Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2010
‎Langile immigranteak bereziki baliagarriak ziren enpresarientzat. Lan baldintza gogorragoak ametitzen zituztelako, gutxiago eskatzen zutelako eta, beharrezkoak ez zirenean, bazterrean uzteko errazagoak zirelako. Estatuarentzat merkeak ziren, kostu sozial txikiagoa zutelako, batez ere langileak familiarik gabe etortzen baziren; eta halako immigrazioa promozionatu zen luzaroan.
2012
‎Sailburu bat jartzen dute, pare bat urte irauten du karguan eta beste berri bat izendatzen dute, berriz ere zerotik hasi behar duena eta zerbait ona ala txarraerabakitzen duenerako, kendu eta beste bat jarriko dute. Diru asko inbertitu behar da irakaskuntzan (lan eta osasun arloekin batera arlo garrantzitsuena behar luke izan hezkuntzarenak edozein gobernuren arduretan), garai berriei aurre egin (etorkinak, euskararen egoera, ohituren aldaketak, bullyinga...), irakasleak duinki tratatu (soldata hobeak, lan baldintza ez hain eskasak, estresa, irakasleen berritzea, aurrejubilazioak aintzat hartzea, lizentziatu berriei aukerak ematen hastea.). Hezkuntza saileko arduradunek erantzun dute azken bileran, inolako soluziorik eman gabe, eskaera" maximalistak" direla.
2013
‎Deigarria zen. Joko Handiaren gaiak gogoan zituztenak —gerra, lan baldintzak, arma salmenta librearen auzia, osasun sistema— oso lasai zeuden, elkarren artean hizketan edo hautagaiaren propaganda irakurtzen. Joko Txikian ari zirenak, berriz, makurtuta, kopetilun, hil edo biziko egoera baten aurrean bezala.
‎Beraz, astebeteren buruan, hiru inurri soilik geratzen ziren inurri gaixoa zaintzeko. Honek laster ulertu zuen Zaharren Egoitza batean ingresatu zuela, non bere zaindariek, hau bai kasualitatea!, mugagabeko greba bati ekin zioten lan baldintzak hobetu nahian. Beraz, berehala hil zen inurri gaixoa bere lagun guztien alibioarako.
‎Enpresa publiko administratiboen eta gizarte ekimenekoen arteko leizea handituz joan zen. Bai sortzen zuten mentalitate laboralean, bai proiektuekiko atxikimendu modalitateetan, bai lan baldintzetan... bi mundu desberdin sortu dira, konparaziozko bidegabekeriak tartean direla. Euskarazko hedabideetan formazio maila bereko bi kazetarik irabazten zuten soldataren arteko aldea, bikoitza izatera iritsi izan da eredu publiko administratiboan lan egiten zuenaren alde.
‎Hori berez ona da, eta munduko hainbat begiralerentzat inbidiagarria, gizarteen erakunde egitura orekatuagoa, biziagoa eta gizarte zibilari lotuagoa amesten dutenenentzat bereziki (hortik doaz etorkizuneko gizarteei buruzko gogoeta garatuenak). Hemen gertatu dena, ordea, eredu publiko administratiboari eman zaizkion lan baldintza bikainek etengabeko sirena kantua eta gutxitasun sentsazioa zabaltzen dutela, hain inportanteak diren beste langile hauen artean.
‎Eusteko zaila den edo beste enpresek lortzea ezinezkoa den lan baldintza eredu publiko administratibo honek sortu du, beste aldetik, orain enpresa publikoan bertan ere konparaziozko agrabioak gertatzea, garai batean baldintza batzuk lortu zituztenen eta egungo bertako langile askoren artean. Baina hori beste gai bat da.
2015
‎Potasas de Navarra S.A. 1960an eratu zen, espainiar gobernuak proiektu enblematikoa baitzeukan gatz potasikoaren sustatzeko. INIk kudeaturik, hamarraldiaren bukaerarako tentsio politiko eta sozialak areagotu ziren, eta lan baldintza hobeak eskatzetik, eskubideak eta libertateak eskatzeraino zabaldu zen borroka, diktadurak galerazten baitzizkien langileei, eta hauek sinbolizatzen zuten diktadura ukatzailea, enpresa publiko honen Zuzendaritzan.
‎ELArentzat garrantzia handia zuten euskal erakundeetako langileen lan baldintzek: alde batetik, sindikatuari berez zegokion gaia zen, are gehiago kolektiboan afiliatu gehien zuen organizazioa izanik; bestetik, ELAk bultzatu zuen lan harremanen esparru propioaren osagarri inportantea zen langile publikoen baldintzena.
‎ELAk salatzen zuenez, erakundeok berea egina zuten ahalik eta zerbitzu gehien enpresa pribatuen esku uzteko xedea: azpi-kontratazioen bidez, langileei soldata apalagoak eta lan baldintza okerragoak ezartzen zitzaizkien; bide batez, negozio sare emankorrak josten ziren zerbitzuen pribatizazioaren itzalean.
‎Lizarra Garaziren porrotak puztutako estatuaren aurrean, otzan agertzen zen Jaurlaritza, ELAren iduriko: gero eta larriagoak ziren eskumenen uko eta murrizketak —oso gertukoak zituen sindikatuak langile publikoen lan baldintzena edota prestakuntza jarraituaren auzia" zanpaketa egoeraren" erakusle ziren; aldiz, agintari nazionalistak, herritarrei gatazka politikoa bere gordinean azaldu beharrean, 1028 egoera zuritzen saiatzen ziren, arazoen ertzak leunduz eta gauzak normal zihoazenaren itxurak eginez; jokabide horren adierazle zen Gernikako Estatutuaren gorespena, gauza jakina zenean Madrilek hura ez...
‎Egia da ekintza sindikalaren garrantzia ez dela berria ELAren eginbidean: III. Kongresuan marraztutako ereduaren oinarria osatzen zuen eta, negoziazio kolektiboaren alorrean bederen, ekintza aske eta eraginkorra sustatu zuen sindikatuak beharginen lan baldintzak hobetzeko: greba kutxa sortu, sendotu eta baliatu izanak, edota hitzarmenen negoziazioa eragotzi zezaketen itunen arbuio argi eta salbuespenik gabeak —1977ko Moncloakoetatik hasita— ekintza sindikalari aitortzen zitzaion garrantzia nabarmentzen zuten.
‎873. " LAB nos ha fallado en mas de una ocasion, desmarcandose, como ocurrio en el conflicto de la Administracion de la CAPV o en la huelga de maderas de Bizkaia" (Gurutz Gorraiz, Ikegaf federazioko idazkari nagusia, maiatzaren 18ko ordezkarien bileran, Donostian). Bereziki mingarria izan zen ELArentzat Expert en gertatutakoa; Volkswagenen hornitzailea zen lantegi honetan langile gazteen lan baldintzak hobetzea lortu zen greba gogor baten ondoren; LAB, UGT eta CCOOkin batera, azpijokoan aritu zen enpresaren zuzendaritzarekin itun hura indargabetzeko: " UGT, CCOO y LAB se han aliado con la patronal para renegociar a la baja el acuerdo alcanzado meses antes, tras un duro coiflicto", salatu zuen Jose Mari Otaegi, ELAren Nafarroako arduradunak (Astekaria 8,); gaiari Astekariaren 7 zenbakiak eskainitako zutabe gogorrak —" Ustelkeriaren txirristan" — enpresari egindako zerbitzuaren ordainetan sindikatu horiek abantailaren bat liberaturen bat, agianhitzartu ote zutenaren susmoa azaltzen zuen.
‎Urte berean, Tuterako lorezainak, 93 eguneko borrokaren ondoren, helburu gehienak jasotzen zituen akordioa erdietsi zuten: %28ko soldata igoera, 35 orduko lan astea, eta beste hobekuntza batzuk, bere lan baldintzak lan paretsua egiten zuten udaleko langileen baldintzekin parekatuz. Udala gidatzen zuen UPN aitortzera iritsi zen ELA sindikatua zela oposizioa egiten zion talde bakarra (Landeia, 131, 2006ko martxoa apirila).
‎Langile klasea pairatzen ari den lan baldintzen narriadurak hitzarmenen negoziazio eredua berrikustera darama ELA. Aipatu bezala, hitzarmenak negoziatzeko aukerari eustea izan zen urteetan ELAren kezka nagusia:
‎ELA ere gertu zegoen bere esparrua defendatzeko; uste zuen, gainera, inguruabarra trantsizioaren hasieran baino aldekoagoa zuela, azken urtetako bilakaerak euskal esparruaren fabore egin baitzuen: sindikatu abertzaleen pisua Langileen Estatutua onartu zenean baino nabarmen handiagoa zen; 237 lurralde mailako lan hitzarmen sektorial gehienak finkatuak ziruditen; EAEri zegokionean bederen, urrats garrantzitsuak emanak ziren lan harremanen inguruko erakundetzean, batez ere Lan Harremanen Kontseiluaren jarduerari esker; langileen artean eta, oro har, jendartean oso hedatua zegoen bertako lan baldintzak bertan negoziatu behar zirenaren ustea, eta inork gutxik ulertuko zuen ordura arteko eraikuntza edo ostalaritzako hitzarmen probintzialen negoziazioa Madrilek galaraztea.238 Aldeko giro hura baliatuko zuen ELAk Lan Harremanen Kontseiluak euskal gehiengo sindikal eta patronalak erabakitako negoziazio esparruaren aldeko ebazpena onar zezan, UGTen aldeko botoekin onartu ere.239...
‎ELAren konprometitzeko borondatearen adierazlea da erakundeekin lan egiteko eta erakundeak indartzeko erakutsitako ahalegina: sindikatuen parte hartze instituzionala sustatzeko proposamenak egin ditu ELAk, hala nola herri lanen jarraipenerako eta lan baldintzen hobekuntzarako batzordeak; Jaurlaritzaren pobreziaren aurkako planari ekarpenak egin dizkio; Lan Harremanen Kontseiluaren jarduera bizkortzeko proposamenak aurkeztu ditu.
‎ELAren hausnarketaren arabera, euskal sindikalismoaren etorkizun hurbila oso lotuta egongo da autogobernuak lortzen duen mailarekin eta erakundeek egiten duten autogobernuaren erabilerarekin. ELAk, Gernikako Estatutua osorik konpli dezala eskatzeaz gain, berau lan eta gizarte gaietarako eskumen legegileaz osatu dezala eskatzen dio Madrili; aldi berean, euskal erakundeei ere jada dituzten eskumenen erabilera egokia eskatzen die, langile publikoen lan baldintzen negoziazioa edota sindikatuen parte hartzea bezalako gaietan. Horrenbestez, autogobernuaren tresnek eredu sindikal propioa finkatzen laguntzeko balio behar dute, zeinetan proposamen, kontsulta eta negoziazio jarduerek aintzat hartuak izan daitezen enpresen nahiz enpresaz kanpoko harremanetan.
‎Bi arrazoi mota eman zituen ELAk askori ulertezin gertatu zitzaien erabaki hartarako. Prozeduraren aldetik, alderdi politikoak sindikatuei zegozkien gaietan sartuak ziren eta, Francoren garaian bezala, erabaki politikoz, langileekin negoziatu gabe, ezarri nahi izan zituzten langileen lan baldintzak; ELAren aburuz, Espainian benetako demokraziarik ez zegoela erakusten zuen jokabide hark, gobernuak nahiz oposizioko alderdiek gutxietsi egiten baitzituzten sindikatuak, bere eginkizunik behinena —negoziazio kolektiboa— usurpatu eta alderdien interesen menpe jarrita. Sindikatuen gutxiespen hura oso aurrekari gaiztoa zen, ELAren iritzian, hastapenetan baino ez zegoen demokraziarentzat; Alfontso Etxeberriak esan zuen bezala, Moncloa-ko Itunak" UCDren gobernuarentzat ezin probetxugarriagoak izan dira; sindikatuen duintasunerako, ezin okerragoak". 90
‎Urriaren 8an ELAren Nazio Batzordeak gogor salatu zuen UGT goratzeko jukutria hura sindikalismoaren eta, zehatzago, ELAren aurka zihoala, euskal langileen lan baldintzak Madrilen negoziatuko baziren, euskal sindikalismoa bere egiteko nagusirik gabe utziko zuelako; berehala bozkatuko zen Autonomia Estatutuaren eragina ere murriztu egiten zuen, ELArentzat askatasun sindikala autonomia prozesuaren nahitaezko osagarria baitzen; kontraesan larritzat jotzen zuen Euskal Kontseilu Nagusiko Lan Kontseilaritza euskal sindikalgintza ezabatu nahi zuen alderdi bate...
‎151. 1983 eta 1984an grebak egin ziren administrazio autonomoan lan baldintzak eta homologazioa prozesua zirela eta.
‎Aipatu den bezala, ELA ez zegoen inondik ere pozik egiten zen negoziazio kolektiboarekin: 1993 urteaz geroztik ematen ari zen hazkunde ekonomikoaren etekinak ugazaben poltsikoetara zihoazen; aldiz, lan errentek eskuratzen zuten aberastasunaren zatia gutxitu egin zen denbora horretan, soldatapekoen kopurua ia herena hazi zen arren; aldi berean, lan baldintzak narriatzen ari ziren, batez ere prekarietatea eta bazterketa gehien nozitzen zuten behargin talde berrien kaltean: emakumeak, gazteak, etorkinak, langabetuak.
‎Egoerak, gainera, okerrera egin du krisiarekin. Kazetaritzan lan baldintzek nabarmen egin dute okerrera. Lanpostu suntsiketan gorenean dago kazetaritza, eta kontsumo ohitura aldaketek are gorriagoa egiten dute egoera.
2016
‎Protokoloko artxibategian topaturiko testua, eta beronen azalean agertzen den bezala, Eltzaburun eraiki beharreko maisuaren etxeko lanen baldintzak ditugu, zurginak zein harginak betebeharreko baldintzak hain zuzen ere. Baldintzok gaztelaniaz eta euskaraz agertzen dira, ez ordea eskritura osoa.
2017
‎Aspaldiko egitasmoa zen liburu honen egitea, baina lan baldintza egokirik faltan ezin bururatu nuen. Oraingoan, gauzatua delarik, berau posiblea egin duten guztiekin zorretan nago.
2018
‎XX. mendeko 40 urteetako Arga ibaiko garbitzaileek Iruñeko hiriko familia burgesentzat lan egiten zuten soldata ezin txikiago baten truke. Oso latzak ziren lan baldintzak, izotza, elurra eta hotz handia jasaten zituzten neguan, eta bero ikaragarria udan. Garbitzaileak, soldata txiki baten truke, enplegu emaileen etxeetatik igarotzen ziren arropa biltzera, ibaiaren aurrean belauniko garbitzen zuten, esekitokietan zintzilikatzen zuten arropa lehortzeko eta gero lisatu egiten zuten arropa hori.
‎Aitzitik, hona hemen ahozko historiari esker zabaltzen den eremu zabala, iturri ezin oparoagoa baita aldi hori aztertzeko, artxiboen munduko politika orokorrean aldaketa garrantzitsuak gertatzen diren arte, ikerlariek dokumentazioa eskuratzeko aukera izan dezaten arte eta hamarraldi horietan gertatutakoak argitzeko ikerkuntza kolektiboko proiektuak sustatzen diren arte. Bildutako informazioaren arabera, laneko zigorrak, zigor ekonomikoak, kaleratzeak, atxiloketak, torturak, espetxealdiak eta gisakoak izan ziren gerra amaitu eta berehala erakunde antifaxisten berrantolaketan esku hartu izanagatik eta geroago, diktaduraren azken hamarraldietan, laneko baldintzak hobetzeko eta gizarte bidezkoago eta solidarioagoa lortzeko langileen mugimenduaren borroketan parte hartu izanagatik aplikatu zituzten errepresio bide batzuk.
‎Iruñean ere lan baldintzak hobetzea zen helburu nagusia. Grebak ez ziren oso luzeak izaten, eta gehienetan soldata aldarrikapenak izan ziren ardatza.
‎Irakasleen etengabeko trebakuntzan aurrerapausoak emateko aukerak, beraz, egon badaude, baina eragina izango badute, estrukturalak izan dira. Ezin da irakasleen trebakuntza iraunkorra haien borondate onaren gainean utzi, jakinik, bestela ere, haien lan baldintzak aski gogorrak direla. Kolektiboen arteko elkarlana ezinbestekoa da, eta lankidetza esparru horrek Finlandian arrakasta du estrukturala delako.
‎Ikus dezagun herri gisa Finlandiatik zer ikas dezakegun eta nola bihur ditzakegun gure ikastetxeak habitagarri. Azter dezagun nola hobetu ditzakegun irakasleen lan baldintzak, ez hainbeste euren baldintza ekonomikoak eta soldatak, baina ikasleei ematen dieten zerbitzua hobetzeko behar diren horiek. Honela, bide batez, ikasleen bizi kalitatea ere hobetu genezake, eta lortu genezake ikastetxeak kokatuta dauden auzoko errealitate sozialarekin eskuz esku ibiltzea, ikasleak segregatu gabe.
2019
‎Begoñaren mezua zahar etxeetako lan baldintzei buruzkoa zen. Bi emakumeren testigantzak zekartzan.
‎Lehen baldintza: klase borroka ekonomikoak merkatuaren logika barrura mugatu behar dira (hau da, soldata, lanordu, lan baldintza eta prezioei lotutako borrokak izan behar dira) eta moderatu edo eten egin behar dira kapital metaketa mehatxatzen badute. Eta bigarrena:
‎arreta lanegunaren luzerari buruzko eta emakume zein haurren enpleguari buruzko legedietan jartzen zuen. Lan merkatuen eta lan baldintzen antolakuntzan estatuak eskua sartu behar zuenaren adibidetzat zeuzkan legediok, kapitalaren beraren eta langile klaseko familien interesen alde. Kapitalen arteko lehien ondorioz (garaian gainbalio absolutua zen lehia ildo nagusia, gainbalio erlatiboa baino), norbanako kapitalisten artean inork ere ez zuen lehena izan nahi lanordu murrizketak egiten, emakume zein haurren lana gutxitzen edo lan baldintzak hobetzen.
‎Lan merkatuen eta lan baldintzen antolakuntzan estatuak eskua sartu behar zuenaren adibidetzat zeuzkan legediok, kapitalaren beraren eta langile klaseko familien interesen alde. Kapitalen arteko lehien ondorioz (garaian gainbalio absolutua zen lehia ildo nagusia, gainbalio erlatiboa baino), norbanako kapitalisten artean inork ere ez zuen lehena izan nahi lanordu murrizketak egiten, emakume zein haurren lana gutxitzen edo lan baldintzak hobetzen. Baina lehia gupidagabeak geroz eta heriotza tasa handiagoa sortu zuen haurren eta helduen artean, baita gainbehera demografikoa eragin ere; eta harekin batera produktibitatea apaltzen hasi zen, lantegietako inspektoreek eta estatuko funtzionarioek berri eman zutenez (Marx, 1976a:
‎80ko hamarkadatik hona, errentagarritasun maila irabazi tasa— mantentzeko ahaleginek lan baldintzen murriztapena ekarri dute. Orduan hasitako oldarraldi neoliberalak, soldata errealen hazkundea, produktibitatearen hazkundearekin alderatuz, moteldu egin zuen, eta zenbait lan eskubide eraso zituen.
‎Zalantza barik, herrialdeen gehiengo handia baten desberdintasun sozialak handitu egin dira azken hamarkadetan, hein batean Sobietar Batasunaren gainbeherak eta politika neoliberalen ezarpenak bultzatuta, kapitalismoaren baitako joera izan arren. Agerikoa da mundu mailako polarizazio soziala handitu egin dela, zeinetan lan baldintzak, langileen erresistentziarik egon ezean, baldintza txarragoetan parekatzen diren (Tapia eta Astarita, 2011: 261).
‎Langile outsiderek pairatzen dituzte prekarizazioaren maila handiena, baina kopuruan gero eta gehiago izateaz gain, langile core en lan baldintzek gero eta gehiago horiekin alderatzen dira (Quintana Hernandez, 2012). Prekarizazioa da, beraz, lan indarraren kanporakera gauzatzeko Mendebaldean erabili den estrategia (Sassen, 2015:
‎Berdina gertatzen da plataformen ekonomiarekin (plataform economy). Kontsumo lanaren birmenkatilizazio arina ematen ari da 2008tik aurrera, adibidez banatzaileen eskutik, janaria dendatik etxera garraiatzean; eredu hori, esango du Morunok (2018), errentagarria dela lan baldintzen murrizketa baten ondorioz.
‎Planteamendu esentzialistak (zurrunak, estatikoak, definizioz baztertzaileak) alboratzeaz gain, postulatu posmodernoetan ez erortzeko tentu handiz ibiltzea komeni da. Egiturazko zapalkuntzak ahaztu gabe, subjektu kolektiboa bizi eta lan baldintzetan, egunerokotasuneko beharretatik nahiz biharko itxarobideetatik eta, nola ez, borroka esperientzia zehatzetan (konkretuak, errealak, tangibleak) (auto) eratzen doala esan dezakegu.
‎Baina beste faktore bat ere bazegoen: kapitalistak beldur ziren langileen gehiegizko esplotazioak —laneguna luzatzearen eta beren komunak deuseztatzearen ondorio zenak— ez ote zuen berekin ekarriko langile klasearen desagerpena eta emakumeen errefusa etxeko lanak egiteari eta umeak zaintzeari, gai horiek behin eta berriro agertzen baitziren gobernu ingelesaren aginduz 1840ko urteetatik aurrera langileen lan baldintzen eta osasun egoeraren gainean egindako txosten ofizialetan.34 Bidegurutze horretan, lan erreforma berri bat ezarri zen: kapitala inbestitu zen lan indarraren erreprodukzioan, eta fabrikako hainbat lege [Factory Acts] bultzatu ziren.
‎Deslokalizazioaren afera hau ez da inondik ere berria, baina korear enpresari horien kasua berezia dela dirudi: diru publiko mordoa jasotzearen truke ez omen dute behin ere emandako hitza bete (inbertsioa, lanpostu kopurua, lan baldintzak,..). Eta, horren ostean, hanka egin dute Jundizetik lasai asko, 147 langile kale gorrian utzita.
2020
‎Baina uste hori berehala zapuztu zitzaidan. Atera nintzen etxetik nire inguruko metro karratuetan zer gertatzen zen begiratzera, eta Guggenheimeko langileek prekarietate gordinean lan egiten zutela jakin nuen; geroxeago, greban zeudela lan baldintza duin batzuen eske; hurrena, bota egin zituztela haietarik hemezortzi, ia denak, eta bota gainera inolako negoziaziorik gabe, kontratua bukatzen zitzaielako aitzakian. Aitzakia errazagorik ez gure gizartean, non kontratu gehienak sortu orduko jartzen diren bukatzeko zorian.
‎". 159 Kuliak ere norbait zirela zuen Eçak, eskubideak zituztela eta Estatu portugesak babestu behar zituela, Macau portugesa zelako. Comision Centralde Colonizacion izeneko batzorde bat zegoen Kuban immigranteak gizalegez tratatzen zirela begiratu behar zuena, baina batzorde hori lur jabe aberatsez osatzen zen, eta horiek ez zuten txinatarren lan baldintzak eta giza eskubideak hobetzeko batere interesik. Propietarioak ziren eta propietatea defenditzeko zeuden.
2021
‎Formakuntza proposamen erakargarriak egiteak eta irakasteak ez duelako deus ere balio, irakaslearen testuingurua aldatu ezean. Ez dute ezertarako balio, baldin eta ez badira irakasleen lan baldintzak eta etengabeko formakuntza hobetzen eta zentzu berean ez doazen pentsamenduak aldatzen. Alabaina, Escuderoren kritikak ez dira irakasle zaharkituen ikuspegietara, lan baldintzetara eta prestakuntzara murrizten, pedagogiak ere baitu berea.
‎Kontrolaezin bihurtzean, kanpoan geratu gara, ate irekien aurrean ahoa bete hortz; are baztertuago, lehenago ere kanpoan baikeunden. Eta, hala eta guztiz ere, esandako guztiarekin ere, jarraitzen dut pentsatzen irakasleak militante puntu bat izan behar duela, apur bat gehiago egin behar duela, heziketa sistema hobetu nahi badugu, berez sistema benetan kaskarra baita, bakarrik baikaude eta gure lan baldintzak hobetzeko asmorik ez dagoenean, kontrakoa baizik— Gakoa auto esplotazioan ez erortzean dago. Nola, baina?
‎Greba, jakina denez, zerbaiten aurkako jarrera erakusteko edota presio soziala egiteko helburuarekin egindako lanuzteari esaten zaio, beti ere lan baldintzen hobekuntza lortze aldera. Zentzu horretan, lehenengo ezaugarriari helduz, grebak mina sortu behar zuen presioa egin ahal izateko, folklorekeria huts ez bilakatzeko.
‎Ez dute ezertarako balio, baldin eta ez badira irakasleen lan baldintzak eta etengabeko formakuntza hobetzen eta zentzu berean ez doazen pentsamenduak aldatzen. Alabaina, Escuderoren kritikak ez dira irakasle zaharkituen ikuspegietara, lan baldintzetara eta prestakuntzara murrizten, pedagogiak ere baitu berea. Dioen bezala, ezin ditugu horrenbeste altxatu oinak lurretik fantasian erortzen bukatzeko, fatalismora zuzentzen gaituen erreformen ukapen sistematikoan erortzea ere saihestu behar dugun bezala.
‎Horrelako kasuetan, zuzendari izan behar duenak bere taldea osatzen du gogoko dituen lankideekin. Batetik, kasu askotan, zuzendariek beren ikuspegiaren arabera antolatu ohi dute dena, askotan beren ildoko lankideak lagunduz eta gainontzekoen lan baldintzak kaskartuz; are gehiago oraindik funtzionario ez direnen baldintzak, esleipenak adibiderako. Horrek giroa kaskartu ohi du, eta mendekurako bidea zabaltzen da, behin zuzendaritza taldea aldatu behar denean ez bada zuzendaria, irakasle huts bilakatu baino, ikuskari bihurtu edo Berritzegune batera doala—; bestetik, demokraziaren interpretazio txar berri baten ondorioz, uste da irakasle guztiek igaro behar dutela inoiz zuzendaritzatik, maizegi lekua okupatu nahi ez duen baten batek hartu behar duelarik, horrek ekar dezakeenarekin.
‎Horrelako kasuetan, irakasleak ez ohi dira gestorearekin gehiegi fidatzen, beraiek zaintzeko jarri dutela pentsatu ohi baitute. Eta, horregatik, gurean gertatu zen bezala, zuzendariak aliantzak bilatu behar ditu irakasleen artean, irakasle talde horren lan baldintzak hobetuz —eta eszeptikoena edo kritikoena kaskartuz— Botere harremanak nonahi.
‎Bigarren itxurazko paradoxarik ere bada hemen, gastu publikoa murriztu eta irakasleen lan baldintzak kaskartuz doazen neurrian ari direlako enpresa pribatu handiak egundoko dirutza inbertitzen hezkuntzan. Are gehiago, egun hezkuntza diru iturri izugarri bilakatu da; oraindik gehiago, egungo negozioetan handienetarikoa ere baita.
2022
‎Sentsazioa beraz, kontraesankorra da geure arteko" barbaroen" aurrean. Langabeziaren eta lan baldintza kaskarren arazoa leporatu ohi diegu, baina bestalde, datuen eta gobernarien azalpenek gero eta sarriago azpimarratzen dute geure ongizatearen iraupena odol berri horren eta lan indar berri horren eskuetan dela.
‎Allende gizon ona zuan, herrikoia, Felipe. Txileko fabrika batzuk nazionalizatu eta langileei emanik produkzioa handitu zian, osasuna eta lan baldintzak hobetu... Orain zer?
‎Auto blindatuan, hotelean edo bazkaritan, bi hauek beti dute galde sena piztuta, ezagutza pilatzen ari dira unerik informalenean ere, etengabe. Horixe da, jarrera horixe, ezagutzaren arloko langile bat bokaziozkoa dela (edo gutxienez bere lanarekiko koherentea) agertzen duena, eta ez unibertsitatean bukatu duena lanpostu prestigiotsua delako, lan baldintza onak dituelako edo galbahe erraza jarri diotelako. Eta horretaz ari nintzen lehen.
2023
‎Gero zuen ikasi ezer ez egitea posizionamendu politikoa zela. Gero zuen irakurri kapitalaren lan baldintzen eta lanaren aurkako arbuioa zela. Hastapenean ez zen ausartzen" soldatapeko lana arbuiatu egin behar da" idazten baina bere azken poesia kaierrean antikapitalistaren atsotitza kopiatu zuen gehituz nagitasuna zela bizitza bizitzeko modurik iraultzaileenetarikoa.
‎Auto fabrikako langileek, herrialdeko handiena, ekoizpena gelditzea erabaki dute. Hilabeteak dira haien lan baldintzak okertu egin direla, etengabeko kaleratzeak pairatzen ari direla eta, halere, larunbatero ordu estrak egitera behartzen dituztela. Era berean soldatak izoztu eta katearen erritmoa azkartu diete.
‎—Eginbeharrik ez duzu erantzun nion. Lan baldintza egokiak, besterik ez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia