2015
|
|
10 Jainkozko Maiestateak, miragarriro lagun eginez, arima gauza goragoetarako prestatu nahi duela dirudi; izan ere, argi dago gauza guztietan ongi lagundua izango dela, perfekzioan aurrera joateko eta, esanda geratu denez, beste mesede batzuk egiten zizkionean noizbait izaten zuen beldurra galtzeko. Eta horrela izan zen, gauza guztietan hobetua ikusten
|
zuen
bere burua, eta uste zuen, lan eta zeregin handiak izan arren, bere arimaren muina ez zela sekula ere mugitzen egoitza hartatik; beraz, nolabaiteko zatiketa zela bere ariman uste zuen, eta Jainkoak mesede hau eginda pixka bat geroago, lan handien artean zebilela, hartaz kexu zen, Marta Mariagatik kexu zen bezala, eta batzuetan esan egiten zion hura beti zegoela gozo gozo atseden hartaz gozatzen, ...
|
|
Jaunak egiten zizkion mesede handietako gauza batzuk ikusi ditut, baina ez luzatzearren, ez ditut jartzen hemen. Behin eginkizun latza izan zuen, eta oso pertsegitua izan zen, eta nahigabe handitan ikusi
|
zuen
bere burua. Behin, ni meza entzuten ari nintzela, Ostia jasotzen zuenean Kristo gurutzean ikusi nuen; hura kontsolatzeko hitz batzuk esateko ziostan, eta beste batzuk, etortzeko zenaren aurrean erne egon zedin eta beragatik sufritu zuena aurrean jarriz, eta presta zedila sufritzeko.
|
|
Bere, konbertsioaz? geroxeago, 1554 inguruan, Teresak, Gizakundeko monasterioan moja zela, grazia espiritualez jantzia ikusi
|
zuen
bere burua: liluramenduak, ikuskariak, barne hizketak.
|
|
Hasieran asko kostatzen zitzaion arimako esperientzia haiek ulertzea, are gehiago ongi eta erraz ulertzeko eran adieraztea. Gaspar Daza eta Frantzisko Salcedo jaunei haiek adierazteko ez
|
zuen
bere burua gai ikusten eta, idatzizko zenbait oharrekin batera, liburu espiritual batez baliatu behar izan zuen, han seinalatuz berari gertatzen zitzaizkionak edota beraren barne esperientziekin antzik handiena zutenak. Esperientzia haiek, ustez, arimaren barne muinetan gordetzekoak ziren, eta ez idatziz adieraztekoak.
|
|
Utz dezala hori Jainkoarentzat, Hura baita soilik uler dezakeena; saia bedi, ordea, bakoitza Haren Maiestateak daraman bidetik eramaten, baldintza hori ez baita falta ez obedientzian, ezta Erregelaren eta Konstituzioen gauzarik behinenetan ere. Hamaika mila birjinetatik ezkutatu zen hark ez zion santu eta martiri izateari utzi; aitzitik, beharbada, gainerako birjinek baino gehiago sufritu
|
zuen
bere burua martiritzara ematera bakarrik etortzean.
|
|
Eta esperientzia faltarik izan ez zezan, profesa egin baino hiru hilabete lehenago, tentaldi oso latzak izan zituen. Baina berak, Andre Mariaren seme alaben kapitain ona izan behar zuenez, ongi babesten
|
zuen
bere burua haietatik; abitua utz zezan deabruak gehien estutzen zuenean, ez zuela utziko eta botoak egingo zituela aginduz kontra egiten zion. Tentaldi haiek kontatuz idatzi zuen lan bat utzi zidan, nahiko debozio eman zidana eta argi ikusten da Jaunak ematen zion sendotasuna.
|
|
Beldurrez bezala ikusten zituenekin, gogotsuago tratatzen zuen; dena dela, gauza hauek erabat gutxiesten zituztenekin ere, bera probatzearren izaten zen? pena hartzen zuen, batzuk Jainkoaren gauzak zirela oso iruditzen zitzaiolako, eta ez luke nahi, arrazoirik gabe itsu itsuan gaitzesterik, ezta guztia Jainkoarena dela sinets dezaten ere, berak oso erraz dela engainua egotea ikusten baitzuen, eta horregatik ez
|
zuen
bere burua sekula ere ziur ikusten, arriskua egon daitekeen gauzetan. Ahalegin guztiak egiten zituen ezertan ere Jainkoa ez iraintzeko eta beti obeditzeko; eta bi gauza hauekin babesturik zegoela uste zuen, deabrua izan arren ere.
|
|
Zentzumenak biltzen saiatzen zen, guztiek hain on handiaren berri jakin zezaten, hau da, arimari Hura ezagutzeko enbarazurik egin ziezaioten. Haren oinetan irudikatzen
|
zuen
bere burua eta negar egiten zuen Magdalenarekin, gorputzeko begiez fariseuaren etxean ikusiko balu bezalaxe. Eta deboziorik sentitzen ez bazuen ere, fedeak ziotson han ederki zegoela.
|