Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2005
‎bai hirugarren gradua, bai askatasun baldintzatua, bai irteteko baimenak, bai eta espetxeetako onurak ere, emateko orduan, neurketa erreferentzia ez dela izango, betearazi behar diren urte kopuruarena, epaietan ezarri zirenena baizik. Beraz epaietan ezarritako urte kopuru nominala oso altua izanez gero, 78 artikuluaren ondorioz aipatu erakunde juridikoak praktikan behin betiko blokeaturik gertatuko lirateke, barneratuak askatasun erregimenik edo irteteko baimenik espetxealdi osoan zehar lortzerik izango ez duelako.
‎diogu, zeren eta hirugarren graduaren kasuan edota askatasun baldintzatuaren kasuan betearazpen sistema zorrotza alboratzekoa izan baititeke kondena agortzeko bostena edo zortzirena falta denean. Teoriaz beraz 32 edo 35 urte bete ondoren (40 urtekoa orain da-eta, betetzeko kopuru gorena), zaintza epaileak kontsidera lezake ea hirugarren gradua edo askatasun baldintzatua salbuespenez ematekoak diren, horretarako gizartean birsartzearen aldeko iragarpen bakoiztua egon delarik.
‎4 Orain arte aipatu bi aldaketak delitu astun edo oso astunetara murrizten ziren. Espetxeetako Lege Organiko Orokorreko 72.5 artikuluak aurrikusten duenak, ordea, delitu guzti guztietara zabaltzen du bere eragina. Gainera ez du terrorismo delituen kasuetan ad hoc lege arauketarik sortzen.
‎Eta hori, gehiago zehaztu barik, ez dago txarto: kontrakoa baizik, doktrina zientifikoak berak nabarmendu duen bezala. Gure kasuan onartzekoa ez eta bai kritikatzekoa dena, da, ordea, ildo politiko kriminal horri eman zaion lege arauketa zehatzak ahultasun tekniko ugari dituela.
‎5 Orain arte aipatu betekizun berriak edo lege aldaketak terrorismo delituetan bere eragina zabaltzen bazuten ere, delitu guztietara ere aplikatzekoak ziren, gehienetan ordea zorroztasun txikiagoz. Baina bada oraindik aipatu gabe utzi dugun azkeneko aldaketa terrorismo delituei, baita antolatutako delitugintzari ere?
‎Alegia: agintariekin elkarlanean modu aktiboan aritu behar da, talde terroristaren beste delituak sahiesteko; edo bere delituaren ondoreak arintzeko; edo beste terrorismo delituen erantzule identifikatu, harrapatu edo prozesatzeko, edo frogak eskuratzeko; edo taldeen jarduera edo jarraipena sahiesteko.
‎Elkarlaneko betekizuna deskribatu dugun bezalako edukiz betetzeak gizartean birsartzeko printzipioa bera kolokan jartzen du. Baina betekizuna baieztatzeko legeak ematen duen bideen atzean diagnostiko ideologikoaren itzala nagusitzen da, elkarlanaz haratago terroristek erakusten omen duten, arriskugarritasun ideologikoa?
‎1 Espetxeetako Erakundeen Zuzendaritza Orokorrak izan duen lege aldaketen interpretazio bilakaerak, batetik, eta, bestetik, Jurisprudentziak (Zaintza epaileen erabakiak kontrolatzeko Probintzia Auzitegienak alegia), berme arazo batzuk izan dituzte legeon ezarpenaren eztabaida juridikoaren erdi erdigunean. Legeak aplikatu nahi ziren moduek askatasunen edozein Estaturen printzipio nagusiak urratzen zituztenez gero, Epaileek zuzenketak sartu eta behartu dituzte eta gainera arrakastaz Espetxeetako Administrazio berak honez gero aipatu norabide berriak onartu dituen neurrian. Ikus ditzagun, hiru puntu nagusi, besterik ez.
‎Espetxeetako Lege Organika Orokorreko 72.5 eta 6 artikuluak alegia) atzera eragina izango zutela. Beraz xedapen batzuen atzera eragina aldarrikatzen zen baina ez, ordea, egin ziren aldaketa guztiena eta hori bi zentzutan: batean, segurtasun epea (ZK 36.2 art.) eta zigor pilaketak betearazteko erregimen berezia (ZK 78 art.) atzera eragingarritasunetik kanpo gertatzen zirelako; eta bestean, atzera eragina aitortzen zen kasuetan ez zelako erabatekoa.
‎Zatikako atzera eragingarritasun honen aitorpenak badu bere oinarria Konstituzio Auzitegiaren doktrinan, hain zuzen Espainiako Konstituzioaren (EK) 9.3 artikuluaren gainekoan6 Aipatu artikuluak, besteen artean, xedapen zehatzaile eta eskubide murriztaileen atzera eragina debekatzen du. Konstituzio Auzitegiaren esanetan atzera eragiteko debeku hura ñabarduraz interpretatu beharra dago:
‎Gure kasuan, hortaz, sailkapena gertatu bada ezin da berrikusi xedapen murriztaile berriaren argitan. Baina honen alboan Konstituzio Auzitegiak 9.3 artikuluko atzera eragiteari buruzko beste interpretazio malguago bat aldarrikatzen du, xedapenak bere eragina oraindik gertatu, burutu, ez diren egoeratara ezarri behar direnean.
‎Honetaraino 7/ 2003ko LOak esaten zuena baina, horren gainetik, Espetxeetako Erakundeen Zuzendaritza Orokorrak bere lehenengo Indikazioetan (9/ 2003ko Instrukzioan) agindu zuen bezala, xedapen berrien atzera eragina ez zen murriztu behar erantzunkizun zibila ordaindu edota autoritateekin elkarlanean aritu behar izatera. Segurtasun epeak ere atzera eragina eduki behar zuen eta hala aplikatzen hasi zen.
‎Segurtasun epearen gaineko lege arauketak ez du izaera prozesala eta ez dagokio ñabardurarik gabe betearazteko eraentza juridikoari. Bere izaera juridikoa substantiboa dugu eta, horren ondorioz, zuzenbide penal substantiboaren berme erregimena dagokio, Konstituzioaren ikuspegitik 25 artikuluko legezkotasun printzipioaren doktrina sendo eta zorrotzarekin lotu behar dena.
‎Aipatu ildo jurisprudentzialak argudiobide material honi heltzen diola ematen du eta horregatik ez du onartu segurtasun epearen kasuan inongo atzera eragina zilegia denik. Zuzenketa honi esker, eta ziurrenik Gobernu aldaketak lagundurik, Espetxeetako Erakundeen Zuzendaritza Orokorrak bere interpretazioa aldatu zuen eta gaur egun indarrean dagoen azkeneko 2/ 2005 Instrukzioan atzera eraginaren aldeko aipamen oro desagertu dira.
‎Arazoak begi bistako garrantzi praktikoa zuen. Espetxeetako Erakundeen Zuzendaritza Orokorrak bere lehenengo Indikazioetan (9/ 2003 Instrukzioan) erruztatuaren aurkako interpretazioa berea egin zuen, segurtasun epea bai zigorren gehiketa aritmetikoaren ondorioz (ZK 76 art.) bai birbatzearen ondorioz (refundición) izenekoa, Espetxeetako Araudiaren 193.2 art..
‎Arazoak begi bistako garrantzi praktikoa zuen. Espetxeetako Erakundeen Zuzendaritza Orokorrak bere lehenengo Indikazioetan (9/ 2003 Instrukzioan) erruztatuaren aurkako interpretazioa berea egin zuen, segurtasun epea bai zigorren gehiketa aritmetikoaren ondorioz (ZK 76 art.) bai birbatzearen ondorioz (refundición) izenekoa, Espetxeetako Araudiaren 193.2 art..
‎Jurisprudentziaren jarrera eta argudiobide sendo eta argiei ezin eutsiz Espetxeetako Erakundeen Zuzendaritza Orokorrak bere interpretazioa aldatu egin du indarrean dagoen azkeneko 2/ 2005 Instrukzioan.
‎Dena dela norabide zuzenketek ez gaitzatela nahastu: lege aldaketek dakarten ereduak, terrorismo delituetan espetxealdia betearaztekoak alegia, bere hortan darrai eta aipatu berme eztabaidek ez dute eredua ezta urrundik ere auzitan jarri. Horregatik lan honen izenburan norabide zuzenketei buruz hitz egiten genuen eredu ziabogaren ondoan, lehenengoek azkenekoa funtsean aldatu ez dute-eta.
‎Herriaren justizi egarria bideratzeko tresna nagusietako bat politika kriminala dugu, dagoeneko adituak eta teknikoak politika hura egiteko orduan kanporatuak izan direlarik. Zuzenbide penal berria herriakgehiketa zero berak biktimaren izenean egiten du, biktimaren interesa eta herri interesa nahasturik, haserre sentimenduak eta mendekugriñak bultzaturik. Delitugilearen nagusitasunaren ordez, biktimak du orain lehentasuna,??
‎Delitua eta delitugilea ikusteko modu berriak baditu, nola ez, bere ondorioak espetxealdia betearazteko fasean ere. Lehenik eta behin aldaketa antropologikoa gauzatu da, delitugilea birgaitzeko aukeratan gehiago fio ez delako.
‎Aldi berean berme kultura modernoaren oinarrian zegoen Estatuarekiko. Leviathan, mesfidantza desagertu egiten da eta ez da lehenik eta behin irudikatzen herri botereen gehiegikerien arriskua.
‎Estatuta ez da mugatu beharrekoa, botere gero eta handiago behar duen erakundea baizik, izugarri bilakatu zaizkigun beldur berriei aurre egin ahal izateko. Delitugile izugarrien irudiak (delitugile basati, bihotz gabekoa, piztia...) gazte oldarkorrak... gure gizartearen imaginarioan nonnahi ditugu, baita adingabeen delituetan ere(); beraz ez gaitezen harritu, hori guztia erabili bada, modu naturalean, irtenbide errepresiboak indartzeko. Hemendik ulertzen da, beldur berri eta handiagoen aurrean, espetxea gogortu, luzatu eta zabaldu behar omen dela.
‎Baina horren ondoan, eta funtzio osagarria betez, bestelako betekizunak era berean terrorismo delitugilea espetxe barruan edukitzera bideratzen dira, beste behin batean birgizarteratze logika eta ereduaren aurka joz. Adibiderik argiena, presoari jarduera deliktiboa bertan behera uzteko eta autoritateekin elkarlan aktiboan jarduteko eskatzen duen betekizun berria dugu.
‎Jakin badakigu bestelako legeak (hala nola 1/ 2003 Lege Organikoa; 5/ 2003 Lege Organikoa; 6/ 2003 Lege Organikoa eta, zati batean, 15/ 2003 Lege Organikoa) kontuan ez hartzeak ikuspegia murrizten duela, terrorismo delituetan eragina ere badutelako. Era berean 20/ 2003 Lege Organikoa kontuan edukitzekoa izan zitekeen, dagoeneko 2/ 2005 Lege Organikoaren bitartez indargebeturik izan ez balitz. Lege hauei buruzko azterketa orohartzailea kontsutatu nahi izanez, ikusi LANDA GOROSTIZA, JonMirena,. En torno a las últimas reformas penitenciarias.
‎2 Lanaren izenburuak berak aditzera ematen duenez, espetxeetako esparruan eredu aldaketa, erabateko ziaboga gertatu da. Indibidualizazio zientifikoaren sistema alboratu egin du legegileak eta hori delitu mota guztietan eta astuntasun guztietakoetan hala izan bada ere, terrorismo delituetan are nabarmenagoa dugu.
‎pasa dezan. Espetxealdia betearazteko tratamenduaren gradurik leunenak (hirugarrena eta laugarrena alegia) indargabetzearekin batera, espetxealdiaren iraupena bera ere nabarmen luzatu da, gaur egun 40 urte arteko espetxealdia, benetakoa eta oso osorik eraentza itxian betearazteko modukoa, posiblea delarik.
‎Segurtasun epe berriaren betekizunak delitu guztietan ikaragarrizko eragina izango du, baina terrorismo delituetan, baita antolatutako delitugintzaren kasuetan ere? areago, legez kasuotan 36.2 artikuluak berak epea bertan behera uzterik ez dagoela aldarrikatzen duelako. Terrorismo delituetan segurtasun epea automatikoki ezarriko da, besteetan bezala, baina ez Zaintza epaileak, ez inork, ezin dute eraentza orokorra inolaz ere ezarri, legearen borondatea kasu hauetan inongo salbuespenik ez egitea delako.
‎Izan ere, erantzukizun zibilaren inguruko betekizun berria edota elkarlan aktiboaren ingurukoa formalki aipatu birsartzeko iragarpenaren osagai berriak baitira, horiek egon ezean birsartzeko iragarpen positiboa izango ez delarik. Beraz betekizunak formalki eta terminologikoki presoaren birgizarteratzeko baldintzak dira, horien benetako edukia bestelako logika prebentibo eta ordaintzaileari egokitzekoak baldin badira ere. Eduki berriak eduki zaharren moldetan sartu nahiak interpretazio arazo gehiago eragingo ditu ezbairik gabe, gauza guztiek bezala erakunde juridikoek ere zentzua galtzen dutelako esana eta izana bat ez datozenean.
‎Ez gara horretan makalenak juristok. Egungo bizimoduak aurrera eramaten gaituen modu berean , aldarrikatze zabalak egiten ditugu, batera zein bestera, euskararena ere babestu nahian. Euskara berri berria dugu, omen, lege kontuetan.
‎Historia, alabaina, temati izaten da, eta ez ditu aldrebeskeriak maite. Historiak berak erakusten digu, gero eta nabariago, denboran zehar atzera joan eta zantzu batzuk badirela, behinolako gizarte euskalduna lanbide kontuetan ere ibilia zela.
‎Zerrenda luzekoa da Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko Bidegileak bilduma. Izatez, hori du bertako Kultura Sailak biderik egokiena aspaldiko, eta ez hain aspaldiko, euskaltzale askoren biografiak agerian jarri eta irakurgai egiteko.
‎Esan eta egin, Atxagak onetsi eta nork bereari lotzeko ahaleginetan hasi nintzen. Nor bakoitzaren atzean behar beharrezko nuen biografiaren egilea zehaztea.
‎Beharrik, badira Euskal Herrian pertsonaia horien berri zehatz mehatz eman dezaketenak. Hasteko, Larrakoetxea kanonista karmeldarraren biografia ordena bereko Julen Urkiza eta Luis Baraiazarrak hartu zuten, Jose Luis Lizundia euskaltzainak Leizaola lehendakari zaharrarena hartu zuen bezalaxe. Etxegarairentzat, berriz, banuen aparteko lekukoa, hain justu ere, Jose Antonio Arana Martija euskaltzain gernikarra.
‎Etxegarairentzat, berriz, banuen aparteko lekukoa, hain justu ere, Jose Antonio Arana Martija euskaltzain gernikarra. Gertu gertutik jarraitu ditu horrek Etxegarairen nondik norakoak, eta bera zen, hortaz, egilerik erakoena. Oleagarena neronek hartu eta laukotea abian jarri zen.
‎Hortxe dira, karpeta baten barruan, lau liburuki labur bezain mamitsu; Oleaga, Larrakoetxea, Leizaola eta Etxegarairen bizien data eta datu aipagarrienak daude horietara bilduta, bakoitza bere liburukian, aurretiaz esandako egileen eskutik.
‎Gazte gazterik ekin zion Leizaola legelariak bere euskalduntasuna eusteari. Testu batzuk ere badira horren lekuko.
‎1936 urtean eratu zen Eusko Jaurlaritzan bera dugu bultzatzaile eta arduradun nagusia, justizia eta kultura sailburu moduan, Aldizkari Ofizialaren elebitasuna (gaztelaniaz eta euskaraz) sustatzeko eta babesteko. Hartara, euskarak izan zuen, foru galeraren garaitik lehendabizikoz, zuzeneko presentzia eta izatea legearen esparru ofizialean.
‎Horrek motz eta urri iraun bazuen ere, Leizaolak, horratio, ez zion euskal kulturgintzari utzi. Euskal literaturaz nahiz herriaren etorkizunaz arranguraturik, Eusko Jaurlaritzaren bigarren lehendakariak, nahiz erbestaldi luzean nahiz azken urtetako etxe itzuleran, beti gorde zuen bere euskal sena eta esku erakutsia.
‎Lau jurista euskaldunen biografiak, lau bidegile garrantzitsuren esanak eta eginak, egoki emanak eta hornituak, irudiz zein bestelakoez... horra hor euskal juristak egun izan dezakeen ikasgai eta solasgarri, bere sustraiak eta aurrekariak non eta nolakoak artez eta zuzen ezagutu nahi baditu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bere 15 (0,10)
berak 6 (0,04)
bera 4 (0,03)
berean 4 (0,03)
Beraz 3 (0,02)
beraz 2 (0,01)
Bere 1 (0,01)
berea 1 (0,01)
bereari 1 (0,01)
bereko 1 (0,01)
bertako 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia