Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2002
‎Asian, esate baterako, gutxiago fakturatu zuen iaz, eta, ondorioz edo, milaren bat lagun utzi ditu kalean. Bestalde, irudi soziala zimeldu dio" Ropa Limpia" kanpainak, zeinetan gogortxo salatzen baita zer lan baldintza kaskarretan dauzkan Asiako Hego ekialdeko enplegatuak. Internet ere etsaitzen ari zaio:
2006
‎Eskola uztea da immigrazioaren arrazoi nagusietako bat; haur gehienek eskola utzi zuten lehen hezkuntzako seigarren mailan edo bigarren hezkuntzako lehen mailan. Haurren lan baldintza kaskarrak, ordainsari eskasa eta perspektibarik eza ere haien immigrazioaren beste arrazoi batzuk dira.
2007
‎“Kanguru gehienek prestasun partziala dute; badaude seme alabak hazi dituzten eta lanaldi osoan eskaintzen diren amak ere”, dio Jordi Martinek. Bere lan baldintza kaskarrak direla eta —ez beti lan eskubideen eta gizarte segurantzaren babesean—, zerbitzu honen eskaintza ezegonkorra da.
2008
Lan baldintza kaskarretan ari bazara, zer gogo edukiko duzu zeure burua prestatzeko, eta enpresaburuak zer gogo edukiko du...
2009
‎Hala ere, emakumeak lan baldintza kaskarragoak izaten ditu. Gainera, lanegiten duten emakume asko ama ere badira, eta etxeko lanak hein handi bateanharen ardura izatea gehitu behar zaio egoera horri.
‎Kazetaritzako ikasketak egiten dituen ikaslearen itxarobideakbestelakoak direlakoan nago, herriko informazioa bigarren mailakotzat hartu izandelako beti. Dela lan baldintza kaskarrengatik, dela hedabide lokalek dituzten gizabaliabide, azpiegitura eta baldintza ekonomiko eskasengatik, eta batez ere, herrikokazetariaren lanak duen eragin eta oihartzunagatik. Ez baita gauza bera, herrikomunikabide batean aritzea edo nazio eta nazioarte mailako hedabide bateanjardutea.
‎Enpresa publikoek eurentzako edukiak ekoizteko azpikontratatzen dituzten enpresa pribatuetako langileen soldata eta lan baldintzak kaskarrak dira oro har. Zenbait kasutan, azpikontratatutako enpresa horietan, enpresa publikoek kapitalaren parte hartzea dute.
‎a. Oro har, euskarazko hedabide pribatuetan ari diren beharginen lan baldintzak kaskarrak dira. Lan ordutegi luzeak eta finkatu gabeak dituzte euskarazko hedabide pribatuetako langileek, gehienetan 8 ordutik gorakoak.
‎Haren esanetan, enpresaburuek kostuak murrizteari ekin diote, eta horren ondorioz lan baldintzak ere gero eta okerragoak dira. Istripuen atzean lan baldintza kaskarrak daude, eta haiek okertu egingo dira, beraz konponbiderik ez da egongo.
‎Eta ondorioak langileak jasaten ditu: zenbat eta azpikontratazio gehiago, lan baldintza kaskarragoak. Nondik ateratzen dituzte etekinak, bestela, zerrendako kontratatzaile guztiek?
‎Itsas garraioak eragindako isuriek kostaldeko eta barnealdeko biztanleen osasunari kalte egiten diete. Garraio arlo honetan, legeria oso eskasa da, eta lan baldintzak kaskarrak. Armadore askok beren ardura saihesten dute zorroztasun gutxiko herrietan egoitza kokatuz.
2010
‎Oso argi dute: krisitik ateratzeko kapitalismo gehiago, desarautze handiagoa, lan baldintza kaskarragoak. Horrek derrigorrezko bihurtzen du langile klasearen eta sindikalismoaren arteko koordinazioa, gure ahotsa batera jaso dezagun, eta gure alternatiba plazara dezagun:
2011
‎Film honetako gaiztoak direla salatzen dute, argudiatuta zibilekin aurrez aurre borrokatu badira nagusien aginduetara zeudelako izan dela. Herriaren babesa bereganatzeko eurek ere lan baldintza kaskarrak dituztela salatu dute; hilean mila libera, ehun euro, jasotzen dituztela.
2012
‎Berdin dio sektorekoek, probintzietakoak eta gainerakoek zer dioten. Alegia, sektoreko edo probintzietako itunetakoak baino lan baldintza kaskarragoak onartu ahal izango dituzte. Gainera, «zailtasunak dituzten enpresentzat» errazagoa izango da langileekin hitzartutako baldintzak ez betetzea.
‎Probintzietako sektore hitzarmenak jada ez dira gutxieneko lan baldintzak izango. Enpresek horiek baino lan baldintza kaskarragoak onartu ahal izango dituzte. «Jauzi kualitatibo garrantzitsua» da, Villarrealren iritziz.
‎medikuak eta erizainak ez lukete osasun etxean bertan egon beharrik, orain bezala; nahikoa izanen litzateke deiari erantzuteko moduan egotea. «Arazoa da hemengo langileak Iruñean bizi direla; zerbitzua eskaini ahal izateko, Agoitzera etorri lukete, orain bezala, baina lan baldintza kaskarragoetan; horrek zerbitzuan izanen du eragina», adierazi du Agoizko alkate Unai Lakok. Antzekoa gertatuko da Baztanen, aldaketek aurrera eginez gero.
‎Inditex (Zara, Bershka, Stradivarius). Marokon langileak lan baldintza kaskarretan izatea leporatzen diote. Astean 65 orduz josten edukitzea, hilean 179 euro ordainduta.
2013
‎Haiek soldatak izoztuak dituzte, eta arduradunei, berriz, 2015ean 18 milioi euroren gainsari bat eman nahi dietela salatu du UGTk. Gainera, sindikatu hori kexu da kalera joan diren asko Gamesarentzat lanean segitzen dutelako, azpikontratatuta eta lan baldintza kaskarragoekin.
‎Malnutrizioak eragindako gaitzak, eta gaixotasun infekzioso eta epidemikoak oso arruntak izan ziren. ...erkulosiak heriotza tasarik altuena zuen, eta gaixo gehienak gizon gazteak ziren176 Gerra aurretik tuberkulosia arazo larria zen jada, baina larriagoa elikadura egokirik ez zuen gizarte batean, 1939 eta 1952 bitartean janariak errazionamendu liburuxken bidez edo estraperloz lortzen ziren garaian177 Izan ere, tuberkulosia, beste gaixotasun batzuk bezala, elikadura txar batekin, baina baita etxe eta lan baldintza kaskarrekin ere erlazionatua zegoen. Tuberkulosiaren aurkako kanpainak gerran bertan hasi ziren, 1936ko abenduaren 20an Gobernazio Ministerioaren barruan Patronato Nacional Antituberculoso (PNA) erakundea sortu zen, zeinak 1908an sortutako Real Patronato Antituberucoloso eta beste erakunde batzuk ordezkatzen eta kontrolatzen zituen178 Patronatuaren egitekoa, gerra eta gerraosteko egoera latzagatik eta baliabide ekonomikoen gabeziagatik, erietxeen eraikuntza eta berritzera mugatu zen.
‎ez dute lan kontraturik inongo bikoizketa etxerekin, ez lanaren ziurtasunik, ezta arloko lan hitzarmenik ere. Trebakuntza handiko lana eskatzen zaien arren, oso lan baldintza kaskarretan aritzen dira. Itzuli egokitutako lerro kopuruko edo filmaren minutu kopuruko fakturatzen dute, lanaren zaila nolakoa den eta eskatzen duen espezializazioa ia kontuan hartu gabe.
‎Hala ere, hainbat GKE ekologista eta giza eskubidek adierazi dute Kolonbia edo Ekuadorren landaketetatik datozela asko, eta ez dutela errespetatzen ez ingurumena ez langileen osasuna. Europan, pestiziden erabilera, toxikotasuna, lurra edo ura modu intentsiboan erabiltzea edo lan baldintza kaskarrak direla eta, praktika txarrak dira salatutako jardunbide txarrak. San Valentin ekologikoagoa izan daiteke hainbat aholku emanez Beste aukera gomendagarri bat lore ekologikoak dira.
2014
‎2005ean sartu zen bera garraiolarien gremioan, eta, ordutik, ez dute soldaten igoerarik izan, eta gastuek «gora eta gora» egin dute. «Eskaintzen dizkiguten lan baldintza kaskarrak onartu besterik ez zaigu geratzen, bestela gutxiagoren truke lan egingo duten langile gehiago egongo direla esaten baitigute». Sektorea «duintasuna» galtzen ari direla dio, eta, beste arrazoien artean, horregatik ere badago gose greban.
2015
‎Barakaldon, berriz, irabaziak etengabekoak izan dira, nahiz eta irabazirik ezaren aitzakiarekin langileak kanporatuak izan diren. Barakaldon bezala, Ikeako lan baldintza kaskarrak Europako beste hainbat saltegitan ere salatuak izan dira behin eta berriz.
‎Barakaldoko mugimendu sozialen protestak ugariak dira MegaParkeko lan baldintza kaskarrak salatzeko.
‎" Estatuko beste autonomiak baino aberatsagoa dela, eta krisia guregana ez dela inoiz iritsiko. Bada, oker gaude, iritsi baita; ingurura begiratu eta errealitate pertsonalei begiratzea besterik ez dago, langabezia zenbatek jasaten duen ikusteko, lan baldintza kaskarrak, pobrezia energetikoa...".
2016
‎" Auzi batek bide judiziala egin dezakeela uste badugu, sindikatuetara bideratuko dugu, guk baino gaitasun handiagoa baitute arlo horretan. Ez da hori gure lan arloa; gure zeregina da presio soziala egitea, lan baldintza kaskarrak jendaurrean salatzeko eta langileak bakarrik ez uzteko". Martxan oraintxe jarri dira, baina sareko kideak hasi dira deiak jasotzen.
‎Ez denek, behintzat, eta, horregatik, Langileon Autodefentsa Sarea sortu du gazte mugimenduak, Iruñerrian. Langabeziak eta lan baldintza kaskarrek gogor jo dituzte gazteak, eta egoera horri aurre egiteko ordua dela nabarmendu dute, ondorioz. Aski dela erran dute.
‎Adolf Daens apaizak lan baldintza kaskarrak ikusi (bozkatzeko eskubiderik ez, ustelkeria politikoa eta abar)
‎Familia eredua nuklearra izaten jarraitzen du, lan erreproduktiboa ikustezina eginez, eta emakumeen esku jarraituz. Honela emakumeok lanaldi bikoitza izatera pasatuz (prekarizazio prozesua eta pobrezia bortitzago pairatzen dugu, lan merkatuan lan baldintza kaskarrenak ditugu sektore prekarizatuenetan gehienetan eta askotan lan erreproduktiboak izanik. Soldata baxuenak dituzten lanetara kondenatzen gaituzte, gizonek egiten duten lan bera egiten badugu ere gutxiago kobratzen dugu…ea).
‎Atzo, hilak 23, Guggenheim Museoko hezitzaileek 6 greba eguna burutu zuten titanioaren azpian ematen den prekarietatearekin amaitzeko. Eguerdian elkarretaratzea egin zuten museoaren aurrean eta bisitariei eskuorri informatiboak banatu dizkiete pairatzen dituzten lan baldintza kaskarrak azalduz.
2017
‎Adolf Daens apaizak lan baldintza kaskarrak ikusi (bozkatzeko eskubiderik ez, ustelkeria politikoa eta abar) eta Belgikako politikariak konbentzitu nahi ditu lan baldintzak hobetu ditzaten eta langileek eskubide gehiago izan ditzaten. Daensen ekimena familia katoliko bateko alaba zaharrenak, Nette Scholliersek, bultzatuko du.
2019
‎Horregatik, zerbitzu horren ardurak administrazio publikoaren esku egon lukeela uste dute. " Pribatizazioak ekarri ditu erregulaziorik eza, prekaritatea eta lan baldintza kaskarrak", salatu du LABeko Oihan Ataunek.
Lan baldintza kaskarren eremutik bereizi nahian, kaka lana erabiliko dut bullshit job itzultzeko. Bata eta bestea, baldintza txarrak eta kaka lana ez baitira izaten eskutik doazen lagunak.
‎Entzun dizut esaten migranteek bertakoek baino lan baldintza kaskarragoetan egiten duzuela lan.
‎Pertsonak erdigunean izango dituen osasun kudeaketaren alde konprometitzeko aldarria egin du EH Bilduk. Egungo kudeaketa pribatuak arretan eta kalitatean eragiten duela salatu du koalizioak, baita langileen lan baldintzak kaskarrak direla ohartarazi ere.
‎Askotan ez dugu irudikatzen sektore horretako ia ia langile guztiak emakumeak direla, horrek dituen ondorio guztiekin. Izan ere, sektorea emakumez osatutakoa denean, berezkoa du prekarietatea; lan baldintza kaskarrak, alegia. Beste elementu bat ere aipatu behar da:
‎Bizkaiko zaharren egoitzetako langileak kokoteraino zeuden. Ia langile guztiak emakumeak ziren, zaintza lanak egiten dituzten gerokultoreak, lan baldintza kaskarretan.
2020
‎Gipuzkoan 243 greba egunean lanera itzuli ziren, COVID dena hankaz gora jarri zuelako. Egoitzetako langileek urteak daramatzate lan baldintza kaskarrak salatzen eta egoiliarrak ondo zaintzeko baliabideak behar dituztela esaten. Konbentzituta zeuden ez zebilen zaintza sistema argitara aterako zuela birusak.
‎Balio hauek, bestalde, gure balkoietatik soma ditzakegu, jendarteak eskerrak eman nahi izan dizkionean oinarrizko sektoreetan lan egiten duten pertsonei, osasungintzatik hasita, zaintza, oinarrizko zerbitzu eta funtsezko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dizkiguten pertsona guztiak ahaztu gabe. Paradoxikoki, langile hauetako askoren lan baldintzak kaskarrak eta ia aintzatespenik gabekoak izan ohi dira.
‎LABeko Xabier Ugartemendiaren arabera, prekaritatea zabaltzen ari da lan munduan, eta lan baldintza kaskarrak inposatu nahi dira. Eusko Legebiltzarrak ez du lege ahalmenik egoera horri aurre egiteko:
‎Nik beti egin dut lan sare publikoan, alde horretatik suertea izan dut. Oso gertukoek bai, egin dute lana sare pribatuan, eta askoz lan baldintza kaskarragoak dituzte, bai ordutegi, bai soldata, bai ardura aldetik. Pribatuetan, erizainak kristoren ardura dauka.
‎Esaterako, ELAk ez du nahi lan erreformaren inguruko eztabaidaren emaitza lan eskubideak galarazteko testu bat izatea: «Hego Euskal herriko eragile sozial nagusien artean lan baldintzak negoziatzeko eta estatuko itunetan jasotako lan baldintza kaskarrak hobetzeko aukera babestu behar da. Hau da prekaritatea borrokatzeko eskatzen diegun konpromisoa».
Lan baldintza kaskar horiek zerbitzuaren kalitateari ere eragiten diotela gogoratu dute, eta gainera, “kasu askotan atzeratu egiten da oso garrantzitsuak diren bidalketen entrega, hala nola, enplegu bulegoarekin lotutako jakinarazpenak, azterketa medikuak… Epez kanpo entregatzen dira eta herritarrei nahasmendu handiak eragiten dizkiete”.
2021
‎Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu zuen 2018ko abenduan, Onkologikoa hiru urteren buruan sare publikoko zentro bilakatzeko helburuz (Kutxa fundazioaren jabetzakoa da). 2019tik da Osakidetzaren parte, baina langileak erdibidean geratu dira, soldata baxuagoekin eta lan baldintza kaskarragoekin; hilabeteak daramatzate egoera salatzen. Elenak ohartarazi du Onkologikoa galtzen ari dela historikoki izan duen" izaera familiar eta berezia", erakundeen" interes ekonomikoen" eraginez.
‎Gainera, beste eskaera batzuk egin dituzte, hala nola har ditzala lan baldintza kaskarrei aurre egiteko neurriak, kooperatiba faltsuak kontrolatzea, ordainketak hilabete baino gehiago ez atzeratzea, azpikontratazioak eragoztea, eta gutxieneko tarifa baten azpitik lan egitea debekatzea.
‎Ondoren, mugetan eraildako emakumeak oroitzeko, azken urteetan izandako hildakoen datuak idatzi zituzten lurrean. Immigrazio politikak eta lan baldintza kaskarrak salatu zituzten emakume migratuen kolektiboek: «Helmugara heltzean, atzerritarren legeari aurre egin behar diote hainbat emakumek; lege horrekin batera, kapitalaren interesa lehenesten dute, eta, ondorioz, prekaritateak gure bizitzak blaitzen ditu, lan eskubideak sistematikoki urratuz».
‎Gehitu du gainerako herrialdeek dutela, neurri handi batean, kutsadura horren guztiaren errua: «Bangladeshen ez dira jasaten ari produkzio kate guztiko lan baldintza kaskarren ondorioak soilik, guk Mendebaldean sortutako praktika arduragabeen inpaktuak ere eragiten die».
2022
‎Lan ezegonkorretara eta soldata baxuetara kondenatuta, gazteok epe luzera ezin begiratuta aurkitzen gara. Lan baldintza kaskarrak ez ezik, lana nahi duenak ere nekez bila dezake: 25 urtetik beherako gazteen langabezia tasa %27, 7koa zen joan den irailean.
‎Osakidetzari «prestigioa emateko» beharraz aritu da Ubera, batez ere belaunaldi berriei begira, eta horretarako politikak aldatu behar direla esan du. Osakidetzan egoiliarrak «ahaztu handienetakoak» direla eta lan baldintza kaskarrak dituztela esan du: «Formakuntza ibilbidea bukatzen dutenean, ez zaizkie kalitatezko lan kontratu erakargarriak eskaintzen, lan kontratu prekarioak baizik, eta azken urteotan EAEko osasun sistema publikotik kanpo eskaintzen zaizkien aukerak lehenesten ari dira».
‎Bihar, bestalde, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Gasteizen eta Donostian, eguerdian. Lan baldintza kaskarrez eta Eusko Jaurlaritzaren «borondate politiko eskasaz» kexu dira langileak. Elgoibarko anbulatorioan ere bat egin dute greba deialdiarekin, eta zentrotik emandako datuen arabera, administrazioko langile guztiek egin dute greba.
‎Hori guztia, baldintza onetan liharduketen langileek zerbitzu hobea eskaintzeko proportzioa izango luketelako, enpresa batzordearen arabera; izan ere, GOIENAri nortasuna adierazi nahi izan ez dion ospitaleko erabiltzaile baten senideak dio, adibidez," lan baldintza kaskarrak" igartzen direla gaixoei eskaintzen zaien arretan," oso jende gutxi" dutela, eta ezin dietela behar besteko denborarik eskaini. Dio, esaterako, arreta handiagoarekin, bere senideak oinez ibiltzen jarraituko lukeela, baina, langileak iritsi ezin, eta" aulkian lotuta" dutela.
‎Sentsazioa beraz, kontraesankorra da geure arteko" barbaroen" aurrean. Langabeziaren eta lan baldintza kaskarren arazoa leporatu ohi diegu, baina bestalde, datuen eta gobernarien azalpenek gero eta sarriago azpimarratzen dute geure ongizatearen iraupena odol berri horren eta lan indar berri horren eskuetan dela.
2023
‎Izan ere, soldatapeko lanak ez gaitu inor libre egiten. Kapitalismoaren gurpilak biraka jarrai dezan ezinbestekoa da emakumeok ere lan baldintza kaskarretan lanean aritzea, eta hori ari da gertatzen. Beraz, ezin dugu ahaztu borroka feministak ere antikapitalista izan behar duela.
‎22 urterekin Argentinatik Madrilera joan nintzen bizitzera, eta gero, 30 urterekin, etorri nintzen Azpeitira. Legez kanpoko immigrantea izan nintzen urte askoan; urte haietan paperik gabe eta lan baldintza kaskarretan jardun nuen lanean. Orduan, bikotekidea ezagutu, lehen haurra izan eta ezkontzea erabaki genuen.
‎Sektore feminizatuak dira, hain zuzen ere, lan baldintza kaskarrenak dituztenetako gehienak. Horrek azaltzen du, LABen esanetan, bere afiliatuen %43, 58 izatea emakumeak (%41, 9 2018an).
‎Iragan martxoan bukatu zena. VZko langileek 615 eguneko greba egin zuten lan baldintza kaskarrak salatzeko. Espainiako Industria Kimikako lan hitzarmena aplikatzen zien enpresak, eta, hura hobetzeko negoziazioek fruiturik eman ez zutenez, greba hasi zuten 2020 urtean.
‎Horrek lehia are gehiago estutzen du, eta konpainia askok prezioak nabarmen jaisten dituzte kontratazioak erakartzeko. Lan baldintza kaskarrekin ordaintzen dugu guk hori gero».
‎Hiru urte daramatza bertan lanean Ezkurrak, eta hasi zenetik sumatu ditu aldaketak: «Hitzarmena sinatzea lortu bazen ere orokorrean lan baldintzak kaskarrak dira». Adibide bat paratu du:
‎«Hitzarmena sinatzea lortu bazen ere orokorrean lan baldintzak kaskarrak dira»
‎Eta a zer babesgabetasuna nirea, zeren bai bainekien polizia etxean salaketa jarriz gero, ni atxilotuko nindutela eta ez arrombado hura. ...a ordain  tzaile finak izan, eta, horrenbestez, han ibiltzen ginen puta saldo bat kale kantoi guztietan elkarrekin lehia zoroan, zakila ez ezik patrika ere bero bero zuten gringo gehien nork ehizatuko, harik eta puten sindikatu moduko bat sortu zen arte elkarri laguntzeko eta prostituzio autogestionatua bultzatzeko, ikusi baitzen lankideen artean lehian aritzeak eta putazainen mende egoteak gure lan baldintza kaskarrak okerragotu baizik ez zituela egiten, eta nik ez nuen fede handirik kontu hartan, putak beti izan baikara nor bere kontura ibili zale, baina, egia esatera, bazirudien egoera zertxobait hobetzen hasi zela, baina ostiaka esnatu gintuzten pixkanaka gorpuzten ari zen ametsetik, zeren, biltzen eta antolatzen hasi ginenez geroztik, putazainek eta poliziek begiz jota baikintuzten, ez ... Eta gero, aldian behin, favelan indarkeria areagotu zen aitzakian, plaka eta pistoladun alfer jende hark gure aurkako sarekadak egiten zituen kaleak" garbitzeko" eta beren nagusien aurrean soldata justifikatzeko.
‎Eta gero, aldian behin, favelan indarkeria areagotu zen aitzakian, plaka eta pistoladun alfer jende hark gure aurkako sarekadak egiten zituen kaleak" garbitzeko" eta beren nagusien aurrean soldata justifikatzeko. Eta egoera larri hartan, favelatik kanpoko kide batzuk etorri zitzaizkigun esanez alderik alde zeharkatu behar genuela herrialde osoa auto stop eginez, Gabriela Leite prostitutak duela urte batzuk egin bezala, herrialde osoko putetxeetan eta kaleetan zeuden sexu langile guztiak biltzeko eta antolatzeko, bai eta indarkeriaren eta lan baldintza kaskarren aurka borrokatzeko ere. Guk egiten ez bagenuen, ez omen zuen inork egingo, eta putazainen eta polizien mesedetan izango omen zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia