Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎Xanek trabeska begiratzen zion, pena pixka batekin, zaharraren ziztrintzeaz alarmatuta ere bai. Aitatxik jarri eta bertan zen manta xingle batekin estali zuen bere burua; doi doia sudurra eta begiak libre utziz; begiak telebistan finkatu zituen.
‎" aire!", esan zuen, eta eskuan ez zeukan zerbait botatzeko imintzioa egin zuen. Amatxik besaurrearekin babestu zuen bere burua. Hartara Xanek:
2001
‎Joanesek erdietsi zuen azken medaila izan zen ordukoa. Mendiko txabolaren eskuin aldean etzanik, tristeziaz hiltzera utzi zuen bere burua, noiztenka edanaren hordia zilegitzen ziola hargatik. Testamentuan" lore, hitzaldi, ikurrina eta ohorerik gabeko ehorzketa nahia" azpimarratu zuen:
‎Amak igualtsu segitzen zuen. Lehenbiziko egunean bezain ahul harrapatzen zuen bere burua. Ezin ohatzetik jaiki eta etxeko martxan jarri.
‎Iratzarri zenean, lurrean luze ikusi zuen bere burua Bixente Xixtuk. Bi eskuak burura eraman zituen.
2002
‎Ez, ala? –albo bietara egin zuen bere buruak, eta baita atzealdera ere, terrazako apaingarriak aztertzen ari balitz moduan– Sekula dastatu gabea naiz taberna honetako kafea.
‎– Trankil, trankil. Bazakiat asmo onez ari haizela, denak gaudek Santosekin kezkatuta –sermoilari hutsa sentitu zuen bere burua, baina ez zitzaion besterik otutzen– Ulertzen ditiat hire urduritasunak, baina hoa heure gelara edo gimnasiora edo gura duan tokira, eta nasai hadi apur bat...
‎Alboratu nahi zituen Bonbardaketa eta bonbardaketak une batez, eguneroko bizitzaren keta guztiak, baina ez zekien zelan. Caponen gainean edo Gernikaren gainean edo Fernandoren beraren gainean ari zirenean lasaiago sentitzen zuen bere burua.
‎Galder ohitu gabe zegoen artean. Aireportuan bezain galdurik sumatzen zuen bere burua afrokaribearren auzune hartan. Emmak jakinarazi zion zorretan zegoela berarekin, Ben Caponek ez ziola lanik egin Gobernuari, Alexander Marriotek baizik.
2003
‎Gezurra badirudi ere ergel hark salako armairuan gorde zuen bere burua. Eta are gezurrezkoago ematen duen arren, bila joan zitzaizkion haiek txiripaz antzeman zuten.
‎–Andone –besteak berak aurkeztu zuen bere burua.
2004
‎" Zertara etorri nauk hona?". Jada ez zen arbola, jada ez zen mendi, jada ez zen gau; izaki ziztrin sentitu zuen bere burua.
‎Oholtzara igo eta itzultzean desegoki jantzirik sentitu zuen bere burua. Gizonak traje beltzez, emakumeak soinekoz eta sonbreiruekin batzuk.
‎Itsasadarrera bota zuen bere burua,
2005
‎Hargatik mara mara jarraitu zuen: lagun harekiko solasetik lekora, lau hilabete eskasaren epean, egunkarian irakurri zuen bere burua ibaira bota zuela, loak hartzeko erremedioak alkoholarekin nahas irentsi ondoan. Inork ez zuen kidearen jestu iluna ulertu, ongi pagatutako lan segurua eta apartamentu ederra bazuelako.
‎Ezagunen bisaiekin. Egiten zuen bere buruarekin ere ispiluaren aurrean. Batzuetan polita iruditzen zitzaion, itsusia besteetan.
‎Saiatu zen esertzen, baina altxatu egin zen berriz ere: zutik bakarrik jasan ahal zuen bere burua.
‎Gerenak lurrean erdi etzanda erdi eserita ikusi zuen bere burua bat batean. Gora begira zegoen.
‎Eta bere hitzei laguntzeko, lurrera bota zuen bere burua Garazik, besoak zabal zabal, Peñascaleko pugila bezain indarge.
‎Hortantxe salatu zuen bere burua, portuetako lilitxoengandik sobera espero zuen gazteak.
2006
‎...zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate ... –eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea:
‎Gizon Handiak ez zeukan izenik –izan ere, bere kasuan gutxienekoa izena da, ez bada lur azpiko magma korronte bat laburbiltzen duen marka den aldetik–, hitz batez, eta ez zuen bere burua sigla edo kargu baten pean ezkutatu behar, alegia, ez zuen inolako justifikaziorik behar Gizon Handia izateko. Bai, irakurle –barka ezazu bokatiboaren erabilera zakar hau, truku merkea baizik ez denez–, zalantzarik gabe sinesgaitza irudituko zaizun arren, horrelako jaunak badira mundu demokratiko honetan; dozena bat, batez beste, fakturazioa mila milioira iristen den eskualdeko.
2007
‎Ainhoa bera izaten ahal zen, baina traza handiagoa harrapatu zion bere mendeku emozional makurren batena. Akura hitzarturik zeukala errana zion; beraz, maizter berria izaten ahal zen, eta mila bider madarikatu zuen bere burua telefonoz dei ez egiteagatik. Inondik inora espero ez zuen bertze norbait zen hala ere, eta bigarren aldiz egin zion jauzi bihotzak.
‎Nahiz urrun samarretik abiatu, Migelek ez zuen bere burua asmo ezkuturen baten aldeko sareetan nahasirik ikusi nahi, eta bere itzalaren azpian galdu zen ezarian. Istant bat bertzerik ez zuen behar izan Aleidak lagun berria zertan zebilen jabetzeko.
‎Debaldetan zebilela konturatu zen Migel. Oinez abiatu bertze erremediorik ez zeukan, eta patuaren eskuetan utzi behar izan zuen bere burua, zeren...
‎Azalkeriaren eta irudikeriaren erresuman zegoen, eta Ainhoak eta konpainiak salatu nahi zuten zulo hartan berean ari zen jausten. Neurriz kanpoko gutiziaren mende, koipe merkearen putzuan zebilen belaunetaraino sarturik eta, nahiz damurik gabe, zaharraren bedeinkapena behar zuen bere burua engainatzeko.
‎Etsirik, mila aldiz madarikatu zuen bere burua, eta ahuleziaren ardoarekin mozkortzen hasia ote zen egin zitzaion.
‎Ez zen oroitzen noiz aldatu zituen azken aldiz, eta betaurreko zaharrekin izan ezik, ez zuen bere burua ezagutzen ahal. Gainera, pare bakoitzak graduazio propioa zeukan; beraz, ez zuen zipitzik ikusten.
2010
‎Tarte horretan guztian, behin ere ez zuen arrebaren berri izan. Ospitalean ingresatzen zutenean, SDFtzat jotzen zuen bere burua, Arazo Jaunak okupatutako bere etxeko helbidea emateko harroegi. Hartara, denbora tarte horretan ez zuen behin ere arrebaren bisitarik jaso ahal izan.
‎Niri, belusezko ahotsez," Salut, Dimitri" xaloa esateko aukera eman aurretik aurkeztu zuen bere burua:
‎Baina ez guztiz. Goizetan etxean sartzen zen, zer edo zer jaten zuen (saltxitxoi ogitartekoa aukeran) eta pixka bat garbitzen zuen bere burua, lotara joan aurretik. Ordu batzuk geroago itzultzen zen, amarekin topo ez egitearren.
2011
‎Domingo Montero izateari utzi baino lehen, artistak era grafiko batean irudikatu zuen bere burua. Zero baten moduan zekusan –baliteke, Osama eta Obama legez, Monteroren eta zeroren antzekotasun fonetikoak eragina izatea, ez baitzen alferrik gazteleraduna– Ezkerrean, zenbaki negatiboak lez, sortzetiko izen deiturak zeuden.
‎Takak nigana hurbiltzea erabaki zuen. Biluztu egin zuen bere burua nik hobeto ezagutzeko eta, bide batez, nahi zuen tokira ni eroan ahal izateko.
‎Egia beti jakiten omen da, eta gehienetan, egia hura urtetan ezkutatu duen hark esaten duelako, sekretua ezkutatu duenaren borondatez, eta ez zoro moduan bila ibili den haren lanari esker. Norberak salatzen zuen bere burua, azkenean. Detektibe nobela gehienak, honenbestez, faltsukerian oinarritzen ziren.
‎Tipo zentzuduna ematen zuen Robertok. " Nire torturatzaileak", derrigortu zuen bere burua pentsatzera. Baina ezin zion okasioari alde egiten utzi.
2012
‎Udako egun bero batean, ordea, gaur behar zuen bihar horietako batean, goitik eta behetik libratu beharrekoak komuneko zulotik bota ondoren, izerdi hotza kentzeko dutxa bero bat hartu eta ordenagailuaren aurrean eseri zen, eta idazle orok pantaila zuriaren aurrean behar duen ausardia puntu hori sentitzen ez bazuen ere, teklatuari eragiteko prest jarri zen, aurrez landutako zerrenda altzoan hartuta. Ipuingileak ausarta izan beharra dauka; tristea da aitortzea, baina hala da, zioen Bolañoren seigarren manamenduak, eta pantaila zuria behatzera behartu zuen bere burua, zeharka izan arren. Ausarta izan beharra daukat, ausarta izan beharra daukat, errepikatzen zuen xuxurlaka.
2013
‎Martak gorroto zuen bere burua emakume frigidoaren rola betetzen ikustea. Bere sexu grinaren aurrean Agus asaldatu egiten zen garaiak ez zeuden hain urruti ere.
‎Hasierako zirrara txikiaz damutu egin zen. Bat batean etsaien artean ikusi zuen bere burua: edozein unetan bortxaz hartuko zuten; gero nonbait gorde, nahi zutenean erabiltzeko; azkenik, nekatutakoan, lapurren eta gaizkileen eskuetan utziko zuten txanpon batzuen truke.
‎egunean egunean ilea urdinago jartzen ari zitzaion, haragia eroriago; azala orban ilunez betetzen ari zitzaion, eta aurpegia, bere aurpegi ederra, zimurrez. Batzuetan ez zuen bere burua ezagutzen, zer aldaketa! Horregatik udaberri hutsa zen neska harekin izan zuen aferak segurtasuna itzuli zion.
‎Esku batek geldiarazi egin zuen, eta aiztoa askarazi. Ziplo erorita, aiztoaren ondoan eserita aurkitu zuen bere burua. Beso batek berehala gerritik hartu, eta altxatu egin zuen.
2014
‎Orduan erabaki zuen bere buruari Ugarte esango ziola:
‎Gotzoni ez zitzaion dantza gustatzen," folklore hutsa" zelako," tradizionalisten kontua". Eta Xabik berdin pentsatzera behartu zuen bere burua. Erabakita zeukan hori bera esango ziola jendeari:
‎Eta arrotza izatearekin. Errukia zuen bere buruarekiko: pentsatzea ere!
‎Hamabi eguneko pausua izanen du sari. Joan den astean boluntario aurkeztu zuen bere burua bertze patruila batean, eta granadaz zapartatu alemanen arma biltegi ttipi bat. Beraz, abantzu aste batzuen buruan emanen diote medaila militarraren osatzeko falta zaion hirugarren izarra.
‎Asko gosaltzen zuenean, gorputza eten egiten zitzaiola iruditzen zitzaion Irene Arriasi ia beti, sabela gogortzen ariko balitzaio bezala. Arnasa ezin zuen natural hartu, pentsatu gabe, behartu behar zuen bere burua, birikak, arnas aparatua, arnasaldi luzeak egitera. Iruditzen zitzaion bihotza ere astiroago zebilkiola, lan handiagoa egin behar balu bezala; ematen zuen gelditu nahi zuela, gelditu behar zuela...
‎Itzulerako autobusa Oviedon gelditu zenean, minutu gutxi batzuetako geldialdia egin zuenean, geltokiko bulegoetan galdetu zuen Irenek, zer gertatu zen emakumearekin, nor zen, nora bidali zuten. Hori guztia galdetu zuen bere buruari buruz galdetzen ariko balitz bezala, Oviedoko autobus geltokian, lau graduko tenperaturarekin. Baina inork ez zekien ezer, txanda aldaketa egon zen, beste langile batzuk ziren, garun desberdinekin, larritasun desberdinekin.
‎Batek berak ere ez zuen hirurogeita bost urtetik gora egin. Izekorik gazteenak leihotik behera bota zuen bere burua. Ez zen egun horretan bertan hil.
‎Andre batek defendatu nahi izan zuen ordea, ahalegindu zen elizgizona defendatzen, nola emango zien milizianoei laguntza etxe osoa eraman bazioten, guztia lapurtu bazioten, alde egin behar izan bazuen. Elizgizonak, baina, ez zuen bere burua defendatu nahi izan, baietz esan zuen, aitortu egin zuen, erruduna zela, hil egin zuela ume hura, aihotz kolpe bakar bat eman ziola, alde egin zuela gero, korrika. Esan zuen luzaro egin zuela korrika, errefuxiatu talde bat topatu zuen arte.
‎Zazpi ikasle zituen, bera baino nagusiagoak gehienak. Irenek ez zuen bere burua kapaz ikusten zazpietako inori ezer irakasteko. Urte bi zituen ordurako enpresa berean lanean, baina ez zitzaion iruditzen ezer askorik ikasi zuenik, ez zitzaion iruditzen ezer irakasteko moduan zegoenik, fartsa itxura hartzen zion guztiari.
‎Orduan ikusi zuen bere burua galduen. Ordura arte etxe inguruan ibili zen, amaren etxe inguruan...
‎Sabela baretu zitzaionean, loak hartu zuen berriro, luze orain ere, tapakietatik kanpora besoak ordea. Esnatu zenean, askozaz hobeto sentitu zuen bere burua, nabarmen, sukar apur bat oraindik beharbada, erraz kontrolatzekoa. Ohean jesarrita ez zuen zorabiorik izan, ezta zantzurik ere.
2015
‎Ulertzekoa da Romanen aldartea, izan ere bezpera bezperan emazteak utzi egin baitzuen. Hausturaren biharamuna etxean eman zuen gaizki zer egin zuen bere buruari galdezka. Larunbatean ariketa antzu berean jarraitu zuen, baina aldaketa bi gehituz:
‎Zuazok bi pertsonaia horietan antzaldatuta egin omen zituen zelatari lanak irakurtzen hasi orduko, berriro aldendu zitzaion Aretxabaletari arreta aurrean zituen lerroetatik. Eta, irakurtzeari utzi gabe, Previsora Bilbaina aseguru etxeko langile zela izan zuen nagusia zelatatzen irudikatu zuen bere burua. Izan zituen nagusien artean hura baitzen Barrenetxearen antz handiena zuena.
‎Beste edozein ardatzen inguruan biraka ibilita ere ez. Hala ere, zalantza egiten zuen bere buruak horretarako izan zezakeen ausardiaz. OMrekin larrutan egiteko, idatzi zuen oharrak paratu zituen orri batean.
‎Lan hori zertan zetzan inor gutxi izango zen gauza zehazteko. Lehen bezala, hontaz eta hartaz barre egiteko joera izanagatik, erabat galdua zuen bere buruaz trufa egiteko ahalmena. Are gehiago, gainontzekoekiko sarkasmoa haren egungo egoera justifikatzeko tresna hutsa iruditu zitzaien Zuazori eta Lizasori, ziniko zekena deitu zioten behin solasa liskar bidean abiatuta.
‎Zuazok ahaztuta zeukan arren, Odile Moresen kontakizuna entzuten hasi orduko, Holly entzun zuenean batez ere, Paul izenak ez baitzion ezer esaten, kokatu zuen bere burua. Elkarrizketa ere ez zuen gogoratzen, bai, ordea, Gosaria Tiffany´sen nobela.
‎Ez zion hartu. Gaur ez dit hartuko, ondorioztatu zuen bere buruarekin errukior. Nola ez, pronostikoa bete egin zen.
‎Eszena bere irudimenean gertatua izanagatik ere, irudimenean baino ez, lasaitasun puntu bat eskuratzerainoko gorrotoa isurtzea lortu zuen. Barealdi horrek eraman zuen bere buruari galdetzera ea ez zen hobe izango behin betiko banatzea. Azken batean gorroto bazuen, eta ostegunetik gorroto zuen, zertarako elkarrekin bizi.
‎– Neuk lagunduko dizut –eskaini zuen bere burua Odile Moresek, Kattalini begiratu ostean.
‎Edonola ere, besteak bezain zurtzat jo daiteke. Amak psikiatrak agindutako pilula batzuk arbitrarioki eta masiboki nahastuta egin zuen bere buruaz beste orain dela lau urte.
‎– Idazle totaltzat zuen bere burua Mikelek. Zera esan nahi dut, ez zela konformatzen errealitatea jaso, interpretatu eta hura transkribatzen.
‎Gogoan du Errazkinek nola egin zuen bere buruaz beste kuadrillako lagun batek duela hogeiren bat urte. Emaztea eta bi alaba utzi zituen, ez bestelako ohar edo argibiderik.
‎Entre Pinto y Valdemoro, zehazki bere hitzetan. Abertzaletzat omen zuen bere burua, norbere bizilekua goretsi eta besteena degradatzen dutenen lokalismo zahar hori baino aldarrikatzen ez zuen arren, benetan, kaiku halakoak. Bizilekuak berdin balio baitzion herria, mankomunitatea, norbere etxea, kotxea edo baratzea izendatzeko.
‎Are gehiago, boluntario aurkezten bada bat trantze latz horretara. Eta Mikelek ez zion trabarik jarri heriori, oso bestaldera, hazpegi arinduaz jaurtiki zuen bere burua bigarren pisutik behera. Mundua erdeinuz utzi nahi zuela esango nuke, bizitzaz gogaituta.
2016
‎Unibertsitateko ikaskideen artean baziren kazetari plantak egiten hasitakoak, Radio Popular eta Radio Requeté irratietan kolaborazioak egiten zituztenak. Luisi ere eskainia zion aitaren lagun karlista batek El Pensamiento Navarron idaztea; Martini ere proposatu zion elkarrekin zerbait egitea, baina honek ez zuen bere burua inongo erredakziotan ikusten. Funtsean, ez zekien zer dela-eta hautatu zuen kazetaritza.
‎Andereak zetazko zapi batez apaindu zuen bere burua halleko ispiluan.
‎Anita ilegorria zen, eta masailak betetzen zizkioten oreztak suntsitu egiten ziren sudurño zutaren hegaletan goiti egin ezinik geratutako infanteria nekatu baten antzera. Iñaki Garciak bolondres eman zuen bere burua jazarrerako, orain edo sekula ez: Gonbidatzen zaitut zinemara, gaur bertan, zazpi eta erdietakora.
‎Auto barruan dauden horiek kalekoz jantzitako mendizerriak dira, argitu zuen Kaskagorrik. Hemen hobe dugu erdaraz, gaineratu zuen bere burua zuzenduz. Patxik, hustasun hark sortzen zuen laborria hezurretarik kentzearren, atzo zahar baten sekretua hasi zen erdibanatzen, isilik joatea susmagarria zela sortu zitzaion.
‎Eta Gil de Balmesek tarjeta berriak egin zituen Arturo Txapel izenarekin. Gipuzkoako diputatu ikusten zuen bere burua berandu gabe ailegatuko ziren hauteskundeetan. Muñagorriren gaiztakeriak argi samar uzten zuen bezala, Generalisimo Ezinobearen irudia, ordurako gastatua zegoen epitetoa behin eta berriro idatziz, gezur errepikatuan oinarritzen zen.
‎Ondarroako lantegian baporeetako makinak egin eta konpontzen iaioa zenez, bururatu zitzaion moldatuko zela hegazkinen motorrak konpontzen ere. Eta han aurkeztu zuen bere burua. Lanetik itzuli zenean, Karmen jakin minez zeukan etxean, postua eman ote zioten edo ez.
‎Argazkian agertu barik, koadrotik kanpo, bi kale gorago eta hilerriko muinoan, Manu Sota, txapela buruan eta gabardinaren lepoak altxatuta, hasi berri zen bedatse hotz hartan, negarrez, bazterrera zegoen kultura gizona, hainbat egun eta gau Agirrerekin batera igaro zituen idazlea, Agirre mundu mailako aktore bihurtu zuen antzerkigilea, bera, politikarekin ahitu zena, ikusten zuena bazetorrela belaunaldi berri bat, kontentagaitz zegoena beraiekin, beste erreferentzia batzuk zituena gogoan, Estatu Batuak ez, Erresuma Batua ez, Frantzia ez, beste norabaitera begira zegoena, potentzia handiei baino txikiei, deskolonizazioaren osteko mundu berriari, Agirrek eta Sotak Euskal Herria lehen mailako bilakatu nahi izan zutenean, aitor zion bere buruari orain, beharbada xalotasun handiegiarekin jokatuz. ...Kubako iraultzari, Aljerian sortzen hasi ziren liskarrei, Israelgo estatuari, nola bi mila urtean erdi itzalirik egon zen sugar mendrea, hizkuntza, hebreera, berreskuratu zuten; eta Manuk pentsatu zuen hori ere ez zela guretzako lekua, euskaldunon neurria beste nonbait zegoela, agian handien artean ez baina txikien artean ere ez, erdian, denekin batera baino, eta horrexegatik tokirik gabe ikusten zuen bere burua, hileta hartan bezala, bi kale gorago, hilerriko muinoan, lagunzurtz, maite zuelako Agirre, nahiz eta askotan eztabaidatu berarekin, nahiz eta sarritan uste izan zatiaz ausartago jokatu behar zuela, eta maite zuen hala eta guztiz, zuzena zelako, etikoa zelako, baina batez ere fidela, ez zituelako bera eta beralakoak inoiz bazterrera utzi, hil arte.
2017
‎Zer gertatzen ari zitzaion? Ez zuen bere burua ulertzen. Enbarazu egiten zion ondoan zuen gorputzak berak ere.
‎Eta titira bota zion eskua gero, eta giharra atximurraren indarrera zeinen erraz berazten zen nabaritzean ez zitzaion gustatu. Ardailak hartu zuen, eta batzuetan gauza ezezagunek, edo besterik gabe, ustekabekoek sortzen zioten eremu nabar horretan topatu zuen bere burua.
‎Seat 127 berde metalizatura hurbildu zen istapeka. Autora sartu zenean babestu antzean nabaritu zuen bere burua, eta lotsa urruntzen joan zitzaion, oroimenean aspaldi gertaturiko zerbait bezala.
‎Gorputza jiratu zuen pixka bat, bizkarra erakutsirik Josebaren hurbiltzeko asmoa zapuzten zuela. Josebak erdi bidean aurkitu zuen bere burua. Pinuak, gauak, hiriaren argi urrunak.
‎Eta bera ere bizkarra ematen hasi zenean, Asierri begiek traizio egin ziotela iruditu zitzaion, gorputzaren jarreraren eta begien arteko desadostasun errotiko batek gogo eta gorputzaren talkaren bitartez, beldur eta desioaren amildegiaren gaineko jauzia erakutsiko balu bezala. Berak ere bi indar horien tenkan nabaritu zuen bere burua.
‎“Dereck” aurkeztu zuen bere burua. Txato bat balitz bezala musuka hastera zihoala, Josebak, Axiren mizkinkeriaz oharturik, eskua eskaini zion atzerritartasunaren aitzakiaz baliaturik.
‎Josebak leihotik so egin zuen, Kennethekikoak neurri batean Axiren esku utziz; oso nekeza, ia ezinezkoa, egiten zitzaion akiduraren kontra borroka egitea, ezin izaten zuen bere burua gainditu, eta amore ematen zuen, Axi ernegatzen zuen utzikeriara lerratuz. Une batean dena igual izan zitzaion, San Frantziskon egotea, Axi eta Kenneth ondoan izatea, leihotik ageri zen etxe ordenatuen saila, susmatu arren zenbatera egon zitekeen jakiterik ez zegoen itsasoa, oporrak, haien gainean egindako egun argiko ametsak, eszenatokiak, eta baita aste hura gogoan irudikatu zituen larrualdiak, kidetasunak, laguntasunak ere
‎Zartakoz jota bezala lekutu zuen eskua Axiren izena gogora etortzeaz bat. Deseroso nabari zuen bere burua, ezin eutsiriko bizioa izan eta erorialdian errudun sentitzen zenaren antzean. Traizioa.
‎Ez zuen zentzurik, eta damututa zegoen. Galduta nabaritu zuen bere burua, eta galduta egoten zenetan, urduri; ez zuen ulertzen Josebaren EHGAMen aritzeko beharra, eta zeuzkan asmo haiek, eta batzuetan esaten zituen hitz potolo haiek, Iraultza Marika eta. Euskaldun izatearekin nahiko ez balitz bezala.
‎– Alex –aurkeztu zuen bere burua.
‎Ixabelek kiroletako arroparekin jantzita irudikatu zuen bere burua, kopetan felpazko zinta, tren geltokian alabak emandako lekukoa tente eramateko zailtasunekin.
‎Ixabelek bere buruari galdetu zion, haserreak gezurrak asmatzera garamatzan edo soilik haserre ez gaudenean pentsatzen ditugun egiak askatzera. Edonola ere, ez zuen bere buruaz gehiago espero, bere bizitzaren inguruan zituen igurikimen moralen oso gainetik zebilen eta kiroltasunez onartu zuen alabak esandakoa, izan ere, zapi artean gordeko zuen, ahuldade uneetan muturra han sartu eta nor zen ongi gogoratzeko.
‎Deiaren arrazoiak asmatzen ere harrapatu izan zuen bere burua noiz edo noiz. Argi zeukan lehendabiziko deia nahastuta egingo zuela.
2018
‎Txikitan, zabu bat jarri zuen aitak adar batetik zintzilik. Muntatu zuen egunarekin gogoratu da, umeek berriarekiko duten antsietatearekin imajinatzen zuen bere burua. Lagundu beharrean, presa sartu besterik ez zuen egin.
‎Lehen kontaktua egin eta gero, traumak bata bestearen atzetik kateatuta zituela konturatu zen psikologoa, eta sorgin gurpil ero hura suntsitu beharrean ikusi zuen bere burua. Baina Sara oskolaren barruan giltzapetuta zen.
‎Duela aste batzuk mundua suntsitu nahi zuen bere burua suntsituta. Haserre zegoen, barruko piztia orroka zuen beste behin ere.
2019
‎Behinola lagun batek kontatu zidan kinka larrian topatzen zenean irudi horrek erasotzen zuela: soro batean ikusten zuen bere burua. Uzta eraman dute.
‎Cleopatrak ere zuritzen omen zuen bere burua. Asto esnetan baineran, bere burua zuritzen eta edertzen.
2020
‎Kontramaisuaren heriotzaren ondorengo egunak kezkatan pasatu zituen Capriako jaunak, baina benetako arazoak handik aste batzuetara hasi zitzaizkion, gauerdi ondo batean amesgaizto batetik izerditan esnatu zenean. Ametsean igel saldo ikaragarri batek inguratuta ikusi zuen bere burua, eta, ikuskizunak izuturik, ihes egiten hasi zen, baina ezin zen mugitu, ezin zuen pauso bat eman. Estatua bat bezala lurrean iltzatuta geratu zen, eta gero eta igel gehiago inguratzen zitzaion beren korroka ozenarekin.
‎Artaudek zera esaten zuen bere liburu batean: “Van Goghek ez zuen bere buruaz beste egin, gizarteak suizidatu zuen Van Gogh”.
‎Ez zuen inoiz bere burua oso mitomanotzat eduki, are gutxiago hildakoak goratzeari zegokionez, eta hala ere, nola ez dakien arren, Edith Piafen hilobiaren magaletan eserita topatu zuen bere burua. Hilobiko hizkiei begira zegoela, bat batean etorri zitzaizkion azken urteetan bizitako guztiak.
‎Azaldu ziotenez, han utzi behar zituen motxila eta abarrak, presoari eraman beharreko paketea izan ezik. Joan zen lehen aldi hartan ez zuen euskaldunekin topo egin, eta nahikoa galduta nabaritu zuen bere burua. Galduta eta txiki, ingurura begiratuta kartzela kartzelaren atzetik besterik ez baitzuen ikusten.
‎Ispiluari aditu eta ez zuen bere burua ikusten. Nor zen ez ahaztearren, ingerada birpasatzen zuen uraren kontrako errotuladore ezabagaitzez, odola arpilatuta, fardela tarratatuta, bataio agiriak erreta.
2021
‎Nahi zuen bere burua salbatu.
‎Bitartean, Jose, ilea moztera eramango zen ardi zahar baten moduan, higitzen zen ene bi lagunen besoetan. Ez zuen bere burua aise menderatzen utzi. Oihuka ari zen, orroaz:
‎Have you ever seen the grass so green, or a bluer sky? Komedia erromantiko batean sentitzen zuen bere burua. Kanpotik begiratuta asasinatzeko gogoa ematen genuen.
‎Izekok bere burua bakartua ikusten zuen pentsamendu politikoari dagokionez, ideia aurrerakoiak zituen, ordea ez zuen bere burua nazionalistatzat hartzen, bere lagun gehienek bezala, zeintzuk, konbentzimenduz ala desberdinak izaten gogaituta menturaz, abertzaletasunera lerratu baitziren. Bera ez.
‎Budapesten hil zen, urte batzuk geroago. Zaldirik gabe, eta hiri handi baten erdian, ez zuen bere burua aurkitzen. Goizero ur hotzetan bainatzeko ohitura zuen.
2022
‎Orokorrean, joera parte hartzailea gailentzen da elkarrizketatutako emakumeen artean. % 38k puntuazio gorena eman zion bere jardunari, 4; emakumeen erdiak pasatxo(% 52) 3 bat jarri zioten; eta% 10ek 1 Elkarrizketatutako emakume batek, 1 eta 4 arteko eskalatik kanpo kokatu zuen bere burua:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia