Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2001
‎Mezua motza eta zehatza izan zen. Pablo mozkor mozkor eginda harrapatu zuten autopistan eta laguntzeko eskatzen zidan. " Komisaldegira joan eta lagundu.
2002
‎Nire ustez, gorroto espirala elikatzean baino gehiago polizi jokabide okerretan oinarritzen da tortura hemen. Estatuak badu aski tresna, bere 700 telebistekin eta horietan lan egiten duten zuen lankideekin, zer nezesidade daukazu polizia bat torturak egiten harrapatzeko arriskuan erabiltzeko. Begira Galindo eta besteena.
2004
‎–Orduan jakin genuen egia –jarraitu zuen Einsteinek– Mundu Gerrak fisika nuklearreko ikerketak egiten harrapatu zuen Werner. Naziek Alemaniaren proiektu nuklearreko buru ezarri zuten berehala.
2005
‎–Etorri hona! –agindu zidan segundo batzuk lehenago txiza egiten harrapatutako gizonak, bere ahotsak, gizonarena baino areago, goseak edo amorruak arrazoigabetutako presa txakurrarena zirudiela.
‎–Baina egoerak eta egoerak zaudek, hori ere bazakiat, Joantxo; pistola batez Anari mehatxu egiten harrapatu izan banu Panizo, bi tiro joko nizkioan, eskuak batere dardararik egin gabe.
‎Hemen abandonatuta bezala utzi gintuzten gauaren erdian bia hil batean," Zoazte zeuen lagunetara" esan izan baligute bezala. Nik pentsatu nuen jukutria bat zela ihes egiten harrapatuta denoi beruna emateko. Antonek zabaldu egin zuen, jauzi egin zuen.
2008
‎Eta Reginak entzun egin zion izeba Eugeniri. Eta orduan, gaiztakeria bat gordean egiten harrapatzen duten haurraren antzera, lotsa lotsa eginda sentitu zen neska, babesik gabe, blokeatuta. Jarraian, berriz, sentimendu blokeatuei ihesbidea emateko, negar egiteko gogoa etorri zitzaion, antza, nahiz eta, orduan ere, agerian zegoena ezkutatu nahi izan zuen, eskuak begietara eramanez.
‎Ez ditut inoiz ulertu emakumeei lehen hitzean beren penak kontatzen hasten zaizkien gizonezko belaxka horiek. Etxera etorri eta niri ez zidan galdera intimorik egiten, gauza intimoetara igarotzen zen zuzenean, eskuak okupaturik banituen bereziki, sukaldean errezeta liburua aldean nuela jakiren bat prestatzen edo mantala jantzita beste etxeko lanen bat egiten harrapatzen baninduen alegia. Orduan banekien Paganini edo Bachen obraren bat entsaiatzen aritu zirela.
‎Eta kartelaren irudian oinezko bat ageri da, errepidea zeharkatzen, zebra biderik ez dagoen toki batetik. Hori ikusita, zer erranen dute egin beharrekoa egiteagatik harrapatu zituzten 98 pertsona horiek. Jakin min handia dugu, makina hiltzaileei zuzenduriko informazio kanpaina nola egiten duten ikusteko.
‎Iheslariek ia lau minutuko aldea lortu zuten, baina portuak gora eta behera, nekea handiz zihoaz eta atzetik, ziztu bizian zetorren tropela, Astana, Cofidis, Quick Step eta Bouygues Telecom buruan zirela. Ihesean 120 kilometro egin ondoren harrapatu zuen tropelak Arrietaren taldea.Azken kilometrotan faboritoen ihes saiakerak izan zuten protagonismoa. Evans lehenengo, Luis Leon Sanchez ondoren, Grivko, Astarloza...
‎Eta Reginak entzun egin zion izeba Eugeniri. Eta orduan, gaiztakeria bat gordean egiten harrapatzen duten haurraren antzera, lotsa lotsa eginda sentitu zen neska, babesik gabe, blokeatuta. Jarraian, berriz, sentimendu blokeatuei ihesbidea emateko, negar egiteko gogoa etorri zitzaion, antza, nahiz eta, orduan ere, agerian zegoena ezkutatu nahi izan zuen, eskuak begietara eramanez.
2009
‎Abelek Lukasi jaramon gehiago egiteko eskatuko dio semeari. Koldok Leonor telefonoz goxo goxo hitz egiten harrapatuko du. Beste gizon batekin ateratzen hasi denaren susmoa du Koldok eta Itxasori kontatuko dio.
‎Bere ama zen, etxeko atetik hoska. Ugartek txanponak zeuzkan esku ahurrari begiratu zion une batez larrituta, idiarena egiten harrapatu izan balute bezala. Berehala, txanponak berriz kaxan utzi, tapa itxi eta atea ireki zuen.
‎HAIZEA sartuko da ogia besapean duela eta saiakera berri bat egiten harrapatuko ditu.
‎LEO. Goizean, telefonoz hitz egiten harrapatu dut. Badakizu norekin?
‎UNAI, ALEX eta MARKEL gozo hitz egiten harrapatuz (169 atala, 9.sek);
‎KEVIN. Orduan zer? Alde egiten harrapatzen baditiat, atzetik aterako nauk korrika?
2010
‎Igande arratsaldea zen, bazkal ostea, siesta garaia. Baina eskulanak egiten harrapatu gintuen. Inkesta egile gazte batek etxeko tirrina jo eta EAEko bizi kalitate mailari buruzko inkesta bat burutzen ari zirela jakitera eman zigun.
2011
‎hark emango dio ameto eraikuntzari, edo botako ditu atzera egitasmo guztiak.Alegazioan adierazi dietena kontuan izango dutela esanda erantzun du portuaren arduradunak. Karguan bi aste ere egiterako harrapatu du albistearen zurrunbiloak. Txostenaren berri atzo eman zuen El País kazetak, baina, jakin, lehenagotik bazekien txostenaren berri Pasaiako Portu Agintaritzak.
‎Miarritzeko Jai Alai frontoian zuzeneko emankizunerako probak egiten harrapatu ditugu Kanaldude telebistako langileak, kamera eta kable artean. Egun garrantzitsua dute, lehenengo aldiz zuzenean emateko saiakera dela kontatu baitigu Ximun Carrere Kanaldudeko arduradunak.
‎Uniforme zuriz jantzitako bi neska sakelako koloretsu batetik ateratzen zen musika entzuten ari ziren. Mikel ikusi zutenean zutitu egin ziren, zerbait lotsagarria egiten harrapatu balitu bezala.
‎Eta nola harrapatzen zituzten irakasleek errudunak? Botoi bat ematen zitzaion ikasle bati eta hark bere ama­ hizkuntzan hitz egiten harrapatzen zuen edonori pasatu behar zion. Egunaren bukaeran botoia zuenak nork eman zion salatu behar zuen, eta halaxe hurrenez hurren eguneko errudun saila jakiten zen.
‎Bai. Botilioia egiten harrapatu zuten, ezta?
‎Horregatik, aldez aurretik jarduteko plana eta erantzun azkarra izatea dira haiengandik babesteko gakoak. Tornadoei lotutako lesio edo heriotzak maizago gertatzen dira eraikinak eraitsi, objektu hegalariek jendea jo edo jendea ihes egitean harrapatuta geratzen denean. Tornado batek ingurutik irtetea lortu ez bada, babesik onena, sarritan, eraikin baten mailarik baxuenean dagoen barruko gela da.
‎Gero zelaiak, sasiak, animatu egin ziren; beren eskopetez armaturiko gizonak Zumardi Handian agertzen hasi ziren. Mariek, astiro astiro, aurrera jarraitzen zuen, eta gizonei begiratu ahala, denek burua makurtzen zuten, okerra egiten harrapaturiko ume bihurriek bezala. Marieren begiradak betiko argitasun hura, bizitasun hura berreskuratua zuen.
‎Marcok aski lotsaturik begiratu zion. Baldarkeria bat egiten harrapatu duten umea bezala sentitu zen eta, samurtasunez, aurrean zeukan emakumeari begiratu zion, parean zeukan partisano berriari.
‎" Mussolini; gustura hartuko nuke kafe bat harekin", esan ohi zuen," Silvana Mangano; gustura hartuko nuke kafe bat harekin" esaten zuen ber eran. Hizketa eta eztabaida gustatzen zitzaizkion, epatatzea," ilunak gaituk barrutik, baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa" esan ohi zuen, momentuan bururatu eta Lazkanok hainbat urte geroago libreta batean hitzez hitz ez apuntatu izana damu zuen hainbeste esaldi eder, norbaiti lapurtuak askotan, Soto betirako lagun izango zuela sinesteko bezain xalo zelarik oraindik, hainbeste esaldi potolo hain modu naturalean jaulkiak, hura gogoratzen zuen, hura bai, hura ez zuen Lazkanok ahaztu," ilunak gaituk b...
‎" Mussolini; gustura hartuko nuke kafe bat harekin", esan ohi zuen," Silvana Mangano; gustura hartuko nuke kafe bat harekin" esaten zuen ber eran. ...a Lazkanok hainbat urte geroago libreta batean hitzez hitz ez apuntatu izana damu zuen hainbeste esaldi eder, norbaiti lapurtuak askotan, Soto betirako lagun izango zuela sinesteko bezain xalo zelarik oraindik, hainbeste esaldi potolo hain modu naturalean jaulkiak, hura gogoratzen zuen, hura bai, hura ez zuen Lazkanok ahaztu," ilunak gaituk barrutik, baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa", gertatzen ez diren gauzak, jada ezinezkoak diren gauzak, gauzatu ez direlako mingarri bilakatzen diren gauzak, horiek ez dira ahazten.
‎" Ez gaituk biziko hori ikusteko". " Ilunak gaituk barrutik, baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa". " No veo que el cartel diga nada sobre estar ciego".
‎James Deanen heriotzari, baina, Paul Newmanen helduaro zoragarria gainjartzen zitzaion askotan Lazkanori buruan, bazegoen aukera bat, bazeuden zahartzen zekitenak edo jakin ez arren zahartzen ikasten zutenak, talentu handia behar da horretarako, edo belaontziak erosteko adina diru eta zorte apur bat, osasunarekin batera. Egin zezakeen zerrenda bat bizitzak dakartzan gauza gogaikarriekin eta deserosotasunekin, jasan beharreko umiliazio nardagarriekin, hanka sartzeekin, norbere buruko leizeren batean ezkutatzen zaigun ziminoaren agerpen ezustekoarekin zerikusia duten sentimendu zikoitzekin," ilunak gaituk barrutik, baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa". Nork nahi zituen beretzat, desleialtasunak, gurasoen zahartzaroa, norbere larruaren laranja azal bokazioa, ilearen galera edo zuritzea, erraien zaratak eta presentzia, gorputzak obeditzeari uztea, pixkanaka edo bat batean, nork nahi zuen seme alabei –etorkizuneko promesa ei diren paralitiko ttipi horiek– dena azaldu behar neketsua guk egindako akats berberak edo okerragoak egin ditzaten funtsean, nork behar zuen hori guztia, organo bitalen traizioa, behiala isil eta diskretu ziren hezurren aldarri zurruna, ingurukoen minbizia edo norberarena," analisi batzuk egingo ditugu badaezpada", hitz batean, nork behar zuen endekatzea, nork behar zuen hori dena, nork ez zeukan soberan bizitzaren erdia, edo hiru laurden.
‎Bizitza ez zen ezer eta dena zen, bizitza ihes lerro bat zen, posible zen bakarra," ilunak gara baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa", ahantz dezagun inork gu ez garen beste norbaitentzat idatzi zuen rol bat egiten ari garenik, ahantz dezagun bigarren mailako geure aktore ziztrinen izaera saihestezina, edan ditzagun izpiak, edan dezagun ihesa, intermitentea den arren eta iragankorra. Intermitentea delako eta iragankorra.
2012
‎Ni aho zabalik nago, harrituta nire gehiegizko erreakzioagatik: gaiztakeria bat egiten harrapatua sentitu naiz. Eta orain artekoa ez balitz izan broma krudela baizik?
‎–Karrikan pixa egiten harrapatu omen zaituzte.
‎Izututa. Egin behar ez zuen zerbait egiten harrapatu izan banu bezala. Nerabe baten azalean sartuta egongo balitz bezala.
‎Epailearen iritziz ia ezinezkoa da horren denpora gitxian neska hiltzeko eta gorpua ezkutatzeko denpora emotea. Hiru ordu laurden eskas daude Jessik bidalitako mezutik kamerek banketxetan pintadak egiten harrapatu zutenera arte?
‎" Egun on" esan dio batek; beste batek," kaixo"; biek ia ahopean; gehienak isilik geratu dira. Antzematen zaie ez dakitela zer aurpegiera jarri, egin behar ez zuten zerbait egiten harrapatuak izan balira bezala. Inasek hormara begiratzea nahikoa izan dute alde batera mugitzeko, irakasleak pintada irakur dezan:
2013
‎2005ean mendi lasterketetara egin nuen salto. Ordutik, zigarroaren bizioa utzi, eta korrika egiteak harrapatu nau. Mendiko zein lasterketatan parte hartu zenuen, lehenengoz?
‎Eta sorgin hura, gu sumatu bezain fite, nahi gabe bezala agertzen zen ostatura behin eta berriz, zernahi aitzakia. Zeharka begiratzen nion disimuluan, eta frankotan bera ere gauza bera egiten harrapatzen nuen.
‎Manikiekin lizunkeriak egiten harrapatu nuen behin.
2014
‎Balmasedako eta Urisoteko (Ortuella) suhiltzaileekin hartu eman zuzena du Angulok. " Batzuetan, gure kamioiari azterketa egitera joaten naiz, praktikak egiten harrapatzen ditut, eta eurekin geratzen naiz ni ere". Tarteka Ispasterrera ere joaten dira.
‎Hizkuntza ez da bere kezka bakarra, nahuatltarren bizimodua mantendu nahian lanean baitabil bere komunitatean eratutako kooperatiban. Etxera joan aurretik, Jatorrizko Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak aditu titulua egiten harrapatu dugu Eskoriatzan.
‎Bai, niretzat bai. Tranpak egiten harrapatu eta korrikalari batek zigorra betetzen badu, niretzat bete du bete beharrekoa, eta berriz ere beste edozein korrikalariren parekoa izango da. Ezin diozu bizi osoan gogoratu behinola egindako akatsa.
‎Ekainek, bere Ekain maiteak, asteko lezioa txistu erakustaldi bat bilakatzen zuen bitartean, andereñoak aldameneko lagunarekin hitz egiten harrapatu ninduen, eta musika gelako oholtza txikiaren gainean Ekainekin batera jotzera zigortu. Bazekien musikarako nuen talentua eskasa zela.
‎1936ko agorrilaren 24an fusilatu zuten. Bezperan bere anaiak hil zituzten, baina bera espetxeko sukaldean zerbitzua egiten harrapatu zuen gertaerak. Han zegoela ezagutu zuten eta fusilatzera eraman zuten.
2015
‎1 Hire ondoan konparaketak egiteko erreferenziak falta zaizkinalako ustetan maitasuna beste inork egin ez zezakeen bezala egin duela pentsatuz lo dagoen animalia bizartsuari eman iezaion zaflada bat muturretan eta egin ezan gero lo hagoen itxura. Egitekoan harrapatua izateko beldur bahaiz jeiki hindeke ohetik bi besoak aurreruntz luzatuz eta leiho ondora inguratu beti alegatu ahal izanen den sonanbulismoaren aitzakia.
‎Grabaketok erakutsi zutenez, ur azalean pausaturiko intsektuak oinekin edo uropatagioarekin (oinen arteko mintza) arraste labur bat eginez harrapatzen dituzte saguzar hatz luzeek. Arrantzaren kasuan, ordea, hankak askoz ere gehiago sartzen dituzte, eta arrastea ere luzeagoa da.
‎Iritsi zen pisura, eta han ere ez zegoen morroia. Azkenean, alde batetik ikasi beharragatik eta beste alde batetik arduragatik, lorik egin gabe harrapatu zuen egunsentiak Chris. Ulertzen duzu, ezta?
‎Seme alaba pila izan omen zian, ez duk txokatzekoa. Pentsa ezak nolakoa izango zen Freitas hori ezen, behin maternidadean medikuak apustua egiten harrapatu omen zian beste aita izandako batekin, ea hurrengo umea zeinek lehenago ekarri.
‎Ikaraz dardarka, balantzaka, belaunek ozta eusten dizute zutik. Inspektorea agertu da goizean goiz, eta leher eginda harrapatu zaitu. Giltzurruneko mina eraman ezinean zaude.
‎Besteren hitzak etorriko zitzaizkion gogora, heriotzaz ari garenean beti bizitzaz ari gara?, baina ez zuen ahoa zabalduko. Okerren bat egiten harrapatu izan balute bezala, hitzik gabe geratuko zen.
‎Baina ez du ahoa zabaldu. Aldiz, okerren bat egiten harrapatu duten haurrak jartzen duenaren gisako aurpegia ez ote duen jarri, iruditu zaio.
‎Besteren hitzak etorriko zitzaizkion gogora, heriotzaz ari garenean beti bizitzaz ari gara?, baina ez zuen ahoa zabalduko. Okerren bat egiten harrapatu izan balute bezala, hitzik gabe geratuko zen.
‎Bere nobelak heriotzaz hainbeste zergatik hitz egiten zuen galdetu ziotenean, isilik geratu zen idazlea, zer erantzun ez zekiela, okerren bat egiten harrapatutako haurraren gisa. Gerora, askotan etorriko zitzaion burura galdera hura.
2016
‎–Bai, baina kasu honetan gehiago, ze Aida ere atxilotu nahian dabil polizia. Eta trukaketa egin aurretik harrapatzen badute, akabo nire dirua.
‎mutilekin hitz egiten harrapatzen zituzten neskei ilea larruarras
‎Esango dizut zure izekori egin niona alde egiten harrapatu nuenean.
2017
‎Gogoratu ez ordea, orinala hustutzera Ines etorriko zena, eta hau konturatu, noski, denik eta gaixoena egonik ere, gizonak ezin lezakeela kolore berdaska higuingarri hartako obramentu edo gernurik egin. Eskolan piperra eginda harrapatu duten mutikoaren gisa sentitu nintzen, baina okerrena zera da: halaxe hartu eta erabili nindutela, bihurrikeriatan ibilitako mukizua legez, eta harez geroztik ere mutiko bihurri jangartzu bati bezala ematen didatela jaten, txatxukeria eta ñañokeria artean:
‎Adin bat, oraindik arazoei ihes egiten harrapatzen duzuna zeure burua; bikote harreman
‎Adin bat, oraindik arazoei ihes egiten harrapatzen duzuna zeure burua; bikote harreman guztien hasiera eta amaiera oso antzerakoak iruditzen zaizkizuna;" oraintxe duzu sasoirik onena" esaten dizutenek estresatzen zaituztena; agenda ertzetan dagoeneko marrazkirik egiten ez duzuna. Zure adineko jendea ere hil egiten dela ohartzen zaren adina da.
‎Beste bat zegoen, Caroline Thompson, burua galdu zuen arte jipoitu zutena. Begiraleek mutilekin hitz egiten harrapatzen zituzten neskei ilea larruarras moztu ohi zieten. Burua soiltzea zigor izugarria zen.
‎Nekazaria eta CNTkoa. Estatu kolpeak Loiolako kuartelean soldaduska egiten harrapatu zuen. Kuarteleko buruzagiak kolpisten alde jarri ziren eta han ziren menpeko guztiek hala egin behar izan zuten.
‎Txolarrek ez dute hegan egiten harrapatuta geldituko lirateke, ez da ezer ikusten dena gelditasun hilkaran dago.
‎Josuneren baserrian zegoen aita, atarira ihes eginda harrapatu nuen.
‎Aitarik jada, ere ez, Heliozko bola horri otoitz egiten harrapatu dut ene burua bidexka arrotzetan galdurik, negar egiteko zorian, itzalik gabeko egunetan
2018
‎Frantziako Poliziak' berehalako kanporatzeak' egiten ditu Irungo mugan ETBko kazetariek Frantziako polizia berehalako kanporatzeak egiten harrapatu dute; paperak eskatu eta identifikatu egin dituzte. Furgonetan sartu eta metro gutira den zubira eraman eta atzera egitera behartu dituzte.
‎Apaiz horrek berrogei urte inguru zituen, tuterarra zen, eta arrunt estu eta gaiztoa. Mihi txarrek ziotenez, parte hartua zen epaile gisa Inkisizioak Nafarroan egindako azken saioetan, eta gaineratzen zutenez, hamar bat neska mutil surtara igorri omen zituen gari tartean zirriz egiten harrapatuak izan zirelako. Egia ala asmakeria, gauza zen Pontziano Karrantza apaiz maisu burua guztiz gogorra eta desatsegina zela.
‎Pentsakor geratu zara, baina orduan zarata bat entzun duzu zure atzean, eta bizkor itxi duzu karpeta, huts egiten harrapatua izan nahi ez duenaren beldurraz.
‎NAIA lotsatuta dago, piper (pira) egiten harrapatu dutelako.
‎Deitu gabe sartu da. Herr Dieter bizarra egiten harrapatu du. Izutu egin da nagusia han ikusita.
2019
‎Maistrak bati ematen zion eraztuna, hark beste bat euskaraz egiten harrapatzen baldin bazuen hari emango zion eraztuna. Hurrengoak besteari, hurrengoak besteari… Hurrengo egunean, eskolara joandakoan' zuk zeini eman diozu eraztuna?', maistrak galdetuko zion.
‎Beti, goiz, oso goiz abiatzen ziren, goiz argitu aurretik. Lehenengo argiak, zenbait mila eginda gero harrapatzen zituen. Iritsi berriz, gaua sartuta gero.
‎Auzunean agertu eta handik gutxira, Paulak Sparky ri harrika egiten harrapatu zuen umea, ume gaiztoa. Zakur belarri handiak ihesari eman eta etxearen atzealdeko bere etxolan ezkutatu zituen bere belarri handiak, mutur hezea, hanka motzak, begi urtsuak?
‎Gero jakin dutenez, Izarren senarrak, Enekok, Ustiriko beiragile ezagun batentzat egiten du lan, eta jauregiari saltzen dizkio nagusiak salgaietako asko. Izar, aldiz, ogia egiten harrapatu dute, eta oreari eragiten jarraitu du Leixuriri entzun bitartean. Naiarak esan legez, dena kontatu dio Leixurik Izarri, bere haurdunaldiari, bidean datorren haurraren aitari eta basamortuan pairatu zuen saldukeriari lotutako guztia, alegia.
‎Egia, izengoiti honek hagitz sorrera polita baitizu, eta ikus interneten. Gero 1720 urtean, berriz, Larbaidegi aldean itxiola egiten harrapatu zituzten hiru auzoak: " Miguel de Astibia, Miguel Lazcano Chanbergo y Luis Baraibary
‎Jendea larrua egiten harrapatu nahi dute.
‎Telefonoz hitz egiten harrapatzen bazaitut ederra eroriko zaizu Izorratu egin gaituzu.
2020
‎–A, mapak egiten harrapatu zaitut... Non zara?
2021
‎Nire anaiak, eskolan piper egiten harrapatu ninduenean, hala esan zidan: has zaitez nirekin gaita ikasten edo amari esango diot.
‎Hain zuzen, arau hausteak egiten harrapatzen dituztenean ere enpresak «irabazten» ateratzen direla salatu du ELAko kideak: «Txarrenean, hasieratik zegokiena ordaintzen dute.
‎Janaria eskaintzen zidaten, ondokoak esaten zidan ea eroso nindoan gerrikoarekin… Ni isilik joan nintzen. Argazki batzuk egiten harrapatu nuen. Irratian albistea agertu zen, eta bolumena igo zuten nik entzun nezan, tabernan egon zirela jakitera ematen zuten…
‎" Don Manuel Arresek –irakasleak– euskaraz hitz egiten harrapatzen zuen ikasleari eraztuna jartzen zion; eraztun hori ikaslez ikasle pasatzen zen, hutsegiteak egin ahala; gu, orduan, beldur ginen eraztuna poltsikoan zuen ikaskidearengana hurbiltzeko, izan ere, ikaskide hori nahita euskaraz mintza baitzitekeen gurekin, guri hutsegitea eginarazteko eta zoritxarreko eraztun hori guri emateko; eraztuna zuenari ihes egiten genion; gauzak horrela, eraztuna... eraztuna zuena bakarrik sentiarazten zuen, ikaskideak harengana hurbiltzeko beldur baitziren, eta bestalde, egurra jasotzeko beldurra ere hor zegoen, asteburuan eraztuna zuena zigortuta geratzen baitzen".
‎Xavierrek isilik begiratu zion. Hankak indartsuago astindu zituen, bihurrikeriaren bat egiten harrapatu duten ume batek bezala. Medikua haren jertse zarpail zikinaren mahuka bat jasotzen saiatu zen, xiringen sastadak zainetan ikusteko eta bistakoa zena uka ez zezan.
‎Peiok galdatzen ziona egin zuen Jasonek, gaizkia egiten harrapatu mukizu bihurria bezain ahalke. Kanpoan zegoen Fernandek ate hidraulikoa altxatzen ikusi zuen, astiro astiro, eta bertan, lurrean etzana, Amaia Ezpeldoi, katatonia egoera latz batean.
‎Kopetak apaldu zituzten. Kokinkeria edo gaizkia egiten harrapatu umemokoen antzera. Mahai kantoia jo nuen, esku ahur hotzaz:
2022
‎Baina, animalia narrastari honen ezaugarri bat zera da, isatsetik helduz gero, berehala hausten zaiola, eta, aldi hartan ere berdin gertatu zen, hots, balinaren talkarekin buztana puskatu eta segituan dantzan hasi zen, gelditu gabe, jauzika, kirioen eraginez edo. Katu zaharrak, janari ahogozagarri hura mugimenduan ikusi bezain laster, salto eginda harrapatu, ahoan sartu, eta, mauka mauka, berehalaxe irentsi zuen. A zer pagotxa eguerdi hartakoa, katu beteranoarentzat!, lehenik, sugandilarekin, eta, gero, ziraun pintxoarekin!
‎Gure artean gure hizkuntzan hitz egiten harrapatzen zuena eraztunaren sistemarekin zigortzen zuen, orduan normala gure eskoletan.(...)
‎Pena pixka bat ematen zidan Brunok, pixka bat baino gehiago ere bai, bere emazteak deitzen zion bakoitzean asaldatu egiten baitzen pitin bat, oker bat egiten harrapatu duten ume baten antzera, ilundu egiten baitzitzaion begitartea, eta esango nuke gorpuzkeraz ere uzkurtu egiten zela, okertuta bezala jaikitzen baitzen zegoen lekutik eta telefonoa belarrian zuela aldentzen baitzen, zama larri bat gainean jarri izan baliote bezala. Nik ezagutzen nuen dagoeneko emakumearen ahotsa.
‎Susmoak piztu ziren (barruko norbait inplikatuta egongo zen?), eta urte horren amaieran programadore gazte bat kaleratu behar izan zuten. Iruzkin arrazistak egiten harrapatu zuten gabonetako festan, eta badaezpada onena morroi hura gainetik kentzea izango zela deliberatu zuten Paulak eta Nikolak.
‎Zorigaiztoko arloteari ezker besazpitik gerrirainoko ebaki bat egiten harrapatu zuen aitak. Igonek zerbait sentitu eta atzera begiratu zuen, hogei zentimetroko labana eskuan zuela.
2023
‎Eta ohartarazi du hurrengo erronka ez dela soilik bideo faltsu bat identifikatzen saiatzea, baizik eta bideo bat benetakoa dela frogatzea. “Beharbada, legez kanpoko ekintzaren bat egiten harrapatu zaituzte, eta zuk ukatu, deepfake bat dela ziurtatuz, nahiz eta benetan harrapatu zaituzten. Horrek arazo berak sortuko ditu.
‎Ez zen izan matxinada saiakerarik, ezta konspirazio saiakerarik ere, horretarako bi lagunek edo gehiagok parte hartu behar baitute, eta hitzaldia Castillok bakarrik sinatua du. Eta, bertzalde, Castillo ez zuten inongo deliturik egiten harrapatu, Mexikoren enbaxadara bidean atxilotu baitzuten, alabak hara zeramala, eta ez matxinada betean. Gainera, Castillok ez zuen inongo asmorik ihes egiteko, ezta estatu kolpe bat emateko ere:
‎Pisu turistikoetan obra klandestinoak egiten harrapatu dutela argitara atera ostean, PPko kideak eta alderdiak kazetariei emandako zenbait informazio faltsuak direla frogatzen dituzten dokumentuak plazaratu ditu ARGIA hedabideak.
‎Batetik, kontuan izan behar dugu begiratutako pertsonak ikerlarien kideak zirela. Bekatua egiten harrapatu nahi zituzten. Gaizkile potentzial gisa begiratuak, behintzat, izan ziren.
‎Ogia eta euskal pastela, horietxek saltzen dituzte gehienbat, baina San Blas azoka ate joka dagoen honetan San Blas opila egiten harrapatu ditugu Barruti baserriko lantegian. Penagaz barik gogotsu helduko diote erretiroari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia