2009
|
|
Txaro, beraz, pozik zegoen; bazekien, bai, hura kointzidentzia hutsa zela; emakumeak, ordea, beste behar batzuk ere bazituen, antza: presentzia magiko baten beharra, adibidez, egunerokotasun hutsalaren eta asperguraren aurkako antidotoa izan zitekeena; berak, dena dela, bere ahalegina egin behar zuen, magiaren eremuan sartu ahal izateko; esan
|
nahi
baita begiak itxi, zigarretari xurgada betea eman, kea egotzi, eta halaxe mintzatu zitzaiola Adari, sinesberatasunez:
|
|
bat batean sorgortu zuena, halaxe geratu baitzitzaizkion begiak mutilari, zabal zabalik, aitak hipnotizatu balu bezala, baina ez semearen begiak biziaz betetzeko asmotan, biziaz husteko baizik; Gabinoren begi itxuraldatuak: begi itxuragalduak, bestela esanda, arima makurtuaren begiak iduri; esan
|
nahi
baita begi bortxatu haiek ez zutela jada ez berezkotasunik ez eta distirarik ere: distirarik apalena ere ez, bizitzarekin zerikusirik izan zezakeena eta matxinadarako dei ezkutu baten zantzuak bil zitzakeena bere baitan?
|
|
Txaro, beraz, pozik zegoen; bazekien, bai, hura kointzidentzia hutsa zela; emakumeak, ordea, beste behar batzuk ere bazituen, antza: presentzia magiko baten beharra, adibidez, egunerokotasun hutsalaren eta asperguraren aurkako antidotoa izan zitekeena; berak, dena dela, bere ahalegina egin behar zuen, magiaren eremuan sartu ahal izateko; esan
|
nahi
baita begiak itxi, zigarretari xurgada betea eman, kea egotzi, eta halaxe mintzatu zitzaiola Adari, sinesberatasunez:
|
|
Izan ere, bazirudien ezen aitak jaurti ziòn lehen gezi hark –bai baitira begiratuak, geziak baino geziago direnak– pozoi bat zuela –agintekeriaren eta intransigentziaren pozoia, umoregabekeriarena ere bazena horrenbestez– bere punta zorrotzean, Gabino –zaildu gabeko ume bat, azken finean– bat batean sorgortu zuena, halaxe geratu baitzitzaizkion begiak mutilari, zabal zabalik, aitak hipnotizatu balu bezala, baina ez semearen begiak biziaz betetzeko asmotan, biziaz husteko baizik; Gabinoren begi itxuraldatuak: begi itxuragalduak, bestela esanda, arima makurtuaren begiak iduri; esan
|
nahi
baita begi bortxatu haiek ez zutela jada ez berezkotasunik ez eta distirarik ere: distirarik apalena ere ez, bizitzarekin zerikusirik izan zezakeena eta matxinadarako dei ezkutu baten zantzuak bil zitzakeena bere baitan... ezer izatekotan, automata baten begi inpertsonalak baitziren Gabinorenak, aitaren esanetara zegoèn robot batenak; horregatik, beharbada, aitak bigarren gezia jaurti zionean, Gabinok ez zuen zirkinik ere egin –" Behin jo nauzu, eta bigarrenean ez didazu min handiagorik egingo" esaten ari zitzaion aitari, ausaz, jarrera harekin–, erabateko etsiak hartuta; ondoren, aitak orriak txikitu eta lurrera bota zituenean, Gabino bildots bat bezala makurtu eta paper puskak jaso zituen; egia da, halere, paper puskak jaso baino lehen, Nazariok halako sentipen bat bereganatu zuela –hain ziren, izan ere, edonor hunkitzeko modukoak Gabinoren begiak! –, gogorregi jokatu ez ote zuen –Gabino ez baitzen Domingo, azken batean–, baina egia da, halaber, Nazariok ez zuela halakoetan atzera egiten... edo atzera egiten zuen, bai, baina zinez atzera egin gabe:
|