2015
|
|
Hona hemen, irakurle abisatuaren eskura, Avilako Santa Teresaren lan osoak eta mardulak, era erara eta gaztelaniatik euskarara bihurtuak. Jakina denez, mistikoen artean lehen lehenetarikoa da Gaztelako Santa eta bertako hizkuntza
|
erabili
zutenen artean, goi mailakoa ere. Urrezko letrekin jaso ohi da haren testugintza literatura liburuetan.
|
|
Noizbait eta nonbait zehaztu balitz Baraiazarrak lan honetan
|
erabili
duen itzultze teknika, honetara emango litzateke: alde batetik, joskera aparta, perpausetik perpausera irakurlea bera eramaten duena inolako zailtasunik gabe; beste aldetik, lexiko jatorra, inolako garbizalekeriarik gabekoa.
|
|
Oi, ene Jainkoa! Bai atsekabe handia dela niretzat, gogoan
|
erabiltzea
zer sentituko duen hemen aintzat hartua, maitatua, zerbitzatua, estimu handitan izana eta gozotasunez betea izan den arima batek, orduantxe hil berri, bere burua betiko galdua ikusten duenean, eta ongi ulertzen duenean amaierarik gabeko egoera izango dela (han alferrik izango zaiola fedeko gauzez pentsatu nahi ez izatea, hemen egin ohi zuenez), eta ia oraindik gozatzen hasi ere ez zela egin zerit... Oi, bera denerako zein motel azaldua doan!
|
|
Zure zerbitzuan jardun gabe egongo ote naizen beldur naiz, eta zure zerbitzura noanean, ez dut aurkitzen asetzen nauenik ezer, zor dudanetik zerbait ordaintzeko. Badirudi horretan
|
erabili
nahiko nukeela guztia, eta neure ezerezari ongi erreparaturik, ezin dudala egin ezer onik konturatzen naiz, Zuk zeuk eman ezean.
|
|
Nire adimena horretan aritzen bada, kexu izango da borondatea, inork horretan enbarazu egiterik ez duelako nahi; izan ere, adimenak ezin du sumatu hain handitasun handietan bere Jainkoa nor den, eta hartaz gozatzea nahi luke eta ez daki nola, hilkortasun hau bezain atsekabetsua den kartzelan jarria baita. Edozerk egiten dio enbarazu, lehenengotan zure handitasuna gogoan
|
erabiltzea
lagungarri izan bazitzaion ere, hor hobeki ageri baitira nire ezin konta ahala kaskarkeria.
|
|
1 Sarritan, ene Jauna, gogoan
|
erabili
ohi dut, Zu gabe bizi izatea zerbaitez elikatu ahal bada, bakardadean dela hori, arimak atseden hartzen duelako bere atsedenean; baina askatasun osoaz gozatzen ez denez gero, sarritan bikoiztu egiten da oinazea; hala ere, kreaturekin tratatu beharrak eta arima bere Kreatzailearekin bakarrean tratatzeari utzi beharrak dakarren oinazea atsegintzat hartzera darama. Baina zer da hau, ene Jainko, atsedenak nekatu egiten baitu Zu bakarrik kontentatu nahi zaituen arima?
|
|
1 Ene Jainkoa, zure borondatea egiten irauten dutenentzat prestaturik duzun aintza gogoan
|
erabilirik
, eta zenbat neke eta saminez irabazi zigun zure Semeak, zein gutxi merezi genuen guk, eta merezi duela benetan esker gaiztoko ez izatea maitasunaren handitasunaren aurrean, hainbeste kostata irakatsi baitzigun maitatzen; horiek gogoan erabilirik, nire arima biziki samindu zen. Nola liteke, Jauna, hau guztiau ahaztea eta hilkorrak Zutaz hain ahazturik egotea iraintzen zaituztenean?
|
|
1 Ene Jainkoa, zure borondatea egiten irauten dutenentzat prestaturik duzun aintza gogoan erabilirik, eta zenbat neke eta saminez irabazi zigun zure Semeak, zein gutxi merezi genuen guk, eta merezi duela benetan esker gaiztoko ez izatea maitasunaren handitasunaren aurrean, hainbeste kostata irakatsi baitzigun maitatzen; horiek gogoan
|
erabilirik
, nire arima biziki samindu zen. Nola liteke, Jauna, hau guztiau ahaztea eta hilkorrak Zutaz hain ahazturik egotea iraintzen zaituztenean?
|
|
Santaren idazki honen originalik ez da gordetzen. Autografotzat eman nahi diren batzuk erabat faltsuak dira, Teresaren letrak beste obra batzuetatik ebaki eta idazki honetako
|
erabili
baitira. Ondoren doan testua frai Luis Leongoak Barne Gazteluaren eranskin gisa argitaratu zuenetik (Salamanca 1588) jasoa da.
|
|
Beharrezko da jakinaren gainean joan zaiteztela konparazio honetara. ...auen arteko desberdintasunetatik, nik uler ditzakedan heinean, zuei pixka bat aditzera ematea; guztiak ditu inork ulertu, asko baitira; are gutxiago ni bezalako kaskar batek; izan ere, Jaunak egiten dizkizuenean, ez dagoela egin ezinik jakitea, oso pozgarri gertatuko zaizue; egiten ez dizkion hari, berriz, Jaunaren ontasun handia goresteko; zeruan dauden gauzak eta dohatsuek gozatzen dutena gogoan
|
erabiltzeak
ez digu kalterik egiten, alderantziz baizik: poztu eta beraiek gozatzen dutena erdiesten saiatzen gara; horrela, era berean, ez digu kalterik egiten erbeste honetan hain Jainko handia kiratsez beteriko har batzuekin harremanetan jar daitekeela jakiteak; eta hain ontasun ona eta erruki neurrigabea maitatzeak.
|
|
11 Jaunak hemen arima aurrerarazteko eta eskolatzeko
|
darabilen
jarduera guztia hain bare eta hain zaratarik gabe gertatzen delarik, Salomonen tenplua eraiki zenean bezala dela iruditzen zait, han ez baitzen inolako zaratarik entzun behar; horrelaxe, Jainkoaren tenplu honetan, beraren egoitza honetan ere, Berak eta arimak bakarrik atsegin hartzen dute isiltasun itzelean. Adimenak ez du zertan mugiturik ezta ezeren bila aritu beharrik ere, sortu zuen Jaunak baretu nahi baitu hemen, eta zirritu txiki batetik begira dezala zer gertatzen den; izan ere, noizbehinka ikuste hau galtzen bada eta begiratzen uzten ez badiote ere, tarte labur laburrean izan ohi da hori; nire iritziz, hemen ez direlako ahalmenak galtzen, baina ez dute lanik egiten, izuak harturik bezala baitaude.
|
|
zuek ezin duzuela eta ez duzuela Jainkoari arimak eramateko modurik; gogo onez egingo zenuketela, baina, apostoluek bezala, irakasterik eta predikatzerik ez duzuenez gero, ez dakizuela nola. Honi erantzun diot batzuetan idatziz, eta ez dakit Gaztelu honetan ere ez ote den izan; hala ere, Jaunak ematen dizkizuen desirengatik, buruan
|
darabilzuen
gauza dela uste dudanez gero, ez naiz hemen esan gabe geratuko: esan nizuen beste leku batean, batzuetan deabruak desira handiak ipintzen dizkigula, egin ahal diren gauzetan eskura ditugunak erabil ez ditzagun gure Jauna zerbitzatzeko, eta ezinezkoak direnak desiratzeaz pozik gera gaitezen.
|
|
Honi erantzun diot batzuetan idatziz, eta ez dakit Gaztelu honetan ere ez ote den izan; hala ere, Jaunak ematen dizkizuen desirengatik, buruan darabilzuen gauza dela uste dudanez gero, ez naiz hemen esan gabe geratuko: esan nizuen beste leku batean, batzuetan deabruak desira handiak ipintzen dizkigula, egin ahal diren gauzetan eskura ditugunak
|
erabil
ez ditzagun gure Jauna zerbitzatzeko, eta ezinezkoak direnak desiratzeaz pozik gera gaitezen. Otoitzean asko lagunduko duzuela kontuan hartu gabe, ez dezazuela mundu guztiari probetxu egiterik nahi izan, zeuekin batera daudenei baizik, eta horrela handiagoa izango da egintza, behartuago zaudetelako haien alde egitera.
|
|
Gaztelu inguruan: hemen gerrako gazteluaren irudia
|
darabil
; harresiaren barruko partearen eta hiriko etxeen artean den espazioa da; han daude soldaduak eta gazteluzainak.
|
|
Otoitz bidean hasi masietan zela
|
erabili
zituen liburuak ditu gogoan: Frantzisko Osuna, Tercer Abecedario; Bernardino Laredo, Subida del Monte Sión; eta, beharbada, San Pedro Alcántarako eta Bernabe Palmarenak.
|
|
Proba gaitzak hik, Jauna (Sal 25, 2; 138, 23). Jainkoarekin solasean hitanoa
|
erabiltzen
duen lehen aldia da eta bakarra.
|
|
Kapitulu honetan Teresak
|
erabiltzen
duen lexikoaz hau esan daiteke: pozak eta samurtasunak sinonimoak dira eta esperientzia atsegingarri mota guztiak sartzen dira horien artean (bakea, asetasuna, atsegina), baina goi isurizkoak ez direnak, lortuak direnak (ik.
|
|
Nahi duenean eta nahi duen eran eta nahi duenari ematen dizkio: formula hau
|
erabiltzen
du Teresak, baita Joan Gurutzekok ere, grazia mistikoak egitean, Jainkoaren doakotasun osoa adierazteko: hauek Jainkoak nahi duenean eta nahi duen bezala ematen dituen dohainak baitira, eta ez daude denborarekin ezta zerbitzuekin ere loturik (Bizitza 34, 11).
|
|
Sen batean: aldaketarik gabe, egoera berean (Bizkaierazko hiztunek, adinekoek batez ere,
|
erabiltzen
duten esamoldea, Teresak hemen esan nahi duena adierazteko, era erara datorrena).
|
|
Apaltasunaren indarra biziki adierazi zuen Perf. Bid. 16, 1 ere: bai azkar egingo diogula mate jainkozko Erregeari, sarri
|
erabiltzen
badugu!
|
|
Bildutasunezko otoitzaz Bizitza 14 eta 15 kapituluetan hitz egin du, Perf. Bid. 26 eta 29 kapituluetan eta 5 Kontakizunean (Barne Gaztelua baino pixka bat lehenago idatzi zuen obra hau). . Kontuan izan behar da, otoitz graduen izenetan ez dela guztiz zehatza, hau da, kontzeptu berarentzat ez du beti izen bera
|
erabiltzen
: batzuetan, bildutasunezko otoitza?
|
|
Gozotasunak goi isurizko ototzekoak dira; pozak, berriz, goi isurizkoa ez den otoitzekoak. 2 kapituluan gelditasunezko otoitzaz aritu da(, gozotasunak?), bildutasunezko otoitzarekin kontrastean(, pozak?); ubideen eta urasken alegoria ederra
|
erabili
du horretarako (3 zenb.). Hirugarren kapituluan bildutasunezko otoitzaz ari da (goi isurizkoa otoitzaren lehenengo adierazpena) eta gelditasunezko otoitzaren ondorioez (9 zenb.).. Beraz, ordena egokia hau izango litzateke:
|
|
San Paulok 2 Ko 11, 24an
|
darabilen
irudia agertzen du berriro, 1 Egoitzetako 2, 15ean bezala.
|
|
Aurreko otoitzetatik aipatuak diren bezalako ondorioak geratzen badira, nolakoak ez ote dira geratuko hau bezalako mesede hain handi batetik? Mila bizitza izan nahiko lituzke guztiak Jainkoaren zerbitzuan
|
erabiltzeko
, eta munduan dauden gauza guztiak mihiak izan daitezela haien bidez Jainkoa goresteko. Penitentzia egiteko desirak handi handiak dira; eta ez du askorik sufritzen egiten duenean, maitasunaren indarrez gutxitzat duelako egiten duena eta argi ikusten du martiriek ez zutela gauza handirik egiten oinazeak sufritzean, gure Jaunaren laguntza honekin, erraza delako, eta kexu agertzen zitzaizkion arima hauek Haren Maiestateari zer sufriturik eskaintzen ez zienean.
|
|
6 Gauza honengatik, sekula ere ez zuela Jainkoari zer emanik izan eta ez zuela Harengatik zer utzirik ere izan gogoan
|
zerabilela
, gurutze baten aurrean oso samindurik zegoen pertsona bati esandakoa erantzungo dio, beharbada: Gurutziltzatuak berak esan zion, kontsolatuz, Berak ematen zizkiola bere Pasioan eraman zituen oinaze eta neke guztiak, beretzakotzat har zitzala, Aitari eskaintzeko.
|
|
Bigarrena: norbere burua ezagutzea eta apaltasuna, hainbeste handitasunen Kreatzailearen ondoan hain behe mailakoa den izaki bat nola ausartu den Hura iraintzen ikusiz; ezta ez da ausartzen Hari begiratzen ere; hirugarrena, lurreko gauza guztiak oso gutxitzat izatea, hain Jainko handiaren zerbitzurako
|
erabil
daitezkeenak izan ezik.
|
|
Jainkoak emango ahal digu guztioi halako zorotasuna! Eta bai mesede handiak egin dizkizuela toki honetan edukitzeaz, hau egiten badizue eta horren erakutsiak ematen badituzue ere, zuei laguntzeko izango delako, eta ez gaizki esateko, mundukoak, gorespen aldarri hau hain gutxi
|
erabiltzen
den tokikoak, bazinete bezala; horregatik, ez da harritzekoa han gaizki esaka jardutea!
|
|
Hau, ene ahizpak, sarri egin dezazuela nahiko nuke, bat horretan hasten denean beste guztiak iratzartzen baititu. Elkarrekin zaudetenean, zertan
|
erabil
dezakezue mihia hobeki Jainkoa goresten baino, horretarako hainbeste motibo baititugu?
|
|
8 Eta har ezazue kontuan, ene ahizpak, hain garrantzitsua den puntu hau, eta horrela, argiago azaldu nahi dut: arima oso osoan maitasunari emanda bizi nahi lukeela dago eta ez luke
|
erabili
nahi gogoa beste ezertan, baina nahita ere ezin izango du; izan ere, borondatea hila ez badago ere, erre ohi duen sua erdi itzalia dago, eta nork haize eman izan behar du bere barnetik beroa emateko. Komenigarri ote litzateke arima lehortasun honekin egotea, Jainkoari egiten dion bere buruaren oparia erreko duen zerutiko suaren zain, gure aita Elias egon zen bezala?
|
|
Beraz, esanda dagoen sua borondatean pizturik ez dagoenean eta Jainkoaren presentzia ere sentitzen ez denean, bilatu beharra dugu; hauxe da, izan ere, Haren Maiestateak nahi duena, Kantarik Ederreneko Emazteak egiten zuenez, eta galde diezaiegula kreaturei nork egin zituen, san Agustinek, uste dut, bere Meditazioetan edo Aitorkizunetan dioenez?, eta ez gaitezela ergelen antzera egon denbora galtzen behin eman zitzaigunaren zain egotearren, hasieretan Jaunak urtebetean eta urte askoan ere ez ematea gerta baitateke; Haren Maiestateak daki zergatik; guk ez dugu jakin nahi izan behar, eta ez dago zertan jakinik ere. Bada, Jainkoari nola poza eman aginduen eta aholkuen bidez badakigunez gero, ibil gaitezen honetan arretaz, eta haren bizitza eta heriotza eta zenbat zor diogun gogoan
|
erabiltzean
; gainerakoa betor Jaunak nahi dezanean.
|
|
Nik meditazioa adimenaz ekin eta ekin gogoeta egiteari deitzen diot, esaterako: Jainkoak bere Seme bakarra emanez egin digun mesedea gogoan
|
erabiltzen
hasten gara, baina ez gara hor gelditzen, eta aurrera goaz, haren bizitza aintzatsu osoko misterioak hausnartzera; edo baratzeko otoitzean hasi eta adimena ez da gelditzen Jauna gurutzean josia dagoen arte; edota Pasioko pauso bat hartzen dugu, esaterako, eskuak ezarri zizkiotenekoa, eta misterio horretan dihardugu, eta guk gogoan hartzeko eta min hartzeko zer guztiak hausnartzen ditugu, Judasek ...
|
|
ez dakit zergatik, baina gehienetan ezin du. Hala ere ez du izango, hau da, ez du arrazoirik izango, misterio hauetan ez dela gelditzen eta ez dituela haiek askotan, batez ere Eliza Katolikoak ospatzen dituenean, gogoan
|
erabiltzen
esaten badu; Jainkoagandik hainbeste hartu duen arimak halako maitasun agiri ederrik ahanztea ere ezinezkoa da, gure Jaunari dion maitasunean bera gehiago sutzeko txingar pizgarri biziak baitira; gertatzen dena da ez dela konturatzen, arimak misterio hauek era bikainagoan ulertzen dituelako: izan ere, adimenak agertzen dizkio, eta oroimenean josirik geratzen dira; beraz, Baratzean izerdi izugarri harekin Jauna eroria ikusteaz besterik gabe, nahikoa du ez ordubeterako soilik, egun askotarako baizik, begirada xumeaz Hari erreparatuz, nor den eta zein esker gaiztokoak izan garen hain oinaze handiaz; gero borondatea dator, samurtasunez ez bada ere, mesede hain handiaren ordainez zer edo zertan zerbitzu egin nahirik eta hainbeste sufritu zuenagatik sufritu nahirik eta antzeko gauza egin nahirik, horietan oroimena eta adimena jardunez.
|
|
Hainbeste on egiten dizuela pentsatuz, Hari hobeki poz ematen eta haren irudia beti oroimenean izaten saiatuko zarete; jakintsu handi batek zioenez deabrua pintore on ona da, eta Jaunaren irudi bat oso bizi agertuko balio, ez liokeela horrek minik emango, alderantziz baizik: debozioa pizteko eta deabruari beronen makurkeriekin gerra egiteko
|
erabiliko
lukeela; izan ere, pintore bat txarra izan arren, ez dela horratik egiten duen pintura gutxietsi behar, gure On guztiarena denean.
|
|
–Bigarrena, engainatua izango dela edota arrisku handitan dagoela oso argi ikusten duelako, deabruak ez baitu ate txiki baino besterik behar guri mila amarrukeria egiteko. . Hirugarrena, desira bizi bat dagoenean irudimenak berak eta pertsonak berak uste izaten du desira duen hura ikusi egiten duela, eta entzun, egunean barrena gauza baten irrikaz eta hura gogo gogoan
|
darabiltela
ari direnek, gero amets egitera datozen bezala. –Laugarrena da, ausarkeria handia dela nik neure bidea hautatu nahi izatea, zer komeni zaidan jakin gabe; horregatik, Jaunaren esku utzi behar dut, Hark ezagutzen bainau, komeni den bidetik eraman nazan, guztian haren borondatea egin dadin.
|
|
Beste era batzuk ere
|
erabili
ohi ditu komunikatzeko Haren Maiestateak, goragokoak eta ez hain arriskutsuak, nire ustez deabruak ezin baititu imitatu, eta horrela, nekez aditzera eman daitezke, oso ezkutuko gauzak direlako; irudizkoak, ordea, hobeki eman daitezke aditzera.
|
|
Badiotsuet, ene alabak, ikuskari hau laster igarotzen bada ere, Jaunak egiten dionari egindako mesede handi bat dela, hartaz probetxu atera nahi bada, sarri sarri gogoan
|
erabiliz
.
|
|
7 Behin gogoan
|
nerabilen
nik zergatik zen gure Jauna apaltasunaren bertute hau hain biziki maite zuena, eta aurrean jarri zitzaidan, nire ustez pentsatu gabe eta bat batean, hau:
|
|
9 Presentzia hau gogoan
|
erabiltzea
, ulertu behar da, ez dela lehen aldikoa eta Jainkoak opari hau egin nahi izan dion beste batzuetakoa bezain osoa; ez dela hain argia esan nahi dut; izan ere, halakoa balitz, luke beste ezertan jardun, ezta jende artean bizi ere; baina, beti honelako argi bizi biziaz ez bada ere, konturatzen den guztian lagun honekin egon ohi da. Orain egin dezagun pertsona bat gela argi argi batean dagoela beste batzuekin, eta leihoak ixten direla eta ilunpean geratzen dela; haiek ikusi ahal izateko argia kendu zelako eta berriro argia etorri arte ikusten ez dituelako, horratik, ez dio utziko han daudela sinesteari.
|
|
...a; orduan, dirudienez, Haren Maiestateak arimaren barrutik hazi eragiten du dagoeneko aipatua dugun txinparta, arima beraren desiraz hain aldi luzean sufritzen ikusi duelako errukiak eraginda, eta fenixa bezala oso osoan kiskalia izanik, eraberritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau pietateak dioskunez, haren erruak barkatuak direla; (hau da, arima honek izango zituen jarrera eta baliabideak
|
erabiliz
, Elizak irakasten duenez), eta horrela, garbi dagoela, Jaunak bat egiten du arima bere buruarekin, biek izan ezik beste inork jakin gabe; eta arimak berak ere ez du ulertzen, gero esan ahal izateko eran, barruko zentzumena galdurik ez badu ere; izan ere, ez da zorabioak edota paroxismoak ematen dionean bezala, orduan ez baita ulertzen ez barruko gauzarik ezta kanpokorik ere.
|
|
errege baten edo jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko ezin konta ahala mota eta beste gauza asko daude han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira. Behin honelako gela batera eraman ninduten Albako Dukesaren etxean (nagusien aginduz joan nintzen, bidez nindoala, andre honek ekin eta ekin egiten zielako), eta sartuaz batera harriturik geratu nintzen, eta gogoan
|
nerabilen
zertarako balio izan zezakeen halako gauza multzoak eta ohartu nintzen Jainkoa gorestekoa zela era bateko eta besteko hainbeste gauza ikustea, eta orain grazia egiten dit zein ongi etorri zaidan honetarako; eta zati batean han izan banintzen ere, hainbeste gauza ikusteko egonik, berehala ahaztu zitzaidan guztia eta guztiz joan zitzaizkidan gauza haiek oroimenetik, sekula ikusi ez banitu bezala; e... (Batera ikusitakoa dut soilik gogoan).
|
|
Ez izan beldurrik, neu naiz. Hitz hauek hainbesteko indarra izanik, ezin zuen zalantzarik izan orduan behintzat, eta hain lagun onarekin sendoturik eta alai geratzen zen; argi ikusten zuen laguntza handia zitzaiola eskuarki Jainkoa gogoan
|
erabiltzeko
eta kontu handia izateko Hura nahigabetzeko gauzarik ez egiteko, beti begira zeukala iruditzen baitzitzaion. Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean.
|
|
Izan ere, Jainkoa arima mantentzen ari dela dirudien jainkozko bular haietatik esne izpiak irteten dira, gazteluko jende guztia sendotzen dutenak; dirudienez, arimak hainbeste gozatzen duenetik nolabait goza dezatela haiek nahi du Jaunak, eta iturritxo hau iraungi zen ur handitako ibai hartatik irten daitezela, noizbehinka, gorputzari dagokionez bi ezkondu hauek zerbitzatuko dituztenak mantentzeko ur haren kolpe batzuk. Eta arretarik gabe dagoen pertsona bat, ur hartan laster batean sartuko balute uraren eragina sentitu gabe gera ezin daitekeenez, era berean, eta oraindik ziurtasun handiagoz, sentitzen dira ahotan
|
darabilzkidan
eragiketa hauek. Izan ere, ur kolpe handi bat, esan dudanez?
|
|
Jainkoak mesede hau egiten duen lehenengo aldian, Haren Maiestatea bere Gizatasun guztiz santuaren irudizko ikuskariaren bidez agertu nahi izaten zaio arimari, ongi uler dezan eta hain dohain zoragarria hartzen duenik jakin gabe izan ez dadin. Beste pertsona batzuei beste era batera agertuko zaie, baina ahotan
|
darabilgun
pertsona honi, Jauna hartu ondoren, distiratsu, eder eta handi, piztu zenean bezala, agertu zitzaion Jauna, eta esan zion, harrezkero bazela garaia beraren gauzak arimak beretzat har zitzan, eta Bera arduratuko zela arimaren gauzez, eta beste hitz batzuk, esateko baino sentitzeko gehiago zirenak.
|
|
Begira, gero, gaztelu honetako egoitza gutxi direla deabruek borroka egin gabe daudenekoak. Egia da, haietako batzuetan zaintzaileek borrokatzeko indarra dutela, uste dut esan dudala arimaren ahalmenak direla hauek?, baina behar beharrezkoa da erne egotea haien trikimailuak ezagutu eta, argi aingeru bihurturik, atzipetu ez gaitzan; izan ere, gauza ugari
|
erabil
ditzake guri kalte egiteko apurka apurka sartuz, eta kaltea egina den arte ez gara konturatzen.
|
|
Eta ahizpekin ere gauza bera, larria den zerbait denean; eta tentaldia ote den beldurrez kasurik ez egitea, tentaldia bera litzateke. Baina kontu handiz ibili behar da (deabruak atzipetu ez gaitzan) bata bestearekin ez
|
erabiltzeko
horrelakorik, deabruak hortik irabazi handia atera dezakeelako eta marmarrean aritzeko ohitura sortu; horretaz onerako izango zaionarekin soilik jardun, esana dudanez. Hemen, Jainkoari eskerrak, ez dago hainbesteko arriskurik, etengabe isiltasuna gordetzen delako; baina beti ere ona da jakinaren gainean egon gaitezen.
|
|
Hirugarren egoitzetan sartu diren arimei buruz esaten hasi nintzaizuenera itzuliz, lehenengo eragozpenak gainditu izanaz ez die egin Jaunak mesede txikia, handia baizik; hauetakoak, Jaunaren ontasunagatik, uste dut asko daudela munduan: Haren Maiestatea ez iraintzeko gogo bizia dute, kontuz aritzen dira bekatu arinik ere ez egiteko, eta maite dute penitentzia egitea, beren baitan bilduta igarotako orduak dituzte, ongi
|
erabiltzen
dute denbora, lagun hurkoarekin karitatezko egintzetan aritzen dira, oso eratsuak dira hitz egiterakoan eta janztean eta etxeko gobernuan, etxerik dutenak. Egia esan, jarrera desiragarria da eta, dirudienez, ez dago haiei zertan ukaturik azken egoitzarainoko sarrera eta Jaunak ere ez die ukatuko, beraiek nahi badute, prestaera bikaina baita hori mesede oro egin diezazkien.
|
|
Azken batean, gauza guztietan bereiz utzi behar ditugu Jainkoaren erabakiak. Nik neuk uste dut, gehien gehienetan esan dudana gertatzen dela; bada, arima hauek ezergatik ere bekaturik ez luketenez egingo, ezta konturaturik bekatu arinik ere, eta beren bizitza eta beren ondasunak ongi
|
erabiltzen
dituztenez gero, ezin dute onez eraman gure Erregea dagoen lekurako atea beraiei ixterik, haren zerbitzaritzat baitute beren burua, eta badira, izan ere. Baina munduko erregeak hemen zerbitzari ugari baditu ere, ez dira guztiak sartzen haren egonlekuraino.
|
|
Oi ene Jainkoa! Ez al dira hauek aspaldidanik Jaunak sufritu zuena eta sufritzea zein ona den gogoan
|
darabiltenak
eta are sufritu nahi dutenak. Haiek beren bizitzak diren bezain eratsuak nahi lituzkete guztiak, eta Jainkoarren, ez dezatela uste izan sentitzen duten samina hurkoaren erruagatik dela, beren baitan hori merezidun eginik.
|
|
10 Hau idaztean, gogoan
|
darabilt
neure buruan gertatzen dena, hau da, hasieran esan nuen buruko zarata handia, hortik ia ezinezkoa gertatu baitzitzaidan idazteko agindu zidatena egin ahal izatea. Badirudi ibai urtsu asko daudela bertan, eta bestalde, ur hauek amildu egiten direla; txoritxo eta txio ugari, ez belarrietan, buruaren goialdean baizik, arimaren alde bikainena dagoela dioten gunean.
|
|
3 Bi aska hauek era desberdinezbetetzen dira urez: aska bata, urrunagotik datorren ubide eta artifizio ugariren bitartez; bestea, ura jaiotzen den iturburuan bertan egina da eta urez betez doa inolako hotsik gabe, eta iturburua emari handikoa bada, ahotan
|
darabilgun
hau bezala, aska hau bete ondoren erreka handi bat sortzen da; ez da artifiziorik behar, ezta ez da amaitzen ubideen eraikina ere, baizik eta ura etengabe irteten da handik.
|
|
Nahita
|
erabiltzen
du baliabide hori, liburuan kontatzen diren goi grazia mistikoetan, bere izaera anonimoari eustearren.
|
|
–Pertsona batek honela ikusi zuen: Teresa bera da; bere burua ezkutuan gordetzeko baliabidea behin eta berriro
|
darabil
; 1 Egoitzetako 2 kapituluko 1 zenbakitik 3.era bidaltzen du irakurlea. Ik. 29 Kont. 1 (Jainkoaren presentzia ariman ikusten duenekoa); 24 Kont. (bekatuan dagoen arima ikusten duenekoa); 45 Kont. (Jainkoaren handitasunaren presentzia); Bizitza 40.
|
|
Zenbaki honetan bertan ere pozak deitu die. (Gozotasunak goi isurizkoak dira, berez; pozak, berriz, ez dira goi isurizkoak, baina esana dugu Teresak ez dituela terminoak beti berdin
|
erabiltzen
).
|
|
Badakit ongi zuentzat gorabehera handiko gauza dela barruko gauza batzuk azaltzea, ahal dudan bezala; izan ere, beti entzuten dugu zein ona den otoitza eta konstituzioak ere agintzen digu hainbat orduz izateko, eta ez zaigu azaltzen guk ahal dugun baino gehiago; eta Jaunak ariman egin ohi dituen gauzez, hau da, naturaz gaindikoez, gutxi azaltzen da. Era askotara esanez eta aditzera emanez, pozgarri gertatuko zaigu gogoan
|
erabiltzea
zeruko barne artifizio hau, gizakien artean hain ezezaguna dena, bide horretatik asko badoaz ere. Eta idatzi ditudan beste gauza batzuetan Jaunak pixka bat aditzera eman badu ere, badakit ez nituela gauza batzuk orain hemen jaso ditudan bezain ongi ulertu, zailenak zirenak batez ere.
|
|
Eta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi ez bada gu liluratzen, ezin dut ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran; honetaz pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik
|
erabilitako
hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela. Izan daiteke ni oker egotea, baina arrazoi hauekin noa:
|
|
–Ez dakit; badakit erraietaraino iristen zaiola min hau, eta zauritzen duenak gezia ateratzen duenean, egiaz erraiak beraren ondoren daramatzala dirudi, hain da handia sumatzen duen maitasun sentimendua! Buruan
|
nerabilen
oraintxe nire Jainkoa den sutontzi isioturiko su honetatik txinparten batek jauzi egin eta ariman jotzen ote duen, era horretara su isiotua sentiturik, eta arima erretzeko nahiko ez eta bera hain atsegingarria izanik, min harekin geratzen da eta ukitzean ekintza hura gauzatzen du; eta uste dut hauxe dela asmatu ahal izan dudan konparaziorik egokiena. Izan ere, min gozo hau, eta ez da mina?
|
|
Bedeinkatua izan bedi hain Jainko handia. Baina begira, ene alabak, orain ahotan
|
darabilgun
honetan ez du nahi ezerekin gera zaitezten; gutxi nahiz asko, guztia nahi du berarentzat, eta zeuoi eman dizuetela antzematen duzuen neurrian, mesede handiagoak nahiz txikiagoak egingo zaizkizue. Ez dago hori baino seinale hoberik gure otoitza bat egitezkora iristen den ala ez jakiteko.
|
|
heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino. Orain horretaz pentsatzen ari nintzen, eta uste dut ez duela arnasarik hartzen, edota hartzen badu ez da konturatzen; bere adimen osoa sentitzen duen zertxobait ulertzen
|
erabili
nahi luke eta, horretarainoko indarrik ez duenez gero, harri eta zur geratzen da; horrela, guztiz galtzen ez bada ere, ez du mugitzen ez oinik ez eskurik, zorabio handiak jota hilik dagoela dirudien pertsona batez hemen esan ohi dugun bezala baitago.
|
|
Bada, zer izango ote litzateke gauza guztien berezitasunen berri jakingo bagenu? Probetxu handikoa da gauza harrigarri hauek gogoan
|
erabiltzea
eta Errege hain jakintsu eta boteretsuaren emazte izateaz gozatzea.
|
|
14 Horrela, askotan
|
erabili
dut hau gogoan, eta ni jakitun egonik ezagutzen dudan arima batek jasaten duen eta jasan izan duen oinazea gure Jauna iraintzen ikusiz, hain jasanezina, non askoz ere nahiago bailuke hiltzea hura jasan baino, eta pentsaturik hain maitasun gutxiko arima batek, Kristorenarekin konparatuz gero, ia batere maitasun gabea esan daiteke honen konparaziora, hain oinaze jasanezinezkoa sentitzen bazuen, nol... Zalantzarik gabe, uste dut nik, Pasio txit santukoak baino askoz ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta honekin eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez dituztela sentitu ere egiten, aitzitik, gehiago eta gehiago egin nahiko lukete, eta guztia dute gutxitzat.
|
|
lehenengoa, arima, esanda geratu denez, Jainkoaren borondatearekin hain bat egina badago, nola engaina daiteke, berak ez baitu nahi ezertan ere bere borondatea egiterik? Bigarrena, zein bide
|
erabil
dezake deabruak hain arrisku handiz sartu ahal izateko, zuen arima galtzeraino, mundutik hain aldenduak egonik eta sakramentuetatik hain hurbil eta, esan dezakegu, aingeruekin bizi izanez, bada, Jainkoari eskerrak, inork ere ez baitu beste desirarik Hura zerbitzatzea eta gauza guztietan poztea baizik?
|
|
Arima iratzartzeko Jaunak
|
erabiltzen
dituen era batzuez ari da; dirudienez, era horietan ez dago zertan beldur izanik, goi goiko gauza bada ere.
|
|
Gutun batetik hartua da. Gutun askotan hizkera estalia, metaforikoa,
|
darabil
eta egiazko izenak izenordeez disimulatzen ditu, garai arriskutsuak zirelako berarentzat eta karmeldarren erreformarentzat. Horrela, Gaspar Salazarri 1577ko abenduaren 7an idatziriko gutunean esaten dio bitxi hura (Bizitza Liburua) Inkisizioak bahiturik zuela eta Gaspar Quiroga Inkisidore Nagusiak estimu handitan izanik, nekez utziko zuela eskutik harik eta aspertu arte; baina Gaspar Salazarri diotso, orain hura baino bitxi preziatuagoa ikusiko lukeela, hara etorriko balitz.
|
|
Hemen kontaera autobiografikoa estaliagoa da, anonimoagoa, eta bizitzako azken hamarkada ere hartzen du, baita Bizitza Liburuak hartzen ez dituen grazia mistikoak ere. Era berean, Perfekzio bidean
|
darabilen
irakasbidea gainditua geratzen da hemen, hau da, bizitza espiritualaren hasieran, trebatze aldian, nabari ziren duda mudak, atzera aurrera eta ilunaldiak atzean utziak dira, misterioaren barne barnean murgiltzeko.
|
|
Dena dela, Inkisizioak bahiturik izan zuen, autorea hil ondoren argitaratzea erabaki zen arte. Eskuizkribu originala eskuraturik, hura
|
erabili
zuen frai Luis Leongoak Salamancan obra hura argitaratzeko. 1588an izan zen hori.
|
|
Jaunak nahi beza ni okerreko bidetik ibili ez izatea, ongi egiteko eta obeditzeko asmo eta lehia izan dudanez gero, eta nire bitartez zerbaitetan goretsia izan dadila Jauna, hori izan baita aspaldiko urteetan eskatu izan diodana. Eta horretarako egintzak falta zaizkidanez gero, neure bizitza nahasi hau ordenatzera ausartu naiz, baina horretan, idazteko behar nuen baino asti eta ardura gehiago
|
erabili gabe
; nigan gertatu dena lau lau eta egiaren arabera albait ondoen jarriz.
|
|
Jaunak egin beza, ahalguztiduna da eta nahi duena ahal duenez gero, gauza guztietan bete dezadala beraren borondatea, eta Haren Maiestateak hainbeste artifizio eta modu
|
erabiliz
eta hainbeste aldiz infernutik atera eta Beragana ekarri duen arima hau ez beza utz galtzen. Amen.
|
|
Eta honela infernuan neure bekatuengatik irabazita nuen tokiaz gogoeta egiten hasi nintzen, eta Jainkoa goretsi eta goretsi ari nintzen, hain eraldatua ikusirik ez bainuen ezagutzen neure arima. Hau gogoan
|
nerabilela
, bultzada indartsu batek jo ninduen, zergatik zen nik jakin gabe. Arimak gorputzetik irten nahi zidala zirudien, han ez baitzen kabitzen ezta ez baitzen gai hain ondasun handia itxaroteko ere.
|
|
Gorpuari hil jantzia jartzean, deabru asko ikusi nituen gorpu hura hartzen zutela, eta harekin jostatzen ari zirela zirudien, eta hartaz mendekua ere hartzen zutela; niri laborriasartu zitzaidan, kako zorrotz handiez esku batzuetatik besteetara pasatzen baitzuten. Besteei egiten zitzaizkien bezalako ondra eta zeremoniez lurra ematera zeramatenez gero, buruan
|
nerabilen
zein ona den Jainkoa, ez baitzuen nahi arima haren izena belzterik, beraren etsaia zela ezkutuan geratzea baizik.
|
|
Gizakundeko monasterioan haren gelak bigarren lekutxo bat zuen, otoiztegi gisa
|
erabiltzen
zuena.
|
|
Atsegin eta gozotasunak: termino hauek otoitz mistikoaren zenbait grazia edo forma adierazteko
|
erabiltzen
ditu soilik.
|
|
–Uste dut? horretan, teologiako termino teknikoak
|
erabiltzeko
nolabaiteko lotsa nabari zaio. Gauza bera 11, 5ean ere.
|
|
Izenburuan aditzera ematen du kapitulu honetan irudi baten bidez otoitz graduak adierazteari ekiten diola. Arimaren baratzea da
|
erabiliko
duen irudia. Irakaspen honek, otoitz bizitzaren tratatu txiki honek, 11 kapitulutik 22ra artekoa hartzen du, baina bizitzaren kontakizunean txertaturik doa, borroka bizitzatik, hau da, fase aszetikotik, bizitza mistikora igarotzearen bidegurutzea agertuz.
|
|
Horretaz 10 kapituluko 1 zenbakian hasi zen mintzatzen eta geroago mintzatuko da, 12 kapituluko 5 zenbakian. Teologia mistikoaz egindako aipamenetan irakurlea batetik bestera
|
darabil
; ez du hor amaituko, 18 kapitulutik 22ra artean berriro aipatuko du. Azken pasarte honetan (18, 2), hau dio:
|
|
Kredo bat errezatzeko behar den denboran. Teresak kredoa eta abemaria denbora unitate gisa
|
erabiltzen
ditu, herri hizkeraren joera jarraituz (ik. 4, 7; 38, 1, 10; 15, 7; 30, 16).
|
|
Kapitulu honetan
|
erabiltzen
dituen irudiak: loa, mozkorraldia eta maitasun zoramena.
|
|
Teresak
|
darabilen
tratamendua bere aitor entzuleei eta obra honen hartzaileei zuzentzen zaienean, Vuestra merced, euskaraz, berori, eta Vuestras mercedes,, beroriek?.
|
|
Grazia hauen ondorioak azaltzeko
|
erabiliko
du 20 kapituluaren parte bat: 7 zenbakia eta ondorengoak.
|
|
Hegaztitxoaren irudia dakar berriro (arimaren sinbolotzat hartzen da); 13, 2an
|
erabili
zuen lehen aldiz.
|
|
Ahalmenak galdu eta berreskuratu egiten direla esan nahi da. Espiritu hizkuntza da, lehenago 14, 2an eta 16, 1ean
|
erabili
duena, ahalmenak estasian sartzen eta hartatik irteten direla adierazteko.
|
|
Tximeletatxoa, arimaren irudia; irudimenaren eta oroimenaren irudi gisa
|
erabili
du 17, 6an.
|
|
Graciánek berak
|
erabiltzen
zuen liburuaren ertzean. Fr. Vicente Barrón?
|
|
Orain arte ere, 8, 1ean,
|
erabilitako
irudiak. Jarraian, orain aitaren egiten dut?
|
|
Finantza irudia
|
darabil
.
|
|
Vicente Barrón? idatzi zuen A. Graciánek berak
|
erabiltzen
zuen liburuan. Aurreko kapituluko 15 zenbakian ere aipatu du.
|
|
Berriro ere ohiko terminoak
|
erabiltzen
dituela adierazten digu. Egoki dator San Joan Gurutzekok Teresaren doktrina honi buruz idatzitako gorespen hitzak hona aldatzea:
|
|
9 Gogoan
|
nerabilen
zer egin nezakeen Jainkoagatik. Eta lehenengo eta behin, Haren Maiestateak erlijio bizitzara egin zidan deia jarraitzea zela pentsatu nuen, neure Erregela albait ondoen gordez.
|
|
A. Prádanos zela idazten du A. Graciánek berak
|
erabiltzen
zuen liburuaren ertzean. Joan Prádanos jesulaguna Kalahorran jaio zen (1528).
|
|
2 zenbakitik aurrera, hizketa mistikoen eta hizketa gezurrezkoen artean bereizketa ezartzen du. Mistikoak adierazteko beste era hau, beste era honetara... formak
|
erabiltzen
ditu ia beti.
|
|
Barruko hitz hauen edukia beraren goiburu bihurtuko zen eta behin eta berriro
|
erabiliko
du bizitzan eta gainerako obretan.
|
|
Ikuste eta hizketa era hau: Jainkoak komunikatzeko
|
erabili
ohi dituen bi era dira: bata, ikuskarien bidez; eta bestea, barruko hizketen bidez.
|
|
Dena dela, berak ez du baieztapen biribilik egiten, eta adituen iritzira makurtzen da,, diote? adizkia
|
erabiliz
.
|
|
–Gonzalo de Aranda? idazten du A. Graciánek, berak
|
erabiltzen
zuen liburuaren ertzean. Ávilako apaiz bat zen Gonzalo Aranda hau, Gizakundeko monasterioan aitor entzulea zena eta geroago San Jose monasterioaren fundazioan Teresari lagunduko ziona.
|
|
Hona hemen
|
darabilen
hitz jokoa.
|
|
A. Baltasar Álvarez dela idazten du A. Graciánek berak
|
erabiltzen
zuen liburuaren ertzean.
|
|
Bibliako irudia, liturgian sarri
|
erabiltzen
dena (Jkd 3, 6; Koh 2, 5; Es 27, 21).
|
|
Kredo baten tartea: tarte txikia adierazteko
|
darabil
(ik. 15, 7).
|
|
Jatorrizko bekatua; Teresak ez du
|
erabiltzen
sekula ere teologoen termino teknikoa.
|
|
Hegaztitxoaren irudia 22 kapituluko 13 zenbakian
|
erabili
du; luma eskasa duen hegaztitxoa liburuan zehar beste atal batzuetan ere agertu da (ik. 13, 2; eta 20, 22), edo oroimenaren tximeletatxoa, hegoak erretzen zaizkiona (ik.
|
|
Irudi hori 30, 20an
|
erabili
zuen.
|