2000
|
|
Gauzak horrela, nahiz eta XX. mendea arte itsaso, ozeano edo ibaietako baliabideak amaiezinak zirelako ustea izan, egunez egun haztegietatiko arrain gehiago jaten dugu, askotan konturatu ere
|
egin gabe
, gure etxe eta jatetxeetan. Gai honen gaineko euskal estatistikarik ez dugu, baina Espainiako haztegi-arrain produktoreen elkartearen (Apromar) datuen arabera, Espainiako etxe eta jatetxeetan jandako urraburu eta lupinen% 78 haztegietatikoa zen, 1990ean kopuru hori% 4koa baino ez zelarik.
|
|
Askotan gaia herriak berak jartzen du: taberna batean hasten bazara bertsotan, askotan konturatu ere
|
egin gabe
jendeak jarriko dizu gaia: edo neskalaguntza izan delako, edo xelebre bat delako...
|
|
Prezioan ere. Milioi erdi pezeta xahutu daitezke aste betean ahalegin handirik
|
egin gabe
.
|
|
Horregatik guztiagatik eskolako beste mutilek barre egiten zioten. Momolo deitzen zioten, berezko izena Joseba zuenik gogoratu ere
|
egin gabe
. Seigarren mailaren hasieran ordea, erabat aldatu zen Momolo eta lagunek bere kontura barrik egin ez zezaten bihurrikeriak eta gaiztakeriak egiten hasi zen...
|
|
Neurri horiekin, prebentzio jarduerak bultzatu eta zigor neurriak ezarri nahi dira.Izan ere, apirilean bertan 557 enpresa zeuden oraindik legedia bete gabe, laneko arriskuak ebaluatzeko eta era ezberdinetako lan istripuak saihesteko prebentzio planak behar den moduan
|
egin gabe
|
|
Agintaldia bost urtera murriztearen alde badaude ere, berdeek Errepublikako instituzioak zaharkituta daudela salatu nahi dute erreferendumean. Kanpaina Euskal Departamenduaren alde eginen dute, baina ABren ekimenarekin bat
|
egin gabe
. ABk erreferendumaren inguruan agertu duen" joera aderdikoia" salatu dute.
|
|
Etengabeko irain horietan, Lizarra deabrua da. Lintxatu beharreko satan politiko moduan erasotzen dute askok bere edukia irakurri ere
|
egin gabe
. Eta, harrigarriena zera da, Aznarrek eta Piquek herri palestinarrak bere etorkizuna erabaki eta Estatu propioa sortzeko duen zilegizko eskubidea aldarrika-tzen duten bitartean, Lizarra garbiketa etniko eta gaineratiko despropositoetarako iturburu moduan hartzea.
|
|
Dena den, bi eratako enuresiak bereizi behar dira: primarioa batetik, betidanik hor egon dena; eta sekundarioa bestetik, umeak sei hilabete baino denboraldi luzeagoan gauez pixarik
|
egin gabe
egon ondoren, edozein arrazoirengatik (psikologikoak, gehienbat) agertzen dena. Kasu hauetan arrazoi sortzailea da tratatu behar dena, ez enuresia.
|
|
Azkenik, txostenaren bosgarren erronkaren arabera, sindikalgintzaren jarduera ezin da" jokabide instituzionalisten" menpean geratu, zeren hainbat ekimen instituzionalen garrantziari ukorik
|
egin gabe
, sindikalgintza abertzalearen benetako indarra afiliazioa hobetzen eta gazteak eta emakumezkoak barneratu eta biltzeko antolamenduak berritzen saiatuko diren pertsonengan eta taldeetan baitago
|
|
Han dute komentua eta Arantzazuko Andre Mariari eskainitako basilika ere bai. Eta bertan egindako lan ugarien artean-idatzi, ikasi, abestu, irakatsi, fraide izateko jendea prestatu, eguraldiaren igarkizunak eskaini, inguruko baserritar eta artzainen kontu izan...-, bada bat, duela 55 urtez geroztik, hutsik
|
egin gabe
, urtero-urtero aurrera daramatena, hots, Arantzazuko Andre Mariaren Egutegia plazaratzea. Hauxe duzue datorren urteko egun guztiak biltzeaz gainera, esaera zaharrak, teoria berriak, dotrina irakaspenak, gure gizartearen berezitasunak, zientziak dituen bitxikeriak, txisteak eta abar luze bat zuen esku jartzen dituen orri multzoa.
|
|
Susako komentariogileak (Susa, 1989, 23 -24, 7 -8 orr.) narrazio honetan Sarrionandiak darabiltzan osagaiak jasotzen ditu, baloraziorik
|
egin gabe
: " Hamlet irakurtzen segitu, zeldarik zelda airean gurutzatzen diren elkarrizketak, oroitzapenak, haurtzaroa, kontzientziaren ernalgarria izan zen Burgosko epaiketa, armetako borroka...
|
|
Beraz, Sarrionandiarena erritmo pausatua duen poesia da, musikalitatez ehundua, errepikapenez eta hedapen sintaktikoez, irudietan eta zirkulu zabalagoetan hedatzen dena, uretako ondak bezala zabalduz, ez atzerakorik ez lasterketarik
|
egin gabe
.
|
|
Gero, 1936 urtean militarrak altxatu eta Franco buru jarri zenetik, gizaki soil bakoitzaren eskubideak kontuan hartu gabe, berrogei urteko diktadurak iraun zuen, katolikotasunaren izenean kristautasunaren printzipioei jaramonik
|
egin gabe
. Ikus bestela Unión Internacional de Malinas erakundeko C. Martí Martí eta R.
|
|
Agian, Euzko-gogoa aldizkarian irakurtzen nuen Andima Ibiñagabeitia izan nuen euskaltzaletasunaren eredugarri eta bultzatzaile, zeinak gomendatzen baitzigun euskal idazleoi norberaren euskalkian eta euskara batuan lanak burutzeko. Neurri batean horregatik aritu izan naiz, nire hizkuntzatik eta nire herritik mundu zabalera begira beste inori ukorik
|
egin gabe
. Eta Andima Ibiñagabeitiaz ikus Pako Sudupek eta biok 1999 urtean Jakin aldizkariaren 112 zenbakiaren 83 -100 orrialdeetan idatzi genuena.
|
|
Osotasunean ematen den jabetzea lortzen dugun heinean, autorregulazio organismikoaz ere jabetzen gara. Orduan, organismoari utzi ahal diogugutaz kargu egiten, etenik
|
egin gabe
, eskurik sartu gabe, duen jakindurian konfiantza jarriz?. 8
|
|
doi bat desberdina dela, bertsioakbadirela; berriemaile berak istorio bera modu desberdinean kontatzea ere gerta liteke.Ohar honek pellokeria ematen du, jakina eta onartua baita gertakari bakar bat kontatzeko orduan bakoitzak bere moduan egiten duela. Baina garrantzi handiko gauza damitoen aldagarritasuna, aldaketa txikietarik handietara pasatzen baita mailaka eta, istorio beraren bertsioz bertsio ibiliz eta zubirik zubi aitzina jarraikiz, posible da edozeinmitotatik abiaturik edozein mitotara heltzea, haustura sobera bortitzik
|
egin gabe
. Ez daerraz muga ematea eta zuzen erabakitzea, noiz arte gauden mito beraren aldaki bateaneta noiz hasten garen beste mito desberdin batean sartzen:
|
|
33zenbaki kaleratu ditu aldizkariak urteotan, eta bakoitzari bere, sarrera? (edo. Hitzaurregisa?) jartzen saiatu da Jose Luis, ia hutsik
|
egin gabe
, bakoitzeko idazlanak aurkeztealdera edo.
|
|
Eta zer da existitzea, existentzia? ...gokia dukeguUnamuno-ren Vida de Don Quijote y Sancho delakoaren prologoa(. El sepulcro deDon Quijote?), autore horren ohiko sarkasmoarekin bulgaritate nagusiaren aurka.Gehien-gehiengoaren existentzia, hau da, bizitzea, mundura etorri eta hortxe egoteada, egon, joatea tokatzen zaien arte?, estas pobres muchedumbres ordenadas y traaquilas que nacen, comen, duermen, se reproducen y mueren? 5?, ezer
|
egin gabe
mundua aldatzeko edo hobetzeko, urdailarena baino bestelako buruhausterik eta kezkarikgabe, utopiarik gabe, espirituarekin borrokarik izan gabe. –^Pero existen?
|
|
Are gehiago honi buruzkoirizpide zehatzik edo taxonomiarik ez dagoenean. Euskarazkotzat jo ditugunen arteanegon daitezke erdal erabilera duten kalkoak ezkutaturik, bai eta erdarazkoetan euskalhitzen multzoan sartu beharrekorik; hori
|
egin gabe
dagoen bitartean, ordea, gukgeureari eutsiko diogu.
|
|
Okerrik
|
egin gabe
esan liteke, aramaioarrek ez zutela inolako aukerarik izaneuskal lurraldeei edota euskal kulturari buruzko erreportaiarik xumeena ere ikusteko.Pelikula laburren norabidea ere garbia zen, beraz.
|
|
Izadiak, espanturik
|
egin gabe
, hor utzi digu, gure zibilizazio irriberaren barne-muinetan beretan iltzaturik, egiazko problema: heriotzarena.22
|
|
Betidanik izan duenzakarrerako joera areagotu egin zitzaion alargunduz geroztik; hala ere, badakit jakinmaite nauena eta seme-alaben ikustaldiak estimatzen dituena. Hortaz, haren zapuzkeriari jaramonik
|
egin gabe
erantzun nion, xalo:
|
|
Bere begi beltzak niregana zuzendu zituen, bizi-bizi. Gero, hitzik
|
egin gabe
, altxatu eta joan egin zen, bere adinean harrigarria egin zitzaidan zalutasun batekin. Atehura ere ixten ari zitzaidala sumatu nuen.
|
|
Lerro bakoitzean 65 pultsazio edo joalditara idazten badugu, minutu batean hizlari normal batek 16 lerro irakurriko ditu. Zifra hauekin ideia orokor bat izan dezakegu kronometraia
|
egin gabe
. Dena dela, gogoan izan behar dugu hizlari bakoitzak bere erritmoa duela.
|
|
katu behar dira, idaztean aldaketarik
|
egin gabe
–)
|
|
Eta ezin dut neure burua askatu, bederatzi urte bizipen asko direlako, lagun asko, elkarrekin eraikitako bizitza luze bat. Askatasuna ez da erraza, batez ere inori minik
|
egin gabe
.
|
|
Gau bat baino gehiago igaro zuen Txemak zoritxarreko Irlanda hartan lorik
|
egin gabe
, gogoratu ezinik ze kristo pasa zitzaion burutik disket hura aurkitu zuenean Eiderren gelako kutxa zahar batean. Ziurrenik ilusioa, nerabe garunbako batek bere gelako nesken koadernoak atzeko orrialdetik zabaltzen dituen bezalaxe, ea nonbaiten bere izena dagoen idatzirik.
|
|
Ikusi, bai, behin baino gehiagotan ikusi izan nituen nik belar haiek, kasu berezirik
|
egin gabe
ordea...
|
|
Baina ez nuen haiek mementuan baketzerik erdietsi, eta hala egon ziren egun osoan: hatsarrean, goizetik arratsalderat bitartean, elkarri so ere
|
egin gabe
; gero, arratsean, xuxendurik elkarri hainbat so, baina oharkabean eta itzalgaizka bezala... harik eta, gaua gainerat zetorkigunean, Antonio Joxerenganat hurbildu zen arte, bere arrazoinak erakusten zizkiola:
|
|
Eta han geunden biok, solasik
|
egin gabe
, baina etengabeko solasean, zeren eta haren pintzelada bakoitza hitz bat zen, protestarako eta erreboltarako deia ere izan zitekeena eta nik guztiz ulertzen nuena... eta hitzez hitz sartu nintzen, halatan, koadro haren ariman, biktimaren alde, borreroen kontra.
|
|
Ordea, bertze egun batean leize haietarik batek izutu ninduen: Rosarekin ezkondu eta handik hamar urterat izan zen, noiz eta, terrazan nengoela, gibeletik hurbildu baitzitzaidan, isilik, hotsik
|
egin gabe
, bere besoez inguratzen ninduela eta besarkatzen, nola hodei batek mendiaren gerria. Eta jiratu nintzen eta begietako behe-lainoak erakutsi zizkidan, erraiten zidalarik ezin malenkoniatsuago ezen hilabete luzea zeramala gaizki, nekaturik bezala eta ezindurik... eta bere neketik eta ezinetik erran zidan ezen maite-maite ninduela, eta bi malko isuri zitzaizkion.
|
|
...ipozaren belauntzia belarik eta haizerik gabe geratu balitz bezala, eta guztia berdintsu eta orobatsu balitzait bezala; edo, erran beharko nuke, agian, ezen ez nuela deus berririk igurikitzen bizitzatik, zeren iduritzen baitzitzaidan gainezka egin zuela ene oinazearen ontziak, eta hargatik geratu nintzela, bizirik nengoen arren, hilik banengo bezala, neure desditxen aitzinean Jainkoari protestarik
|
egin gabe
eta oihurik egin gabe, nola egin baitzuen, aldiz, Jobek, bere kinka larrian eta bere desditxaren erdian...?
|
|
...larik eta haizerik gabe geratu balitz bezala, eta guztia berdintsu eta orobatsu balitzait bezala; edo, erran beharko nuke, agian, ezen ez nuela deus berririk igurikitzen bizitzatik, zeren iduritzen baitzitzaidan gainezka egin zuela ene oinazearen ontziak, eta hargatik geratu nintzela, bizirik nengoen arren, hilik banengo bezala, neure desditxen aitzinean Jainkoari protestarik egin gabe eta oihurik
|
egin gabe
, nola egin baitzuen, aldiz, Jobek, bere kinka larrian eta bere desditxaren erdian...?
|
|
" Hori duk hori! Mundurat etortzea merezi dik, honen ikusteagatik...!", eta ezin izan dut aitzina egin, hari buruzko komentariorik
|
egin gabe
.
|
|
Baina, zirkinik ere
|
egin gabe
, osabak bere lekuan segitu zuen... Eta begiak hertsi, eta hots lehor bat entzun nuen, baita Arkimedesen neurriz kanpoko intziria ere...
|
|
Zeren, nola gorputzaren begiak kanporat beha ditugun, hala iduritzen zaigu ezen etsai guztiak kanpoan ditugula, ohartu ere
|
egin gabe
ezen etsairik handiena nork bere burua duela. Zeren, begiak kanporat ditugula, erakargarri zaigun guztia desiratzen baitugu, eta, desiraren desiraz, ekiten diogu sare baten egiteari, gure desiraren objektu zein pertsonen ehizatzeko.
|
|
Latina zekien —hala-hola, murduskatzen bertzerik ez—, baita gramatikaren eta eskolastikaren funtsezko arauak ere, baina, handik harat, deus guti gehiago. Muga haien aitzinean, ordea, bazuen dohain bat, gizonen artean batere ohikoa ez dena, eta zen ezen bazekiela bere mailaren eta bere neurriaren berri, eta haren arauaz jokatzen zuela, itxurarik
|
egin gabe
. Gurasoak, izaitez, laborariak zituen, eta ez zen bere etorkia ezkutatzen ibiltzen; etxeko zamaria asto bat zuen, eta ez zen Kaligularen zaldiari beha bizi, bere asto hura ere kontsul noiz eginen ote zuten, halako moldez, non ez baitzuen zaldirik nahi izan, bai gurasoek eta bai aitona Nikolasek ere zaldi eder bat erregalatu nahi izan ziotenean, jende printzipalaren eredurat eta haien idurirat ibil zedin.
|
|
Edo, erran beharko ote genuke ezen libre izan nahi genukeela, eta, libre izaiteko, hitzak elkarren artean kateatzen eta lotzen ikasten dugula, baina, lotzearen lotzeaz eta kateatzearen kateatzeaz, guhaur lotzen eta kateatzen gaituztela finean, ohartu ere
|
egin gabe
usu...?
|
|
Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako. ...usi zituela haiek guztiak —ikatza baino beltzagoak—, infernuko garren artean kiskaltzen eta oihu desesperatuak egiten; eta, honelatan, mozkor hark amestu edo asmatu idurietarik hartu zuen ziega ilun hark fama are ilunago hura, jauregiko bertze morroien eta neskameen kontsentimenduarekin; eta ez hauek erran ziotelako sinesten ziotela, baina bai isilik geratu zirelako, irririk eta trufarik
|
egin gabe
morroi mozkorrari gai hartaz solasten zenean, erakusten zutelarik, gisa hartan, ezen sinestetik hurbilago zeudela ez sinestetik baino. Eta Mattin eta biok ere halatsu geunden, zeren eta artean umeak baikinen, imajinazinoaren edozein fantasia sinesteko prest.
|
|
Eta, horrela, egunetan egon nintzen anaiarekin hitzik
|
egin gabe
, haserre, zeren ez baitzegoen haserre hura gozatzerik ez ematzerik... eta zeren senda baitai-tezke zauri ezpatazkoak, baina nekez mihizkoak, nola izan baitziren anaiak neuri eraginak. Eta, ahal nuenean, aita Bartolomeren eta osaba Joanikoten eskolen ondotik, Pedro Huizirenganat joaiten nintzen, zeina, santa Klararen koadroa pintatu ondoren, kaperako freskoa pintatzen ari baitzen; edo, noizik behin, bakarrik joaiten nintzen paseatzerat, jaun Marcelekin ikasi nituen Virgilioren edo bertze poeta handien hitzetarik Elbiraren edertasunarekin amets egiterat.
|
|
Eta, nigarrarekin batean, jauregitik eta osaba Joanikotenganik ihes egiteko gogoa izeki zitzaidan, jaundu eta nagusitu. Eta jaso nituen begiak eta hodei hura ikusi nuen, gurdi bat zirudiena, haizearen zaldiek tiratua, eta neure burua haren gainean idurikatu nuen, Urbiaindik urrun ninderamala, gero eta urrunago; idurikatu nuen gero ezen Italian ezagutu nuen napolitarra etxe ondotik iragan zitekeela bere Donejakuerako bidean, eta harat joan nintekeela ni ere harekin, neure buruari galderarik
|
egin gabe
, gitarra-musikaren hatsarekin bat eginik, eta behatu ere egin nuen bidean goiti, ea ba ote zetorren... Baina zer nenbilen ni, ezinezko amets hartan denbora alferrik galtzen?
|
|
Fede kontuetan gizon gogorra eta zurruna zen arren, gozo ibili zitzaidan aita jesuita nik hari eginikako lehen aitor hartan, neure kontzientzia estutu gabe eta neurriz kanpoko galdegiterik
|
egin gabe
. Halarik ere, aita Bartolomek ongi baino hobeki zekien orduko zer nahi zuen eneganik, eta, akabantzan, bere kontseiluen emaiterat beharturik sentitu zen:
|
|
hi eta ni bezalako jendearen aurka, beraz! Eta guk deus
|
egin gabe
geratu behar al dugu, ahoa zabaldu gabe eta protestarik egin gabe, festaz festa. Zeren tratua gaurko afarian sinatzekoak dituk, eta horrek ez dik erremediorik... baina afariari guhaurk jar ziezaiokeagu soinua, beharbada...
|
|
hi eta ni bezalako jendearen aurka, beraz! Eta guk deus egin gabe geratu behar al dugu, ahoa zabaldu gabe eta protestarik
|
egin gabe
, festaz festa. Zeren tratua gaurko afarian sinatzekoak dituk, eta horrek ez dik erremediorik... baina afariari guhaurk jar ziezaiokeagu soinua, beharbada...
|
|
Eta auto sakramental iduriko hartan bazirudien, han geunden moduan, ezen gurutzatuen artillero konpainia bat osatzen genuela, eta konpainia hark sultanaren jauregia hartu nahi zuela, atakea erretaguardiatik jorik eta handik oldarturik. Eta, makurturik geundelako, isilpean gindoazela zirudien, baina isiletik eskas eta urri genbiltzan inguru hartan, bertzalde, zeren bakoitza jo eta ke ari baitzen, bere ahaleginean tinko, orain tiro eta orain ere tiro, nehor ere gibela
|
egin gabe
, munizionez ongi horniturik eta spiritu militarrez gainezka, jauregiaren idurizko konkista hartan gure ohorea jokoan balego bezala.
|
|
Eta egun batean putetxe haietarik batean hain sentitu nintzen arrotz neure buruarekin jende haien artean, non, deus ere
|
egin gabe
, neurekin nuen emaztekiari ordaindu eta alde egin bainuen.
|
|
Kaskezurraren sendagarria urdailaren hondagarri gerta ez dadin, zerbait jateko kontseilatzen dute adituek. Damurik, egun franko eginik nengoen etxerako erosketarik
|
egin gabe
, eta Josuk eta bere Edurne/ Ixter-puxkak lehengo asteazkeneko bazkari oparoaz geroztik deusetan hazi bazuten etxeko despentsa, ez zegoen agerian. Aurkikuntza bakarra, galleta idor batzuk, jangarritasun eskasekoak nire lixeriketa aparatu tratutxarturako.
|
|
—Ez zagok oporretan —Ttipik Ximurraren petaka bere ahora hurbildu zuen, jabearen mutur beltzari kasurik
|
egin gabe
.
|
|
Eginahalean, begi bat behartu nuen iratzargailuaren aldera; oraindik hogei minutu baino gehiago diana jo arte. Zirkinik ere
|
egin gabe
, joka utzi nuen telefonoa, deiegilea, nornahi zela, aspertzeko ustean.
|
|
Bere autora behartu ninduen, nik kontrakorik
|
egin gabe
. Txabiskeak" Memphis" zuen izena, jauregi sasikoa, etxebizitza merkez eta ibilgailuak konpontzeko tailerrez hesitua.
|
|
Charlyren trufei kasurik
|
egin gabe
, amorante bati bezala itsatsi nintzaion bizkarrean, eskuin besoan tatuaturiko bihotz geziz zauritua sudurpean nuela.
|
|
Esaldia nirea izan zitekeen, baina zerbitzariak erran zuen. Emakumea ikararik
|
egin gabe
egona zen anarteraino, musika aparatuaren ondoan pipatzen. Bertzela jantzirik, betertzeko zimurrek baizik ez zioten adina salatuko.
|
|
Egia osoa erranen badut, neurez, eguneko istripuen kronika
|
egin gabe
ez nintekeen lantokitik parti. Horrek dei sorta zekarren, ospitaleetara, Gurutze Gorrira eta polizi kidego ezberdinetara.
|
|
Uztailaren hasieran etortzen dira egunkarira, ikasturte hondarreko azterketetan botatako izerdia oraino larru-azalean itsatsia daramatela. Lerro bat ere ez dakite zuzen idazten, eta orduan, zuzendariak —lehengoak edo oraingoak, berdin du—, urtero hutsik
|
egin gabe
, niri egozten dizkit hasierako egunetan. Alferrik dira nire protestak eta nire erreguak.
|
|
Ez duk harritzekoa, bertzalde, opari pozoitsua baitzen. Lapurketaren salaketa bera ere
|
egin gabe
zuelarik, pentsa zer-nolako argibideak eman beharko zizkigun, atsoa erreklamatzera etorriz gero!
|
|
—Ez duzu merezi, baina zortea duzu. Kontu nardagarri hau isilpean uzteko erabaki irmoa hartu dut, Sarasa inspektoreordeari kasurik
|
egin gabe
...
|
|
Abuztuko asteazken horretako arratsa ere hagitz probetxugarria gertatzen ari zitzaidan Antonio Musu-tristeren jabegoetan. Bi ordu baino gehiago neramatzan, barra pareko jarleku garaitik ikararik
|
egin gabe
, ene burmuinetako kaka artean txipli-txaplaka. Sei ginebrakada edan eta hamalau bat zigarro erre ondotik, gauaren gailurra jotzen ari nintzen, hots, zizare ustel bat denetan porrot egina nintzela ondorioztatzeko une hunkigarria.
|
|
Orain, larriena kenduta, nolabait normaldu nauk jan-edanetan. Trukean, gimnasiora joaten nauk, egunero hutsik
|
egin gabe
, bi orduz, iluntzean. Urratua bukatzen diat, baina, gure adinean, galduak gaudek geure buruari gogor egin ezean.
|
|
Beharbada ez dira bikote gazte batendako mintzagairik erromantikoenak, baina garai liluragarritzat daukat gogoan. Lantokia bera leku jasangarria iduritu zitzaidan bolada hartan, eta nire lanaldi beti luzexkoak akituta, trago bakarrik ere
|
egin gabe
etxeratzeko ohitura berraurkitu nuen.
|
|
Handik goiti, aurpegi mudagaitz berberarekin hartuko nituen elkarren segidan etorri ziren guztiak: kirologia, radiestesia, alkimia, bidaia astralak, filosofia tibetarra eta, hutsik
|
egin gabe
, horiei denei zegozkien" Taldeak". Kezka bakarra nuen, alegia, horiek guztiek nigan eta nire bizian ahalik eta eragin gutien izatea.
|
|
Dexenteko karga garraiatuagatik ere, neure buruaren jabe eta xutik egoteko gauza nintzen, Josureneko neure bizitegi behin-behinekora azaltzean. " Lisboatik" jalgitik trago bakarrik ere
|
egin gabe
, udako gau giro epelaz gozatua nintzen, hiri ia-ia hutsean barna ibiltari. Eskailerak argirik gabe zeuden beti, baina horretara ere jarria nintzen etxe horretan egindako lau hilabeteetan.
|
|
Eskutik helduta gidatu ninduen komuneraino, haur ibili berria eginda. Komunzuloaren gainean jarrarazirik, kotoi puska bat ur oxigenatuarekin blaitu eta bisaia igurtzi zidan, nire espantuei kasurik
|
egin gabe
. Atorra gorriztatua kentzen ere hasi zitzaidan, baina keinu batez adierazi nion lan hori neronek egin nezakeela.
|
|
Ni, horrelako egokieretan ohi dudanez, berandu ailegatu eta jartzeko lekurik ez zenez, zutik gelditu nintzen sarreraren ondoan. Apezaren predikuari kasu handirik
|
egin gabe
, aurpegi ezagunen eske egin nuen elizkizunaren parterik luzeena. Ttipi hamar bat metro haratago aurkitu nuen, banku luzeetariko batean eseria.
|
|
Neure buruarekiko konfiantza sendotu ahala, konplexuak ere astinduz. Jende aurrean naturaltasun osoz igeri eginez, plazan, abenidetan, hipermerkatuan; noiz crawlez, noiz biz  karrez edo bularrez; beti gizalegez eta inor hartxintxarrez edo lauza txikiz edo belar izpiz zipriztindu gabe; umeen aurrean, buruz behera inoiz jauzirik
|
egin gabe
; Udalak (baina ez soilik Udalak) eman zizkidan aginduak (xelebreak gehitzekotan ibili naiz, baina eutsi diot tentaldiari) estu-estu betez; alegia, nire garraiomodu ez ezik bizimodu ere bilakatu dena ahalik eta erarik arruntenean aurrera eramanez, inon enbarazurik edo ezustekorik sortu gabe, eskatzen zaizkidan erakustaldiei gogotsu erantzunez, baina muga jakin ba  tzuk sekula gainditu gabe; bet...
|
|
Errebisiorik
|
egin gabe
|
|
Larrialdiaren berri eman nuen harrera-gelan, ahalik eta erarik zuzenenean. Gero, autoa hartu, eta, semeari gustatzen zaion burrundaran, klinikatik jaitsi ginen, bost urteko errebisioa
|
egin gabe
.
|
|
Bazen beste arrazoi bat ere, garrantzitsuena beharbada: ez zuela ordura arte sekula gabardinarik izan, are gutxiago gorri ilunik, eta gabardina ardokolore dizdizariak berealdiko poza eragin zion, eta horregatik jantzi zuen ikusi ahalakoan, lehen bi arrazoietan erreparatu ere
|
egin gabe
. Astelehena zen, eta Brown jauna ohartu zen, edo bulegoko idazkari pinpirinak ohartarazi zion, oso guapo zetorrela ile kolore berriarekin, tonu beltzaxka harekin, ilunxeegia aukeran, baina ondo hala ere, halako erokeriak ere egin behar izaten zirela noizean behin, bizian behin badarik ere, asperduraren gurpil geldiezinak irentsiko ez bagaitu.
|
|
Baina, ai! txiki bat ere
|
egin gabe
joan zitzaidan, eta konplotaren arrazoi makiabelikoak azaldu gabe; eskuetatik joan zitzaidan, betiko hil nuen, eta nire baitan alaitasun sakona sentitu nuen, aztarna ezezagunekiko bakea, aurrean arerio bat gutxiago daukazula jakiteak ematen duen lasaitasuna. Garaipen hark, gainera, indartsu egin ninduen ni, eta ahul egin zituen gainerako arerioak:
|
|
Jokabide, bizimodu eta gainerako xehetasunekin Brown jaunak ordezkatzen zuen gizaseme berriaren soslaia ehundu zuen, bere baitarako; gehien harritzen zuena zen, nolanahi ere, ezer itxurazkorik
|
egin gabe
-eta segur aski ez zuen ezer egiten, ez zekielako ezer egiten-, zein maila ekonomiko erakusten zuen: jantziak, erlojua, bazkariak, gau-kontuak, eta garajean gordetzen zuen Escort Cosworth urdina!
|
|
Ohartu zen gogoz kontra jarri zuela martxan motorra, eta eskuek sekulako nagusitasuna erakutsi ziotela segituan, pilotu profesional baten adinakoa. Eta nondik, ordea, diru haiek guztiak ezer itxurazkorik
|
egin gabe
! Erantzun batzuk otu zitzaizkion arrapaladan:
|
|
Aurrera dezadan orain aste hartan ere hu  tsik
|
egin gabe
joan zela egunero-egunero bulegora; hiru aste egin zituen, beraz, bulegora joanez eta bere diseinuak eginez, itxuraldaketa prozesua hasi eta gero. Eta hutsik egin gabe joan zela esan dugu, eta bere lana txukun bete zuela ere bai, azken baieztatze hau guztiz egia ez den arren.
|
|
Aurrera dezadan orain aste hartan ere hu  tsik egin gabe joan zela egunero-egunero bulegora; hiru aste egin zituen, beraz, bulegora joanez eta bere diseinuak eginez, itxuraldaketa prozesua hasi eta gero. Eta hutsik
|
egin gabe
joan zela esan dugu, eta bere lana txukun bete zuela ere bai, azken baieztatze hau guztiz egia ez den arren. Eta ez da guztiz egia-ezta guztiz gezurra ere-, Brown jaunak, nozitu zituen barne-aldaketen ondorioz, batik bat, ez baitzuen azkenerako gauza bat ondo egiten, ez baitzekien nola erabiltzen zen ordenagailua, zer zen marrazki bat, zertarako balio zuen arkatz batek.
|
|
Edurneren deiari jaramonik
|
egin gabe
jiratu nintzen, eta ahal nuen azkarren alde egin nuen. Agonduta zeuden eta musuka biak.
|
|
-Bostonen izan ginenean, egunkaria erosi nuen nire ingeles kaxkarrari hautsa kentzearren, eta hantxe irakurri nuen, gu New Yorken egon ginen egunetan, Bronxeko zooko tigre batek ihes egin zuela. Nonbait, polizia jo eta su ibili zen haren bila, baina albistea publiko
|
egin gabe
, ez baitzituzten herritarrak eta turistak beldurtu nahi. Ba orain dela gutxi arte ezin izan dute harrapatu, hain zuzen ere Central Park-en ezkutatua...
|
|
Gainera, ni topatu ahal izateko, arimak bi eragozpen ditu: alde batera, hegaldia Bruselan eskalarik
|
egin gabe
izan balitz, arimak Sondikan arrasto zuzena hartu, eta lehenago edo geroago helduko zen New Yorkeraino, baina ez da horrela eta benetan egiteko zaila izango du; bestera, hiri honetara heldu arren, nekez aurkituko nau hainbeste jenderen artean (are nekezago kontuan izanik hemen inoiz baino Mary Land  fordago naizela...)
|
|
-Niri eman didaten helbidea hau da-adierazi digu zirkinik
|
egin gabe
eta paper bat luzatzearekin batera-. Gustura ez bazaudete, nahi izanez gero agentziara deituko dut.
|
|
Oraingoan ere zirkinik
|
egin gabe
, Danek furgonetatik Chicagoko mapa atera, eta hoteleko kalea topatu du, hirigunetik urrun samar hura ere. Orduan matxinada erabatekoa izan da eta, nekez bada nekez, azkenean erabaki hau hartu dugu:
|
|
Bekadunaren (A) lekukotasuna argi baino argiagoa izan da eta xehetasunik lizunena ere zehaztasunez azaldu du, begirada Danengandik bereizi ere
|
egin gabe
(argi dago orain arteko haren estrategiak huts besterik ez duela egin eta epaiketan ere ez duela ahantzi): noiz eta nola ezagutu zuten elkar, zer nolako klabeak zituzten elkarri mezuak igortzeko, zer eta nola egiten zuten (egunean zehar Tomekin batera gehiegi ez ikusi arren, Adelak ongi baino hobeki prestatua zuen bere jarduna).
|
|
Jokabide hori, helduak, adimentsuak eta balio moral berekoak diren gizakiak ezgauzak balira bezala tratatzea izango litzateke. Ideologia liberalaren zutabea den preskripzio honen arabera, gizabanakoak beraiek dira bizitza ona bilatzen dutenak; estatuak bilaketa hori antolatu eta zuzendu behar du, horretarako markoa eskaini behar du, baina inolako apusturik
|
egin gabe
, ez alde ez kontra. Aipaturiko zentzu honetan, beraz, estatuaren neutraltasunarena" neurritasunaren doktrina" dela esan daiteke (doctrine of restraint) (Raz, 1986:
|
|
4) Kanpo jarduera instituzionala: etenik
|
egin gabe
1936-1939 fasera pasatu zen, Gerra Zibileko urteetara alegia. Urte horietan —tesian zehazten ditudan zenbait gertaera direla medio— urrats oso garrantzitsua eman zuen kanpo politikak, hamarkada batzuk lehenago hasitako prozesua punturik goreneraino eraman baitzuen (8 eta 9 kapituluak," Eusko Jaurlaritzaren nazioarteko jarduera (1936-1939):
|
|
Honek aldaketa garrantzitsua suposatzen du atzera begira jartzen bagara. Historikoki liburutegietan eremuak itxi egin dizkiogu gizarteari, azken honi arreta gehiegi
|
egin gabe
bizi izan garelarik. Orain informazio bir findegiak garenez, kontsumitzaileak edo/ eta erabiltzaileak behar duen ezagutza prestatzen aritzen gara.
|
|
Magistratu deduzko batzuek asmatu dute, behin baino gehiagotan, erabereko legeria ezartzeko proiektua. Idazle aipatu baten hitzetan, eraberekotasuna bikaintasun mota da, izpiritu handiek noizbehinka antzeman eta txikiak, hutsik
|
egin gabe
, jipoitu egiten dituena.
|
|
Arras bestelakoa da gai zibila, hemen jurisprudentzia behar-beharrezkoa baita. Gai zibil guztiak legeen bidez arautzea ezinezkoa da; hartara, beharrezkoa da norbanakoen artean egon daitezkeen eztabaidak amaitzea eta horretarako eztabaidok ebatzi beharra dago herritar bakoitza bere kausaren epaile
|
egin gabe
, betiere aintzat hartuta subiranotasunaren lehen zama justizia dela.
|
|
alde batetik, munduari dagokion enuntziatu bakoitza beste enuntziatu guztiekin erlazioan jarri, eta, bestetik, pentsamendu jario bakoitza aldez aurretiko pentsamendu jarioekin lotu. Eta nahiz eta Descartesek behin eta berriro pentsamenduaren prozesuak aipatu, erlazio logikoek osatzen zituzten sistemak bailiran erabiltzen zituen, pentsamenduak berak azpitik behar dituen progresio psikologikoei —pentsamendua sortzen duten prozesu psikologikoei— jaramonik
|
egin gabe
. Pentsamenduaren jario bakoitza, segida logiko berria bailitzan behin eta berriro has zitekeela uste zuen.
|
|
Sei urte eta erdi igaro genuen horrela, eta ordutik aurrera hasi ziren tarteka moduluz aldarazten, bat hona eta bestea hara, trukatzen bezala. Eta ziegaz ere aldatzen gintuzten, hiru-lau asteko tartearekin, hutsik
|
egin gabe
aldatu ere gainera. Guztira hamabi urte egin ditudanez Castellonen, pentsa zenbat ziega pasa izan ditudan!; neuk ere ez dakit.
|
|
Gure amak jakin zuen Donostian gaixorik nengoela, baina hain gaizki nengoenik eta gutxiagorik ere ez; ezta sanatoriora joatekoa nintzela ere. Andazarraten nengoela jakin zuenetik, ahal zuen guztietan etorri zitzaidan, hutsik
|
egin gabe
, jakiz kargatuta: eltzekaria, fruta...
|
|
Hego Amerikan grabatutako foiletoi merke eta makal horietako bat ari ziren ematen. Telebistari jaramonik
|
egin gabe
, patxadaz gosaldu genuen Lauaxetak eta biok, kafesne bana eta hiru kruasan bion artean. Gosaltzen ari ginela, bi gizonek ekarri zuten Uitziko hilketaren berria ostatura.
|
|
Erabateko baieztapen ziurra nahi izango zukeen, baina garitako ertzainaren aurretik pasatzean ez zen hari galdetzen ausartu. Gainerako bisitariak imitatuz, ertzainari diosalik
|
egin gabe
irten zen Juntetxetik.
|
|
Treneko bidaiarien isiltasunak eta bakardadeak ezinegona piztu zion, nolanahi ere, barrenean. Gehientsuenak bakarrik sartzen ziren bagoira eta, orotara bagoi osoan dozena bat lagun baino gehiago ez bildu arren, inori diosalik
|
egin gabe
, elkarrengandik ahalik eta urrunen esertzen saiatzen ziren. Ez zen hala izaten Lauaxetak lehen mende laurdenean ezagutu zuen garraio publikoan.
|
|
" J.L.L. 40 urteko aizarnazabaldar gizasemearen gorpua aurkitu zuen atzo goizean inguruko nekazari batek Angiozarko hilerriaren atarian", zioten gutxi gorabehera, gaztelaniaz. " Oraindik argitu gabe dago noiz eta nola hil zen J.L.L., baina uste da herenegun ilunabarretik edo arratsaldetik egongo zela gorpua nekazariak aurkitu zuen lekuan, inor han zegoenik ohartu ere
|
egin gabe
, paraje bakartia baita." Baina Egunkaria-ko artikuluan osorik zetorren nire izena, Julen Lamarain Lizaur, nire biografia laburbiltzen zuen laudoriozko paragrafo koxkor batekin eta zutabe bakarreko argazki batekin batera;" euskaltzale jatorra" eta" langile suharra" izan nintzela beti zioen artikuluaren egileak.
|
|
Barrez, begiak itxita eta zakila ukitu ere
|
egin gabe
, hazia isuri nuen, gogotik isuri ere, luzaz eta oparo, zeru urdin garbia neure hazitan blai utzi nahi banu bezala.
|
|
Zuhaixken atzean lo gelditu zuan. Bazeramaan bi gau lorik
|
egin gabe
eta, simaur pilo batean ere egingo zian lo...! Aterarazi genian behintzat bere gordelekutik...
|
|
Handik atzera barrara heldu zelarik, aurpegi zupatuko hark bere begi beltzak neskaren ipurdian tinkaturik zeuzkala drolekeriaren bat esan, hiru lagunek barre egin zuten. Neskak, aparientziaz jaramonik
|
egin gabe
hari, ja bere tokitik Xani begiratu zion. Begiak ere beltzak, sudurraren hegalean zakar ttiki bat zeukan.
|
2001
|
|
ETA ere sartu zen borroka horretan, hainbat ekintza armaturen bidez. Horrek guztiak pertsona batzuren heriotza eragin zuen, nola Iberdueroko langileen artean, hala euskal erakunde armatuko militanteen artean. Azkenerako, Lemoizko obrak erabat geldiarazi ziren, eta Iberduerori 400.000 milioi pezetako kalte ordaina eman zitzaion, gure argiaren ordainketaren bidez. Gaur egun, 2001 urtean, bertako instalazioak oraindik ez dira eraitsi eta zutik diraute, borrokan hartan esku hartu zutenen nahiari jaramonik
|
egin gabe
.
|
|
Beraz, berriro ere azkenerako langileek ordaindu behar dituzte PPren Gobernuko interes partikularrek eragindako krisialdi politikoaren ondorioak. Izan ere, PPren Gobernua ez da gauza baliabide ekonomikoak diskriminaziorik
|
egin gabe
behar bezala administratzeko, kontuan izanik, gainera, neurri handi batean, Gizarte Segurantzaren bidez, langileengandik eta horien enpresengandik lortutako baliabide ekonomikoak direla. Urtean 12.000 milioi pezeta, ELAk bere azken Biltzarrean adierazitakoaren arabera.
|
|
Baziren ordea Z. ARGIA bezala zentsuratik nola ihes egin asmatu ezinik zebiltzanak ere, eta horien ikuspuntua alderantzizkoa zen: nola jakinaren gainean jarri jendea, komunikabideari kalterik
|
egin gabe
! Hauen hautabideak murritzak zirenez, irudimen aberatsa eduki behar...
|
|
Hala ere, zerbait bere bukaeran dagoela egia bada, beste zerbait sortuko da. Horrela izango bada, berriak bere bidea egitean zaharrean gaizki eginda geratutakoa, edota
|
egin gabe
utzitakoa, zuzen dezala. Demokraziak irabaz ditzala hemen lehen debekatuta utzi zitzaizkion eremuak.
|
|
Urteko egunik luzeenetan gaude. Atarietan lizarra, elorri zuria eta malba eta larrosezko erramilotak laster iltzatuko direnez, jabetu ere
|
egin gabe
, udako solstizioa etorriko da, eta egunez egun, minutuka-minutuka gaua hazten hasiko da eguzkiak bizkarra ematen digun eran. Sasoi honetan lurra berotua da dagoeneko eta sustrai mokofinak dituzten palmondo eta palmerak landatzeko garai aproposa da.
|
|
Estrukturalki ez dira nahi genituen helburu guztiak bete izan, baina ezinbestekoa zen eztabaida gauzatu da. Okerragoa izango zen eztabaida eta prozesu hau
|
egin gabe
gelditzea.
|
|
Beste alde batetik, azkeneko hamarkadetan gure herri zein hirietako frontoi zaharren alboan frontoi berri erraldoiak sortu dira, harria baztertuz material industrialez eraikiak, eguzki-izpiak saihestuz metalezko maskor batez estaliak, eta, ohiko estetikari jaramonik
|
egin gabe
, barrutik telebista helmuga eta kanpotik kolore biziz margotuak. Pilotaleku baino polikiroldegi gehiago, espazio berri hauen ondorioz betiko frontoiak haurren jolasetarako edo behin-behineko aparkalekutarako (Lapurdiko Sarako errebote-frontoi zoragarria honen adibiderik negargarriena izan liteke) baztertuta geratu dira.
|