Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2002
‎Batera eta bestera begiratzen zuten, batetik edo bestetik ezustekoren bat espero balute bezala. Inolako aztoramendurik gabe pasatu nintzen haien aurretik , eta elizaren pareko plazatxora heldu nintzen. Beste bi ertzain  zeuden errepideaz beste aldeko lorategi inguruan, erdi ezkutaturik.
2003
‎Hil ala bizi, Arana aldera jo nuen, herri gunetik ahalik eta gehiena urrunduz. Taxien aldapatik beste pikolo multzo bat zetorren (parentesi artean, beharbada, beharbada Adelaren aita...), eta haien aurretik Koldo ikusi nuen, eginahalean.
2007
‎Artikulu honetan ezarritako eskubideek lehentasuna izango dute eskuratze-eskubideetatik beste edozeini begira; horren salbuespen da Kode Zibilaren 1523 artikuluak mugakideen artean ezarritako atzera-eskuratzea, horrek lehentasuna duelako haien aurretik , noiz eta atzera-eskuratzearen objektu den finka eta hori oinarritzen duen finka mugakidea hektarea batetik gorakoak ez direnean.
‎Aurkariek segituan sei puntuko aldea atera zieten. Ordutik, markagailuan haien aurretik jartzea ezinezkoa izango zela garbi ikusi zuten.
2008
‎Berrirakurtzean, ordea, arinegi zebilela iruditu zitzaion: alde batetik, sekula egon gabea zen lehengusuaren etxean, azken aldiko gutun haien aurretik ez zuten sekula harreman berezirik izan. Bestalde, berriz, ia gutuna baino lehenago heltzea ere ez zen itxurazkoa.
‎Baiezko keinuaz erantzun zuen polizia ohiak, eta beste tarte luze bat eman zuten isilik, nor bere hausnarketetan murgilduta. Bien bitartean, Mouraria auzoa zeharkatzen zuen 12 tranbia pasatu zen haien aurretik .
2009
‎Gauzak hala, Bravo izango da atean, atzeko lerroan Gerardo, Ansotegi, Gonzalez eta Castillo. Euskarri postuan Aranburu eta Markel, haien aurretik sormen lerroa osatuz Prieto, Necati edo Sergio eta Moha eta gizonik aurreratuena Sebastián Abreu.
‎Carlos Martinezek giharretako arazoak izan ditu eta deialdian dagoen arren, Gerardok jokatuko du eskuin albokoan. Euskarrian Markel eta Rivas, haien aurretik hiruko lerroa osatuz, Moha, Prieto eta Marcos eta aurrean Abreu. Gutxi asko hauxe izango da Lillok zelairatuko duen taldea.
‎Oraingo gobernu honen eta aurrekoen zeregina da, hain zuzen, aginduak eta luze gabeko planak hitzematea, eta auto-laudorioak egitea. Konponbide eraginkorrak eta berritzaileak ekartzeko gai izan ez denez, gizarte eta ekonomia ikuspegitik Europako herrialdeen atzetik legoke; haien aurretik legoke, aldiz, demokraziarik ezari dagokionez.
‎Lasterketa bera irabazi baino gehiago nori irabazi nion izan zen garrantzitsua. Zegama-Aizkorrin lehenengo eta bigarren sailkatu ziren Paolo Larger eta Ricky Lightfoot, eta haien aurretik helmugaratzeak eman zidan poza. Munduko Kopako lasterketa izan zen, baina poza horrek eman zidan.
‎Dena den, zenbaterainokoa da gizartearen interesa zientzia eta teknologiarekin lotutako gaiekiko? Inkestaren datuen arabera, Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen kabineteko buru Iñaki Martinez de Lunak agertu zuenez, jendeari intereseko hiru gai emateko eskatutakoan, 15 gaiko zerrendatik 13 postuan agertzen dira zientzia eta teknologia, eta haien aurretik ez da ere ezagutzarekin lotutako beste gairik agertzen-kirola da sailkapen horretan interes gehien pizten duen gaia-. Gero, gaiaren garrantziaz galdetutakoan, interes maila ertaina agertzen da.
2010
‎Hilabete batzuetan, Bergarako Ekimena proposatzetik Anoetako Adierazpena plazaratzera pasa zen. Hauteskunde haien aurretik , autodeterminazio eskubidearen aldeko indar guztiek Madrilerako hautagaitza bakarra aurkeztea proposatu zuen eta, gainera, hori lortzeko su-etena emateko prest zegoela eman zuen aditzera ETAk,, ekimen hori azken bururaino iristeko beharko liratekeen neurriak hartu eta behar diren urrats guztiak egiteko, prestasuna agertu zuenez.
‎Azkenean izotza karraskatu zenean, animalia gosetu saldo batek itsasora laster egin zuen, zoraturik eta baldar. Baina haien aurretik Akilesek berak sartu zuen bere burua arrakala hartan barrena osin izozturantz.
2011
‎Torrebillelan haurrentzako parkea jarriko dute, goizean eta arratsaldean, eta Andra Marin, magia ardatz duen karpa eta puzgarriak. Gure Ametsa txistulari taldearekin batera kaleratuko dira buruhandiak, 11:30ean, eta haien aurretik korrika egiteko modua izango dute haurrek. Gaurko egunez mozorrotuta irtengo dira kalera asko eta asko, horretarako ohitura hartua baitute herrian.Kirol ekitaldiek ere tarte zabala dute gaur Mungian.
2012
‎Gau luze honen ondoren ikusiko ahal dute egunsentia! Ni, egonarri gutxikoa bainaiz, haien aurretik noa".
2013
‎Ez baita gauza bera Demichelisekin jokatu beharrean Angelirirekin aritzea: Toulalan zelairatu beharrean Tissone aukeratzea; Iscoren lekuan Portillo, zeinak oraindik ere denbora behar duen, jarri behar izatea... eta zerrendarekin jarraituz, Baptistaren, Joaquinen, Saviolaren edo haien aurretik saldu behar izan zituzten Monrealen, Cazorlaren, Rondonen eta enparauen lekuak betetzea. Lehorte sasoia da Malagan.
2014
‎Hala eta guztiz, eta Mikel Strogoffek bere irteeraren ondotik gertatu zenaren berri ez bazuen ere, zerbait bazekien behintzat: hainbat egunetako aldea kentzen ziela tatariarrei, eta ez zuela etsi behar, oraindik ere Irkutskera haien aurretik iristeko abagunea zuen-eta, zortziehun eta berrogeita hamar versta falta baziren ere (900 kilometro).
‎«Behin Tomsken, esan eta esan ari zen bere artean, zenbaitetan gainezka egiten zion ezinegonari eutsi nahirik?, minutu gutxi batzuetan abangoardiako postuetatik harago izango nauk, eta hamabi ordu kendu Feofarri, hamabi ordu kendu Ogareffi, eta nahikoa izango diat haien aurretik Irkutskera sartzeko!»
‎Feofar Khanen tatariarrek Semei probintzia osoa inbaditu, eta, azken egun hauetan, Irtyx ibaian behera omen datozela atsedenik hartu gabe. Agudo mugitu beharko duzu Omskera haien aurretik iritsi nahi baduzu.
‎hala gertatzen da Menotiren operekin, harmonia pixka bat modernoak zipriztintzen ditu, melodien airean Pucciniren erakoak dira eta uste du opera eguneratu duela gaurkotasuneko gertakizun ezberdinetan oinarritzen duelako intriga. Bestela, obra berri horiek goi kulturako artean kokatzen dira eta kopiatzen dute haien aurretik egon zirenen lengoaia-hori egiten du talentuz Britten-ekbaina hizkera sofistikatuegiak ez die goi kulturarentzako justifikazio sakonik egiten uzten, iraultza etengabean existitu nahi dutelako, lengoaiaren berrikuste etengabea nahi dutelako. Goi kulturako artearen baldintzak erabat onartzen dituzten obra gutxiek muturrera arte indibidualizatua dagoen lengoaia konplexuren bat hautatzen dute eta goi kulturako arte gisa musikak betiereko subertsioa jasaten du; hala, azkenerako, obra horiek ez dute ia inoiz errepertorioaren parte izaten bukatzen.
‎Hurbil genituen, beraz, baserriak, hurbil baina arrotz, kanpotik ikusten genituen Ixabel bizilagunarekin edo amarekin inguruko mendietara joanda haien aurretik pasatzen ginenean. Txikitan udan Altzagara joaten hasi ginen arte.
‎Emakumezko polizia bat pasatu da haien aurretik , eta" bonjour" esanez agurtu ditu. " Bonjour" erantzun dute haurrek, irakatsi dieten bezala.
‎Lana haien aurretik jarri dut.
2015
‎Soka mehe bat eskuan pisatu orduko, nire irudia burmuin lehor eta hertsi askotan itsatsirik geratuko zen. Beraz, pintura atalera igaro nintzen haien aurretik .
‎Agiñazpikoa zen" Lizarra" rekin harri-apustua jokatu zuen mutila, eta biak ere Asteasu tradizionalean sortu edo hezitako kirolarien zerrendan sartu ziren egun hartan; cum laude, sartu ere, Basarri bertsolariaren irrati-programari esker. Zerrenda hartan zeuden, haien aurretik —buruz gogoratzen zaizkidanak bakarrik aipatuz—, Florentino Mayoz" Ibargai"," Ondartza"," Muttubiya"," Izurtzu"," Lizume" eta" Ibiya". Gerora, beste batzuk sartuko ziren.
‎Hizketari arreta osoa emanda, polikiago gidatzen du orain Romanek. Hain poliki ze, handitu egin baita Simalinduk haien aurretik daraman jeeparekiko tartea. Kezkatu beharko lukeen galdetu dio bere buruari Hernan Cabrerak, zaindu behar lukeen gizonaren land roverra txikitzen ikusi duenean atzerako ispiluan, eta gauza bera egin du Noelek urruntzen doazen argi gorriei begira.
2016
‎Adan eta Eba Zibuloiren adiskideak egin ziren, beti zerbait berri ikasteko prest zeudelako. Jadanik, oraintxe konfirmaturik gelditu zen egia, hau da, lehen gizon-emazteak ez zirela izan, zehazki jakin zuten, gero haien aurretik Sap, Habil eta Erek bizi izan zirela ere, azkenik denak ziminotik heltzen omen zirela. Gauza asko bat-batean irensteko, baina debaldetasunean etsitzeko sobera jakin-gose ziren eta halaxe erakusten zuten.
‎Hantxe zairaten Noe eta bere abereak, Jainkoa eta bere debekuak, Elohim eta bere menpekoak, Adan eta Eba eta haien zalantzak, Manu eta Maddi eta bere ikerketak eta Claude Vorighon eta bere sekta, denak hegaldaka zihoazen, liburu magiko haren orri hegaldarien artean, ea non pausatu haien oinak. Ezezagun zitzaien beste norbait haien aurretik hegalda lasterrean pasatu izan zen ere, gorputzik eta bururik gabeko jauzian, xehatuta, bolbora arrastoak sabelean, bertset ulergaitz batzuk ahoan. Belaunikaturik zairan hura nehork ez zuen ezagutu.
‎PSOE baino ezkerrerago, sozialdemokraten artean kontserbadoreak eta aurrerakoiak zeudela zioen, eta bera aurrerakoien artean kokatzen zen247? baina haren nahiko antzeko, euskal alderdi abertzale sozialista batentzat lekua bazegoela pentsa zitekeen haien aurretik ; ondoren, ez. EAJk ia 300.000 boto, PSOEk ia 270.000 boto, eta ESBk EAEn 35.000, eta Nafarroan 18.000 boto, EAJ eta EAE-ANVrekin batera joanda.
‎Bertan behera utzi zituzten ikasle nagusien eskolak, eta beren logeletan geratzeko agindu zieten. Eguerdi aldera, bi mutilen senitartekoak iritsi ziren; haien aurretik , baina, anbulantzia bat eta Guardia Zibilaren auto bat. Harrituta utzi gintuen Guardia Zibila ere etorri izanak; ez genekien zer egiten zuten han.
‎emakumeen ordez, emakume etorkinak hasi ziren lantegietan lanean, haiek baitziren nazioko proletario berriak, beren aita, neba eta senarrekin batera. Emakume haiek ez zeukaten beren lan-indarra beste sostengurik; haien aurretik lantegietan aritutako emakume estatubatuarrek, berriz, arbasoen lurrak zeuzkaten. Hortaz, lan-baldintzen aurka borrokatzen ziren emakume etorkinak, eta, batez ere, bizirik irauteko eskubidearen alde.
‎Ez dut uste kointzidentzia denik gauza hori haien aurretik agertu izana.
2017
‎Han egiten dut lan zerbitzari moduan, eta, tarteka, soinu teknikari lanak ere egiten ditut kontzertuetan. Zea Maysek jotzen zuela jakin nuen, eta lortu dut zuzeneko bat ematea haien aurretik . Gogotsu nago.
‎Jendea joan-etorrian pasatzen da haien aurretik . Ehunka edo igual milaka.
‎Ez, ez. Tiroaren ondoren ez, baina haien aurretik izan zen kalamatika eta erronka hor goian. Eta zurruta ere bai, antza denez.
‎Ezin azkar joan, nolanahi ere. Semaforoa gorri, eta haien aurretik kotxe bat, beste bat atzetik. Geldirik egotera kondenatuta, non eta etxetik bostehun metro eskasera.
‎Guilford Young koronelarekin 90 gizonezko zutabe bat, Almeriako Gabriel Marquez teniente koronelarekin hainbat mexikar eta Lineako 1 Erregimentuko 110 oinezko, Maylefer maiorra zalditeriaren buru, 90 zaldizko zeramatzala, eta, azkenean, Pachon en lantzariak. Minak erasotzeko agindua eman baino lehen, zaldiz bakar-bakarrik etsaien aldera hurreratu zen indarrak neurtzekotan eta, haien aurretik , eskuinetik ezkerrera igaro zen lauhazka bizian etsaien fusilen eskuera. Errealistek atoan tiro egin zioten baina, zorionez, bala batek ere ez zuen jo, eta onik itzuli zen bere gizonen aldera, bibaka eta goraka ari zitzaizkion bitartean.
‎Oihal bustia eta arropa izerdituak aurkitzen dituzte, aldiro. Kale kantoietan egoten dira, eta herria zeharkatzeko haien aurretik pasa beharra dago entrenamendutik bueltan. Identifikatzeko eskatzen digute, eta beti eraman behar izaten dugu karneta aldean.
2018
‎21 Hizkuntza etxetik kanpo ikasi izanaren aitortza modu positiboan aipatzen duen bertsorik ezagunena Jon Maiak 1997ko finaleko bukaerako agurrean botatakoa da, ziurrenik: Ama Extremadura, aita Zamoratik/ abuela ta abuelo haien aurretik / herri hontan sustraitzen asmatzeagaitik/ neuk’e maita dekazet guztien gainetik./ Euskeraz badakit, bertsoz darabilkit/ dena zuengatik, halaxe dagokit/ denek kantatu dute nere ahotik. (1997-12-14, Donostia.
‎KONTALARIA.-Fiu! Une horretan, txatarra pila eskuetan duen haur bat ziztu bizian pasako da haien aurretik , berriz desagertzeko ondoren, guztiak harri eta zur utziz.
‎KONTALARIA.-Hor doa berriz haurra ziztu bizian haien aurretik pasatuz, ondoren desagertzeko. Oraingoan eskuak hutsik zeramatzan eta hobe ikusi ahal izan dugu nolakoa den.
‎«Pentsatzen dut BECen urteetan egindako lan horren oihartzuna egongo dela», azaldu du Urbizuk. Bartzelonako Razzmatazz aretoan ere izan dira aurreko asteburuan, eta Madrilen ere egotekoak dira apirilaren 14an, eta aurreratu dutenez, ia agortuta daude hango sarrera guztiak ere.Musikariek azaldu dutenez, beti saiatu dira emanaldietako talde gonbidatuak ere zaintzen, eta The Baboon Show suediarrak hautatu dituzte bihar BECen haien aurretik aritzeko. Gonbidatuen energia, letrak eta zuzenekoak nabarmendu dituzte musikariek.«Kontzertu hau bada mirari txiki bat», onartu du Urbizuk.
‎Ibilera astitsu eta neurtuaz mugitzen ziren denak hilerrirako bidean, isiltasunean, lutoz jantzitako danborren hotsean. Espaloietako gizonezko guztiak buru hutsik gelditzen ziren segizioa haien aurretik igarotzerakoan, kapelak eskuetan eta burumakur. Komunarentzat egun triste hartan eguraldi bikaina egiten zuen; zerua kotoizkoa zen, eta eguzkia islatu egiten zen dendetako erakusleihoetan.
‎Gertakari nagusienak izendatzeaz gain, horiek eta haien aurretik eta ondoren etorritakoek utzi dituzten arrastoak aipatu dituzte denen artean. Ideiek irauten baitute.
2019
‎Arnasguneen gaia, euskalgintzaren probetxurako izango bada, ezin bihur liteke hizkuntzanormalkuntzaren eranskin. Beste zenbait elementurekin batean (ez haien aurretik eta ez haien ondoan) lehentasun osokoa da eta, beraz, lehentasunezko trataera zor zaio. saiatzera gonbidatzen gaitu bere amaren gaztetako deskribapen biografikoak. prismaz aldatu beharra daukagu horretarako, euskaldunjendearen eguneroko jardun arruntak ahuldutako hizkuntza indarberritzeko orduan duen zentraltasuna onartuz.
‎lehentasun kontua eta arnasguneen aldeko (eta kontrako) prozeduren izaera bihurria. a) Lehentasuna. arnasguneen gaia, euskalgintzaren probetxurako izango bada, ezin bihur liteke hizkuntza-normalkuntzaren eranskin. Beste zenbait elementurekin batean (ez haien aurretik eta ez haien ondoan) lehentasun osokoa da eta, beraz, lehentasunezko trataera zor zaio. arnasguneei, eguneroko euskal jarduna nagusi deneko ingurumen geoterritorialei, bizirik eutsi behar zaie kosta ala kosta. Bizirik eutsi eta, kikek argi dioenez, plano geofisikoan zein soziofuntzionalean zabaldu. hori gabe askoz zailagoa izango da euskarari XXI. mendean bizirik eustea; are zailago indarberritzea eta, guztietan zailenik, eguneroko mintzabide arrunt gisa galdurik dagoen ingurumenetan euskara berpiztea, espezialistek revernacularization diotena4 Bizirik dagoenari bizirik eustea, errazagoa izateaz gainera, etekin hobekoa da askoz.
‎Orain arte gurasoek justizia aldarrikatu izan dute eta hizki handi batzuk mobilizazio batean eta bestean erabili izan dituzte. Justizia eza agerian uzteko haien aurretik gorriz margotutako gaztelaniazko in aurrizkia gehitu zioten larunbatean. Hitzik esan gabe ere, gurasoek mezua bidali zuten.
‎Hots bortitza eta zipriztin harroak sortzen zituen emaria erreka xume bihurtzen zen ehun metro beherago, Miguelen etxea eta estalpea zeuden tokian. Erreka haien aurretik pasatzen zen, eta, errepidearekin parez pare, Ugarteko gune nagusirantz jarraitzen zuen. Herriko eraikin batzuk erdizka ikusten ziren okindegiaren atzealdeko plataformatik, teilatu gorriztak, pareta gris edo zuriak, elizako dorrearen erpina.
‎Ez dago betiko propietaterik — ez dago betiko komunik; komuna, unean unean bertan bizi edo bertan ari direnek osatzen dute — haiek eta, haien aurretik bertan zirenek, eta haien ondotik bertan izango direnek ere; haiek guztiak baitira, sentido zabal batean, komuneko parte; merkatuak egiten ez duena, komunak lehengo, oraingo eta geroko gizaldien eskaerei atenditu behar die.
2020
‎Bertakoak ikusi orduko erasotzen zituzten zuriek, eta okerrena zera zen: haien aurretik ez zegoela alde egiterik. Herrixkei su eman, txalupak desegin, oilo eta zerriak hil eta kokoteroak moztu zituzten.
‎Horixe da, hain justu ere, kantagintzaren inguruko ikerketak egin dituzten adituek iradoki duten bidea: banderen gerizpera arrimatu zirenak desagertu ahala, haien aurretik zetozen kantarietatik gutxi batzuek, gerora iraun dutenek, elaborazio artistiko handiagoko obra osatuz erantzun zioten kantagintzaren eta artearen krisiari. Horrela, euren obraren garrantzia ez ezik, artearen autonomiaren bidea ere berretsi zuten.
2021
‎Condek iazko azaroan ekin zion bere hirugarren agintaldiari, 82 urterekin. Oposizioko hainbat talderen arabera, hauteskunde haiek ez ziren garbiak izan, eta haien aurretik ere izan ziren presidentearen aurkako protestak. Besteak beste, Gineako Konstituzioa aldatu behar izan zuen hirugarren aldiz aurkezteko.
‎Kontxako Banderan bi jardunaldiak batuta, Tolosaldea haien aurretik geratu zen. Gaztelumendi, ordea, emaitza horretan ez da itsutu:
2022
‎bost partidatan bi gol baino ez dizkiote sartu. Vivian, Yeray Alvarez eta Iñigo bikain aritu dira defentsaren erdian; haien aurretik Mikel Vesga egiten ari den lana txalotzeko da, eta, era berean, Unai Simonen geldiketak ere erabakigarriak izan dira. Athletic arrisku handiak hartzen dituen taldea da, eta eurak dira aurrean presioa egitea ahalbidetzen dutenak.
‎Harrigarria da. Baina, tira, beste batzuk nire antzera dabiltza eta haien aurretik egitea izaten da nire helburua. Azken batean, estatuko onenak ibiltzen dira eta eurekin aritzea bakarrik harro egoteko modukoa da.
2023
‎Trenaren txistua entzun zen, autobusak haien aurretik gurutzatu zuen. Eta hor geratu ziren hirurak, isilik, pasta bat bestearen atzetik jaten, pozik, haien herriko koxkan eserita.
‎Rancid zen hurrengo talde nagusia, baina haien aurretik Lydia Lunch Retrovirus aritu ziren. AEBetako rock alternatiboaren izen iheskorrenetako bat da Lunch.
‎Solaskideak Endarlatsa izena ahoskatu zuen. Bidasoaldera haien aurretik etorriak ziren beste migrante batzuek esan omen zieten paraje hartatik errazagoa zela mugaz bestaldera pasatzea. Endarlatsa izena aditu orduko, kirioak dantzan jarri zitzaizkidan, psikologo jauna.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia