2009
|
|
Nahiz eta jakin nahi ez izateak halako jakin min berezia piztu behar zion, eta nahiz eta, kontrapuntu gisa, Maria Bibianak gogoan behar zuen izeba Ernestinak inoiz eman ziòn irakaspena?. Jendea estutzen baduzu, jendeak estutuko zaitu??, erdibidea bilatzera bultzatu zuena, bide estutik ihesi, eskrupuluak ez zituen jada garai bateko etsai?, bi emakumeei elkarri idazten utziz baina elkar ikusten ez; hala, bada, Maria Bibiana lasai zegoen, ahizparen eta Txaroren arteko bitartekaritzak maila bateko arazoak (moralak) zekarzkion arren, ez ote zuen Jainkoak, beste ikuspuntu batetik, jardun hartarako aukeratu? Zeren, baldin eta gauzak bere bidetik ateratzen baziren, bera hantxe egongo baitzen, balizko okerrak zuzentzeko eta berbideratzeko prest?, baina ez zegoen lasai; atea zaintzen egon behar izateak, gainera, baita Adaren barre txikiek ere, tentsio puntu bat erantsi behar zioten bere nerbio sistemari; afalordua ere gainean zuten?; esan
|
nahi
baita Maria Bibianak askoz arrazoi gehiago zituela lasai ez egoteko lasai egoteko baino: horregatik egiten zitzaion minutu bakoitza bost minutuko, eta Adak irakurtzen zuen orri bakoitza hamar orriko.
|
|
(?) Maria Bibiana neska zintzoa zen; Maria Bibianak, baina, bazuen berezko joeratxo bat, berez zintzoa zena are zintzoago izatera bultzatzen zuena; zintzotasun egarri gehiegizkoak, ordea, arazoak ikusarazten zizkion arazorik ez zegoèn lekuetan, edo eskrupuluak sorrarazten zizkion, bestela esanda; esan
|
nahi
baita Maria Bibianaren psikea joan etorri haietan zebilela, eskrupuluetatik zintzotasun egarri gehiegizkora, eta zintzotasun egarri gehiegizkotik eskrupuluetara, gero eta zirkulu estuagoetan, halako eran, non noiznahi garbitzen baitzituen eskuak, egunean hogeita hamar aldiz bai, batean eskuaz zerbait ukitzen zuelako, bestean zerbaitek eskua ukitu ziolako, eta hurrengoan baziloak airean imajinatze...
|
|
esan zion Maria Bibianak, eta Feliperen osabak erantzun: . Xabier, axola ez bazaizu???, Maria Bibianari begiak zabaldu eta begietan argi bat piztu baitzitzaion istant hartan, pentsamenduaren basamortuan galderaren bat sortu ahala pizten edo itzaltzen da argi bat?, aldaketa baten marka ere izan zitekeena; esan
|
nahi
baita Maria Bibianak kontzientzia pizte edo kontzientzia hartze gisa bizi izan zuela, ausaz, memento hura, kontzientzia gero eta zabalago bat eragingo ziona gerokoan, esan ere, halaxe esan baitzuen mahaikideen aurrean:
|
|
Esan
|
nahi
baita Maria Bibianak kontu haiek guztiak behar zituela buruan: haietaz gain, baina, bazuen beste kontu bat, antza, bestela ez baitago ulertzerik nola atera zitzaion bat batean, barru barrutik atera ere:
|
|
Zentzuzko zentzuak, ordea, ezetz esaten zion, inoren bizitzan muturra sartzea bizikidetasunaren oinarrizko arauen aurkakoa zela, eta oso edukazio txarrekoa, beraz; zentzu zentzugabeak, berriz, baietz esaten zion, arima bat infernuko garretatik salbatzeagatik zentzu guztiak galtzea merezi zuela: ...amari besotik heldu eta, heldu ez beste, izeba Ernestinak inoiz esandako hitzak oroitu zituen?, lekua galtzen duenak galtzen du bere burua eta galtzen du Jainkoa??, baita heldulekua aurkitu ere hitz haietan, halako eran, non, hitzen iltze goriari indarrez heldurik, Maria Bibianak berbideratu egin baitzuen bere energia psikiko guztia, negar histeriko baten norabidean bideratzekotan egon zena; esan
|
nahi
baita Maria Bibianak begiak itxi eta, motorrots guztien gainetik, arreta osoa puntu bakarrean kontzentraturik, lelo bat errepikatzeari ekin ziola: lekua galdu dut, burua galdu dut, baina Zu ez zaitut galdu nahi eta erruki zaitez nitaz, erruki zaitez pilotuaz?; gero, begiak ireki, hegazkina hegan ikusi, eta galdutako konfiantza apurka apurka berreskuratu zuen, harik eta, pilotua lurreratu zenean, halako arintze bat nabaritu zuen arte, ez arintze erabatekoa baina, artean ere gaizki eginaren kontzientziak eztenkatzen baitzuen, antza, orain zizt eta geroago sast; Maria Bibiana ez zegoen, baina, hegaldia hasi aurreko egoera berean, zuloan erortzeko zorian egon ondoren indarberritua sentitzen baitzen, maila batean bai bederen; are gehiago:
|
|
Nahiz eta jakin nahi ez izateak halako jakin min berezia piztu behar zion, eta nahiz eta, kontrapuntu gisa, Maria Bibianak gogoan behar zuen izeba Ernestinak inoiz eman ziòn irakaspena –" Jendea estutzen baduzu, jendeak estutuko zaitu" –, erdibidea bilatzera bultzatu zuena, bide estutik ihesi –eskrupuluak ez zituen jada garai bateko etsai–, bi emakumeei elkarri idazten utziz baina elkar ikusten ez; hala, bada, Maria Bibiana lasai zegoen –ahizparen eta Txaroren arteko bitartekaritzak maila bateko arazoak (moralak) zekarzkion arren, ez ote zuen Jainkoak, beste ikuspuntu batetik, jardun hartarako aukeratu? Zeren, baldin eta gauzak bere bidetik ateratzen baziren, bera hantxe egongo baitzen, balizko okerrak zuzentzeko eta berbideratzeko prest–, baina ez zegoen lasai; atea zaintzen egon behar izateak, gainera, baita Adaren barre txikiek ere, tentsio puntu bat erantsi behar zioten bere nerbio sistemari; afalordua ere gainean zuten...; esan
|
nahi
baita Maria Bibianak askoz arrazoi gehiago zituela lasai ez egoteko lasai egoteko baino: horregatik egiten zitzaion minutu bakoitza bost minutuko, eta Adak irakurtzen zuen orri bakoitza hamar orriko.
|
|
Esan
|
nahi
baita Maria Bibianak kontu haiek guztiak behar zituela buruan: haietaz gain, baina, bazuen beste kontu bat, antza, bestela ez baitago ulertzerik nola atera zitzaion bat batean, barru barrutik atera ere:
|
|
(•) Maria Bibiana neska zintzoa zen; Maria Bibianak, baina, bazuen berezko joeratxo bat, berez zintzoa zena are zintzoago izatera bultzatzen zuena; zintzotasun egarri gehiegizkoak, ordea, arazoak ikusarazten zizkion arazorik ez zegoèn lekuetan, edo eskrupuluak sorrarazten zizkion, bestela esanda; esan
|
nahi
baita Maria Bibianaren psikea joan etorri haietan zebilela, eskrupuluetatik zintzotasun egarri gehiegizkora, eta zintzotasun egarri gehiegizkotik eskrupuluetara, gero eta zirkulu estuagoetan, halako eran, non noiznahi garbitzen baitzituen eskuak, egunean hogeita hamar aldiz bai, batean eskuaz zerbait ukitzen zuelako, bestean zerbaitek eskua ukitu ziolako, eta hurrengoan baziloak airean imajinatze...
|
|
Zentzuzko zentzuak, ordea, ezetz esaten zion, inoren bizitzan muturra sartzea bizikidetasunaren oinarrizko arauen aurkakoa zela, eta oso edukazio txarrekoa, beraz; zentzu zentzugabeak, berriz, baietz esaten zion, arima bat infernuko garretatik salbatzeagatik zentzu guztiak galtzea merezi zuela: ...ta, heldu ez beste, izeba Ernestinak inoiz esandako hitzak oroitu zituen –" lekua galtzen duenak galtzen du bere burua eta galtzen du Jainkoa" –, baita heldulekua aurkitu ere hitz haietan, halako eran, non, hitzen iltze goriari indarrez heldurik, Maria Bibianak berbideratu egin baitzuen bere energia psikiko guztia, negar histeriko baten norabidean bideratzekotan egon zena; esan
|
nahi
baita Maria Bibianak begiak itxi eta, motorrots guztien gainetik, arreta osoa puntu bakarrean kontzentraturik, lelo bat errepikatzeari ekin ziola: lekua galdu dut, burua galdu dut, baina Zu ez zaitut galdu nahi eta erruki zaitez nitaz, erruki zaitez pilotuaz...; gero, begiak ireki, hegazkina hegan ikusi, eta galdutako konfiantza apurka apurka berreskuratu zuen, harik eta, pilotua lurreratu zenean, halako arintze bat nabaritu zuen arte, ez arintze erabatekoa baina, artean ere gaizki eginaren kontzientziak eztenkatzen baitzuen, antza, orain zizt eta geroago sast; Maria Bibiana ez zegoen, baina, hegaldia hasi aurreko egoera berean, zuloan erortzeko zorian egon ondoren indarberritua sentitzen baitzen, maila batean bai bederen; are gehiago:
|
|
Orduan, baina, Maria Bibiana atera zen Gabinoren alde; Maria Bibianak, izan ere, gai haren inguruan sekula ezer pentsatu ez zuela zirudienak –ohikoa ohiko inertziaz baliatzen da, azken batean, ohikoarekin jarraitzeko, baita iraganari eusteko ere, aldaketa txikienetik urrun–, bere iraganarekiko haustura –hausturatxoa– izan zuen, itxura batean, noiz eta bi txistulariak –Felipe eta Feliperen osaba– agurtu baitzituen, hauek sendategian Gabinori egindako bisitaren ondotik –" Eskerrik asko, Francisco Javier" esan zion Maria Bibianak, eta Feliperen osabak erantzun: " Xabier, axola ez bazaizu..." –, Maria Bibianari begiak zabaldu eta begietan argi bat piztu baitzitzaion istant hartan –pentsamenduaren basamortuan galderaren bat sortu ahala pizten edo itzaltzen da argi bat–, aldaketa baten marka ere izan zitekeena; esan
|
nahi
baita Maria Bibianak kontzientzia pizte edo kontzientzia hartze gisa bizi izan zuela, ausaz, memento hura, kontzientzia gero eta zabalago bat eragingo ziona gerokoan, esan ere, halaxe esan baitzuen mahaikideen aurrean:
|