Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 18

2015
‎Abitua hartzera hara ez joateko esango ziotenak, beharbada, hainbeste pertsona izanik, ez zuen egundo hartuko. Baina Andre Maria gure Amak, honen maitale handia baitzen, bere abitua emanez ordaindu nahi izan zion; eta, horregatik, uste dut bera izan zela bitarteko Jainkoak mesede hau egin ziezaion; are gehiago: Birjina aintzatsu hau izan zela medio hark abitua hartu eta Ordenako gauzetara hain bihotzez zaletzeko; ez zuen nahi izan bere zerbitzari izateko hain gogo gartsua zuenari horretarako aukerarik falta zekion, haren ohitura berarengan babesa hartu nahi dutenei laguntzea baita.
‎Berorren gorentasunari erregutzen diot goraintziak eman diezazkiola San Pauloko prioreari eta aita Jeneralari. Domingotarren probintzialak hemen egiten ditu predikuak; askok jarraitzen diote, eta arrazoiz; oraindik ez dut berarekin hitz egin. Gure Jaunak bere eskutik izan beza berorren gorentasuna eta gorde beza urte askoan, amen.
‎3 Jakin beza orain dela hiru egun izan zela hemen Perutxo; San Paulok kristauak aurrean erabiltzen zituela dio, eta Jainkoak bihotza ukitu ziola; horrela eragin ziezaiokeela berari ere orria pasatzera. Hala egingo duela uste dut berari ongi datorkion heinean. Oso ziurtzat du Paulo beraien aurka etorriko dela.
‎2 Oso atsegin izan zaigu emakume zahartxoek gure aitari buruz diotena, eta Jainkoa goresten dut bere sermoi eta santutasunaz lortzen dituen fruituengatik; santutasun hau hainbestekoa izanik, ez naiz harritzen arima haietan eragina izateaz. Idatz biezat berorren agurgarritasunak zer den, poz handia emango baitik jakiteak.
‎2 Haren Maiestateak, San Joan eguna igaro ondoren bi egunera, eraman nahi izan zuen nire neba ona Lorentzo Cepeda, berehala, odol oka batean; San Joan egunean aitortu zen eta Jauna hartu zuen. Eta uste dut beraren izaerarako gauza ona izan zela denbora gehiago ez izatea; izan ere, haren arimari dagokionez, ongi dakit nik beti aurkituko zuela prestaturik, eta horrela, zortzi egun lehenago idatzi zidan gutun bat, luzaro ez zela biziko esaten zidana, zehatz mehatz eguna jakin ez arren.
‎2 Afariko ostegunean hasita, neure bizian izan dudan gaitz handietako batek eman zidan, perlesiarenak eta bihotzekoak. Orain arte sukarra utzi dit (ez baitzait kendu) eta halako egoera eta ahultasuna, non nahikoa egin baitut aita Nicolaorekin burdin sarean egon ahal izateaz, duela bi egun hemen baita?; poz handia izan dut berarekin. Berorren agurgarritasuna behintzat, ez da ahaztua izan.
‎4 Berorren gutuna ikusi nuenez gero, berehala bidali nion artxidiakonoari berea. Nik uste dut ez duela ezer egingo, eta inori nahigabe gehiago ez ematea nahiko nuke; dagoeneko artzapezpikua dugunez gero, ageriko gauza da eta, pentsatu dut beraren bitartez ahalegintzea, hemengoei esan diezaien.
‎Beragan goranahirik ez dut ikusten nik, bai, ordea, deabruak, berorren jauntasunak dioenez, nahasi egiten dituela negozio hauek, eta berak zentzuzkoak ez diren gauza asko esaten dituela. Nik batzuetan asko sufritu dut beragatik eta, bertutetsua dela ikusten dudanez gero, ez dut kontuan hartzen. Berorren jauntasunak entzungo balitu ematen dituen arrazoiak, kontentatuko litzateke.
‎Ama prioreak, Briandak, idatzi zidan horretaz; nik erantzun nion. Uste dut berak idatz dezala egitea litzatekeela egokiena, berorrek ongi baderitza; eta bestela, egin dadila agintzen duena, nik arazo honetaz ez baitut gehiago hitz egin nahi.
‎Ez sinestekoa da zein maite duen. Uste dut bere aita utziko lukeela berorrekin joatearren. Hazi ahala, bertute eta zentzuz jantziago dago; dagoeneko Jauna hartzen du eta ez debozio txikiaz.
‎3 Jakin beza hemengo abadea Palentziako gotzain jaunaren adiskide mina dela, eta nik neuk ere hitz egin dut berarekin eta oso begi onez ikusten nau; dagoeneko beste hornitzaile bat dago. Jainkoak mezurik ematen badigu, San Alejoko baimena ziur izango dugu.
‎Etxe honetako guztiek erregutzen dute berorren alde. Ni ez naiz harritzen, diotenez, berorren aitatasunak duen santutasunaz, santutasunera iritsi ez denaz baizik; izan ere, jende onak otoitz egiten du beraren alde; uste dut beraren alaba hauek direla. Baina nolako prelatu aldaketak ekarri dizkigun gure Jaunak eta nolako beldurrak sortu nigan!
‎Gainerakoak biziki poztu ziren. Gauzak disimulu handiaz egiten saiatu naiz eta argi eta garbi hitz egin dut berarekin; eta, egiaz, Jainkoaren arima dela konturatu naiz eta harengan ez zela inolako asmo txarrik ezertan. Urruti gaudenez eta berak zereginak dituenez, ezertan nabarmendu gabe egin da, eta ni saiatu naiz predikuak egin diezazkigun eta noizbehinka ikusten dut.
‎Haren arrebatxoa aparta da eta berez Teresa baino bigunagoa, berebiziko iaiotasuna du. Gogoko dut berarekin egotea.
‎2 Jakin beza hemen dela Salazar nire adiskide ona; berarekin hitz egin beharra nuela idatzi besterik ez, eta legoa asko egin ditu honaino; benetako adiskidea da. Atsegin handia hartu dut berarekin, eta aingeru nagusia oso pozik dagoela dio iloba tximeleten artean izateaz eta estimu handitan dituela, eta berak arranoez hitz egin diola eta ez duela amairik izan haiek goraipatzen.
‎Berrogeita hamar legoa daude. Uste dut berak ez ninduela behartu, baina gogo bizi bizia zuen, eta egin ez banu, beti nahi dudanez obedientziazkoa ez nuela betetzen eta eskrupulu handiaz izango nintzateke. Neure aldetik gaitz egin zait eta are nekagarri dagoen su honekin uda igarotzera Sevillara joatea.
‎Joana anderea eta beste inor ikusteko gogorik ez, ordea, mundukoak direla baitio. Atsegin handia hartzen dut berarekin; idatzi behar honek ez dit uzten astirik berarekin gehiago hitz egiteko, bestela?
‎22 Beharrezkoa da, haiek nahigabez egon nahiz ez, amore ematen ez aritzea, eta kontura daitezela horrela igaro dutela beti; eta Erregela eta Konstituzioak betearazteko ematen diotela batez ere ofizioa eta ez bere buruz ipintzeko nahiz kentzeko, eta izango dela nork begiratu eta kontuak eskatu prelatuari. Prelatuak ikustea nahi ez lukeen gauzaren bat egiten duen prioreak, ezinezkotzat jotzen dut bere ofizioa ongi egitea; Jainkoaren zerbitzuan zuzen ez doan seinalea baita, haren ordezkoak hori ez dezala jakin nahi badut. Eta horrela, berarekin tratatzen diren gauzetan konfiantza eta egia badaude, prelatuak ohartarazi behar du, eta ez badaude, kargu hartu zorrozki eta egon daitezen saiatu, prioreagan nahiz ofiziodunengan bitartekoak jarriz edota beste urrats batzuk emanez; izan ere, gezurrik esan ez arren, gerta daiteke gauza batzuk ezkutatzea, eta ez da arrazoizkoa guztia ez jakiterik, beraren gobernupean bizi direnen burua izanik, izan ere, gorputzak ez du izango gauza onik egiterik bururik gabe, hori baino gutxiago ez baita?, erremediatu behar duena hari esan gabe utziz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia