Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 18

2015
‎Baina maitasunaren irakina eta nahigabe honen eragin biziak hazten direnean, zertarako balio du, ene Jainko?, adimena nahasten baita eta egia hau ezagutzeko arrazoia ezkutatzen, ezagutzerik ez ulertzerik gabe. Zugandik aldendurik dagoela daki soilik, eta ez du onartzen inolako erremediorik; izan ere, gartsu maite duen bihotzak ez du onartzen aholkurik ez kontsolaziorik, mindu zuen harengandik izan ezik; handik itxaroten baitu bere nahigabearen erremedioa. Zuk nahi duzunean, Jauna, laster sendatzen duzu egin duzun zauria; aurretik ez da itxaron behar ez osasunik ez pozik, hain ongi erabilia den sufrimendutik aterea ez bada.
‎–Batzuetan arimak koldar ikusten du bere burua, gauzarik beherenetan, eta beldurturik eta hain gogorik gabe, non ezertarako adorerik duela izan iruditzen baitzaio: nik uste dut Jaunak, orduan, bere izaera soilean uzten duela beraren on handiagorako; izan ere, une hartan ikusten du zerbaiterako adorerik izan badu, Haren Maiestateak emana izan dela; hau hain argi ikusten du, non ezereztaturik uzten baitu bere baitan eta Jainkoaren errukiaren eta handitasunaren ezagutza handiagoaz, hain gauza kaskarrean erakutsi nahi izan dituenaz. Hala ere, ohikoena, esan dugun egoera hura da.
‎Arima, ahal balu, zer asma ariko litzateke harengan bere burua urtzeko; eta, Jainkoaren aintza handiagorako betiko ezerezturik geratu behar balu, poz pozik onartuko luke. Goretsia izan bedi betiko, amen, hain kreatura kaskarrekin harremana izateko beheratuz, erakutsi nahi izan baitu bere handitasuna.
‎Are gehiago, arima hau zazpigarren egoitzan sartzeko garbitzea denean, zeruan sartu behar dutenak garbitokian garbitzen diren bezala; orduan, sufritze hau, itsasoan ur tanta bat bezain arina da. Arrazoi handiagoz, oinaze eta samin hau, nahiz eta nire ustez lurrean diren guztien artean handiagorik ez duena izan (pertsona honek asko jasan zituen, bai gorputzekoak eta bai espiritualak, baina haiei guztiei ez zeritzen ezer honen ondoan), arimak hain balio handikotzat du oinaze hau, non oso ongi ulertzen baitu berak ezin zezakeela merezi; hala ere, sentimendu honek ez dio oinazea ezertan arintzen, baina honekin oso gogo onez darama eta halaxe eramango luke bere bizi osoan, Jainkoak nahi balu; orduan, baina, ez litzateke izango behin bakarrik hiltzea, etengabe hilez joatea baizik, egiaz ez baita gutxiago.
‎5 Izugarria diot, mila urte bizi izanda eta halakoa gogoan sortarazten eginahalak eginda ere, pertsona batek imajina dezakeenik ederrena eta atseginik handienekoa izan arren (gure irudimen nahiz adimenean sar daitekeen oro baino haratago doalako), haren presentzia hain da gorentasun bikainekoa, non arima izu ikara handiak hartzen baitu. Hemen ez dago ez, inork esan gabe nor den nola dakien galdetu beharrik, zeru eta lurraren Jaunak ongi ezagutarazten baitu bere burua; lurreko erregeek ez dute halakorik egingo, beraiek bakarrik gutxitzat hartuak baitira, beraiekin batera segiziorik ez badute, edota nor diren esaten ez badute.
‎harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du. Oi Jainkoaren ontasuna, guztiak zure kontura izan behar duela!
‎Orain gauza oso erraza deritzot Jainkoa zerbitzatzen duenarentzat, arimak une batean bere burua kartzela honetatik aske eta atsedenean jarria ikusten duelako. Jainkoak espiritua eraman eta hain gauza gorenak erakustea gainezkaldi hauetan, uste dut, arima gorputzetik irteten denekoaren antz antzekoa dela, bat batean ondasun honetan guztian sartua ikusten baitu bere burua; utz ditzagun ateratzen den uneko oinazeak, ez baitira aintzat hartzekoak; eta Jainkoa benetan maitatzen dutenek eta bizitza honetako gauzak bertan behera uzten dituztenek, heriotza leunagoa izan behar dute.
‎4 Ez da askotan sumatzen den Jainkoaren presentzia bezalakoa, batez ere bat egitezko eta gelditasunezko otoitza daukatenek sumatzen dutena bezalakoa, otoitza edukitzen hasi nahi denean norekin hitz egin aurkitzen dugula baitirudi, eta entzun egiten digula iruditzen zaigu, samurtasunarekin batera sumatzen ditugun maitasun bizizko eta fedezko, eta beste erabakitasunezko ondorio eta sentimendu espiritualengatik. Mesede handi hau Jainkoarena da, eta eman izan zaionak estimu handitan izan beza, goi goiko otoitza delako, baina ez da ikuskaria; diodanez, ariman eragiten dituen ondorioengatik konturatzen da bat Jainkoa han dagoela, Haren Maiestateak era horretara sentiarazten baitu bere burua. Beste honetan, berriz, argi ikusten da hemen Jesu Kristo dagoela, Andre Mariaren semea.
‎Toki honetan den zaldun santu baten bidez jo nuen nik harengana. Gizon hau ezkondua da, baina hain bizitza eredugarri eta bertutetsua duena, eta hain goi mailako otoitza eta karitatea, non bere izate osoan distira egiten baitu beraren ontasun eta perfekzioak. Eta arrazoiz, gainera, haren bidez arima askori on handia etorri baitzaie, dohain ugariak dituelako; izan ere, bere egoera zibilak laguntzen ez dion arren, ezin dio dohain haiekin lan egiteari utzi.
‎2 Hemen arima bere baitan biltzen hasten da, hemen honezkero naturaz gaindiko gauza ukitzen da, ahalegin handiak eginagatik ere berak ezin baitu bere kontura lortu. Egia da noizbait nekatu egin dela dirudiela tornua erabiltzen eta adimenarekin lan egiten eta bete egin direla ubideak; baina hemen ura gorago dago eta putzutik ateratzen baino askoz ere lan gutxiago egiten da.
‎etxe hau bere atseginezko paradisua zela. Eta horrela, hona ekarri dituen arimak Haren Maiestateak hautatu dituela dirudi; haien ondoan ni neure buruaz nahiko lotsa naizela bizi naiz; izan ere, nik ez nuen asmatuko halakoak desiratzen ere hainbesteko estutasun eta pobretasun eta otoitzerako; eta hain alai eta pozez daramate, non bakoitzak ez baitu bere burua duin ikusten halako lekura etortzea merezi izateko; batez ere batzuek, munduko huskeria eta apaindura artetik dei egin baitzien Jaunak; han bertako legeari jarraituz zoriontsu bizi zitezkeen, eta Jaunak hain biderkaturik eman die poza hemen, non argi ikusten baitute Jaunak utzi zuteneko bateko ehun eman diela eta ez dira asetzen Haren Maiestateari eskerrak ematen. Beste batzuk ongi egotetik hobeki egotera ekarri ditu.
‎–Zu Kristo zara, Jainko biziaren Semea?; izan ere, horrela zegoen Jainkoa nire ariman. Hau ez da beste ikuskari batzuen antzekoa, fedearen indarra baitu berarekin; horrela, ez dago duda egiterik Hirutasuna dagoela gure arimetan presentziaz, potentziaz eta esentziaz. On handia egiten duen gauza da egia hau ulertzea.
‎12 Idatzi duen hau Valladoliden dagoen aita frai Domingo BaƱezi eman zion, harekin izan baitzuen eta harekin baitu berak harremanik handiena. Uste du Ofizio Santuari aurkeztuko ziola Madrilen.
‎Bedeinkatua izan bedi Jauna, hain arreta handiz begiratzen baitu bere mirabeei dagokiena! Bedeinkatua izan bedi betiko, amen.
‎Beharbada, gure aita jeneralari bidali dizkiodan gauzak gure kontra erabiltzen dituela (oso onak baitziren), kardinalei emanez; eta burutik pasatu zait gehiago ezer ez bidaltzea gauza hauek amaitu arte, eta horrela egoki litzateke, aukerarik balego, nuntzioari zerbait ematea. Nik ikusten dut, ene aita, berorren aitatasuna Madrilen dagoenean asko egiten duela egun bakar batean, batzuekin eta besteekin hitz eginez, berorren aitatasunak jauregian dituenekin eta aita frai Antoniok dukesarekin, asko egin daitekeela erregearekin hau egin dadin, hauek manten daitezela nahi baitu berak; eta aita Marianok, berarekin hitz egin ohi duenez gero, aditzera eman diezaioke, eskatu eta gogoraraz frai Joan santutxo hura noiztik dagoen preso; izan ere, bisitagatik haserre daudelako ari dira zentzugabekeria hauek egiten; ez lukete halakorik egingo, nagusia balute. Azken batean, erregeak guztiei entzuten die; zergatik geratu esan eta eskatu gabe, batez ere aita Mariano.
‎18 Esaten ari nintzaionera itzuliz, berorren agurgarritasunak ongi baderitza, gure aitak nik idatzitako liburu bat utzi zuela hor esan baitzidan (berorren agurgarritasuna inola ere ez baita egongo hari irakurtzeko), horra joan dadinean, aitortzaren pean (horrela eskatzen baitu berak zuhurtzia handiz), berorrentzat eta harentzat soilik, irakur diezaiola azken egoitza, eta esan, haraino iritsi zela pertsona hura eta hor agertzen den baretasunaz, eta horrela doala atseden handiko bizitzaz, eta jakintsu handiek diotela ongi doala. Horrela irakurria ez bada, inola ez diezaiola eman hor, zerbait gerta daitekeelako.
‎Berorren agurgarritasunak ere kontu izan dezala nahiko nuke eta ez dadila hartaz fida, eta ez dezala nahi izan halako lagunengatik negozio hau egiterik ere. Utz hori dagokionari, hau da, Jainkoari, Haren Maiestateak egingo baitu bere garaian, eta ez hartu hainbesteko presarik, aski baita hori hondatzeko.
‎2 Zein emazte da, bere senarragandik bitxi preziatuak hartu ondoren, eraztun bat behinik behin emango ez dionik, ez hark duen balioagatik, dagoeneko senarrak guztia baitu berea, hil arte senarrarena izango den seinaletzat baizik. Zer gutxiagorik merezi du, bada, Jaun honek?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia