2000
|
|
Diglosia hizkuntza inposatzaile baten kontsentsu sutila baino ez dela erakutsiz, hortik gure hizkuntzaren heriotzarako bidea zein laburra izan daitekeen irakatsizigun. Eta giza taldearen edozein tamainatan egoera diglosikoak duen eragina argi etagarbi ulertu genuen, berak argi azaldu ondoren ezen, konbinatoriaren legeen araberadena galtzeko genuela, eta aldats beheran
|
gindoazela
, kontsentsu sutil hura apurtuezean. Egia esanda, lehenagotik ere intuitzen genuen egoeraren asimetria, baina intuitzen genuena forma matematikoan ikusi genuen orduan, eta horrek asko areagotu zuengure jarrera aldaketa.
|
|
Ennistymonera
|
gindoazela
auto zuri batek argiekin keinu egin zigun. Begira geratu nintzaion, munduan gehien gustatzen zaizkidan autoak aspaldiko Chrysler horiek baitira.
|
|
Izan ere, gogoangarria izan zen osabarekin iragan eguna, eta ez nuen, beraz, aldatze hartan pentsatzeko motiborik ez arrazoinik... Ilunabarrean ostaturat
|
gindoazela
, ordea, gitarra jotzen zuen mutil hura ediren genuen, plaza bazter batean kantari. Ongi jotzen zuen, ongi kantatzen eta, apal jantzia zihoan arren, ongi hezia eta ongi ikasia zela igar zitekeen, bere manerengatik eta jendearen aitzinean egoiteko moduagatik.
|
|
Umoretsu ari ziren biak, eta bazirudien ezen olgatzerat eta ongi pasatzerat
|
gindoazela
.
|
|
...attoak bere kumetzat balitu bezala, eta ahattoek oiloa amatzat; gero, dukea bere studiorat zeramala, bertze esperimentu haren berri eman zion —ohol luze batetik erortzerat uzten zuen brontzezko bolarena—, eta segidan fosilak eta erromatarren denborako monedak erakutsi zizkion, hamaika gogoetaren artean, dukea aho zabalik uzten zuela; eta, osabaren studiotik jalgi eta eskaileretan beheiti
|
gindoazela
, dukeak galdetu zion: " Eta ba al duzu bertzerik?" Eta osabak ihardetsi zion:
|
|
Ez dakit amets haren arrazoina ene ezinegona ote zen, bidaiaren kontu harekin urduri nengoelako, edo afalorduan izan genituen konbertsazioneak ote zeuden guztiaren azpian, zeren haietarik batean Alessandroren gidariak aditzerat emaiten baitzigun ezen bazirudiela egun batzuk lehenago bidelapurrek noble batzuen kotxea akometatu zutela, eta noble haietarik bat hil zutela ez dakit non, eta zeren ene ametsa guztiz haren idurikoa izan baitzen: Urbiaindik Donibanerat
|
gindoazela
osaba, Alessandro eta hirurok, bat batean bidelapur batzuk atera zitzaizkigun... eta, zalapartaren erdian tiro baten hotsa entzun, eta Alessandro lurrean ikusi nuen zerraldo, bekokian zulo bat zuela eta zulo hartarik odola zeriola.
|
|
Eta ezetz erraiteko gogoa etorri zitzaidan, baina ez nintzen ausartu. Eta nik ez dakit bera ere oso pozik ote zegoen, zeren, eskaileretan goiti
|
gindoazela
ere, bere burua zuritu bertzerik ez baitzuen egin: " Zer uste du saindujale horrek, ni hain inozoa eta hain inozenta naizela?
|
|
ETA, ibaian goiti
|
gindoazela
, gero eta goitiago, ikuskizun negargarri harekin egin genuen inkontru.
|
|
Eta ikusia nuen hori, eta handik gutirat bertze ikuskizun baten lekuko izan nintzen, noiz eta, ibaian goiti
|
gindoazela
, hegitik zetozen oihu batzuk aditu baikenituen; eta hurbildu ginen txalupaz... eta indiar haiek ikusi genituen, gorputza eta bisaia marra horiz pintatuak; indiar haiek, ordea, ez ziren urrezko aroan bizi, baina buztinezkoan, zeren tiraka eta bultzaka ari baitziren orga luze batetik, zeina harriz beterik baitzegoen, astoak balira bezala, hauek aitzinetik, haiek gibeletik, lan gaixto bortxazkoan, e...
|
|
" Jaun Joanes —erran zidan, handik egun guti batzuetarat, don Venancioren plantazionetik paseoan
|
gindoazela
, biok bakarrik—, gure artekoa erabaki baino lehen, neure berri eman nahi nizuke eta naizen bezalakoa agertu, zeren ez baitago egiazko zuhaitzik, erro egiazkorik ez duenik, eta nik sendo nahi nuke amorioaren zuhaitza... eta, hala, adarretarik ibili gabe, jakizu ezen enegan dakusazun bakea tenpestaren ondoko bakea dela, zeren eta halaxe ibili bainintzen denbora batean tenpestaz tenpesta. Eta ene lehen tenpesta ene lehen amorioa izan zen, eta amorio hura koadro bateko gazte segail bat izan zen.
|
|
Eta, bidean aitzina
|
gindoazela
, mila burutazio nerabiltzan gogoan, eta orain gauza bat bururatzen zitzadan, orain bertze bat, baina ezin asmatu nuen nola laxa nezakeen nik buruko korapilo hura, zeinak baininderaman eskumuturretako bertze korapilo hartarat.
|
|
Eta, indiar gorrien gibeletik
|
gindoazela
, oihanean barrena, gisa hartan mintzatu zitzaigun Antonio Ibarbia:
|
|
Zeren eta, La Hispaniolatik berrehun bat legoatarat geundela, tenpesta izugarri hark inarrosi baitzituen galeoi flotako galeoi guztiak, gurea bereziki, halako moldez, non bi masta hautsi eta hiruzpalu bela hondatu baitzizkigun, bertze galeoietarik guztiz urruntzen gintuela. Baina artean ez genekien, ez, ekaitz hartarik atera, eta bertze ekaitz batean sartzerat
|
gindoazela
, noiz eta itsas lapur haiek agertu baitzitzaizkigun ustekabean...! Zeren urte luzeetan izan baitzen Trinidadeko uhartea itsas lapur ingeles eta holandesen habia.
|
|
" Jauna, diru poltsarik gabe utzi izan bagintuzu ere, ez genuke nigar handirik eginen, zeren berant baino lehen izanen baita El Dorado gure diru poltsa eta Frantziako diru poltsa". Erran behar ote dizut, jaun André, zeinen arrai abiatu ginen hirurok, itsas lapurren gordelekutik jalgiz gero, hirurok ere sinets ezinik
|
gindoazela
, zeren baitzirudien ezen guztia ere mirakulu hutsa izan zela?
|
|
Eta auto sakramental iduriko hartan bazirudien, han geunden moduan, ezen gurutzatuen artillero konpainia bat osatzen genuela, eta konpainia hark sultanaren jauregia hartu nahi zuela, atakea erretaguardiatik jorik eta handik oldarturik. Eta, makurturik geundelako, isilpean
|
gindoazela
zirudien, baina isiletik eskas eta urri genbiltzan inguru hartan, bertzalde, zeren bakoitza jo eta ke ari baitzen, bere ahaleginean tinko, orain tiro eta orain ere tiro, nehor ere gibela egin gabe, munizionez ongi horniturik eta spiritu militarrez gainezka, jauregiaren idurizko konkista hartan gure ohorea jokoan balego bezala.
|
|
Eta etxerat iritsi, eta liburu harekin aritu zen egun batzuetan. Eta, hala, bertze egun batean, osaba eta biok dorretxetik Urbiainerat zihoan bidetik paseoan
|
gindoazela
, bat batean gelditu zen hura; eta, bide bazterrean zeuden belar batzuei beha paratzen zela, honela galdegin zidan:
|
|
Eta, osabaren dorretxetik gurasoen jauregirat
|
gindoazela
, gurdizainak hitz ahanztezin haiek erran zizkidan, noiz eta galdetu bainion ea gaua Urbiaingo ostatuan iragaiteko asmoa ote zuen:
|
|
Eta, bat batean, ene anaiarekin gertatu zitzaidan bezala Elbira zela kausa, jeloskor sentitu eta besoa tinkatu nion, frantsesez erraiten niola, haserre, ezen utz zezala Mignon bakean; gizonak ez zuen nik hitzez adierazia ulertu —zeren eta holandarra baitzen, berehala jakinen nuen bezala—, baina bai keinuz adierazia, eta, hala, hark ni paparretik atxiki, eta ulertzen ez nizkion hitzak erran zizkidan. Eta, noiz eta baitzirudien ezen muturka hastera
|
gindoazela
, Mignon tartean sartu eta ene alde atera zen, erraiten ziola gizonari ozentki nik ez dakit zer, holandesez segur, zeren eta Mignonek holandesez eta frantsesez baitzekien eta nik ez nion ulertu. Eta, Mignonen hitzek gizona geldiarazten eta makurrarazten zutela, ene paparrean zuen eskua erretiratu zuen honek.
|
|
Hiru espainiarrek ez zekiten frantsesez, eta ez zuten deus ere ulertzen, baina ikusi zutenean ezen jantzien bila
|
gindoazela
, berehala elkartu zitzaizkigun eginkizun ezin beharrezkoago haietarat. Eta, arestian biluzik geundenok eta norat behatu ere ez genekienok, irri zabal bat egin genion elkarri, janztekoak jantzi bezain sarri duintasun galdua berreskuratu izan bagenu bezala.
|
|
Eta ez bakarrik hari. Izeba gaizkitua zela eta etxera
|
gindoazela
erran diedalarik, zer eta zorioneko aqua parkera noiz joanen ote ginen, horrela erantzun bi ttikiek. Izorra hadi Piarres!
|
|
Semea bera bainoago, atxikigailu bat behar nuen, zurrunbiloaren ahoak irentsiko ninduen unea geroratuko zuen ohola. Mutikoak hainbateko ustekabea hartu zuen ni hor ikustean, batik bat zinemara
|
gindoazela
gaztigatu niolarik. Zailagoa izan zen haurtzaina horretaratzea.
|
|
Obsesio zaharren loratzea ote zen? Nolanahi izanik ere, ez zitzaidan burua gehiegi berotzea komeni, eta, gogoeta patxadatsuago baten ondoren ulertu nuen beste hiru gonbidatuak eta neu itsasontzi berean
|
gindoazela
, eta gure kapitain gaiztoen eskuetan gorriak ikusi genituela laurok nola laurok ere, aurreko hiruren antzirudira. Eta, jarraian, begietara irudi bat, eskuetara dardar bat, belarrietara intziri orlegi bat:
|
|
Ez dakit zenbat denboran egon garen lurrean etzanda, baina altxatu bezain laster zer gertatu den ikustera
|
gindoazela
, edozer izanik ere, azkenean larrialdietako telefonoa erabili genuela pentsatu dut. Eta zer gertatu den ikusteko puska bat atzera egin dugunean, Karmelo eta beste gizon bat Tom lurretik altxatzen ikusi digutu.
|
|
Gorago aipatu dudan bertigoarekin batera, goiz erdian Zion Canyonera heltzen ari ginela, hotzikara batek buruko ileetatik behatzetako atzazaletaraino zeharkatu nau. Bidailagun gehientsuenok lo eta burua bilin boloka
|
gindoazela
, halako batean berealdiko tutu hotsa entzun, eta, zalapartaren zalapartaz, esnatu gara. Roulotte bat, zakar maniobratuz gure furgoneta aurreratzen ikusi dugu, eta haren gidariak gelditzeko imintzioa egiten zigula leihatilatik besoa atereaz.
|
|
Ibilbide benetan monumentosoa da". Eta beharbada arrazoia izango zuen, baina nik neure burua ezin barregarriago ikusi dut autobusaren bigarren pisu sabaigabean, eguzki galdatan
|
gindoazela
(agentziaren furgoneta askoz diskreto eta, batez ere, freskoagoa izan zitekeelakoan nago).
|
2001
|
|
Harrezkero denetik deitzen digute: " Golden Opel Kadett"," Golden Globe Trotter";" Golden Gay Garden" … Behin, Bergarako festetan, kalean
|
gindoazela
tipo bat guri seinalatzen hasi zen, gu parean pasa ahala: " begira, begira, hauek zerakoak dira, zera… zera…" Eta gu dagoeneko kalean barrena galdu ginela entzun genion" baina nola ostia izena dute!".
|
|
Ni, ostera, ezjakinean iratzartu nintzen. Goizeko zortzietan, klasera sartzera
|
gindoazela
, Padre Solanak deitu zigun, lehenengo Goiori eta gero niri, errektoreak gurekin hitz egin nahi zuela.
|
|
Igande gaua zen eta ustekabeko intsektuak topatu genituen gero Santutxuko kaleetan gora
|
gindoazela
, kakalardo adardun handi batzuk. Ziurtasun handirik gabe egiten zuten hegatsez eta baldarki pausatzen ziren.
|
|
Larunbat arratsaldean, gure galtza laburrekin, apur bat altuago emateko behatz puntetan
|
gindoazela
heldu ginen Metropolitaneko txartel leihatilara. Txartela erosi genuen, baina gero atekoak ez zigun sartzen utzi.
|
|
Nasan barrena Harriandira
|
gindoazela
karabineroen ofizina aurretik pasatu ginen eta han aurrean bandera espainola ikusi genuen, erriatu gabe, haizetara.
|
|
Hesteak kiribilkatzen zituen edaria manatzen genuen, harro, solasean oraino," gure ekinaz" korrontearen aurka
|
gindoazela
azpimarratuz. Hautetsiek eta hauen mutilek errepikatzen ziguten orduan, ahoak eman ahala, Euskal Herria ez zela nasaiki sustatu eta apurren moltsen onerako metodikoki planifikatu Turismorik Gabe Bizitzen Ahal.
|
|
– Ihesi
|
gindoazela
gertatu zen. Berez istorioa arrunta eta zitala da:
|
2002
|
|
–Hori uste dut nik ere –berretsi zion Mirarik– Arriskuan jarri nahi gintuen, hiltzera
|
gindoazela
pentsa genezan. Eta benetan sinetsita egon gara, une batzuez.
|
|
Andreak telebista aurrean puntu egiten utzi eta lotara abiatu ginen. Pasilloan
|
gindoazela
, Inesen azken eztenkada jaso genuen:
|
|
PSE, PNV, EA traidores", edo honen aski antzekoa zen zerbait jartzen zuen pankarta hartan. Eta ondoren, denak herriko etxera prozesioan
|
gindoazela
lehenago ere esan dut herri honetan prozesioak maite ditugula, gure inguruan genituen berriz ere oihuak egiteko orduan, beste zenbait gauzatan ez bezala, orro kontuetan sekulako trebetasuna erakusten duten horiek: " euskaraz egingo dugu!" zioten," ofizialtasuna!".
|
2003
|
|
Gambetta kalean behera autoaren bila
|
gindoazela
behin eta berriz barkatzeko erregutu nion Monikari, inoiz ez zitzaidala halakorik gertatu errepikatuz, eta, desenkusa eta aitzakia gisa, nekea, azken gauetako lo txarra eta urdailean bolada horretan tarteka sentitzen nituen ziztadak aipatu nizkion, baina banekien, edo modu ilun eta gutxi gorabeherako batean sumatu egiten nuen bederen, Monika eta bion artekoaren akaberak sortzen zidala ondoeza. Isilik egin genuen Donibane Lohizunetik Biarritzerainoko bidea.
|
|
Eta txakurrengandik bakoitzak ahal zuen moduan ihesi
|
gindoazela
, balen hots konpaktu, labur eta argia entzun uste izan nuen. Tximista gorria!
|
|
Burumakur eta suturik itzuli ginen hondartzara. Harako bidean
|
gindoazela
, bainuzalearen beste garrasi batek gure belarriak  zulatu zituen.
|
|
Horrela, bidean
|
gindoazela
, hitzaldi horietaz aritu ginen berriketan eta, horren ondorioz, hasieran c nioen bezala, prestatuta daukat gaia. Beraz, zuei ere kontatu behar bazaizkizue, horixe egin behar da.
|
|
Eta horrela
|
gindoazela
gertatu zen. Ordurako Goiko Kalean ginen.
|
|
Hegazkintxo bakarra zen. Enekurin behera
|
gindoazela
hasi zen haren bonbardaketa.
|
2004
|
|
Oheratzen nintzenean okindegiarekin egiten nuen amets, gure gurasoen etxean laborariak ginelako eta etxean oratzen zen; eta lanera
|
gindoazela
amets egiten genuen, eta egiten genituen meriendekin. Gosea duenak... ogia du gogoan!, eta horrekin egiten nuen amets... tontakeria horiekin.
|
|
Aipatu egunkari italiarra paper arrosean inprimatzen dute, kioskoetan nahiz besapean, nabarmen geratzen den kolorea. Geuk ere erosi genuen Veneziara
|
gindoazela
. Giroko etapen ibilbidea ez zegoen autopistatik urruti eta Gavia mendate gogorrera hurbildu ginen, aurtengo" Cima Coppi" n lasterketa zuzenean ikusteko aukera baikeneukan.
|
|
Eta ez zekiten Vladimiro Fernandez Tobarrentzako indultorik bazen ala ez. Epailearengana joan eta, presoarengana
|
gindoazela
, eskatu nion mesedez niri esateko han sartu aurretik, nire bezeroa prest egon zedin. Jueza errukitu egin zen eta arautegia urratuz aitortu zidan indultoa eman ziotela.
|
|
Poltsa hartu eta azkar joan zen gelarantz. Gorantz
|
gindoazela
, gura barik, umeari begira aritu nintzen. Umea zen, bai, hamar hamaika urte, gehiagorik ez, baina profesional baten moduan jarduten zuen.
|
|
Gaur bidean aurrera
|
gindoazela
hegazkin asko pasa dira. Ni begira geratu naiz geldirik, baina aitak segituan besotik hartu eta bere ondora, sastraka artera, bota nau.
|
|
Atxuri aldeko tabernaren batera
|
gindoazela
.
|
|
Atxuri aldeko tabernaren batera
|
gindoazela
.
|
2005
|
|
Dudarik ez da azken lan honek fruitu guztiak eman dituela, Donostian lehen aldiz loratu zen landarea ureztatzen eta mimatzen denbora luzea eman baitute Antzerkiolakoek (hain justu sei hilabete, denak 20 bat lagunen izerdi eta ideiak biltzen), baina hazia aspalditxo landatu zuten. " Orain bi urte eta sei hilabete, Lipusen ideia batetik abiatuta, testu bat idatzi genuen Gomesek eta biok; entseatzen hasi baina konturatu ginen ez
|
gindoazela
inora, oso erosoa zen, antzezlana itxita zegoen" kontatu digu Gerediagak. Ez atzera ez aurrera zeudela, testua zakarrontzira botatzea erabaki zuten eta proiektuari berriz heltzea, zerotik, talde lanean.
|
|
Baita Kixmirenak ere, eta haiek izan ziren sarkorrenak. Une hartan inork ez zuen esan amildegirantz
|
gindoazela
. Neuk bakarrik sentitzen nuen, antza.
|
|
Barre arin batez erantzun, eta alaitasunez begiratu nion. Gero eta gusturago sentitzen nintzen haren aurrean; bazirudien jolas sinboliko bat hastera
|
gindoazela
, haurtzaroan hainbeste liluratzen ninduten haien antzekoren bat.
|
|
Dena bildu genuenean, tabernara joan ginen afaltzera, Joxe Mari, Ana, Alberto, Adela eta ni. Barruan berriz Marrorekin topo egingo ote genuen beldur nintzen, baina, bidean
|
gindoazela
, ondotik igaro zitzaigun bere Sanglas handian, aldapa aldera. Gure albotik pasatzean, tutua jo zuen bi bider, barre zantzoka.
|
|
Horixe, edo menturaz ama ahalketzen zuen arrebaren konturen bat komentatu behar zidan, ez zuen alabarekin harreman gozoa ukan inoiz eta pisu bat hartua zuten Marinak eta biek herrian bertan, eskandalutxoa garai laiotz haietan. Tabernara
|
gindoazela
galdera txarrantxaduna egin zidan," Ezagun batzuek galdetzen zidatek noizean behin semeaz, zertan egiten duen lan... Zer esan behar zieat?".
|
2006
|
|
Interesa eta denboraren araberakoa da hori. Chataneko bi hauekin zaldian
|
gindoazela
une batean gelditu egin behar izan genuen elurra hasi zuelako, ezin genuelako gorago segitu. Suaren inguruan eman genuen egun bat, eta han komunikazio oso bat sortu zen.
|
|
–Sentitzen dut –esan nizun kalean gora
|
gindoazela
, lagunak baino apur bat atzerago, etxera bidean– Aitarena.
|
|
Hirugarrenera
|
gindoazela
, eskuaren keinu batekin gelditu ninduen.
|
|
Ondoren kontatzera noan pasadizo hau ez nuen neronek ikusi; hurrengo goizean, bidaian
|
gindoazela
azaldu zidan Bernatek. Afalostean, eta nik gelarako bidea hartzen nuen bitartean, zerbait prestatu zuten.
|
|
Uretara bota genuen, ahalik eta urrutien, igeri nola egiten zuen ikusteko. Mela mela egindako mitxinoa berriro hartzera
|
gindoazela
, Benantxiok sakatu eta lurrera bota ninduen arranpalan. Sendagairen baten bila joan nintzen etxera, eta, erresuminez nituenak belaunak izan arren," ukendua" ipurdian jarri zidan amak.
|
|
1936ko abuztuaren 15 hartan, pixka bat txakolinaren erruz, entzundako guztiaren erruz beste pixka bat, eta pittin bat Mirraren keinuaren erruz, txispildu egin nintzen. Baina iluntzean, osaba eta biok etxera bidean
|
gindoazela
, irmo eragin nien bizikletaren pedalei Estepanen liburuan irakurritako lerro batzuekin xaxatuta: " Dana emon behar jako maite dan askatasunari...
|
|
Bat batean, mutil koskorretako oroitzapen bat etorri zi  tzaidan burura (nire judu izaera deskubritu berriak azaleratutako oroitzapena, dudarik gabe): igande batez, mezetatik irten eta paseoan
|
gindoazela
, gurasoek aspaldian ikusi ez zuten emakume batekin egin genuen topo. Orain horretaz eta gero hartaz ari zirelarik, emakumeak niri begiratu zidan eta antza hartzen hasi zen:
|
|
Berehala garraztu zitzaidan, ordea, eztia: kalean aurrera
|
gindoazela
, Klaus elkartu zitzaigun atzetik oihuka etorrita. Hermannek kolpe adeitsu bat eman zion bizkarrean.
|
|
Nik ez nuen gogo zipitzik, baina Hermanni halako moduz eman zion kasketak frau Gerda ezagutu behar nuela, ezen besotik heldu baitzidan eta ezkaratzeraino eraman. Arropa zaharren zakua zoko batean utzi eta, eskaileretan gora
|
gindoazela
, ez dakit zenbat urte lehenago gertatutako istorio bat kontatu zidan. Elur ekaitz batek mendiko praktikak egiten ari ziren bost soldadu harrapatu omen zituen bete betean.
|
|
Andreasen hitzek bihotza pozez gainezkatu zidaten, baina elkarri agur esatera
|
gindoazela
, inondik ere espero ez nuen kontu harrigarri bat aipatu zidan:
|
|
Geltoki aurreko tabernan bazkari legea egin eta tabernaren atzean zegoen ostatu ilun batera eraman ninduen Umbertok. Eskaileretan gora
|
gindoazela
, bere kezkaren motiboa agertu beste erremediorik ez duen baten etsipenaz mintzatu zitzaidan:
|
|
Anekdota bat datorkit burura. Behin, Granadan ginela, ikastaroa hastera
|
gindoazela
, gizonezko bat hurreratu zitzaidan eta esan zidan: " Por que matais?".
|
|
labana haundia bai, gaztarentzako labana, Mixari herrian tipo batek eskeintza in zion eta nik gazta hura ez genuela behar, etekin gutxikoa!, baina gero jendiak ongi estimatu zuen eta askok eskatzen ziguten, han santurtzin birrak ere erruz saldu genituen, kupel batian freskatzen iduki eta, gero beste herri batzuetan ere bai birrak eta haiek nahikoa uzten ziguten, han santurtzin ere bai, etortzen zitzaigun jende pobria apal apalik mokadu bat eske eta nik fuera! fuera!, gero kanbiorik gabe gelditu ginen eta bila joan nintzenian, Mixak pobreen artian bokatak banatu zituen, han esan ziguten biharamunian zornotzan kontzertu haundia zegoela, karnixeria batian haragiak erosi, hara
|
gindoazela
galdakao parian kontrola ikusi genuen urrutira eta mendiz mendiz in genuen krixton errebuelta, ez bait genuen aseguroaren paperik, hura ez genuen lotu, zornotzan zegoen siniestro total eta han ere lege problemarik ez genuen izandu eta han ere dena saldu genuen, ordiziara ere joan ginen eta han inon baino gutxiago saldu genuen eta gaizki pentsatzen hasi ginen, Mixak bere amantalarekin eta jantzi z... saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta
|
|
Nire gerrako berri pixka kontatu diot: trenez nolako biajea izan genuen hegoaldera
|
gindoazela
, nola Jankalako basean lau hilabete eman genituen, nola azkenean Groznira bidali gintuzten. Ni tiratzaile txarra nintzela eta, sukaldera destinatu nindutela, nolako zigorra izan zen hori ze, kozinatzeko ura azokan erosi behar genuen, tankean joaten ginen azokara, nola vodka erosteko ere ez ziguten sosik ematen, egun batean esne kondensatu pote batzuk nire kontu saldu nituelako atxilotu ninduten, eskapatu nintzen...
|
|
Eta, badiot, nire barruan zerbait biribildu nuen, soka mutur bi lotu izan banitu legez izan zen, eta sentsazioa areagotu egin zitzaidan Billen osabak beste zera esan zidanean. Carson Cityn egoan neska mexikana bat, mutua, harenak bai mamadak, esan zidan, bere autoan
|
gindoazela
. Eta harekin eta Edithen galderarekin den denaren sekretua ulertu nuela pentsatu nuen, dena biribil biribil agertu zitzaidan.
|
2007
|
|
Hitz hauek ez dira nireak, berak bere buruari idatziak baizik. Alabaina, joan berri den udaldian, Pirinioetan
|
gindoazela
, Posets Maladetako mendikatean, hori bera esateko beharra izan nuen behin baino gehiagotan.
|
|
Bagindoazen etxera. Zin egin dezaket Luziferren aurrean ere etxera
|
gindoazela
, ez etxepeko tabernara, baina haren aurretik pasa eta sartzeko beharra sentitu nuen, garaipena ospatzeko. Baxoerdi bat eskatu nuen lehendabizi eta komuneko giltza erraldoia gero, eta biak batera eman zizkidaten, uste baino lehenago.
|
|
Ez ginen horretaz konturatu ez etxean, ez Ireneren ezkutaleku sekretura arnasestuka, artega eta barrezka
|
gindoazela
ere. Orduan bai, gurpilik gabeko auto korrokoildu horren barruan, ziurrenik arkakusoz beteriko eserleku horietan batere beldurrik gabe kokatu ginenean, aurre egin behar izan genion eragozpenari.
|
|
Ez zen horrelakorik gertatu. Pentsatu nuen halaber, aitzina
|
gindoazela
, gidak bazterren edertasuna azpimarratzen zigula, Jean d’Amourik ez eta telefonoko boza ene imajinazioaren jokoaren ondorioa baizik ez zela. Hogei mila urte atzerago nenbilen, udatiarren erdian, gidari beha eta harpeko gozotasuna preziatzen.
|
|
Eskaileretan behera
|
gindoazela
, esku ahurraz balakatzen nituen harriak, eta Otsozelairatzean, ohituraz kasik, estalaktita baten puntan borobiltzen zen ur tanta behatzetan gatibatu eta ahora ekarri nuen: urak zintzurra eta erraiak baketzen zizkidala sinesten nuen.
|
|
Tranbiaren linea zoragarri zitzaidan eta eskertzen nuen Jean d’Amou, Bilboratzeko aitzakia eskaini zidalako. Halaz, Nerbioi ibaiaren ertzetik
|
gindoazela
, garai batean eztabaidatutako Guggenheim eraikuntza miretsi nuen eguzki arraioekin jostari, eta hondarrean Arriaga plazara heldu nintzen.
|
|
Marianne Faithfull. Oroitzen haiz as soon as you’re born they make you feel small eta the ballad of Lucy Jordan biak nola aditzen genituen Bizkaia eta Nafarroa autoz zeharkatzean Bardeetara
|
gindoazela
eta egunero broken euskara ezpainetaratzen genuela?
|
|
Aldizkaria eskutik ebatsi zidan Haizeminek ikusi behar omen zuelako gauez zer zegoen Vitoria Gasteizko kabaretetan. Independentzian behera
|
gindoazela
, lagunen hasperenak, irri karkarak, isiltasunak berak usnatzen nituen. Eguzkiak aire idorra uhargitzen zuen.
|
2008
|
|
–egin zuen orro. Eta gero, denok lotsatuta gure tokietara
|
gindoazela
: Gray, esan zuen?, zure izena egunerokoan idatziko dut, benetako itsasgizon batek bezala bete duzu zure egitekoa eta.
|
|
Matxinatuek beren ihesean botatako pikatxoi baten bila bidali zuen sendagileak Gray; eta ondoren, aise asko aldapan behera
|
gindoazela
, txalupak zeuden tokirantz, gertatutakoa kontatu zigun hitz gutxitan. Silverri biziki interesatzen zitzaion istorioa zen; eta hasieratik azkenera arte Ben Gunn, maroon erdi eroa, zen heroia.
|
|
–Kale estu horretan zehar ziztu bizian
|
gindoazela
... non ikusten dugun norbait lurrean. Balaztadarekin arrastaka eraman genituen gurpilak, azpian hartuko genuen bestela.
|
|
Tarte luzea egin genuen berriro kalean barrena elkarrekin, ezer berezirik susmatu gabe. Metroaren atakaren bila
|
gindoazela
bistaratu genuen taxia. Bera izan zen poltsak lurrean utzi eta eskua altxatuz geldiarazi zuena.
|
|
duela hogei bat urte gipuzkoar idazle batek zuen euskarazko hiztegi erotikoa argitaratu, berehala agortu zena. Egilea gurekin zegoen Galizian Galeusca> batean eta behin Lugotik Santiagora, autobusean elkarrekin
|
gindoazela
, gizon horrek, isildu gabe, gipuzkoar bertso lizunak kantatu zizkigun eta batzuk oso gogorrak, haien ondoan zuberotarre nek kantikak diruditela. Duela urte parea esan nion argitara zetzala.
|
|
Eta, behin etapa amaituta, anekdota txiki bat ere izan dut. Erlojupekoa amaitu, bizikletan pixka bat ibili, eta dutxatu ostean, autobusean hotelera
|
gindoazela
, bat batean azukre falta nabaritu dut gorputzean. Hotzez dar darka hasi naiz, eta zorabiatu ere egin naiz.
|
|
Ikusiko zenuten telebistan nola joan ginen atzean, denak bola bat eginda. Horrek adierazten du lasai antzean
|
gindoazela
.
|
|
Zure aita betiko moduan... extu extu. Gautzerakoan etxera
|
gindoazela
, gizajo hura ikusi genuen erakutsi nizun izkina hartan. Zure aitak proposatu zuen.
|
|
–Etxera
|
gindoazela
, han ikusi genuen. Mozkorturik zegoen, lurrean botata, gonbitoa eta kiratsa zeriola, lo zurrungatan.
|
|
Izan ere, etxez aldatzekotan baikeunden. Ez dakit zenbat hilabete aukera ezberdinak aztertzen ibili ostean, berrogei bat etxe bisitatu eta horietako bat aukeratu ostean, aukeratutako horri baiezkoa ematera
|
gindoazela
, azken bisita bat proposatu ziguten higiezinen agentziakoek. Eta bizitza zer den, azken hura izan zen guk nahi genituen baldintza guztiak betetzen zituena!
|
|
Budistek intsentsua erretzen zuten Budarekin komunikatze aldera, eta Xaxak azaldu zigunaren arabera, zenbat eta ke handiagoa atera, orduan eta hobea izango zen Budarekiko komunikazioa. Tenplu txikia izan arren, bazituen atean tenplu orok izan ohi dituen eskale profesionalak, eta, handik ateratzean, mikrobuserantz
|
gindoazela
, Xaxak ohartarazi zigun, kezkatuta ohartarazi ere, ezen ez geniela eskale haiei yuan ziztrin bat bera ere eman behar, ezta bururatu ere. Eta Jesusek arrazoiaren galde egin bazien ere, nago hala Oliviak nola Xaxak aitzakiak jarri zituztela galderari erantzunik ez emateko.
|
2009
|
|
Elenaren logelarantz
|
gindoazela
, sukaldeko atea ireki eta emakume bat atera zen. Elenaren ama.
|
|
Guri ere zakur askok erasotzen ziguten txikitan, anai arreba guztioi, seioi. Kaletik
|
gindoazela
, zakurrak beti atzetik, beti asmo gaiztoz. Esaiozu amari leungarria aldatzeko.?
|
|
Beheko solairura
|
gindoazela
gogora etorri zitzaidan nola kezkatu ginen hizkuntzei buruz Julia jaio zenean. Berak topatuko zituen hiru mintzairak
|
|
–Atzo zuek utzi eta etxera
|
gindoazela
, lurra bustita eta kurba gaizto batean, irrist egin eta autobusa irauli egin zen. Nik kolpe batzuk baino ez ditut, eta besoa more samar.
|
|
Baina esaten ari nintzen arazotxo bat izan nuela. Kontua da Egoi [Martinez] eta ni aurrera egiteko ahaleginean
|
gindoazela
, eta, halako batean, gure heldulekuek Schleck anaienenekin tupust egin zuten. Bada oihuka hasi zitzaizkigun, bereak eta bi esaten.
|
|
Nire gu berriarekin. Lekeitiotik Gasteizera bidean autoan
|
gindoazela
asko gustatzen zitzaiola esan zidan Patti Smithek. The Clash eta Tom Verlaineren arteko nahasketa iruditzen zaiola esan zidan.
|
|
Berehala, ezusteko argazkia atera digute zubipe batean. 70 kilometro orduko seinalea ikusi dugu ondoren, eta 80tik gora
|
gindoazela
esango nuke.
|
|
Baretuago sartu nintzen geltokira. Jada autobusean, Bilbotik irtetera
|
gindoazela
, aitak deitu zidan telefonoz. Arduratuta zegoen ez nintzelako bazkaltzeko orduan etxean azaldu.
|
|
Usaindu egin zenituen eskuetan hartu bezain laster. Zu bainugelarantz eta ni neure logelarantz abiatzera
|
gindoazela
, gau hartako hirugarren barretxoa eskaini zenidan.
|
|
Gauza errazak esatekotan hobe dela isilik egotea da horretarako eman ohi duen arrazoia. Bere isilune luzeetariko baten erdian, atzo, portutik paseoan
|
gindoazela
, galdetu zidan ea akordatzen nintzen baserrira joaten zen txatarreroaz. Ez dakit zu gogoratuko zaren.
|
|
Hileta Zarautzen egin zen, baina ez dut elizkizunari buruzko oroitzapenik. Oriora, familiako panteoira, eraman genuen gorpua, eta aldapan gora
|
gindoazela
hilkutxaren atzetik, nire arreba nagusia zihoan nire aurrean. Beltzez jantzita zegoen.
|
2010
|
|
Baina autobusean etapa ikusiz etorri naiz, eta telebistan inondik inora ere ez da nabaritzen tropeleko tentsioa. Ni aurre aurrean nindoan, eta tropel burukoak dena emanda
|
gindoazela
ziurta dezaket. Telebistan, hala ere, bazirudien lasai gindoazela.
|
|
Ni aurre aurrean nindoan, eta tropel burukoak dena emanda gindoazela ziurta dezaket. Telebistan, hala ere, bazirudien lasai
|
gindoazela
. Sinesgaitza da.
|