Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 602

2000
‎Errepide baten ertzean ikusi zuen bere burua. Handik metro gutxira, bihurgune batean, zenbait auto bata bestearen gainean.
‎Orainaldiari buruz, berriz, Txemak galduta ikusi zuen bere burua: " eta orain, zer?" izan zen egunerokoa irakurri eta okurritu zitzaion lehen galdera.
‎Eta hala, ohartzeko denborarik izan baino lehen, Eider aireportuko ateraino laguntzen aurkitu zuen bere burua Txemak. aztoratuegi zegoen, ilusioz beteegia, Txemaren erregu eta eskariak entzuteko.
‎—Ba al dakizu zein izan zen Martinen auzirik larriena? Espainiarrek frantsestzat zutela eta frantsesek espainiartzat, nahiz eta hura nafar hutsa zen eta halakotzat izan zuen bere burua... —eta, bi eskuak estutzen zenituela, eratxiki zenuen—:
‎Gau hartan haizeak gogor jo zuen, eta iduritu zitzaidan ezen haren txistuak bertze munduko bozak zirela eta guztiek baterat akusatzen nindutela: " Salatu eta saldu duzu zeure anaia, eta norat zoaz, Joanes, norat zoazzz...?" Eta bozak eta txistuak ez ziren isiltzen, eta nola anaiak, ezinaren ezinaz, burkoaren azpian gorde behar izan zuen bere burua, aitak eman zizkion azoteen ondotik, hala gorde behar izan nuen nik neurea burusien azpian, ahalkearen ahalkez.
‎Baina Antoniok ez zuen bere burua galtzen, eta pairu handiz erran zidan halako batean, irriz baina serios, haren atsekabean atsegintasunak ere bere lekua eta partea balu bezala:
‎Baina, hitzetan urrunerat joan balitz bezala, argibide batzuen emaiterat beharturik ikusi zuen bere burua. Eta, boza ematzen zuela, erran zidan:
‎" Mundu honetan aitzinetik dago damutu beharra, ez ondotik, krimenak urkabean baizik ez duenean erremedioa...", ihardetsi zion guardia buruak frantses garbian. Eta asasino ustezkoak jaitsi zuen bere burua, eta nik hats hartu nuen, ohartu nintzenean ezen haren kaltetik ene salbazionea etor zitekeela.
‎" Goma arabiarra baizik ez da, lagunen mandatu bat". Horrelaxe zuritu omen zuen bere burua. Erran gabe doa guk ez genuela eskurik batere aferan, Ximurrak —nork eta Ximurrak! — ez baitzuen haxixa gurekin partekatzeko inolako asmorik, dirutzeko baizik, oporretako gastuak berdindu alde.
‎—Jendeak auzoaren berri nahi dik, senarraren, emaztearen, etsaiaren eta lagunaren, eta baduk horren aldera pagatzeko prest dagoenik. Nirea zerbitzu mota bat baizik ez duk —zuritzen zuen bere burua, hautatutako ogibidearen etikotasun zalantzagarriaz erasaten genionean— Begira Eduri —nigan ezartzen zituen bere begi betaurrekoek handituak— Informazioa lantzen diagu biok. Alde bakarra zabalkundean zagok.
‎Bere" txilibita" jaten ari zela, Soria gorrotoa eta aldi berean miresmena sorrarazten zituen ikuskizuna zen, erabat biribildua izateko gure isiltasun bekaiztiaren laguntza behar zuena. Duintasun afera bat bazen hitzetaratu gabeko ikusmin horretan —inork ez zuen bere burua beheitituko, Soriaren" txilibita" ikuste hutsak tripa barnean eragiten zizkion erreakzio kimikoak aitortzeraino—, baita zakur makilatuaren etsimendua ere: Soriak, bere ogitartekotik, eskupean gintuen ordenako saindu fundatzaileari ere ez zion emanen, bere hilobi italiarretik jalgi eta horretara propio gure patioan agertuta ere.
2001
‎Armendarizen amak, baina, bat batean ihes egin dio bere besarkadari eta begietara zuzen begiratuz bere aurrean zutik jarri da. Ulertu, esan dio ahots minduz, zuk ez duzu ezer ulertzen, baboa, Jonek ni asko maite ninduen, asko, eta horregatik hil zuen bere burua, ni bere haur baten zain nagoelako.
‎Bakarrik bizi zen Rosario semea mendian hil eta alaba Man irlara ezkondu zitzaionetik. Are bakartiago ikusten zuen bere burua goiko auzokoekin, Maria eta Lucasekin (Mariarekin batez ere), haserretu zenetik, zortzi urte lehenago. Guztia zekien, hala ere, goiko pisuko auzokoez:
‎Sabaian erdi herdoildurik zegoen burdina bati soka lotu zion. Gero korapilo bat egin eta korapiloaren zuloan sartu zuen bere burua. Jauzi egin zuen eta gorputza dingilizka gelditu zen.
‎Jendea borroka ikustera zihoan. Kobrak, burua txut, hortzaka egiten zion kriskitin sugeari; honek, berriz, ahal zuen bezala begiratzen zuen bere burua eta buztanaz erasotzen zion. Oinezkoak, bidaiariak, poliziak, denak bi sugeei begira, ikusminak harturik.
‎Behin baino gehiagotan bere buruaz beste egiten lehiatu zen, horren eramanezina zen bere bizimodua. Behin mamorro pozoia jan zuen, bestean pozadera batean behera bota zuen bere burua.
‎Ate erdi irekitik errektorearen boza entzun genuen, Entren. Eta marmol garbia ematen zuen bere burua ikusi genuen, Siéntense.
‎Eta klarion berriaren usaina zabaldu zen. Gero, frantsesez ahalik eta astiroen aurkeztu zuen bere burua:
2002
‎Pertseok arma altxatu zuen bere buruaren gainetik eta Medusa hiltzeko prestatu zen.
‎Medusaren burua zorrotik atera eta altxatu egin zuen bere buruaren gainetik. Inork ez zuen izan betazalak ixteko aukera txikienik ere.
‎Une batez, zarratada sentitu zuen arima urratzen. Errealitatera itzultzera behartu zuen bere burua. Minak min.
‎Noizean behin horretaz aprobetxatu izan zen. Baina nolanahi ere ez zen Irene bezalakoa; ez zuen bere burua femme fataletzat. Irenek bilduma egiten ariko balitz bezala hartzen zituen mutilak:
‎Sarak, ordea, agnostikotzat zuen bere burua, eta, hargatik, gainetik bezala so egiten zion Soniari era hartan mintzatzen zenean. Baina ez zen harritzen.
‎Edozer egiteko prest baitzegoen Sara: behar adina aldiz apalduko zuen bere burua; mila bider eskatuko zion barkamena Sergiori, baita belaunikatuko ere... edozein gauza, Sergiorekiko harremanak hautsi baino lehen.
2003
‎Ordura arte idatzitakoa irakurri zuen: trenak diseinatzen utzi zuen bere burua 1915 inguruan. Apur bat aspertuta ere bazegoen trenak diseinatzeaz, guztia esan behar bada.
‎Lekuko batzuek ziotenez, gizonak ez omen zuen bere burua defenditzeko zirkinik ere egin. Pistolaren aho beltza bere bularrari begira ikusi zuenean, hazi egin zela diote, harrotu edo.
‎Eta oso gaizki sentitu zuen bere burua. Antxumea zen, antza, tripa barrutik beee eta beee hasi zitzaiona, xanpainaren eraginagatik edo mozkortuta.
‎Eta zuloan behera bota zuen bere burua.
‎Soilik bere burua. Eta Oskarrek ez zuen bere burua ezagutzen. Beti bizi izan zen besteen esanetara.
2004
‎Adibidez: " Orduan ispilluan ikusi zuen bere burua". Itzez itz itzuli ezkero, au entzungo genuke:
‎XIX gn. mendeko hastapenetan, lehendabiziko suomizale belaun bat agertu zen, Arwidson en inguruan. Politikari dagokionez, lehen belaun honek ez zuen bere burua jotzen ez sueziartzat, ez errusiartzat; eta Suomi bere buruaren jabe bihurtzea nahi zuen. Hizkuntzari dagokionez, suomieraren alde zeuden, eta sueziera arrotz zitzaien sendimenduz; baina, batetik, suomieraz mintzatzen ez zekiten; eta, bestetik, suezieraz idatzi zuten.
‎Txikia zenetik ezagutzen zuen, Oscarren tailerrean aritzen zenetik edo lehenagotik, eta laguntzat zeukan. Hamaika bider egon zen sofa hartan jarrita, eta oraingoan urduri ikusten zuen bere burua, inoiz ez bezala. Bazekien Gino ere konturatuko zena.
‎Oso bestelako musika batek betetzen zuen bere buru barnea.
‎Ramírez kapitainak beti imajinatu zuen bere burua –gazteagoa eta garbiagoa zenean– Erdi Aroko zaldun ibiltari baten moduan, justiziaren alde; ahulenen alde. Joseba hura haietakoa izan zitekeen, bere dama mendekatu nahian.
‎Hori zen: herrenak despistatzeko eta babesteko bota zuen bere burua lurrera.
‎–Zer dakizu ba? –Felixek galdera egitera behartuta ikusi zuen bere burua, nahiz eta leihoaren bestaldeko iluntasunean jarrita izan begirada eta burua bere etxeko sukaldeko fluoreszentetik gertu ibili.
‎Amona Sinforosa abertzale sutsua zen; eta aita ere bai. Aitak, gainera, ezkertiartzat zuen bere burua. Eta herri mugimenduetako kideak hurbiltzen zitzaizkionean, ea baimenik ematen zien kartelen bat edo beste jartzeko, dudarik gabe ematen zien, hartan kontsekuentea izan zen.
2005
‎–Horregatik hil zuen bere burua. Lana galdu zuelako?
‎–Anderrek ez zuen bere burua hil –begirada galdua zuen arrebak hori esatean, eta amak arrazoia eman zion berehala: " Noski, istripua edo..."
‎Ez nuen honetaz hitz egin nahi. Ez nuen ulertzen zergatik hil nahiko zuen bere burua hirugarren seme alaba izan berri duen gizonak, baina oraindik aukera gutxiago zuen niretzat hilketaren hipotesiak: nork hil nahiko zuen hirugarren seme alaba izan berri duen gizona?
‎Ikaragarri loditu zen eta etxean geratu zen betirako, sofan etzanda, telebistaren aurrean pipak jaten edo bere gelan sartuta musika zaharra entzuten, Beatles, Lou Reed, Bob Dylan eta horrelako dinosauruak. Nahikoa lan zuen bere burua argitzen.
‎–Bere amarengana joango dela esan dit, lehenbailehen, Dublinera –xuxurlatu zuen bere buruarekin ariko balitz bezala– Eta, badakizu, neskato horri buruan zerbait sartzen zaionean... Hortxe utzi dut, maleta prestatzen.
2006
‎Gainera, susmoa zuen ez zuela berriz ere adorerik bilduko Eguzkieneara itzultzeko. Egunsentira arte itxarotera behartu zuen bere burua. Itxaropena zuen eguzkiaren printzek lanbroa bezala suntsituko zituztela pentsamendu beltz haiek guztiak.
‎Etxe barrura itzuli zen. Goserik batere ez izan arren, katilukada bat kafe eta labore apur batzuk irenstera behartu zuen bere burua. Gero, ilea ez zikintzeko zapi bat buruan jantziz, kanpora atera zen urrats tinkoz.
‎Horrez gain, Ane izugarri aspertzen zen bere zelata aldietan. Lehenbiziko egunetan erne egotera behartzen zuen bere burua, eta saiatzen zen La Grande Posteko bulegora sartzen ziren bezero ugariek Malenferren argazkiaren antzik ote zuten egiaztatzen. Baina egunak igaro ahala, arreta lasaitzen joan zen Ane.
‎Ez zuten beretarrek saldu. Berak saldu zuen bere burua. Polonia Handia aldarrikatzen egoskortu zelako, hari eta besteari esaten ziolako bera ez zela Maltako zaldun etorri berria, lurralde haietan antzinatik sustraitutako familia bateko poloniar zintzoa baizik.
‎Garai horretan izena aldatu zuen Jean Baptistek, eta" Anacharsis" goitizenez birbataiatu zuen bere burua –Anacharsis filosofo eszita grekoaren omenez, zeinena ospetsua baita boterearen aurkako parabola, honela dioena: " Legeak armiarma sareak bezalakoak dira:
‎Txikitatik istorio horiek entzun ondoren, Albanian turkiarren aurkako altxamenduak hasi zirenean, Juan Pedro Aladro Pérez de Velascok –horrela zuen izena gure gizonak, ez berak eskuz esku banatzen zituen postal antzeko argazkietan jarri ohi zuen Don Juan Pedro Aladro Kastrioti de Pérez y Velasco– Gjergj Kastriotiren leinukotzat hartu zuen bere burua eta Aladro eta Pérezen artean Kastrioti bat tartekatu zuen. Egia esan behar bada, ez zen bakarra izan.
‎Iruinsemeak ipotx zirtzil baten gisara ikusi zuen bere burua, armada gaitz horren erdian. Pikariak, arkabuzariak, baleztariak, artillariak... hamar milaka ziren, lurra betean.
‎Bassillon Nabarrenkoxeko gobernariak ez zuen bere burua saldu. Ziudadelan, zutik zeuden erresumako oihalak.
‎Oroitu nintzen, Orthezera agertu nintzen egunean ere antzeman zidala agure horrek bertze norbaiten eitea. Istant bat geroago zuzendu zuen bere burua.
‎Mehatxu egitea aski izan zuen, etxeak erraustuak, ondasunak bahituak eta biztanleak kupidarik gabe kalituak izanen zirela. Hiriak batere kontra egin gabe eman zuen bere burua. Errege Joanes eta erregina Katalina ihes eginak ziren Biarnoko beren estatuetara.
2007
‎Sartrek anti Flaubert gisa hartzen zuen bere burua; ondoko esaldi hauetan ikus daitekeenez:
‎Eta 1580an, makina bat aitzakia baliatuz, Portugalgo errege ere aldarrikatu zuen bere burua.
‎–Zerbait oso garrantzitsua? pentsatu zuen bere burua lehortu ostean besaulkian eseri zenean,, zerbait oso garrantzitsua?. Plastikozko poltsekin pentsatuz hartu zuen loak agurea, eta gau hartan clochardaren altxor ezkutuekin egin zuen amets.
‎Laura 1926an hil zen Ekeberg mendiko eroetxean bertan. Estuegi besarkatu zuen bere burua, eta bihotzekoak eman zion sabaira begira zegoela. Gau berdea izan zen 1926ko hura.
2008
‎baita zapuztuko eta estutuko ere handik aurrera, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, harik eta gauzei beste ikuspegi batetik begiratzen hasi zen arte. Izan ere, zergatik estutu behar zuen bere burua, baldin eta hamalau urte bakarrik bazituen. Ados, hamalau urterekin huts egin zuen, baina hamabostekin ez zuen egingo, ez horixe, orduantxe gaindituko baitzuen gizontasunaren froga, zer arraio, orbetar bati zegokion bezala!
‎Markes jauna liberala zen, baita haren familia ere, eliz ondasunak salgai jarri zituèn Mendizabal ministroaren desamortizazioaren garaian aberastua. Aurrekari horiekin edonork jo dezake hura gizon erlijiogabetzat edo erlijioaren aurkakotzat, baina berak sinestuntzat zuen bere burua. Voltaire bera ere antiklerikala zen, baina kristautzat zuen funtsean bere burua, kristautzat edo, mundua esplikatzeko Jainkoaren kontzeptuaren beharra zuen behinik behin:
‎Beñardoren egoera negargarria zen, zinez: ezpainak dar dar zituen, besoak eta gorputz osoa ere bai; postura hura bere burua botatzera zihoàn norbaiti zegokion, inondik ere, baina Beñardok ez zuen bere burua bota; aldiz, jiratu, horma txikiari bizkar eman eta negarrari, negar luze bati, ekin zion, apurka apurka zubi gaineko lurrera egin zuen arte.
‎adar bat horma gainera ere bai: Beñardo era hartan ikusita, edonork esango zuen bere burua urkatzera zihoala, baina, zubi gainean egon zenean ez bezala, ez zituen ezpainak ez eskuak ez gorputza dar dar; aldiz, ziur zirudien egin behar zuenaz. Beñardok, ondorioz, ideia distiratsu bat behar zuen buruan, zubi gainean aurkitu ez zuèn indarra eta kemena ematen zizkiona, eta ezin esplika zezakeena mendeku goseak baizik, errai erraietako gorroto batek, odolaren ukoak gorroto itsua du lege?
‎Nataliaren jelosia, Gerardok Natividaden goputzaren alabantza egin zuenean! Eta nola ikusi zuen bere burua, deblauki, litekeena da bederen?, horma batzuen artean, edo harrizko kubo batean harrapatua!, jelosiaren alde lan egiten zutèn eragileen artean hormagile ezin trebeago bat balego bezala, hormak edo harrizko kuboa istant batean altxatzeko gai zena.
‎begardoena, beginena, kataroena, hustarrena, baldotarrena, fratticcelliena, argituena, kietistena? Berak ortodoxotzat zuen bere burua, eta halaxe agertzen zen jendearen aurrean, giro hertsi hartan, ezin bestela?, baina nola oso gizon librea baitzen, bere joerak zituena, atsegin zuen Juan de Valdés herrikidea, haren Diálogo de doctrina christiana bereziki, baita Miguel de Molinosen Guía espiritual a ere?, hala, barrura begira bizi behar izaten zituen kanpora begira bizi ezin zituenak, heterodoxia ukitu batzuek zipr... Ekintzak defendatzen zituen, baita Jainkoaganako maitasuna eta konfiantza lehenesten ere.
‎Hitz egiterakoan balantza egin zuen pixka bat, eta eskua paretaren kontra jarri zuen bere buruari eusteko.
‎Lehengo jarrera eroria utzi eta esku eta belaun gainean jarrita zegoen; eta, nabarmena izan arren belaunak min handia ematen ziola mugitzerakoan, aiene bat itotzen sentitu nuen?, martxa on eta bizkorrean arrastatzen zuen bere burua kubiertan zehar. Minutu erdi batean ababorreko kainozuloetan zen, eta soka erroilu batetik labana luze bat atera zuen, edo hobeto esanda daga motz bat, odolez zikindua kirteneraino.
‎–Un vasco de Pamplona? dira gaztelaniaz (jatorrizko bertsioan, alegia) baliatu zituen hitzak; ez dakit euskaraz ote zekien, baina nolanahi ere euskal herritartzat jotzen zuen bere burua. Eladio Esparzak, Lesakakoa izanik, bazekien euskaraz, eta haren testuetan ere ez da arraroa Vasconia hitza aurkitzea.
‎Musa bat aurkitu zuen, idazten lagunduko zion musa, inspirazioa, laguntza. Azkenean, amore eman eta aitaginarreba bihurtzera kondenatua ikusi zuen bere burua aitak. Etsita, pixkanaka mol datuko zela-eta, okasiorako gorderik zeukan eskaile rapeko ardo botila hoberenetako bat ekarrarazi zion Émilieri, Brigittek afari berezia prestatu zuen egunean.
‎Eleberriak idazten zituen. Orain bi urte gaitz sendaezin bat antzeman ziotela-eta, ekintza arriskutsuak burutzeko eskaini zuen bere burua. Alderdiak ez zuen konfiantzarik eta atentatuen gidoiak idazteko eskatu zion.
‎Hondartzara jaisten diren egurrezko eskaileretan esertzen da gosalaurretik eta eguraldiari buruzko gogoetak egiten ditu berekiko. Heriotza gerturatu ahala, existentziari buruzko galdera sakonei erantzun ezinik irudikatzen zuen bere burua gazteagoa zenean, eta orain harritu egiten da, eguraldiari buruzko zalantzek kezkatzen dute.
‎Zer egiten zuen han balea hark, zergatik ez zen ontziaren bidetik baztertu, ohi bezala? Orduantxe ulertu zuen bere buruaz beste egin zuela baleak, non eta ozeanoaren erdian.
‎Beñardoren egoera negargarria zen, zinez: ezpainak dar dar zituen, besoak eta gorputz osoa ere bai; postura hura bere burua botatzera zihoàn norbaiti zegokion, inondik ere, baina Beñardok ez zuen bere burua bota; aldiz, jiratu, horma txikiari bizkar eman eta negarrari –negar luze bati– ekin zion, apurka apurka zubi gaineko lurrera egin zuen arte. Gero, negarrak lasaituta edo, zutitu eta anaiaren lantegirako bidea hartu zuen.
‎Ola ondoan bazegoen pago tantai bat, adarrak batera eta bestera zabaltzen zituena... adar bat horma gainera ere bai: Beñardo era hartan ikusita, edonork esango zuen bere burua urkatzera zihoala, baina, zubi gainean egon zenean ez bezala, ez zituen ezpainak ez eskuak ez gorputza dar dar; aldiz, ziur zirudien egin behar zuenaz. Beñardok, ondorioz, ideia distiratsu bat behar zuen buruan, zubi gainean aurkitu ez zuèn indarra eta kemena ematen zizkiona, eta ezin esplika zezakeena mendeku goseak baizik, errai erraietako gorroto batek –odolaren ukoak gorroto itsua du lege– mendekuaren ideia piztu balio bezala; prestaketa guztiak egiten ari zen bitartean, gainera, marmarka hasi zen –ulertzen ez zitzaion arren, argi eta garbi zegoen zein zen bere diatribaren jopuntua, hiru aldiz errepikatu baitzuen:
‎begardoena, beginena, kataroena, hustarrena, baldotarrena, fratticcelliena, argituena, kietistena... Berak ortodoxotzat zuen bere burua, eta halaxe agertzen zen jendearen aurrean –giro hertsi hartan, ezin bestela–, baina nola oso gizon librea baitzen, bere joerak zituena –atsegin zuen Juan de Valdés herrikidea, haren Diálogo de doctrina christiana bereziki, baita Miguel de Molinosen Guía espiritual a ere–, hala, barrura begira bizi behar izaten zituen kanpora begira bizi ezin zituenak, heterodoxi... Ekintzak defendatzen zituen, baita Jainkoaganako maitasuna eta konfiantza lehenesten ere.
‎Hutsak zapuztu zuen eta hutsak estutu zuen... baita zapuztuko eta estutuko ere handik aurrera, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, harik eta gauzei beste ikuspegi batetik begiratzen hasi zen arte. Izan ere, zergatik estutu behar zuen bere burua, baldin eta hamalau urte bakarrik bazituen. Ados, hamalau urterekin huts egin zuen, baina hamabostekin ez zuen egingo, ez horixe, orduantxe gaindituko baitzuen gizontasunaren froga, zer arraio, orbetar bati zegokion bezala!
‎Markes jauna liberala zen, baita haren familia ere, eliz ondasunak salgai jarri zituèn Mendizabal ministroaren desamortizazioaren garaian aberastua. Aurrekari horiekin edonork jo dezake hura gizon erlijiogabetzat edo erlijioaren aurkakotzat, baina berak sinestuntzat zuen bere burua –Voltaire bera ere antiklerikala zen, baina kristautzat zuen funtsean bere burua, kristautzat edo... mundua esplikatzeko Jainkoaren kontzeptuaren beharra zuen behinik behin: " Si Dieu n’existait pas, il faudrait l’inventer" –, edo sinestun sinesgabetzat, hobeki –sinestun eszeptikoa sutsua baino gehiago, guztiaz ere–, nahiz eta gero, itxura egin behar zuen bakoitzean –bizi zèn inguruan katoliko praktikatzailea zela erakutsi behar– itxura egiten zuen, hipokrisia bere neurrian baloratzen zuèn gizona baitzen, azken batean –xelebrea ere izan zitekeen, bai, baina ongi neurtzen zituen bere xelebrekeriak... hartarako hiru galdera zituèn neurgailua erabiltzen zuela:
‎Nataliaren jelosia, Gerardok Natividaden goputzaren alabantza egin zuenean! Eta nola ikusi zuen bere burua, deblauki –litekeena da bederen–, horma batzuen artean... edo harrizko kubo batean harrapatua!, jelosiaren alde lan egiten zutèn eragileen artean hormagile ezin trebeago bat balego bezala, hormak edo harrizko kuboa istant batean altxatzeko gai zena. Jarraian, baina, Gerardok Natividaden izena Rikardorenarekin lotu zuenean, harrizko kuboa edo hormetako bat zartatu, zirrikitu bat ireki, eta handixe mintzatu zen Natalia:
2009
‎Gernika erre zutenean harkaitzera beldur zelako igo ez zen neskatoa handitu egin zen eta, berak kontatu zidanez, gerra bukatu osteko urteetan hegazkina etortzen entzuten zuenean bere burua lurrera botatzen jarraitzen zuen. Gero hiri batera joan zen bizitzen eta, hala ere, esfortzu handia egin behar izaten zuen bere burua lurrera ez botatzeko hegazkina agertzen ikusiz gero.
‎Ez da pentsatu behar, fededunek pentsatzen dutela berak Jainkoaren jabegoan daudela, fedearen zentzuaz seguru eta lasai. Beste fede modu batzuekin edo fedegabeziekin kontrastean, Bitorianok bere fedearen zentzuak zentzurik al zuen, fedearen zentzua bere kasu konkretuan zein zen, auzikatzen zuen bere buruagaz. Horregatik Gandiagaren Jainkoa Jainko bilatua da, ez ondare heredatu eta edukitasun intelektual seguru bat.
‎ukatu egin nahi izaten da asko lekutan. Unamuno erdal idazleak euskaldunik euskaldunena bezain euskalduntzat jotzen zuen bere burua: Bilintx bezain euskalduntzat hartu behar ote dugu Baroja?
‎Mexikar jantzietan jantziko zen beti. Harvardeko giro anglosaxoitik libre ikusten zuen bere burua?.
‎Gauean lokartu ezinik egon zen, emakume gaixo hura oihuka hasten zitzaiola irudikatuz. Gosaria irenstera behartu zuen bere burua, baina ordu laurden bat geroago kafea eta ogi xigortua komunean behera joan ziren. Goragaleak gorrituriko begiei so egin zien ispiluan, baina haietan lanbroa besterik ez zuen ikusi.
‎–Gerra zibileko kontuak? , ahotsak huts egin zion andre zaharrari, baina berehala berreskuratu zuen bere buruaren kontrola?. Hori ezinezkoa da.
‎Jorge Luis ehun urtetik gorakoak laster eskaini zuen bere burua:
‎Hori zoria honelako neska ezagutzean. Arnasa epelak musu eman balio bezala sentitu zuen bere burua teatroan Angieren eskua berean leunki sentitu zuenean.
‎Egun batzuk zeramatzan ez zuela loak ongi hartzen. Ametsetan ibiltzen zen eta nekaturik sentitzen zuen bere burua goizaldera. Argia piztu eta oraindik minutu batzuez jarraitu zuen izara artean gorputza bildurik, berotasuna gozatuz.
‎–Baina horrek ez du zentzurik. Badaki gaur dela garraio eguna eta, paketea entregatu bitartean, ez zaio komeni nire aurka deus egitea?, konbentzitu nahi zuen bere burua.
‎Egia zen batzuetan aieruz mintzatu zitzaiola, ezjakin antzean zenbaitetan besarkada antzeko zerbait eman ziola, goiz hartan bezala, baina Josebak, sexua nahi zuela konturatzean, bazterreratu egin zuen aldiro. Josebak ere sexu beharrez sentitzen zuen bere burua, urte luze bat zen amodiorik egin ez zuela, baina inorekin ohera joateko emakumezkoa gustukoa izatea zuen araua, arau bakarra. Eta Catherine, nahiz eta jende askorentzat erakargarria izan, ez zitzaion atsegin, ez zuen bere erotismoa ernarazten.
‎Sare koipetsu, estu batean harrapatua sentitzen zuen bere burua Josebak. Gauza bat zeukan argi, ez
‎Erdiko lerro findun hutsunea nabarmendu egiten zen. Pozez sentitu zuen bere burua Angiek. Hortxe zegoen bere lana.
‎Eta ordutako borroka hartan Josebaren gorputza ernatu egin zen, desioa arrapaladan hasi, baina ideia finko batek,, ez naiz emakume honen jostailu?, zulatzen zuen bere burua orratzak bezala. Supituki goratu egin zen sofatik, atorra jantzi eta paseatzen hasi:
‎Hotelera itzulirik, arreta handiz apaindu zuen bere burua. Ispiluaren aurrean ikusiak eman ondoren lasai irten zen.
‎–Mesedez...? eta besarkadatik libratu zuen bere burua.
‎Eta apur bat beranduago, gizonak gonbidatzen zituela etxera, eta batzuei gelditzeko eskatzen ziela. Horrela ailegatu zen helduarora, eta hainbeste imajinatutakoa betetzera behartuta ikusi zuen bere burua. Fantasiaren pisuak ez zion beste irtenbiderik utzi.
‎Sasoi baten Norak atsegin zuen bere irratiko lana. Sasoi baten hasperenik gabe itzaltzen zuen iratzargailua eta ez zuen bere burua konbentzitzeko arrazoirik bilatu behar ohetik ateratzeko. Sasoi baten lana ez zen soldata eta buruko mina eta telefonoak jotzen duenean buruan entzuten duen eta orain zer ete da madarikatu hori.
‎Zirkuan gelditu nahi zuela erantzun zuen, baina ez zuela bere burua trapezioan ikusten edo lehoi gidari. Karta jokoekin ere nahiko txarra zen eta sentitzen zuen, benetan, baina ez zuen bere burua zaldi gainean hanka bakarrean joateko gai ikusten. Ez zekien deus egiten, aitortu zuen, eta orduan barre, metro erdi ere ez zeukan zirkuko ugazabak barre egin zion eta mundu guztiak zerbait egiten zekiela erantzun.
‎Etxeko bakanetakoa zen, komunekoaz gain. Haren isla zelatatzeko kinadari eusten sumatu zuen bere burua, eta berehala itzuli zen sukaldera. Kaleko txaketa erantzi gabe eseri zen aulkian.
‎Mekabendiez. Koitadu hark ez zuen aterpea bilatzeko lanik ere hartu, harritu zen Pedro; euripean egotea axola gabe, zabor-ontzien ondoan bota zuen bere burua, arkupea bi pausora eduki arren. Erabat mozkortuta egongo zen.
‎Hango eserlekuan bata bestearen ondoan jarrita. Azken irudia hura izatera behartu zuen bere burua. Hura, eta ez parrokia alboko hilotza.
‎balio eskalako lehen balioa familia da, familia eta familia; protagonista anatematizatzeko prest egon zitekeen, hortaz, baina nola lortzen zuen liburu egileak, bere arte ederraren ahalaz, Ana Kanerinaren baitan sartzea. Txaro Goirik esan zionez, bazirudien Tolstoik beste emakume eredu bat eraiki nahi izan zuela, askoz ere kontserbadoreagoa, harik eta nobelako emakume protagonistak bere iritzia ezarri zion arte?, hezur haragizko errealitaterik mingarriena atzemateraino, non gauzak guztiz beste era batean ikusten baitziren!; hantxe tolesten zen, izan ere, hatz salatzailea, eta hantxe zabaltzen besoak, irakurleak hobets zitzan errukiaren irinak akusazioaren zahien aurrean, haiek guztiak nobelan zehar landutako iritziaren galbahetik iragazita gero; nola poztu zen Ada Ana Kareninaren pozaldiekin, nola egin zuen negar haren negarraldiekin, eta nola sentitu zuen haren heriotza berea ere balu bezala, haren jokabideari buruzko epaiketa guztiz sumarioak bazter utzita!; Teofilo Mariak, aldiz, Anari, biktimari? defendatzeko aukera txikienik eman gabe. Adak Anaren abokatu defendatzailetzat behar zuen bere burua une hartan?, akusatu egin zuen, eta akusatu ez ezik, erre ere bai, apaizak ere ezin hobeto laburbildu zuen bere esaldian han gertatua:
‎Irri mikaztu bat zuen ezpainetan, esanez bezala: ...neure porrot ikaragarria erakutsiko diet-eta, hona hemen hegan egin nahi zuèn txoria hegala galduta, hona hemen Domingo Orbe Aldazzzoro, zoro hutsa naiz eta, kar kar kar, kaka zaharra!; orduan, baina, gelako atea zabaldu, bertatik Ada sartu (edo eguzkia bera ote zen?), eta Domingoren aldartea guztiz aldatu zen, hain zitzaion Domingori Ada eder, hain zitzaion maitagarri, eta hain behartuta sentitu zuen bere burua, antza, Adaren aurrean bere min gordin hura gordetzera: Adaren aurrean bai gutxienez!; esan nahi baita Domingoren buruan eguzkia sartu orduko joan zitzaizkiola handik ihesi itzalak, sentimendu onen kutxan ezkutatu zituenak, arrebari onik zuèn eskua luzatzen zion bitartean, honek bere eskuen artean berehala estutu zuena, musuka josiz:
‎Eta iritsi zen ostirala, eta osasuntsu jaiki zen; jaiki baino lehen, haatik, ohean egon zen minutu batzuetan, begiak itxi eta ireki, ireki eta itxi, zalantza batek hartua bezala: izan zitekeen zalantza existentzial bat, edo izan zitekeen askoz ere kontu hurbilagoko bat, Adaren kasuan gertaerrazagoa zena, Adak ez baitzekien, esaterako, koruko saiora joango ote zen ez ote zen; lan atzeratua zuen, alde batetik, saiora joateko eragozpen, bezeroei ezin baitzien huts egin, haiekiko errespetua galdu ezean, baina, bestetik, zergatik izan behar zuen bere buruarekin hain estua, baldin eta enkarguak entregatzeko epean behin, bizitzan behin, luzatzen bazen?; aitzakia bikaina zuen, bestalde:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia