2009
|
|
Nazario ez zen bere apainketa pertsonalean orduak galtzen zituèn gizona; esan ere, esan zitekeen gizon landugabea zela alor hartan, apur bat oihesa, Reginarekiko harremanek, denborarekin, alor hura ere lantzera eraman zuten arren; baina horra: ...en haren bibote oparoa, halako moldez, non, bizarra egiterakoan, minutuak eman baitzitzakeen biboteko iletxoak berdintzen; eta bizarra egiten ez zuenean ere berdin, orduan hatzekin aritzen baitzen, bibotea lisatu eta iletxo bakoitza bere tokian jarri nahian balebil bezala, puntak pittin bat goraka; gero, lanaren emaitza gain gainekoak ikusita, atseginezko irritxo bat egiten zion bere buruari; esan
|
nahi
baita orduan ere halaxe aritu zela Nazario Orbe, hain zegoen harro bere biboteaz, antza?; lana bukatutzat eman zuenean, baina, ez zion bere buruari irririk erakutsi; areago: ispiluak islatzen zuèn irudiak ez zuen ohiko harrotasunik adierazten, inondik ere; Nazariok, beraz, beste zerbait behar zuen buruan; Nazario, izan ere, ez zen motza; une hartan, gainera, ez zuen disimuluan ibili beharrik, bakar bakarrik baitzegoen komunean, ispiluaren aurrean; gero, ezpainak mugitu zituen, baina hotsik gabeko mugimenduan, aurrez aurre zuenari hizketan ariko balitzaio bezala, begiak begietan iltzaturik:
|
|
isilik egoten zen bezala; ohituraren inertziaren mende zegoen, beraz, Damaso, halabeharraren halabeharrez, buru argia zen arren, argiegia ere bai, beharbada; argitasun gehiegizko hura, baina, berebiziko dohaina izateaz gain, oztopo bat ere izan zitekeen besteekin zituèn eztabaidetan edo bat batean hartu beharreko erabakietan, sarritan aldeko eta aurkako argudioen ugaritasunean galtzen baitzen, eta basoan galtzen denak ez baitaki basoaren berri: esan
|
nahi
baita orduan ere ez zitzaiola burua hutsik gelditu seguruenik; aitzitik: jauzika ibili zitzaion ideia batetik bestera eta pentsamendu batetik bestera?
|
|
" Barka, Teofilo Maria, baina Don Zoiloren agindua ez zen agindua izan, aholkua baizik..."; Damaso, baina, isil isilik geratu zen, zirt edo zart egitea eskatzen zutèn egoera gatazkatsuetan –inork betaurrekoak kenduz gero, mutil galdua zen– isilik egoten zen bezala; ohituraren inertziaren mende zegoen, beraz, Damaso, halabeharraren halabeharrez, buru argia zen arren, argiegia ere bai, beharbada; argitasun gehiegizko hura, baina, berebiziko dohaina izateaz gain, oztopo bat ere izan zitekeen besteekin zituèn eztabaidetan edo bat batean hartu beharreko erabakietan, sarritan aldeko eta aurkako argudioen ugaritasunean galtzen baitzen, eta basoan galtzen denak ez baitaki basoaren berri: esan
|
nahi
baita orduan ere ez zitzaiola burua hutsik gelditu seguruenik; aitzitik: jauzika ibili zitzaion ideia batetik bestera eta pentsamendu batetik bestera... alferrik, azkenean ez baitzuen erabakirik hartu eta erabakirik gabeko erabakiak inhibitzera bultzatu baitzuen, ohi bezala.
|
|
Nazario ez zen bere apainketa pertsonalean orduak galtzen zituèn gizona; esan ere, esan zitekeen gizon landugabea zela alor hartan, apur bat oihesa, Reginarekiko harremanek, denborarekin, alor hura ere lantzera eraman zuten arren; baina horra: ...en haren bibote oparoa, halako moldez, non, bizarra egiterakoan, minutuak eman baitzitzakeen biboteko iletxoak berdintzen; eta bizarra egiten ez zuenean ere berdin, orduan hatzekin aritzen baitzen, bibotea lisatu eta iletxo bakoitza bere tokian jarri nahian balebil bezala, puntak pittin bat goraka; gero, lanaren emaitza gain gainekoak ikusita, atseginezko irritxo bat egiten zion bere buruari; esan
|
nahi
baita orduan ere halaxe aritu zela Nazario Orbe, hain zegoen harro bere biboteaz, antza...; lana bukatutzat eman zuenean, baina, ez zion bere buruari irririk erakutsi; areago: ispiluak islatzen zuèn irudiak ez zuen ohiko harrotasunik adierazten, inondik ere; Nazariok, beraz, beste zerbait behar zuen buruan; Nazario, izan ere, ez zen motza; une hartan, gainera, ez zuen disimuluan ibili beharrik, bakar bakarrik baitzegoen komunean, ispiluaren aurrean; gero, ezpainak mugitu zituen, baina hotsik gabeko mugimenduan, aurrez aurre zuenari hizketan ariko balitzaio bezala, begiak begietan iltzaturik:
|