Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2015
‎Gogora datoz, hurrenkeran, Aita Lino Akesolo eta Aita Santi Onaindia karmeldar euskaltzainak. Bide beretik dator oraingoan Baraiazarra euskaltzain ohorezkoa eta agerian jartzen du bere euskal sena, lehendik ere, ongi frogatua duena halako itzulpenetan.
‎Oi ene Ona, Zurekin izan ohi diren gozotasun eta pozik handienen artean, poz hauek nahi ez dituzten eta betiko galduko dituztenen oroipenak dakarren atsekabea! Eta horrela, lagunak bilatzeko modua egiten du arimak, eta gogo onez utziko du bere poztasuna, beste batzuk hartaz gozatzen saia daitezen lagungarri izango dela uste duenean.
‎uraska hura, hain leun eta bare, hau da, inolako mugimendurik gabe, betetzen zena baizik; hemen, berriz, iturburuak geldiarazi eta itsasoari beronen ertz mugetatik irteten uzten ez dion Jainko handi honek, askatu egin zituen uraska honetara ura zekarten iturburuak; eta oldar handiz hain olatu bortitza jaikitzen da, non goi goira jasotzen baitu gure arimaren ontzitxo hau. Eta itsasontzi batek ezin duenez, eta ez lemazainak ezta ontzia gidatzen dutenek ere ahalmenik ez dutenez olatuei aurre egiteko, oldar biziz badatoz, beraiek nahi duten lekuan egoten utz diezaioten, era berean, arimaren barruak are gutxiago izango du berak nahi duen lekuan gelditzerik, eta haren zentzumen eta ahalmenei egiteko aginduta dutena baino gehiago eginarazterik; kanpokoari, berriz, ez zaio hemen jaramonik egiten.
‎2 Eta, batetik, arimaren barruan ziurtasun handia duela badirudi ere, batez ere Jainkoarekin bakarrean dagoenean, bestetik oso nahigabeturik dabil; izan ere, berak bihotz bihotzez maite duena iraintzeko deabruak engainatuko ote duen beldur da, gaizki esateek ez baitiote nahigabe handirik ematen, gehiago egin ahal balu bezala aitor entzuleak estutzen duenean izan ezik. ...tz egin dezatela eske eta eske ari da eta Haren Maiestateari beste bide batetik eraman dezala erreguka, bide hori oso arriskutsua dela eta hala egiteko esaten diotelako; hala ere, bide horretan on handia aurkitu duenez gero, eta zerura daraman bidez hauxe dela irakurri, entzun eta Jainkoaren aginduetatik dakienez gero, nahita ere, ezin du alde batera utzi desira hori, eta Jainkoaren eskuetan uzten du bere burua. Eta desira hori alde batera ezin utzi izateak ere nahigabetu egiten du, aitor entzuleari ez diola obeditzen iruditzen zaiolako; engainatua ez izateko erremedio bakarra obeditzean eta gure Jauna ez iraintzean datzalakoan dago; eta, horrela, uste du, berak dakiela, zati zati egingo balute ere ez lukeela egingo bekatu arin bat; eta nahigabe handia hartzen du, oharkabean halako askotan erortzea ezin saihestu dezakeela ikusiz.
‎Zergatik diodan sen batean irautea? . Batzuetan arimak koldar ikusten du bere burua, gauzarik beherenetan, eta beldurturik eta hain gogorik gabe, non ezertarako adorerik duela izan iruditzen baitzaio: nik uste dut Jaunak, orduan, bere izaera soilean uzten duela beraren on handiagorako; izan ere, une hartan ikusten du zerbaiterako adorerik izan badu, Haren Maiestateak emana izan dela; hau hain argi ikusten du, non ezereztaturik uzten baitu bere baitan eta Jainkoaren errukiaren eta handitasunaren ezagutza handiagoaz, hain gauza kaskarrean erakutsi nahi izan dituenaz.
‎2 Egia da samin honek batzuetan gehiago estutzen duela beste batzuetan baino, eta baita beste era batera izaten dela ere; izan ere, ez da gogoratzen haiengatik izango duen saminaz, nola izan zen hain esker gaiztokoa hainbeste zor dionarekin eta zerbitzatzea hainbeste merezi duenarekin baizik; izan ere, ematen dizkion gauza handi hauetatik, askoz ere hobeki ulertzen du Jainkoaren handitasuna. Izuturik dago nola izan zen hain nabarmena; negar egiten du bere errespetu faltagatik; hain zentzugabea iruditzen zaio bere zentzugabekeria, non ez baitu azkenik beraren saminak, hain gauza narrasengatik uzten zuela halako Maiestate handia gogora datorkionean. Honetaz askoz ere gehiago gogoratzen da hartzen dituen mesedeez baino, esan direnak eta esateko direnak bezain handiak izan arren; ur handitako ibaiak daramatzala eta dakartzala bere garaian ematen du; bekatuen kontu hau lokatza bezala dago, oroimenean etengabe berpizten direla dirudi eta gurutze nahiko handia da.
‎8 Eta har ezazue kontuan, ene ahizpak, hain garrantzitsua den puntu hau, eta horrela, argiago azaldu nahi dut: arima oso osoan maitasunari emanda bizi nahi lukeela dago eta ez luke erabili nahi gogoa beste ezertan, baina nahita ere ezin izango du; izan ere, borondatea hila ez badago ere, erre ohi duen sua erdi itzalia dago, eta nork haize eman izan behar du bere barnetik beroa emateko. Komenigarri ote litzateke arima lehortasun honekin egotea, Jainkoari egiten dion bere buruaren oparia erreko duen zerutiko suaren zain, gure aita Elias egon zen bezala?
‎Baina gogora ekar dezagun erlea ez dela geratzen loreak ekartzeko hegan egitera irten gabe; horrela arimak ere bere buruaren ezagutzarako; sinets diezadala eta egin dezala hegan noizbehinka bere Jainkoaren handitasun eta gurentasunaz gogoeta egitera. Hemen aurkituko du bere ezereza bere baitan baino hobeki, eta lehenengo geletan sartu ohi diren zomorroetatik libreago, hemen baitu nork bere burua ezagutzen; izan ere, diodanez, honetan jardun ahal izatea Jainkoaren erruki handia izan arren, jardute hau gehiago nahiz gutxiago izan daiteke, esan ohi denez?. Eta sinets iezadazue, Jainkoaren indarrez askoz ere gauza hobeak egingo ditugula geure lurrari lotuak egonda baino.
‎8 Baina, beste toki batean esan nuenez?, otoitz era honetan adimenaren gogoeta geldiarazteko arrazoia hau da (esan nahi dut, egoitza hau hasi nuenean, bildutasunezko otoitza sartu nuen, lehenengo esan behar nuen honekin batera, eta esan dudan Jainkoaren gozotasunen otoitza baino askoz ere beheragokoa da, baina hara iristeko hasiera; bildutasunezko otoitzean ez da utzi behar meditazioa, ezta adimenaren jarduera ere), otoitz hau iturburua dela, ubideetatik ez datorrena; bera neurritsu ari da, edota neurritsu aritzera darama ulertu nahi duena ez duela ulertzen ikusteak; eta honela, alde batetik bestera ari da, ezertan pausatzeko lekurik aurkitzen ez duen inozo baten antzera. Borondatea hain sendo du bere Jainkoagan, non nahigabe handia ematen baitio bere nahaspila hark, eta beraz, ez du hari kasu egin beharrik, gozatzen duenetako asko galtzera ekarriko baitu; aitzitik, utz dezala hura eta bere burua maitasunaren besoetan, Haren Maiestateak irakatsiko baitio une hartan zer egin; ia zer guztia honetan datza: bera hain ondasun handiaren duin ez dela ezagutu eta eskerrak ematen jardutean.
‎Bedeinkatua izan bedi hain Jainko handia. Baina begira, ene alabak, orain ahotan darabilgun honetan ez du nahi ezerekin gera zaitezten; gutxi nahiz asko, guztia nahi du berarentzat, eta zeuoi eman dizuetela antzematen duzuen neurrian, mesede handiagoak nahiz txikiagoak egingo zaizkizue. Ez dago hori baino seinale hoberik gure otoitza bat egitezkora iristen den ala ez jakiteko.
‎12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? ...berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
‎...beltzik izan ez zelako irudipena izateraino; eta gudu arriskutsu batetik, garaipena lorturik, ihes egin duenak bezala, Jauna goresten geratzen da, Hura izan baitzen garaipena lortzeko borroka egin zuena; izan ere, argi ikusten du arimak berak ez zuela borroka egin; bere burua babesteko izan zitezkeen arma guztiak bere etsaiaren eskutan ikusten dituela iruditzen baitzaio, eta horrela, argi ikusten du bere ezereza eta geurez oso gutxi egin dezakegula Jaunak eskutik utziko bagintu.
‎Era gozo gozoan zauritua dela konturatzen da, baina ez du igartzen nola ezta nork zauritu duen ere; baina ongi daki gauza zoragarria dela eta ez luke nahi egundo ere zauri hartatik sendatua izaterik. Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik ezin zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina honek ez du bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran. Eta min handia da, halere atsegin eta gozoa; eta ez izatea nahiko balu ere, ezin du; dena dela, hau ez luke sekula ere nahi izango:
‎Gauza bera egiten du bosgarren egoitzen hasieran eta baita seigarren egoitzen hasieran ere. Zazpigarren eta azken egoitzetan ez du bere burua duin ikusten halako gauza gorenez aritzeko. Horregatik, lau kapitulu nahiko laburretan esatekoak esanik, isiltasunari egingo dio leku.
‎12 kapituluko 156 oharra). Hemen autoreak berak ematen du bere definizioa.
‎Teresa bera da pertsona hori. Esaldi horren barruan isilean gordetzen du bere burua. Hainbat bider baliatuko da esaldi horretaz edo antzekoaz.
‎Estasiaren ageriko ondorio edo fenomenoak orain dela gutxi desagertu direla esan nahi du. 1565aren amaieran idazten du bere biografiaren bigarren idazketa.
‎32, 18an kontatu du berak.
‎Oraingoan egun horretara arte bakarrik iraun zidan; beste batzuetan, berriz, zortzi eta hamabost egun eta baita hiru aste ere irauten zidan, eta ez dakit gehiago ere ez ote zen, batez ere Aste Santuetan, nire otoitzeko atsegina izaten zen egunetan. Gertatzen zait laster batean adimena hartzen duela batzuetan hain garrantzi gabeko gauzetatik, non haietaz barre egingo bainuke nik beste batzuetan; eta nahasia egonarazten du berak nahi duen guztian eta arima han azpiratua, bere buruaren jabe izan gabe eta pentsatzeko ere gauza ez dela berak burura ekartzen dizkion zentzugabekeriak izan ezik, ia funtsik gabeak, ezer egiten ez dutenak; lotu egiten du arima soilik itotzeko, bere baitan kabitzen ez dela egoteraino. Eta horrela gertatu zitzaidan niri pentsatzea, deabruak arimarekin pilotan jostatzen ari zirela, eta berak ezin zuela ezer egin haien eskuetatik askatzeko.
‎Beste atal batzuetan ere agertu izan du bere idazkiaren azkena surtan (10, 8), edota paperontzian (7, 22; 10, 7; 16, 8; 21, 4) izan zitekeela.
‎Orain arte ere aipatu du bere bihotzeko gaitza (ik. 4, 5; 7,11) eta geroago aipatuko du bereziki 25, 14an.
‎Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; lehen egiten zuen apurra, hau da, entzutea soilik, hori ere kendu egiten zaio. Guztia aurkitzen du prestatua eta jana; gozatzea baino beste zereginik ez da; irakurtzen jakiteko ikasten eta lanean saiatu ez den baten, eta ezer ikasten jardun ez duenaren antzera da, eta, hala ere, jakintza guztia aurkitzen du bere baitan, nola eta nondik ez dakiela, abezea ikasteko ere ez baitzuen sekula lanik hartu.
‎9 Uste dut azken konparazio honek agertzen duela zeruko dohain honen zertxobait; izan ere, arimak bat batean hain jakintsu ikusten du bere burua, eta Hirutasun Santuaren misterioa eta beste goi goiko gauza batzuk hain argi ikusten, non edozein teologorekin ausartuko bailitzateke handitasun hauen egiari buruz eztabaidatzen. Hain harritua geratzen da, non nahiko baita honelako mesede bat arima bat oso osoan aldatzeko eta besterik ezer ez maitarazteko, beraren aldetik inolako lanik gabe, hain ondasun handien gai egiten duen eta bere sekretuak jakinarazten dizkion eta berarekin idatzi ere ezin daitezkeen adiskidetasun eta maitasunaz tratatzen duena izan ezik.
‎Bestalde, lasaitu egiten du haren errukiak. Argia du bere buruaz lotsa izateko eta Haren Maiestatea goresten du bera hain aldi luzean jasan duelako.
‎Bestalde, lasaitu egiten du haren errukiak. Argia du bere buruaz lotsa izateko eta Haren Maiestatea goresten du bera hain aldi luzean jasan duelako.
‎1 Otoitz eta elkartasun honetatik arima samurtasun handi handiz gelditzen da; horrela, urtzea nahi luke, ez saminez, negar malko gozoz baizik. Oharkabean malkotan bustia ikusten du bere burua, malko haiek noiz eta nola isuri zituen ez dakiela; baina atsegin handia ematen dio hazi eragiten duen uraz suaren indarra eztitua ikusteak.
‎Orduan dira promesak eta erabaki heroikoak, desiren bizitasuna, mundua gorrotatzen hastea, hemengo huskeria argi argi ikustea, hau aurreko otoitzetan baino probetxu hobe eta handiagoaz, eta apaltasun haziagoaz; argi ikusten duelako gehiegizko mesede hartarako ez zela tartean izan bere ahaleginik, ezta ez zuela hura beragana ekartzeko eta edukitzeko ezer egin. Oso duintasun gabea ikusten du bere burua, izan ere, eguzkiak bete betean argitzen duen gelan ez da amaraun ezkuturik: bere miseria ikusten du.
‎Heriotzarako bide urratsak dirudite; hala ere sufrimendu honek hain atsegin handia dakar berekin, non nik ez baitakit zerekin konparatu. Martiritza gogor gozoa da, bada, lurrekorik arimari irudika dakiokeenik, denik eta gozoena izanda ere, ez luke onartuko; berehala botatzen du beragandik.
‎tarteka gozatzeada. Batzuetan arima murgildu egiten da edota, hobeto esan, Jaunak murgiltzen du beragan, eta pixka batean horrela edukiz, borondatearekin bakarrik gelditzen da. Gainerako bi ahalmenen zarata hau eguzki erlojuaren mihitxo baten antzekoa iruditzen zait, egundo gelditzen ez dena; baina ZuzentasunEguzkiaknahi duenean, geldiarazi egiten ditu.
‎27 Barre egiten du bere buruaz, dirua zerbait zelakoan zen eta haren gosea zuen garaiaz; hala ere, honetan ez dut uste, eta egia da, aitortu dudanik sekula erru hau; nahiko erru da dirua zerbait delakoan egotea.
‎Hemen arimak ez ditu ikusten amaraunak eta hutsegite larriak soilik, baita egon daitekeen hauts xehea ere, txiki txikia bada ere, eguzkia oso argi dagoelako; eta horrela, arima batek perfekzioa lortzeko eginahalak egin arren, Eguzki honek benetan hartzen badu, guztiz lohi ikusiko du bere burua. Ontzi batean dagoen ura bezala da, eguzkiak eman ezik, garbi garbi agertzen da; baina ematen badio, guztia samarrez beterik agertzen.
‎Zer zerikusi dauka mirabeak Jaunarekin, eta lurrak zeruarekin??, edo hemen esaten diren maitasun hitzak, esaten duena egia ongi jakitean oinarrituta, eta ez biezaio jaramonik egin adimenari, astun eta gogaikarria baita. Eta hark gozatzen duenaren partaide egin nahi balu, edota hura biltzen ahalegintzen bada, sarritan ikusiko du bere burua borondatearen eta baretasunaren batasun honetan, eta adimena barreiaturik, eta hobe du hala uztea haren atzetik joatea baino; egon bedi mesede hartaz gozatzen eta bilduta erle jakintsua bezala; izan ere, erlauntzean erle bat ere sartzen ez bada, baizik eta batzuk besteak ekartzearren, guztiak joaten badira, nekez landu ahal izango da eztia.
‎–Otoitzean aurrera eta aurrera joateko gogo bizia jartzen du eta gerta daitezkeen lanak direla-eta otoitza ezergatik ere ez uztekoa. . Denerako eskaintzen du bere burua. –Salbatuko den ziurtasuna du, apaltasun eta beldurrarekin batera.
‎berak lortu urte askoan, eta unetxo batean eman dizkiola baratzezain zerutarrak. Hemen aurrekoan baino askoz handiago eta sakonagoa da arimari gelditzen zaion apaltasuna; izan ere, argiago ikusten du berak ez zuela ez gutxi eta ez asko ez zuela ezertxo ere egin, Jaunak mesedeak egitea onartu eta borondateak gogoz hartu baizik.
‎Argi ikusi dut nik mesede berezia dela, diodanez, guztia gauza bera izan arren edota halako itxura izan arren; baina su txikia ere sua da su handia bezala, eta ikusten da batetik bestera dagoen aldea: su txikian burdin txiki bat txingar bihurtu orduko, aldi luzea igaro ohi da; baina sua handia bada, burdina handiagoa izan arren, laster batean galtzen du bere izaera, dirudienez. Horrela gertatzen dela, uste dut, Jaunaren mesedeen bi era hauetan, eta badakit ongi ulertuko duela estasietara iritsi denak.
‎Naturaz gaindiko ondasunak dira. Norbaitek ahots kaskarra badu, kantatzen saiatu eta saiatu egin arren, ez zaio on bihurtzen; Jainkoak eman nahi badio, ez du berak oihuka jardun beharrik. Bada, eska diezaiogun beti mesedeak egin diezazkigula arima haren mendeko eginik, baina Jainkoaren handitasunean uste osoa dugula.
‎Bete betekoa da konparazio hau. ...kontuz ari dela Jainkoa ez iraintzeko eta bere indarren arabera ahal duena egiten duela; baina hona iristean, begiak irekiarazten dizkion zuzentasun eguzkiak ematen dio eta hainbeste samar ikusten ditu, non berriro itxi nahi bailituzke; izan ere, oraindik ez da arrano beltz honen alaba bete betekoa, eguzki honi aurrez aurre begiratzeko gai dena; baina une laburrean irekita izanda ere, lohi ikusten du bere burua. Bertso honetaz gogoratzen da orduan:
‎6 Oi, zer den egoera honetan den arima batentzat, guztiekin harremanak izatera itzultzea, begiratu eta hain aldrebesa den bizitza honetako iruzurra ikustea, gorputzarekikoa betetzen denbora lotan eta jaten ematera itzultzea! Nekarazten du guztiak, ez daki nola ihes egin, katez lotua eta harrapatua ikusten du bere burua. Orduan benetakoago sumatzen du gorputzekin dugun gatibu egotea, eta bizitzaren miseria.
‎Bere pentsamendua hain egina du benetako egia ulertzera, non gainerako guztiari haurren jolasa baiteritzo. Batzuetan barre egiten du bere artean otoitzeko eta erlijioko pertsona serioak ohore kontuei asko begiratzen dietela ikusten duenean, arima honek hori honezkero hankapean baitu. Zuhurtasuna eta beren bizieraren izen ona dela diote gehiago aprobetxatzearren.
‎Hemen guztia da baietza une hartan; ezetza gero dator, amaitu dela ikustean eta ezin duela berriro lortu eta nola lortu ez jakitean; izan ere, penitentziaz eta otoitz eginez eta beste gauzak eginez zati zati eginda ere, Jaunak eman nahi ez badu, gutxi aprobetxatzen da. Jainkoak nahi du bere handitasunagatik, arima honek uler dezala Haren Maiestatea beragandik hurbil dela eta honezkero ez duela mezulariak bidali beharrik, Berarekin hitz egin baizik, eta ez oihuka, honezkero hain hurbil izanik, ezpainak mugitzeaz soilik ulertzen baitio.
‎7 Hau aditzera ematea nahi nuke, hasierak direlako, eta Jauna mesede hauek egiten hasten denean, arimak berak ez ditu ulertzen eta ez daki bere buruaz zer egin. Izan ere, Jainkoak beldurraren bidetik badarama, nirekin egin zuzenez, lan handia da, hura nork ulerturik ez bada; eta oso gogoko du bere burua deskribatua ikustea, eta orduan argi ikusten du handik doala. Eta on handia da zer egin behar duen jakitea, honelako edozein egoeratan aprobetxatuz joateko.
‎Eta berriro diot, ulertzen ez bada ere, ez da apaltasun handikoa; errurik izan ez arren, pena bai, alferrikako lana baita, eta arima halako nahigabetxo batekin geratzen da, jauzi egitera joan eta atzetik heltzen diotenaren antzera, indarra erabili duela dirudi, baina haren bidez egin nahi zuena egin gabe ikusten du bere burua; eta geratzen den irabazi urrian ikusiko du begiratu nahi duenak esan dudan apaltasun faltaren zertxobait. Izan ere, bertute honek hauxe du ona, ez dagoela bera lagun dela buruturiko egintzarik, arima nahigabeturikutziko duenik.
‎19 Orain iruditzen zait itsasoz haize leun batek lagundurik ibiltzea bezala, asko ibiltzen dela nola dabilen ulertu gabe; izan ere, beste era horietan ondorioak hain handiak direlarik, arimak ia ikusi egiten du bere hobekuntza. Desirak irakin bizian dira eta arima ez da sekula ere asetzen.
‎13 Bada, aipatu dudan aita honi, beste gauza batzuk bezala, Jaunak eman dio-eta, ikasketaz ahal izan duen guztia ikasten saiatu da, izan ere, oso jakintsua da? eta esperientziaz ulertzen ez duena esperientzia duenagandik jakiten du, eta honekin batera Jaunak laguntzen dio fede handia emanez, eta horrela onura handia atera du beretzat eta arima batzuentzat, eta nire arima da horietako bat; Jaunak bazekien nik neure burua neke lan artean ikusiko nuela-eta, ni gidatzen ninduenetako batzuk berarekin eraman behar zituenez gero, beste batzuk hemen gera daitezela erabaki zuela dirudi, hainbeste lanetan lagundu didatenak eta on handia egin dutenak. Jaunak ia guztiz aldatu du, bere burua ia ez ezagutzeraino, nolabait esateko?
‎Etxeko ingurumaritik hasita barne bizitzako krisialdira eta hura gainditzeko borrokara arte. Eten egiten du bere bizitzaren kontaera 10 kapituluaz gero, doktrinazko tratatu txiki bat tartekatzeko. Autobiografiari ekiten dio berriro 23 kapituluan.
‎Autobiografiari ekiten dio berriro 23 kapituluan. Baina une horretan, barruan, sakon sakonean kokatzen du bere kontaera: ezohiko gertakariz josia agertzen den bizitza mistikoan (23).
‎Eta egintzen bidez ezin duenean, otoitzaren bidez, Jaunari baketan utzi gabe, hainbeste arima galtzen ikusteak ematen dion atsekabeagatik. Galdu egiten du berak bere atsedena, eta ongi galdutzat du, ez delako gogoratzen bere pozaz, nola egin hobeki Jaunaren borondatea baizik. Eta horrela da obedientziari dagokionez.
‎Katalinaren osasuna gero eta hobea zen. Haren apaltasunak, obedientziak eta mespretxa dezaten zuen gogoak argi adierazten du beraren desirak benetakoak zirela, gure Jaunaren zerbitzurako. Izan bedi goretsia beti betiko!
‎Izan ere, mundu osoak eta beronen gauzek nahigabea ematen diote eta kreaturetako ezerk ez dio lagun egiten, ezta ez du nahi ere arimak Kreatzailea baino besterik, eta hori bereganatzea ezinezko ikusten du hiltzen ez bada. Eta berak bere burua hilko ez duenez gero, hilez dago hiltzearren, benetan hiltzeko arriskua izateraino, eta zeruaren eta lurraren artean zintzilik bezala ikusten du bere burua, hartaz zer egin ez dakiela. Eta apurka apurka Jainkoa bere albiste bat emanez doakio zer galtzen duen ikus dezan, ezin esanezko modu bitxi batean; izan ere, ez dago munduan, nik igaro ditudan gauzen artean behintzat, hura berdintzekorik.
‎Mila aldiz muin egiten dut berorren eskuetan, hainbesteko mesedea egiten didalako. Ez dakit zer zerbitzuz ordaindu, gure haurra Jainkoari bihotzez gomendatzeaz izan ezik eta horrela egiten da; Frai Pedro Alcántarako santuak du bere ardurapean harturik (hau fraide oinutsa da; honetaz lehenago idatzi nion berorri) eta baita teatinoek eta beste pertsona batzuek ere; Jainkoak entzungo die haiei. Jainkoak egin beza gurasoak baino hobea, onak badira ere, harentzat oraindik hobea nahi baitut.
‎2 Gainerakoan ez biezaio inolako garrantzirik eman. Eta hau badiot ere, nik eman diot, eta horrela esan egin diot gaizki egin duena eta, nire ustez, nahiko nahasirik dago, hala, egiaz, ez du bere burua ulertzen. Alde batetik, berorren gorentasuna zerbitzatu nahi luke eta gartsu maite duela dio, eta egiten du; beste aldetik, ez daki moldatzen.
‎Hitzarturik utzi genuen emakume oso teatino bat ekartzea, eta etxeak eman diezaiola jaten (limosna bat egin behar dugunez gero, hauxe izan dadila) eta doan irakats diezaiela neskatilei lanak egiten, eta aitzakia honekin, kristau ikasbidea irakats diezaiela eta Jauna zerbitzatzen, probetxu handiko gauza baita. Mutil baten bila ere bidali du berak eta Huernak (halaxe deitzen diote) zerbitzu lanak egiten dizkie; eta mutila eta apaiza kristau ikasbidea irakasteko daude. Jainkoagan ustea dut, probetxu handia egingo dela.
‎Jainkoa izan bedi bedeinkatua guztiagatik. Ekarri dituenak oso ongi bete du bere eginkizuna.
‎Damu du berari agur egin gabe joan izana. Medinan kontu handiko arazoak.
‎5 Jakinarazi nion neure nebari baduela berorrek dirua. Ávilako mandazaina bidaliko du berak haren bila. Ongi egiten du haren gutuna eskuetan izan arte ez bidaltzea.
‎7 Beatriz gaixoak hartu du bere gain zama, bera izan baita osasunez ongi zegoena, eta etxearen ardura du, ama prioreak beraren gain utzita. Esan ohi denez, besterik ez denean?
‎10 Malagóngo buruak Ana Jainkoaren Amarena du izena; oso moja ona da eta oso ongi betetzen du bere egitekoa Konstituzioetan hutsik egin gabe. Sevillan sufrikario artean daude, ama priore ordea oliadura harturik, eta ama priorea sukarraz; beraz, orain ezin eskatu ezer.
‎9 Hau da egia osoa eta beste gauza asko; beraz, hau dakienak argi ikusiko du justiziaren aurka tratatzen dutela hain gaizki brebe horretan. Ez du ezertxo ere egin jakintsuen iritzia kontuan izan gabe; izan ere, bera jakintsua izan arren, sekula ez du bere iritzia kontuan izan. Eskumenak ez erakuste hau Espainian gauza berria dela dio, nuntzioek beti erakutsi baitituzte.
‎Ahizpen artean daude beroriek eta ez Aljerren. Utz biezaiote egiten beren Senarrari eta ikusiko dute nola luzaro gabe irensten dituen itsasoak gerra egiten digutenak, errege Faraoia irentsi zuenez, eta aske utziko du bere herria eta denak berriro sufritzeko gogoaz, iraganeko irabaziarekin aurkituko direlako.
‎Berorren otoitzetan du uste ona. Ongi betetzen du bere ofizioa. Gure Jaunak egin dezala berori santu handi handia.
‎Nahiko gaizki egina zen eskatzen ziotena ez bidaltzea. Frantziskok nekez babestuko du bere burua harengandik, bere gauzetan nigana jotzen ez badu, ni naizelako nolabaiteko errespetua diona. Nahiko galduko da ogasun hartatik; dena dela, garrantzitsuena irabazten bada, gutxi doakigu horretan.
‎4 Beatrizi dagokionez, berorren agurgarritasunak oso ongi egin zuen paper hura erretzeaz, eta ongi egingo du berarekin ez beste inorekin horretaz ez hitz egiteaz. Jainkoak probintzia hau eginda ikusteko mesedea egiten badigu, orduan erabakiko da zer egin ahizpa honekin, beste batzuetan ere esan diodanez, ez baita egoki zigorrik gabe geratzea.
‎7 Ez geratu on Frantziskori idatzi gabe, arrazoizkoa baita; ezkontzaren berri ez ematean ez du berak errurik, presazkoa izanik, ez baitzuen astirik izan. Ama Ines Jesusena ongi dago eta goraintzi asko bidaltzen dizkie.
‎4 Bai poz handia hartu dudala aita frai Pedro Fernándezen osasunaz esaten didanaz! Izan ere, penaz nintzen, haren gaixotasunaz jakitun nengoelako, baina ez haren osasunaz; ez du bere adiskidearen antzik esker txarreko izatean, hainbeste zeregin izan arren, niri idazteko ardura hartzen baitu, eta guztia dit zor, zorra esaten dena beste horrek askoz ere handiagoa badit ere. Berorrekiko ardurak atsegin zaion beste bat aurkitu arte iraungo dio, eta gero ez beldurrik izan, harro badago ere.
‎Ávilan bakarrik ikusten du bere burua. Bideetako nekea.
‎2 Orain Elena anderearen arazo hauetaz idazten diot, pena handiaz naukatelako, eta Elenak niri idatzi zidan gutun bat bidaltzen diot; bertan dioenez, Ordena honetan hartzen ez badugu, frantziskotarretan sartu nahiko luke, eta pena emango lidake, inoiz ez litzatekeelako pozik egongo; bada, haren espiritua ezagutuz, hobeki egokitzen da gure Ordenara, eta, azken batean, hemen du bere alaba eta bere semeen ondoan egongo litzateke.
‎Irteera bat etorri zait burura, baina gizonarentzat ez dela ona ohartzen naiz. Eta berorrek Gonzalo jaun horrekin harremanik balu, hari buruan sartzea izango litzateke; izan ere, hark hortik kanpo badu itzal ona eta ikuste du bere kausarako neska horrek dakarkion kaltea; joan dadila hortik urtebeterako edo urte erdirako, emaztea bere zentzu onera etorri arte. Eta bien bitartean, beharbada, gure Jaunak emango lioke, senarra itzul dadinean, bera han egon ez dadin.
‎Azken batean, bera sendoak daramatzan bidetik darama; gu, berriz, ahulak daramatzanetik. Nahiko erantzun du berak duen umorerako.
‎Etxe honetako guztiek erregutzen dute berorren alde. Ni ez naiz harritzen, diotenez, berorren aitatasunak duen santutasunaz, santutasunera iritsi ez denaz baizik; izan ere, jende onak otoitz egiten du beraren alde; uste dut beraren alaba hauek direla. Baina nolako prelatu aldaketak ekarri dizkigun gure Jaunak eta nolako beldurrak sortu nigan!
‎Valladolideko ama prioreak ikusi du; belo zuriduna izateko balio duela dio; antza ez daki irakurtzen. Gure aitak ez du berari buruz hitz egin nahi. Haren arrebatxoa aparta da eta berez Teresa baino bigunagoa, berebiziko iaiotasuna du.
‎etxeagatik kobratuak, eta ez dela ausartzen haiek bidatzen berorrek dirua nori eman agindu arte eta berorren gutuna eraman arte; horregatik kontu izan beza horko mandazaina doanean, dirua eramateko ziurra bada, hori izango da hoberena, edo, hobeki esan, dirua ekartzeko. Antonio Ruizek joan behar du bere, ezin izan du, Malagóndik joango ziren.
‎8 Orain Andre Mariaren irudi bat bidali behar dut Caravacara; oso ona eta handia dut, ez dago jantzirik, eta San Joseren irudi bat ere egiten ari zaizkit; eta ez zaizkie ezer kostako. Oso ongi betetzen du bere ofizioa, eta ongi egin du atximurkada kontu hori abisatzean, Gizakundeko monasteriotik geratu ziren mainak dira.
‎Osasunez hobera egin du berak. Oinetakodunekin bizi dadila diotso eta hitz egitean kontuz ibiltzeko.
‎Teresak uste du etxean ez dagoela ama priorearen ordezko izateko pertsona egokirik, eta urrutitik ekarri dela. Ana Gizakundeko (Tapia) du bere gogokoa: Nik ez dut ikusten besterik Salamancako ama priorea baino (119 gut.).
‎Kristobal Rojas artzapezpikuak bisitari bat izendatu du bere elizbarrutiko mojentzat, eta bisitari karmeldarraren ildo beretik doa.
‎Madrileko fundazioa du bere desira bizia.
‎Ana Enríquezen seme batez ari dela dirudi; honek biziki maite zuen Teresa eta haren babesle egiten du bere burua.
‎3 Ama prioreak oso ongi betetzen du bere ofizioa. Andere honek, ezin hobeki.
‎Behin baino gehiagotan agertu da Teresa bikarioen aginte horren aurka; hala adierazten du bere obra batzuetan (ik. Bidea 5, 6; Bis.
‎Beatriz Ovalleren bokazioaz ari da. Burgosko fundaziora eramateko zalantza du bere bi iloben artean, Beatrizen eta Teresatxoren artean. Bietarik bat eramango du; era berean, ez du nahi Beatriz Ávilako Gizakundeko monasterioan geratzerik.
‎Horrela, sare horretakoek komunikazio lotura antzeko bat izango dute gure Santarengan. Sare eta eginbehar horrek harrapaturik bezala ikusten du bere burua.
‎6 Oso irakaspen ona agertzen du bere erantzunean, Jesusen Lagundian egiten diren gogo jardunak egin nahi dituenarentzat, ez, ordea, gure asmorako. Garesti izango litzateke mundurako hilak gaudenean izan ezik Jainkoa bilatu ezin bagenu.
‎55 Egin beza berorren aitatasunak ahal duena aipaturiko abisu horiek uzteko, hau da, Bisitetan berorren aitatasunak orain nola jokatzen duen; gainerakoa gure Jaunak egingo du bere errukiagatik eta ahizpa hauen merezimenduengatik, hauen ahalegina guztian ongi egitea baita Jaunaren zerbitzuan eta horretarako eskolatuak izatea.
‎Jai kutsuko poematxoa, neska gazte baten profesarako egina. Moja karmeldarrak, profesa egitean, betiko klausura hautatzen du beretzat. Klausura maitasunezko espetxe gisa ageri da hemen.
‎4 Baina kontenplazioa, ene alabak, beste gauza bat da; hauxe da daukagun okerra: norbait egunero une batean bere bekatuez gogoeta egitera iristen bada (eta izenez baino gehiago izatez kristaua bada, beharturik dago horretara), hura kontenplazioari erabat emana dela diote berehala, eta kontenplazioari erabat emana denak izan behar dituen bertute handien jabe nahi lukete, eta berak ere halaxe nahi du bere burua, baina oker dago. Hasiera hauetan ez zuen asmatu jokoan ongi sartzen:
‎Ik. Jn 4, 13 Toledoko eskuizkribuan hau gehitu zuen: , ez da egarrituko Jainkoa galtzeko eran; hau da, Jainkoak ez du bere eskutik utziko; eta horrela, beti beldurrez ibili beharra dago.
‎Gurea bezalako milaka bizitzatan ez dugu guztiz ulertuko nola merezi duen tratatzea Jaun honek, aingeruek ere haren aurrean dar dar egiten baitute. Guztia du bere agintepean, guztia ahal du, haren nahi izatea egitea da. Bidezkoa da, bada, ene alabak, gure Senarrak dituen handitasun hauetan atsegin hartzen saia gaitezen eta kontura gaitezen norekin gauden ezkonduak, nolako bizitza egin behar dugun.
‎bide honetatik aurrera egin dezakezuen bare bare, eta ez txitean pitean erortzeko zulo bat ikusirik eta sekula ere amaierara ez zaretela iritsiko begitandurik. . Baina hain beharrezkoak diren bi gauza hauek ere egiaz ditugun ala ez ziur jakiterik ez dagoenez gero, Jaunak erruki hartu zigun, segurantzarik gabe eta hainbeste tentaldi eta arrisku artean bizi garelako; eta egoki esaten du Haren Maiestateak, guri eskatzen irakatsiz, eta Berak eskatzen du Beretzat: –Baina atera gaitzazu gaitzetik.
‎13 Arima gaixoak, nahi badu ere, ezin du nahi lukeena, ezta ezin du ezer ematen ez badiote. Eta hauxe du bere aberastasunik handiena: zenbat eta gehiago zerbitzatzen duen, zorpetuago geratzea, eta askotan nekatua bere burua hainbeste eragozpen eta enbarazu eta loturaren mende ikustean gorputz honen kartzelan egoteak dakarrenez, zor duenetatik zer edo zer ordaindu nahi lukeelako.
‎biziaz iraunez gero hobeki zerbitzatuko duela Jainkoa, eta galtzera zihoan arima bati argi egingo ziola, eta gehiago zerbitzatzean Jainkoaz gehiago gozatzea zuela, eta hain gutxi zerbitzatu izanaren beldur da. Eta kontsolagarri onak dira hain neke handirako, eta baretu egingo du bere nahigabea eta asko irabaziko du, Jauna bera zerbitzatzearren igaro nahi duelako hemen eta bere penarekin bizi. Neke edo min handi bat duen bat kontsolatzea bezala da, pazientzia izan eta bere burua Jainkoaren eskuetan utz dezala esanez, beragan bete dezala bere borondatea, haren eskuetan geure burua uztea dugulako gauza guztietatik egokiena.
‎Utz ditzala besteak beren gerra egiten, ez baita txikia izango. Izan ere, guduetan tenienteordeak borrokatzen ez badu ere, ez da, horratik, arrisku handirik gabe egongo, eta barrualdetik gainerako guztiek baino lan gehiago egin du; hain zuzen ere, bandera daramanez gero, ezin du bere burua babestu, eta txiki txiki egingo baliote ere, ez luke hura eskutik utzi behar. Horrela, kontenplatiboek, goian eraman behar dute apaltasunezko bandera eta eman diezazkieten kolpe guztiak jasan beraiek bat ere eman gabe; izan ere, haien eginbeharra Kristok bezala sufritzea da, gurutzea goi goian eramatea, hura eskutik ez uztea beren burua arriskurik handienetan ikusten badute ere, eta ez dezatela haiengan ahultasunik nabaritu sufritzean; horretarako ematen diete hain zeregin ohoragarria.
‎Gertakarien harian eta Jainkoak hala nahirik, Teresak kontenplazio otoitzera daraman bidea irakasteko eta Karmeldarren Ordenan otoitzaren ideala eraberritzeko misioa izan du bere gain; horretarako, mistikoek duten zentzu praktikoaz, bere inguruan biltzen ditu arima xume gutxi batzuk. Ávilako San Josereneko ahizpak dira, eta, kristauen artean entzuten ziren haustura hotsei otoitzaren ahots isilez erantzun nahirik, Ordenaren erreforma mugimendura erakartzen ditu.
‎Katalinaren alaba batek, urteak geroago,, natural de Vizcaya en Guipúzcoa? egiten du bere ama, dio Lino Akesolok.
‎Bi seme ere karmeldarretan sartu ziren. Lino Akesolok honela amaitzen du bere kontakizuna: –Eta, azkenez, seme alaba guztiak eman ondoren, bera sartu zan moja, Teresaren mojetakoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia