiskidearen antzik esker txarreko izatean, hainbeste zeregin izan arren, niri idazteko ardura hartzen baitu, eta guztia dit zor, zorra esaten dena beste horrek askoz ere handiagoa badit ere. Berorrekiko ardurak atsegin zaion beste bat aurkitu arte iraungo dio, eta gero ez beldurrik izan, harro badago ere.
‎Jakin beza, urteberri bezperan bidali zidala dukesak horrekin berariaz eta beste gutun bat nire berri jakiteko besterik gabe. Berak dioena, berorren aitatasunak dukea gehiago maite nuela esan ziola, ez nion onartu; ez, nik esan nion, berorren aitatasunak hartaz hainbeste gauza on eta espirituala zela esaten zuenez gero, hori pentsatuko zuela; baina nik Jainkoa bakarrik maite nuela bera denagatik eta berarengan ez nuela ezer ikusten ez maitatzeko, eta gehiago maite nuela. Horrela baino hobeki adierazirik zihoan.
‎zer dakit nik, horrela ez ote dudan eragotziko arima haren on handi bat? Izan ere, sinets beza berorren aitatasunak, nire iritziz, ez duela bera dagoeneko espiritua; beti izan dut irudipen hori.
‎Nik diotsot harritu egin nauela horrek, beraren anaiek baitiote bai bera eta bai abitua ematen diona eskumikatuak izango direla. Berak dio baduela bere probintzialaren baimena, eta berorren aitatasunak gutun bat idatzi ziola, eta gizakia den aldetik beldur bada ere, aingeru antzera idazten diola; eta zuzen dabil, halakoa baita gutuna.
‎Beharbada, gure aita jeneralari bidali dizkiodan gauzak gure kontra erabiltzen dituela (oso onak baitziren), kardinalei emanez; eta burutik pasatu zait gehiago ezer ez bidaltzea gauza hauek amaitu arte, eta horrela egoki litzateke, aukerarik balego, nuntzioari zerbait ematea. Nik ikusten dut, ene aita, berorren aitatasuna Madrilen dagoenean asko egiten duela egun bakar batean, batzuekin eta besteekin hitz eginez, berorren aitatasunak jauregian dituenekin eta aita frai Antoniok dukesarekin, asko egin daitekeela erregearekin hau egin dadin, hauek manten daitezela nahi baitu berak; eta aita Marianok, berarekin hitz egin ohi duenez gero, aditzera eman diezaioke, eskatu eta gogoraraz frai Joan santutxo hura noiztik dagoen preso; izan ere, bisitagatik haserre daudelako ari dira zentzugabekeria hauek egiten; ez lukete halakorik egingo, nagusia balute. Azken batean, erregeak guztiei entzuten die; zergatik geratu esan eta eskatu gabe, batez ere aita Mariano.
‎2 Orain Elena anderearen arazo hauetaz idazten diot, pena handiaz naukatelako, eta Elenak niri idatzi zidan gutun bat bidaltzen diot; bertan dioenez, Ordena honetan hartzen ez badugu, frantziskotarretan sartu nahiko luke, eta pena emango lidake, inoiz ez litzatekeelako pozik egongo; bada, haren espiritua ezagutuz, hobeki egokitzen da gure Ordenara, eta, azken batean, hemen du bere alaba eta bere semeen ondoan egongo litzateke.
‎Irteera bat etorri zait burura, baina gizonarentzat ez dela ona ohartzen naiz. Eta berorrek Gonzalo jaun horrekin harremanik balu, hari buruan sartzea izango litzateke; izan ere, hark hortik kanpo badu itzal ona eta ikuste du bere kausarako neska horrek dakarkion kaltea; joan dadila hortik urtebeterako edo urte erdirako, emaztea bere zentzu onera etorri arte. Eta bien bitartean, beharbada, gure Jaunak emango lioke, senarra itzul dadinean, bera han egon ez dadin.
‎Berriro idatzi diet berri ona emateko, ez baitakit beste erremediorik. On handia izan da beste gutun hori hain bizkor etortzea; egunetik egunera zor handiagoaz nauka, niri poz emateko jartzen duen arretagatik; horrela Jainkoagan itxaro dut Berak ordainduko diola.
‎Bada, jakin beza nire Bela honek, bestearen berezkoa eta naturaz gaindikoa balu (Jainkoak harengan gauza batzuk egiten zituela, egiaz, ikusten baikenuen), adimena, trebetasuna eta biguntasuna, berari nahi den moldea eman ahal izateko, hori guztia hobea du. Harrigarria da haur honen trebetasuna, artzaintxo txatxar batzuekin, mojatxo batzuekin eta berak duen Andre Mariaren irudi batekin, ez dago jairik hartaz asmakizunik egingo ez duenik bere ermitan edo jostaldian, koplaren batekin, berak doinu egokiaz kantatzen duenarekin; harri eta zur gauzka. Lan bat dut soilik:
‎Behin, ahoa irekitzeko esaten diot; beste behin, ixteko; geroxeago, barrerik ez egiteko. Berak dio ez duela berak errurik, ahoak baizik, eta egia dio. Teresak gorpuzkeran eta denean duen grazia ikusi duenak, gehiago igarriko du aldea, eta hala egiten dute hemen, baina nik ez dut hori agerian esaten, berari bai isilean.
‎Irakur beza Sevillako ama priorearen gutun hori. Niri atsegin izan zitzaidan bidali zidan berorrena eta ahizpei idatzi ziena; izan ere, badu bere grazia. Guztiek berorren jauntasunaren eskuei muin egiten diete askotan eta asko poztu ziren gutunarekin, eta nire laguna ere bai; hau berrogeita hamar urtekoa da, hau da, Malagóndik gurekin etorri zena, on ona da eta buru argikoa.
‎Ama prioreak, Briandak, idatzi zidan horretaz; nik erantzun nion. Uste dut berak idatz dezala egitea litzatekeela egokiena, berorrek ongi baderitza; eta bestela, egin dadila agintzen duena, nik arazo honetaz ez baitut gehiago hitz egin nahi.
‎7 Jakin beza, gauza hauek sentitzekoak badira ere, ez dutela zerikusirik inperfekzioak edota arima egonezinak ikusteak emango lidakeen nahigabearekin; eta hor halakorik ez dagoenez gero, gaixotasun eta gorputzeko gauzengatik ez bedi nahigabetu hainbeste. Badaki Gurutziltzatuaz gozatzekotan, gurutzea jasan duela; eta hau ez dago eskatu beharrik, nire aita frai Gregoriok baietz uste badu ere?, Haren Maiestateak maite dituenak bere Semea bezala eramaten dituelako.
‎Ez sinestekoa da zein maite duen. Uste dut bere aita utziko lukeela berorrekin joatearren. Hazi ahala, bertute eta zentzuz jantziago dago; dagoeneko Jauna hartzen du eta ez debozio txikiaz.
‎Cuevasko nire aita priore santuari bidali bihotz bihotzetiko agur bat. Oi, bai nahi nukeela berarekin egun osoan egotea! Beroriek gorde ditzala Jainkoak eta nik eskatzen diodan bezain santuak egin ditzala, amen.
‎8 Nik ongi egiteko diodana da laurehun dukateko kopuru osoarena; gainerako ehunekoak bidaliko dira kobratzen direnean; eta bidaltzen ez badituzte, ongi merezi ditu bere semeagatik igaro dituen une garratzengatik (hauek eta beste batzuk ikaragarriak izan baitira, bisita hauetan jardun duenetik hasita), gure aita Graciáni zor zaiona kontuan izan gabe; Ordena honetan hainbeste hartu badira doan, arrazoi handiagoz egin behar zen zerbait beragatik.
‎Etxe honetako guztiek erregutzen dute berorren alde. Ni ez naiz harritzen, diotenez, berorren aitatasunak duen santutasunaz, santutasunera iritsi ez denaz baizik; izan ere, jende onak otoitz egiten du beraren alde; uste dut beraren alaba hauek direla. Baina nolako prelatu aldaketak ekarri dizkigun gure Jaunak eta nolako beldurrak sortu nigan!
‎9 Kontseilari izateari dagokionez, aita bikarioak idazten didanez, karmeldar oinutsei ohore egitearren zen; horrelako zerbait adierazten du, behintzat. Eta ez dakit nik zer kalte etor dakiekeen hortik, ezta zer erru duen berak, hautatu bazuten. Isilean dutena Luis Manrique jaunak esan zuen, nola irten ziren Erromara mezu ofizialak.
‎Haren arrebatxoa aparta da eta berez Teresa baino bigunagoa, berebiziko iaiotasuna du. Gogoko dut berarekin egotea.
‎etxeagatik kobratuak, eta ez dela ausartzen haiek bidatzen berorrek dirua nori eman agindu arte eta berorren gutuna eraman arte; horregatik kontu izan beza horko mandazaina doanean, dirua eramateko ziurra bada, hori izango da hoberena, edo, hobeki esan, dirua ekartzeko. Antonio Ruizek joan behar du bere, ezin izan du, Malagóndik joango ziren.
‎4 Aita probintzialak bisita egin du etxe honetan eta hauteskundeetan izan da. Lehen zuten berarengana jo dute, eta priore orde kargurako beraiek hautatu zutena dakargu Ávilako San Joserenetik, Antonia Espiritu Santuarena izenekoa. Guiomar andereak ezagutzen du; oso espiritu onekoa da.
‎Berrogeita hamar legoa daude. Uste dut berak ez ninduela behartu, baina gogo bizi bizia zuen, eta egin ez banu, beti nahi dudanez obedientziazkoa ez nuela betetzen eta eskrupulu handiaz izango nintzateke. Neure aldetik gaitz egin zait eta are nekagarri dagoen su honekin uda igarotzera Sevillara joatea.
‎7 Orain etorri zait burura ni neu naizela horko ama priorea eta neuk egin dezakedala hori, eta, beraz, ez duela berak sinatu beharrik, gainerako argibideak niri bidali baizik, bere letraz izan arren, nik kopiatuko baitut. Gainerako ahizpek ez dute jakin beharrik.
‎12 Jainkoaren nahiko grazia da berorri nekagarri gertatzea beste batzuei atsegin izango litzaiekeena; baina ez da, horratik, utzi behar, Jainkoa zerbitzatu behar baitugu Berak nahi duenez eta ez guk nahi dugunez. Nik uste dut saihestu daitekeena irabazpide hori dela; eta horregatik, alde batetik, poztu egin naiz Antonio Ruizen irabazpide horiek eten direlako, munduko gauza horietarako ere pixka bat galdu beharra baita; eta uste dut hobe litzatekeela berori eskuzabal izatea ematean, Jainkoak eman baitio jan dezan eta eman dezan, hainbeste ez bada ere.
‎Teresak uste du etxean ez dagoela ama priorearen ordezko izateko pertsona egokirik, eta urrutitik ekarri dela. Ana Gizakundeko (Tapia) du bere gogokoa: Nik ez dut ikusten besterik Salamancako ama priorea baino (119 gut.).
‎Madrileko fundazioa du bere desira bizia.
‎Beatriz Ovalleren bokazioaz ari da. Burgosko fundaziora eramateko zalantza du bere bi iloben artean, Beatrizen eta Teresatxoren artean. Bietarik bat eramango du; era berean, ez du nahi Beatriz Ávilako Gizakundeko monasterioan geratzerik.
‎5 Hor ikusiko du berorren agurgarritasunak zer den egokiena; eta kontuan har beza, berorrek ez duela bera begiko pentsatzeko tentaldia izan duela, eta dirua ez zetorrela esanez idatzi zion gutunetik ateratzen du, gastatzailetzat duela. Nik idatzi nion, berorrek errenta izan dezatela nahi zuela eta apurka apurka eliza egin dezatela.
‎ziurtzat dudala (Jainkoarren, nahiago nuke gezurra balitz baina) pertsona asko Sakramentu guztiz Santura bekatu astunekin hurreratzen direla; eta Jainkoaren maitasunaz hiltzen dagoen arima bati hitz hauek esaten entzungo baliote, harriturik geratuko lirateke eta ausarkeria handitzat izango lukete. Behintzat ziur nago beraiek ez dutela halakorik esango, hitz hauek eta Kantarik Ederrenean dauden hauen antzekoak maitasunak esaten baititu; eta haiek maitasunik ez dutenez gero, alferrik irakurriko dituzte egunero Kantarik Ederrenak, ez baitira haietan trebatuko, ezta ez dira ausartuko ahotan hartzen ere; entzuteak berak ere zinez beldurra ematen du, maiestate handia dutelako beren baitan. Handia duzu Zuk, ene Jauna, Sakramentu guztiz Santuan; baina fede bizia ez baina hila dutenez gero, hauek ogiaren irudipean Zu hain apal ikusirik, ez diezu ezer esaten, entzuterik ez dutelako merezi, eta horrela hain ausart agertzen dira.
‎Izan ere, esan dudanaren harian diot probetxu ateratzeko arimak hemen egin behar duena, eta hau tratatzen ari naizenaren zerbait aditzera emateko da soilik; ez dut gehiago luzatu nahi, adiskidetasun honetan arimari egia handiak komunikatzen zaizkiola esatea baino besterik (hemen honezkero agertzen dio Jaunak arimari aparteko batasuna nahi duela berarekin, bien artean ezer zatiturik ez izaterainokoa); izan ere, berak zer den ez ulertzeagatik, liluratzen duen argi honek munduko huskeria ikusarazten dio. Ez du ikusten eskolatzen duen Maisu ona, berarekin dagoela konturatzen bada ere; dena dela, hain ongi eskolatua, hain ondorio handiekin eta bertuteetan hain sendoturik geratzen da, non ez baitzuen gero bere burua ezagutzen eta ez bailuke nahi ezer egin ezta esan ere, Jauna goretsi baizik; eta poz honek harturik dagoenean, hain murgildu eta sorgortua egonik, ez dirudi bere senean dagoenik ere, baizik eta zer nahi duen, zer dioen eta zer eskatzen duen ez dakien jainkozko mozkor antzeko baten eraginpean.
‎Amodioa ezarri zuen nigan. Emazteak maitatzen badu behintzat, ez daki nola maitatzen duen, ezta ez du ulertzen zer maitatzen duen ere; hain goiko egoerara ekarri duen Erregeak dion maitasun handi handiak arima honen maitasuna bat egin behar du Berarekin, adimenak ulertzerik merezi ez duela, eta bi maitasun hauek maitasun bakar bihurtzen dira. Egiaz Jainkoaren maitasunarekin hain bat eginda egonik, nola atzeman dezake adimenak?
‎Liburutxoak badu bere interesa, haren pentsamenduari ezkon sinbolismoa gehitzen zaiolako batez ere, lehen liburuetan hainbeste agertzen ez zena. Sinbolismo honi ez dio berak Kristo eta Elizaren arteko interpretazioa ematen, Kristo eta arimaren artekoa baizik, Maria ere biltzen duela.
‎16 Ahizpa Leonor Contrerasek dio, Andre Mariari bere Semeagandik lor diezaiola Bera zerbitzatzea eta irautea eskatzen dion edozein zaldun nahiz ahizpari, hiru Salbe errezatuko dizkiola egunero bizi den artean, eta horrela eskatu behar dute beraren alde egunero.
‎32 Egoki izango da bene benetan tratatzea, bisita hasi aurretik, zein gauza larria den ama prioreek gaizki begiratzea beraiek ikusten dituzten faltak prelatuari esaten dizkioten ahizpei. Uste dutenez asmatzen ez badute ere, kontzientziaren arabera beharturik daude honetara; eta hildurazko jardueran saiatzen diren tokian, honek, priorearentzat pozgarri izan behar lukeenak bere ofizioa hobeki betetzen eta gure Jauna zerbitzatzen laguntzen diolako, mojekin haserre egotera badarama, nolabaiteko seinalea da haiek gobernatzeko ez dela; izan ere, ez dira ausartuko berriro hitz egiten eta prelatua badoala eta beraiei nekea geratzen zaiela begitanduko zaie, eta lasaikerian eroriz joan daitezke gauza guztietan. Eta honetaz abisu emateko, prioreengan santutasunik handiena bada ere, ez da fidatu behar; izan ere, gure izaera halakoxea da, eta etsaiak, beste gauzetan non erreparaturik ez badu, hemen ezarriko du eskua, eta beharbada hemen irabaziko du beste alde batzuetan galtzen duena.
‎Harengan ditu bere gozamenak.
‎5 Oi, bai karitate handi handia egingo lukeela eta Jainkoari zerbitzu ezin hobea, etxe honetako ohiturak ezin eraman dituela bere baitan ikusten duen mojak, hori aitortu eta alde egingo balu! Eta hala egin dezala, hemen infernu bat izatea nahi ez badu eta Jainko nahi dezala beste bat han ez izatea; izan ere, badaude nahiko motibo horren beldur izateko, eta, beharbada, ez berak eta ez besteek ez dute hori ulertuko nik bezain ongi.
‎4 Baina kontenplazioa, ene alabak, beste gauza bat da; hauxe da daukagun okerra: norbait egunero une batean bere bekatuez gogoeta egitera iristen bada (eta izenez baino gehiago izatez kristaua bada, beharturik dago horretara), hura kontenplazioari erabat emana dela diote berehala, eta kontenplazioari erabat emana denak izan behar dituen bertute handien jabe nahi lukete, eta berak ere halaxe nahi du bere burua, baina oker dago. Hasiera hauetan ez zuen asmatu jokoan ongi sartzen:
‎Eta hau egiten den bitartean, Jainkoaren laguntzaz, ez izan etxe honetako erlijioa eroriko den beldurrik; izan ere, santa Klarak zioenez, harresi sendoak dira pobretasunarenak. Harresi hauekin, eta apaltasunaren harresiekin, esaten zuen, inguratu nahi lituzkeela bere monasterioak. Eta ziurrenik, benetan gordetzen bada, onestasuna eta gainerako guztia hobeki babestua egongo da eraikin eder aberatsetan baino.
‎ez barruko bizitzarako soilik, oker handia bailitzateke irabaziaz ez irtetea?, kanpotik begiratuta ere, saia zaitezte zuen tentalditik ahizpek irabazia atera dezaten; deabruaz mendeku hartu eta tentalditik lehenago libratu nahi baduzue, gogora etorri ahala eska iezaiozue Ama Nagusiari behe mailako zeregin bat edota, ahal duzuen bezala, egin ezazue zeuen kontura, eta ibil zaiteztela zeuen borondatea nola mende hartuko kontrako gauzetan, Jaunak agertuko baitizkizue zertan, eta horrela, tentaldiak gutxi iraungo du. Jainkoak gorde gaitzala ohorea gogoan dutela Bera zerbitzatu nahi duten pertsonengandik. Bai dela irabazi eskasa!, eta, esan dudanez?
‎4 Honela, otoitz honek, behin bakarrik esanda ere, [Jaunak] gugan azpildurarik ez dagoela eta esaten duguna egingo dugula ikusten badu, aberasturik utziko gaitu. Oso maite du Berarekin harremanetan guk tolesgabe jokatzea. Lau lau eta argi, hau da, gauza bat esan eta barruan beste bat gordetzen ez dugula jokatuz gero, beti ematen du eskatzen dioguna baino gehiago.
‎Lehen idazketako testua zabalagoa eta askoz ere indartsuagoa da: Oi, bai karitate handi handia egingo lukeela eta Jainkoari zerbitzu ezin hobea, etxe honetako perfekzio eta ohiturak ezin eraman dituela bere baitan ikusten duen mojak, bere burua ezagutu eta alde egingo balu eta besteak bakean utzi?! Eta inongo monasteriotan ere (niri sinesten badidate behintzat) ez dute edukiko ezta ez diote profesarik ere emango, urte luzeetan zentzatzen den ala ez probatu arte?
‎Gurea bezalako milaka bizitzatan ez dugu guztiz ulertuko nola merezi duen tratatzea Jaun honek, aingeruek ere haren aurrean dar dar egiten baitute. Guztia du bere agintepean, guztia ahal du, haren nahi izatea egitea da. Bidezkoa da, bada, ene alabak, gure Senarrak dituen handitasun hauetan atsegin hartzen saia gaitezen eta kontura gaitezen norekin gauden ezkonduak, nolako bizitza egin behar dugun.
‎2 Zein emazte da, bere senarragandik bitxi preziatuak hartu ondoren, eraztun bat behinik behin emango ez dionik, ez hark duen balioagatik, dagoeneko senarrak guztia baitu berea, hil arte senarrarena izango den seinaletzat baizik. Zer gutxiagorik merezi du, bada, Jaun honek?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
du 24 (0,16)
zuen 14 (0,09)
duela 10 (0,07)
dut 9 (0,06)
baitu 7 (0,05)
ditu 6 (0,04)
duen 4 (0,03)
badu 3 (0,02)
dituela 2 (0,01)
dute 2 (0,01)
zuela 2 (0,01)
baduela 1 (0,01)
badute 1 (0,01)
baititu 1 (0,01)
baitugu 1 (0,01)
baitzituen 1 (0,01)
baitzuen 1 (0,01)
dituenak 1 (0,01)
duenak 1 (0,01)
duenik 1 (0,01)
dutela 1 (0,01)
dutelako 1 (0,01)
lituzkeela 1 (0,01)
luke 1 (0,01)
lukeela 1 (0,01)
lukeena 1 (0,01)
lukeenak 1 (0,01)
ninduenak 1 (0,01)
nuela 1 (0,01)
nukeela 1 (0,01)
zaituztela 1 (0,01)
zituen 1 (0,01)
zuelako 1 (0,01)
zuena 1 (0,01)
zuenak 1 (0,01)
zuten 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan bera buru 11 (0,07)
ukan bera alaba 4 (0,03)
ukan bera erru 3 (0,02)
ukan bera seme 3 (0,02)
ukan bera aita 2 (0,01)
ukan bera barn 2 (0,01)
ukan bera desira 2 (0,01)
ukan bera egintza 2 (0,01)
ukan bera esku 2 (0,01)
ukan bera ezer 2 (0,01)
ukan bera ikusi 2 (0,01)
ukan bera aberastasun 1 (0,01)
ukan bera adiskide 1 (0,01)
ukan bera agintepe 1 (0,01)
ukan bera agur 1 (0,01)
ukan bera ama 1 (0,01)
ukan bera ardurape 1 (0,01)
ukan bera bakarrik 1 (0,01)
ukan bera begiko 1 (0,01)
ukan bera berreskuratu 1 (0,01)
ukan bera bi 1 (0,01)
ukan bera bizi 1 (0,01)
ukan bera bizipen 1 (0,01)
ukan bera borondate 1 (0,01)
ukan bera bota 1 (0,01)
ukan bera dagoeneko 1 (0,01)
ukan bera eginkizun 1 (0,01)
ukan bera egon 1 (0,01)
ukan bera egun 1 (0,01)
ukan bera egunero 1 (0,01)
ukan bera emazte 1 (0,01)
ukan bera eraman 1 (0,01)
ukan bera ermita 1 (0,01)
ukan bera esan 1 (0,01)
ukan bera ez 1 (0,01)
ukan bera gogoko 1 (0,01)
ukan bera gogoratu 1 (0,01)
ukan bera gorde 1 (0,01)
ukan bera gozamen 1 (0,01)
ukan bera grazia 1 (0,01)
ukan bera handik 1 (0,01)
ukan bera handitasun 1 (0,01)
ukan bera harreman 1 (0,01)
ukan Bera harreman 1 (0,01)
ukan bera hau 1 (0,01)
ukan bera idatzi 1 (0,01)
ukan bera idazki 1 (0,01)
ukan bera interes 1 (0,01)
ukan bera izaera 1 (0,01)
ukan bera jainko 1 (0,01)
ukan bera jo 1 (0,01)
ukan bera kausa 1 (0,01)
ukan bera kontura 1 (0,01)
ukan bera monasterio 1 (0,01)
ukan Bera nahi 1 (0,01)
ukan bera ofizio 1 (0,01)
ukan bera ongi 1 (0,01)
ukan Bera ordaindu 1 (0,01)
ukan bera oroimen 1 (0,01)
ukan bera otoitz 1 (0,01)
ukan bera probintzial 1 (0,01)
ukan bera sinatu 1 (0,01)
ukan bera zer 1 (0,01)
ukan Bera zerbitzatu 1 (0,01)
ukan bera zigilu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia