2015
|
|
2 Eta, ba ote da horri aurre egiteko biderik? . Ezta inola ere; are eta okerrago izango litzateke; nik badakit pertsona bati gertatu zitzaiona, hau da, badirudi Jainkoak aditzera eman nahi diola arimari, hau hainbat aldiz eta hain benetan jarri denez gero beraren eskuetan, eta gogo beteaz bere burua oso osoan eskaini dionez gero, kontura dadila honezkero ez
|
duela
bererik ezer, eta era nabarian mugimendu oldartsuaz harrapatua da; eta erabaki zuen, inoiz ikusi baduzue, anbarak jasotzen duen lasto batek baino gehiago ez egitea bere aldetik, eta hain ahaltsua denaren eskuetan bere burua uztea, gauzarik hoberena nahitaezkoa bertute egitea dela ikusten baitu. Eta lastoa aipatu nuenez gero, egia da, izan ere, erraldoi batek lasto bat jaso dezakeen bezala jasotzen baitu espiritua gure erraldoi handi honek.
|
|
–Batzuetan arimak koldar ikusten du bere burua, gauzarik beherenetan, eta beldurturik eta hain gogorik gabe, non ezertarako adorerik duela izan iruditzen baitzaio: nik uste dut Jaunak, orduan, bere izaera soilean uzten
|
duela
beraren on handiagorako; izan ere, une hartan ikusten du zerbaiterako adorerik izan badu, Haren Maiestateak emana izan dela; hau hain argi ikusten du, non ezereztaturik uzten baitu bere baitan eta Jainkoaren errukiaren eta handitasunaren ezagutza handiagoaz, hain gauza kaskarrean erakutsi nahi izan dituenaz. Hala ere, ohikoena, esan dugun egoera hura da.
|
|
Bada, Haren Maiestateak arimari aipaturiko Jainkozko ezkontzaren mesedea egin nahi dionean, lehenik bere egoitzan sartzen du, eta Haren Maiestateak ez du nahi besteetan bezala, hau da, liluramendu hauetan sartzen zuenean bezala, izan dadin; egia esan, nik uste dut une hartan eta esanda geratu den bat egitezko otoitzean biltzen
|
duela
berarekin; arimak, ordea, besterik uste du: oraindik ez dela bere erdigunean sartzera deitua izan, egoitza honetan izan denez, goialdean sartzera baizik.
|
|
17 Jaunaren mesede eta gozotasunak badira, begiratu ongi horregatik bere burua hobetzat hartzen ote duen; eta gozotasunezko hitzak zenbat eta goragokoak izan, lotsatuago geratzen ez bada, sinets beza ez dela Jainkoaren espiritua. Izan ere, gauza ziurra da, Jainkoaren espiritua denean, mesedea zenbat eta handiagoa izan, arimak berak txikiagotzat
|
duela
bere burua eta gehiago gogoratzen dela bere bekatuez eta ahanzten bere irabaziaz eta haren borondatea eta oroipena Jainkoaren ohorea nahi izatera jarriago dituela; gogoratu ere ez da egiten bere probetxuaz, eta Jainkoaren borondatetik ezertan okertuko den beldurrez ari da, eta ziurtasun handiagoaz ez zituela sekula merezi izan mesede haiek, infernua baizik. Otoitzean izaten dituen gauza guztiek eta mesedeek ondorio hauek dituztenean, ez dadila ibil arima izuturik, Jaunaren errukian uste osoaz baizik, Jauna, izan ere, leiala da eta ez du utziko deabruak engaina dezan, betiere beldurrez ibiltzea ona bada ere.
|
|
...izan behar zuela; izan ere, Jaunaren hitzak gugan egintza eran gauzatuak direnez gero, dagoeneko prest zeuden arimetan, gorputz erakoa zen oro arimatik bereiztea eta espiritu hutsean uztea eragingo zuen, bat egite zerutar honetan kreatu gabeko espirituarekin bildu ahal izateko, egi egia baita gu kreatura den oroz hustu ahala eta hartatik Jainkoaren maitasunagatik askatu ahala, Jaunak berak beteko
|
duela
bere izatez. Eta horrela, Jesu Kristo gure Jaunak behin apostoluen alde otoitz eginez, ez dakit non?
|
|
Ez, ez diot halakorik, eta era horretara, arima ziur dagoelako itxura agertzen dudan alde guztietan, jainkozko Maiestateak horrela bere eskutik duen bitartean eta arimak Hura iraintzen ez duen bitartean, ulertu behar da. Ziur dakit behintzat, egoera honetan egon eta urteetan horrela iraun arren, ez
|
duela
bere burua ziur ikusten, alderantziz: lehenago baino askoz ere beldur [eta ardura] handiagoz ari dela Jainkoa iraintzeko edozein gauza txikitik gordetzeko eta Hura zerbitzatzeko geroago esango diren bezain desira handiez, eta gehienetan nahigabez eta nahasmenez, zein gutxi egin ahal duen eta zenbateraino behartua dagoen ikusten duelako; ez da hori gurutze txikia, penitentzia oso handia baizik, arima honi penitentzia egiteak, zenbat eta handiagoa izan, atsegin handiagoa ematen diolako.
|
|
Izan ere, arimak argi ikusten du ezer onik badu Jainkoak emana duela eta inola ere ez berea, lehentxeago bere burua oso behartsu ikusi zuelako eta bekatu handietan murgildua; horregatik, ezin eramanezkoa egiten zaio, hasieretan behintzat; gero ez hainbeste, arrazoi batzuengatik: lehenengoa, esperientziak argi ikusarazten dio jendeak orain ongi esaten duela eta gero gaizki, eta, beraz, ez dio jaramonik egiten ez batari ez besteari; bigarrena, Jaunak argi biziagoa eman diola ikus dezan gauza onetatik ezer ere ez
|
duela
berea, Haren Maiestateak emana baizik, eta hirugarren pertsona batengan ikusiko balu bezala, hartan inolako parterik duenik ahaztuta, Jainkoa gorestera itzultzen da; hirugarrena, Jainkoak egiten dizkion mesede horiek ikustetik arima batzuek onura izan dutela ikusi badu, Haren Maiestateak bitarteko hau hautatu zuela, hau da, bera ontzat hartzea halakoa ez zenean, haiei onura etor dakien; laugarren...
|
|
5 Arrazoi hauek eta beste batzuek baretzen dute gorespen hauek sortzen duten nahigabea, baina ia beti geratzen da nahigabe pixka bat, ez gutxi eta ez asko antzematen ez denean izan ezik; baina, ez dago alderatzerik, askoz ere nahigabe handiagoa da arrazoirik gabe jendaurrean ontzat hartua izatea, goresteko esanak baino; eta horren axola handirik ez izatera datorrenean, gutxiago izango du beste horiena; alderantziz, atsegin egingo zaio eta musika oso leun baten antzeko gertatuko zaio. Hau egia handia da, eta arima sendotu egiten du koldartu baino gehiago; izan ere, honezkero esperientziak irakatsi dio bide honetatik datorren irabazi handia, eta uste du ez dutela Jainkoa iraintzen beraren aurka jazartzen direnek; aitzitik, Haren Maiestateak baimentzen
|
duela
beraren irabazi handirako; eta hori argi argi sumatzen duenez gero, berariazko maitasun samurrez begiratzen die, eta uste du hauek adiskide hobeak direla eta gehiago irabazarazten diotela beragatik ongi esaten dutenek baino.
|
|
8 Eta berriro diot ezinezkoa iruditzen zaidala engainuan erortzea, arimak, barru txarrekoa izanik, itxurak egitea nahi ez badu behintzat (nahiko txarra izango litzatekeena) eta ulertu duela esatea, hala ez denean; baina berak eratzen duela eta berak esaten
|
duela
bere barrurako argi ez ikusteak, nire iritziz, ez du zentzurik, Jainkoaren espiritua ulertu badu, eta bestela, bizi guztian egon daiteke engainu horretan eta ulertzen duela pentsatu, nik ez dakit nola baina. Edo arima honek nahi du ulertu ala ez:
|
|
Hau esan dezaket soilik: Jainkoaren ondoan ikusten
|
duela
bere burua eta inola ere ezezta ezineko ziurtasuna gelditzen dela. Hemen ahalmen guztiak falta dira eta geldiarazita daude, esan dudanez?
|
|
hain garrantzitsua izanik, ez dakit nola gomendatu. Uste dut deabruak trikimailu hau erabili
|
duela
berari hainbeste doakion gauza delako: alde batetik ezkuta daitezela, Jainkoa maitatzera eta Hari benetan poz ematera jo nahi dutela inork jakin ez dezan, eta bestetik, zirikatu beste gurari lizun batzuk ager daitezen; hauek, hain ohikoak izanik, gauza handitzat hartzen dira eta lau haizetara zabaltzen Jainkoari kasu honetan egiten zaizkion irainak.
|
|
Beldurtxo eta nahigabe hauek eta apaltasun itzala orain ikusten dut nik nahiko inperfekzio zirela eta hilduraturik ez egotearen ondorioa; izan ere, Jainkoaren eskuetan uzten den arima bati berdin zaio berari buruz ongi hitz egiten duten nahiz gaizki hitz egiten duten, berak ongi ulertzen badu. Jaunak ulertzeko mesedea egin nahi dion bezala? ez
|
duela
bererik ezer ere. Ematen dionaz fidatzen da, hark jakingo duelako zergatik agertzen duen, eta presta bedi jazarpenerako, oraingo garaietan ziurra baita, Jaunak pertsona bati halako mesedeak egiten dizkiola jakin dadila nahi duenean; izan ere, milaka begi daude halako arima bati begira; beste era bateko milaka arimari begiratzeko, ordea, ez dago begirik bat ere.
|
|
2 Jakingo du berorren agurgarritasunak, nola frai Migelek eta frai Baltasarrek ezeztatu dituzten esandakoak; frai Migelek zin egiten du, gainera, ez
|
duela
berak idazki hartako ezer idatzi, indarrez eta mehatxuz behartu zutela sinatzera baizik. Hau eta beste gauza batzuk esan zituen lekukoekin, eskribauaren eta Sakramentu Santuaren aurrean.
|
|
2 Maria andereak agindu dit esateko, erlikia ontziagatik ez
|
duela
bere burua ordaindutzat jotzen, berorrek niri eman arte: bere gauza balitz bezala hitz egiten du.
|
|
Eta, beste bat banintz, bai egon nuke horiek diren bezalakoak izanik; baina begira beza, nik zor diodan guztiarekin, poztu egin naiz hura itxita egoteaz, hona askotan etor ez dadin. Eta egia da, enbarazu pixka bat egiten
|
duela
berak. Horrela, nirekin badago ere, gure aita edo besteren bat etortzerakoan, joateko esaten diot eta aingeru bat bezalakoa da.
|
|
6 Posta zerbitzuko buruaren bidez luze idatzi nion berorren aitatasunari, eta aurrekoak jaso dituela jakin arte ez diot gehiago idatzi bide horretatik, Madrilgo bidetik baizik. Daviden negozioari dagokionez, nik uste dut ekarriko
|
duela
berera aita Esperantza, ohi duenez, dagoeneko elkarrekin baitaude, haren anaia joan ondoren; hala ere, asko egingo du frai Buenaventura tartean izateak, dakitenez (nahiko zorte izan zen, Jainkoak barka diezadala, bere lehen bidera itzul dadila nahi izan bainuen), bien arteko arazoak beldur bainaiz enbarazu baino besterik ez ote duen egingo. Geroztik ez dut ezer gehiago jakin.
|
|
Eta ahizpa Gabrielari, jaso nuela San Pauloren irudia, oso polita, eta txikian beraren airea zuenez, atsegin izan zitzaidala. Jainkoagan itxaro dut, handi egingo
|
duela
bere aurrean. Egia esan, Haren Maiestateak horko guztiak hobetu nahi dituela dirudi, hain sufrimendu handiak eman baitizkie?
|
|
zer dakit nik, horrela ez ote dudan eragotziko arima haren on handi bat? Izan ere, sinets beza berorren aitatasunak, nire iritziz, ez
|
duela
bera dagoeneko espiritua; beti izan dut irudipen hori.
|
|
1 Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorren maiestatearekin, amen. Ni guztiz sinetsirik nago Andre Mariak berorren maiestateaz baliatu nahi izan duela eta babesletzat hartu nahi izan
|
duela
bere Ordenaren onerako, eta horregatik ezin naiz geratu berorren maiestateagana jo gabe haren gauzekin. Gure Jaunagatik eskatzen diot, barka dezala halako ausardia.
|
|
3 Orain neure bekatuengatik hango ama priore egin nindutenez gero, berorrek arrazoi duela ikusten dut, eta era berean etxeak ongi egiten
|
duela
bere eskubideen alde irtetean, zenbait legelarik esan zidaten baino lehen buka dadin. Nire nebaren (zeruan gerta bedi) semeek testamentua ontzat emango ez balute ere, haiek adinako eskubidea izango luke, nork hautsi zuen ez dakigulako, hainbeste auzi geratzen baitira.
|
|
gure ahizpa maite maitea den Elena Jesusenari abitua ematea. Berorren jauntasun txit argiak hemen doan haren gutunean ikusiko duenez, gure Jaunagan itxaro dut haren aintza handirako izango dela eta beraren Ama aintzatsuaren Ordena santu honen onerako, eta gehiago zerbitzatuko
|
duela
bere otoitzez berorren jauntasun txit argia, santutasunean hazi ahala, Jainkoaren aurrean hobeki hartuak izango baitira.
|
|
Behin, ahoa irekitzeko esaten diot; beste behin, ixteko; geroxeago, barrerik ez egiteko. Berak dio ez
|
duela
berak errurik, ahoak baizik, eta egia dio. Teresak gorpuzkeran eta denean duen grazia ikusi duenak, gehiago igarriko du aldea, eta hala egiten dute hemen, baina nik ez dut hori agerian esaten, berari bai isilean.
|
|
Toledotik idatzi didate Tostado joana dela, baina ez dut sinesten. Frai Anjel uzten
|
duela
bere lekuan diote.
|
|
4 Poz pozik dio Senekak, berak desira zuen baino ere gehiago aurkitu
|
duela
bere prelatuagan; Jainkoari eskerrak ematen dizkio horregatik. Nik ere ez nuke besterik egin nahi.
|
|
2 Atsegin zait Velázquez doktoreak uste izatea Pedro jaunak ez
|
duela
bere kontzientziaren gain hartuko, eta hartzeko esango dionik izango dela, bai. Jesusen Lagundikoek hor interesa izatea hain gaizki ikusiz, horrela egitea erabaki dute; izan ere, berorren agurgarritasunak nire izen ona aintzat izanik, gauza hauetatik libre uzten nau ni.
|
|
7 Orain etorri zait burura ni neu naizela horko ama priorea eta neuk egin dezakedala hori, eta, beraz, ez
|
duela
berak sinatu beharrik, gainerako argibideak niri bidali baizik, bere letraz izan arren, nik kopiatuko baitut. Gainerako ahizpek ez dute jakin beharrik.
|
|
5 Hor ikusiko du berorren agurgarritasunak zer den egokiena; eta kontuan har beza, berorrek ez
|
duela
bera begiko pentsatzeko tentaldia izan duela, eta dirua ez zetorrela esanez idatzi zion gutunetik ateratzen du, gastatzailetzat duela. Nik idatzi nion, berorrek errenta izan dezatela nahi zuela eta apurka apurka eliza egin dezatela.
|
|
Zera esan nahi dut: hain maitasun gartsuaren arbolak emaniko lore eta egintza hauek, haien usainak askoz ere gehiago irauten duela, eta hauetako arima batek on handiagoa egingo
|
duela
bere hitz eta egitez, gure sentsualitatearen hautsaz eta norbere interes pixka batez egiten dituzten askok baino.
|
|
Izan ere, esan dudanaren harian diot probetxu ateratzeko arimak hemen egin behar duena, eta hau tratatzen ari naizenaren zerbait aditzera emateko da soilik; ez dut gehiago luzatu nahi, adiskidetasun honetan arimari egia handiak komunikatzen zaizkiola esatea baino besterik (hemen honezkero agertzen dio Jaunak arimari aparteko batasuna nahi
|
duela
berarekin, bien artean ezer zatiturik ez izaterainokoa); izan ere, berak zer den ez ulertzeagatik, liluratzen duen argi honek munduko huskeria ikusarazten dio. Ez du ikusten eskolatzen duen Maisu ona, berarekin dagoela konturatzen bada ere; dena dela, hain ongi eskolatua, hain ondorio handiekin eta bertuteetan hain sendoturik geratzen da, non ez baitzuen gero bere burua ezagutzen eta ez bailuke nahi ezer egin ezta esan ere, Jauna goretsi baizik; eta poz honek harturik dagoenean, hain murgildu eta sorgortua egonik, ez dirudi bere senean dagoenik ere, baizik eta zer nahi duen, zer dioen eta zer eskatzen duen ez dakien jainkozko mozkor antzeko baten eraginpean.
|
|
–egin Zuk hau, Jauna, eta nire anai arrebek beste hori egingo dute?. Ziur egon Hark ez
|
duela
bere aldetik hutsik egingo. Oi, oi, Hura bai sari emaile bikaina, neurrigabe ordaintzen dakiena!
|