Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.606

2000
‎Hogeigarren hamarkadak bereak emanak zituenean jaio zen eibartar hau Bergaran. Ama eskoriatzarra eta aita bergararra zituen mutikoa, ume umetan joan zen Eibarra eta hangotzat zuen bere burua. Gazte zelarik, Eibarko Klub Deportiboan esperantoa ikasten ari zenean ezagutu zuen gero bere emaztea izango zena, Arrate Ibargutxi.
‎" Poemak ez dira ideiekin osatzen, hitzekin baizik". " Je suis un syntaxier", definitu zuen bere burua Herodiasen egileak. Idazle baten mailu eta ingude hitza izaki, hitz horren zerbitzutara, sentimenduen eta estadu animikoen esanetara baino, jarri behar luke bide horri ekin nahi liokeen idazleak.
‎Errepide baten ertzean ikusi zuen bere burua. Handik metro gutxira, bihurgune batean, zenbait auto bata bestearen gainean.
‎Orainaldiari buruz, berriz, Txemak galduta ikusi zuen bere burua: " eta orain, zer?" izan zen egunerokoa irakurri eta okurritu zitzaion lehen galdera.
‎Eta hala, ohartzeko denborarik izan baino lehen, Eider aireportuko ateraino laguntzen aurkitu zuen bere burua Txemak. aztoratuegi zegoen, ilusioz beteegia, Txemaren erregu eta eskariak entzuteko.
‎—Ba al dakizu zein izan zen Martinen auzirik larriena? Espainiarrek frantsestzat zutela eta frantsesek espainiartzat, nahiz eta hura nafar hutsa zen eta halakotzat izan zuen bere burua... —eta, bi eskuak estutzen zenituela, eratxiki zenuen—:
‎Gau hartan haizeak gogor jo zuen, eta iduritu zitzaidan ezen haren txistuak bertze munduko bozak zirela eta guztiek baterat akusatzen nindutela: " Salatu eta saldu duzu zeure anaia, eta norat zoaz, Joanes, norat zoazzz...?" Eta bozak eta txistuak ez ziren isiltzen, eta nola anaiak, ezinaren ezinaz, burkoaren azpian gorde behar izan zuen bere burua, aitak eman zizkion azoteen ondotik, hala gorde behar izan nuen nik neurea burusien azpian, ahalkearen ahalkez.
‎Baina Antoniok ez zuen bere burua galtzen, eta pairu handiz erran zidan halako batean, irriz baina serios, haren atsekabean atsegintasunak ere bere lekua eta partea balu bezala:
‎Baina, hitzetan urrunerat joan balitz bezala, argibide batzuen emaiterat beharturik ikusi zuen bere burua. Eta, boza ematzen zuela, erran zidan:
‎" Mundu honetan aitzinetik dago damutu beharra, ez ondotik, krimenak urkabean baizik ez duenean erremedioa...", ihardetsi zion guardia buruak frantses garbian. Eta asasino ustezkoak jaitsi zuen bere burua, eta nik hats hartu nuen, ohartu nintzenean ezen haren kaltetik ene salbazionea etor zitekeela.
‎" Goma arabiarra baizik ez da, lagunen mandatu bat". Horrelaxe zuritu omen zuen bere burua. Erran gabe doa guk ez genuela eskurik batere aferan, Ximurrak —nork eta Ximurrak! — ez baitzuen haxixa gurekin partekatzeko inolako asmorik, dirutzeko baizik, oporretako gastuak berdindu alde.
‎—Jendeak auzoaren berri nahi dik, senarraren, emaztearen, etsaiaren eta lagunaren, eta baduk horren aldera pagatzeko prest dagoenik. Nirea zerbitzu mota bat baizik ez duk —zuritzen zuen bere burua, hautatutako ogibidearen etikotasun zalantzagarriaz erasaten genionean— Begira Eduri —nigan ezartzen zituen bere begi betaurrekoek handituak— Informazioa lantzen diagu biok. Alde bakarra zabalkundean zagok.
‎Bere" txilibita" jaten ari zela, Soria gorrotoa eta aldi berean miresmena sorrarazten zituen ikuskizuna zen, erabat biribildua izateko gure isiltasun bekaiztiaren laguntza behar zuena. Duintasun afera bat bazen hitzetaratu gabeko ikusmin horretan —inork ez zuen bere burua beheitituko, Soriaren" txilibita" ikuste hutsak tripa barnean eragiten zizkion erreakzio kimikoak aitortzeraino—, baita zakur makilatuaren etsimendua ere: Soriak, bere ogitartekotik, eskupean gintuen ordenako saindu fundatzaileari ere ez zion emanen, bere hilobi italiarretik jalgi eta horretara propio gure patioan agertuta ere.
‎etxean gelditzea zen bere nahia, hausnarketan edo zain, ez zekien ongi, baina etxeko babesera bilduta beti ere; horren ordez, kalera bultzatzen zuten oinek, sekulako kalipuz, aspaldiko ohitura bati jarraikiz bezala... Hala, Brown jaunak ekintza guztiz ezezagunetan eta baita arbuiagarri zi  tzaizkionetan murgildurik aurkitu zuen bere burua, lehengo bizimodutik aztarren oro gal  tzeraino kasik. Goizean footinga egiten zuen, hamabost bat kilometro; egunean zehar ezer berezirik ez zuen egiten, kalean gora eta behera ibili besterik ez, dotore jantzita, oparo diruz, auzo urrunetan, begiak etengabe mugituz, errezelotsu, ikaraz bezala; lasterka ibiltzen zen kalean, sosegurik gabe, erakusleihoetan inori sorbalda eskaini gabe, metro geltokietan aldaketa ugari zentzugabeak eginez, eta bideo pornoak alokatzen zituen (jakina da zertarako); gauean night club ospetxarrekoak bisitatzen zituen, eta han eskaintzen zitzaionari ez zion muzinik egingo.
‎Argi zegoen maisuak ere bazekiela gertatutakoaren berri, baina ez zuen hitzik esaten. Egoerak ihes egin zion, eta errudun aurki  tzen zuen bere burua. Nonbait.
‎Psikologiak ere behartuta ikusi zuen bere burua postulatu positibistak onartzera, Vienako Zirkuluak hasiera emandako erreketan erori nahi ez bazuen behintzat. Ikerketa eta ezagutzaren benetako formatzat onartua izateko, baldintza bat kontuan izan behar zuen psikologiak, alegia:
‎Reichenbachek ere, hasiera batean Humeren arazoa onartzeko uzkur —sasiarazoak zirela zioen—, auzi eta arazo zientifikoak aztertzen hasi bezain pronto, indukzioa aldarrikatzera behartua ikusi zuen bere burua. Aufbau ean Carnapek ez bezala, zientzia ez zuen ikusten indukzio noziorik gabe aurrera egiteko moduan; Reichenbachen aburuz, legeek iraganeko esperientziak batu baino zerbait gehiago egiten zutela oinarrizko zalantzarik gabeko printzipioa zen.
‎Lehenengo eta behin, fisika klasikoak higidura absolutuaren nozioa erabiltzen zuen —gorputzen higidura espazio absolutuari dagokionez—, higidura erlatiboa —gorputzen higidura beste gorputzei dagokienez— behagarri gisa bakarrik onartu ahal izan arren. Einsteinen hasiera bateko jarrera positibistak edozein aztarna metafisiko ezabatzera behartzen zuen bere burua, edozein arrasto behaezin, kasu honetan, teoria fisikoan higidura absolutuari eginiko edozein aipamen.
‎Oso altua, ia bi metroko luzera zuen, ez zen apainduren laguna jokamoldetan, are gutxiago burges konbentzionalismoena. Aitzitik, langile klasearekin identifikatzen zuen bere burua, fintasun bereizleetatik urrun. Hiru aldiz ezkondu zen, bigarrenean Hans Hahnen alaba zen Olga Hahnekin.
‎Xanek trabeska begiratzen zion, pena pixka batekin, zaharraren ziztrintzeaz alarmatuta ere bai. Aitatxik jarri eta bertan zen manta xingle batekin estali zuen bere burua; doi doia sudurra eta begiak libre utziz; begiak telebistan finkatu zituen.
‎" aire!", esan zuen, eta eskuan ez zeukan zerbait botatzeko imintzioa egin zuen. Amatxik besaurrearekin babestu zuen bere burua. Hartara Xanek:
2001
‎Eta pintoreen modelo batekin ezkondu zen. Modelo horrek, llaudano gaindosi batekin hil zuen bere burua. Eta hil zenean, Rossettik poema liburu bat jarri zuen emaztearen zerraldoan.
‎Bertan, Ramonek Bernardo Atxaga aurkeztu behar zuen eta horretarako," Atxagaren belaunaldi literarioaren aurretikotzat" jo zuen bere burua, eta belaunaldi literarioen kontu hau gehienetan eztabaidagarria bada ere, benetan argigarria suertatzen zaigu kasu honetan idazle honen ikuspuntu literarioaz jabetzeko. Aipatutako hitzaldian, honako berezitasunak egotzi zizkion Saizarbitoriak bere belaunaldiari:
‎Millas margolariak bere Ophelia ezagunerako modelo erabili zuenetik maite zuen Rossettik Siddal eta elkarrekin prometituta (10 urtez) egon ondoren, 1859an ezkondu omen ziren. Alabaina, 20 hilabete beranduago, bigarren haurraren esperoan zegoelarik, laudano sobredosi batekin egin zuen bere buruaz beste Siddalek. Bere penaren amildegian, Rossettik argitara gabe zituen poema guztiak Siddalen zerraldoan sartu zituen eta hantxe utzi, handik 7 urtera berriro aterarazi zituen arte.
‎50eko hamarkadan bizitzaren zentzugabekeria bizi zuen biztanle hiritarrakingurune latzean kokatuta ikusten zuen bere burua. Behiala aurrerapenei eskermenderagarria zeritzon mundua, bat batean ulergaitz bihurtu zitzaion.
‎Armendarizen amak, baina, bat batean ihes egin dio bere besarkadari eta begietara zuzen begiratuz bere aurrean zutik jarri da. Ulertu, esan dio ahots minduz, zuk ez duzu ezer ulertzen, baboa, Jonek ni asko maite ninduen, asko, eta horregatik hil zuen bere burua, ni bere haur baten zain nagoelako.
‎Bakarrik bizi zen Rosario semea mendian hil eta alaba Man irlara ezkondu zitzaionetik. Are bakartiago ikusten zuen bere burua goiko auzokoekin, Maria eta Lucasekin (Mariarekin batez ere), haserretu zenetik, zortzi urte lehenago. Guztia zekien, hala ere, goiko pisuko auzokoez:
‎Sabaian erdi herdoildurik zegoen burdina bati soka lotu zion. Gero korapilo bat egin eta korapiloaren zuloan sartu zuen bere burua. Jauzi egin zuen eta gorputza dingilizka gelditu zen.
‎Jendea borroka ikustera zihoan. Kobrak, burua txut, hortzaka egiten zion kriskitin sugeari; honek, berriz, ahal zuen bezala begiratzen zuen bere burua eta buztanaz erasotzen zion. Oinezkoak, bidaiariak, poliziak, denak bi sugeei begira, ikusminak harturik.
‎Behin baino gehiagotan bere buruaz beste egiten lehiatu zen, horren eramanezina zen bere bizimodua. Behin mamorro pozoia jan zuen, bestean pozadera batean behera bota zuen bere burua.
‎Ate erdi irekitik errektorearen boza entzun genuen, Entren. Eta marmol garbia ematen zuen bere burua ikusi genuen, Siéntense.
‎Eta klarion berriaren usaina zabaldu zen. Gero, frantsesez ahalik eta astiroen aurkeztu zuen bere burua:
‎" Euzkeragintzan" sartu garenez gero, ikus ditzagun Aita Barandiarani berari zor zaion aurre hitzean, 4 orrialdeetan, aurki daitezkeen zenbait bitxi polit. " Bera Odise illaren gudalontzien jabe geratu zan gero, ta orregaitik Ayasek bere burua ito zun"(" Bera", gezurra badirudi ere, Odise da, eta hila Akile," gudalontziak", armak dituzu; Ayasek, berriz, Sofoklesek dioenez, ezpataz ito zuen bere burua). " Troar ek itxumustuan erasartu zuten zaldia... ta danak erri barrura sarturik, egundoko lepoketa (itoketa) egin zuten"(" Erasartu"?
‎Erreforma garaian espainol proiektuak euskararen azaleratze indartsu bat espero zezakeen, instituzio berrien agintaritzatik etorriko zena, frankismoaren azken urteetan argi zegoelako herriarengan nahiko kontzientzia bazela horretarako. Euskal Herriko PSOEk berak ere hori nolabait onartu beharrean ikusten zuen bere burua euskararen aldeko sentimenduaren aurrean eta, beraz, berton eurenproiektu espainola kudeatzeari begira (Jauregi kasu, Kintanak duela gutxi kontatu digun legez) espainol kultura ez zabaltzeko euskara era guztietara indartzea onartu beharrean zeuden, hori euren proiektua manten zedin derrigorrezkoa ikusten zutelako, autodeterminazioa aldarrikatzea (PSE 78) bezala.... Baina Madrilen bestelako erantzun bat ematean (Euskararen Legearen erreku rtsoa), Nafarroakokudeaketa euren eskuetan gelditzean eta Jaurlaritzaren bidea zehazten hasten denean, agerian gelditu zen ez zegoela erabateko hizkuntz apustu bat.
‎Berak ondo dioen bezala, filosofia pentsaera inguruan kokatu zen bere problema mingarria. Filosofia ikasten hasi aurretik ere" Syllabus" ak gaitzetsia aurkitu zuen bere burua:
‎Joanesek erdietsi zuen azken medaila izan zen ordukoa. Mendiko txabolaren eskuin aldean etzanik, tristeziaz hiltzera utzi zuen bere burua, noiztenka edanaren hordia zilegitzen ziola hargatik. Testamentuan" lore, hitzaldi, ikurrina eta ohorerik gabeko ehorzketa nahia" azpimarratu zuen:
‎Amak igualtsu segitzen zuen. Lehenbiziko egunean bezain ahul harrapatzen zuen bere burua. Ezin ohatzetik jaiki eta etxeko martxan jarri.
‎Iratzarri zenean, lurrean luze ikusi zuen bere burua Bixente Xixtuk. Bi eskuak burura eraman zituen.
2002
‎Baina bere ideia eta jarrera politikoek erakarri dute arreta gehiena bere ibilbidean. Faxista, antisemita eta antikristautzat zuen bere burua eta bere garaiko joera literario eta politiko guztiekin polemizatu zuen. Autorearen ikuspegiaren adierazle da 1962an Txomin Peillenekin batera fundatu zuen aldizkariaren izena bera, Igela.
‎Millas margolariak bere Ophelia ezagunerako modelo erabili zuenetik maite zuen Rossettik Siddal eta elkarrekin prometituta (10 urtez) egon ondoren, 1859an ezkondu omen ziren. Alabaina, 20 hilabete beranduago, bigarren haurraren esperoan zegoelarik, laudano sobredosi batekin egin zuen bere buruaz beste Siddalek. Bere penaren amildegian, Rossettik argitara gabe zituen poema guztiak Siddalen zerraldoan sartu zituen eta hantxe utzi, handik 7 urtera berriro aterarazi zituen arte.
‎Pertseok arma altxatu zuen bere buruaren gainetik eta Medusa hiltzeko prestatu zen.
‎Medusaren burua zorrotik atera eta altxatu egin zuen bere buruaren gainetik. Inork ez zuen izan betazalak ixteko aukera txikienik ere.
‎Bertan bi txosten onartu ziren: lehenakUEUren antolaketa aztertu ondoren UEUk bazkidez osatutako «ikasketa eta ikerketa elkarte euskaldun gisa» definitu zuen bere burua. Bigarrenak UEUrenhelbuma finkatu zuen:
‎Araban, gaur egun euskal irrati aske zaharrena den Hala Bedi Irratia sortu zen 1983ko abuztuaren 5ean Gasteizen. Ezker mugimenduaren barruan kokatzen zuen bere burua, eta horregatik bere helburu nagusia honako hau zen:
‎K.a. 60an, Ponpeio eta Krasorekin baterako triumviratoan hasten da benetako garrantzia hartzen eta K.a. 59ko kontsulatuaren ondoren, Galia konkistatzea (K.a. 58) lortu zuenean, Ponpeioren aurkako Gerra Zibilari ekiteko gai ikusi zuen bere burua (K.a. 49).
‎Gizon horiek zer ditek hik baino gehiago hiri halako tratu txarra emaiteko... ezer ez! Ezin duk horrela segitu, ihes egin behar duk Begiak itxi eta ohe gogorrera bota zuen bere burua.
‎Une batez, zarratada sentitu zuen arima urratzen. Errealitatera itzultzera behartu zuen bere burua. Minak min.
‎Noizean behin horretaz aprobetxatu izan zen. Baina nolanahi ere ez zen Irene bezalakoa; ez zuen bere burua femme fataletzat. Irenek bilduma egiten ariko balitz bezala hartzen zituen mutilak:
‎Sarak, ordea, agnostikotzat zuen bere burua, eta, hargatik, gainetik bezala so egiten zion Soniari era hartan mintzatzen zenean. Baina ez zen harritzen.
‎Edozer egiteko prest baitzegoen Sara: behar adina aldiz apalduko zuen bere burua; mila bider eskatuko zion barkamena Sergiori, baita belaunikatuko ere... edozein gauza, Sergiorekiko harremanak hautsi baino lehen.
‎Handik itzuli zenean, ez zuen estudiatzen jarraitzeko kemenik izan, eta, ezagun batzuen laguntzari esker, delineatzaile gisa hasi zen gero bere bizitza osoan lantegi izango zuen bulegoan. Karrera bukatu ez bazuen ere, arkitektotzat jotzen zuen bere burua jendearen aurrean, eta, halakoetan, bost axola zitzaizkion amaren gaitzespeneko begiradak edo jendearen ageriko isekak. Hala ere, oso maite zuten denek, aitaren fantasiek ez baitzion kalterik egiten inori.
‎Irak eta Jordania, aldiz, britainiarren eraginpean geratu ziren —baita Egipto eta Palestina ere— eta erresuma bilakatu zituzten, tronuak Hussein Mekako xerifea ren bi semeri utziz. Haatik, Husseinek ez zuen inoiz lortu agindu zitzaion arabiar erresuma handia sortzea, eta 1924an bere burua kalifa izendatzen saiatu zenean, Ibn Saud ek —Najd eko emirrak— haren lurraldea inbaditu zuen eta Arabia osoko errege aldarrikatu zuen bere burua.
‎Kemalen turkiar ereduari jarraituz, 1925ean Reza Khan buruzagi kosakoak Persiako Sha izendatu zuen bere burua eta mendebaldar kutsuko erreformen egitasmo zabal bati ekin zion.
‎Ez, ala? –albo bietara egin zuen bere buruak, eta baita atzealdera ere, terrazako apaingarriak aztertzen ari balitz moduan– Sekula dastatu gabea naiz taberna honetako kafea.
‎– Trankil, trankil. Bazakiat asmo onez ari haizela, denak gaudek Santosekin kezkatuta –sermoilari hutsa sentitu zuen bere burua, baina ez zitzaion besterik otutzen– Ulertzen ditiat hire urduritasunak, baina hoa heure gelara edo gimnasiora edo gura duan tokira, eta nasai hadi apur bat...
‎Alboratu nahi zituen Bonbardaketa eta bonbardaketak une batez, eguneroko bizitzaren keta guztiak, baina ez zekien zelan. Caponen gainean edo Gernikaren gainean edo Fernandoren beraren gainean ari zirenean lasaiago sentitzen zuen bere burua.
‎Galder ohitu gabe zegoen artean. Aireportuan bezain galdurik sumatzen zuen bere burua afrokaribearren auzune hartan. Emmak jakinarazi zion zorretan zegoela berarekin, Ben Caponek ez ziola lanik egin Gobernuari, Alexander Marriotek baizik.
2003
‎Egia da, Biltzarraren lehendakaria bezala eta euskal departamenduaren aldeko hautetsi gisa bazuen bere burua agertzea, baina... Bera diputatu berria izanagatik edo, ez zuen bere burua diputatu gisa agertu nahi izan, bere burua egoera zailean ikusi zuen nonbait...
‎Irribarre txiki bat bederen eragingo duelakoan, horra XIX mendean Lapurdiko Getarian gertatu omen zen pasadizoa: serora gazte batek maitasuna zer zen erakusten zion gizonarekin ezkonduko zela esan zuen, eta apaizak hautagai bezala eskaini zuen bere burua. Egin beharrekoak eginda, serorak mespretxuz so egin zion hautagai apaizari.
‎Ezagutzen ditudan kasuen artean, beldurgarriena, Manzanas torturatzailearen hiltzailea bera zela etsita zegoenarena da. Atxiloketaren hirugarren eguna zuen eta hobenduntzat jo zuen bere burua. Torturatzaileek torturatu bai, baina ez zioten tamainako izugarrikeria sinarazi, bai baitzekiten guztiz ezinezkoa zela Jainkoa izan ezean, hiru bat lekutan batera egoteko gauza behar baitzuen.
‎Barruko gizonak hasieran ez zuen tutik ere esan, hain zegoen harrituta eta izuturik! Gurdia gidatzen zuen gizon arraroaren menpe ikusi zuen bere burua. Zelan saiatuko zen ezertan, ia orduko berrehun kilometroan joanik?
‎Atea zirkin egiten hasi baino lehenagotik, bestaldetik bero laztangarria barneratzen zitzaiola sentitu zuen. Artean, unea hainbeste luzatuz zergatik zigortzen zuen bere buruari galdezka zebilelarik, atea zabal zabal ireki zen, atzetik agertu zenaren aurrean harrizko irudi geratu zelarik, zozotuta, ideiak izotz bihurturik.
‎Ainhizek ez zion oztoporik ezarri. Gustura laga zuen bere burua bestearen jokoen menpe.
‎Gelan bera eta irakaslea izan ezik beste inor ez zegoela iruditzen zitzaion, eta arkitektura eklektikoaren gaineko azalpenek berarentzat mezu isilak ostentzen zituzten. Muga eta zehaztasunik gabeko gune argi usaintsu baten ikusten zuen bere burua, arbela, mahaiak, aulkiak, hormak, ikaskideak eta, guztiz ezabatuta; aurrean, berarentzako bakarrik mintzatzen ziharduela, Unax.
‎Argitaratu gabeko beste bi liburu ere utzi zituen (euskaraz eta frantsesarekin batera). Egiategi ez zen historialaria eta ez zuen bere burua halakotzat (baizik filosofotzat), baina hala ere bere lanean hainbat erreferentzia egin zizkion historiari. Aurreko hainbat euskal idazleren berri ere bazuen (Leizarraga, Axular, Etxeberri Sarakoa, Oihenart, Larramendi,...) eta haien segidan kokatzen zuen bere burua49 Beraz euskarazko narratibaren baitan.
‎Egoera ez zen, ordea, inondik inora, ona, urtero ia ia hutsetik hasi behar baitzen. UEUren zuzendariak, Martin Orbe apaizak, behin baino gehiagotan ikusi zuen bere burua atez ate eskean ibiltzen ziren fraideen moduan.
‎Bigarrenean, ikastolen alde eta eskola profesionalen hezkuntza bereizkeriaren aurka azaldu zen UEU; eta orduko irakaskuntza moldeen hutsuneak zirela eta, Euskal Herriak, derrigorrez, sortutako, unibertsitate paralelo? gisa agertu zuen bere burua UEUk112 Bide horretan, «urte osorako sortuko dugun herri unibertsitatearen hasera gisa» ulertu behar zen UEU, eta honen eraketa «euskal langileria eta herri osoaren egitekoa» zen.
‎Ordura arte idatzitakoa irakurri zuen: trenak diseinatzen utzi zuen bere burua 1915 inguruan. Apur bat aspertuta ere bazegoen trenak diseinatzeaz, guztia esan behar bada.
‎Lekuko batzuek ziotenez, gizonak ez omen zuen bere burua defenditzeko zirkinik ere egin. Pistolaren aho beltza bere bularrari begira ikusi zuenean, hazi egin zela diote, harrotu edo.
‎Eta oso gaizki sentitu zuen bere burua. Antxumea zen, antza, tripa barrutik beee eta beee hasi zitzaiona, xanpainaren eraginagatik edo mozkortuta.
‎Eta zuloan behera bota zuen bere burua.
‎Soilik bere burua. Eta Oskarrek ez zuen bere burua ezagutzen. Beti bizi izan zen besteen esanetara.
‎Nik ere hori esan nahi izango nion Teresari, baina ez hitz ez hitzondo geratu nintzen, begirada leihoaz beste aldeko iluntasunean iltzatua. Ingeniari italiarrak zoko moko ilun horietan egingo zuen bere buruaz beste.
‎Bernarda oso elizkoia izan zen txikitatik, eta, artean nerabea zela, erabaki zuen bere buruari penitentzia ezin latzagoa jarri behar ziola: hiru baraualdi, zilizio bat eta diziplina bat astean, aitortza eta jaunartzearekin batera.
‎Inkisizioarentzat ere lan egin zuen, ideia iraultzaileen aurrerakada galarazi nahian, eta 1792an Bizkaian zenbait aldizkari frantsesen zabaltzea ere salatu zuela badakigu (Altzibar, 1992: 138). Frantses iraultzaren astinketaren aurretik, ordea, berak ere Inkisizioaren aurrean zuritu behar izan zuen bere burua, bere zuzendaritza espiritualpean zegoen emakume baten ikuskariei kasu egiteagatik (L.F. Larrañaga, 1970).
‎Han, Palaciosek berak dioenez," se desgració", arinkeriaren bat egin baitzuen, segur aski sexuarekin zerikusia zuena. Ordudanik gero eta gehiago zaindu zuen bere burua, eta bere zorroztasun morala areagotuz joan zen. Teologia ikasketak egin ondoren, irakasle izan zen Tolosan eta Arantzazun, harik eta, 35 urte zituela, 1762an, Zarauzko Ikastetxera iritsi zen arte; han bizi izan zen hil artean.
‎Gezurra badirudi ere ergel hark salako armairuan gorde zuen bere burua. Eta are gezurrezkoago ematen duen arren, bila joan zitzaizkion haiek txiripaz antzeman zuten.
‎–Andone –besteak berak aurkeztu zuen bere burua.
2004
‎Leitzako emakumea, bere herriaren lurrak mantendu nahian, ziztu bizian hasi zen lasterka mendian gora. Goizuetakoak, aldiz, neska irtirina izanik, denbora eman zuen bere burua apaintzen, jende ospetsua bertan egongo zelakoan. Horrela, abiatu zenean leitzarra aurkitu zuen izerdi patsetan, baina herriaren mugarrian oina jarrita.
‎Batavia (Java), Singapur, Colombo... Paraje exotiko horietan arrotz sentitzen zuen bere burua, jaioterritik urruti, herri-minak jota bizi zen, erbestean sentitzen zen...
‎Bere argazkiak errealista eta artistikoak dira, baina berak ez zuen bere burua artistatzat jotzen. Pertsona sentimentalista zen eta giza-emozioz beteriko lan oso espresakorrak egin zituen.
‎Badirudi propaganda paper hauek, Frantzia aldean inprimatu zituztela, eta gero Iruñera eramanak izan zirela. Altxamendua piztu, eta baztandar batek baino gehiagok erakutsi zuen bere burua nazionalen alde. Haietako zenbait fusilamendurako zerrendak egiten aritu omen zirela ere hedatu zen.
‎Hasiera batean, Francok bere aliatu alemaniar eta italiarrei lehengaiekin laguntzen zien (burdina, janaria, ikatza...). Espainiak beste herrien aurrean no beligerante gisa definitu zuen bere burua. Ardatzaren garaipena gertatuz gero Francok, Alemaniaren mesedea eskuratzeko, argudia zezakeen gerran Dibisio Urdina (hasiera batean falangistez osatua eta gero errepublikar presoz) Sobietar komunisten kontra borrokatzera bidali zuela, nahiz eta zuzenean borrokatu ez.
‎Erlijioa komunean eduki arren, judu guztiek ez zuten berdin jokatu, eta halaxe frogatzen du Stern ek Einstein eta Haber adibidetzat harturik. Lehenengoak sozialistatzat zuen bere burua, giza legearen aldekotzat. Aurrerapen zientifikoa gizakiaren alde erabili behar zela uste zuen, eta bizi izan zen artean gertakizunen aurrean begirada gardena mantentzen saiatu zen:
‎Gutuninteresgarria: hortxe bertan azaltzen du nola egin zuen kale hiru aldiz bere xedeetan etanoia, azkenean, Atenasera itzultzera behartuta ikusi zuen bere burua. Hiri horretanpolitikarako grina hiruzpalau bider hartu zuen serio Platonek, pentsatzen baitzuen jadahasieratik, jaiotza unetik hain zuzen, horretarako egina zegoela.
‎Adibidez: " Orduan ispilluan ikusi zuen bere burua". Itzez itz itzuli ezkero, au entzungo genuke:
‎XIX gn. mendeko hastapenetan, lehendabiziko suomizale belaun bat agertu zen, Arwidson en inguruan. Politikari dagokionez, lehen belaun honek ez zuen bere burua jotzen ez sueziartzat, ez errusiartzat; eta Suomi bere buruaren jabe bihurtzea nahi zuen. Hizkuntzari dagokionez, suomieraren alde zeuden, eta sueziera arrotz zitzaien sendimenduz; baina, batetik, suomieraz mintzatzen ez zekiten; eta, bestetik, suezieraz idatzi zuten.
‎Txikia zenetik ezagutzen zuen, Oscarren tailerrean aritzen zenetik edo lehenagotik, eta laguntzat zeukan. Hamaika bider egon zen sofa hartan jarrita, eta oraingoan urduri ikusten zuen bere burua, inoiz ez bezala. Bazekien Gino ere konturatuko zena.
‎Oso bestelako musika batek betetzen zuen bere buru barnea.
‎Ramírez kapitainak beti imajinatu zuen bere burua –gazteagoa eta garbiagoa zenean– Erdi Aroko zaldun ibiltari baten moduan, justiziaren alde; ahulenen alde. Joseba hura haietakoa izan zitekeen, bere dama mendekatu nahian.
‎Hori zen: herrenak despistatzeko eta babesteko bota zuen bere burua lurrera.
‎–Zer dakizu ba? –Felixek galdera egitera behartuta ikusi zuen bere burua, nahiz eta leihoaren bestaldeko iluntasunean jarrita izan begirada eta burua bere etxeko sukaldeko fluoreszentetik gertu ibili.
‎Amona Sinforosa abertzale sutsua zen; eta aita ere bai. Aitak, gainera, ezkertiartzat zuen bere burua. Eta herri mugimenduetako kideak hurbiltzen zitzaizkionean, ea baimenik ematen zien kartelen bat edo beste jartzeko, dudarik gabe ematen zien, hartan kontsekuentea izan zen.
‎Manexek berak, euskaldun gisa eta fraide frantziskotar gisa, bere herria ren alde esparru horietan guztietan tinko lan egiteko engaiaturik ikusten zuen bere burua: herria renborroka politikoan, langilegoaren lan eta bizi baldintzen hobekuntzan, euskararen eta kulturaren indartzean, eta, azkenik, euskal Eliza bizi eta pobre baten zabalkundean.
‎Halatan ere, urteak gaixorik iragan dituen pertsona batengan normaltzat jo daitekeen legez, garrantzi handia ematen zion osasuna zaintzeari; eta lehenago aipaturiko atsedenaldi eta loaldi luzeez gain, soinketa apur bat egitea gogokoa zuen eta arreta izaten zuen jate kontuekin, otorduetan barazkiak eta arrautzak jaten zituelarik. Bere gaixotasun hura gainditu ondoren osasuntsu sentitzen zuen bere burua, heriotzatik gaztetan baino urrunago, eta uste zuen medikuntzari buruz bereganatuta zituen eta bereganatuko zituen ezagupenei esker, hiltzea saihestu ez, baina bere bizitza luzatzea lortuko zuela.
‎Amets honen ondoren buruari bueltak ematen egon zen apur batean iratzarrita. Gero atzera ere loak hartu eta bigarren ametsean trumoi antzeko bat entzun zuen eta, ondorioz, txinpartez jositako gela baten barruan ikusi zuen bere burua. Bere azken ametsean bere langelan zegoen, begi bistan liburu batzuk zituela, euren artean entziklopedia bat; hau hartzeko besoa luzatu eta poesia bilduma bat jausi zen bere eskuetara, ireki aholku baten bila eta honako esaldia aurkituko zuen:
‎" Zertara etorri nauk hona?". Jada ez zen arbola, jada ez zen mendi, jada ez zen gau; izaki ziztrin sentitu zuen bere burua.
‎Oholtzara igo eta itzultzean desegoki jantzirik sentitu zuen bere burua. Gizonak traje beltzez, emakumeak soinekoz eta sonbreiruekin batzuk.
‎Itsasadarrera bota zuen bere burua,
2005
‎Bleschamp. Napoleon Bonapartek Waterlooko gudua galdu zuenean 1815eko ekainaren 18an, Borbondarren eskuetan utzi zuen Frantziako erreinua ekainaren 22an eta Luciano aitak aske ikusi zuen bere burua Italiara itzultzeko. Vienako Biltzarrean Pio VII.ak lortu zuenean Elizako lurraldeak eskuratzea, beraien barruan zegoen Musignano herrira etorri zen familiarekin Caninoko Printzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia