2000
|
|
Francoren Gobernuak bahitu zuen, hitzaurrearen aitzakiaz. Baina hitzaurre
|
hark
ez zekarren ezer giza eskubideen testuan ez zegoenik.
|
|
Nork pentsa zezakean Zuzenbide Politikoko katedradunagan halakorik? Hitzaurre
|
hark
ez zekarren legezko ez zenik, baina Francoren diktadurak ezin holakorik onar.
|
|
UEUk 1999ko uztailean antolatu zion omenaldian aztoraturik ibili zen; ustekabean harrapatu genuen eta, gainera, piano
|
hark
ez zuen pedalik. Hala ere, pianoajo zuen.
|
|
Oraingo honetan, ordea, bera irakasle eta ni ikasle izatea suertatu zitzaigun, Deustuko Unibertsitateak eskaini zituen doktorego ikastaroetan, euskaraz lehenengoz.Beraz, hiru hilabetez, ikastaro bat eman zigun ikasle bakar batzuei. Gutxi ginen, baina (orain konturatzen naiz hobeto) ikasle talde
|
hark
ez zuen ahuntzaren gauerdiko eztulazinolako zerikusirik.
|
|
Tropa polita eta atsegina zen. Orduan, ez
|
hark
ez nik ezgenekien zenbait urte geroago barriro topo eginen genuela, bainan arrunt bertze alorbatean: EKIN erakunde berria elkarrekin sortzeko (1952), bai eta, geroago, ETAantolatu ere; eta, horrela, batera ari izana urte mordo batean zehar.
|
|
–Irina? –unetxo batez Txemari bururatu zitzaion txiste txar bat egitea, alegia titiak ukitu zizkionean taloa egiteko orea sentitu zuela esku artean, baina laster jakin zuen Europako ekialdeko neska
|
hark
ez zuela txistea ulertuko. Taloak zer diren jakingo balu sikiera..., baina txekiar hauek txistorra zer den ere ez dakite.
|
|
Onartu beharra zuen: lurralde
|
hark
ez zuen inola ere liluratu. Emozio pittin bat sentitu bazuen ez zen izan hango paisaiengatik, baizik eta Eiderrek ibilitako bide eta txokoak ezagutzeagatik.
|
|
...ba Joanikoten— aitzinean, eta aitona Nikolasek eurekin egin zuena egiten ari zela bera ere gurekin —Mattinekin eta biokin—, eta aitak, beraz, garbi zituela gauzak lehenbizikotik, eta etxearen eta leinuaren jarraipenak kezkatzen zuela oroz gain; eta badakit, hargatik, ezen erabiltzen zituen hitzak eta keinuak, eta egiten zituen komentarioak, kasik oharkabean egiten zituela, zeren eta
|
hark
ez baitzuen nehori ere kontu eman beharrik, azken finean, eta bai hartu bertzeei, etxeko jauna izanik; baina oharkabetasunak ez gaitu bertzeei min egitetik libratzen, kulpatik libra bagaitzake ere, zeren ohartasuna zein oharkabetasuna, biak ere berdintsu eta orobatsu izan baitaitezke, bertzeei eragin minaren eta kaltearen kausa. Eta ni mindurik sentitzen nintzen maiz aitaren jokamolde harekin eta deus guti egin nezakeen haren kontra.
|
|
Studioetarako ona zen Mattin, ni bezain ona bai, nahiz eta ez zuen nik nuen memoria, baina
|
hark
ez zuen studioetarako nik nuen ardura, zeren buruan ehiza bertzerik ez baitzuen... eta ezpata... eta austriarren arrano inperiala, etxeko armarriaren gainean zegoena... eta zeren uste baitzuen ezen Zenonen dortoka deus guti izan zitekeela arrano inperialaren atzaparretan. Baina haren jokamoldea, bertzalde, ez zen guztiz arrotza gure etxean, aitak anitzez ere gehiago miresten zituenez gero Mattinek egozten zituen oilagorrak, basurdeak eta oreinak, nik studioetan ehizatzen ahal nituen ahate filosofikoak baino, osaba Joanikotek erraiten zuen bezala, konparazione.
|
|
Eta, liburua apaletik hartu, eta zegokion orritik zabaltzen zenuela, irakurtzen hasi, eta hala jakin nuen nola Korintioko herrian bazen, Aulo Gelioren erranetan, Lais zeritzan emazte eder bat, famatua, amoltsua eta plazer egilea, bere ofizioaren baliatzen ongi zekiena, eta nola, egun batez Demostenes filosofo handi hura emazteki haren aldetik iragaiten zela, kilikatu zen, ernatu zen, linburtzen hasi zen, eta galdegin zion Laisi berari ea zenbana saltzen zuen fruitua, zer balio zuen merkatalgoak. Eta, batean liburuari eta bertzean neuri so egiten zenidala, hala jakin nuen, orobat, nola Laisek, usterik ezen ehiza sarean zuen, suma handi bat eskatu zion, gehiago bortz ehun ezkutu baino, eta nola Demos te nesek, aditu zuenean ema mutiriaren demanda, ihardetsi zion ezen
|
hark
ez zuela damua hain garesti erosten.
|
|
Gainerat, komunitate tipi bat zen Urbiain, eta han gauzak errazago joan zitezkeen, zuhaurk ere erraiten zenuen bezala, Jainkoaren laguntzarekin. Eta, inguruetako gaixo eta erien begiratzeko, ospitale bat ere eraiki genezakeen komarka hartan, nola egin baitzuen Azpilkuetako Martinek bere herrian... baina,
|
hark
ez bezala, bizirik nengoela egin behar nuen nik hura, zeren jauregi aberats bateko seme eta gizonezko bakarra bainintzen, aita anaiak hil ondoren, eta baliabide guztiak izan nitzakeen, neure xedearen betetzeko, Jainkoaren laguntzarekin. Eta, entseiu hartan neure arartekotasunaz baliatzen nintzela, osaba Joanikot eta ama elkarrenganat biltzea erdietsiko nuen, eta haien eragina erabiliko nuen herriko jende guztien batzeko eta zoriontsu izaiteko, Jainkoaren laguntzarekin...
|
|
Etxerakoan, sehi batek erran zidan: " Jaun Joanes, berorren aitak morroi baten bidez igorri didan abisuaren arabera, bihar bertan helduko da jauregirat", baina berri
|
hark
ez ninduen, egia erran, gehiegi hunkitu; gero, osaba Joanikot ikusi nuen, zeinak, ikusi bezain fite, galdetu baitzidan: " Zer erran du misionest ezagunak?"" Betiko kontuak", erran nion, jakinik ezen, neure zalantzen berri eman izan banio, ihardetsiko zidala:
|
|
Eta
|
hark
ez zuen jada erremediorik, mirakuluz edo baizen, eta Mattin heriotzako hersturan jarri zen.
|
|
Eta aitak, bere aldetik, ez zuen deus ere erraiten egoera haren aitzinean. Eta amak irri egiten zidan, baina irri
|
hark
ez zuen nehongo kezkarik edo buruhausterik gordetzen eta bai adierazten sosegua eta bozkariorako deia eta gonbita, irri hartarik ezkutuko garaiti batez mintzo balitzait bezala.
|
|
Izan ere, ez ote zuen gure aitak berdin samar jokatu... nahiz eta
|
hark
ez zituen mirailak kolekzionatu, baina bai burezurrak eta adarrak, berak ehizatzen zituen animalienak. Halako moldez, non anitz baitziren sala nagusiko paretetan jarriak zituen orein burezurrak eta orein adarrak, gehienak apal batzuen gainean.
|
|
—Baina unibertso
|
hark
ez zian guztia esplikatzen, eta hala etorri zuan lehenik Hiparko, eta gero Ptolomeo, bere teoriekin.
|
|
Pedroren hitz etsi haiek osaba mindu zuten, baina min
|
hark
ez zuen osaba Joanikot lagun zaharraz urrikaltzerat bulkatu, baina haren narritatzerat eta zirikatzerat, zeren osabak garbi baitzuen zein zen bere asmoa eta xedea kontu hartan, eta ez zion Pedrori hatsarretik abantailik eman nahi:
|
|
Hogei urte gehiegi dira, izan ere, semerik ikusi gabe... Eta okerrena izan zen ezen, Pedro Italiarat joan zenetik zazpi urte baizik iragan ez zirenean, bat batean hil zitzaidala senarra, baita handik gutirat Pedroren bertze anaia ere, Timoteo —izan ditzala Jainkoak biak ere zeruan—, eta semeari skribatu niola itzultzeko, zeren egoera
|
hark
ez baitzuen jada zentzurik, etxean bakarrik geratu nintzelako eta Pedro zelako, Timoteo hil ondoren, gure etxearen eta gure ondasunen heredero legitimoa. Eta hark ihardetsi zidan:
|
|
Eta begien hertsi ireki batean pulpería jendez hustu eta, beren arteko diferentzien deliberatzeko, borrokan hasi ziren Joxe Aberasturi, zeina baitzen, hainbatetan erran bezala, ezpatari ezin trebeagoa, eta zaldun gaztelau hura, zeinari Lorenzo Cortés baitzeritzan... Ordea, borroka
|
hark
ez zuen historia luzerik izan, zeren, hasi bezain sarri, lehenengo entseiuan zauritu eta akabatu baitzuen Joxe Aberasturik, eta hala gelditu zen eskarnio egin ustea eskarniatua eta odol isurle ustezkoa odolustua, lurrean etzanik, bere kapelu hegal zabala —baita ile-ordea ere— burutik kanpoan eta bere iduri irrigarri harekin, zeren halakoa baitzen haren begitarterat bildurikako keinua, e... Eta joan ziren zaldunaren lagunak lurrean zetzan kidearen laguntzan, eta ikusi zuenean haietarik batek ezen hura hilik zetzala, ezpata maginatik deblauki atera eta bizkaitarraren aitzinean paraturik, erran zion ezen koldar bat zela, jaun Lorenzo Cortési kasik denborarik eman ez ziolako bere lekuan jartzeko eta konbaterako behar bezala prestatzeko; baina bizkaitarra ez zen isiltzekoa, eta ihardetsi zion ezen hura gezurra zela eta bere ohorearen kontrako falta, gezurti deitzen ari zitzaiolako eta koldar, eta erran zion, halaber, ezen, baldin gizona bazen, egin zezala urrats bat aitzina berak ere, zeren munduko denbora guztia emanen baitzion bai bere lekuan jartzeko eta bai bertze prestakuntza guztien egiteko ere, nahiz eta aitzinetik jakinarazten zion ezen bere lekua, handik gutirat, hilen lekua izanen zela eta bere lagun hil berriaren lekua.
|
|
Adi egon, bada, zeren kontatuko baitizuet nola sendatu zuen Avilako Teresak gure aita —eta ikusirik ezen guztiek kasu egiten zidatela, nahiz eta zaldunek, artean, mesfidantzaz behatu, aitzina segitu nuen, hiztun onen antzera, hitzaren jabe—: ...ikiontzi hark santaren behatzezurrez zeuzkala —ezker oineko hatz lodikotearenak—, eta erran zigun ezen egun baten buruan sendatuko zuela berak aita, baldin harekin bakarrik uzten bazuten, bere erlikia harekin eta bere orazinoekin; hura entzun nuenean, ez nion sinetsi, zeren baitakizue nolakoak izaiten diren gauza hauek, eta zenbat gezurti eta engainati dagoen mundu honetan; eta, ikusirik
|
hark
ezen sinesgaitz agertzen nintzaiola, galdegin zidan: " Mutila, ez didazu sinesten, baina erradazu:
|
|
—Joanes, hire amaren partez natorkik, zeren hura guztiz aldaturik baitago, eta zeren
|
hark
ez baitu bertze desirarik hi ikustea eta hirekin hitz egitea baizik.
|
|
Eta haren azal beltzari so egiten nion eta azal
|
hark
ez ninduen gibelarazten, baina gero eta gehiago erakartzen, zeren ni gizon bainintzen, eta gizona gaua baita bere batez.
|
|
Eta zer egin ez nekiela, zeren, alde batetik, gaitz
|
hark
ez baitzuen ez medizinarik ez sendagarririk guztiz ematu eta sendatuko zuenik, eta zeren, bertzetik, ahalke bainintzen, jakinik ezen, baldin marinelei erraiten banien, irri eginen zidatela, edo, okerrago, ospitaleren baterat igorriko nindutela, gaitza kutsakorra zelako, bizpahiru egunetan utzi nuen auzia bere kasa, ea orban narriotsu haiek kentzen eta desagertzen zitzaizkidan.
|
|
Baina gu han geunden, eta
|
hark
ez zuen erremediorik... eta frantses untzi haren menerat geunden, zeina hurbildu baitzitzaigun gure kapitainak bandera zuria mastaratu bezain fite, harik eta parean jarri zitzaigun arte.
|
|
Neure bihotzetik hain urrun ikusi nuen aita, non ez bainuen ikusi ere egin. Eta ez ikuste
|
hark
ez zidan minik eman: aitzitik, berdin eta orobat zitzaidan jada.
|
|
Eta nik ere galtzak lotu nituen, eta dukeak utzi zuen erakusgarriaren etsaminatzerat joan nintzen. Ez, opil
|
hark
ez zirudien urrezkoa, nahiz eta hatsarrean urre hautsezkoa iduritu zitzaidan... baina ez, hura ez zen urre hautsa, ilargiak opilean proiektatu distirak baizik. Halarik ere, zerbait berezia behar zuen opil hark:
|
|
Baina eskandalu
|
hark
ez zuen erremediorik, zeren, hartaraz gero, zernahi galdetzen zitzaiolarik ere —hartuko al duzu zopa pixka bat, aitona?, aterako al gara pixka bat kanporat? —, alferrik izaiten baitzen, haren errepuesta beti bat eta beti bera izaiten zelako: " Katolikoek eta protestantek, guztiek ere ipurdian zuloa!", lelo hura zentzuaz eta adimenduaz guztiz jaundu balitzaio bezala.
|
|
Baina, neure senak erabaki adimendutsu hartarat bulkatu baninduen ere, egoera
|
hark
ez zuen luze iraun, ondikotz.
|
|
Eta, erlikia hura zetazko oihal puska hartan biltzen zuela, De profundis clamavi eta bertze anitz salmo kantatzen hasi zen fraidea, are seriosago har zezan Bucciok, halatan, haren txantxa. Eta konfesatu zuen frai Domenicok Buccio eta, erraiten ziolarik
|
hark
ezen eskumikua merezi zuela erlikia hain gaizki tratatzeagatik, makilada batzuk eta bertze anitz penitentzia manatu zizkion. Eta penitentzia haiek guztiak frai Antonioren alde eta fabore izan ziren, eta hala ase ahal izan zuen honek Catalinarekin bere haragi aseezinaren desira, Buccio bertze egiteko haietan enplegaturik zegoen bitartean.
|
|
HANDIK harat, ez dizut erran beharrik zer nolakoak izan ziren sententzia eman bitarteko egun izugarri haiek. Izan ere, denbora hura desertu bat bezalakoa izan zen, edo desertua baino okerragoa, zeren eta desertuan dabilenak oasiren batekin egin baitezake amets, eta desertu
|
hark
ez zuen harearen gaineko harea kiskalgarria baizen, eta gehiago zirudien, ondorez, infernu bat, oasi guztiak erre eta sutan jarri zituena.
|
|
Marrazkia egina zuen orduko, trazu bizi bezain kementsuz, eta pintura ere aski aitzinatua zuen, marrazkiaren bide beretik, bere pintzel urduria baterat eta bertzerat mugitzen zuela, baina ez nahas mahasean eta anabasa hutsean, zeren han lerro bakoitzak eta pintzelada bakoitzak intentzione jakin bat baitzuen, koadroa aitzina zihoan heinean aiseago eta nabariago hautemaiten zitzaiona. Ez, koadro
|
hark
ez zuen zer ikusirik bere anarterainoko koadroekin, guztiak hain neurtuak eta hain bide beretik eramanak; hain bizirik gabeak eta hain arimarik gabeak; hain bigunak eta hain indarrik gabeak; hain kalkulatuak eta hain studiatuak, baina hain urrunak eta hain zurrunak; pintzeladak hain elkarri josiak, eta koloreak eta formak hain arau hertsietarat makurtuak, non forma bakoitzaren harat honatak eta k... Guztiz bertzelakoa zen, zinez, koadro hura:
|
|
TRISTE nengoen eta arrai nengoen, baina kolerak eta hirak hartua nengoen bere batez, neure onetik aterea guztiz, arneguka eta juramentuka hasteko gogoz, nahiz eta ez zen hura ene ohitura, ez ene usantza. Eta sutan nengoen, eta su
|
hark
ez zuen egurrik eta ez aitzinatzailerik ere behar aitzina egiteko eta handiago egiteko, zeren eta sufrezko sua baitzen hura eta infernuko sua bera. Eta, suak eraginik eta su handi hark ere harturik, ene bihotzeko ezkutalekuetarik kanporat egin zuten, demonioak balira bezala, herrazko herrak eta korromioak, hegigoak eta mendeku nahiak, erraiten zidatelarik —guztiek ere oihuka— ezen amari erran beharrekoak erran behar nizkiola eta neure deliberamenduaren berri jakinarazi, berant baino lehen...
|
|
BIZI berri baterat jaio nahi nuen eta erabakia nuen guztiz, zeren eta ohartzen bainintzen, neure buruari so eginik, ezen neure kontzientzia hertsiaren menerat bizi izan nintzela ordu arte, eta hertsikeriak bizitzaren azken zokorat eraman ninduela, eta zoko hartan bizi izan nintzela, gogoa ere herdoiltzen hasi zitzaidan arte; ordea, nik ez nuen zokoan zetzan altzairu herdoildua izan nahi, baina altzairu distiratsua, nonahi den eta noiznahi den erabil daitekeena; eta ez nuen erabiltzen ez den harria ere izan nahi, zeren harri erabili gabeak ez baitu goroldioa baizik biltzen. Eta kontzientziaren baitan ostataturik nuen harra nahi nuen ostikatu eta handik igorri, zeren eta har penatzaile eta zehatzaile
|
hark
ez baitzuen enetzat, urte luzeetan, hitz gozorik izan, gaixto nintzenean gaixto nintzelako eta on nintzenean hobe ez nintzelako... Eta, Joben liburuan erraiten den bezala, gizona trabailurako eta hegaztia airerako sortuak izan zitezkeen arren, hegazti ere izan nahi nuen nik, gizon ez ezik.
|
|
Eta erlikiontzi bat zen, zinez! Baina erlikiontzi
|
hark
ez zuen lignum crucis aren zur zati bat gordetzen, nola gordetzen baitzuen aitak erosi eta aitona Nikolasi eman zionak, ezta saindu baten gorpuzkiak ere —ez Avilako santaren ilerik, Pedro Huizik Florentziako karriketan behin ikusi omen zuen bezala, eta are gutiago san Frantziskoren galtzoinik, zeren bistan dena bistan baita, eta zeren ez baitago ermita tipi batean eliza handi baten sartzerik... Eta, erlikiontzi iduriko hura lepotik esekitzen zidala, kapitainak erran zidan:
|
|
Nire harridura benazkoa zen, baina
|
hark
ez zuen horrela ulertu. Ahotsa goititu zuen eta hartarainokoan ezkerreko begi gorriak babesteko lanaz zamatutako eskutik hatz zuzena hedatu zen, salatari, nire aitzinera.
|
|
Nire egunon laburra denendako zen harendako izan ezik, baina, tamalez, ez nuen bereizkuntza adierazten jakin. Dena dela, berdin izanen zen isilik gelditu banintz ere, ez
|
hark
ez bertzeek ere ez baitzidaten erantzun. Salbuespen bakarra, Tomas, ni baino hamar urte zaharragoa edo izanen zen irratilaria:
|
|
Josuren mintza doinu betiere neutroak begiak bihurrarazi zikidan, hain juxtu neskak kikara betetzen zidan unean. " Mila esker" edo erran nion, baina
|
hark
ez bide zuen aditu. Lehen hurrupadarekin, bihotzerreak eraso egin zion nire urdail hutsari.
|
|
desestekatuak izan ginen, auskaloko zein ordokitan bertan utziak. Ekintza
|
hark
ez bide zuen eragozpen tekniko handirik: azken bagoia ginen.
|
|
Beroak hauspoak arnasestutzen zizkigun eta izerdiak ere ez ziren nolanahikoak izan. Han eta hemen galdetu nuelako dakit gizaseme
|
hark
ez zituela ontzat hartzen Euskaltzaindiaren lehen arauak, eta bazekiela, era berean, hizkuntzaren sena ez zegoela Parisen. Aitaren egin zuen harrira arrimatu aurretik; zerurantz goratu zituen begiak gero.
|
|
Baina poz axalekoa zen hura, antzematen zitzaion. Hark ez zuen saindu bokaziorik, egoera berri
|
hark
ez zion arimako zama astuna arinduko. Argiak behera etorri ziren apurka apurka, eta elizako atetik, oin hots durunditsuz, dramatismo biziko prozesio bat irten zen patio erdirantz.
|
|
Lehen lehenik esan zuen misiolari joan zela Afrikara, misio hauetan bere espiritu herratua, jipoitua, altxatuko zuen esperantzan. Baina laster konturatu zen langintza hura oso gogorra zela, bide
|
hark
ez zeramala hondamendi handiago batera baino. " Gau batez, ilunaren izara bel  tzaren pean, alde egin nuen oihan puska birrindu hilotz hartatik.
|
|
Gargolaren pasadizo
|
hark
ez zuen bestelako garrantzirik izan: lekuz kanpoko aldarrikapenak xotilki isilaraziak ezen jendeak uste izan baitzuen bat bateko hotz izugarri hura fronte polar baten eraginez gertatu zela, Zuzendaritzak bozgorailuetatik ohartarazi zuena bete betean irentsiz, bada, aurrerantzean efektu bereziekin kontu handiagoz ibiltzera mugatuko ziren.
|
|
Behi madarikatu
|
hark
ez zuen esne gehiago eman nahi, eta arima ere zigortuko niola esaten nion, baina alferrik.
|
|
Noizbait beste harreman bat hasi behar banu, ez nuke nahi haurrak izateko aukerarik gabe geratu". Eta Estibalizek senarrari hori guztia eta basektomina egiteko aukera aipatu ondoren esan gabe doa
|
hark
ez zuela halakorik egin, pilula hartzen jarraitu zuen.
|
|
Esther ni erakartzen saiatu da, baina nik ez dut harekiko ezer berezirik senti  tzen. Gainera,
|
hark
ez daki apaizgaiok ohituta gaudela Bakarnerekin lo egiten. Izen hori esatean eskuekin berriro komatxoak marraztu ditu airean, eta begietara so eginez jarraitu du, eta hari fideltasun handia diogula.
|
|
Liburuxka
|
hark
ez zuen eite horren aztarnarik. Inon ere ez irakurgarri euri nahiz eguzki, haize zein lehortearen norabiderik, harako eguzki distiratsuaren egunetan ere, euria gertagarri edota trumoien artean, beti argi ilunak.
|
|
Wittgensteinentzat esanahia, azken finean, ostentsiboki —hots, seinalatuz— definitzen da. Hau da, vienarrarentzat termino baten esanahia erakutsi egiten da, eta ez esan53 Berriro ere, bagenu adierazpen bat erakutsitakoarekin lotu, orduan adierazpen
|
hark
ez luke zentzurik edukiko.
|
|
Hernia lunbarraren kariaz, oso gaztetatik ibili izan bainaiz gaizki gerritik. Baina txakur
|
hark
ez zekien halakorik. Kontua da, txakur haren karate kolpeek zerbait ukitu edo mugitu izan behar zidatela, eta haren" tratamendu" berezia zela bide, egundo ez naiz gerritik hobeto ibili azken hemezortzi urte hauetan baino.
|
|
Ajuria zeritzan arduradunak bere ondoan nahi izaten ninduen lanean erakusteko. Betaurrekorik gabe eta begietarako babesik gabe soldeatzen ikusi dudan gizon bakarra hura zen; zahartuta ere,
|
hark
ez zuen betaurrekoen beharrik izan. Harrigarria da, baina egia.
|
|
Bigarren mailako errepide batera edo herri txiki bateko plaza ingurura jaisten garelarik maiz ikusten dugu Goizeder, ihesean beti, polizia autoen uluak eta argi urdin birakariak orpoz orpo; batzuetan, haatik, mendian ere ikusten dugu, herri batetik besterako bidea oinez egiten, eta horrelakoetan gurekin solasaldi labur bat egiteko astia hartzeko moduan izaten da. Mateo Txistu noiznahi ikusten dugu basoan, baina
|
hark
ez du sekula guregan erreparatu ere egiten, hain dago bere etenik gabeko ehizean tematua. Gutxiagotan izaten ditugu begien aurrean Anjel Lertxundiren Azkenaz beste nobelako Nora eta haren aita, haien kalesaren ibilbideen esparrua askoz ere zabalagoa baita.
|
|
Eskuman ere, ate hura baino bere alderaxeago, beheko suaz beste aldean, mahai sendo, luze bat zegoen; haren izkina batean, paretaren kontra, emakume zahar bat eserita zegoen; Xani begira baina, Xanek: " Gabon", esan zionean,
|
hark
ez zuen enteratu zen seinalerik eman. Fogoien aldean, etxekoandrea eltzekoari eragiten ari zitzaiola, beste emakume bat:
|
|
labadoran momentu batean... ene! zer duzu hori? ’; Henrik gerrian pipa zekarrean eta, amak hura ikusi zuenean hitza galdu zian; ito larrian jarri zuan; osasunez makal samar zebilean eta, susto
|
hark
ez zioan on handirik egingo; boz apal apalarekin: ‘zertarako daramazu hori? ’, galdetu zioan; Henrik hari buruan maite maite eginez, nola hala kontsolatu zian; ‘ze, orain ere joango zara ala? ’, galdetu zioan amak, esperantza poxi batekin.
|
|
Inertziak irtenarazi zuen sukaldetik. Barran, gizonskila itsusi bat (alde batera, lehengo mozkorraren guztizko antza zuena, berau ere jertse gorriarekin jantzita, baina honek,
|
hark
ez bezala, ile motz motza zeukan) iuramentuka, barran zaflakoak jotzen ari zen. Bestalde, ostatua mukuru beteta, abarrots handia zegoen.
|
|
Bestalde Lazaro lagun haietako bati espainolez ari zitzaion. Bazitekeen
|
hark
ez jakitea euskaraz. Ez zen, hala ere, probablea, haren kolorea, haren sudurra ikusirik.
|
|
Konkorrak barre karkara batzuk egin zituen, bere karkasa osoari eraginez. " Hobea dik anaiak", esan zuen,"
|
hark
ez jakitea non den... Egoera ez zagok brometarako".
|
2001
|
|
Eta tik tak, tik tak entzun dezake mutikoak, erdi esna ohean geldi dagoela. Bere logelan dago Jonas, bere etxean, baina jadanik etxe
|
hark
ez du lehen zuen usaina, orain arrebatxoarena besterik ez baita nabarmentzen han. Eta arraroa iruditzen zaio usain hori Jonasi, nahiz eta bere arrebatxoa asko maitatzen duen.
|
|
Izan ere, nori axola zaizkio halako berriak? Orduko itxiera
|
hark
ez zuen inongo oihartzunik izan, nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoak zuen antzerki egitura ofizial bakarra izan. Euskal kulturako zenbat eragile arduratu ziren horretaz?
|
|
Zein inprentetara eramango genuen? Inprenta indartsu bakarra «Pensamiento Navarro»rena zen, baina
|
hark
ez zuen nahi izan. Azkenean aurkitu genuen bat, tolosar baten eta bizkaitar baten artean zeramatena, eta han hasi ginen.
|
|
Ezinda A. Lertxundiren 90eko eleberrigintzaz jardun Obabakoaken argitaratzeak oriotarrarengan eragin zuen gogoeta bazter utzita. Izan ere, astindu
|
hark
ez baitzuenLertxundi Obabakoaken itxurako lanik idazten jarri; ordea, bere ordura artekoibilbidea etenarazi zuen eragin hark. Obabakoak argitaratu eta gutxira,. Obabarengarrantziaz?
|
|
M.M [artin] Harriet, Gramatica escuaraz eta francesez composatua, baina francez hitzcunça ikhasi nahi dutenen faboretan, 1741; Introduction à la langue française et à la langue basque, 1840, A. Hiriartena," destinée spécialement pour les Écoles du Pays Basque"; A.P [ascual] I [turriaga], Arte de aprender la lengua castellana para el uso de las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa, 1841, eta orobat beraren Diálogos basco castellanos para las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa, 1842, eta abar. Azken hau, Printzeak, 1857an, gehitua argitaraz gero, euskararen aldetik ikusi ohi dugu, baina ongi adierazten du harako izenburuaren osagarri
|
hark
ez zela horretarako bakarrik idatzia izan.
|
|
gure arteko lekukorik zaharrenetakoak dituzue Oñetako lurrau jabilt ikara, gorputzeko lau aragiok eta gainerako inoizko poemetarik guregana diren beste kondarrak. Hainbeste bider aipatua izan den Homeroren kléos áphthiton" ezin ihartuzko ospe"
|
hark
ez du formaren aldetik hexametroaren zenbait toki jakinetan agertu ahal izateko gaitasuna baizik: (uu uu) baitu neurria.
|
|
Ahaidetasuna, eta sortzezkoaz ari naiz (ez" egokitasuna" deitu izan dudanaz), ez zuen  Tovar-ek beste zenbaitek bezain estu lotzen. Nolanahi ere den, ez du bide horretan ez
|
hark
ez bestek urrats luzerik egin. Ezin egon gainera hobe ustean, ustekabekorik gerta ez dadino.
|
|
Egia izatera, eskandalagarria izanen zen Zubiko Bentako neskatoa familia esperoan egotea, baina Juanak lanean laguntzeko Igantzitik espres ekarri zuen" haur"
|
hark
ez zuen kara onik ageri. Nola ez ote zen Juana bera lehenago ohartu!
|
2002
|
|
Fernando Morillo ez zen beharbada idazlea izango lagun
|
hark
ez balio lehiaketa batera aurkezteko gomendioa egin. Idazten jarraituko zuen seguruenik, baina komentzituta dago ez zuela hainbeste argitaratuko.
|
|
Euskal Herritik 8.000kilometrora, telebistako kameretatik urrun, lehenbiziko aldiz, euskal alderdiguztietako ordezkariak bilduta egon ziren astebetez euskal gatazkaren konponbideaaztertuz. Topaketa
|
hark
ez zuen segidarik izan eta, bistan denez, ez zutenakordiorik lortu. Dena den, bertan parte hartu zuten politikari guztiak bat etorriziren ekimen haren baliagarritasuna onartzean.
|
|
Edo agian gizagaixo
|
hark
ez zuen zerikusirik izan eta geuk erabili dugu geure kalterako
|
|
Prozesadore morfologikoan estaldura handitzeko erabiltzen da, gorago esan dugunez. Hain zuzen, lehenengo analizatzaile estandarrak probatzen du hitzak analizatzen eta
|
hark
ez badio emaitzarik eskaintzen, orduan aldaeren tratamendura jotzen du. Gehienetan aldaera dialektalak eta forma estandarraren ezezagutzak eragindakoak dira, eta ez dira maiztasun urrikoak.
|
|
Epaiak dioenez, kasu honetan, enpresak eskubidea zuen mezu elektronikoen jatorria ikertzeko, baina ezin da onartu langilearen intimitaterako eskubidea urratzen duelako, detektibe pribatuak kaltetuaren helbide pertsonala ikertzen duelako eta ikerketan lortu zuen posta elektronikora sartzeko gako pribatuak erabiltzen dituelako. Epaimahaiak esan du komunikazioen sekretua urratu egin zela, enpresak langilearen mezu elektroniko guztiak irakurri zituelako eta
|
hark
ez zuelako izan borondatez sartzeko gako horiek. «Kontrakoa esaten dute epaileek, eta, beraz, enpresariak, zantzu edo susmo hutsengatik, langileen posta elektronikoko helbideen edukietara sartzeko aukera izango luke, baldin eta langileak izaera pertsonalekoak eta pribatuak badira, enplegatzaileak emandakoak ez badira, eta, erabat, lan jarduerarekin zerikusirik ez dutenak».
|
|
Sekulako harrikada izan zen hori nire lagunarentzat, jarri zuen beldur aurpegian oso ondo nabaritzen zen moduan. Antza denez, herri isolatu batean jaiotako mutil
|
hark
ez zuen horrelakorik inoiz ezagutu, eta beldurtu egin zen. Ez dakit zertaz, baino beldurtu egin zen.
|
|
Esan orduko damutu zen, bai baitzekien barne barnetik jalgi zitzaizkiola hitz ausart bezain zuhurgabe haiek, Emmanueli zuzendutako mezua gordetzen zutenak eta zeharkako gonbita, etxera lagun ziezaion. Eta are gehiago damutu zen, bere perspektiben zerumugan Segiorekin bizi izandako porrota berriro azaldu zitzaionean, izar beltz finko bat balitz bezala, ortzian ainguratua... baina
|
hark
ez zuen jada atzerabiderik. Eta alferrik izan zen Soniaren protesta:
|
|
–Gudariek Goikoetxea bere garaian atxilotu eta garbitu izan balute, traidore
|
hark
ez zizkiean frankistei Bilboko defentsaren plano sekretuak emango, eta nazionalak eta fletxa beltz italiarrak ez zituan Bilbon hain erraz sartuko...
|
|
Eta esan egin nion osaba Lazarori: abioi
|
hark
ez zuela hegan egiten, eta nahiago nituela ibiltzen zekiten harrak, hegan egiten ez zekiten hegaztiak baino. Osaba ez zen asaldatu.
|
|
Bai, banekien nik guztiz bestelakoa izan zela Yuri Gagarin errusiarraren esperientzia, Lurrari bira eman zion lehen astronautarena,
|
hark
ez baitzuen, antza, espazioan Jainkoaren arrastorik ikusi. Zenbat buru, hainbat aburu, orduan ere.
|
|
" Aita hil zitzaion, eta Malagan dago", erantzuten zien Sarak. Baina erantzun
|
hark
ez zuen jada balio. Horregatik gutiziatzen zuen izaki ikusezin bat izan, inori azalpenak ematen ibili behar ez izateko.
|
|
Kalebarrin behera abiaturik, etxeko ataritik irten eta Seat 124 zurira sartzen ikusi zuen Rikardoren aita. Gizon
|
hark
ez zuen asko pen  tsatuko iluntzean ez zela, egunero legez, etxera itzuliko. Are gutxiago pentsatuko zuen, iluntzean ez ezik, hurrengo hiru egunetan ere ez zuela bere etxera itzultzerik izango.
|
|
Zalantza hura sortu zitzaidan. Nolanahi ere, duda
|
hark
ez zuen lortu deskubrimenduak sorrarazi zidan poza amatatzerik, eta gurutzatzerakoan, aurpegian irribarrea nuela esango nuke.
|
|
Josu R k, lurrera begiratuta, eguzki errai  nu baten erdian atzeman zituen bere oinak, eta bere baitara bildu zen, mehargune horixka hartan gogoetarako motiboren bat bilatu izan balu bezala. Berak bazekien errainu hark oinetako gainak, praka barrenak eta jakaren beheko aldea nabartzen zizkion errainu
|
hark
ez zuela egun osoan bere distira erakutsi ahal izan; eta ezagutzen zuen, halaber, noraino zen urrakaitza, lainoek tartekatutako oztopoaren sendotasuna, distira hura kaleko asfaltoraino irits ez zedin.
|
|
Gutun bat baino gehiago, bere laguna hitz joko batean berak ere jokatzen ez zekien hitz joko ilun batean endredatzeko aitzakia izan zela juzkatu zuen Josu R k, bulegoko leihora begira. Edonola ere, gutun
|
hark
ez zuen erantzunik izan, eta Josu R k ez zuen beregan aski arrazoi bildu, Manueli beste gutunik idazteko.
|
|
Zergatik arduratu pasadizo hutsal horregatik?", egotziko genion geure buruari. Jendeak eta munduak, oro har arrazoi zuela juzkatuko genuen, errotulu
|
hark
ez zuen aparteko arretarik merezi. Bederatzi hilabete haietan, gainera, hogeita lau urteko eta ikasketak bukatu berri zelarik, ez haren bizitzan ez haren obran jazo omen zen ezer aipagarririk.
|
|
Une atsegin
|
hark
ez zuen askorik iraun.
|
|
protagonistak, filologo batek, herriko taberna batean kafea hartzeko ohitura du; han, jota dagoen egunkari  saltzaile batekin elkartzen da. Halako batean, kioskeroak ETAn sartu nahi duela esaten dio protagonistari, badakiela bera dela organizazioaren kontaktua; filologoa saiatuko da kioskeroari azaltzen oker dagoela, baina ero
|
hark
ez dio sinesten, eta, azkenean, organizazioaren kontaktu rol hori antzeztuko du harentzat. Baina Ordoñez Donostiako PPko zinegotzia erailtzen dutenean, protagonista hasten da kioskeroaz susmoak izaten:
|
|
Galipot kamioien inguruan sortzen zen hodei gris iluna ikustearekin batera, Mentxuk ezkerreko kale batetik sartzeko adierazi zion. Bide
|
hark
ez zeroan inora, kalearte estu batean amaitzen zen, eta motoa bertan uztea proposatu zion. Hormigoizko pilote batzuk igarota eskailera meharretik jaitsiko ziren itsas pasealekura.
|
2003
|
|
Aitzakia horretaz, aita sainduaren hitzaldiak oro, eta ez ziren guti? kurritzeko astia hartu nuen eta ohartu nintzen Vatikanoko Estatuaren zerbitzuko higatua zen gizon
|
hark
ez zuela sekula ahanzten nolakoak izan behar zuten estatuburuen arteko harremanek: jaun horiei behar zielarik oroitarazi, adibidez, zer ziren haien estatu handien eginbideak nazio xumeei buruz, Pio XII.a mintzo zitzaien den mendreneko minik egin gabe, orduan berean nazio xume batzuek ez balute bezala Hitler, Stalin, Mussolini, Franco eta beste tirano basa zenbaiten eskutik sekulako erasorik jasan.
|
|
egin nahi izan zuena. Baina ekimen indibidual
|
hark
ez zuen aurrera egin, ziurrenik proiektua bultza zezaketen babesleen faltagatik. Etxeberrik, laguntza hori Lapurdiko Biltzarrean bilatu zuen.
|
|
hizkuntzaren beraren jabetzea gain dituz, «kultura iraultzaile eta bilakatzaileko» kide izateko tresna zen, «kultura hau ideologia zabal batetan oinarrituz, neokapitalismoa sistima salatuz»110 Hurrengo urteetan, eztabaida latzak gertatu ziren administrazio publikoaren eta AEKren artean111; zatiketak gertatu ziren AEKren barruan eta tirabirak euskalgintza osora zabaldu ziren. UEUk AEK k baino harreman hobea izan zuen Jaurlaritza berriarekin, baina giro mikaztu
|
hark
ez zion mesede handirik egin.
|
|
“Tabako pakete bat bezain txikia izango da, eta telefono konexio bat izango du, pazientearen datuak zuzenean ospitalera bidaltzeko”, ziurtatu zuen. Horrela, gaixoaren eboluzioaz arduratzen den medikuak aldizka ezagutu ahal izango ditu pazientearen datuak, eta
|
hark
ez ditu jasoko espirometriak zituen konplikazioak. Horrez gain, ospitalera ez joateko aukera izango du, probak egin eta emaitzak etxetik bidal baititzake.
|
|
Baina lasai, ez natzaizu ezer leporatzen hasiko, ez naiz xehetasunak zerrendatzen hasiko. Kontua da nik, musikari austriar
|
hark
ez bezala, etsi egin nuela. Etsi.
|
|
Uste dut, zinez uste ere, nire jardun
|
hark
ez zuela laguntza handitarako balio izan, zeren taldearen etsipena haserre bortitz bilakatu baitzen. Labea ez zegoen, beraz, ogi txikietarako.
|
|
eta nireaz zer? Alegia, inork inor mindu ez, baina ni izorraturik nago, nire etorkizuna baldintzaturik dago, ni neu izateko bestea ere izan behar dut; kontrara
|
hark
ez du berdina sentitzen... Eta nireaz zer?
|
|
–Gernikako parrokiako kalizetako bat erabili ahal izateko baimena eskatu zuen
|
hark
ez zituen herrikoak eramaten utziko, ez ala?
|
|
Halaxe ezagutu zuen hegazkinek eragin dezaketen izua. Eta izu
|
hark
ez zion sekulan bakerik emango.
|
|
Segundo batez gure elkarrizketa hantxe amaituko zelakoan egon nintzen. Bernardo
|
hark
ez zuen ezer ulertu. Jagiteko zirkina egin nuen.
|
|
Allen
|
hark
ez zion zirikadaren nondik norakoa harrapatu.
|
|
–Hire etxeko Jesus(...)
|
hark
ez zian Mallona salbatzearren ezer egin –bat batean bota nion.
|
2004
|
|
Zein aldi eta noizko giroaz ari garen ahaztu gabe, txifa txakur eta herritarren arteko borrokaren karatulapean, borroka armatuaren gaur egunean nahiko bigun iruditzen zaigun aipamena egiten du. Aldi
|
hark
ez zuen, antza denez, ez baterako ez besterako juzgu hain zorrotzik eskatzen. Antzerako beste horrenbeste, sarekada, atxiloketa, tortura eta hilketen sujerentzia leunduetan.
|
|
Beraz, berandu zenez, eta agindu hori kontuan edukita, hurrengo goizerako utzi nuen amonarengana joateko zeregina. Osaba Islahrekin hitz egin nahi nuen, baina telefono
|
hark
ez zuen erantzuten. Kobertura arazoa ezin zitekeen izan, distantzia laburra dagoelako Jerusalem eta Ramallah bitartean.
|
|
Bertsolaritzaren kultura. Zenbait euskaldunengana eta erdaldun gehienengana ez da ailegatzen (Xabier Etxeberriak zioena: Zarautz edo Donostiako mediku
|
hark
ez zuela Andoni Egaña ez izanez ez izenez ere ezagutzen!). Lastima!
|
|
Onetsitako jarraibideak orokorrak dira, korronte islamiar desberdinen interpretazioaren ezberdintasun txikiei egokitzeko asmoz. Eta herrialde inportatzaileetako agintari eskudunek interpretatu behar dituztela ezartzen bada ere, agintari horiek onartu egin behar dute, hasiera batean, herrialde esportatzaileko agintari erlijiosoek emandako ziurtagiria, non eta
|
hark
ez duen ematen beste baldintza zehatz batzuei buruzko justifikaziorik. Aipatutako jarraibideek halal terminoa aplikatzeko irizpideak, elikagaien jatorri «zilegi eta ilegala», hiltze eta elaborazio, ontziratze, biltegiratze eta garraiatze baldintza orokorrak definitzen dituzte.
|
|
Ez nekien zertaz ari zen, baina denbora pasatu ahala konturatuz joan nintzen. Zorigaiztoko gizon
|
hark
ez ziren gauzak zabaldu zituen herrian. Arratsalde batean ubelduraz beteta iritsi omen zen etxera eta nire alabari, ubeldura haiek nik eginak zirela esan omen zion.
|
|
Inork ez zuen espero egun hartan egin zuen eguraldia. Merezi ere, egun
|
hark
ez zuen horrelako eguzkirik merezi. Maiatza, eta giroa sargori.
|