Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2000
Bat bateko isiltasunak abarrots egin zuen Ximurraren" larrutegian". Zamape horretan, egunbetetsuko bizarra ferekatu nuen, Kristinaren hitzen nondik norako guztiak mamitu nahirik.
‎—Beti hartzen du berak? —galdegin nuen bat bateko isiltasuna urratze aldera. Salako liburutegiari begira nengoen.
‎Alferrik hari esplikatzera saiatzea delako edaria hastio dudala. Izkinako botikaria eta hamaiketakoan ari ziren Udaleko langile batzuk ere eztabaidan sartzekotan, Anaren agerpenak bat bateko isiltasuna ezarri zuen ostatuan.
2004
‎Gramofonoan, amaitu egin zen Vivaldiren diskoa. Bat bateko isiltasunak leherketa batek bezala eraso zidan. Ekaitzaren aurreko barealdia iruditu zitzaidan.
2005
‎–Zer moduz dago zure aitona? –galdetu zidan bat batean isiltasuna urratuz.
Bat batean isiltasuna hedatu zen sukaldean. Euriaren atabal kolpeak aditzen ziren leihoetan, ardien marrakak, antzaren karranka, pulinda baten uhuru hantua, haurren urria, koilareen asotsa kikeren hegietan, bi eztul eta loiroan geratu buhame saldoaren karkaila uherrak.
2006
‎Gaitz erdi. Baten batek isiltasun hori eboluzio legez gura izan du aurkeztu Ortega-ren azkeneko pentsamenduan, bere heldutasun liberalera ailegatua orain, antza, gazte aldikotzat utzirik interes" antropologiko" eta arrazialak. Zer esan?
2008
‎Besotik heldu dit esku batek. Bat batean isiltasuna egin dela iruditu zait. Eta aita isiltasun horretan kulunkatu dela.
2009
‎Atarian zegoen begira begira, isilik, zelaian behiak larrean. . Xomorroak?, hautsi zuen bat batean isiltasuna. Eta esplikazio bat zor zuela akordatuz, begira gelditu baikintzaizkion,, txingorrie, jarraitu zuen poliki, bere buruarentzat hizketan?; txingorrie baino haundîgoa, eulie; eulie baino haundîgoa, xague; xague baino haundîgoa, muxarra; muxarra baino haundîgoa, katue; katue baino haundîgoa, zakurre; zakurre baino haundîgoa, ahuntze; ahuntze baino haundîgoa, ardie; ardie baino haundîgoa, behie; behie baino haundîgoa, gizona?
‎Izkina guztietatik zintzilik antzematen ziren armiarma estiloko lanparak agian. Edo bat bateko isiltasun astun hura, sarreran zeuden bisitari apurren begietako urruntasun sideralarekin estrainioki bat egiten zuena, euren gorbatek trajearekin bezala. Ez, ez zen epela, leku hura.
‎Makurrago gertatu zen: burtzoratu ninduten itsumenak eta bat bateko isiltasunak. Sastakaia bera eskutik joan zitzaidan.
‎Guztiak mututu ziren Paueko gazteluko areto jendetsuan. Bat bateko isiltasunak are gehiago azkartu zituen nire bihotz taupadak eta berotasun handiagoa igorri, bidenabar, nire aurpegi gorritura. Joana Albretekoa ondo ondora etorri zitzaidan, zalu.
Bat batean isiltasuna nagusituko da.
‎Haustura ikustean gelditu egin ginen. Bat batean isiltasuna eta galdera bat: –Eta orain zer??
2010
Bat batean isiltasuna iskanbila sukartsu bihurtu zen. Zer gertatzen ari zen?
2011
‎Atzekoak ere bai, geroxeago. Albotik pasatzen den errekastoaren hotsa aditu da bat bateko isiltasunean.
Bat bateko isiltasunak beste hots bat utzi zuen agerian. Mugikorraren musika entzuten zen etxeko bazterren batean.
‎É lia ne!... Eta bat batean isiltasuna. Segur aski barmanak isilaraziko zituen.
‎Eta horrexek kezkatu ninduen: bat bateko isiltasun hark. Handik ordubetera edo, txintik atera gabe jarraitzen zutenez, deitu egin nien:
2012
‎Une horretan MIREIA sartuko da, eta kolpera isilduko dira. MIREIA bat bateko isiltasunaz konturatuko da, baina ez du ezer esango.
2013
‎Oin buru arteko elkarrizketa hau ez zen, noski, nire ahotik atera. Lagunak begiratu ninduen, nire bat bateko isiltasunaren esanahia harrapatu nahian. Adio esan nion, presaka nenbilela eta, oraindik harategitik pasatu behar nuela medikuarenera joan baino lehen.
2014
‎Agintea hartu eta aparailua itzali zuen. Txirrinak berriz jo zuen, bat bateko isiltasuna urratuz. Asiain zorabiaturik jaiki zen, ahopean biraoka.
‎Kirol arropa arrosaz jantzita zegoen, bi neskato ilegorrirekin jolasean. Haien oihu eta barreek etxolako bat bateko isiltasuna urratu zuten. Anderrek eskua hurbildu zuen pantailara, ezinezko fereka batean.
2015
‎Arkabuz tiroz uxatu dituzte hegaztiak, jakin badakiten arren duten bolbora apurra ez luketela alferrik galdu behar? eta, tiro hotsek hegaztiak uxatuta, bakarrik geratu da hondartza, bat bateko isiltasun gordin baten menpe.
2016
‎Txilintxa berriz jo zuen mahaiburu zenak. Berriz, bat bateko isiltasun osoan sartu zen sala. Galde bera egin zidan buruzagiak.
2017
‎Ez nintzen kontatzen hasten erlojuak hirurak eman arte. Orduan hasi egiten nintzen, hirurogei arte kontatu eta atzamar bat tolestuz eta noiz tolestuko zituzten zain zeuden beste hamalau atzamarretan pentsatuz, edo hamahiru edo hamabi edo zortzi edo zazpi atzamarretan, harik eta bat batean isiltasunaz eta buru arretatsuez konturatzen nintzen arte, eta orduan esaten nuen «Madame?» «Quentin duzu izena, ezta?» esaten zuen Miss Laurak. Orduan isiltasun handiagoa eta buru arretatsu krudelak eta isiltasunean goratzen ziren eskuak.
‎Edozein unetan autoari eraso egingo ziola zirudien, zezen baten moduan. Bat bateko isiltasun haren erdian, zarata entzun zuten, kur kur, errepide ertzean: hiru basurdekume zeuden nora ezean, beldurrak jota.
‎Ez ginen oso urruti ibiltzen, beti elkarrekin. Eta etxeak beti abisatzen zigun arriskuren bat zegoenean, ulertzen ez genuen moduan, bat bateko isiltasuna egiten baitzen airean eta atea berez bezala zabaltzen baitzen, gu ahalik eta azkarren barrura gintezen.
‎Urrundik entzun da elizako ezkilen oihartzuna. Ilunabarreko bat bateko ixiltasunean, hotz
2018
‎Printze Tajir erro idorrean ageri zenean, hura oro isildu zen eta gelditu. Bat bateko isiltasuna ihurtzuria bezala entzun zen.
2019
‎Sinagogaren paretik lerratzean, leihoak behera zeuzkan Mercedes gotorra ikusi nuen, elektro musika à fond eta barnetik itsas zakur oihuak ihesi zihoazkiola. Eskua kopetara altxatu nuen eta bat batean isiltasuna itzuli zen Maubec kalearen bakartasuna mendratzera.
‎Ez zuen erantzunik jaso, baina haizeak, erretxin, beste behin ere zigortu zuen, eta gero motelduz joan zen, azkenik desagertu zen arte. Sukalde paretik igarotzerakoan, bat bateko isiltasunaren erdian, txorrotatik erortzen ari zen uraren soinua entzun zuen, edo agian beste amaren azazkal luzeak izango ziren, mahaiaren gainean ezinegonez danborra jotzen. Coralinek eutsi egin zion begiratu nahiari.
‎Mila bider kontatu diren setioaren historien beste errepikapen bat baizik ez, errege jendearen esan eginen eta egondako tokien deskribapena, gurutzatuak Portora iritsi zirenekoa, nabigazioa Tajon sartu ziren arte, S. Pedro eguneko gertaerak, hiriari egin zioten ultimatuma, setioaren lanak, eraso eta borrokaldiak, errendizioa, azkenik arpilaketa, die vero quo omnium sanctorum celebratur ad laudem et honorem nominis Christi et sanctissimae ejus genitricis purificatum est templum, idatzi omen zuen Osbernok, letren hilezkortasunean sartuz, Lisboa setiatu eta hartu izanari nola gertaera hauei buruz kontatu ziren historiei esker, latin honek, dakienaren bizkarraren gainetik itzulirik, esan nahi duelarik ezen Santu Guztien egunean meskita usteldua eliza katoliko aratz izatera pasatu zela, eta orain bai, orain almuedanoak ezin izango ditu sekula gehiago sinestunak Alaren alde otoitz egitera deitu, ordezkatu egingo dute, eta bere ordez kanpaia edo kanpaitxoa ezarriko dute, jainko baten ordez beste bat jarri eta gero, joaten utzi izan baliote zorionekoa zatekeen, Itsu da, koitadua, non eta ez zen Osberno gurutzatua sumin odoltsuak itsuturik zebilena, hain zuzen, gurutzatua izenez bakarrik, bere ezpataren aurrean ihes egiteko ere indarrik ez zuen mairu zahar bat ikusi zuena, beharbada, han lurrean zilipurdika, hanka besoak astinduz, lurpean ezkutatu nahi izango bailuen, egiazko beldurrez, eta ez bestez, imajinarioez, akabatzen, eta lurpean ezkutatzea lortuko du, bai, oraino bizirik dagoela bezain seguru, bizirik baina ez askoz denbora luzeagorako, diogu guk, eta bera bakarrik ezin izango da lurpean sartu, ordurako hilik egongo baita, pentsatu zuen zuzentzaileak, baina bitartean hobi komunak zulatzen ari dira. Tarteka, ibaitik, sirenaren marruma erlatsa entzuten da, goizetik entzuten ari da, itsasontziei gaztigatzeko, baina une horretara arte ez da Raimundo Silva konturatu, beharbada bere baitaren baitan bat bateko isiltasun handia egin delako.
‎Kaleko atea ireki egin zen, eta beste hiru gazte sartu ziren. Bozgorailuetatik Barricadaren musika burrunbaka entzuten bazen ere, bat bateko isiltasun bat jabetu zen tabernaz. Batzuek eta besteek begirada lehiatsuak eskaini zizkioten elkarri.
‎Itxuraz, lainoa sartu aurretik bezala zegoen egoera, baina ni ordurako denboraren mugetatik kanpo nengoen. Eztul txiki batzuek hautsi zuten bat batean isiltasuna:
2021
‎Momentu luze batez Barrentxeko bordako inguruko ikuskizunaren aurrean gelditu nintzen egiak handi irekiak. Batik bat isiltasunaren loditasunak harritu ninduen! Mundu magikoaren barnean bizi nintzen.
2022
‎Ahotsak azentu afrikar eta karibeko doinuaz kantatzen edo errezitatzen ari ziren. Bat batean isiltasuna egin zen. Ezerezetik oilarrari, edo oiloa ote zen ezin jakin, matxetez lepoa moztu eta odol zorrotadak zerizkiola inguru hartan odol euriz zoruan puntu gorriak zabaldu ziren.
‎Brastakoan isildu eta burua altxatu zuen, basoan ehiztariak entzuten dituen animaliak bezala. Bat bateko isiltasunean, nik ere zarata entzun nuen nire azpiko gelan: Jokintxo eta Berasaren ahotsak.
‎...rterik ez uzteko, idazten dudan moduan hitz egiten dut, ohean eserita, leihoko errezela itxien aurrean, nire buruaren inguruan biraka, hona eta hara tinko begira, hormak, izarak, aulkia, gau mahaia, goma aparra zoruan, hemen dauden gauzei zuzentzen natzaie, horrek ez duela ezertarako balio jakinagatik ere, hitz jario atergabean jarduteak ez du ezertarako balio baina horretan tematu beharra daukat, bat bateko isiltasunak akabatu ez nazan, hainbat aldiz segidan esan beharra daukat guztia eta batez ere ez dut dena errepikatzeko beldurrik izan behar, bizpahiru ideia aski dira buru bakarra betetzeko, bizi oso bat orientatzeko.
Bat bateko isiltasun une baten ondoren, zutitu egin ziren biak. Lucileri lurrera erori zitzaion liburua.
‎Konturatu zen gaua zela, eta ulertu zuen nekearen nekez galdurik izango zuela kordea. Bat bateko isiltasun sinesgaitz hark ekarri zuen kordera. Eseri egin zen.
2023
‎Emanaldia bukatzear zegoela, eta kaos hartan ez atzera ez aurrera genbiltzala, momentu batean mikrofonoa hartu behar izan nuen, guztia gelditu eta jendeari ekitaldia errespetatzeko eskatzeko. Bat batean isiltasuna iritsi zen. Hiru hilabete horietan FTIko Larraskituko laborategian landutako lana eskaini genien San Frantziskoko auzotarrei.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia