2007
|
|
Eta Mañex gaizoa arrunt gibelerat ari! Zer
|
dabila
etxe huntan. Xanak deliberatu zuen bere aitari berari galdetzea eta ganbarako atea zabaldu zuen, bi urhats egin ilunpean eta:
|
|
Denbora hetan, errumes edo ijito famili baten karabanak, uda guziz bezala, feriakari heldu ziren eliza aintzinera eta han kokatzen. Bidetan zehar
|
zabilen
jende kasta hori ez zen lekukoetaz hainbat maitatua, bainan zaldi tratuetan ezagutuak zirenez eta gainerat komerzio ganbaran fixatuak, nehork ez zeien deus trabarik egin nahi. Egia erran, ez ziren arras beti bidetan gaindi kurritzen, bainan ingurumenetako merkatu eta feria guzitan parte hartzen zuten edozoin tratularien gisa, eta beren bizi moldea bitxia izan gatik, partikulazki beztimendu eta mintzaira mailan, herabeki onhartuak ziren zaldi edo beste kabala mota zerbait erosten zuten ber. Biziki pobreak emaiten zuten, iduriz bakarrik, zeren eta ongi kasu egiten zelarik beren ontasunak gordetzen bazituzten ere, kurritzeko kamioi eta berebilak arras dirdirant eta berriak zituzten, denbora hetako marka hoberenetako arnesen barnean agertzen zirelarik harro eta bufant.
|
|
Jenden ongi etorriak, herabea izan gatik, bazuen ere beste arrazoin bat: karrosaz
|
ibiltzen
zen famili hartan bazen emazte zahar bat, Maritza deitua eta famatua iragarkile edo azti bezala. Europa ekialdeko erresuma eslaboetarik zetorren omen, han ainhitz aztiantza ikasirik, bai eskuetako marretan geroaren irakurtzen, bai ezbehar edo eritasun xume zonbaiten sendatzen, otoitz bitxiak murmurikatuz, hango mintzaira eta egin moldeak nahastuz.
|
|
— Zer deus? Ene sekretuak iragartu nahiz
|
habil
eta deus erraiten datak?
|
|
Ez duk ulertzen! Haugi hunarat, ordu duk aztiantzako gauzetan barnatzea, aspaldian enekin
|
ibili
ondoan, jakinean ezarriko hait, egun batez horrela ene segida hartuko duk, beharbada.
|
|
...berebila batzuen barnean, kanpotik nehor ez dadin sar ez agert, balusazko alkietan bere aztaparrak ezin higatuz, xanpa hunarat, xanpa harat, itzulikaka lekuaren gainean, alkitik berinarat, berinatik alkirat, iguzki ala euri berdin baitzaio aterbean den ber, beroak erretzen badu ere, airearen eskasak itotzen badu ere, eta kanporat ateratzeko soka labur batez tinkaturik bere nagusiari hurbil hurbila
|
ibiltzen
den horietarik, ez baitakite ere zer den libre izatea, hain dira gogorki manatuak, alde guzitarat erabiliak, batzu armadun gizakietaz, beste batzu begiak estalgi beltzez gordeak dituzten makila xuridun batzuen zerbitzuko, beti umil, makal, sukre mokor baten beske...
|
|
... eta, ez aipa gehiago zuri ta belzez ilestatuak diren xakur aihartu txar horiek, arrotzak gainerat leku hotzetarik baiderabila, ardietaz ni bezala (ez, ez arras ni bezala ez!) arduratzen baitira, beti nagusiaren zangopetan, hunek aintzin berek aintzin, hunek gibel berek gibel, buztana beheiti, dirudi herrestan
|
ibiltzen
direla, alde guzitarat so, ez jakin zer eta nola egin, xanpaka ez baitute ikasi ere, iledun izakiak iziturik atxikiz hain dira faltsuak, ixilak, zitalak, ustelak, aurpegi biko eta xanpa zuri, beren bi hankadun jabeari kausitzeko... hobeko baitzuken, hunek, labrika xume eta bizi bat ezinez eta" colley" bastart zikin horietan konfidantza eman.
|
|
Gauza batez bakarrik gogoratzen naiz, Donapaleutik ateratzean, lokartzera nindoala, aitak erran zautala —
|
habil
gibeleko alderat, ilezko estalgiaren azpian gorde hadi eta etxerat artean tutik ere adierazi, hire hoberenetan, entzun duk. Habil, ene gizon ttipi...
|
|
Gauza batez bakarrik gogoratzen naiz, Donapaleutik ateratzean, lokartzera nindoala, aitak erran zautala — habil gibeleko alderat, ilezko estalgiaren azpian gorde hadi eta etxerat artean tutik ere adierazi, hire hoberenetan, entzun duk?
|
Habil
, ene gizon ttipi... — eta hala egin nuen, kasik ohartu gabe ene alki lekuan beste norbaitek, anartean, bere gibelaldia pausatu zuela, bainan ordukotz loak abantxu eramana ninduen eta karrosa ttuku ttuku kurrituz zoala zaldiaren trostaren heinean, ni erdi atzarririk, beharriak erne ezin atxikiz, etxerateko bide bera egin ginuen, arrabots berak entzun nintuen, zaldia gelditu ere goizean bezala —... du marche...
|
|
Gero, orhoitzen naizen gauza bakarra zen, merkatutik etxerat eta atzartu nintzen artean, biharamun goiz artino lo egin nuela, amak ohean ezarria baininduen nihaurek
|
ibiltzeko
gai ez nintzanez. Jeiki nintzelarik gauza guziak beren lekuan kausitu nintuen, aita, ama eta ni ginauden bakarrik etxean, zaldia behortegian zen eta gainerat, aitaren zaku beltz famatu hura dilingo zagon usatuzko lekuan, sukaldeko borta sahetsean den lotgailuan emana.
|
|
Ene burrasoek, etxea zaharxka zelata, behar bezala bizitzeko ez egokitua eta beste estakururekin, lanak abiatu zituzten berrikuntza zerbaiteri buruz. Zokoko kanbarako murrua desegin ginuelarik, nik bainuen pikotxa eskuan, harri mokor bat kolpe batez dautzarazi nuen ustegabean eta zilo batean agertu zen pistola erdoildu zahar bat, segur bere lekuan ez zegoena, gure etxean nehork ez baitzuen holako tresnarik
|
ibiltzen
, ez ihizin ez bestela. Zer harridura, enetzat hasteko, zeren eta aitak, deus izan ez balitz bezala segitu zuen, pistola eskuan hartuz zabortegirat botatu nahiz, zirtzilkeri bat bailitzan, bainan, nik, txistez, besoa hartu nion — ez, zertako bota?
|
|
Hala nahiago dut funtsean, alde batetik, arra baita ni bezala, botzez sendoagoa, bortitza bada ere batzutan, nahiz badakien eztiki eta amultsuki hitz egiten, bereziki nitaz kontent iduri duelarik. Beste aldetik, usuago kanpoan
|
ibiltzen
delakotz, hor baita nik lehen lehenik estimatzen dutan lekua, eremu zabal eta airestatua kurritzen ahal dutalakotz, jasan gabez barneko ke edo kozinako usain kiratsez betetako giroa, eta azkenik, ene lagun iledunak, ardiak, han direlakotz goizetik arats.
|
|
Bainan, eta diozuet hau nehork sekulan ez duela bizi izan, mahai azpiko jokoak begistatzen ditut, horiek bainaute laster ezartzen behar denaren jakinean. Hala nola, ene sudurraren aintzinean arraren zangoa luzatzen hastelarik eta emeki emeki emearena kitzikatzen, kasu orduan, zeren eta, bi edo hiru aldiz zangoen harat hunata ikusi eta, irriz pufaka entzuten ditut" bahiza?" eta besteak" ale, goazen" eta brau xutitzen dira kaderak pusatuz edo berdin aurtikiz presaka bezala" Llabri,
|
habil
kanporat" ostiko edo erratzaren lotsak erne xutiarazten bainau eta atea ikusi gabe ziuntan pasazen, hixtuak ondoriorik ez dezan izan.
|
|
Goiz huntan, ene bi hankadun jabeak, elgar hitzarturik, jin zaizkit ene amentsetarik kentzera" Llabri gaizoa, hi bezalako zakurrik ez diauk sekulan izanen gehiago, bainan hola duk" eta arrak berekin deitu nau arditegira buruz, eta ni, nekez
|
ibiltzen
nizan gatik, ondotik jarraiki ahal bezala, dudan halere zeren eta entzun baitut emea hipaka eta ikusi begien fretatzen ere. Ez dut konprenitzen zer debru pasatzen den etxe huntan, biak ene beharretan direla eta elgarrekin akort...
|
|
Lastaga senhar emazteak Sorobeleko Bizkartto deitu gune batetako lur eremu ttipi batean antolatu ziren, etxe ttipi eta koxkor batean aloiatuz, bientzat bakarrik azki zitakena dudarik gabe. Auzoak ez zituzten hain urrun eta Arkaitzerat heltzeko oren laurden bat ibilaldi aski zeien, frango sanoki
|
ibiliz
halere. Lastagak, soldado izana, lurraren entretenitzeko asko denbora emaiten zuen, beti edo usutan kanpoan, eta neguan han hemenka langile kondu segitzen zuen.
|
|
Bidezkoa zen beraz, apez berriaren lehen bisita gure etxerateko izan zadin, bere aingeru begiraleaz lagundurik, bixtan dena. Apez xaharrak zehaztu zuen, halere, berriak ez zuela inundik ere bera ordainduko, bainan elizan
|
ibiltzen
ez ziren gazteetaz artatuko zela eta, ez bazen errana izan ere, hola apez lana ikasiko zuela. Ikusiz apez berriaren aurpegi fin eta xuhaila, gaztaroa oraino utzia ez zuen haren gorputz mendrea, argi zegoen praktika luze baten beharra ukanen zuela herri huntako eliztarrekin bizitzen ikasteko.
|
|
Hiru aste pasa ziren jakin ginduelarik, goiz batez, gu haurrek merezi ginuela" gure xintxotasuna konduan hartuz" ateraldi ttipi baten egitea itsaso hegira. Ez naiz arras segur, bainan, badut beldurra, geroak erakutsiko daukun bezala, gure itsasorateko bidaia horrek bazuela beste helbururik, gure ez zutenez buru xokoan Xantianaren ikusteko xede ttipi zonbait, zertan
|
zabilan
bere leku berrian eta nola konpontzen zen bere izaera ezustezkoan. Artetik entzuten gintuen solasaldietan, amak aipatzen zuen ardura nola ikusten zuen bere alaba" eskuak gorriturik buketa garbitzean, bizkarra konkorturik agorteiaren aurrean, dabantala soinean, biloak zapi tinko batez estalirik".
|
|
—
|
Habil
hihaurrek jakitea, nardatzen nauk hire galdera zozoekin...
|
|
Orduan, beti gauza beraren entzutea, bere senarra gau guziez berantago sar zedin, bera lan ttipiz ttipi
|
ibil
zedin sekulan deus funtsezkorik kausitu gabe, horiek guziek nardatu zuten ene ama. Gainera, aitortu behar da emazte pollitaren eitea zuela, gaztea, beti irriz eta ongi apailatua.
|
|
Ama, ez genuen geroztik sekulan berrikusi. Ondotik
|
ibili
izan zirenagatik, jendarmek erran ziguten bere eskubidea zuela, eta heiek norbaiten xerkatzez behartuak baziren, ez zutela preso eramaten ahal holako arrazoi batengatik. Bakarrik, egoitza abandonatzeagatik ene zaintzeko eskubidea galduko zuela, baina, nik banekien, nitaz batere arduratu gabe joan zena, ez zela ez berriz ene xerka jiteko xedeetan!
|
|
Etxeko gauza ttipiekin lapurtze ikasketak egin nituen eta inguruko haur lagunekin gaizkintza ezpezializazioa. Emeki emeki, eskolako bidea ahantzi ere arbasoen ez jakinean, eta han
|
ibiltzen
nintzen bakarretan, sekulako zozokeriak ene gain ziren, errientak ez baitzuen bururik ematen ahal ere, bereziki etxean ebatsi supizteko batzuekin ene aurreko mutiko pixtolet baten dabantalari su eman nioenan, baizik eta ene ama laidoztatu zuelako. Hori izan zen eltzea gainditu zuen ttorta, eskolako aitzindariak ene aitatxi amatxi galdekatu zituen" ez da posible, ez du hola segitzen ahal, ez hemen hasteko" eta ene arbasoek segidan, hain ziren despitatuak, ene balentriak kontatu ene aitari:
|
|
Ez ninduen behin ere ene izenetik deitzen. Halabeharrez nahi balin bazuen jakin non edo zertan
|
nabilen
, amari erraiten zion beti: " non da haurra?" edo" zer deabru ari dun hire semea?", horrela naiz azkenean beraz futitu, beraz eta gaineratikoez.
|
|
... ene ar kide maiteari hitzeman lanaren egitera noak, ikatzezko ziriak eskuan, atzo arratsean aterpe zuloko suaren ondoan mintzatu zaitak erranez,
|
habil
orain hire bidean, enea egina dun, har ezatzin umeak, eme lagunak eta zoazte beste tribu baten bila, beste sokorri baten eske, beste babes baten ondotik, basa idia ni baino azkarrago zunan, bere adakerak jo nin zabalean...
|
|
... baina, azken gauza bat egiteko gelditzen zaitak, eta utzi behar nauk bakarrik, hixtu soinua jo behar diat, hitzemana nioan, zeru gorenetan airean
|
dabilen
hegazti basari agur bat egin behar diat, ene senide arraren arima berekin daramala, haren gogoa goiko hodeietan zehar aira dadin, kearen lanbroen eta lainoen artean murgil dadin... igitu behar diat... ene gorputza mugitu... eskuak gora, ileak harro... suaren itzalak egin mugimenduak jarraiki behar ditiat...
|
|
Denbora berean, ene adineko jendeak ni baino zaharragoak ikusten ditiat. Ohartzen nauk, ene belaunaldia komodozki adin ederra deitzen duten garairat hurbiltzen ari dela, baina hori ote da arrazoi bat zahar okitu batzuen gisa erdi maingu
|
ibiltzen
baitira, dunban gainera. Joan den gau batez, eskolako lagun bat topatu diat, hain zian aldatua, ez nik ezagutu ere.
|
|
—... Argitxu?... agurtu dun Mixel?... bon... ongi... goai utzan trankil eta
|
habil
jostatzerat urruntxago.
|
|
Josefina, ume kasko legun bat besoetan atxikiz,
|
zabilan
bera mintzo.
|
|
— Norat
|
habil
holako urhatsean, galdegin zion zegoa pausatuz.
|
|
— Norat
|
habil
holako urhatsean?
|
|
Hiru haurren ama zen ordu hartan, biga
|
ibiliz
zoatzinak, eta besoetan, beltxaran bat, dena Antton, pentsatu zuen. Apirila zen, eta aroa ez oraino arras berotua malda kasko horietako pentzetan.
|
|
Beretzat, lurra lur zen, ezin berexizkoa, denetan berdina. Hemen edo han, gainetan edo aran zoletan, ordokietan ala maldetan, lekuak berdinak ziren, zeren eta bizitzeko, hazteko, etzateko eta
|
ibiltzeko
baizik ez zitzaizkion baliatzen. Denak ulertzen zituen, salbu eperraren sort lurraren kemena, beti berriz itzultzen baitzen harrapatuko zuten lekurat.
|
|
" ago ixilik, badiauk aski hire xorokerietaz, zerbaiten gatik duk ba hire Pinokio sudur hori!". Eta aintzina segitzen baitzuen entzunetaz kasu egin gabe, broma eta burlak gehitzen ziozkaten, irri pusaka
|
ibiliz
, sudurrari tirakada zonbait eginez ere. Berak, gaitzitua izateko partez, gehiago baizik ez zuen segitzen, beste ixtorio mixteriotsu bezain sinetsezinak azalduz, poz eta irus, irria ezpainetan, zinez jasan trufak eta entzun laidoek bere gogoan nunbait kontentatzen bazuten bezala.
|
|
Egun batez, eskola eta herria utzi zituen, oihanari buruz joateko. Guziak ondotik
|
ibili
gatikan bizpahiru egunez, nehork ez zuen atzeman eta ez zuten ulertzen norat eta zertarat joana zagon. Gero, Ertzainek, beren zakurrekin eta gau zaindariak lagun, kantonamendu guzia zeharkatu zuten, eskerretik eskuin alderat, beheretik goiti.
|
|
— Lerrak ba, frantseses" ski" erraiten duk, ez dakika ala elhurrean
|
ibiltzeko
lerrak hobe direla?
|
|
—GoardiakhexakatxemanditinereOlaberriko treflan, eta ez nola nahikoak! Zerbait herrestaka
|
ibili
balitz bezala eta denek behererat emaiten zutenan. Hixtuka ari izanik, ez din arraposturik ukan eta berriz etorri delarik, bidea hartu din gain behera.
|
|
Hi zerbait baiz he!
|
Habil
emendik kanporat! Labri!
|
|
zer dakik hik hunen berri, nun ikasirik? hire hobenetan ez zakala hau hunki, entzun duk?" eta oino" habiloa hire lekurat... barrukirat!", edo berriz" intelijenta izan behar dik hunen
|
ibiltzeko
, ene semeak bakarrik ez tik gidatuko, bahiz?". Geroztik ene lanak joanago eta dorpeago zoatzikan, lehenago behien urratsak eneen araberakoak zitian, trakturraren errota itzulia aldiz
|
|
Ez zen ez hain errex ordu hetan zapeta ferratuekin
|
ibiltzea
eta gainerat harri konkor eta ziloetan trebes, ikusiz hormak nola dirdiratsu eta lerrakor emaiten zituen.
|
|
Ximun murmurika
|
zabilan
, herabeki, sakre zonbait ezpainetarik elkitzen zitzaiola, o ez sobera gora ez sekulan aitak entzun balitza, bainan halere aski finki, eta ez zen arrado ikustea, bata edo bestea, bat batean urhats zeiharkada batez ipurdiz gora gertatzen edo gutienez, dunpan, lagunari lotzen:
|
|
Erran behar da, Lapixtegitik eskolarateko edo elizarateko bidea ez zela nola nahiko bidea; luzea eta makola zen, patartsu, dena arroila, sasi, arroka ta zilo, lohi edo erhauts aroak nola uzten zuenean eta han
|
ibiltzeak
ez zeion ez arrangura kalkula edo katiximan emaiten! Eta norbaitetaz mendekatu nahi zutenean bide horren desgrazia orotaz, ardurenian apezari edo errientari bihurtzen zituzten beren erranahiak.
|
2008
|
|
Gillomek, doi bat kexu, nardaturik bezala erraiten dio: Zoaz Katixa, xuxen xuxena ixtoriaren emaitera, brien bisaia! Debruetan barna
|
ibili gabe
itzulikan! Behar gabeko solasetan!
|
|
Urte batena baduzu hola segituz! Zuk duzu nahi izan ni nintzela mintzatuko! Utz nezazu beraz, nahi dudan xendretarik
|
ibiliz
, ixtorio honi eman diezodan behar duen osotasuna. Gillome jauna!
|
|
Beude gure" zuriak" hor berean. Ez dakizu, halabainan, gure" Gorriak" non
|
dabiltzan
. Haiek ere, jakin izan balute zer zitzaioten gertatuko, etzuten eliza aldera tiratuko.
|
|
Ixtorio honetan aipatzen ditudan emakume, gizon eta hauen bizi lekuen ezagutzaren egitera (bi edo hiru salbu) hobe dukezu ez abiaturik. Zure bizi guzian
|
ibili
behar baitzenuke hatzeman etzeniokenaren bilari. Irudipenaren eremuetakoak direlako.
|
|
Balitzane guzian eta auzo herrietan hedatu zen berria, zenbait astez herritarren aho mihietan
|
zabilen
Geaxina mutxurdinaren marraza ukaldiak egin gibelondoa Balitzaneko politikarieri.
|
|
Hainbat idurikatu asteazken arats hori etorri denean, udako gau eztiaren hatsa gozatuz bezala, ixil eta zalu
|
dabiltz
sorginak Porroxkeneko itzulietan. Hamaikak laurden gutti da.
|
|
Bigarren zakurkeria: Bittorren zakur Zizko deituak, segituak zituen bi sorginak honaradino, berhauek jakin gabean eta, tzil, tzil, tzil!,
|
zabilan
, gau ilun gozoan, behako eta usnaka pentzean gaindi bazter ikuska. Noiz eta ere Xemartinen bi tiroek inarrosten baitute ingurumen guzia!
|
|
Kontseiluko zenbait ere hor ditu berekin. Emilio Mizpirategi, koplakari eta iragarlea ere hor
|
dabila
batzu eta bestekin solas eta irri. Gazteak hurbildu zaizkiete, hauek, musikarieri dei eginez, galdetu dute orok batean kantatzea Balitzaneko" Himo" edo Ereserkia.
|
|
Adixkideak, horra gu nola
|
gabiltzan
Ainitxkori mintzatuz ahal dugun gisan Izanagatik beti pobrezia moltsan Bada altxagarria gure jite surtsan Nik, gaurko agertzan Luzaz mintza nezan
|
|
Jakin behar duzue zer izigarrikeriaren lekukoa naizen! Goiz honetan, seiak irian abiaturik,
|
ibili
naiz onjoketa Organtxuriko haritzpetan. Bost edo sei banituen jadanik bilduak.
|
|
Honek ere gorako xapela eta jantzi karioak. Nere baitan nion, zer bi mila deabruren bila ote
|
zabiltzan
hoin desberdineko zikiro pare hau. Lehenik sartu kinkilak, xapela altxaturik, ukurdura bat eginez: Ni naiz, Karmen Musilonda, Euskal Herrietako Makur xuxentzalea, Goiko Izpirituaren mutila.
|
|
Basoihan batean finkatu nintzen bakar bakarrik! Hiru egunez
|
ibili
nintzen desertuan galdua! Ezker eta eskuin, salbe berotuan kurri, egarriz zipilikatua.
|
|
Ganixek, semea behako bipil batean paratuz, erraiten dio: Badakiat mutikoa,
|
ibili
haizen tokietan zuhurki bizi izana haizela. Hogei eta zenbait urtez idorki eta bakartasunean ainitz pairatuz bildu ditukala araberako mozkinak.
|
|
Badu orai zenbait aste Balitzaneko karriketan ikusten dutela jaun haundi hau. Ostatuetan ere
|
ibiltzen
da. Haatik, zenbait oartuak dira bestek pagatu" dragoen" hartzaile ona dela bainan ber hori pagatzaile xuhurra.
|
|
Ainitzek oraino etzuten ikusia herriratuz geroztik. Batzu eta besteekin ele zenbait baizik ez
|
ibiliz
: O! baakizu, sobera denbora du ni hemendik joaiteak..
|
|
Peio amerikanoa auzapezaren aldean emana da, berhorrek galdetu bezala. Gazteak bi ostatuetan banatuak dira eta, nahi baitute gertakari osoan parte hartu, batetik bestera
|
dabiltz
besta osoaz baliatzeko. Neska mutikoak nahaste, hasi dira oihukatzen: Joanes auzapezak mintzaldi...
|
|
Hemen zen behar entzun, Ganix Xorroxtegi, Peioren aita oihukatzen: Ez utz arrotz horiek hemendik joaitera, egiaz behar digute erran, goitikatuz aitorraraziko badiozuete ere, nor diren, nongoak eta zergatik
|
dabiltzan
hemen gaindi?
|
|
Bila
|
dabila
erhotuki
|
|
Aita, ez otoi nitaz iritzi txarrik har Zuzen bide gogoa daukat beti azkar Ez
|
nabil
argi bila izarretan zehar Jakin gabe lurrean zangoa non ezar
|
|
Emazte bilo kuzkulatu baten aldean bazkaltzen ari? Ezin sinetsia duk! Nor bada. Haranoneko gure axurant lipu hura! Zer mirakulu gogoan ote
|
dabila
puttiko hori hemen gaindi. Pentsa dezagun, Bittor, zerbait joko jauntto horri hemendik jauziak eginaraziko dizkiona.
|
|
Axurantak, eta bere andre bilo kuxkulatuak, utzi zituzketen, behin betikotz, eskualde hauetan bazter ikuska
|
ibiltzeko
xedeak.
|
|
Kantatzen
|
ibiliz
|
|
Bizi ekaien eske
|
gabiltza
askapen hitza ahoan
|
|
Hor bederazka egin dituzten burubilkadurak harritzekoak ziren. Burua gibel alde uzkailiz eta ixter arku azpitik berriz aintzin aldera pasatuz, bi eskuak gibel aldean pausatuz, lau hatzetan kurri
|
zabiltzan
, harrigarriko abere batzuen moldean. Jostagarriak ere, zangoak lepo gibelera eremanik, bi eskuen gainean kurri, nola zuten kantatzen:
|
|
Kontrabanda pixka batean ere arduratzen ziren elgarrekin. Eguberriko, Bazkoko eta beste asko ferietan ere elkarrekin
|
zebiltzan
. Erran gabe doa, nexka gazte horieri ere behako amultsuen egitea usu gertatzen zitzaiotela.
|
|
Laster Joanes Haritxene auzapezaren manuz ikerketak hasi dituzte herrian, xoko guziak miatuz. Igande goiz guzian bila
|
ibilirik
jende ainitz bada ostatuetara bildurik. Hona bat batean, karrika ixkinatik agertzen Emilio Mizpirategi eta Piarre Beltxa bertsulariak.
|
|
Alhagi, alor, belardietan gaindi
|
ibili
zen eta arana zeharkatuta oihanean sartu zen. Bera ere Sasigaitzeko auzoan bizi zen eta ez zuen lan handirik izan bere bidearen aurkitzeko.
|
|
Orduan abiatu zen Artaseren hatzetarik. Ihi mardularen gainean tipi tapa
|
zebilelarik
, Gorrail bere gaiztakeriez ogendant jartzen ari zen, umilki.
|
|
— Ene lau azken umetxoak, gaitzak joak dira eta zangoen gainean ezin daude berma. Gero, neke izanen zaie jateko bila
|
ibiltzea
. Beren ama eta ni etsituak gara.
|
|
Beste oilar, oilo, ahate eta antzarak hasi ziren orroaz zein gehiagoka, non amatxi xaharra agertu zen atarrian, behatuz zer
|
zabilen
. Gorrail ikusita, gizonak laguntzerat deitu zituen oihu eginez.
|
|
Goiz batez, janaririk gabe ez zela sartuko deliberaturik, bere etxetik atera zen, zerbait abere, txori edo arrain harrapatzeko menturan. Oihanean gaindi
|
zabilen
... aztertuz... ikertuz... sumatuz... usainduz... baina deus! Bidexka batetara heldu zen eta arroilan etzan, ustez sator, sagutxo edo saturdin zenbait agertuko zitzaion.
|
|
zer deabru zitekeen hori? Gorrailek nehork ez bezala ezagutzen zituen bideetako harat hunatak eta hor
|
zabiltzanak
.
|
|
Aroa ez zen otsoen ez azerien aldekoa, eta garizuma jasaten zuen Otsogrisek, berak ere. Sasigaitzeko bazterretan ezustezko pizti batzuen bila hara honaka
|
zebilelarik
, Gorrailen kozina gozoa sentitu zuen.
|
|
— Zer ba, eskelari
|
zabiltza
beraz?
|
|
Hor gaindi hegalka
|
zabiltzan
Lumabeltz bele zaharra, ez zen gutxi harritu hainbeste zeremoniaz, eta bere buruari galdeka ari zen nor ote izanen zen bietarik bestea izorratuko zuena.
|
|
— Eta, zertan
|
zabiltza
zure etxetik urrun diren leku hauetan?
|
|
Azeriak behar izan zuen kurritu, jauzi egin, herrestan
|
ibili
, sasiak zeharkatu ile puska batzuk galduz, itotzeko kinkan arroila lohitsuetan sartu eta, erabat akitua, lehertua, sabela hutsik, gogoa ilun Sasigaitzen sartu zen arratsean.
|
|
— Non
|
zabiltza
tenore honetan?
|
|
Oihanean kurri
|
zebilen
egun batez, Gorrail eta Otsogrisek topo egin zuten.
|
|
— Nola nahi duzu sinestea? Beti gezurretan
|
zabiltza
!
|
|
Egun eguzkitsu batez, Tiber gatua bakarrik
|
zabilen
bidean zehar, bere izaeraz arras kontent iduri: urrats zenbait egiten zituen... buztanarekin jostatzen... berriz abiatzen... bere itzalaren ondotik kurritzen... ulutxo bat harrapatu nahiz edo marmutxa zenbaiti jarraituz... berriz gelditzen zen... laztanki etzaten bide gainean dirudi lo zurrungan, begiak hetsirik eta birzabalduz dohatsuki... eta abar.
|
|
Memento berean, azeriaren ondotik
|
zabilen
zakur baten zaunkak entzun ziren eta franko hurbil sendi ere. Ondotik ehiztarien deiadar tutak eta zakur saldo guziaren oihuak hauteman ziren.
|
|
— Zure bila
|
nabilen
preseski.
|
|
Otsogris eta Gorrail oihan hegiko bidexka hertsi batetik
|
zebilen
,, besoz beso, lagun giro ederrean. Larrazkenean gauden, oihanak horailtzen hasiak ziren eta gorputzarentzat nola izpirituarentzat airea garbi, arin, fresko eta pausagarri sentitzen zen.
|
|
Egun batez, basoilar zelatan zegoelarik oihanean, Gorrailek ikusi zituen beregana heldu Jaurgoi lehoi erregea, Otsogris bere Gorteko Zaindaria lagun. Biak urrats berean
|
zabiltzan
eta solastatzen ziren goxoan.
|
|
Ilunabarrean, parada eder baten menturan goibel eta pentsakor
|
zebilelarik
, Manta Zuri fraide etxe baten alboan gertatu zen. Sasi baten gibeletik, lo egiterat zoazen oilo tropa baten karakak entzun zituen hurbil hurbildanik.
|
|
Bizkitartean, gune heietan ehizen
|
zabiltzala
, Otsogris hurbildu zen. Ez zen ez bera ere Gorrail baino zortetsuago eta hura bezala zaku huts zoan etxerat.
|
|
— Nor
|
dabil
gainean?... zion bozak. Nor da mintzatzen?... parabisuko dohatsuen lasaitasuna nork du trabatzen?
|
|
Gorrail 4 pinpirin koloretsua lore bizi eta panpoxa goizean goiz abeslari
|
zabilen
txoria zu omentzeko hitz ederrez nabilke ospatuz zure izate eta naiteke idazle...
|
|
Gorrail 4 pinpirin koloretsua lore bizi eta panpoxa goizean goiz abeslari zabilen txoria zu omentzeko hitz ederrez
|
nabilke
ospatuz zure izate eta naiteke idazle...
|
|
— Hola bistan uzteko, ez ahal duzu bidaianten tentazioaren lotsarik, bereziki holako gosetea
|
dabilelarik
–Ez liteke zuhurrago lehen bai lehen jatea zure lagunei eta ahaideri gozarazteko?
|
|
Abereak, kontent edo kexu Otsogrisen alde edo aurka ziren araberan, hasi ziren barreiatzen. Bat batean, auhen negarrez hipaka eta urrats zuhurrez
|
zebilen
doluzko segizio bat agertu zen. Lehenik zoan Kantagora, burua apal eta hegalak tilingo.
|
|
Gorrailek, beldurrez bere etxe aitzinean tropa bat bazela goaitean, eta bere eiteaz berri eman gabe, Azelina eta bere ume gazteena Errobel, ezarri zituen leku segurean. Beste bi azerikumeak, Adargaitz eta Sasitrauka, aitamen hatzetarik
|
ibiltzen
ziren aspaldi honetan eta ohointza eta ihizian zeuden oihanean. Azken ehizatzetik bildu gauza anitz ere gorde zituen, oilo, oilasko, ahate:
|
|
— E! Naizen bezain ahul eta gaixo, ez ninteke
|
ibili
ere?
|
|
Orduan, Gorrailek kolpe bizi batez jauzarazi zuen. Enborraren bi puskak krakez birtinkatu ziren abere sineskorraren mutur aztaparrak gatibatuz Sufrikario eta izuduraz oihuka zagon Beltzaran, Lurrotz atarrirat jalgiaraziz zer
|
zabiltzan
ikusterat.
|
2009
|
|
Nik han izagutu nituen hiru mutil, aitz argiak, eta nere begietako aski ederrak. Beti elkarrekin
|
ibiltzen
ziren, eta neri hiruak batian hurbildu ziren. Ez nintzen bate lotsatila, mutilletan aski trebe nintzen, eta hiru izaitiak ez zian traba haundirik ematen.
|
|
Lanetik kanpo korri
|
ibiltzen
nintzen, oren bat ero bi, sasoin guzietan. Mesere nuen nere gorputzaren indarra baliatzia, nere hatsaren alderdia negurtzia.
|
|
Ez dugu bizi modu bera. Hura beti parrandan
|
ibiltzen
da, lagun asko baditu, beti harat eta honerat gonbiratua izaten da.
|
|
Gero Mayik gizon bat izagutu zuen eta guria bukatu zen. Gizon harek zabaldu zuen gure historioa, espantugarria zela pentsatuz, bertze neska batekin
|
ibiltzen
zen emaztea berritz gizonetarat itzultzia.
|
|
Baino orain, elkarrekin bizi garenetik, bere balio guzia ikusten diot, eta eskerrak ematen dizkiot destinoari nere birean holako ontasuna jarri duelako. Pozaz txoratua
|
ibiltzen
naiz goizetik arrats, etxea moldatzen, haurrekin jostetan, barrengo lanetan. Piarresek sekulan baino ederrago naizela dio.
|