Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎Nik ez diot beharbada inportantzia handirik eman, nahiz eta inportantea izan. Txapela irabaztean, ospatzen duzu, pozik gelditzen zara, baina automatikoki pentsatzen hasten nintzen harekin ez zegoela jaterik, eta tira aurrera eta beste baten bila joaten nintzen. Nik pentsatu izan banu 3, 4 edo 5 txapeletik aurrera nahikoa zela, ez nintzen sekula hamaika txapelekin izango.
‎Alkandora aurpegitik kentzea lortu zuen, baina haizeak ez zuen etsi nahi eta basapiztia bailitzan estaltzen zion behin eta berriz aurpegia. Kauendios, bota zuen, eta supituan konturatu zen oinen ehuneko ehuna lurrean jartzea zela onena, haize harekin ez zegoela funanbulu jokotan ibiltzerik. Atzeranzko pauso bat emateko ahalegina egin zuen baina azken haize kolpe hura gogorregia izan zen, eta ostia ostia... ikusi zuen gorputzak ez ziola behar bezala erantzun, eta ezinbestean erortzen hasia zela.
‎nola espainiarrentzat izanen bainaiz frantses hemen Salamancan gauzak okertzen bazaizkit, zaude segur, Jainkoak ez dezala nahi, Doctor Navarrus ekin gertatu zen bezala. Eta horrela, bada —segitu zenuen—, nola bainekien ezen Miguel de Sandoval Salamancan zegoela, zeren kartazko harremanak bainituen harekin, hura Bordeleko unibertsitatetik Espainiarat itzuli zenetik, eta nola geratua bainintzen harekin ezen elkarri lagunduko geniola edozein hersturaren aitzinean, hala, Espainiarako bidea hartzen nuela, haren etxerat joan nintzen, non egin bainuen denbora bat, harik eta, Miguel de Sandovalen beraren esku luzeari esker, unibertsitateko latin irakasle izaiteko zortea izan nuen arte.
‎Baina azantz eta abarrots harekin ez geunden, ez, trantze hartarik ezkutuan iragaiteko moduan!, eta, horrela, handik berehala hurbildu zitzaizkigun bi emazteki, haietarik batek eskuan kriseilua zekarrela: bata ama zen, eta bertzea Hi po lita, haren ohorezko dama, osabaren ahalkerako.
‎...uregiko aitzin paretaren kontra paratu nintzen, kanpoko jarleku luzean, beheko solairuko egongelarat jotzen zuen leihoaren ondoan, hartu nuen erabakiaz damu, zeren imajinatzen bainituen osaba Joanikotekin jauregi inguruan izan nitzakeen inkontruak, hain gaitzak eta hain nekeak —entseiaturik bakoitza bertzearen begien ekiditerat, elkarri hitz egin gabe—, non bururatzen baitzitzaidan ezen, harekin ez inkontratzeagatik, benedizionetzat ere hartuko nuela neure burua pareten artean hersteko kondena. Eta gogogaizten hasia nintzen jada... baina egongelako leihoa zabalik zegoen, eta gurasoen xuxurlak hautsi zituen ene gogoeta ilun haiek:
2003
‎Gu eskola horretan hasi eta bi urtera, 1954an, irrati emisorea estreinatu zen, eta lan-taldean hartu ninduten. Baina soldata harekin ez zegoen, ez bazen nire kasuan bezala, egunez enpresan aritu eta gauez irratira joanda.
‎ADSL sistemak bezala, PLCak Sarerako etengabeko konexioa eskaintzen du, eta telefonoz hitz egiteko eta aldi berean nabigatzeko aukera ematen du. Baina, harekin ez bezala, konexio abiadura askoz handiagoa da: segundoko bi megabytera irits daiteke.
2004
‎Garrasiak entzutean taxi gidariak balazta egin eta atzera begiratu zuen. Kontua harekin ez zihoala ohartzean aurrera jarraitu zuen. Erantzunaren neurrigabeak unaturik utzi zuen Harakin, eta leihotik begira gelditu zen lehendabizikoz.
2005
‎Gerenak harekin ez liluratzeko aholkatu zigun, hondalera zihoazen hiri biak, itsasontzia bezala.
2006
‎Haren arropa ilunak salatzen du higanota. Hala ere, harekin ez dira dominikoekin baino eztiago ari. Erran liteke burges miliziakoei erakutsi nahi dietela beren kidekoekin ez zaiela zorroztasuna urtzen.
‎Niri begira jarraitzen zuen, nire erreakzioak aztertu nahi balitu bezala, baina ez dakit zer ikus zezakeen nire aurpegian, gela hartan apenas zegoen-eta argirik. Ez nuen emakume ezezagun harekin ez inorekin egoteko gogorik. Nire gela erakustea nahi nuen, gertatzen ari zitzaizkidanak bakar bakarrik hausnartzeko.
‎Eta egia zen. Billeteak zeuden, eta ipurdiak altxatzen ziren, eta Billen sozioak behin edo behin baino ez zuen edaten, eta emakume presbiteriano harekin ez zegoen zer eginik, eta jainkoak sortu zuen hango zeru amaigabea, eta autoei dirdira eragiten zieten mexikarrek latexari gorroto itzela zieten, bai. Hori dena halaxe zen.
2009
‎Landareak txingurriak aprobetxatuko duen jaki erreserba bat eransten dio haziari olio gozoak gehienetan, haziak lurrera hurbilduko ditu, garraiorako tamaina eta forma egokiz jantziko ditu, eta abar. Txingurriak haziak amarengandik urrutiratuko ditu, harekin ez lehiatzeko eta haren bizkar bizi diren gaitz eta izurriteetatik urrun; bukatzeko, haziak lurperatu egiten dituzte, erein. Hazia txingurritegira eramango dute eta bertan metatu, behar ahala axalean daraman jakia kendu eta hor barrena, inguruko lur aproposen batean lagatzeko.
‎Kuriosoa da: liturgiko eta teologikoki Gabonaren zentzua Pizkunde Pazkoarekin dago lotua, baina Gandiagak ez du ia behin ere harekin lotzen (salbuespena, ik. ABG, 152); eta harekin ez dago lotua, baina Gandiagak lotu egiten du Sanjoan suagaz (ik. –Tradizioak, ohiturak,/ etc. Sanjuan sua zelaian,/ sutondoan Gabongoa?:
‎–Maite zaitut, ama?, biek ere pozezko malkoak zintzilik zituztela; harekin batera, senarrak zuzentzen zizkiòn so iheskorrak ikusten zituen, intentzioz beteak: hasteko, Reginak bazekien zer esan nahi zioten so haiek eta zer iruzkin gordetzen zuten, zeure lekuan ikusten zaitut, Regina, aspaldiko partez, aleluia, aleluia!?, nahiz eta, ikuspegi osoago batetik, interpretazio harekin ez zetorren guztiz bat, ez behintzat senarraren balizko iruzkinari ñabarduraren bat erantsi ezean; Regina, izan ere, bere lekuan zegoen, bai, baina bere borondatearen ahalegin berezi baten ondorioz, garai batean ez bezala, noiz eta, nonahi zegoela ere, bere lekuan zegoela baitzirudien, naturaltasun hura berezko zerbait zuen-eta; Reginak bazekien, halaber, zer beste mezu gordetzen zuten senarrare... haragizko harremanetarako deia, nola halako beldurraren itzalpean jartzen zuena, bere erantzuna senarrak espero ez bezalakoa izango ote zen, errai erraietan nabaritzen zuen hura, uko biribil bat bezala?, berak ere. Reginak?
‎Sektorearen egoera txarra izan arren, Fiatek ez du PSA Peugeot Citroen taldearekin bat egiteko asmorik, ez harekin ez beste inorekin. Enpresaren zuzendaritzak ukatu egin du Il Sole 24 Ore egunkariak argitaratutako albistea.
‎" Maite zaitut, ama", biek ere pozezko malkoak zintzilik zituztela; harekin batera, senarrak zuzentzen zizkiòn so iheskorrak ikusten zituen, intentzioz beteak: hasteko, Reginak bazekien zer esan nahi zioten so haiek eta zer iruzkin gordetzen zuten –zeure lekuan ikusten zaitut, Regina, aspaldiko partez, aleluia, aleluia! –, nahiz eta, ikuspegi osoago batetik, interpretazio harekin ez zetorren guztiz bat, ez behintzat senarraren balizko iruzkinari ñabarduraren bat erantsi ezean; Regina, izan ere, bere lekuan zegoen, bai, baina bere borondatearen ahalegin berezi baten ondorioz, garai batean ez bezala, noiz eta, nonahi zegoela ere, bere lekuan zegoela baitzirudien, naturaltasun hura berezko zerbait zuen-eta; Reginak bazekien, halaber, zer beste mezu gordetzen zuten senarrare... haragizko harremanetarako deia, nola halako beldurraren itzalpean jartzen zuena, bere erantzuna senarrak espero ez bezalakoa izango ote zen –errai erraietan nabaritzen zuen hura, uko biribil bat bezala–, berak ere –Reginak– besterik irrikatzen ez zuen arren; Reginak askotan pentsatzen baitzuen ikaragarri ederra izan zitekeela maitasunaren suak sutua izatea, haizearen joan etorrietan betiko galtzeko:
‎Logelan eman nuen egun osoa harekin ez topatzeko. Afaltzeko botila bat xanpain eskatu zuen.
‎maitearekin buruz buru egonda, harekin ez zarela leiala izan
‎Baina ni horretara heltzerako, sekretupeko izen bat behar genuela esan zuen Frantsesak, Narodnaia Volia edo La Mano Negra bezalako izen bat, entzute hutsarekin izua sortuko zuen izen bat, errespetua eta izua, biak batean, sortzeko indarra emango zigun izen bat. Oinazearen Federazioaren izen harekin ez genuen Ujenio zaharraren oilategiko oilorik koldarrena pittin bat ere aztoratuko. Hainbeste, ni ere konturatzen nintzen.
‎Fermini esaten ari nintzaion ferrak begiratzera eraman behar genuela Maria Kristina, herren harekin ez zela azkarrago ibiliko, ferrak mugitu bazitzaizkion, ez zitzaizkiola onean itzuliko lehengora baina, bai zera! Zer ikusiko zuen Ferminek patrikako zuloaz harago?
2010
‎Asko haserretu gintuzten feminismo ofizialeko jarrera horiek eta, horregatik erabaki genuen sinadura bilketa hari jarraipena ematea, feminismoaren pentsamendu kritikoaren sarea sortuz. Hedabideetan agertzen zen feminismo harekin ez bat esateko, feminismoa hura baino gehiago zela aditzera emateko. Eta garbi uzteko gu ez geundela feminismo ukatzaile eta errebantxistaren alde.
‎arrotz, oihaneko habitatetik erbesteratutako piztia iduri, ikusle histeriko haien artean. Deseroso nengoen, bai, desfile haiek baino gauza ergelagorik?!?, inguruak baztertua, baina, ai!, nola sentitzen nintzen, aldi berean, haien gainetik banengo bezala, heriotza goresten eta adimena mespretxatzen zuèn Millán Astray bezalako jende ergel harekin ez zen zaila, egia esan??, urte hauetan mantentzen saiatu naizen jarreran, hain da handia Francoren diktadurak sorrarazten didan nazka eta higuina, nahiz eta sentimendu horiek guztiak isilpean bizi behar izaten ditudan, neure baitaren baitan batzuetan eta Txopitea doktorearekin konpartituz besteetan, harekin ditudan solasaldiak lagungarri?
‎Otxandion (Josu Zabala tarteko), Orion eta Donostian (Benito Ler­txundiren kontzertu batean Antiguako frontoian, are kantuz)? Urte berean, harekin ez ezik The Dubliners, Máirtín O. Connor, Joe McHugh eta oraino beste ir­landar eta kanpoko musikari handi zenbaitekin batera partaide izan nintzen Antonio Breschik Dublineko National Concert Hall areto handi eta prestigiotsuan antolatu eta eskainitako kontzertuan. 2007an, aldiz, The Dubliners taldeak Bilboko Kafe Antzokian jo zuen (hasierako taldetik Barney Mackenna eta John Sheahan baizik ez zeudelarik jada), usaian bezala giro paregabea sortuz.
‎Eta ondarez eta egituraz handiagoak eta sendoagoak izan bai baina zorrak eta kredituak ere genituen ikastola batzuek? azaldu du Sarasolak,, klausula bakar harekin ez genuen aukerarik ikusten etorkizunean ikastola ereduaren jarraipena aukeratzeko, administrazioak irentsiko gintuela aurreikusten genuelako, eta egoera hori geuk onartua zela ikusten genuelako?.
‎arrotz, oihaneko habitatetik erbesteratutako piztia iduri, ikusle histeriko haien artean. Deseroso nengoen, bai —desfile haiek baino gauza ergelagorik...! —, inguruak baztertua, baina, ai!, nola sentitzen nintzen, aldi berean, haien gainetik banengo bezala —heriotza goresten eta adimena mespretxatzen zuèn Millán Astray bezalako jende ergel harekin ez zen zaila, egia esan... —, urte hauetan mantentzen saiatu naizen jarreran, hain da handia Francoren diktadurak sorrarazten didan nazka eta higuina, nahiz eta sentimendu horiek guztiak isilpean bizi behar izaten ditudan, neure baitaren baitan batzuetan eta Txopitea doktorearekin konpartituz besteetan, harekin ditudan solasaldiak lagungarri...
‎Eta baietz, noski, eta hizketan hasi ginen lasai. Hitzaldi batzuk entzun zituela eta euskaldunenak ez zitzaizkiola gustatu esan zidan, utzi behar genuela behin betiko hizkuntza minoritarioen berbaldi negarti biktimista, harekin ez gindoazela inora, patetikoa zela eta zeharo modaz pasatuta zegoela. Horrela jarraitu genuen, lasai hizketan, autobusera joateko ordua iritsi zen arte.
‎arrebekin ordea, gehienbat erdaraz. Uste zen euskara baldar xamarra zela, atzeratua, baserri bizimodurakoa, baina hizkuntza harekin ez zegoela kulturan aurrera egiterik.
‎Kaperan sartu orduko Obabako eliza etorri zitzaidan gogora, itxita egon nintzela han ere Lubis eta beste hainbat" nekazari zoriontsurekin" Erramu eguneko borrokagatik, baina zigorrak ez zuela ondorio handirik izan, igandeetako mezan harmonioa jotzeko obligazioa, eta besterik ez. Baina aldizkari pornografikoaren kontu harekin ez nintzen hain aise libratuko. Eta dena Martinen erruz.
‎Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski, Jean Noel DSTko kidea zenik. Guztiarekin ere, harekin ez ibiltzeko aholkatzen zidanan behin eta berriz, urruntzeko harengandik, desgrazia besterik ez nuela bilduko haren konpainian. Hasieran uste izan ninan, Xabier Dimitriz jeloskor zelako ematen zidala harengandik urruntzeko aholkua, Jean Noelen ahotik entzun nahi nuen istorioari berak kontatzen zizkidanei baino garrantzi handiagoa ematen niolakoan zegoela jelosiak jota.
2011
‎–Bai, bai. Jabea anaia da, Inaxio Garmendia, Tolosan bizi den kontratista bat, eta harekin ez da arazorik izan.
‎Behin behineko betearazpenaren aurkaraketa onartzen bada, epaitegiak auto bat emango du, harekin ez jarraitzeko eta erabaki diren bahiturak, trabak eta berme neurriak altxatzeko aginduz (PZLren 530 art.).
‎Oraindik gainean zeramatzan sei mila pezetak hogei duroko billetetan, baina isildu egin zen. Gerente harekin ez zegoen bromarik. Eta Tolosako inauteriak zirela eta, lagun batekin parranda egiteko aprobetxatu zuen.
‎Itzuli ziren Tomas eta morroia eta bidea libre zegoela esan ziguten, baina gaua oso iluna zen eta poliki joan behar izan genuen makiletatik elkarri helduz. Ibaia eta errepidea ongi pasa genituen, iluntasun harekin ez baitzegoen karabineroek gu ikusteko beldurrik. Mendian argitasun gehixeago zegoen eta ia egunez iritsi ginen Xagura.
‎Lainoa eta langarra zegoela atera ginen, eta ibaia pasa ondoren egundoko ekaitza hasi zuen. Eguraldi harekin ez genuen inongo arazorik izan pasatzeko, baina Erlaitzeko maldan gu eramateko adina ur jaisten zen. Hernanira iritsi ginenean, etxekoandreak arrautzak hirugiharrarekin eman zizkigun gosaltzeko.
‎" Bizimunduan" gauzak niri emateko edo nik haiek topatzeko moduak ez dauka zerikusirik goian aipaturiko baldintza edo forma apriorikoekin, eta bai nire ohiko esperientziekin ene lagunarte edo" elkarmunduaz"[" Mitwelt" —>" Mitsein"] eta nire" ingurumunduaz"[" Umwelt"]. Begien aurrean zaldi bat agertu, eta gauza bera ez da edozeinentzat gauza bera, h. d., agerpen berak ez du adiera edo zentzu bera, harekin ez dugu berdin topo egiten, kaletarrak, menditarrak, jockeyak, marrazkilariak. (Beharbada geroago bai, definizioaren bila edo has gaitezenean, agerpenari buruz teorizatzen alegia; eta orduan ezin egongo da diferentziarik europarren eta japoniarren artean).
‎Badakit xoria, gixena delarik, eta jaleak hortzak dituelarik, poxi goxoa dela. Ez da hala ere jaki, oro hexur delakotz ez baitaiteke harekin ez ogirik ez artorik jan. Xingar moko bat lau eta bortz xori baino hobe da, jaki eta janaritako.
‎Lazkano isilik geratu zen, galderak egin ahala bere buruari erantzuten zizkion neska harekin ez baitzegoen jakiterik benetan noiz espero zuen ihardespena eta noiz buruaz baiezkoa egitea. Isilik geratu zen, baita ere, neskaren ahotik" ezta" bat gehiago espero eta orduko hartan esan ez zuelako –hogei zenbatu izan zizkion inoiz solilokio bakarrean–.
‎Lehen aldia zen Pilar, Roger, Idoia eta Victor bertaratzen zirena, eta Victorren seta izan zen, gainera, hirurak hara joateko motiboa. Idoia damutu egin zen baiezkoa esan orduko, baina Diegorekin ez zegoen ondo, eta edozein aitzakia zen ona egun haiek harekin ez pasatzeko. Gogoa behar zen Urtezahar gauean zure nagusiaren mahatsak kontrako eztarritik jateko, hala ere.
2012
‎(gezurretan) Bueno, bai? Badakizu harekin ez dela erraza?
‎Ikastaro horietan prestakuntza homologatuak ematen dira eta ikasleek titulu ofizial bat lortzen dute. Ondorio guztietarako, ikastetxea erlazionatzen den unibertsitateko ikasleak dira, baina, harekin ez bezala, etete nota txikiagoa izan daiteke, eta, beraz, selektibitatean unibertsitatean sartzeko behar den kalifikazioa lortu ez duten ikasleak sartzeko aukera dago. Hala ere, matrikulatu aurretik, komeni da jakitea zer den unibertsitateari atxikitako zentro bat, zer ikasketa ematen diren eta nola sartu; izan ere, oro har, unibertsitateena baino garestiagoa da, eta batzuek sartzeko berariazko probak gainditu behar dituzte.
‎– Ni orain nagoen lanpostuan lehen zegoen tipo harekin ez zinen ondo moldatzen, ezta?
2013
‎–Hura ezkonduta egotea ez da arrazoia zu harekin ez maitemintzeko. Nik ere banuen andregaia ezagutu ninduzunean, eta hara!
‎egunkariek orri anitz hartu zituzten, kazetariek erreportari lanak egiten zituzten leku batetik bestera joanez, informazioa sailka antolatua zen, tituluak artikuluaren ideia nagusia laburbiltzen zuten esaldi laburrak ziren eta ez gaia zehaztera mugatzen ziren hitz bakar batekoak edo bizpahiru hitzekoak. Eugène Tavernier enarabera, eredu harekin ez zen beharrezkoa egunkari osoa irakurtzea informazioaren lortzeko. Frantzian titulu eredu hura oraino ez zen sartua, beldurrez eta titulua irakurriz, jendeak ez zuela artikulua irakurtzeko beharrik sentituko.
‎Kasinoko etxekoandrea, Ines, Mines zenaren alaba, hagitz emakume ederra eta sinpatikoa zen, irria eta broma bertzerik ez zuena, eta gure amak erraten zuen harekin ez ote zuen zerbait" mutil frantses" hark, baina ez zela batere harritzen, halako senarra izanda," Eugenio hori baino gizon zerbelagorik!".
‎Ama, ordea, saiatu zen ni etxean lotzera. Haur bat nintzela eta mutil harekin ez zela fidatzen, mutuak izanen baitzituen orduan hamasei hamazazpi bat urte, nik baino bospasei gehiago. Agustin ohartu zen amak duda egiten zuela, eta serio serio erran zion hagitz maite ninduela, eskua bihotzaren parean, eta zainduko ninduela, behatz zuzena begira.
‎Hogei urte nituen Joanes Leizarragaren itzulpenak argitaratu zirenean, eta urte horretan erregina bere itzultzaileetariko harekin elkartu zen gure etxean. Aitak" Gaur andere handia ezagutu behar dun" besterik ez zidan erran, beraz, une batez ‘handi’ harekin ez ote zuen lodia erran nahi otu zitzaidan, Baionatik etorritako saltzaileren bat, oihal pollitak ekarriko zituena, eta lurrin goxoak.
2014
‎Beste batzuk, berriz, erbesteratu egin zituen, frantses iraultzako gobernuak gure Iparraldeko Sarako herritarrak deserriratu zituen bezala, esan dezadan hori ere bide batez? Stalinek, baina, bere jokabide harekin ez zituen etsai guztiak akabatu, beste batzuk irabazi bai. Stalinek, beraz, balizko etsaiak ikusten zituen nonahi, ezinbestean ezabatu behar zituenak, berak botereari eutsiko bazion.
‎Bada gako bat egoera horietan haurraren eskaria ulertzeko: haurrak ez du ulertzen, aita edo ama bertan baldin badago, harekin ez daudela gustura hura asetzeko. Sei trikimailu etxean lan egiteko eta haurrak zaintzeko Ondoren, etxean lan egiten den bitartean haurrak hazteko eta saiakeran ez hiltzeko aholku batzuk ematen dira.
‎Eta harekin ez nagoela sentitu dut.
2015
‎Ramsay andreak barre egin zuen. Begitxo txinatar haiekin eta aurpegi ximur harekin ez zen inoiz ezkonduko; margotze lan hura ez zen oso aintzat hartzekoa; bere buruaren jabe zen, eta Ramsay andreak begiko zuen horregatik; hala, emandako hitzaz oroiturik, alde batera begira jarri zen.
‎Eta hor sortu ziren bi lagunen arteko iskanbilak. Karmenek, nobioa ostu ziola jaurti zion aurpegira Luziari, eta honek, harekin ez haserretzearren, ez zion kasu handirik egiten Estebani. Eta elkarrekin jarraitu zuten, lanean eta kalean behintzat, lehengo moduan.
‎Begi harekin ez nituela gauzak ongi ulertzen, nik.
‎Hain bizimodu arriskutsuan bizi behar ote dugu? Hau idazten ari naizela, uste dut zure laguntzaz eta zure errukiagatik esan nezakeela San Paulok zioena, egokitasun harekin ez bada ere, honezkero ez naiz ni bizi, Zu, ene Kreatzailea, bizi zara nigan; izan ere, orain dela hainbat urte, nik dakidanez, zeure eskutik nauzu eta zure borondatearen aurka, gauzarik txikienean ere, ezer ez egiteko desira eta erabakiekin ikusten dut neure burua eta nolabait esperientziaz probatua urte hauetan gauza askotan, oharkabean Berorren Maiestateari irain ugari egingo nizkion arren.... Eta iruditzen zait gainera, zure maitasunagatik egiteko aurrean izan dudan gauzarik ez dela izan erabaki sendoz egitera jarri ez naizenik, eta haietako batzuetan Zuk lagundu didazu helburua lortzen, eta ez dut nahi mundurik ezta harenik ezer, eta iruditzen zait ez didala pozik ematen Zugandik at den ezerk, eta gainerakoari gurutze astuna deritzot.
‎Baina aitor entzulearengan hark esaten dizkien gauzetan huskeriaren baten atzetik dabilela aterako balute, susmagarritzat izan bezate guztia, eta inola ere ez dezatela harekin elkarrizketarik izan, otoitzari eta Jainkoari buruzkoak badira ere, albait lasterren aitortza egin eta amaitu baizik; eta ama prioreari esatea litzateke hoberena, harekin bere arima ez dabilela ongi eta beste batengana aldatzeko. Hau litzateke bidezkoena, horretarako erraztasunik balego, eta Jaunagan uste dut egongo dela; eta eginahalak egin harekin ez tratatzeko, herio mina sentituko balu ere. 15 zenbakian jarraitzen du.
‎–Zer da hau, ene Jauna!... Hau idazten ari naizela, uste dut zure laguntzaz eta zureerrukiagatik esan nezakeela San Paulok zioena, egokitasun harekin ez bada ere, honezkero ez naiz ni bizi, Zu, ene Kreatzailea bizi zara nigan? (Bizitza 6, 9).
‎Espainiako Bankuak eskakizun hura" arrazoizkotzat" jo zuen eta aurre erretiro plana finantzatzeko 27,7 milioi euro garbi horiek erreserben aurka egitea onartu zuen. Kontabilitate neurri hark CANen baliabide propioetan eragingo bazuen ere, une hartan Espainiako Bankuak ezarritako gutxieneko langaren oso gainetik zegoen CAN, eta bere kapital soberakina 250 milioi eurokoa zenez, koltxoi harekin ez zuen arazorik.
‎Mataron zorua erosi zuen Cubican Cipsak, eta Nafarroako Kutxak 21,9 milioi euroko mailegua eman zion. Operazio haren arriskua estaltzeko 1,9 milioi euro jarri zituen horniduretan, baina diru harekin ez zen aski. Espainiako Bankuak 2009an ondorioztatzen zuenez kreditu hura guztia zalantzazko bihurtzeko moduan zegoen, eta askoz diru gehiago bideratu behar zuen.
‎Zergatik esan zenidan harekin ez fidatzeko?
‎Harritzen nau, zu harekin ez saiatzeak.
2016
‎Hona adibide bat, 1980koa, Gandhi ahaztua ez zuela adierazten diguna. Aldi berean, Gandhiren borroka abertzalea zein izan zen azaltzen digu britainiar eta are japoniarren inperialismoaren aurka ere, eta halaber, UCD, PNV eta PSOEko ordezkariek harekin ez zutela inolako antzik; aitzitik, etakideek bai, gose grebak egiten zituztenean:
‎Hantxe jolasten zen Aitorrekin uretara saltoka, nork zipriztin gehiago atera. Ito pasada ederrak ere ematen zizkion anaiak, eta gehiago harekin ez zela presara joango zin egiten zion Nestorrek amorruz; baina biharamunerako ahantzia izaten zuen bezperako promesa, eta biak joaten ziren berriro nork zipriztin gehiago atera, zeinek zeini itolarri handiagoa eragin.
‎Gogaituta, 2012ko ekainaren 14ko gauerdian Barcinak mezulari bidez jakinarazi zion Jimenezi gobernutik kanporatu zuela. UPNko buruak eta beste goi kargu batzuek uste zuten erabaki harekin ez zela gobernua hautsiko. –Egun hartan UPNko Carlos Garcia Adanero eta Alvaro Miranda presidenteorde ekonomikoarekin izan nintzen, eta UPNk uste zuen sozialistak geldituko zirela?, azaldu du Maiorga Ramirezek.
‎Hirugarren bileran, ekainaren 16an, aldaketaren sei gidalerro nagusiak zehaztu zituzten, baina dokumentu harekin ez zen aski. Ezin zuten egin lau urte lehenago UPNk eta PSNk egindako makur bera.
‎Kezkatu behar ote zuen horregatik? Zinez, nahiago zuen harekin ez egokitzea, baina askorik ere ez zitzaion inporta. Guardiak guardia ziren; eta metrailetak metraileta.
‎" Hasieran ez genion oso ondo ulertu. Idazkera barroko hura, joskera eta sintaxi ia rococo harekin ez ginen oso ohituak, eta beste garai batekoa iruditzen zitzaigun. Baina berak jarraitu zuen, astero astero, gure atean jotzen".
2017
‎Ez dela inor heriotzan Jainkoaz oroitzen? Zeren gu orduko esperantzak bizi gaitu, eta esperantza harekin ez dugu anarterainokoan gaiztakeriarik baizik egiten, ez gara epe hartaraino Jainkoaz ere oroitzen; baina orduan, diren gaiztoenak ere hasten dira bere kontzientziak iratiotzen eta iraultzen, batari eta besteari barkamen eskatzen, eta beste egiteko guztiak utzirik, ahalez Jainkoa bera baitan pentsatzen.
‎Baldin eskuarki (ikus Kaietano, Summa," odium" hitza), kristauak kristauekin, ahaideak ahaideekin eta herrikoak herrikoekin bezala, bidean topo egitean deus galdegiten dizunean edo beste kasurik gertatzen denean ihardesten badiozu, agurtzen baduzu eta borondate gaiztorik ez izan, beste gainerakoan laburzki utziagatik, adiskide mami batekin bezala harekin ez ibiliagatik, badirudi ez dela orduan bekaturik, guztiz ere baldin uste baduzu maiz mintzatzetik eta elkarrekin segitzetik etor daitekeela kalte, nola etortzen baita batzuetan. Zeren badira jende batzuk hain okasiotsuak, kide gaitzak, zoritxarreko abegikoak eta elkartze gaiztokoak, non hobe baita halakoei alde egitea eta haien bideetatik eta elkartzeetatik ihes egitea eta aldaratzea, itxarotea baino.
‎Basoa aztoratzen hasi zela zirudien, zuhaitzak ere norbaiti edo zerbaiti bidea eman nahian ibiliko balira bezala, indar harekin ez topatzeko. Halako batean azken zuhaitzak zeharkatu ondoren agertu zen!
‎Ez zegoen ene adineko lagunik... eta ostalertsa, emazte nahasi, mihi zikin, kurios bat zen. Beraz, hobe guretzat harekin ez sobera mintzatzea... Gainera, neska pollita lehenbailehen berriz ikusi nahi nuen...
‎Zeren, segur bezala nintzen, Amandinekin ongi pasatuko zela. Baina harekin ez nuen ene ahalen frogatzeko eskubiderik ukan... Eta Maddalenekin?
‎Giro ona geneukan erredakzioan, eta konfiantza nahikoa ere bai gure arazoak eta kezkak komentatzeko. Hala ere, nahiago izan nuen nire bidaia hura Joxanen aurrean isilik gorde, berak halako interes pertsonal bat baitzeukan nirekin, nik harekin ez bezala, eta ez baineukan batere gogorik gure zuzendariari atsekabe sentimental bat emateko, are gutxiago haren tratu eta mesedeak galzorian jartzeko. Ez dakit gezurrik egokiena asmatu ote nuen, baina egiak ez zidan batere onik egingo.
‎Auto aurrean kuzkurturik zegoen gizona ez zen mugitu, kontua harekin ez balihoa bezala. Lankideak Axiri so egin ondoren autora hurbildu zen.
2018
‎hark, ordea, urduri begiratzen zuen atzera, alde egiten, eta zuhaitz batetik deitzen zidan. Horrela bada, inoiz Belarri Makur bere lagunak bisitatzera joaten zenean harekin ez joatera ohitu nintzen. Zalu eta biok oso lagun onak ginen; baina, saiatuagatik, ezin izan nuen aurkitu bere zuhaitzetako bizilekua.
‎EAJ eta PP ere antzera mintzatu dira. Bildu guztiaren kontra omen dago; harekin ez dago aurrera egiterik.
‎Etxebarriak, goitik behera? aztertu zuen Pisia,, baina harekin ez gindoazen inora. Batetik, maila eskasa zuen unibertsitaterako; bestetik, nahiz eta euskal egitura onekoa izan, eredu linguistikoa guztiz desegokia zen.
‎Beharbada, tabu izan daiteke gizakiaren aurpegirik basatiena eta maltzurrena erakutsi duen ekintza aurrera eraman duen herrialdean halako baieztapenak eta galderak egitea, baina gainontzeko herrialdeetan normalago ikusten du. Espainiako politikara salto egin du jarraian kontu harekin ez jarraitzeko. Zenbait aurpegi harrituk salatu diote ez dela aurrera jarraitzeko bide egokiena.
2019
‎Tomek ere mirespen berdina sentitzen zuen Huckleberryrenganako. Askotan esan zion izebak harekin ez ibiltzeko, baina alferrik. Itxurarik gabe gaizki jantzia ibiltzen zen mutil hau.
‎Beste kasu batzuetan, neska gaztea gaixoaldi luze batean tematzen da; desesperatu egiten da, dagoen bezala egonda ezin delako ezkondu, hainbeste maite duen? gizonarekin; egiaz, harekin ez ezkontzeko segitzen du gaixo, eta ezkon hitza hautsi arte ez du berreskuratzen oreka. Batzuetan, neska gazteak lehendik izanak ditu markatu duten esperientzia erotikoak, eta hortik datorkio ezkontzari dion beldurra; batik bat, beldurrez ibil liteke ez ote den jakingo ez dela birjina.
‎Zenbat amets behar ote ziren ikara guztia jaso eta burua libre uzteko? Ez zekien, baina segituan ikasi zuen irailaren 18ko bakar harekin ez zela nahikoa izango. Eguna joan eta eguna etorri irailaren 19a, 20a, 21a, ez zuen arnasa lasai hartzen.
‎K. delako harekin ez zen inoiz ezer gertatu. Ez nuen jakin nor zitekeen pertsonaia hura, ezta sikiera gizonezkoa ala emakumea zen ere.
2020
‎Burgesek, operazioarekin, lurra merkatal artikulu huts bilakatu zuten eta maizterrei kendutako generoarekin espekulatzen hasi ziren: gariaren fluktuazioa harrapakin gozoegia zen trafikanteentzat, harekin ez lukratzeko. Gatazka sozial hori dago 1766ko Azpeitia eta Azkoitiko matxinadaren erraietan; baina burgesia aristokratikoak Peñafloridako kondea buru gupidagabe zapaldu zituen mende bateko aurrerapenarekin jaiotako sozialista haiek.
‎Lehenago, nire gortasun ikusezin harekin ez nuen gelan parte hartzen eta ikusezintasuna bikoiztu egiten zuen horrek. Irakasleak zerbait galdetzen zuenean, jendeak besoa jasotzen zuen eta nik ez; nik galderaren bat baldin banuen, itxaron egiten nuen, eta pentsatzen nuen" gero galdetuko dut", baina ez nuen galdetzen.
‎ETB1 benetan indartu egin behar da, eta ez ETB2, eta egungo baliabide digitaletan aurrerapausoak ematen joan; administrazioan eta lan munduan eta aisialdian eta nonahi bestelako politikak dira beharrezkoak, baina PSOErekin ezkonduta ez da posible izango. Hura gabe ez dakit, baina harekin ez.
‎Endika Egurrola pertsonaiaren inguruko pentsamendu hauek, ezta beste edozein gairi buruzko hitz bakarra ere, Erik amorragarri harekin ez gurutzatze arren, telefono mugikorrarekin lanean ari zelako plantak egiten zihoan Jurdan atzeko eserlekuan. Bitartean Egurrolaren autoa, txofer gazte sarkastikoak gidatuta, hiriko erdigunetik aldendu zen.
‎Artxankoren ustez, 36 jardunaldian Osasunak Celtaren aurka galdu ostean, Bigarren Mailara jaisteko arriskua zegoelako erabaki zuen zuzendaritzak Betisi ordainketa hori egitea. Osasunari «arnasa emateko» egin zuten, nahiz eta ordainketa harekin ez ziurtatu erabat lehen mailari eustea. Fiskalak galdetu dio zergatik egin zuten ordainketa hori baldin eta horrela ez bazen ziurtatzen lehen mailan gelditzea.
‎Traktoretzar harekin ez zegoen kuidadorik. Erretenak ez ziren balaztatu, lehen martxa sartu eta zeharka igaro behar.
‎Hark lan egiten, hark dirua etxera ekartzen... eta kito! Behin, zuen aita Toniok esan zidan harekin ez banintzen kontentu joan nendila bistatik umeekin.
‎–Adesquidea troquo makagoua, ez gara. Manuelak, olazabaldarren lorategian hirurogeitaka urteko emakume bati. Harekin ez, harekin ez zuen inongo gerrarik trukatzeko, bakea baizik. Ea Ternuan entzundako esaldiak laguntzen zion adiskidetzen bere aldamenean jesarrita zegoen emakumearekin.
‎Lehengo egunean iragazi oharra onartezina da. Jendaila harekin ez kontaktatzeko jarrera hori, galeriarako hartzen bada, arazorik ez nire aldetik, bitartean alderantzizkoa egiten bada. Baina zuk bezain ongi dakit ez direla deus egiten ari.
‎Uste nuen inoiz ezagutu nuen eta inoiz ezagutuko nuena gizonik interesgarriena zela. eta harekin ez nuela inoiz une aspergarririk izango eta denborak arrazoia eman dit.
2021
‎Beste paradoxa baterako tarterik ere egon zen, baina. Egokiera horretan zaila baitzen duela bost urteko apirilaren 23ko gau harekin ez akordatzea: Berriok Bukowskin jo zuen (frakik jantzi gabe, noski), eta kontzertu gogoangarri harengatik tabernak isuna jaso zuen, baimendutako edukiera baino jende gehiago omen ginelako barruan.
‎Tartean, N|uu haien ama hizkuntza. 88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta baliabiderik gabe, ahal bezala dabil transmisio lanetan, hiltzen den egunean munduko hizkuntza zaharrenetarikoa harekin ez eramateko gisan. Esauren laguntzarekin, orain arte ahoz aho transmitituriko hizkuntza idatzian jarri dute linguista batzuek eta! Qhoi n|a Tjhoi umeentzako lehen ipuin liburua ere argitaratu berri du Esauk.
‎Harri txintxar batzuk hartu eta patriketan sartu zituen. Karga harekin ez zuen beste ezeren beharrik izan, ia ia indar egin beharrik ere ez, hondorainotzeko. Anansi neke handiz moldatzen zen uretan, baina nekez bada ere, dortokak bazkaria prestaturik zion tokiraino iritsi zen.
‎“Baliagarria da datu horiek ikerketa klinikoetan edo praktika klinikoan izan duten bilakaera konparatzeko. Baina harekin ez da inolako patologiarik identifikatzen”, dio Antonio Mek. Moreno, Jerez de la Fronterako (Cadiz) Unibertsitate Ospitaleko Digestio Aparatuko mediku espezialista.
‎Berak segitu zuen, eta eztabaidan hasi ginen. Komentatu nion harekin ez nuela gehiago hitz egin nahi, euskaldun bat nahi nuela. Alboan bazegoen udaltzain neska bat, euskalduna zena, eta esan nion harekin nahi nuela.
‎Gogoratzen dut nire lehen kritiketako bati Bikain! jarri niola, eta argi dago esapide harekin ez niola emanaldiaren benetako muinari heldu. Izenburu txarra, beraz, hitz bakarrekoa izan arren.
‎" Hari tokatu zaio kanpoan zegoelako. Eta eskerrak harekin ez zegoela inor gehiago, bestela hura eroriko zen ere. Untxitegian dauden untxiak bezala hilko gintuzten".
2022
‎Orduan, neutral egon ziren. Baina, Aragoiko erregearen izpirituan, harekin ez zirenak etsaiak ziren. Sustut, Nafarroako erresuma konkistatzea aukera ona zela ulertu zuen.
‎Katua anestesiatik sendatzen denean, alta hartu eta etxera itzultzen da. Ez zaio basektomiarik egiten (barrabiletatik esperma jariatzen den hodiaren ebaketa), harekin ez litzatekeelako zuzenduko lurraldea gernuarekin markatzearen arazoa. Zenbat balio du eragiketa honek?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia