Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 2.574

2000
‎Taula gainera iragaiten ginen, baina herriarekin batera kantatzeko asmoz eta gogoz. Erran nahi baita, herritarren artean abestu izan dugula, eta gure kantuak hortik beretik sortuak izan direla. Guk taldearen xedea kantariak eta entzuleak biltzea izan da funtsean.
‎Antton Lukuren liburuan hamabi ipuin ditugu, guztien artean unibertso bat osatzen dutenak. Horixe agertu baitu Lukuk, unibertso bat, esan nahi baita, giza geografia bat, ipuinez ipuin eta irakurketan aurrera egin ahala gure baitan birsortzen goazena. Garazi inguruak dira Lukuren geografia, eta hor bizi direnak nahiz horra etortzen direnak haren giza osagarria.
‎Katebegi galdua thriller historiko politikoa dela esango nuke nik, definizioek ezertarako balio dutela uste izango banu. Iruzkin honen balizko irakurlea liburuaren irakurle egin alde ematen dut, aldiz, esan behar delarik thriller hoberenetan bezala gertatzen dela hemen ere, esan nahi baita, aurrera egin ahala emozioa eta ere gorantz datozkigula. (Egunkaria II)
‎Honaino iritsita, hain oinarri ezberdinetatik eraikitzen diren nortasunak berdinakote diren galde geniezaioke geure buruari. Esan nahi baita, banakoen mailan zein gizartearen mailan inplikazio bera ote dute hizkuntza, jatorri edo historiagatik euskaldunsentitzeak edo atxikimendu politiko edo are administratibo hutsagatik euskal herritar (euskal hiritar litzateke, agian, hemen termino egokiena, demokrazia liberalarenzentzuan) sentitzeak. Hitzek beraiek (euskaraz ari garela bederen:
‎Euskarazko albisteek ez dute loturarik etxez kanpokomunduarekin, eta eragina Euskal Herrian dute huts hutsean. Esan nahi baita, Estatuetako eta Munduko albisteak erdaraz eskaintzen ditu Deiak, ia modu esklusiboan.
‎Bakoitzak dakienez, EKINen sortzaileen egitarauko lehen pondua, helburua edoxedea zen, hagitz oroz gain?, Euskal Herriaren independentzia, erran nahi baita, herrialde guztien arteko batasuna lortzea eta galduriko independentzia berreskuratzea. Honekin batera, noski, amildegian zen euskararen ikaste edo berrikasteari ekingenion.
‎Hots, hemengo eta oraingo berriemaileen hitzetan nabari da mito batzuetakogertakariak ez direla hain aspaldian jazo, eta ez dira, hargatik, antzina gertatuarenerrepikapen edo imitazioak; aitzitik, behin bakarrik gertatu direla uste dute kontatzaileaskok, haiek esandako aldian hain zuzen. Badira behin eta berriz, han eta hemen agitudirenak (adibidez, laminak ogi eske etortzen ziren labekada egiten zenean; maiz, beraz), baina gauza gogoangarri eta erreferentzial asko behingotzat eta ez oso aspaldikotzat hartuak dira; esan nahi baita, protagonistak ongi identifikatuak direla, berriemaileak berak zuzenki ezagutu ez baditu, haren gurasoek edo aitita amamek bai.
‎%68, 1ek ez zuten euskal emankizunik entzuten. Eta %31, 9k euskal emankizun bat gutxienez egunero entzuten zuten, erran nahi baita, gutxi gorabehera 63.000 entzule 15 urtez goitikoak.
‎Eta orain ere, Irlandan zehar bueltaka zebilelarik, lana ematen zion hizketan hasi beharrak. Esan nahi baita askoz errazagoa zitzaiola kaleetan zehar, eta aterpetxeetan, eta autoen barruan ere berbarik ez egitea. Oroitu nahiari ere ez zion onik egiten berbetan aritzeak, zeren bien bitartean leihatilaren bestaldetik ihesi baitzihoazkion Eiderrek urtebete lehenago ikusitako paisaiak, eta langarraren tantak zelai (oraindik ez guztiz) esmeraldetan, eta bidean utzitako herrixkak, denboraren nozioa ezagutzen ez dutenak.
‎Jainkoak bi hautabide eman zizkidan, eta nik ere bertze bi emanen nizkizun: erran nahi baita ezen zuri gutun bat skribatzea bururatu zitzaidala, enea ez zen bertze letra batekin: isilpeko eta ezkutuko gutun labur bat, alegia, abisu eta gaztigu gisa, bere post data rekin:
‎AITA Bartolomek familia oneko gizon ongi hazia eta ongi hezia zirudien, eta bere moduetan eta usantzetan ere, jendeari zor zion tratuaz denaz bezainbatean, halakoa zen... baina, aldi berean, gogorra eta hertsia zen, noiz eta erlijioneaz mintzatzen baitzen edo noiz eta bere sinestearen eta berak ikasi teologiaren zimenduak jokoan ikusten baitzituen; erran nahi baita ezen, egoera menerat zuen bitartean, igarri egiten zitzaiola zer kondizinotako gizona zen, baina guztiz aldatzen zela haren itxura egoerak bere menerat zuenean, begiak zorrozten, behakoa gogortzen eta ezpainak mutur iduriko batean aitzinatzen zituela. Ber tzenaz, gure aurkientza hartako anitz apez ez bezala, gizon jantzia zen... baina jantzi bakarrekoa.
‎izan ere, zuhaitz bati beha bizi dena, munduan bertze zuhaitzik ez balego bezala, itzalik gabe eta fruiturik gabe gera daiteke, baldin zuhaitza idortzen eta itzaltzen bada: erran nahi baita burdinarena ez dela munduan dagoen negozio bakarra, are gutiago emankorrena...
‎Baina derradan, hasteko, ezen aitaren mundua tratuen eta negozioen mundua zela eta diruarena, eta, beraz, poltsaren neurrikoa zela haren pentsua... baita haren erlijionea ere: erran nahi baita ezen dukaten eta dobloien hotsetarat emanago eta makurtuago bizi zela... matutien kanpai hotsetarat baino, konparazione. Baina matutiek ere kezkatzen zuten, jakina.
‎Baina, don Kixote ko apezarekin baino gehiago, Sancho Panzarekin konparatu nahi nizuke don Frantzisko, arestian bezala, eta, horrela, derradan ezen, don Ki xote Mantxa koa ren ezkutariak bezala, gure apezak ere bere astoa zuela, eta, hark bezala ere, bere ateraldi zorrotzak zituela, erran komunez eta errefrauez hornituak eta errekaitatuak; baina, aldiz, frankoago eta eskuzabalago zen eta, zuenarekin kontentatzen zelarik, aitzurraren berdin nahian dabilen jorraia ez bezala, ez zuen beregainezko eta ezinezko insulekin amesten: erran nahi baita ezen gehiago bizi zela eliztarrei beha bere buruari baino, ebanjelioko parabolako artzain onaren molderat. Eta okasinoa zuenean golos samarra zen arren eta gularat apur bat emana, ez zen Kixoteren ezkutaria bezainbat.
‎Don Frantzisko den bezalakoa da, eta ez dago garia eskatzerik zumarrari. Erran nahi baita ezen don Frantzisko apez ezin hobea izan daitekeela herriarendako, baina ez jauregiarendako, zeren, barka biezat berorrek segidan erranen diodana: zaldunen neurria zaldia da, ez astoa... eta gu zaldunak gara.
‎Eta, hala, oilarra oilotzen zelarik, oiloa oilartu zitzaigun: erran nahi baita ezen, napolitarra makurtzen ikusi bezain sarri, osaba hazi zela. Eta, azkenean, osabak erran zion:
‎orain argirako bidean gaude, eta orain ilunerakoan... Erran nahi baita ezen, arratsalde gogoangarri haren ondoren, guztiak okerrera egin zuela, noiz eta anaiak hitz pozointsu haiek xuxendu baitzizkidan, zaldia ene aitzinean geldiarazi ondoren, zeren anaiak atsegin baitzuen zaldiz ibiltzea, orain lasterka eta orain akrobata bat bezala, besoak zabalik, edo goputza alde baterat makur makur eginik:
‎" Lan lasterra, lan alferra", sosegu onean egonik hobeki deliberatu ahal izanen duzue deliberatu beharreko guztia, baita behatzaren mutilatzeko prest dagokeen gizonaren auzia ere... zeren indiarrek arima izan baitezakete, bai, baina ez balute bezala bizi dira: erran nahi baita ezen haien behatzak deus guti balio duela, eta bertze norbaiten behatza genukeela, halatan.
‎Erran nahi baita ezen beti erakarri izan nauela spiralak, iduri geometriko gisa, dakizun bezala, zeren kontatu baitizut nola umetan ere marraskiloei beha geratzen nintzen, liluraturik bezala, edo osabak biltzen zituen fosilei.
‎—Nik ere ezagutu nuen txakur bat gizon bat salbatu zuena... Erran nahi baita ezen neure plantazione honetan indiarrak eta beltzak ez direla txakurrak baino gehiago, eta halatan hezten ditugula haiek ere, makila eta zigorra eskuan ditugula —eta, kapataz haietarik bati beha paratzen zela, erran zuen—: Ez al da egia, Azote de los indios?
‎Erran nahi baita ezen, gau hartan, noiz eta dan dan errepikatu hark iratzarri baininduen, ohetik jaiki eta harat joan nintzela, beltzen dantzalekurat, ohi ez bezala.
‎Handik harat, haatik, eta paradisuko hizkuntzatik eta Babelgo historietarik harat, anitzetan erran izan dizut ezen izen emaite hori, ene idurikotz, lehen gizonen arteko abenikoa eta egokitzapena izan zela, tokian tokikoa, zeren eta mintzaira guztiak baitira, oro har, diferent. Erran nahi baita ezen lehen izen emaite hartan eta izenen asmatze hartan sortu zituela gizonak lehen metaforak, zeren izen haiek ez baitziren paradisuko izenak eta ez baitzeuden, ondorez, izanari lotuak. Baina ez, kontua ez da hor akabatzen:
‎Baina amaz ari nintzaizun, eta osaba Joanikotekin inkontratu naiz, nola lehenago ere gertatu izan zaidan behin baino gehiagotan jauregiari edo jauregiko bertze pertsonei buruz ari nintzela: erran nahi baita ezen neke eta gaitz egiten zaidala zernahiz mintzatzea, osaba Joanikotenganat jo gabe, gure etxeko zientzilaria eltze orotako burruntzalia balitz bezala. Eta, baldin gauzak hala badira, eta hala dira, zer hobeki osaba Joanikotez hedatuki eleztatzea baino?
‎Eta, jaun zelako, gizon berezia zen eta bere eskubide bereziak zituen: erran nahi baita ezen bere berezitasun hari iduri guztiz berezi bat zegokiola, guztiaren eta guztien gainetik zegoèn jaunaren iduria, bere baitarat araua eta arauaren salbuespena biltzen zituena... eta, hala, badakit —zeren gerorat jakin bainuen— ezen, itsas portuetarat joaiten zenean, ez zela elizaz eliza ibiltzen, egarria ur benedikatuz asetzeko asmotan, baina Priaporen ohorez egin zitezkeen be...
‎Baina, beren buruak babestu ez ezik, beren atakeak ere trazatzen zituzten itsas lapur haiek handik, batik bat Indietarik Europarako bidean zihoazen untzien kontra, zeren eta untzi haiek Indietako produktuz kargaturik baitzihoazen, eta zeren, halatan, handiagoa izan baitzitekeen harrapakinen fruitua: erran nahi baita ezen kasualitatez erori ginela itsas lapur haien atzaparretan, ekaitzaren eta ez bertze deusen karietarat.
‎Gainerat, herritarren mesfidantza zegoan, eta ez zegoan deus egiterik mesfidantza hura uxatu ezean, etxegoiendarrenak izan ziren lur haiek jabe berria zutenez eta jabe hura Urbiango herria zenez gero: erran nahi baita ezen lur haiek herri lur zirela orduko, Leringo kondearen zerbitzuan aritu zen Burgosko kapitain lagun batenak izan ondoren, zeren, gerla maradikatu haiek galduz gero, kapitain hark bereganatu baitzituen etxegoiendarren lurrak, kondeari eskaini zizkion zerbitzuen ordain, eta zeren, handik urte gutirat, urbiaindarrei saldu baitzizkien kapitainak jauregia eta lur haiek guztiak, Burgostik urru... Eta hargatik agertzen zituan herritarrak mesfidati eta gibel beldurti, ez baitzuten sinesten balizko olaren balizko irabaziak lurraren jabetasunetik jaso izan zituztenak baino handiagoak izan zitezkeenik, nahiz eta gure aitak behin eta berriz aitortu zien baietz eta baietz, Urbiaingo elizaren aitzinean zelebratu zen juntan, norat etorri baitzen erregeordearen mandataria ere.
‎Eta, ohitura edo arau haietan zimendaturik, berak bere jokoa jokatzen zuen, eta entseiatzen zen, halatan, bere lekuan egoiterat: erran nahi baita ezen distantzia batetik neurtzen eta juzkatzen zituela bere harremanak, edo berak ezarri urruntasun batetik, baina ulerturik ezen urruntasun gero eta urrunago hartan berak ez zuela nehoiz ere desagertzeraino eta aienatzeraino egiten, bere jokamolde harekin mezu eta mandatu bikoitz bat zabaldu nahiko balu bezala, zeren eta urruntasun hark, alde batetik, arras bereizten baitzuen ama bertzeeng... Eta hala bizi izan zen gure ama bertzeon baitan, bere ausentzia iduriko hartan, zeina baitzen, aldi berean, etengabeko presentzia, eta hala ezartzen zituen bertzeen aitzinean bere autoritatea eta bere eragina urruntasun hartarik.
‎Eta jakizu, bertzalde, ezen numeroa kukuaren arrautza dela, txantxangorri hilemorfikoaren habian: erran nahi baita ezen, gauden denboran eta gauden mendean, numeroak hartu duela eskolastikaren lekua, eta numeroena dela, halatan, etorkizuna. Zeren eta oinak lur gainean jartzea baita mundu honetan abantzatzeko eta aitzina egiteko modu bakarra... eta numeroek hori baizik ez dute egiten:
‎Eta nor naiz ni aitaren jujatzeko eta kondenatzeko, bertzalde, bere mundu hartan eta handikien mundu hartan salbuespena ez zenean? Erran nahi baita ezen anitz zirela handikiak —eta egun ere dira— kanporat beha iduri bat emaiten zutenak eta barrendik bertze molde batekoak zirenak, haien araua, emaztekiekin jokatu beharreko jokabideaz denaz bezainbatean, arauen haustea balitz bezala. Edo ez al dugu, urrunagorat joan gabe, Frantzisko I.aren etsenplua?
‎Ttipiren ordenagailu asegaitzean zeudekeen gisako datuak eta are pentsaezinagoak ere. Halako batean, gizona niri begira harrapatu nuen eta, orduan, hura ere nitaz jite bereko pentsuetan ari zitekeela egin nuen neure baitan, erran nahi baita, ene egitasmo eta burubideak taxutu, haztatu eta neurtu nahian jardun zezakeela, ni harenekin jokatzen ari nintzen gisa berean. Eskergarria izan zen bulegari mari ozpin ohiak bere izenez deitu —" Ekiza jauna" — eta handik eramatea.
‎Hura, bizkitartean, kantatzeari lotu zaio," Badakizu? Rock and rollak bizia salbatu zion...", baina Amagoia Felicitasen, edo Edurneren, edo Kristinaren, edo Klararen, edo Anaren bozaren partez, gurea da emakumearen ahoaren adabakitik jalgitzen den boza, erran nahi baita, Charlyrena, Ximurrarena, Ttipirena eta laurona, hogei urtetan farra bati akabaila eman beharrez kantatzen genuen hordi aire urratu eta ozen berean. Nik —gainka beti, gainka, gainka— isiltzeko eskatu diot, guti baitut falta, baina hura ez isiltzen.
‎egunekoaz baizik elikatzen ez dena biharamunak du irentsiko. Erran nahi baita, nire lanean ere gutieneko aurreikuspen batzuk behar direla, eta aurreikuspen horien barnean agorraldia ere sartzen dela, urtean behin bitan, eta bereziki udaldian —agorrilean, ezinbertzez— kazetariaren amesgaizto bilakatzen den berri eza. Arrisku horri aitzintzeko bideetariko bat" hozkailua" da.
‎Guk, konparaziorako, bazter nahaslea genuen, ohe hauslea ere bai, baita barregarri edo gizajoa ere. Ez dago gaizki, baina horrek ortzadar zimela baizik ez gintuen bilakatuko laugarren molde bat ez bagenu geure artean, erran nahi baita, taldea gainerako kideen erdipurdikokeriatik eta ergelkeriatik begiratuko zuen norbait. Gurean, delako eginbeharra Anjel Urtxipiari zegokion merezimendu osoz.
‎Baietz, behin berriz. Erran nahi baita, zuzendariarekin mintzatuko nintzela. Eta Eskalatzailearekin ere bai.
‎Hein batean, neroni izan nintzen neure nekeen errudun, ortzegunean oker tiki bat lerratu baitzitzaidan bi erreportaiak idaztean. " (I.)", erran nahi baita, parentesiz giltzapeturiko bat zenbaki erromatarra, horra kontu guztia. Ttipi bere txostenaren bigarren atalaren zordun zitzaidan oraino, eta gainera, eman zidan lehenbizikotik ere ez nuen dena probestu ortzegunean idatzi nuenean, hain baitzen datuz eta iradokizunez mardula.
2001
‎Ikasteko balio dezake, esan nahi baita, bertsolaritzatik ikasi eta hip hopera eraman eta moldatu dezakezu?
‎1864an sortu zen, erran nahi baita bi guda karlista handien arteko sasi eten eskasean, haurtzaroaren amaieran guda ikaragarriak, garai garratzak bete betean harrapatuz. Bizitza luzean ordea, gatazka krudelagoa ezagutuko zuen.
‎" Diccionario Vasco Español Frances". Bertan tokiz toki bilduriko herri jakintza ageri da, erran nahi baita denetarik jaso zuela, baita egungo ikuspegitik aspaldi euskalduna ez den hainbat populazio guneko altxor galdua ere, arabarra kasu. Hori dela medio, zenbait ikerlari edota idazlek bertan ediren du bere liburuak aberasteko iturri agorrezina.
‎Berria sortuko da noizbait ere, Jainkoa, zortea, adurra etabatez ere lana lagun. Zaharra, berriz, erran nahi baita, orain arte egina, ez dutzakarrontzira botako, ez, bederen, irakurle berri baten irrika pizteko balio izatensegitzen duen neurrian. Eta ez, bederen, ni aberastera, ni, idazle gisa naizenaizatera lagundu nauen heinean, edozein aita ama bere seme alabak sortzen etahazten ikusteak aberastu, bete eta elikatzen duen gisa berean.
‎Orain arte aipatutako estrategia horiekin guztiekin batera, kronotopoarena ereaintzat hartu beharrekoa da. Emaitzak laburbilduz, lehen bi bildumetan indeterminatua13 da ia narrazio gehienetan14 Esan nahi baita, istorioen kokagunea zehazgabea da: definitu gabeko eremu espazial eta kronologikoan kokatzen gaituztenarrazio horiek.
‎Urrats bat emanda, joera horren azpian jarrera disidente bat ere badagoelauler genezake. Esan nahi baita, idazleak badaki bere abotsa inguruko errealitateankokatuz gero, kontu handiz ibili duela blagan ez erortzeko, zarataren etaespektakuluaren zibilizazioan integratuta ez geratzeko. Hartara, inguruko errealitateari bizkarra emanez, isilduz, muzin egiten dio errealitate horri.
‎Kronotopoaz aritzean iradoki dugunez, Sarrionandiak narrazioetan istorioak kokagune urrun eta indeterminatu bateanlekutzen ditu, inguruko eta gaur egungo errealitateaz hitz egitea saihestuz; hau da, isiltasunaren bidea hautatuz. Era bertsuan, narrazioetan ez dugu bere ahotsaentzungo hau edo bestea kritikatzen (esan nahi baita, zuzenean, esplizituki). Narrazioak lanari buruz ari zela B. Atxagak ezin hobeto zioenez (baina hurrengobildumei buruz ere beste horrenbeste esan liteke), «ixiltasunak inguratzen du nirelagunaren literatura. Ez da mintzatzen, kasu, bere buruaz, ez du balore unibertsaltzat hartzen bere bizitza pribatua, bere intimitatea» (1983:
‎Ahotsa altxatu egin da orain, baina argumentuak ez dira indartu. Esan nahi baita, ez da deus eskandalagarririk salatzen berez. Onartzen ez dena da Euskal Herriko ikusmoldetik idaztea historia.
‎\�3g\' erran nahi baita 229,58495 F.
‎57 € k 57 x 6,55957 F balio du, erran nahi baita 373,89549 F.
‎61en ¾a hartzen ditut, erran nahi baita fa% x 61 Lehenik 61 100ez zatitzen dut: 0,61 da.
2002
‎Harreman horren etapak agertzean konbinatu egiten dira pisu erotiko nabarmena duten pasarteak eta erritmo narratiboaren azkartzea, harremana sendotu ahala. Horrekin batera, esanguratsua da eleberriko espazioaren edo pertsonaien eskematismo deskribatzailea, gizonezko protagonistaren baitako mundu afektiboa azpimarratu nahi baita.
‎Itxaro Bordaren ondoko nobelak, batez ere haren polizia trilogia, narratiba aldetik lortuagoak dira, eta kritika sozial eta politikoa agertzen dute, gaurkotasun kutsu nabarmenarekin batera. Horregatik uste dugu I. Bordaren azken eleberri hauek gehiago hurbiltzen direla nobela beltzaren generora, krimen bat askatzearekin batera euskal gizartearen gatazka nagusien argazkia ere egin nahi baita (bertako egoera politikoa, euskara, intsumisioa, industrializazioa...). Lehenago ere aipatu dugun legez, autore honen nobelen ezaugarrietako bat pertsonaia nagusia, detektibea, emakumezkoa izatea da.
‎Garapen jasangarriak kualitatiboki hobetze hori aldarrikatzen du, hazkunde ekonomiko orekatu eta harmonikoa, alegia. Erran nahi baita, ingurumenaren auziak globalki eragin eta baldintzatu behar duela hazkunde ekonomikoa (ikuspuntu prebentibo batetik).
‎Hori dela eta, ingurumenaren zainketari buruzko politika eta neurriak landuagoak eta zorrotzagoak dira, oro har, herrialde aberatsetan. Erran nahi baita, hazkunde ekonomikoak sarritaningurumenari kalteak eragiten dizkion arren, berau errespetuz tratatzeko sentikortasun soziala ere areagotzen duela, eta gainera sortutako kalteei aurre egitekoteknologia eta finantza baliabideak ahalbidetzen dituela.
‎Eusko Jaurlaritzako Sail ezberdinek eta lurralde historikoetako OrganoForalek egiten dituzten plan sektorialak, betiere lurraldearen egituran eragiten dutenak, noski. Erran nahi baita, erkidegoko nahiz probintzietako administraziokosail askok, bakoitzak dagokion arlo edo sektore konkretuan jardunez (dela errepideak, trenbideak, ibaiak, energia, nekazaritza...), lurraldearen egituran eraginnabarmena izan lezaketela, eta, ondorioz, beren jardun sektorialaren plangintzanlurraldearen antolaketaren aldagaia ere kontuan hartu behar dutela (LAAen etaLAZPen ildoak errespetatuz e...
‎Populazioa hazten ari da Ipar Euskal Herrian (IEH). Hazkunde hau exogenoada; erran nahi baita, migrazio saldo positiboari esker gertatzen dela, eta ez bertakosortzeei esker, berezko saldoa negatiboa baita.
‎Esan nahi baita, lan egiteko estiloak eta metodologiak katedra horrekezarritako printzipioetan oinarritzea.
‎Alegia, herri bakarra, gizarte bakarra, ezbi hizkuntza komunitate ezberdinez osaturikoa. Esan nahi baita, gure gizartearenaniztasuna benetakoa izango da, noiz eta gizartekide orok bi hizkuntzetan gai direnean: euskara/ gaztelania Hego Euskal Herrian, euskara/ frantsesaIpar Euskal Herrian.
‎Eskoletan bigarren hizkuntza erakusten duten irakasleak ez dira jakintza arloetako irakasleak, esan nahi baita, Frantsesa ikasgaia irakasten duena eta Matematika irakasten duena bi pertsona ezberdin dira. Edukietan oinarrituriko metodologiapraktikara eramango bada, ezinbestekoa da koordinazioa.
‎Segi genezake, adibidez, euskaraz hainbat erabileretan existitzen diren eredusintaktiko bikoitzak eredu hartuta, esan nahi baita eredu sintaktiko prepositiboaeta eredu sintaktiko pospositiboa, hala nola, baizik (eta)..., prepositiboa eta"... baizik?
‎pospositiboa, beste posposizioak preposizio moduan erabili ahal izatekomoldatzen. Esan nahi baita? (r) en ordez, baliabide pospositiboaren ondoan baliobereko, ordez (eta)...?
‎Baina, euskarri informatiko batekin antz handiak dituengure euskarri informatibo garrantzitsuenaren (euskararen) ahalmenak zeinahuleziak ere aztertzen hasi ginateke. Esan nahi baita, gure hizkuntza, tresna komunikatiboa den aldetik, ikuspuntu tekniko batetik ere aztertzen ohitubeharko ginatekeela, eta detekta genitzakeen behar esanguratsuak asetzenahalegindu. Uste dut, gainera, ideia eta jarrera hau hil ala bizikoa dela gurehizkuntzarentzat.
‎Imajina dezagun testu prozesatzaile bat, non soilik esaldi osagarri laburrez sortutako esaldi laburrak erabil ditzakegun. Esan nahi baita, testu programa hori erabiltzekotan idatzi ditugun esaldi osagarriak eta esaldiak eurak derrigor motzakizan direla, zeren bestela, programak porrot egingo baitu eta ez baituemaitzarik emango, ez bada ERRORE dioen pantaila bat, non azalduko baitzaigugure okerraren zergatia: esaldi osagarriak edo/ eta esaldi luzeegiak idatzi izana, esaldi konpreniezinak programaren aburuz.
‎Bistan da, lan didaktikoa exijentea da, eta lan horretarako hizkuntza baliabideegokiturik gabe, gure azalpenetan errepikapen antzuetan ibili gara, txiribuelta deserosoetan, zeinek azken buruan gure irakaskuntza lana zaildukoduten; justuki, gorago imajinatu dugun software imajinario mugatu eta desegokituhorrekin gertatuko zitzaigun bezala. Esan nahi baita, batzuetan osagarri luze bainaondo antolatu batean bil daitekeen informazioa ez dela hain erraz biltzen ahalosagarri laburrez osatutako esaldi koordinatuetan (gainkostuak daude).
‎Behartsu legeak: Esan nahi baita, behartsuen aurkako legeak.
‎Gainera,, zientzia, teknika eta gizartea? ikerketa esparruan arriskuaren auziak toki nagusia bereganatu duela jabedun izanik, atal honek helburu apalagoa eta zabalagoa du; azaletik landuko da atal bakoitza, lan osoa bere osotasunean hartzen duen irakurketaren bidez, modernitatearen sinesmen sistema kontsolidatua ahulduta dagoela frogatu nahi baita.
‎Ildo horretatik begiratuta, hizkuntzaren aintzatespen ofizialak onartzen du ezen dena delako hizkuntza horrek munduaren ikuskera ahalbidetzen duela gizatalde jakin batean. Esan nahi baita, hizkuntzari, edozeini, modu publiko eta ofizial batez onartzen zaio hiztunentzat kognizio bide propiorik eta berezkorik garrantzitsuena izatea; eta, hartara, balio kognitibo eta kultural hori bestelako konnotazioez estaltzea, adibidez, konnotazio arrazistaz estaltzea (nahiz nahastea edo zikintzea), hiztunei iruzur soziala eta intelektuala egitea da.
‎gaur egun, kazetari eta komunikatzaile asko eta asko dira kolektibo txikietan arrazakeriaren arrastoa detektatzen dutenak; txikiak handia baztertzen omen duelako, bere festetatik, bere ospakizunetatik, bere ekitaldietatik, bere liburuetatik?. Esan nahi baita: gehiengo sozialaren aurpegi publikoa diren hedabideek talde gutxituak salatzen dituzte baztertzaile gisa, konturatzeke (suposa dezagun) hedabideak eurak direla sarrienetan talde txikiak (kulturalak, erlijiosoak edo politikoak) orrialdeetatik at eta emanaldietatik kanpo uzten dituztenak.
‎Harreman kulturaletan, maiz gertatu da euskaldunok amore eman behar izatea erdaldunaren aurrean bakearen aitzakian. Esan nahi baita: euskaldunok maiz baztertu behar izan dugu geure hizkuntza eta bestearena asumitu, harremanaren etena gauza ez zedin.
‎Kognizioa eta komunikazioa prozesu sozial dinamikoak dira, interakzioan oinarritzen direnak; esan nahi baita: komunikatzean, zeinuak berak, zeinuen esangurak, zeinuek eraikitzen dituzten errealitateak, etengabe negoziatzen dira.
‎Idazten dena baino gehiago komunikatzen da artikulu bat idazten denean. Idazlearen edo kazetariaren testuan, badira ez direnak; esan nahi baita: zenbat aldiz ez ote ditugu faltan bota datu batzuk, protagonista batzuk, iritzi batzuk??
‎XXI. mendearen eginkizunik handiena da izate aniztasuna onartuz giza eskubideak birdefinitzea, berdintasun oinarriari eutsiz. Esan nahi baita: desberdinak izanik ere, desberdinak izateagatik, berdinak ere bagara.
‎Hori dela eta, 4.000 kazetari inguru daude Kataluniako hiriburuan. Pasqual Maragall-ek adierazi zuenez, gailur horren helburuetako bat da “Ebro ibaia salbatzea, Europako merkatuen hazkunde guztia eta gizarte kohesioari eustea modu iraunkorrean egitea nahi baita. Beraz, zaila da topaketaren ondoren politika horrekin jarraitzea, ez bakarrik Espainian, baizik eta Europa osoan”.
‎Sarak isiltasuna baitzuen harresi, isiltasuna babestoki. Esan nahi baita Karmelek nekez egin zezakeela Sararen barnera, honek jarrera aldatu ezean. Behin lortu zuen, hala ere, Sararen baitara egitea –behin bakarrik–, honek Sergiorekin gertatua kontatu zionean.
‎Izan ere, Alpujarretan egindako egonaldian denbora sobera izan zuen ohartzeko nola Ama Birjinaren presentzia, bere mila manifestaziotan, modus vivendi bat zen, herri andaluzaren idiosinkrasiarekin lotutako zerbait: esan nahi baita andaluz bakoitza bere Ama Birjinak bizi zuela, nola sinestunak hala ateo bat baino gehiago: Virgen de los Desamparados, Virgen del Rocío, Virgen del Rosario, Virgen de la Macarena..., bakoitza bere kofradiarekin eta bere prozesioekin, ezin konta ahala baitziren lurralde hartan Ama Birjinak zituen deiturak.
‎Eta Sarari are atseginago egin zitzaion hura, Emmanuelek irekitako bidetik mota bateko zein besteko konplizitatea bilatzen saiatzen baitzen, beste bide berri batzuei ere ekinez. Esan nahi baita amodioaren bide gehienak, Sergiorekin egindako bizialdian, Sergiorengandik Sararenganainokoak izan zirela, kontu haietan Sergio emaile bakarra balitz bezala eta Sara hartzaile huts, Sergioren animali senak guztia erabakiko balu bezala, baita ekinaldiaren denbora ere, noiz hasi eta noiz bukatu; Emmanuelekin, aldiz, emaile bezain hartzaile sentitzen ziren biak; eta bietatik norbait hasten baz...
‎Esan nahi baita biak ala biak pozik bizi zirela, eta konforme zeudela zutenarekin. Ondorioz, zin zinez ziren zoriontsu.
‎Sarari, aldiz, orduantxe gailendu zitzaizkion buruan zentzua eta sen ona, kontuak jada erremediorik ez zuenean: esan nahi baita errudun sentitu zela, esan behar ez zituen hitzak esan zituelako eta urrunegi joan zelako. Izan ere, nor zen bera Sergioren fideltasuna kolokan eta zalantzan jartzeko?
‎Zeren bere egoera hark bi atal baitzituen, eta lehenengoa baizik ez baitzen bete. Esan nahi baita bere buruari aitortua besteei aitortzea falta zitzaiola: bost urte haietan ezagun egin zituèn herriko gizon emakumeei, esate baterako.
‎Baina, eskubiderik ez zegoen arren, isilik gelditu behar izan zuen, eta horrek bere onetik ateratzen zuen. Esan nahi baita Arantxa ez zegoela, ez, etsitzeko, zeren, doña Remediosek María Aránzzzazzzu deitzen zion bakoitzean, halako ezinegona eta halako asaldura bat pizten zitzaizkiola nabaritzen baitzuen, bere baitaren baitan. Ezin ohitu inola ere izen hartara!
‎Sergio azken hauetakoa zen. Esan nahi baita Sergiok aita zuela eredu, eta ereduaren kontra hazi zela. Guztiz haren kontra.
‎Batzuek hori pentsatzen baitute, esan nahi baita, euskal idazlea izateko aski dela idazten jakitea. Ez:
‎Edo beharbada hori da nahitaez euskarari ezinbestean eta besterik ezean dagokion egoera eta ez da beste irtenbiderik. Esan nahi baita, euskara berpiztu nahi badugu, erabilera zabaleko, nonahiko eta noranahiko nahi badugu, hau da hizkuntza honek ordaindu behar duen kostua eta hartara makurtu dugu euskaldunok. Aurrerago ere esango dut zerbait honetaz.
‎Bada bestetik zerbait larriagoa dena. Zuazok proposatzen duenaren betetzeko, esan nahi baita, herriko hizkera batutik eskualdeko batura pasatu eta hemendik nazioko hizkuntza batura, horren egiteko, ontzat ematen da badela hizkuntza komunitate garbi bat" herrian", hizkuntza komunitatea" eskualdean" eta hizkuntza komunitatea" nazioan". Eta ontzat ematen da, gainera, komunitate horiek nahiko irazgaitzak direla, normalean entzuten duten hizkera bakarra tokian tokiko hori dela.
‎" Ziur nago kritika zilegi dela, baina ez ezinbestekoa. Erran nahi baita munduak berdin jarraituko lukeela, existituko ez balitz" (literaturari gertatzen zaion gauza berbera, hain zuzen ere). Baina, egitekotan, lan sendoa eta batik bat argia egin litzateke, Morenok berak bere lanean zehar defendatzen duen bezala.
‎Hantxe, 21 urte baino gehiago genituela frogatzeko gure pasaporteak erakutsi eta gero, Formula dantzalekura sartu ginen, hardcore kontzertu bat ikustera: Tilt (azken bolada honetan Kalifornian perretxikoak bezala ugaltzen ari diren hardcore melodikoko taldeen artean nire kutunak; izan ere, neska bat buru duten punk taldeak beti izan ditut gustuko) eta Samian (emocore etiketapean sailkatu duten boskotea; esan nahi baita, abiada eta gogortasuna baino, intentsitatea eta emozioa bilatzen duen hardcore motako taldea).
‎Hamarrekoak 2 zifrako bi (edo" hamar" ak) erabiliz arrazoinatzen da: 40+ 30, 4 zenbakiren hamarreko gehi 3 hamarreko da, 7 hamarreko, erran nahi baita batuketa. 70 edo bestela:
‎• Hogeita zortzi, erran nahi baita 2 hamar (eko) eta 8 bat (eko).
‎Horregatik fitxategi honetan ikasgelako ikasle guz1e1 emaiten ahal zaizkien ariketak bildu ditugu baina jarduera bereko ebazpen hein diferentak eskainiz, erran nahi baita hein errazenetik zailenera, eta hori urtean zehar. Zenbakien sailean, adibidez, hein errazena kontaketa da eta zailena kal� kulua.
2003
‎Lehen ondorioa: estatuak jendearen gogoa osatu eta bere gisako kontzientzia sortu du, erran nahi baita, herritarrek estatuko gauzak ontzat hartzen dituztela. Bigarrena:
‎Azken finean, gauzak izan baitaitezke berez hala direlako edo baita hala izatearen ustea dagoelako. Nire aburuz bietarik bada guri dagokigunean, esan nahi baita, izatetik eta ustetik. Kolektiboak ez ditu norbanakoen aferak konponduko, gauza jakina da hori, baina ez dut onartzen norbanakoaren (ustezko) presentziarik eza kolektiboaren eraginaren ondorio denik.
‎Liburua bere diruz eta ekimenez argitaratu zuen, egile argitaratzaile legez, agian beste bide hoberik aurkitu ez zuelako, esan nahi baita, orduko erakunde edo argitaletxeek erraztasunik eskaini ez ziotelako.
‎Horra zergatik entzungor dagoen oraino V. Errepublika eta, baigorriar izan, zuberotar, ala paristar, Iparraldeko euskaltzain guztiok daukagun, gure nortasun agirian idatzirik, nahi ala ez: nationalité française; erran nahi baita, euskara garbian, naziotasunez frantsesak garela, ofizialki, guztiok.
‎Batzuek alabaina,. Salba ezazu Eliza bai eta Frantzia!? kantika ozen hura hain maite zutenek, Res Publica aipatzean ere, Frantzia bera zuten gogoratzen, erran nahi baita, Jean Etxepare medikuaren eta 1914, gerlari ohi, gehienen arabera, gure Ipar Euskal Herri xumea bere altzoan goxatzen eta kulunkatzen zuen Nazio puxant eta Aberri Handi egiazkoa.
‎Hazparneko beretterrek bizkitartean, irakurtzen ahal ge nuen gure elizako sakristian: Verus flamen item duumvir pagique magister, erran nahi baita,. Verus deitu apez, auzapez eta herriko buruzagi, aspaldikoak idatzi zuela harriaren gainean, nola,. Augustoren ikusten izanik Erromako hirian, Galiarrenganik Bederatzi herrietako gure arbasoen bereiztea ardietsi zuen eta, etxera itzuli ondoan, Herriko Jeinuari harrizko aldare hura eskaintzen zion.?
‎Oroitzen naiz orobat, Descartesen duda metodikoa komentatu nahi zuelarik, Piarres Narbaitz gure irakasle zenak, Jacques Maritainen gomendioa errepikatzen zigula: Distinguer pour unir, erran nahi baita, edozein auzitan, bateratzen hasi aitzin, behar dela ikasi ongi bereizten.
‎Aberria, erran nahi baita arbasoen lurra, guretzat lehenik Euskal Herria da.
‎Politikazko eskuliburu klasikoetan gobernu ezberdin motak bereizten ziren, bakarraren, zenbaitzuen ala herriaren eskuetan boterea emaiten zen arabera, hots, monarkia, oligarkia, demokrazia bereiziz; are, hiru aginte modu klasikoei eratxikitzen badiegu laugarren aginte modu bat, azkena eta menturaz orotarik txarrena, erran nahi baita Burokrazia, bazter guztietan sartzera utziz geroz belar gaiztoak bezala hedatzen dena eta maiz izenik gabeko izurrite anonimoa bilakatzen, ez gara horrengatik nehoiz aterako boterearen kontzepzio gaiztoenetik.
‎Lauairetik aurrera egiteko, udaletxeko lurrak daude. Esan nahi baita alkatearen baimena lortu genukeela, eta ez dakit... Ezezkoa emango digu –erantzun zion Pellok.
‎Izan ere, Azpil herri guztiak bezalatsukoa da, baina, haiek ez bezala, Azpil Azpil da eta ezin daiteke beste herri bat izan: esan nahi baita Azpilek bere nortasun berezia duela, halako moldez, non, herri batek bere nortasuna gertaera batzuetan edo bestetzuetan finkatzen duen bezala, Azpilek bere iturri berezkoetan finkatzen baitu berea.
‎Halako suertez, non, egun batean san Pablori bezala, berari ere tximistaren antzeko argi batek argitu baitzion adimena! Argitasun hartan Lutero eta Beltzebu ikusi zituen irudi bakar batean, esan nahi baita Lutero zela Beltzebu eta Beltzebu zela Lutero... eta, hura ikusirik, katoliko egin behar zuela erabaki zuen, eta bere bekatuak lehenbailehen aitortu.
‎Ordura arte Patxik ez zuen aurrez aurreko borrokarik nahi izan: esan nahi baita keinurik egiteke entzun behar izan zituela don Esteberen berbakeriak eta sermoiak, haiek guztiak jasangaitz egiten bazitzaizkion ere.
‎Easaren bidez geuregana baitezakegu Azpil berriro, alkatetza geure esku dugun bitartean! Esan nahi baita Easako udaletxearekin tratu bat ixtekotan gaudela. Tratu hori...
‎Eta nola pertsonak hala taldeak, nork bere izaera du: bere sentipen eta arrazoi propioak; esan nahi baita ezen, pertsonak euren nortasuna duten moduan, kolektiboak eurak ere euren ezaugarri zerrenda partikularraren jabe direla eta gorputz autonomo legez ibili daitezkeela. Beraz, abiapuntu konplikatu baten  aurrean gaude:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
nahi izan 2.563 (16,87)
nahi 11 (0,07)
Lehen forma
nahi 2.561 (16,86)
nahia 11 (0,07)
nahiko 2 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
nahi baita Domingo 66 (0,43)
nahi baita ez 35 (0,23)
nahi baita Teofilo 34 (0,22)
nahi baita bera 26 (0,17)
nahi baita Regina 26 (0,17)
nahi baita bi 24 (0,16)
nahi baita ezen 24 (0,16)
nahi baita Ada 20 (0,13)
nahi baita aita 18 (0,12)
nahi baita nazari 18 (0,12)
nahi baita euskara 16 (0,11)
nahi baita birformulatzaile 13 (0,09)
nahi baita hura 13 (0,09)
nahi baita beste 10 (0,07)
nahi baita jende 10 (0,07)
nahi baita Maria 10 (0,07)
nahi baita lehen 9 (0,06)
nahi baita ama 8 (0,05)
nahi baita etxe 8 (0,05)
nahi baita Gabino 8 (0,05)
nahi baita herri 8 (0,05)
nahi baita hitz 8 (0,05)
nahi baita don 7 (0,05)
nahi baita gizon 7 (0,05)
nahi baita guzti 7 (0,05)
nahi baita halaxe 7 (0,05)
nahi baita hizkuntza 7 (0,05)
nahi baita berak 6 (0,04)
nahi baita bizi 6 (0,04)
nahi baita Damaso 6 (0,04)
nahi baita esapide 6 (0,04)
nahi baita euskal 6 (0,04)
nahi baita ezin 6 (0,04)
nahi baita hantxe 6 (0,04)
nahi baita lau 6 (0,04)
nahi baita markes 6 (0,04)
nahi baita Gonzalo 5 (0,03)
nahi baita hori 5 (0,03)
nahi baita lur 5 (0,03)
nahi baita ordu 5 (0,03)
nahi baita osaba 5 (0,03)
nahi baita begi 4 (0,03)
nahi baita buru 4 (0,03)
nahi baita Chaplin 4 (0,03)
nahi baita egoera 4 (0,03)
nahi baita emakume 4 (0,03)
nahi baita erabaki 4 (0,03)
nahi baita euskaldun 4 (0,03)
nahi baita frai 4 (0,03)
nahi baita hil 4 (0,03)
nahi baita Ibrahim 4 (0,03)
nahi baita ikasle 4 (0,03)
nahi baita iruditu 4 (0,03)
nahi baita izeba 4 (0,03)
nahi baita langile 4 (0,03)
nahi baita mundu 4 (0,03)
nahi baita Omar 4 (0,03)
nahi baita orduan 4 (0,03)
nahi baita orduantxe 4 (0,03)
nahi baita seme 4 (0,03)
nahi baita senar 4 (0,03)
nahi baita su 4 (0,03)
nahi baita talde 4 (0,03)
nahi baita zu 4 (0,03)
nahi baita amodio 3 (0,02)
nahi baita arrazoi 3 (0,02)
nahi baita Baiona 3 (0,02)
nahi baita berandu 3 (0,02)
nahi baita berri 3 (0,02)
nahi baita bide 3 (0,02)
nahi baita diktadura 3 (0,02)
nahi baita egon 3 (0,02)
nahi baita errege 3 (0,02)
nahi baita Espainia 3 (0,02)
nahi baita Euskadi 3 (0,02)
nahi baita Frantzia 3 (0,02)
nahi baita gero 3 (0,02)
nahi baita gu 3 (0,02)
nahi baita han 3 (0,02)
nahi baita heldu 3 (0,02)
nahi baita hiru 3 (0,02)
nahi baita honela 3 (0,02)
nahi baita inguru 3 (0,02)
nahi baita irri 3 (0,02)
nahi baita izaki 3 (0,02)
nahi baita keinu 3 (0,02)
nahi baita literatura 3 (0,02)
nahi baita nahiko 3 (0,02)
nahi baita San 3 (0,02)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia