Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 2.425

2000
‎Baina jende asko ez dago konforme planteamenduarekin, dagoeneko bi ordu pasatu baitira, dagoeneko joan baita eguerdia eta hasi baita jendea gosetzen, seko gosetzen; eta jendea ez dago batik bat esandakoarekin konforme, akademiko xaharra hil egin baita dardar gordinen artean, betiko esaldia ahoan lore zuela: " Jainkoak estutu bai, baina ez du sekula itotzen".
‎Arrazoi bila ari dira guztiak. Bat batean, intelektual famatu batek kamera ezkutu anker horien moda aipatu du; ez zaiei gainerakoei argudio kaxkarra iruditu eta, segituan, goitik behera miatu dute gela; ez dute, ordea, inon kamerarik aurkitu. Eta orduak aurrera ahala, bost zentzuak zorroztu zaizkie han harrapatuta daudenei, irtenbide baten peskizan.
‎Entzuleek, bere baitan bizi diren edo hiltzen ez direlako hiltzen ote diren eztabaida  tzen ari direla, bat batean, argi zerutiar orlegi moduko bat ikusi dute ate zirrikitu batetik sartzen. Poliki hurreratu dira atera; irekita dago; kezka eta zalantza dator berriz ere jendearen gogoetara:
‎Zutitu egiten dira ajerezean lehiatzeko, buruz buru. Nork bere mugimenduak egiten ditu, hatzez batik bat, eragozpenak eragozpen. Erregelen gainean ez da inor mintzo, ezin denaz ezin baita mintzo.
‎horixe da bidea. Bada, neronek ikusi nuen jauzilariak ere preparazio berbera egin bide zuen bere kirol bizimoduan; ala beharbada ez, hori ez dago sekula ziurtasun erabatekoz jakiterik, batik bat halako kirol berezi bati buruz hitz egiten dugunean. Tira, nolanahi izanik ere, ziur dakit (han eta hemen galdetu nuelako) nik ikusi nuen eski jauzilariari, Marius Lippiri alegia, izugarri gustatzen zitzaiola Paul Delvaux pintore belgikarra, eta Jaume Muxarten koadro bat baino gehiago zuela zintzilikaturik bere etxeko egongela funtzionalean.
‎Jauzi arrunt bat izan zen, gainerakoen antzekoa. Baina airean zegoenean, kalatxori edo aztore baten antzera hegan, galdu egin zen bat batean geure begien bistatik, desa  gertu, itzuri; deskuidoz edo propio, ez dago jakiterik, baina, era batera zein bestera, aienatu, ostendu egin zen. Sekula betiko.
‎Ezuste desatsegin hark erro errotik aldarazi zidan gertakizunen ikuspuntua. Bat batean hustasun beltz bat sentitu nuen urdailean, oinaze sekretu lodi bat, eta ur berde nazkarria goitikatu nuen gorpu gozogabearen gainean. Zutitu egin nintzen.
‎Ura kantitate handitan, esan nahi dut. Eta hala, bada, hasi nintzen neure kasa, ezkutuan (lagunengandik ezkutuan, batik bat), lehen saiotxoak egiten. Beti izan naiz pertsona saiatua, egoskorra, ausarta.
‎Zigarro bat piztu nuen. Bat batean, ukabilkada mingarri bat sentitu nuen urdailean: eskuan neukan eskela ale bakarra ote zen, ala antzeko gehiago zintzilikatu zituzten?
‎Horixe galdetu zion, tenore ahotsez, Otsotzarmendi jaunak. Isiltasun kristalezkoa egin zen patio gotiko eraberrituan, eta habe zuten kapiteletan mahats mordoak jateari utzi zioten bat batean tximinoz mozorroturiko zaharsaridun aspertuxeek. Horixe zen galdera:
‎Ez litzateke ezinezkoa izango gauzak nola gertatu ziren zehatz mehatz adieraztea, kronologia deitzen den hori eskrupulosoki errespetatuz, saihesbideak ekidinez, oroimenak eskaintzen dizkizun hutsuneak eta babesak alde batera utziz; ez litzateke, ez, batere zaila izango, eta agian horrela jokatu litza  teke, erarik zuhurrenean ez ezik ortodoxoenean ere. Baina honako istorio hau ez da kronika poliziako bat edo biografia baten kontatze soil hotza, eta narrazio honek halako intentziorik ez duenez eta benetako intentzioaz ez dugu hemen ezer esango, irakurle zolia ez iraintzearren batik bat, barkatuko zaigu xehetasun kronologikoetan ezen ez oroimenak agintzen dizkigun pasarteetan nahiz gertakarietan, edota istorioaren garapenarekin (eta egiarekin, beraz) zerikusirik izan zezakeen txikikerietan estuegi ibili ez bagara; eta ez, esan bezala, estu ibiltzea bereziki nekosoa gerta zitekeelako, baizik eta estutasun horretatik askatzeak, gure ustetan, bizitasun pixka bat ekarriko liokee...
‎Luzaz gelditu zen eskuetako azazkalei begira, sorgorturik, ikusten zuenari arrazoiren bat aurkitu nahian, eskuei jira eta buelta eraginez, hatzak gora eta behera mugituz, orain astiro, bizkor geroxea  go, esku desitxuratu haiek begien onespena jaso zezaten zain. Behaketa luzearen ondoren, irribarre sineskaitz bat sortu zen Brown jaunaren ezpainetan, eta afaria prestatzearekin batera erabaki zuen aurkikuntzaren berri inori ez ematea, batik bat uste osoa zuelako loaldi goxo batekin dena bere onera etorriko zela. Ohera sartzerakoan, behatzen aldaketaren berri izan zuen:
‎Medikuntzara. Etxeko salako pladour arroxakolorean zeuzkan hiztegiak eta entziklopediak eta hiztegi entziklopedikoak begiratu zituen, zer begiratu behar zuen ongi ez zekiela, arretaz baina trakets, itxaropen eskasez, eta aurkitu zituen argibideek ez zuten argitik deus askorik, eta terminologia arrotza ilustratzeko azaltzen ziren argazkiak ere ez zitzaizkion batere baliagarriak iruditu, batik bat han azaltzen ziren azazkal gehienetan izugarri belztuek suz erreta ba  tzuk, izoztuta beste batzuk, mailuz jota ez gutxi, era askotariko horzkadez desitxuratuta ugari ez zutelako haren zerarekin inolako zerikusirik. Ez?
‎Pasabide luzeko leihotik ikusi zuen euria ari zuela, gogoz eta haizetsu. Bat batean, beste askotan gertatu ohi zitzaion bezala, Edmundo de Oryren bi aerolito etorri zitzaizkion gogora: Euria egitea eta negar egitea sinonimo dira; eta haren eskutik:
‎Diamanteak ere badaude". Hain gogoko zuen esalditik, Brown jaunak estrapolazio erraz bat batekoa egin zuen, ironiaz betea: " Oro ez da esku.
‎Minutu ezbaitsu baten ondoren, ispiluaren aurrean jartzea erabaki zuen. Deseroso sentitzen zen, eta bat batean berealdiko izu batek jan zizkion begiak. Bizarra egiteko makina zuen eskuetan hartuta, tinko, eguneroko lan horri ekiteko asmoz; baina menderatuko ote zituen bereak ez ziren esku haiek?
‎Gainerako sentzumenak noiz aldatzen joan zitzaizkion, alegia aste hartako zein egun jakinetan, ez genuke zuhurtasun osoz esaten jakingo, baina gutxi gorabeherako hurbilketa batek ere guztiz eusten dio kontakizunaren espirituari eta hariari eta erakargarritasunari, eta berdin izango da eta berdin ez bada, berdintsu adierazten badugu asteartean aldatu zitzaiola usaimena beti ere, hori bai, ustekabean; asteazkenean, ikusmenar; ostegunean, entzumena; eta ostiralean, ukimena; beste era batera ere izan zitekeen noski, hori ez dago ukatzerik, eta akaso lehenago aldatuko zitzaion en  tzumena ikusmena baino, eta ukimena, beharbada, ez zitzaion ostiralez mudatuko, neurri handi batean ukimena esku berrien jabetzarekin aldatuta zeukalako, aldez edo moldez, ordurako. ...aren gorabehera bigarren mailako zer bat dela garbi geldi dadila nahi genuke, bost egunen buruan halako aldaketa bortitz eta guztizko batek gizaki batengan sor dezaken desosegua, noraeza eta nekea izugarria dela kontuan izanik, bada esan behar dugu Brown jaunak oso ongi bereganatzen jakin zuela horrek berekin zekarren guztia bizitzeko eta gauzak ikusteko eta ikasteko modu berri bat, lehen egunetan batik bat. Orain gutxiago entzuten zuen, gehiago usaintzen, ez zitzaion camember gazta gusta  tzen eta asko, berriz, Margarita pizza; laztu egiten zitzaion ilea ile beltz motz kixkur antzekoa, ez jada horaila foam zati bat uki  tzean, eta bistak arintzera egin ziola iruditzen zitzaion, hobeto ikusi ez baina begiak lehen baino azkarrago mugitzen zitzaizkiola, artega bezala, urduriago.
‎Eta hutsik egin gabe joan zela esan dugu, eta bere lana txukun bete zuela ere bai, azken baieztatze hau guztiz egia ez den arren. Eta ez da guztiz egia ezta guztiz gezurra ere, Brown jaunak, nozitu zituen barne aldaketen ondorioz, batik bat, ez baitzuen azkenerako gauza bat ondo egiten, ez baitzekien nola erabiltzen zen ordenagailua, zer zen marrazki bat, zertarako balio zuen arkatz batek. Inor ez zen, ordea, azken aste hartako deskalabroez ohartu, neurri handi batean Brown jaunak aurrez eginda zeuzkan lanak mahairatu zituelako, artelan benetan dotoreak, eta haien aurrean makurtu eta plantak egiten jardun zuelako, eta estrategia hari esker libratu zen azalpen zailak eta mingarriak eman behar izatetik.
‎" Nire estasi bakarra onanismoa da". ...ker begiaz, keinu berezi bat, keinu bat zeinaren bidez eta gauzak bere onetik gehiegitxo ateratzen saiatu gabe adierazi nahi baitzidan ederki ezagutzen zuela nire iragana, alegia nire iragan onanista, eta ez ibiltzeko orain larritasunekin eta are gutxiago oraindik hura ezkutatu nahian; eta bekainak okertzeko modu ezohiko harengatik eta gero, ukabila itxi eta eskuari eman zizkion astindu azkar eta, batik bat, bortitzengatik, iruditu zitzaidan barre egin nahian zebilkidala gizagaixo suharra, bi arrazoi zirela medio: bat, neure iragana ezkutatu nahi izateagatik; bi, bizimodu hura utzi izanagatik.
‎Zeharo abailduta ikusi nuen. Eta niri, orain, bat batean, ez zidan besaulki hark traza onik ematen. Non ikusi nituen nik halako aulkiak?
‎Nola gainditu senitartekoen heriotzak uzten duen zauri sendaezina? Ez nuke, hala ere, hemen eromenaren laudoriorik egin nahi batik bat, laudorio hori aspaldian egina zelako, idazle holandar batek eta dotore asko gainera; soil soilik eskatu nahi nizuke, irakurle maitea, adinak ematen dituen pribilejioez balia  tzeko baimena, modurik arrazoizkoenean betiere, gehiegikeriarik gabe. Zer axola dizu, egiaz, nire lizentzia txikiak?
‎Bagenekien basakeria gurekin bizi zela, guregan sortzen eta zornetzen zela, bai, baina hainbesterainokorik... hainbesterainokorik ezin dezake bururik gaiztoenak ere irudika". Armando Bonillak, bien bitartean, etzaulkian jarraitzen zuen etzanda, egonarriz, itxuraz guztiz bere onean, ausart, bat batean gutxiagotasun konplexu hura gainditu balu bezala, Deere jaunari kontra egiteko prest. Freskagarri bat eskatu zuen, ozenki.
‎Gargolaren pasadizo hark ez zuen bestelako garrantzirik izan: lekuz kanpoko aldarrikapenak xotilki isilaraziak ezen jendeak uste izan baitzuen bat bateko hotz izugarri hura fronte polar baten eraginez gertatu zela, Zuzendaritzak bozgorailuetatik ohartarazi zuena bete betean irentsiz, bada, aurrerantzean efektu bereziekin kontu handiagoz ibiltzera mugatuko ziren. Gargola benetakoa ez izanak ez zuen ikuslerian ardura edo zalantza apartekorik sortuko:
‎Nola ahaztu nire programakideen paradero beltza? Ezen, egia esatera, min handiena eragiten zidana oroimena hain berean atxikitzea baitzen, hain oso eta hain bertako, eta horrexegatik akordatu nintzen, programa amaiera aldi hartan, batik bat, Leteo ibaiaren urez, haiek baitute, esaten zenez, gauza iraganen memoria ahazteko dohaina. Ai, orduan han izatera, tragoxka bat hartuko nukeen gustura baino gusturago!
‎Hermafrodita guztien gisa, gure hiena hau ere espiritu bikoi  tzekoa zen, eta, beraz, aldabera bere ekintza guztietan. Horiek guztiak neuk azaldu nizkien hiru aurkezle ezjakinei, eta adierazi nien, behin hartara jarrita, hiena hilobietan bizi  tzen ohituta zegoela, eta gorpuak jaten zituela, eta, horrez gain, giza ahotsak ezin hobeto imitatzeko gaitasuna zuela, eta, amarru horretaz baliaturik, gizakiak bat batean irensten zituela; piztia ezinago hipokrita zela ere esan nien, ehizatzen zituen animaliak oro negar gezurtien artean irensten baitzituen. Eta amaitzeko esan nien hienak gorroto zituela zakurrak, eta, aldiz, otsoekin oso gustura kopulatzen zuela.
‎Garbi atxiki ote du senarrarenganako fideltasuna? Hil edo biziko zalantzak, egiaz, hainbeste menderen bueltan gudari ahaztuari bat batean sortzen zaizkionak.
‎Elefantearen laudorio zintzo haren ondoren, harmaila gotikoetan zeuden ikusle elefantez mozorrotuek zein bene benetako elefanteek, tronpak zerurantz ezin ikusgarriago altxaturik, blues espiritual bat jo zuten, eta gainerakoak txaloen bidez eraman genuen doinu bihozkor haren konpasa, eta hainbat metxero eta poxpolo ere ikusi ahal izan nituen piztuta, ordurako gainean genuen ilunsenti hauskara argitu nahian bezala, argi gorri txiki bat hemen, bestea harantzaxeago, halako errosario dizdizari bat osatuz bezala. Amaitu zen ereserkia, hustu ziren gure belarriak, joan ziren itzaltzen poliki poliki, eta lanturu isil batean, su koloretsuak, eta bat batean hotza sentitu genuen guztiok biho  tzean, hotz gordin adieraztezin bat, ukiezina, hilkutxetako hotza bezalakoa. Hura ere, jakina, aurrez zegoen prestatuta:
‎Halere, harritu egin nintzen, eta lasaitu, bat batean. Ni konturatzen nintzen Frantziskok, lehendik ere hamaika zume hots eta odol guri jasan behar izan baitzituen, zuela halako egoerarik onartu; baina, egun hartan, merezia dik alu horrek!
‎Nire lehendabiziko irakurgaiak erlijiosoak ziren, batik bat.
‎Berdin gertatzen da negu gorrienean ere. Mozkortuta zaudenetan, batik bat.
‎Alabaina, nik ez dut askoz gehiago ikusi, zeren bat batean Rubenek eskutik indarka heldu, eta, oraindik ez dakit nola, ni zulo jendetsu hartatik ateratzea lortu baitu (atera bidean, segurtasun zaintzaile erraldoi bat hurakan baten pare igaro da gure albotik). Kanpora irten garenean, sabelean halako bulkada bortitz bat sentitu dut, eta berehala tripei heldu, burua makurtu, eta, nire GMI aren kalterako, botaka egin dut.
‎Gaur goizean, garbigailua zentrifugatzen hasten denean bezala, hiru aldiz sentitu dut bihotza golkotik irteteko zorian. Aurrena, gelan, telefonoaren dei zaratatsuek eta ez naiz exajeratzen ari paradisutik atera nau gaituztenean(" Goizeko bost eta erdiak dira", ohartarazi digute harrera gelatik Danen aginduz); hurrena, handik gutxira guk geuk jarria genuen iratzargailuak; eta azkena, aireportura bidean Preteritok bat batean oihu egin, eta biharamuna nabaritzen hasiak ziren bidailagunak esnatu dituenean:
‎Batzuetan, autobidean azeleragailua sakatu eta 130, 140, 150 hartu izan ditut kasik egokiagoa da nituen esatea, harik eta bat batean ertzainei antzeman, eta bat batean balazta  tzen nuen arte. Eta Dabidek, ertzain sartu aurretik, baina batez ere gero, nire bizitzan poliziarena egin izan duela iruditzen zait, eta harekin galga sakatzen bizi izan naizela.
‎Batzuetan, autobidean azeleragailua sakatu eta 130, 140, 150 hartu izan ditut kasik egokiagoa da nituen esatea, harik eta bat batean ertzainei antzeman, eta bat batean balazta  tzen nuen arte. Eta Dabidek, ertzain sartu aurretik, baina batez ere gero, nire bizitzan poliziarena egin izan duela iruditzen zait, eta harekin galga sakatzen bizi izan naizela.
‎Allô, Dabid? Alde batetik, gaur gurago nuen erantzungailu malapartatu horrekin berba egin, batik bat esan behar dizkizudanak esateko. Orain ulertzen dut zergatik gura ninduzun ni Rakel zelatatzeko.
‎Allô, Dabid? Hemen nauzu ostera ere eta, benetan, lehenago zer esan ez nekiela egon naiz, batik bat telefonoko ilaran Rakel zegoela ikusirik. Baina pozten naiz bigarren deiaren burutazio hau eduki izanaz, ze orain lasai esan ahal dizut furgonetan Luisekin berba egin dudala eta hark ziurtatu egin didala Rakelek eta Rubenek gaua elkarrekin igaro dutela.
‎Orduan ez nuen eskura izan, larrialdietarako, EEBBetako hiri handietako eraikinetan dauden sute eskailerarik; ez nengoen prestatua, nonbait (baina nor dago halakoetarako prestatua?); orduan ez nuen uste izan nire bihotzeko haragian berriro dardararik ttikiena sentitzeko gai izango nintzenik; ez nengoen oso zuzen, nonbait. Eta hala ere, horra, bat batean basamortua zeharkatu, eta oasi batera heldu izan banintz bezala sentitzen naiz Yosemiteko berdamenean, Rubenen aldamenean...
‎Gero, bat batean leher kaka egina nengoela ohartu naiz. New Yorkeko egonaldiaz geroztik ez dut uste hain nekatua sentitu naizenik, ezta Grand Canyoneko jaitsiera egin genuenean ere.
‎Agentzia duk, hain zuzen ere, beste agindu batzuk bete lituzkeena. Zuengatik ari gaituk hemen bidaia alferrikaltzen jaurti du Luisek bat batean altxatu, eta, haserre antzean, komunerantza joateko; baina harakoan ahopean entzun ahal izan diot: Sherif honekin nazkatzen hasia nago...
‎Beharbada horren eraginez, halako batean Bostongo bidegorria jarraitzeari utzi, eta, New Yorken bezala, noraezean ibiltzen hasi naiz, luzaroan ibili ere, harik eta, bat batean, Harvard-en nengoela ohartu naizen arte. Hango unibertsitate giroa, jendetsua eta bizia, oso kilikagarria egin zait.
‎Alabaina, nola esango nuke, niregan jaso den higadurarik lurrikararik bortitzena eta bat batekoena gertatzear zegoen, eta, bidaia honetako lehenengoak bezala, Karmelorekin zuen zerikusia.
‎Mitxelin gida aldean eraman arren, ziur nago nekez aurkitzen duela plazerraren txulora daraman bidea...". Halakoetan, ni doi bat deseroso sentitzen nintzen, batik bat beste bikoteak ere gutaz mintzatzen imajinatzen nituenean, elkarrekin afaltzen egon eta gero, esate baterako, ardoaren berotan konfidentzia batzuk egin eta gero, haien etxera itzu  li, eta ohera sartutakoan. Baina beti amaitzen nuen pentsatzen guztiz imajinaezina zaigula besteen etxe barneko intimitatea eta egunerokotasuna, otsoak usoa noiz irensten duen, noiz hagin zorrotzak erakusten...
‎Atzo gauean Rakel ez zen hoteletik irten, eta taldekideok berandu arte ibili ginen. Batzuk bete bete eginik itzuli ziren, batik bat Luis, Esther eta gauean zehar Danen atzetik nabarmen ibili zen Adela. Baina hotelera itzuli arren, frufrua ez zen berehala amaitu; Luis Adelarekin joan zen Rakelen beraren gelara, eta Esther, ezetz imajinatu, Rubenenera.
‎Ez dut maite homosexualez eta operaz futitzen den jendea. Balekite operak eta fadoak zein ezinbestekoak zaizkidan, batik bat hau bezalako bidaia batean... Orain ere erantzungailuak jantzita etorri naiz.
‎Ez dut ukatuko ezusteko erabaki horren atzetik nire ausardia nabarmendu nahi nuela Dabiden aurrean eta, ez dut ukatuko, halaber, hain bat bateko erabakia hartu izanak urduritasuna sortarazten zidala. Baina argi neukan bera jokoz kanpo harrapatu nahi nuela.
‎Gero, elkarrizketa labur bat izan genuen: bidaiaz, bidailagunez, pazientziaz..., eta ni argi eta adeitsu egoten saiatu arren, beldur izan nintzen sentitzen nuen negargura bortitz hura bat batean lehertuko ote zitzaidan. Eta haur denboran aitaren besoen irrikaz ibiltzen nintzen bezala, ez ote nintzen inpentsan Danen besoetan abailduko.
2001
‎U (erlojuari begira: bat batean serio jarriz): Jesus, zortziak!
‎Bezeroak pospoloa pizten du bat batean, baina honek zorua ukitu baino lehenago, zentimetro batzuk lehentxeago hain zuzen ere, haize bolada zakar batek itzali egiten du. Giza-talde izugarriak, etsiak jota eta ahoan gurutzea dutela, etxe aldera erretiratzen dira, burumakur, alkatea buru dutela.
‎G (serio): Batik bat, arrazoi hermeneutikoak...
‎Ez da posible! Bat batean. Ezeren abisurik gabe?
‎G: Banengoen, ba( Bat batean guztiz asaldatuta): Baina orduan... orduan kondenatuta zaude!
‎Gogorra izango ez da ba, seme! Hasieran batik bat. Gero, ez pentsatzen ikasten duzu.
‎Ikuspegia benetan zirraragarria zen. Schlumberger ek ez zuen bat bateko ihes hura adierazteko hitz aproposagorik aurkitzen: zirraragarria.
‎Sartu bezala, seme alaba eta ilobek, garrasi zizkolatsuen artean, aurrea hartu zieten aita osabei, eta, hauek konturatzerako, lardaskan hasiak ziren haiek. " Basta!", bota zuen aitak errespetuz," eta nire atzetik!", eta aquariumeko argiek, bat batean, ilunabarreko ekaitz borti  tzaren eraginez, itzaltzeko keinu errepikatua egin zuten, itzali eta piztu, piztu eta itzali; trumoi hotsak dantzan jarri zituen hormak eta beirak; zaintzaileen baretze lanak eta hitz lasaigarriak hutsalak gertatu zirelarik, arrain-ontzietan nagusitu zen berehala: ostikadak, begirada ikaratuak, oihuak, negar kontsolaezinak, begitarte desitxuratuak, zain irekiak...
‎Hil edo biziko zalantza batek jo eta harrapatu nau bat batean. Zeharo gogaiturik utzi nau, eta beltz ikusten dut orain etorkizuna:
‎Ni neu izan nintekeen gizon horrek, kalea gurutzatu arau, gelditu egiten du bat batean daraman martxa azkarra. Eguna joan eguna etorri, berdin.
‎jendea, hezetasun sarkorra, izkinako argi gorrizta hori. Bat batean, beste denbora batean sartu naiz; pauso bakar batez iragan ditut mugak eta geografiak; hautsi, beren baitan bizi diren irudiak; eta ez naiz ohartzen (zalapartaka eta oihuka) bakarrik utzi nautela, aretozaina garrasika dudala, eta pantailatik irten den automobila gainera datorkidala.
‎Eztanda bat bailitzan sentitzen duzu, bat batean, entzuten ari zaren musika hori; musika hori, zure begien argitara, ezaguna baita, baina ez zure mundukoa, telebistako film batetik letorkeena baizik; musika bat mingarria, errepikakorra, estutasunaren soroan loratua, doinu bainoago zarata; musika bat, finean, azken ordu erdian propio eta setati zerbait iragarri nahian dabilkizuna, eta, noski, zure mundukoa dena, hain arriskutsuki zure mun...
‎T-ko gertakizun larrien ondoren, izainen eta akainen etorkia, bilakaera eta bizimodua aztertzen duen zientzialari taldearen esanetan, guztiz faltsua da animalia horiek Transilvanian XIX. mendean bizi izan omen zen Konde batengan etorkia dutenik, teoria oker eta sentsazionalista hori, inolako oinarri zientifiko gabea izateaz gainera, ez delako egiaz  koa, batik bat halako Konde odol edalerik ez zelako inoiz existitu; ez, behintzat, gizakiok errealitate hitzaz ulertzen dugun zer zehatz eta neurgarriaren arloan; hala, bada, T. ko sarraskia azaltzeko orduan, zientzialari horiek, fabulak eta sorginkeriak alde batera utzita, nahiago dute, azken emaitza zuhurretara iritsi bitartean behintzat," izurrite" bezalako hitz neutro bat erabili, batez ere er...
‎Iritsi ahala galdetu zuen. Inork ez zion ezer erantzun, ez ziren lanparak itzali, pianoa bat batean tristeziarik sakonenean ito zen. Umeak ez zuen etsi, eta, atzera, tolesgabe eta goxo galdetu zuen:
‎Atea ixteko zorian egon zen, baina erabaki hark gorputzaren zama astunagotu egin zion bat batean, eta gihar guriak berundu. Ezin izan zuen besaulki bigunegi hartatik gorpu  tza altxatu, besoekin sekulako ahalegina egin zuen arren.
‎Izuak bizkarrezurra elbarritu zion. Hala ere, barre egin zuen bat batean, eta karkarak egongelako paperak haizatu zituen. Gero, isiltasunak atzera dena bere sokara loturik, pauso arin batzuen oihartzuna entzun zuen patioan, tak tak tak, ate alderantz mantso baina erabakitasunez hurbiltzen zela.
‎Orain, demagun, bizi soineko berritu hori, egun batean, goitik behera, tarrat!, urratzen zaizula, edo ostu egiten dizutela, bestela; edo, bat batean, galdu, edota erre egiten zaizula. Hondamendi nabarmenak diruditen arren, gerta daitezke, ezta?
‎Aitaren labana biak alkarregaz jarraitu eben. Urteekin, artaziak izena ipini eutsen baten batek Â. Eta guraizeak besteren batek.
‎Aurrera jarraitu zuten guztiek, batean txistuka, hurrengo isilean... Bat batean, agure bat atera zitzaien bidera:
‎Ez zuen bertako hitzen esanahia oso ondo ulertu. " Jaio denak hiltzea du zor" aita joan berriaren hitzak gogoratu zituen bat batean. Ba ote zuten zer ikusirik eskuetan zeukan liburukoekin?
‎Alkandora, aldiz, kremaxka, lepokoa almidoiez gogortua, berez ere tentea zen jabearen burua are tenteago agertzeko  edo, hala jarria. Azkenez, eskumuturretan, urrezko mahuka biki bana, eguzkiak joz gero, dirdira bakar batekin bat baino gehiago itsuaraziko lituzketenak. Eta jaka poltsikoan, zapia; zapi gorri gorria.
‎Ama, zuretzako kolore baltzak beti beti lutua... edo baten bat hil dala edo... antzerako zeozer esan nahi dau?
‎Dendak halako kolore more beltza hartu zuen, bat batean, irten berri zen emakumearen soinekoak airea tindatu balu moduan.
‎Eta, bat batean, jendez bete zen hiria.
‎Txilina joten duzu, ur freskoa eskatzeko. Dei egiten duzu, baten batek landareak eskura ematen laguntzeko. Amak, orduan, eskuetakoa mahai gainean laga, eta arnasa hartzen du, sakon; hozkailua zabaldu eta pitxarra ateratzen du:
‎Hasieran bezala, biluzik bazaude eta, bat batean, josten egitea ahaztu zaizula konturatzen bazara, zatoz etxera eta jantzi zeure aurretiko norbaiten jantzia. Baliteke arropa horrek larrua babesteaz gain soinean eraman duenaren izpiritua ere eranstea.
‎Zehatza, esan beharrekoa hitz ahalik gutxienekin esaten dakiena, zorrotza, esaldiaren erritmoari begiratzen dakiena. Harako hartan bat bateko  jardunaren arrasto nabarmenak dauden bezala (ez da ahaztu behar hemen bildutako lan batzuk hitzaldiak direla), beste horko horretan luma koska bat zorrotzago baten emaitzak aurkituko ditu. Gauza jakinak dira.
‎Ez genuen, halabeharrak dakarren ezinbesteagatik, hurrengo egokierarik izan. Ordutik hona, ordea, sarri samar izan dut hizpide aspaldiko asmo hura, lagun artean batik bat, baina baita erakunde kultural eta politikoetan sarbidea zein erantzukizuna duen jendearekin ere. Halarik ere, bateko bizitzaren martxak berak eta besteko geroko geroak zokoratu egin dute, behin eta berriro, asmoa.
‎Suziri batena bezalako bat bateko eztandaren eragina izan zuen aipu luzeak, nire asmo zaharraren eta Koldo Mitxelenaren pentsamenduaren gaurkotasun erabatekoaz hitz egitera eraman baikintuen. Halatan, Mitxelenaren testu interesgarrienen erdaratze lana zehaztu, lagina bideratu eta egitasmoa gauzatu egin behar genuela erabaki genuen egun hartan.
‎Eta ohar bat, bidenabar, inork txartzat hartzea nahi ez nukeena. Hau dela zein hori dela, egingo du baten batek astuna ez ezik, aspergarri eta gogaikarri gertatu zaiola irakurtzen saiatu dena.
‎Gehiegitan, izan ere, ibili izan gara elkarren berri ez genekiela eta jakin ere nahi ez genuela, ez oraingoek lehengoen, ez alde batekoek bestekoen. Zaharrak, batik bat, ez genituen aldi batean gure artean nahi, ortografia moldakaitza erabili zutelako, mordoiloegi idazten zutelako eta aipatuko ez ditudan beste mila arrazoi eta aitzakia bide zirelako. Hondarraren hondarrean, ordea, beste zerbaitengatik agian:
‎Barrenen daramadana nik hemen argi eta garbi esan behar baldin badut, eta momentu honetan esateko asmoetan  nabil –besterik pentsatzen duenak barka biezat–, ni ez naiz batere foruzalea. Orain askok eta askok karlista dirudigu, bat batean foruzaletasun izugarria sortu baitzaigu, eta ni ez naiz, esango dizuet zergatik, oso foruzalea. Foruek ez dute sortu Euskal Herriaren partiketa, edo zatiketa, baizik Euskal Herriaren zatiketaren ondorio dira foruak.
‎Bere zentroei buruz, malthusianismo gisako zerbaitetara jo zuen Estatuak luzaroan, pribatuak errazkiago zabal eta heda zitezen: ez dago gogoratzea besterik nola bat batean giltzatu zituen Irunen, Oñatin eta bestetan Errepublikak ireki zituen Institutu edo Institutu kideak. Gero, zorioneko autarkia –gaitz guztien erremedio behar zukeena– baztertu zen bezalatsu, berriz lehengoak eta gehiago han hemenka barreiatzeko.
‎Esker onez eta beldur gaiztoz beterik agertzen naiz hemen gure hiz  kuntzaren egoeraz, oraingoaz eta azken berrogei urteotakoaz, mintzatzeko  asmoz. Arreta apurren bat merezi luke gaiak, oraina etorkizun dugun geroaren agergarri izan daitekeen aldetik batik bat. Egoki da eta zuzen, bada, horren ingurukoak Deian tratatzea, oraindik jaioberria delarik1:
‎Baduela, bestela esan, halako debekuren bat alegiazko ez diren egiazkoei hurbiltzeko, horrelakoen berri ematen abiatu bezain sarri larrugorrian azaltzen zaion eragozpena. Gertatuok, batik bat, Txillardegiren niaren inguruko izatea suertatzen denean. Eta maiz egingo dugu topo horrelakoekin, ni hori ez baita ez laburra ez meharra.
‎Argitaldarien lana, esaterako, Errepublika garaian baino joriagoa izan da: orduan baino liburu gehiago argitaratu da, eta irakurleak ere ugariagoak dira, maila batean batez ere. Gure artean hainbeste kalte eragin duen bikaintasun nahiarekin batean38, dela sortze lanetan dela itzulpenetan, erlijio lanez kanpora, eta are hauetan ere," literatur ederra" soilki lantzeko gogo hura aienatu da.
‎ugariak izan baitira. Deiturak eta toponimoak ausarki, Â Ameriketan batik bat. Ez da egia, Entziklopedia Britanikoan artikulu batean zuzendu zidaten bezala," south of RÃo Grande" gisakoez gainera besterik ez dela:
‎Beldur nintzen eta beldur naiz, beste modura esango dut, luzeegi jardungo dudala neure jardunean, edozeinek luzesteko bezain luze. Erraz sor daitezke horrelako bidegabekeriak hiztegiak, eta euskal hiztegiak batik bat, gogora orduko
‎Bada eztabaida franko, borroka ere bai, euskal hitz altxorrari buruz: hor dabiltza, izan ere, gureak, gureganatuak (hauek ere gure gure dira, gureganatze hori zinetan eta benetan burutua dagoen heinean), eta gureganatzekoak batik bat, gureganatzeko bidean direnak eta omen direnak, horietan baitago, bestetan baino areago, sesiobidea.
‎Neure lanbidetik behar ez beste saihesten ez naizelakoan, lehenbizi: badirudi, alafede, hitzek eta hiztegiek badutela ikuskizunik hizkuntzalaritzarekin –euskal etimologiaren aldetik, bai, behintzat– eta ni arlo honetan –ongi, gaizki, nahiz erdipurdi– saiatua naiz batik bat, ematen duenez. Gainerakoan ere, hortik landara eta bigarrenik, begiak lausotuxe ditudalako edo ez dut ikusten aldamenean, ezta urrutixeago ere,  hartzekodunei zor zaizkien erresalbu eta salbuespenak salbu, halako jakite, jakinduri eta jakiunde espantagarririk, nor bere buruari eta bere buruarengandikakoei begira bestelako ustetan badabil ere sarri asko.
‎Halaz guztiz, Larramendiren sorkariekin hainbestetan gertatu zen legez, gero ere jendeak, burutik orporaino alderdi setaz loturik ez zegoen neurrian, gehiegizko zeritzanak ez zituen onartzen: batik bat, ez zituen erabiltzen. Honako honen irudiko ipuinak ez ziren ipuinak besterik:
‎Nik, egia esan, begi zorrotzak izan ditut hutsak ikusteko (batez ere, huts horiek geure buruarenak, neronenak barne, direnean), baiezkoan erantzun ohi nuen, ez beti, baina bai gehienetan. (Egoera trankilduz zihoala, bat batean konturatu nintzen zerbaiten gaitzespenak sustrai sakonagoak zituela: gu sartu omen ginen gerrate hartan eta, hori aski ez izanik, geure erruz galdu genuen.
‎Zer ikusirik duten puntuak hauexek dira, deritzadanez: 1) hitzalditxo bat egin nuen behin, gero argitara emana, Oihenarten olerkiei buruz2; 2) hitzalditxo horretan, bizpahiru hitz sartu nituen bidenabar" axulartar" zirelakoen kontra, Aita Villasanteren kontra batik bat; 3) hori zela eta aipatzen nuen Altube jaunaren Erderismos ez berak finkatutako legeak mugatzen saiatzeko, baizik nire ustez gutxi edo gehiago mugatu beharrak zirela adierazteko. Euskeran, nik esanari erantzun dio Altube jaunak, axulartarrak eta Aita Villasante, oso oker ez banago, zeharo alde bat utzirik.
‎Ez dute euskaltzale guztiek idazten jardun beharrik. Denek bat batean filosofiaz mintzatzen hasi beharrik ere ez. Badago lanik aski euskaltzaleen  tzat horretaz kanpora euskara gordetzeko eta zabaltzeko.
‎Hori dela bide, zenbait kontseilu on ematen dizkit gure X ek: ez omen nuke, batik bat, auzirik horrela" pertsonalizatu" behar. Edota," jeniyo txar oyek utzi, bestela ezurrak autsi".
‎Â Dakikezuenez, lehen liburuki hau zuoi hiruroi buruzkoa da. Kulturgintzan gizarte eragipena izan duzuelako batik bat izan zarete aztertuak, oker ez banago. Eta, zuek gaitzat eta aitzakiatzat harturik, zuen inguruan Euskal Herrian bizi bizirik dagoen ideia eta joera asko da aztertua edo ukitua liburu horretan.
‎Gure ustez, ordea, egiazko garbitasuna eta ez alegiazkoa sakonago zegoen (Chomsky argitara baino lehenago ari ginen), jatortasunaren osinean ezkutatua. Hitzei dagokienez, beraz, garbia da jatorra dena, euskaldunek (literatur mailaz ari ginen batik bat) erabili dutena nondik ere nahikoa den. Lehen oinarri hau, erabiltzeak bihurtzen duela hitza euskal hitz eta ez etorkiak, Euskaltzaindiak aditzera eman zuen, ez zalapartarik gabe, Bilboko biltzarrean, Arantzazukoaren ondorengoan.
‎Elizgizonek batik bat sudurra aski zorroztu digute eta, nik" beste" iritzi horri halako heresia kiratsa edo hartzen diot. Pentsamolde horren erro bila hasiz gero, Marr en izena datorkit gogora, ez Marx-ena:
‎Erraza ez dela, dio norbaitek, ezta osoro herrikoa ere. Neroni ere erraza ez delakoan nago, baina ez da erraza, batik bat, herri kutsua duen aldetik. Herri bertsoak ez ditu behar bezala ulertuko, Xenpelar lekuko, euskaldun garbia ez denak, diotenak adina ardura baitu isilik uzten dutenak.
‎Horretarako, argitara ditzagun argitara gabeak eta ikusmira ditzagun astiroago argitaratuak. Hori nahi luke batik bat liburu honek eta laguntza ederra eskainiko dio, honenbeste Orixezale bikaini eskerrak, lan horretan hasi nahi duenari.
‎Baina, mundu zabalean aski hedaturik dabilen ustearen arabera, ez da Txilen, esateko moduan, huelgarik, grebarik edo lan uzterik izan: han batik bat gertatu denari lock out deritza, han eta hemen. Bakuninek beti amets izan zuena, eta langileek lortzeko gauza izan ez direna, erdietsi dute nagusi ugazabek:
‎Orain goi mailako literatur mota bezala behintzat zertxobait baztertua dagoen eleberri historikoak edo historia nobelak ez du hasierako bere hartan iraun. Axalaren lilura zen batik bat lehenbiziko erromantikoentzat. Manzoni eta besteren bat kenduz gero, agian?; pintura betea gero, arkeologiaren bidez erdietsia, Flaubertentzat eta; azkenik, berriz, historiaren oinarriak eta indar eragileak hobeki ezagutu nahiak sarbide berriak sortu ahala, hondoraino eta hondarreraino murgildu nahi lukeen egitekoa: ez da noski, halabeharrez gertatu Howard Fast ek Spartacusen eta Arthur Koestler ek The Gladiatorsen gai berbera hautatzea bi izenekin.
‎euskaldun askok, neurri berean ez bada ere, nabaritu baitute bere barrenean. Hona non sortu zaigun bat batean, idazle trebea ez ezik, askozaz gehiago behar  duguna: nobelista bat.
‎Gu, gainera, jakintza hutsaren eta soilaren premia larrian gara, haren fruituak ezagutzen baititugu hura bera baino areago. Eta jakintzak darama batik bat mundua dabilen bideetatik. Onak nahiz kaltegarriak izan, nekez aldatuko ditu inork egungo egunean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bat 2.425 (15,96)
Lehen forma
bat 1.018 (6,70)
batik 529 (3,48)
Bat 440 (2,90)
baten 311 (2,05)
Baten 80 (0,53)
Batik 19 (0,13)
batean 14 (0,09)
batekin 4 (0,03)
batek 3 (0,02)
bateko 1 (0,01)
baten arteko 1 (0,01)
baten barnean 1 (0,01)
baten bidez 1 (0,01)
batera 1 (0,01)
batetik 1 (0,01)
batez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat bat esan 24 (0,16)
bat bat bera 17 (0,11)
bat bat ni 15 (0,10)
bat bat etorri 13 (0,09)
bat bat konturatu 11 (0,07)
bat bat argi 10 (0,07)
bat bat bat 10 (0,07)
bat bat hartu 10 (0,07)
bat bat ikusi 10 (0,07)
bat bat ohartu 10 (0,07)
bat bat desagertu 9 (0,06)
bat bat gelditu 9 (0,06)
bat bat heriotza 9 (0,06)
bat bat hil 9 (0,06)
bat bat hura 9 (0,06)
bat bat agertu 8 (0,05)
bat bat ez 8 (0,05)
bat bat gertatu 8 (0,05)
bat bat beste 7 (0,05)
bat bat bi 7 (0,05)
bat bat gu 7 (0,05)
bat bat isiltasun 7 (0,05)
bat bat zutitu 7 (0,05)
bat bat altxatu 6 (0,04)
bat bat entzun 6 (0,04)
bat bat erantzun 6 (0,04)
bat bat esnatu 6 (0,04)
bat bat halako 6 (0,04)
bat bat isildu 6 (0,04)
bat bat oihu 6 (0,04)
bat bat pentsatu 6 (0,04)
bat bat sortu 6 (0,04)
bat bat zu 6 (0,04)
bat bat aita 5 (0,03)
bat bat aurkitu 5 (0,03)
bat bat begi 5 (0,03)
bat bat beti 5 (0,03)
bat bat egin 5 (0,03)
bat bat emakume 5 (0,03)
bat bat eman 5 (0,03)
bat bat erabaki 5 (0,03)
bat bat eraso 5 (0,03)
bat bat ere 5 (0,03)
bat bat gizon 5 (0,03)
bat bat gogoratu 5 (0,03)
bat bat hotz 5 (0,03)
bat bat oso 5 (0,03)
bat bat zerbait 5 (0,03)
bat bat behar 4 (0,03)
bat bat buru 4 (0,03)
bat bat esku 4 (0,03)
bat bat euri 4 (0,03)
bat bat ezagutu 4 (0,03)
bat bat gogo 4 (0,03)
bat bat haize 4 (0,03)
bat bat han 4 (0,03)
bat bat indar 4 (0,03)
bat bat negar 4 (0,03)
bat bat oroitu 4 (0,03)
bat bat sartu 4 (0,03)
bat bat ahaztu 3 (0,02)
bat bat aldarte 3 (0,02)
bat bat ama 3 (0,02)
bat bat asmatu 3 (0,02)
bat bat bar 3 (0,02)
bat bat barru 3 (0,02)
bat bat bertso 3 (0,02)
bat bat bururatu 3 (0,02)
bat bat den 3 (0,02)
bat bat denbora 3 (0,02)
bat bat erabat 3 (0,02)
bat bat eraman 3 (0,02)
bat bat errealitate 3 (0,02)
bat bat eten 3 (0,02)
bat bat gau 3 (0,02)
bat bat gazte 3 (0,02)
bat bat guardia 3 (0,02)
bat bat guzti 3 (0,02)
bat bat haiek 3 (0,02)
bat bat harrapatu 3 (0,02)
bat bat hots 3 (0,02)
bat bat ikara 3 (0,02)
bat bat interes 3 (0,02)
bat bat ireki 3 (0,02)
bat bat jende 3 (0,02)
bat bat joan 3 (0,02)
bat bat kendu 3 (0,02)
bat bat kontu 3 (0,02)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia