2009
|
|
Esan
|
nahi
baita Chaplinek, eguberri eguneko bazkaloste hartan begiak ganbarako horma zurian iltzaturik zituenak, iraganeko kontu haiek oroitzen zituela, menturaz, film batean bezala, Ada bere gabon kanta harekin. Gaueko izar argitsuena, ari zen bitartean; gero, baina, Adak abestia bukatu, eta beste bati ekin zionean. Belengo portalian?, begirada hormatik baztertu eta amari zuzendu zion, honek keinu nabariak egiten zizkion bitartean, antsietatezko egoera bat salatzen zutenak, batean erlojuari so egiten baitzion eta hurrengoan Chaplini, berriro erlojura itzultzeko eta berriro Chaplini; ordainean, Chaplinek kokotsa altxatzen zuen, amari galdetu nahi balio bezala:
|
|
koadro entzutetsuan azaltzen dena eta Chaplinek ederki ezagutzen zuena, maisutza ikasi zuèn garaian behin baino gehiagotan ikusi baitzuen koadroaren kopia bat, lagun egin zuèn irakasle bakuninzale batek bere etxeko langelan zuena?, iraultza bera ere Adaren baitan haragiturik balego bezala; Libertatearen irudi hark, baina, ezusteko erantzuna eman zion libertate gose baizik ez zenari?. Sentitzen dut??: bi hitz, epai bat, Chaplin erbestera kondenatzen zuena; esan
|
nahi
baita Chaplinek buruan behar zituela Domingo eta Adaren arteko harremanak: xehetasun hura, esate baterako, anai arrebak bultzatzen zituena zigarro beretik erretzera noiznahi; baliteke, balitekeenez, Chaplinek aintzakotzat ere ez hartzea xehetasun hura egoera normal batean, baina, zegoen bezala zegoelako, jeloskor zegoen heinean, ez zen neurriaren jabe?, zigarroaren muturrean ikusi zituen, apika, haien ezpainak bat eginik, irudiak eta aldiak nahastuz, irudimenaren ariketarik apetatsuena bitarteko; Chaplinek, ondorioz, deseroso sentitu behar zuen, errudun ere bai ausaz?
|
|
Esan
|
nahi
baita Chaplinek, eguberri eguneko bazkaloste hartan begiak ganbarako horma zurian iltzaturik zituenak, iraganeko kontu haiek oroitzen zituela, menturaz, film batean bezala, Ada bere gabon kanta harekin –Gaueko izar argitsuena– ari zen bitartean; gero, baina, Adak abestia bukatu, eta beste bati ekin zionean –Belengo portalian–, begirada hormatik baztertu eta amari zuzendu zion,... " Zer arraio duzu, ama?", harik eta begiak horman berriz iltzatzea erabaki zuen arte... ganbaran ate hotsak entzun zirèn une berean, Adaren jarduna isilarazi zutenak:
|
|
Ada ez zela beste emakume bat, beraz, zerrendari eranstekoa, ororen arteko bata baizik, lehena, sentimendu erabateko bezain esklusiboan; harekin batera, buruan zituen berak idealizatutako gaiak –Parisko komuna; hierarkiarik, jabego pribaturik eta jelosiarik gabeko gizartea eta abar–, kontraesan bortitz bat sorrarazten ziotenak, ausaz... edo agian ez, zeren, A las barricadas kantatu zuèn hartan, Adaren gorputza esku eta bandera bihurturik ikusi baitzuen Chaplinek, beharbada –barrikadako protagonista emakumezko hura bezala, Délacroixen" Libertatea, herriaren gidari" koadro entzutetsuan azaltzen dena eta Chaplinek ederki ezagutzen zuena, maisutza ikasi zuèn garaian behin baino gehiagotan ikusi baitzuen koadroaren kopia bat, lagun egin zuèn irakasle bakuninzale batek bere etxeko langelan zuena–, iraultza bera ere Adaren baitan haragiturik balego bezala; Libertatearen irudi hark, baina, ezusteko erantzuna eman zion libertate gose baizik ez zenari –" Sentitzen dut" –: bi hitz, epai bat, Chaplin erbestera kondenatzen zuena; esan
|
nahi
baita Chaplinek buruan behar zituela Domingo eta Adaren arteko harremanak: xehetasun hura, esate baterako, anai arrebak bultzatzen zituena zigarro beretik erretzera noiznahi; baliteke, balitekeenez, Chaplinek aintzakotzat ere ez hartzea xehetasun hura egoera normal batean, baina, zegoen bezala zegoelako –jeloskor zegoen heinean, ez zen neurriaren jabe–, zigarroaren muturrean ikusi zituen, apika, haien ezpainak bat eginik, irudiak eta aldiak nahastuz, irudimenaren ariketarik apetatsuena bitarteko; Chaplinek, ondorioz, deseroso sentitu behar zuen, errudun ere bai ausaz... hargatik esan baitzuen, menturaz, esan zuena:
|