Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2023
‎Ulerbidez, ez dira aipatu subjektu ezberdinen arteko betebehar lotuak, atxikipen edo konturako sarreren ondorioz, edota subjektu ezberdinek egindako zerga egitate bateraezinen ondorioz (BEZ eta KbOE), edo eragiketa lotuen ondorioz. Ez dago argi ere noiztik zenbatu behar den betebehar lotuaren preskripzio epea, ezta ondorio geldiarazleak betebehar lotuari eragiten dion zatiaren gainekoa soilik den ala ez, ezta zer gertatzen den ere tributu berari buruz betebehar bateraezinak daudenean, zergaldi edo likidazio aldi ezberdinetakoak izanda denborazko egozpenaren irizpideen gainean desadostasunak badira, eta abar. Arestian Auzitegi Gorenak adierazi duenez, betebehar lotu batetik datorren zor ez den sarrera eskatzeko preskripzio epea zenbatzen hasiko da, subjektu ezberdinak daudenean, betebeharpeko batek beste betebeharpekoaren betebeharra Administrazioak aldatu duela jakiten duenetik aurrera (2020ko ekainaren 11ko AGE, 3887/ 2017 errek.).
‎Orain arte esandakoa bakarreko exekuzioei dagokie, baina zer gertatzen da tributu kredituak konkurtso prozeduraren barruan eskatu behar direnean?
‎Tributu administrazioak Ogasun Publikoaren aurkako delituaren zantzuak daudela uste badu eta likidazioa ematea eragozten duen inguruabarrik gertatzen ez bada eta betebeharpekoak bere tributu egoera ez duela erregularizatu egiaztatzen badu, orduan delituaren zantzuen inguruko txostena prestatu eta delituari lotutako likidazio proposamen bat egingo du, bertan likidazio hori zer egitatetan eta zuzenbideko oinarritan funtsatzen den adieraziz. Proposamen hori betebeharpekoari jakinaraziko zaio, bere eskubideen alde egiteko egokitzat jotzen dituen alegazioak eta dokumentuak aurkeztu ahal izateko; horretarako, hamabost eguneko epea (10 egun baliodun, Bizkaian) izango du proposamena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
‎Gutxi gorabehera, aurrekontua zer den guztiok dakigun arren, ez da erraza doktrinan horren inguruko kontzeptu bateratu eta adosturik aurkitzea. SAINZ DE BUJANDAren esanetan, ostera, Estatuko aurrekontua" Gobernuak epe zehatz batean gehienez egin ditzakeen gastuak baimentzeko legea da aurrekontua, xehetasunez azaltzen diren zereginetan egin beharreko gastuak baimentzekoa, alegia; halaber, gastuok estaltzeko adina sarrera aurreikusi behar dira aurrekontuetan".
‎Arauak interpretatzea horien esangura ulertzea bada, kalifikatzea egitateak arauaren baldintzetara egokitzea da: zer aitortu behar da eta nola egin behar den. Subjektu pasiboak halako kalifikazio eragiketa gauzatu behar du autolikidazio edo aitorpen bat aurkezten duenean; eta Administrazioak, bere aldetik, tributu betebeharpekoak gauzatutako eragiketa horiek zuzentzeko ahalmena du tributuak egiaztatzeko jardunaren bitartez, ikusiko dugun bezala.
‎Tributu zuzenbidearen ardatzetarik bat tributua da, eratu ere, tributuaren inguruan eratu baita Zuzenbidearen adar hori. Tributua zer den argitzeko, aurren aurrenik tributuaren kontzeptu juridikorik ote dagoen jakin genuke.
‎Horren ildotik, erakunde publiko jakin batek burutzen duen finantza jarduera aztertzean, Ogasun publikoa zer den eta zein prozeduraren bitartez diharduen aztertuko dugu, hots, Ogasun publikoa ikuspegi estatikotik eta dinamikotik jorratuko dugu.
‎Ikuspuntu estatikoarekin hasteko, Ogasun publikoa zer den definitu behar dugu edo, bestela esanik, zeintzuk diren horren osagaiak. Horretara, Ogasun publikoa da izaera ekonomikoko betebehar eta eskubideen multzoa, horien titulartasuna Estatuari (esangura zabalean) edo beraren organismo autonomoei dagokienez.
‎zati orokorra eta zati berezia. Lehenengoan, tributua zer den jakiteko oinarrizko kontzeptuak ikusten dira; beste hitz batzuez esanik, tributuak Zuzenbidearen barruan duen garrantzia azaltzen da. Horrez gain, tributuaren arauzko iturriak aztertzen dira bereziki Konstituzioak xedatutako printzipioak, eta tributuak ezarri eta biltzen dituzten erakunde publikoen berri ere ematen da.
‎Horrez gain, tributuaren arauzko iturriak aztertzen dira bereziki Konstituzioak xedatutako printzipioak, eta tributuak ezarri eta biltzen dituzten erakunde publikoen berri ere ematen da. Behin tributua zer den, nola ezartzen den eta nork ezarri eta biltzen duen jakin eta gero, tributuekin loturiko prozedurak jorratu behar dira. Laburbilduz, bi multzo nagusi daude:
‎Horren ondorioz, Euskadin egindako lan edo zerbitzuetatik datozen etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak ordainduko zaizkio lurraldea dela-eta eskumena daukan foru aldundiari. Lanak edo zerbitzuak lurralde erkidean eta Euskadiko lurraldean egiten direnean, edo zer tokitan egin diren zehazterik ez dagoenean, uste izango da langilea adskribatuta dagoen lantokia kokatzen den lurraldean egin direla. Adibidez, Santanderreko sozietate batek Gasteizko egoiliarra den langilea badauka, lana Estatuko lurraldetik zehar egiten badu baina Gipuzkoan kokatutako lantokira adskribatuta badago probintzia horretan Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean altan dagoelakolan etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak Gipuzkoako foru arauketaren arabera kalkulatu behar ditu eta Gipuzkoaren Foru ogasunari ordaindu behar dizkio.
‎Oro har, mugigarritasun funtzionala enpresaburuaren ius variandi delakora biltzen da, jarraian ikusiko den moduan. Dena den, mugigarritasun funtzionalari erreparatu aurretik ezinbestekoa da lanbide taldea zer den jakitea.
‎Zer nolako desberdintasunak daude asmakizun mota horien artean? Jabetza intelektualari dagokionez, zer arautu da lan zuzenbidearen ikuspuntutik?
‎Bada, kasu horretan arazoa izango da argiro zehaztea zer ulertu behar den" beharrezko denbora" eta" kudeaketa" moduan; izan ere, hurrengo inguruabarrek zeharo baldintzatuko dute hori: bezeroei eman beharreko zerbitzu egokia, epeen izaera luzaezina eta lan arloko jurisdikzioaren dinamika.
‎Hitzarmen kolektiboak edo banakako itunak zehaztu behar du kirolariak zer nolako partaidetza duen bere irudiaren merkatu ustiapenaren ondoriozko mozkinetan. Baina merkatu ustiapena merkataritzako enpresa edo baltzu batek egiten duenean, uste da horiei laga zaizkiela eskubide guztiak, kontratu bidez.
‎7 Adinak zer nola baldintza dezake langileak lan kontratua egiteko duen gaitasuna?
‎13 Zer da enpresa talde bat eta zer nolako arazoak sorrarazten ditu lan zuzenbidearen ikuspuntutik?
‎Enpresak egin ahal du halako hitzarmenik? Erantzuna baiezkoa bada, zer nolako lotura izango luke hitzarmen horrek estatu mailako hitzarmenarekin?
‎7 Informazioeta kontsulta prozedurak direla eta, zer nolako betebeharrak dituzte enpresaburuak eta langileen ordezkariek?
‎(d) Banakako bulegoei dagokienez, arazoak sor daitezke halakoak ez direlako definitu. Hori dela eta, EAEOren 27 artikulura jo behar da, horrek banakako abokatu moduan aritzea zer den definitu baitu. Bada, artikulu horren arabera" banakako abokatu moduan aritu ahal da beregainean, bulego baten titular gisa, edo inorentzako lan eginez, banakako bulego baten edo bulego kolektibo baten lankide gisa".
‎Bada, EAEOn alienazio edo alteritate moduan erabiltzen da, hau da, bulegoen alde hitzartutako lanbide jarduera bezala. Lan zuzenbidean, berriz, badakigu inorentasunak zer esan nahi duen, batik bat, inorentasuna merkatuan dagoenean, aztertzen ari garen lan harremanetan gertatu antzera (ikusi 1 gaia, 1.3).
‎SOSA WAGNERren57 hitzetan: " legegileakez zekien oso ondo zer esan nahi zuen hori (toki autonomia) eta gainera beste espazio autonomiko bat eraikitzen oso lanpetuta zebilen (autonomia erkidegoena hain zuzen ere), askoz dizdiratsua, idazteko oso zaila izateaz gain eta korapilatsua, eztabaida politikoa zela eta". Bitartean eta lege berria onetsi arte iragankortasunez EKren aurreko arauketa aplikatu behar zen eta horretan Estatuak jorratu behar zituen zaintza ezberdinak oso handiak ziren.
‎toki autonomia erakunde berme bezala agertuko zaigu. Baina zer da erakunde bermea?
‎Toki autonomiaren subjektua toki administrazioa da: baina, zer da toki administrazioa. Egia esan EKra jotzen badugu toki administrazio hitza VIII. Tituluaren II. Kapituluan aipatzen da, baina ez da definitzen.
‎Toki autonomiaren printzipioaren" toki" esamoldea definitzerako orduan Toki Autonomiaren Europako Hitzarmenaren 13 artikuluari jaramon egin behar zaio. Artikulu horren arabera, Estatuek definituko dute toki erakundea zer den, TAEHk Estatuaren barnean toki erakunde kategoria duten erakunde guztiei aplikatzeko beharra ezartzen duelako, nahiz eta gero Estatuek berrespen dokumentuetan kategoria batzuei aplikatzeko edo ez aplikatzeko aukera izan. Hitzarmenak horrela egitea logikoa da, Estatu bakoitzak bere toki administrazioaren mailakatzea ezberdina izango du, tokiko mailaren antolaketa ezberdinak daudelako.
‎Beste autore batzuen ustetan, Garcia Fresneda Gea horien artean dagoelarik, aipatutako artikulu horiek oinarri hartuta, tributuen inguruko arauketa erregelamendu lerruneko arauetan ere jaso ahal dela adierazten dute162 Hau da, lege lerruneko arauek EKak tributuei ematen dien funtzioaren inguruko arauketa egingo dute, eta erregelamendu lerruneko arauak egin ahal izango dira legeek horrela baimentzen dituzten gaietan163 Interpretazio hori ere KAren otsailaren 17ko 19/ 1987 Epaiak egiten du: " Konstituzioaren 31.3 artikuluak, hemen interesatzen zaigunari dagokionez, legeari jarraituz bakarrik ondare prestazio publikoak ezarri daitezkeela aipatzen duenean, oinarrizko arauak ez dio izaera absolutuko zerga legezkotasunari sarrera ematen — han ez baita esaten ezarpena nahitaez legearen bidez egin behar denik, baizik eta malgutasun handiagoz eskatzen duela legeak agindu dezala zer irizpide edo printzipioren arabera arautu behar den. Tributuen arloa eta, zehazki, tributua ex novo sortzea eta Konstituzioan dauden beste lege erreserba batzuekin gertatzen den bezala, hemen ezarritakoaren esanahia hauxe da:
‎Baina egintzen gaineko kontrolari buruzko tresna ezberdinak zer –Bateragarriak dira ala bateraezinak dira?
‎Estatuko legegileak, Administrazio publikoen araubidea zehazteko eta" harmonizatzeko" duen eskumenari jarraituz, Administrazioen arteko harremanak zehaztu ditu. Baina zer dira administrazioen arteko harremanak?
‎Zertan datza printzipio honek? CoRRAL GARClAk argi eta garbi adierazten du zer den leialtasuna edo zertan datza: " Espainiako Konstituzioak beste lurralde erakunde guztiei onustearen eta fideltasunaren irizpideekin jarduteko ezartzen duen betebehar juridikoa, ezartzen duen printzipioa da erakundeen arteko leialtasunaren printzipioa" 228 Baina hain argi definitzen den printzipio hori ez da EKn beren beregi agertzen eta jurisprudentziak berak eraikitako printzipioa izan da, azken urteotan lege ezberdinetan agertu arte.
‎Goazen, bada, ikusten zer den kontrola eta administrazioen arteko harremanen barruan iker dezagun.
‎• Bikoiztasunei buruz: Legeak bikoiztasuna zer den azaltzen du artikuluaren 3 puntuan eta bikoiztasuna ematen da bi lurralde erakunde ezberdinak eskumeneko gai berdinean funtzio publiko berdinak ematen dituztenean, lurralde eremu berdinean edo herritar kopuru berdinean eta beharrizan berdina asebetetzeko. Hori horrela bikoiztasunak sahiezteko helburuarekin, toki erakundeek ezin izango dute eskumenik edo zerbitzurik garatu, eskumen edo zerbitzu horiek beren beregi antolamendu juridikoak beste lurralde administrazio bateri aitortzen badizkio.
‎Baliabide guztiak zehazten hasi aurretik egokia edo aproposa ikusten da berezko tributua zer den zehaztea. VALENZUELA VILLARUBIAk237 aipatzen duenez, berezko tributua zer den jakiteko hiru teoria daude:
‎Baliabide guztiak zehazten hasi aurretik egokia edo aproposa ikusten da berezko tributua zer den zehaztea. VALENZUELA VILLARUBIAk237 aipatzen duenez, berezko tributua zer den jakiteko hiru teoria daude:
‎Informazioa ematearen inguruan, zer gertatuko da ebazpena eman, hau da, eskualdaketarako ondare espedientea onetsirik, behin autonomia erkidegoari bidali eta gero, esleipen prozedura martxan dagoela lege kontrolaren ondorioz ondare espedientea bera deuseza dela adierazten badu finantza zaintzaren organo eskudunak. Zein epe dago finantza zaintzaren erabakia emateko edo lege kontrola egiteko?
‎Objektua ikusirik lehenengo galderak logikoak dira eta lege organikoaren titulutik bertatik ondorioztatu daitezke: zer da aurrekontu egonkortasuna. Zer da finantza jasangarritasuna?
‎Ekarri dezagun hona berriro ere gardentasunaren instrumentazioari buruzko AEFJLOren 27 artikuluak ezartzen dituen betebeharrak. AEFJLOak ezta HAP/ 2105/ 2012 Aginduak ez dute zehazten informazio horrekin zer egin behar den. Argitaratu eta publikoa egin bai, gardentasunaren printzipioa bermatzeko, baina informazio horrek beste erabilgarritasun bat dauka?
‎Ekonomia Itun berriak zalantza asko piztu zituen eta EAEren barruan ere Euskadiko Arbitraje Batzordeak zer esan handia izan zuen (2/ 2003, 1/ 2008 eta 3/ 2012 Erabakiak, besteak beste). Eztabaidaren egoera horretan gogoratu behar da 2008an krisi ekonomiko larria etorri zela eta horrekin batera aurrekontu egonkortasunari eta finantza jasangarritasunari buruzko politikak areagotu zirela.
‎Esangura horretan, bakarrik geldituko litzateke jakitea ahalmenok zeintzuk diren eta horiek nola egituratu daitezkeen Ekonomia Itunaren 3 amaierako xedapenarekin: " Beraz, oraindik zehazteke dago zer irismen duen foraltasunaren berme instituzionalak legegile autonomikoarentzat, egungo Kontzertu Ekonomikoaren azken xedapenetatik hirugarrenak indartuta, duen mugak, Foru Aldundiak mantentzen baititu 1906ko abenduaren 13ko Errege Dekretuaren 15 artikuluak arlo ekonomiko eta administratiboan aitortu zizkien ahalmenen titulartasunean" 581 Dena den, Endemaño Arostegui ez dator bat egindako hau... Finantza zaintzako ahalmenen esparru subjketiboari buruz hurrengo epigrafean arituko naiz, baina gaur egun argi dagoena da EAEko erakunde eskudunek Estatuak egikaritzen dituen finantza zaintzako funtzio berdinak dituztela.
‎Euskal legegileak ETELren bitartez toki autonomiaren garapen pleno bat egiteko asmoa duela adierazi dut lehen eta garapen horretan ez du ahazten toki erakundeen finantza nahikotasunak duen garrantzia. Toki autonomiaren ezaugarrietariko bat eskumenen banaketan eta egikaritzan zehazten da eta horretan alde finantzarioak zer esan handia dauka.
‎dagokion lurralde historikoko toki erakundeen aurrekontu, kontabilitateeta kontrol esparruak barne hartzen dituen alderdi guztien arauketa zabala; esparru hori, era berean, garapen erregelamenduekin osatzen da, eta horiek onartzeko baimena ematen zaie foru aldundiei. Erreferentziazko foru arauek ez dute aipatzen zer eskumen tituluk gaitzen duen erregulazioa".
‎Kontrola erakunde publiko batek gauzatzen duen ikuskaritzarekin eta konprobazioarekin identifika daiteke, baina baita erakunde publiko batek beste erakunde publiko bat ordenamendu juridikoari egokitzen zaion ala ez adierazteko tresna bezala. Nire iritziz, bi esangura horiek kontuan hartu behar dira zaintza zer den zehazteko; baina ezberdintasun horiek zaintza funtzioak koordinazio teknikak edo kontrol teknikak erabiltzen dituen markatuko dute. Argi dago, beraz, zaintzaren inguruan hitz egiten dugunean, lurralde antolamendu jakin baten Administrazioaren mailakatzearen ondorioz sortzen diren Administrazioen arteko harremanetan kokatu behar dugula423 Horrekin batera, zaintza definitzean, bi konstituzio printzipioen arteko gatazka sortzen da:
‎Ez da gehiago zehazten eta badirudi gauza gutxi gehiago egin daitekeenik, Pereira GamezR adierazten duen moduan: " zer ez zen esaten, ez lehenago, ez orain ere, Toki Ogasunei buruzko Legea bateratu ondoren; ezer ez zen aurreikusi, ezta ezer ere. Egoera defizitarioan likidatzen zuten Udalak defizitarioak izaten jarraitzen zuten, ez ziren saneatzen, legeak esaten baitzuen neurri berean edo hala hartu behar zutela, baina ez zen gertatzen, egiten ez bazuten, zigorgabeak ziren, ez zen aurreikusi ondorio juridikorik edo beste edozein ondorio.
‎Ez zen esaten, adibidez, neurriren bat hartzen ez bazen, aurrekontua baliogabetzeko arrazoia izango zela, edo ezin izango zela zorpetze eragiketa berririk hitzartu, edo defizitak konpontzera behartuko lituzkeen beste edozein inguruabar, nahiz eta isilbidez izan" 445 Hori bai, TOLTBren 193.5 artikuluak, diruzaintzako gerakin negatiboa dagoenean, likidazioaren kopia bat Estatuari eta autonomia erkidegoari bidaltzeko betebeharra ezartzen du. Ez du esaten egoera horretan zer gertatuko den, baina kopia bidaltzeko esaten du.
‎Dena den, oso kuriosoa da TOLTBk ez duela zehazten jasotako informazioarekin zer gertatuko den. Ez du zehazten, behin informazioa jasota, horren lege kontrola egin eta gero zer gertatzen den.
‎Dena den, oso kuriosoa da TOLTBk ez duela zehazten jasotako informazioarekin zer gertatuko den. Ez du zehazten, behin informazioa jasota, horren lege kontrola egin eta gero zer gertatzen den. GAMEZ PEREIRAk horren inguruko hausnarketa egitean honakoa esaten du" Neurrietako bat bera ere hartzen ez bada —posible dela suposatuz, kasu askotan ez baita hala—, ez da ezer aurreikusten horri buruz, eta Udala ez da ezertara behartuta geratzen.
‎Beraz, aurrekontu jarduera guztian finantza kontrola informazioa ematearekin gauzatuko da, baina TOLTBk ez du esaten informazio horrekin zer gertatuko den. Modu honetara eta jatorrizko lehenengo galderarekin lotzeko asmoarekin, aurrekontu jardueran (onespenean, betearazpenean eta likidazioan) finantza zaintza emango da ebazpena eman eta gero.
‎Azkenengoz 2022/ 06/ 05an ikusita. jaso behar diren dokumentuak adierazten ditu organo kontrolatzaileari bidali beharreko informazioaren errepasoa egitean463: Zorpetze eragiketa onartzen duen dokumentua (TOLTB 52 art.). Indarrean dagoen ekitaldiko aurrekontu estaldura egiaztatzea (TOLTB, 49 eta 50 art.). Aurreko ekitaldiko likidazioari buruzko kontu hartzailetzako txostena (TOLTB 191 art.). Aurrekontu arruntaren esku hartzeari buruzko txostena (TOLTB, 168.4 eta 177.2 art.). Esku hartzeko txostena, planteatutako eragiketari buruzkoa. Txosten horretan, bereziki aztertuko da toki erakundeak zer gaitasun duen, denboran zehar, erakunde horrek eragiketarako dituen betebeharrei aurre egiteko (berariaz jaso du aurrezpen garbiaren eta eragiketa berriarekin sortzen den zorpetze mailaren zenbatespena (TOLTB 52.2 art.). Esku hartzearen ziurtagiria, finantza zaintzaren printzipioa betetzen dela egiaztatzen duena (TOLTB 48bis. art.). Esku hartzearen ziurtagiria, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokor...
‎Toki erakundeek berezkoak dituzten intereseko gaiak jorratu ahal izateko beharrezkoak dituzten baliabideak izan behar dituzte, baliabide nahiko (finantza nahikotasuna). Horrek argi erakusten du toki erakundearen aurrekontu jarduera, diru sarreren jarduera ekonomiko bezala, baliabideekin zer egin galderari erantzuten duela. Baina, nondik lortuko dituzte baliabide horiek?
‎Ildo horretatik, aipatzekoak dira MEDINA GUERREROren hitzak: " Gastu betebeharraren kontzeptuak (edo gastu kargaren kontzeptuak) eskumen batek dakartzan kostuak zer gobernu mailak bere aurrekontuarekin jasan behar dituen adierazten du, gastu botere terminoak, ostera, eragina du lurralde erakunde batek bere baliabideak bere esleipen eremutik harago bideratzeko duen eskumenean" 113.
‎Horrekin batera onetsi zen apirilaren 18ko 781/ 1986 Legegintzazko Errege Dekretua, indarrean zeuden Toki Araubideko Xedapenak jasotzen zuen Testu Bateratua sortuz. Bi arau hauek toki ogasunei buruzko antolaketan badaukate zer esanik. Alde batetik, toki ogasunei toki administrazioaren antolakuntzan garrantzia ematen zaie; eta bestetik, ordura arte toki ogasunen inguruan indarrean egon ziren arau guztiak bildu egin zituen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia