Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.000

2000
‎" Iragana eta geroa orainean lotu nahi lituzkeen amets bat" du poesia, bakoitzaren dakarren tirabiraren gunea, eta honen hitza. " Poesiak ez du buru buztanik, baina ez da gezurtia." Ezta dolamen kantua ere, baizik eta" bere kuskutik ateratzen ari den langile gizarte baten elea." Hitzok estu hartuta, iritzi okerra aterako genuke Erdozaintziren poesiaz. Itxaro Bordak ongi ikusia duen moduan, Erdozaintzi saiatzen da Iparraldeko kutsu erlijiozko poesiaren eta Hegoaldean garai horretan idazten zen poesia sozialaren artean bide liriko desberdin bat bilatzen.
‎Halako ugari ageri dira J.A. Artzeren lehen aroan, onustea eta zurrunkeria kolpatzeko probokazioak diren lizun zikin eginiko poemekin batera, egituraz oso sotilak diren zenbait testu laburretan isuritako lirikotasunarekin kontraste handia egiten dutenak. Horixe zekarren Artzek bere lehen liburuan, baina ez gintuen horrengatik hainbeste harrotu euskaldunok —literaturzaleok zein euskaltzaleok— Isturitzetik Tolosan barru hark. Estreinakoz, liburua objektu artistiko bezala ageri zitzaigun, alor anitzeko lanketa batean.
‎Berbak ontzi ere badirela erakusten digu Artzek, barruan sartuta arkitektura miresten ari garela poetak jo egiten du; orduan durundio batek kordokatzen gaitu, hitzaren sustraira garamatza, ia aro aurre semantikora, hotsera, totelkatze primigeniora. Baina ez da ozentasun hutsa, marrumak kontzeptu bat ezkutatzen duela ohartzen gara, zentzumenak erreskatatu digulako. Ez irakurtzeko bakarrik, ikusteko ere balio dutela begiek oroitarazten digu poetak, belarriek entzuteko bezala.
‎Oreka ezin zailago horretan moldatzen du Arregik bere poesigintza: kultua erreferentziaz baina ez akademiko, inguruaz arduratuagatik kosmopolita, ondare unibertsaleko mitoak eta pertsonaiak bertakotasun batera ekarririk. Inon diren edertasunen miresle," baina" hark bideratzen du idaztera, badakielako" hiri berrien promesa" ez dela kimera bat, beharrezko utopia baizik.
‎Lekuona gazteak ere, gazteago zenean, Lizardiren eraginpean idatzi zituen bere lehen poemak. Sozial errealismoaren eragina ukan zuen gero, existentzialismoak kutsatu zigun ondoren... baina ez ziren, haatik, noraezean eginiko ibiliak. Sortzaile kontentagaitza estiloan, Lekuonak aitortua du ez dela idazteari lotzen" luma berritu zaiola nabaritzen ez duen bitartean".
‎Poeta malkontzia izanen da, baina ez negartia. Are gehiago, negarretik malkora dagoen bilakabidea da gure lirikaren eta are gure poesia moderno osoaren garapena.
‎Jokin Apalategiren Burnitik poema liburuaren portada gorazarre inplizitu bat izan zen, Iletraren ingudean jotzeko mailua da esku batek eusten duenTletra; mailuaren forma hartu zuen Artzeren poema bisual ezagunenetakoak; Ibon Sarasolak omenezko interpretazio formalista bat egin zion: " mailu guztiak poesia dira, baina ez poesia guztiak mailu"...
‎Chillida lekuren inaugurazioak beste hainbat ekitaldiri nolabaiteko itzala egin die aurtengo udazkenean, baina ez du horrek esan nahi gertatu den gauza bakarra izan denik. Gogoan izateko moduko hainbat erakusketak zipriztindu ditu aurtengo udazkenean gure hiriburuak, bai Euskal Herriko artisten eskutik —Donostian batez ere— bai kanpokoen eskutik —Roberto Mattaren erakusketa Bilbon horren tokiko—.
‎Giro nolabait hotzago honetan, euskal panoramak motel samar segitzen du sarean. Ekimen publiko batzuk iragartzen dira, baina ez dakigu oso ondo zer emango duten. EAEko Hezkuntza sailburuak Internetera konektatutako ordenadorez bete nahi ditu ikastetxeak.
‎Aipatu dugu, dagoeneko, gure mendebaldeko gizarte guztietako geroz eta nabarmenagoa den ezaugarrietariko bat kultur aniztasuna edota multikulturalismoarena dela. ...ak, kontrakulturak, eta abar) aurkitzea geroz eta normalagoa da; sarri askotan, jatorri etniko ezberdinetako talde anitz ere badago(, asiarrak, turkiarrak, hegoamerikarrak, eta abar; hauexek dira estatu etnianitzak edota polietnikoak bezala ezagutzen direnak); munduko ia herrialde guztiak (Islandia eta Korea biak aipatzen ohi dira salbuespen gisa) nazio ezberdinez osaturiko estatuak dira, askotan( baina ez halabeharrez) hizkuntza bereizgarri nagusi bezala dutela. Aipaturiko giza talde hauek guztiak" talde orohartzaileak" (grupos comprehensivos) dira (Margalit eta Raz, 1998) edota, terminologia aldatuz baina ideia bera adieraziz," kultura sozietalak" (culturas societales) osatzen dituzte (Kymlicka, 1996).
‎Hemen interesatzen zaigun ikuspuntutik, kultura orohartzaile bat baino gehiago dauden gizarte multinazionaletan jarriko dugu arreta. Askotan, baina ez derrigorrez, nazio ezberdinen arteko bereizgarria hizkuntza bezalako elementu objektiboetan datza. Honako kasu hauek izango ditugu buruan jarraian.
‎Bakardadea, haurtzaroko munduaren nostalgia, alabaren aitarekiko harreman konplexuak, eta idazterakoan euskaldunok hain herabe izan omen garen maitasunaren esperantza dira gure poetak bere bi poema liburuetan landu dituen gai nagusiak, beti ere emetasun minduko gandu mehe baina ez ahul batek osatuak.
‎Harrigarria egiten da, baina ez hainbeste. Gai konkretua hartu duela kantagai, eta naturakoa izatea.
‎Beti erakutsi zuen ahalmen deskriptibo harrigarriari, sinboloak aukeratzeko sena gaineratzen dio, eta adierazkortasuna bete lanik gabeko bertso trinkotan garatzen du, irakurraldi bakoitzean zuku berria kentzen zaion hizkeran. Gaiaren aldetik, Ba rn eMu inetan liburuan landua zuen mistikara itzuli zen nagusiki, baina ez poesia kontzeptual hotzean. Orixek kontestu batean egiten du arnas, garrantzi berezia ematen dio inguru fisikoari, gorputz baten jabe da.
‎Hiriburuetatik kanpo dagoen artean; asepsia eta merkatutik oraindik ere ihesean dabilena. Baina ez da hori bere balio nagusiena. Lizarra inguruko jendea joan egin da erakusketa ikustera, inork esan gabe.
‎Garai bateko erakusketa xumeak, astegunetan iluntzeko zazpietan ireki eta bederatzietan ixten ziren haiek, gero eta urriagoak dira. Baina ez da hori bakarrik. Tokia, asepsia itxura, ordutegi luzeak; bai, baina baita marketin teknika aurreratuenak ere.
2001
‎Indarkeria politikoaren erromantizismoa entzun dute etxean (gurasoek grisen aurretik korrika aritzen zireneko hura) eta kalean ikusten duten bortizkeria politikoa ez da, dagoeneko, batere erromantikoa. Beste nonbait esan dut" belaunaldi mutantea" sortu dugula, sortzaile berriei idealez mintzatu zaielako, aurrekoen ilusioaz blaituriko diskurtsoa jaso dutelako, baina ez zaielako eredu argirik eman, ezta ilusionatzeko egoerarik eskaini ere.
‎Artikulu honetan euskal kultur produktuen kritikaren zailtasunez jardungo naiz, beraz (kritikaz hitz egiten dudanean kritika positiboez eta negatiboez ari naizelarik, noski). Lehenengoak ugari dira gure inguruan, hori ukaezina da (izan ere, ugariegiak direla esango nuke), baina ez dira gai, bere bakantasunean, Kritika bere benetako funtzioaz hornitzeko.
‎A rrazoi du, bai, baina ez osoa. Irakasle horien ondoan badagoelako, ziur egon, bere lana ondo egiten duenik, euskararekin arduratuta dagoen irakaslerik, bere klaseak euskara duinean prestatzeko ahalegina egiten duenik, bere arloko hizkuntza zientifikoaren garapenerako ekarpenak eskaintzen dituenik.
‎Gertakari historikoen kontakizuna ere xeheegia da, artifizialegia, eta behin baino gehiagotan argumentuaren haria eteten duela esango nuke(" pedagogiaren arabera aritu behar izan du Txillardegik", Zapiainek dixit). Egileak hartu duen dokumentazio lana zabala eta eskertzekoa da, noski, baina ez du ondo kudeatzen, eta eleberria rentzatzama bihurtzen du, berriro ere (alor horretan, bestalde, trama konspiratiboak bereziki atsegin dituela argi uzten du). Fikzioan ondo txertatu ezean, kronika edo kronologia historiko batean (edo lan zientifikoen gehigarri dokumentaletan) onargarriak diren estilo eta xehetasunak soberan leudeke hau bezalako liburu batean, eleberria literatur artefaktu eraginkorra bihurtu gura bada behintzat; are gehiago narrazioa protagonistak berak egiten badu, lehenengo pertsonan, irakurlearen aurreanorojakileegiadelaemateko arriskua hartzen baitu, eleberriaren une batzuetan kazetari lanak egiten baditu ere (mota horretako informazioa —askotan gertakari berberak aipatzen dira—, segu ruenik, ugariagoa da Paz en la guerr a n, baina Unamunok narrazioaren jarioan modu naturalagoan integratu zuelakoan nago).
‎Paper bat erosi nion. Baina ez nuen apuntatu eta orain ez dakit paper hori, nik neronek Tolosan erositako paper hori, zein den. Baina bertso saltzaile hura badakit nor zen:
‎Egoera horri aurre egiteko baliagarriak izan daitezkeen hainbat planteamendu mahaigaineratu zirenHiz kuntzenEu ropako Egunean; nagusiki, Europak eta Espainia nahiz Frantziako estatuek araudi eraginkorra hizkuntza gutxituen alde sor dezatela eta euskararen ofizialtasun osoa ezar dadila. Duda izpirik gabe, egin beharreko planteamenduak dira horiek, baina ez nahikoak; ezta egokiak ere euskararekiko interesik adierazten ez dutenak erakartzeko.
‎2) Energia alternatiboak: printzipioz garbiak dirudite, ingurugiroari ez diote erasotzen (nahiz eta azken bolada honetan energia eolikoak eztabaida sortu duen), baina ez dira gai egungo gizartea ren egiturak behar duen energikopuru itzela sortzeko.
‎Edo bestela esanda, niri asko gustatuko litzaidake, esate baterako, aeronautikak azken ehun urteetan izan dituen aurrerapausoak erakutsiko lituzkeen erakusketa bat; Wright anaien lehen abioi hartatik Concordera eta radarr arentzat ikustezinak diren abioietara kontzeptu estetikoak nola aldatuz joan diren ikustea, politak iruditzen baitzaizkit abioiak. Baina ez dakit horretarako dagoen Guggenheim Bilbao museoa. Edo hobe genukeen horrelako erakusketak Industria sailaren esku uztea.
‎Bigarren ikastaroak oso antzeko izena du, baina ez edukiak: HIZTEK da, hain zuzen, eta UEUk antolatu du (www. ueu. org/titulazioak/Hiztek.htm).
‎Gainera, ez da horren argia azken urteotako krisialdian e konomiak horrenbeste galdu duenik. Beharbada, galdu galdu du, bai, B2K (enpresa kontsumitzaile) esparruan, baina ez, ostera, B2B (enpresaenpresa) delakoan. Enpresak ez dira modarik moda erraz mugitzen direnetakoak baina etekinak eragingo dizkieten teknologia eta aukera berriei irekita egon ohi dira, lar presarik gabe baina pausoz pauso.
‎Baretu, edo hobe, desagertutzat ematen nuen etsaigoa. Baina ez. Ez da, gainera, jarrera argumentatu bat.
‎El caso gallego. Galizieraribu ruz ari da egilea, baina ez galizierari buruz bakarrik.
‎Nazio handietako Konstituzioetan ez dakit hizkuntzaren ulerpen identitario hau nola agertzen den, agertzen bada. Baina ez dut zalantzarik, eta mila aipamen bil daitezke, hizkuntzak herri baten moldapenean eta autoulerpenean duen leku eta egiteko identifikatzailea azpimarratzen dituztenak.
‎Bai noski, erantzungo du euskaltzaleak. Baina ez honek bakarrik. Hor daude euskaldunberrien estatistikak gauza bera frogatuz.
‎Victor Hugok hizkuntzaren funtzioetako bat azaltzen du, komunio funtzioa, identitarioa. Baina ez da hor besterik ukatzen. Eta batez ere, hizkuntza ez da inoren baztertzaile gisa hartzen, orain horren erraz salatzen bada ere. Mentalitate dikotomikoak bakarrik har dezake bata bestearen ukazio bailitzan.
‎Bere burua ez abertzaletzat edo espainolistatzat daukanak ere izango du, bada, mea culpa rik? Abertzaleen aukera berdina dute euskararekiko, baina ez dute jokoan parte hartzen. Arbitroarena egin nahi dute, palkotik gainera, jokoan parte hartu luketenean.
‎Hizkuntz politikaren alorrean orain baino lehen ere baziren aurkako jarrera eta iritziak, jakina. Baina ez ziren ageri horren indartsu, horren biribil, ez horren maiz. Abusuak, gehiegikeriak, abiada handiegia eta tankera honetakoak ziren eztabaida eta desadostasun asko.
‎Hala uste genuen, baina ez da. Horrek guzti horrekbestelako esplikazioa du:
‎Hizkuntz politika berri baten oinarriak planteatzen dituen bakarra da berau, nik ezagutzen dudala. Normalizazio legearen alde dago, baina ez berau sostengatzen duten printzipioen alde. Liberalismoaren ikuspegitik hutsalak omen dira" hizkuntza propioa"," normalizazioa" eta gainerako kontzeptuak.
‎Bildu dugun informazioa osoki Hego Euskal Herriari dagokio. Iparraldeari legokiokeen Frantziako hizkuntz politikaz badut informaziorik, baina ez nahikoa landuta. Parisko Liburu Azokan izan naizelarik, dozena bat liburu erosi dut gai honen inguruan.
‎Politikariek izan dute presentzia handiena, nahi bada. Baina ez dira atzean gelditu beste eragile batzuk, zenbait intelektual. Savaterrek, esate baterako, behin eta berriz lotu ditu hezkuntza (adiera zabalean) eta biolentzia.
‎Gure arorat mugatuz, autsiki handi eta abantxu behin betikoak jasan ondoren, espainiar eta frantziar nazionalismoa ren sistema euskaldungoaren azken burura inoko politikazko helburuak mendratzen eta are suntsitzen joanen zirelakoan zegoen. Baina ez hala gertatu. Euskara hazten (Nafarroa Garaiako euskararen aldeko bilakaera, adibidez), hiztunen, eta gizarte osoaren, osasun askatasunhelburuak bizirik..., harentzat euskaldungoak" arazo iturri" izaten dirau.
‎Euskararen normaltasunerako bidean urrats sendoak egin ahal izan dira, aldi honetan. Eta euskalgintzaren gehiegikeriak salatu ohi dira, baina ez euskalgintza bera. Izan ere, euskara bi aldeetan zegoen, demokratenean eta biolentoenean.
‎Eta hori gertatzean akabo gurea. Baina ez da berba gehiago egin behar, ekintzetara pasa baizik.
‎Europako Batasun osoan ez dago herririk bere hizkuntzapropioa ren aurka legislatzen duenik edo herritarren hizkuntz eskubideak murrizteko neurriak hartzen dituenik: Na fa rroa da kasu bakarra Europako Batasun osoan. Normalean Estatu guztiek neurriak hartzen dituzte elebitasun edo eleaniztasuna indartzeko, baina ez kontrakoa egiteko.
‎euskarak indarkeriarekin duen harremana Espiritu Santuak eta euskarak duten berbera da; edota euskarak eta alkoholismoak, edo euskarak eta medikuntzak; edota euskarak eta informatikak. Ez gutxiago, baina ez gehiago.
‎Esan gabe, baina esan nahian, euskalgintzan aritu direnen errua ere badela Nafarroako gizartea, une honetan, iskanbila handiegirik gabe eraso hauek onartzeko prest egotea, eta bide batez euskalgintza eta indarkeriaren arteko nolabaiteko loturaren tesia indartu nahian. Baina ez da egia Nafarroako gizartea erasoaren aurrean indiferente agertu denik, eta berehala ikusiko dugu, esate baterako, nola doazen aurtengo eskoletako aurrematrikulazioak. Eta egiaren zati bat izan daiteke euskalgintzan aritu direnek guztia ez dutela ongi egin, inork ez du hori ukatzen.
2002
‎Zalantzarik gabe izango da beraz hizpide Ibarretxerena, baina ez da izango noski bere proposamenean kulturari aparteko tarte berezirik eskaini ziolako. Harri eta zur geratu nintzen —egia da ta— Euskal Herriak historian zehar beste izen batzuk ere izan dituela esan zuenean (Vasconia, Reino de Navarra, Pas Vasco Navarro), baina oraindik harrituago, Espainiak Eusko Jaurlaritzari ematen ez dizkion konpetentziak bere gain hartzeko prest dagoela esan eta berehala, Ertzaintza 200 kidetan zabalduko duela esan eta segidan, euskal zinematografiaz aritu zenean.
‎Ez dut uste profesional txarrak hezten ditugunik, eta uste dut hobekuntza handiak izan direla azken urteotan. Baina ez gara gai izan hainbat gabezia eta arazori konponbide egokia aurkitzeko, eta kontuan hartu behar dugu lehiakor samarra den mundu batean gaudela. Lehiakortasuna dagoenean, ez da nahikoa gauzak ondo egitea; besteak baino hobeto egin ditugu, edo, behintzat, hobeto egiten saiatu.
‎Baliabideena da arazoetako bat baina ez dut uste nagusia denik. Behar handiei egin behar diete aurre unibertsitateek, eta, salbuespenak salbuespen, euskararen erabilera bultzatzea ez da izaten goreneko lehentasuna duena.
‎Bestalde, unibertsitate gehienen ezaugarriak pentsatuta daude irakasteko eta, neurri txikiagoan, jakintza sortzeko, baina ez beste nonbaitera helarazteko edo jakintza nonbait erabiltzeko. Bi dira ezegokitasun horren adierazle nagusietarikoak.
‎Honaino iritsi garelarik, batek baino gehiagok pentsa lezake orain arte egindako azterketa honek berdin balio dezakeela Espainiar Estatuko beste unibertsitateetarako, eta, beraz, ez duela inolako ekarpenik egiten Euskal Herr iko ikerkuntzaren beharren ikuspuntutik. Eta neurri batean egia da hori, baina ez guztiz.
‎Lehen esan bezala, horretarako daude egituratuak; eta gabezia, arazo eta behar handiak dauden arren, nik esango nuke irakastea dela hoberen egiten dugun unibertsitate jarduera. Baina ez dugu orain galdetu behar irakatsi behar ote den; zertarako eta nola irakatsi behar den dugu benetako gakoa. Goazen, beraz, zer, zertarako eta nola horiek erantzutera.
‎goi mailako eta erdi mailako ikastetxeak. Aspalditik dator bereizkuntza, baina ez da betidanik izan den zerbait. Izan ere, hainbat ikasketa profesionali unibertsitate izaera eman zitzaien unean sortu zen berez oraindik dirauen bereizketa hori.
‎Izatez, oso murritza da EAEko unibertsitateek eta ikerkuntzarako herri erakundeek (IHE) erabiltzen duten baliabideen kopurua. Nafarroako egoerari buruzko datu zehatzik ez dago baina ez dut uste oso desberdina denik. EAEko unibertsitateek eta IHEek erabiltzen duten baliabideen kantitatea EAEko BPGren %0’32ren baliokidea da.
‎Goiko hori da unibertsitario batek bere buruari sekulan egiten ez dion galdera, egiten ez dion bakarra, beharbada. Guk ez dugu zalantzarik egiten, baina ez arrazoiak begi bistakoak direlako. Ez, ez dira bistakoak, eta galdera horri eman behar zaion erantzunetik abiatu beharra dugu unibertsitateaz eta bere inguruko egitasmoez gogoeta aberasgarria egin nahi badugu.
‎Nekagarria da behin eta berriz entzuteain posatzen diguten unibertsitateari buruzko erretolika, unibertsitate horrekiko alternatibarik ez daukagunean. Bi hitz horiek, Euskal Unibertsitate a, egoki isla dezaketebehard ugun unibertsitatea, baina ez dira aski. Guk uste dugu unibertsitate espainol eta frantsesarekiko alternatiba posible dela, bainaalte rnatiba diseinatu eta egin gabe dagoela.
‎Eta zurrunbilo horretan, eztabaida politiko hutsalak ez digu gehiegi laguntzen Euskal Unibertsitatea eraiki nahi dugunoi. Egia da aldeko gizarte mugimendu sendoa behar dugula, baina ez da nahikoa. Abiapuntua jarri behar dugu.
‎E rrealitatea gordin, den moduan, agertu nahi izan dugu, baina ez etsipena sortarazteko, dauzkagun oztopoak zeintzuk eta nolakoak diren jakiteko baizik. Datozen urteotan Europako bilakabidea izango dugu alde; ez Espainiak ezta Frantziak ere ezin izango diote luzaro eutsi euren itxikeriari eta horretan izan dezakegu aukera.
‎Edozein unibertsitatek eskain ditzake titulazio horiek. Are gehiago, azkenurteotan izugarri hazi da horrelako titulazioen eskaintza —ikastu rte honetan, 2001, UPV/EHUk horrelako 80 bat titulu eskaini ditu— Egia da, bestetik, eskaintza zabal horretatik asko bertan behera geratu izan direla matrikula ezagatik, baina ez, ostera, euskaraz eskaini izan dena. Itxura denez, joera hori zabalduko da datozen urteetan.
‎Esaten zigun orduan bidea ikastetxe berri bat sortzea zela, txikia hasieran, poliki poliki garatuko zena. Non sortuko zukeen ere esan zigun, baina ez dator harira orduko xehetasunak errepikatzea. EHU erdibitzeaz, txintik ez.
‎Euskal Unibertsitateak Euskal Herriko lurralde historiko guztien ispilu izan behar du, horrek dakarren eztabaidarekin. Teorian proiektuak EAEko erakundeetan harrera ona izan dezake, baina ez horrela Iparraldekoetan eta are gutxiagoNafa rroakoetan. Errealistak izanda eta epe motzera, baldintzapen politikoek euskal unibertsitate publiko baten proiektua eragozten dute.
‎Hortik etorri da nire kezka nagusia, irakasleen bizkar joaten baita ikerkuntza eta irakaskuntzaren zama gehiena, eta bai eskuliburuen idazketa ere. Fisika nuklearra euskaraz irakastea posiblea zen eta da, jakina, baina ez da erraza jakintza alor guztietan aditu euskaldunak edukitzea. Izan ere, euskal unibertsitateari begira hor dugu gainditu beharreko oztopo handienetako bat:
‎Esaerak dioen bezala," zenbat buru hainbat aburu". Baina ez dago bakoitzak bere aldetik asmatu beharrik; kontuan hartzekoa da badaudela ikastoletan, eta oinarrizko euskal irakaskuntzan, oro har, Euskal Unibertsitatearibidea erakusteko baliagarriak izan daitezkeen lorratzak. Badira hamar urte ikastoletan, eta jarraian baita beste eskola sareetan ere, elebitasun planteamendutik ele askotariko planteamendura aldaketa egiten hasi zirela.
‎Gaur egun eredu hori orokortu ahal izateko ez ditugu behar adinako baldintzak betetzen, baina ez dago baldintza horiek lortu arte itxaroten egon beharrik Euskal Unibertsitatearen etorkizuneko eredu horretara hurbiltzen eta bidea irekitzen hasteko. Euskaraz, gaztelaniaz ala frantsesez eta ingelesez moldatzen den masa kritikoa badago, eta, oinarrizko hezkuntzan egiten ari den ele askotariko planteamenduaren eraginez, gero eta gehiago izango dira ezaugarri horiek betetzen dituzten ikasleak.
‎Baina nola ez du izango, bada, Eusko Jaurlaritza bezalako administrazio gazte batean, orain dela gutxi sortua, guk nahi izan genuen moduan egokitua, han ere gaztelania baldin bada nabarmentzen dena? Hortaz, egia da oraingoz gauza asko falta direla, baina ez ditzagun gure begiak itxi: euskal gizartea den bezalakoa da, eta unibertsitatea antzekoa.
‎• Gestio korapilatsua. Hiriburuen arteko lehia batean gaudela dirudi, ea zeinek zer irakasten duen, zeinek irabazten duen borroka horretan; lurraldeen arteko konpetentziage ro eta handiagoa da, ulertu gabe oreka mantendu daitekeela baina ez zerbitzuak bikoiztuz (edo hirukoiz tuz).
‎Juridikoak: handiak baina ez gainditu ezinezkoak. Juridikoki Unibertsitatea tituluak emateko da, baina egiten den lana ona bada eta bertako ikasleak prestakuntza egokiarekin ateratzen badira posible da arazo horiek guztiak gainditzea.
‎Bi horiek izan dira betidanik gu re gizarte honek izan dituen ezaugarri nagusietakoak, etaho rren bila joan behar dugu. Horretarako ezinbestekoa ikusten dugu teknologia berrien erabilpena (campus birtuala, informatika...), beti metodo tradizionaletan oinarri tutaere, baina ez horietan bakarrik. Azken urte hauetan izan ditugun esperientziak oso aberatsak izan dira alde horretatiketa bide hori sakondu eta gehiago landu genuke.°
‎Nire ustez, bi besterik ez dira egon behar: dozentzia irakaslea (doktorea izateko beharra ez duena) eta dozentzia eta ikerkuntzarako irakaslea (doktorea izan behar duena), baina ez genuke bereiztu behar Eskola edo Fakultate bateko irakasle izatea. Horretaz gain, honakoakere zehaztu genituzke:
‎Gu re populazioarekin, Espainiako ratio arruntak erabilita, besteren bat izango genuke ezbairik gabe. Borondate politikoan egongo zen gakoa, jakina, baina ez beste inon.
‎Hau sustatzeko lehen arrazoia ez da agian oso sendoa, baina ez dut ezkutatu nahi. Gure gizartearen ikuspegiari dagokio.
‎Museoa bera Parisen dagoela ere ez baita konturatu oraindik. Bilbon dagoela uste du, baina ez, Aldamenean eta barruan duen Nerbioi hori Sena da, nahiz eta batzuk Manzanaresekin nahastu, eta Parisen sortutakoak eta Paristik etorritakoak emango dio bizitza Guggenheimi etorkizunean. Nahikoa da begiak irekitzea.
‎Joera bikoitz horien zergatiak bilatzerakoan, euskal hiztunen trinkotasuna eta bizindarra (edo bizikemena) datozkigu burura: soilik azpian hiztun komunitate sendoa eta errotua egotean egingo zuen gora euskarak; eta baliteke, neurri batean, hori egia izatea, baina ez osoa. Izan ere, erabileraren bilakaera modu zuzenean ulertzeko ezin daiteke ahaztu 1989an erabilerak lurralde bakoitzean zuen abiapuntua:
‎Azken buruan, Sharon bera, israeldar eskuinaren atalikerradikalenaren liderra, boterera heldu zen. Hauteskundeak baino egun gutxi batzuk lehenago akordio bat ia amaituta geratu zen, baina ez zen gauzatu Sharonek —bere garaipenaz ziur— hura errespetatzeko asmorik ez zuela iragarribaitzuen. Sharon boterera iritsi denetik indarkeriaren gurpila gero eta azkarrago doa.
‎Politikaren ikuspuntutik, sufismoa oro har kontserbatzailea da, baina ez du ekimen politiko zehatzik defendatzen. Korronte modernistak uzkurrak dira sufismoarekiko, mundu modernoa ren balioetatik urruntzeko haren joera ren aurkakoak baitira.
‎Lider xiitak bere ideien jarraitzaile ziren islamista erradikalen gehiegikeriak moderatzeko erabili zuen boterea. Auzitegi Iraultzaileen gehiegikeriak geldiarazi zituen, baina ez zituen disolbatu. Zenbait amnistia promulgatuzituen, baina ia inoiz ez zituzten bete.
‎Une horretan sortzen da Aliren jarraitzaileen alderdia —Xia—, eta horrek ez ditu zilegitzat hartzen Omeia kalifa gobernariak, Aliren seme diren Hussein eta Hassan eta beren ondorengoen eskubideak defendatuz. Xiita hauek Sunna errespetatzen dute, baina ez dute bere izaera sakratua onartzen, gainerako musulman guztiek, sunite k, egiten duten bezala. Horren ordez, garrantzi berezia ematen diote Aliren ondorengo hamabi Imanek ahoz igorri omen zuten ezagutzari.
‎3 Imana liderra da," aurrean mantentzen den" hura. Sunitek izen hau erabiltzen dute otoitz kolektiboa zuzentzen duten autoritate erlijioso jakin batzuk izendatzeko, baina ez diete onartzen xiiten ustez duten funtsezko izaera. Beren imanak ez dira Aliren ondorengoak eta ez dira Profetak igorritako inolako jakituria sekreturen jabe.
‎Fallacci eta antzekoak ozenkiago mintzatzen dira. Baina ez dira berriak eta sustraiak lehengoan datza: erregaien beharrak eta inmigrazioaren beldurrak egiten ditu lankide estuak garai bateko nazien bilobak eta Holokaustoan suntsitutakoen oinordekoen lobby sionistak.
‎Anekdota bat baino ez da, baina ez da hutsala. Joan Mari Irigoienek Lur bat haratago nobela aurkeztu zuenean, 25 urte lehenago bururatutako ideia zela esan zuen, AxularrenGe rolibu ruaren irakurketaldi batean bururatua.
2003
‎Urte" horriblea" izan dela irakurri diot gorka arreseri, eta ez zait bururatzen, benetan, beste izenik. Tira, batzuk bai —luzea, gogorra, trinkoa, gorabeheratsua, argigarria, erabakigarria... —, baina ez Gorkaren hori bezain adierazgarria. Eta oraindik ez da bukatu!
‎Horregatik, zentzuzkoagoa iruditzen zait gizakiaren onerako hautatzea eta kito. Izan ere, aurrerapenak batzuei gauza onak ekartzen dizkie, baina ez dira horren gauza onak gizakien bizitzaren alderdi askotarako, hau da, guztiontzako. Hortaz, aurrerantz egin nahi dugu pertsona bakoitzaren onera ko eta haren hurbil egoteak balioko digu neurtzeko ona ala txarra izan den guk emandako pauso bakoitza.
‎Gizabanakoak ez zuen ikasi behar bere herriaren kultura edukitzeko. Taldeak hura ematen baitzion haur ttiki ttikia zenetik, eta, kulturarekin batera, baita hizkuntza, ohiturak eta bizibideak ere, haurren eskura zeudenak ondasun publikoen edo pribatuen bidez. Zatiketa hori argi dago Europan duela mende askotatik hona, baina ez horren argimunduko beste leku batzuetan.
‎" Batasun" be rriak eratzen ari dira, erabakigune eta lege berriak eta guzti. ...a giza taldeen artean gertatzen ari diren birmoldaketa bat da, bat gehiago, errealitatera moldatzeko saialdietan, gizakion bizitzak planetan dituen aukera berriez eratua (teknologia, informazioa, garraioa...). Estatuek eta nazioarteko erakundeek aintzat hartu behar dituzte Giza Eskubideen Adierazpenean bildutako eskubide indibidualak —adierazpen askatasuna, manifestazioa eta informazioa— baina ez da haien erabilpena bermatzen duen erakunde bakar bat ere. Eta ez zaie lege indarra ematen une honetan Estatua eratua ez duten herrien talde eskubideei.
‎3 Art. Kultur aniztasunaren bidez, gizakiek aukera zabalagoa dute hautatzeko; garapen iturrietako bat da, baina ez soilik ekonomi hazkundeari begira, baizik eta ase egoteko moduko izate intelektualean, afektiboan, moralean eta espiritualean sartzeko bide gisa.
‎Ez da modu ezberdinean interpretaturiko balioen adierazle argia, hori izanik bioaniztasunari eta kultur ezberdintasunei aberastasuna ematen diena. Oso makina perfektuak fabrikatzen dira seriean, berdin berdinak, baina ez dute bizirik. Izaki bizidunak ezberdinak dira.
‎Gaur egun guztiz normala irudi dakiguke, baina orain dela 30 urte eskas nekez uste lezake inork. Kooperatibak nagusi dira kudeaketaz, erantzukizunaz zein etika enpresarialaz, baina ez dira hutsaren hurrengoak emaitza ekonomikoen zein komunikazioaren arabera.
‎Egia da hori guztia, baina ez egia bakarra. Badago zertaz baikor izan, baina kezkatzeko motiboak ere hor daude eta ez dira gutxiestekoak.
‎Bizitzeko ez badu balio (eta bizitza ez da merkatua soilik, baina merkatua ere bada) ez du balio. Kulturgintza horren balio bakarra" identifikazioa" izatea ez da nahikoa, hori, nolabait, kulturgintza bizigarri bati darion zerbait izan daiteke, baina ez bere eginkizun zuzen bakarra (Uz ta ro 4 4).
‎2. Garai bateko gau eskolen iturritik datorren euskalgintzaren alor hau hil ala bizikoa izango litzateke herri hau euskalduntzeko interesik eta estrategiarik balego. Baina ez dago halakorik. Ez hizkuntza politika ofizialaren arduradaukatenen aldetik, ez herri mailako politikagintzan dihardutenen aldetik.
‎Burua lehengo lepotik. Eutsi egiten zaio baina ez dago zabaltze nabarmenik.
‎Euskara ikaste/ irakastea da, noski, mugimenduarenhelburua. Baina ez ote dira kontuan hartu behar horretan maila eta alderdi asko. Ez ote du baliorik Euskal Herrian, israeldar goi kargudun hark esandakoak.
‎600.000 euro Iparraldean euskara sustatzeko. Ez dakit negoziazio lanetan nor ibili den, baina ez da negoziatzeko modu kaxkarra.
‎Nolanahi ere den, aintzat hartzeko moduko lan garran tzitsua dela pentsatu behar dugu, alde batetik, instituzioen aldetik borondate sendoa sumatzen delako (honetaz, irakur bedi Iñaki Uriarte arkitektoak abuztuaren 21eanGara nargitaratu zuen kritika gogorra) eta, bestaldetik, lan guztienoina rrian filosofia orokor eta komuna antzeman daitekeelako. Egia da lantaldeen joera izan dela goieneko egoera ideala irudikatzea, eta oraingo egoeratik ideal horreta rain oko tartea handia —handiegia— izan daitekeela zenbait arlori dagokiola, baina ez da txarra izatez, bidearen luzea izan arren, helmugak argi zirriborratzea.
‎lan kontratu erregularra eta nolabaiteko etekin finkoak —soldata barne— dituen langilea pribilegiatu bat da. Egia esan, sindikatuek nahi dituzte langile informalak ordezkatu, baina ez dakite nola egin. XX. mende hasieran, artesauen sindikatuek ere ikasi behar izan zuten industriako langileak antolatzen.
‎Baieztapen hori ondoko datuetan oinarritzen dugu: a) Hego Euskal Herrian euskarazko gaitasunak zonalde (ia) guztietan gora egin duen bitartean, erabilerak batzuetan baino ez du aurrera egin; b) are zehatzago, 1989tik 2001erabita rtean, erabilerak gora egin du Gipuzkoa eta Bizkaian, baina ez Araba edo Nafarroan. Eta kontuan izanda neurketa unitateen dimentsioak eta laginak zenbat eta zabalago eta dibertsifikatuagoak izan, datu horien egonkortasunahandiagoa dela, aipaturiko esparruetan antzemandako joera horiek nahikoa fidagarriak direlakoan gaude.
‎Lehen aldiz, 50eko hamarkadan Diputazioak hizkuntza politika egiteko bideari ekin zionetik. Hala nabarmendu zuten komunikabideek Pedro Pegenauteren izendapena eta biharamunean, baina ez zen hori notizia bakarra. Ezta nagusiena ere.
‎Euskararen ofizialtasuna, normalizazioa, hizkuntz eskubideen bermea eta abar toki guztietan defendatu behar diren eskubideak dira, guztiz demokratikoak gainera. Baina ez gara ohartzen erdaldunen ikuspegiak zilegiak izan daitezkeela, eta horren ondorioz gure mezuak ezdi rela behar bezala gizarteratzen. Adibidetxo bat:
‎Vade retro ka ari dira. 86ko Euskararen Legea formalki aldatzen saiatu ziren, baina ez zuten parlamentuan gehiengoarenbaiezkorik lortu. Hortaz, Legebiltzarrak ezetz emandakoari, haiek baietz diote, praxian, dekretu, araudi eta ebazpenen bidez. Hizkuntz eremu mistoan (beraz Iruñean eta honen inguruan, besteak beste) euskara ofiziala ez dela argudiaturik, eskubide linguistikorik ukatu eta praktikan zona hau guztiz des euskalduntzea dute helburu.
‎Zeren, orain arte gertatu den moduan, irtenbidea euskalgintzak egiten ahal duen indar metaketatik etorriko baita, baina ez mobilizazio jakin baten inguruan baizik eta euskaldunon eskubideen aldeko benetako kontzientziazio baten inguruan. Eta horretan oso inportantea da gu rean oso gehiengo zabala diren erdaldunen benetako inplikazioa lortzea," euskararen aldekoa naiz" jarrera epela nafar guztion, euskaldun zein erdaldun, hizkuntzarendefentsa aktibo bihurtuz.
‎Ez da batere erraza asmatzen. Oihu, kalapita eta salaketak ez direla aski zalantzarik ez, normala ere bai horrelako erreakzioak izatea, baina ez aski, eta ezta garrantzitsuena ere. Ez ote dugu hobe etxearen paretak sendotzea eta etxea erabiltzea eta bertan bizitzea?
‎Bestalde, herri ekimenez asko egin daiteke merkataritza arloa, kirol arloa, lan mundua eta abar normalizazioaren alde inplikatzeko konpromisoen bidetik, asko egin daiteke plangintza estrategikoen bidez udalerri askotan, eta, nola ez, asko egin daiteke norbanakoek konpromisoak har ditzaten euskara ikasiz eta erabiliz. Herritarren borondatea tinkoa bada ez dago prozesua gelditzerik, moteldu dute, baina ez gelditu.
‎Herri honetan gertatzen zena kontatzen zigun, prisma jakin batetik noski (periodiko bakarra izatea ren zamak), beste askok kontatzen ez zizkigutenak; Biasteri edo Erriberri Amoroto edo Baliarrain bezain euskal herri zirela gogora ekartzen zigun (ez modu panfletario edoerromantikoan, ez: hango saltsa eta berri xumeak kontatuz), eta beste askok, Biasteriko gertae ren aldamenean, Murciako Alcantarillakoak kontatzen dizkigute; Feroeuharteetan edo Ipar Irlandan gertatzen ari zenaren berriematen zigun (prisma jakin batekin, noski, baina ez zegoen besterik...), eta beste askok futbol kontuetara mugatzen zituzten Danimarkako administraziopeko uharteen gorabeherak, edo Ipar Irlandaz Clinton agertzen zeneanbaka rrik akordatzen ziren; iritzi emaile sakon eta ugarirena rtikuluak kaleratzen zizkigun (baita astunegiak egiten zitzaizkigunenak ere tarteka); periodiko osatua zen (osatzeko lanean beti ere, osatzekorik ere bazuen-eta, bertan...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
baina 758 (4,99)
Baina 242 (1,59)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina ez egon 51 (0,34)
baina ez ukan 48 (0,32)
baina ez jakin 35 (0,23)
baina ez hori 12 (0,08)
baina ez iruditu 11 (0,07)
baina ez bakar 10 (0,07)
baina ez eduki 10 (0,07)
baina ez ezan 8 (0,05)
baina ez al 7 (0,05)
baina ez euskara 6 (0,04)
baina ez guzti 6 (0,04)
baina ez nahiko 6 (0,04)
baina ez bakarrik 5 (0,03)
baina ez etorri 5 (0,03)
baina ez soilik 5 (0,03)
baina ez bera 4 (0,03)
baina ez berak 4 (0,03)
baina ez oso 4 (0,03)
baina ez pentsatu 4 (0,03)
baina ez aski 3 (0,02)
baina ez beste 3 (0,02)
baina ez besterik 3 (0,02)
baina ez beti 3 (0,02)
baina ez bi 3 (0,02)
baina ez den 3 (0,02)
baina ez ETA 3 (0,02)
baina ez gehiago 3 (0,02)
baina ez gehiegi 3 (0,02)
baina ez hainbeste 3 (0,02)
baina ez ibili 3 (0,02)
baina ez ahaztu 2 (0,01)
baina ez alderdi 2 (0,01)
baina ez asko 2 (0,01)
baina ez aurre 2 (0,01)
baina ez derrigorrez 2 (0,01)
baina ez edozein 2 (0,01)
baina ez egia 2 (0,01)
baina ez eraso 2 (0,01)
baina ez garrantzi 2 (0,01)
baina ez hain 2 (0,01)
baina ez horiek 2 (0,01)
baina ez hura 2 (0,01)
baina ez inportante 2 (0,01)
baina ez intelektual 2 (0,01)
baina ez irakurle 2 (0,01)
baina ez joan 2 (0,01)
baina ez kapitalismo 2 (0,01)
baina ez ni 2 (0,01)
baina ez nolanahiko 2 (0,01)
baina ez nu 2 (0,01)
baina ez oraindik 2 (0,01)
baina ez ote 2 (0,01)
baina ez poesia 2 (0,01)
baina ez prozesu 2 (0,01)
baina ez tesi 2 (0,01)
baina ez zehatz 2 (0,01)
baina ez abiapuntu 1 (0,01)
baina ez adiskide 1 (0,01)
baina ez agian 1 (0,01)
baina ez ahul 1 (0,01)
baina ez aisialdi 1 (0,01)
baina ez akademiko 1 (0,01)
baina ez aldarrikapen 1 (0,01)
baina ez aldatu 1 (0,01)
baina ez alderantzi 1 (0,01)
baina ez aldi 1 (0,01)
baina ez aldizkari 1 (0,01)
baina ez alfer 1 (0,01)
baina ez Araba 1 (0,01)
baina ez Arantzazu 1 (0,01)
baina ez aristoteliko 1 (0,01)
baina ez arrazoi 1 (0,01)
baina ez arrotz 1 (0,01)
baina ez arte 1 (0,01)
baina ez aurten 1 (0,01)
baina ez autarkia 1 (0,01)
baina ez azken 1 (0,01)
baina ez baldintza 1 (0,01)
baina ez ballet 1 (0,01)
baina ez barn 1 (0,01)
baina ez barru 1 (0,01)
baina ez bat 1 (0,01)
baina ez behar 1 (0,01)
baina ez belaunaldi 1 (0,01)
baina ez benetako 1 (0,01)
baina ez Cervantes 1 (0,01)
baina ez Elgoibar 1 (0,01)
baina ez Gorka 1 (0,01)
baina ez Jakin 1 (0,01)
baina ez Nafarroa 1 (0,01)
baina ez Paris 1 (0,01)
baina ez Praga 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia