Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎Eta, bidean aitzina gindoazela, mila burutazio nerabiltzan gogoan, eta orain gauza bat bururatzen zitzadan, orain bertze bat, baina ezin asmatu nuen nola laxa nezakeen nik buruko korapilo hura, zeinak baininderaman eskumuturretako bertze korapilo hartarat.
‎Astean zehar, tarteka egin ditu larunbateko bisitaren aipamenak, nortzuk etorriko zaizkion, zelan izango ote den egoera... Goizetik dabil egon ezinik, arratsaldeko bisitan darabil gogoa, ez dugu zalantzarik. Koldok ere ordu berean izango duenez, elkarrekin joango dira.
2001
‎Horrek ez du esan nahi gazte talde baten kasuan, adibidez, autonomia ikas prozesuaren arrakastari begira landuko ez denik, edota ikasgelatik kanpo euskaraberehalakoan erabiltzeko gogoa duten ikasleen kasuan (guraso taldeak, merkatariak...) ingurune sozialean eragiteko estrategiak landuko ez direnik.
‎Txara tapitu horretan gidari dabil Etxaide eta bere senaz baliatu behar nahitaez biderik zabalduko badu. Hala ere, ikusten dugu ongi begiratzen duela oina non jarri lurretik altxatu baino lehen, pauso bakoitzaren ondoreak, alde onak eta txarrak, arretaz darabiltzala gogoan.
‎Nire adimenari agintzen diodan honek ‘aztertu sail hau’, badarabilt gogoan zerbait aztergai sailen berri, nire adimena adijardunean ipini aurretik. Nire nahimenari agintzen diodanak ‘utzi nahi hori’, badaukat zerbaiten gogoa nahimenaren nahien aurretik.
‎Kanpoan hormak zuri zeuden goizetan, egiazko haurrak jaikitzen zirenean, sutara hurbiltzen ziren, gauean koteratu gazura zipoetan plisti plasta jauzika. Jakintsuak bereari ekiten ziola, gure haurtzaroko gertakariak zerabilzkidan gogoan: Hunkidura Kuttunen mugetan murgiltzen nintzen.
‎Bizkitartean, engainatu ninduten ezpainen pleguaren itxura zerabilkidan gogoan, bide ertzetan, pazoin puntetan arinki pausatzen ziren hontz eta kahakak amira nitzakeen tenore urrietan. Apirileko euri gau samurrek preso hartzen ninduten:
‎Enetako are gehiago, iratzartzean ez nekiela, non eta zein egunetan bizi nintzen ere. Goizeko ordu txikietan, bidean gurutzatuak, susmatuak eta beldurrez ekidinak oro ingurutxo basatian zerabilzkidan gogoan. Bakarretan, punpean ateratzen nintzen ohetik, ustez lanera joatekoa nintzela; baina ez, igandea zen eta ohituraz igandeetan, oraindik, ez genuen produkzioaren segurtatzeko premiarik.
2003
‎Eta garapen horrek, noski, Eliza katolikoa bera ere astindu izan du, ezinbestean, Vatikanoko II. Kontzilioak nabarmen onartu zuen moduan. Hala, Rikardo Arregik salatzen zuen" Jainko besteratzailea, gizona alienatu duen"," gizonaren autonomiaren etsaia eta eragozpena zen Jainko" hark desagertzera jo du, eta egungo mendebaldeko fededun katoliko gehienek Ebanjelioetako Jainko gozoagoaren irudia darabilte gogoan, beti ere beren autonomiarekin bateragarri egiten dutena.
2004
‎Baina, eta gureak? Inguruan euskara baliatzeko aukera urriak dituztenean, haur eta gazteei, deklinabidea, aditz taulak, eta abar, zein gutxitan baliatuko dituzten hitzen esanahiak buruz ikas ditzaten eskatuz, euskara eraman ezinarekin eta ez gustuko dituzten gauzekin lotuz, euskara erabiltzeko gogorik hedatzen ari garen ez dut uste. Halaber, gainerako jakintza arloetan ari direnak, besteak beste, euskararen erabilerarekiko erakutsi ohi duten jarrera gainditu gabe, haien egitekoa dagokien jakintza arloa ondo garatzea ez ezik euskararen erabilera ere indartzea dela ulertarazi gabe, aurrera egin dezakegunik uste ez dudan bezala.
‎Tutera aipatu digu Iraolak, eta Tuterako Argia ikastola zerabilen gogoan Paulo Iztuetak ezarpen ekintzaz zera idatzi zuenean. Halabehar hutsa ote?
2005
‎Euskararen adierazkortasun eta libertateaz jabetuta, euskal esamolde jator eta bereziei gogoa emanik, joskura berriak nola sor, pikoak ontsa nola atzeman zerabilen gogoa, idazte lanean gozatuz eta oroz batean bere hatsa ahi­ tuz. Egungo euskal kazetari nola idazleek, euskara berez bere jar dadin edo gaztelania frantsesetarik bereizi nahi luketenek, balukete haren hiztegi jori eta bizi, joskera zalu, figura, hots eta erritmoaren senaz den bezainbatean zer ikas.
‎San Andres katedralaren maldan autobusetik jaitsi zenean, Frantxua Gilenen ildotik apeztuko zelako ametsa zerabilkion gogoan dantzari. Baina kolegiotik landa mutikoak ez zuen seminarioko bidea hartu, herriko auzo bati esker harrapatu Baiona ezkerraldeko burdingintza saileko lanerakoa baizik.
‎Iluna zen aspaldi etxera itzuli zirenean, zipatuak eta Graxi zangoetarik minez. Baina orduz geroztik, Damaseko pentokan herrokatu eta zaldizko bidaia urrunak goraipatzen zituzten hitzak bazerabilzkion gogoan dantzan: aitorrik gabeko atsegina.
‎Benetako zinemagile batek, apeza izanagatik, gorpua berriro estalarazi eta deus ez ukitzeko aginduko zukeen, kameraren bila alde eginda. Zalantza horixe zerabilen gogoan don Serapiok, horrek eragotzi zion marinel gatzatua bedeinkatzea, eta ez harekiko begiramenak. Baina ez zuen kemenik ukan aktoreei errepikarazteko, gain hartu zion ikusiak.
2006
‎Beharbada labanea zorrozten amaituta gabardinea jantzi eta kalerantz abiatu da, honantz. Hurrengo beharra darabil gogoan.
‎Baina hala ere beti geratzen da moldapen horretatik kanpoko geure izaera ezagutzeko gogoa. Ingurutik independentea litzatekeen geure nortasunaren harrotasuna gorde nahia, inoiz edo behin askatasun primitiboa deitu izan dudan hori berreskuratu eta erabiltzeko gogo bortitza.
2007
‎Horretan egindako edonolako aurrerapenak ikuspegi berria irekitzen digu eta gure esperientzia konkretua zabaltzen eta aberasten digu. Haurraren hitz egiteko irrikak eta berotasunak ez dute beren jatorria izenak ikasteko eta erabiltzeko gogo hutsean; mundu objektiboa aurkitu eta konkistatzeko gogoaren seinale dira horiek1403.
2008
‎Lehen baino galdera gehiago daukat. Zerk bultzatzen dituen jakin nahi nuke, zer darabilten gogoan xamanen funtzio horretan daudenean. Ikusgarria izan da.
‎Etorlur elkarte bat baino ez da, baina oso eraginkorra Gipuzkoako landa inguruak bultzatu eta garatzeko orduan. Eta hori egiteko hiru helburu darabiltza gogoan: landa inguruetan industrialdeak sortzea, udalerri txikietan etxebizitzak eraikitzea eta lur bankuaren sorrera.
2009
‎Berriz ere New Yorkeko Euskal Etxera hurbildu eta ezagutzen zituen euskaldun batzuekin mintzatuko zen. Euskaraz hitz egiteko irrikan zen, bere hizkuntza aho betez erabiltzeko gogotan. Ingelesez egiten nekatu egiten zen, oraindik kosta egiten baitzitzaion, ezin baitzituen gauzak nahi bezala esan, juxtu nahi bezala.
‎Hauxe darabilt gogoan iraulka, blogean ataltxo baten deitura bila nabilenean," eko" aurrizkidun hitzen zakuan ez nukeelako sartu nahi nire ama lur etxearekiko maite konturik. " Eko logiak" ez nau asebeteko, lasagi gertatu da dagoeneko.
2010
‎Eta, hirugarren mailan, bizitza normalizatzea da helburua. Asko laguntzen du erregistroak egunkari gisa eramaten, antsietatea agertzen den unea eta teknologia berria erabiltzeko gogoa apuntatzeko. Errehabilitazioa jarraipenarekin Desintoxikazio zentro askotan, lan egiten duten terapeutak ere drogazale ohiak dira.
‎" Azpeitiko euskararen erronkarik handienak, euskara erabiltzeko gogoa mantentzea eta kalitatea eta adierazkortasuna lortzea dira. Gaurko bizitzak ezartzen dituen esparru guztietan euskara erabiltzeko eta horretarako aukera izatea
‎" Baina ez zuten nire bizia nahi, kafea baizik. Pozak txoratzen jarri ziren eltzea seinalatu eta nahi zuten guztia hartzeko esan nienean." Osaba Juanek, beraz, gertaera hura zerabilen gogoan, eta bazirudien —oroimenaren kapritxoak— bere bizitzako pasarte hark lagunduko ziola hilobira.
2011
‎Zer da garrantzitsua, hortaz? Hizkuntza idatzia, kasu honetan erabiltzeko gogoa, beharra, abagunea eta ohitura eragitea. Estandarra, berez, erabilerak egiten du, ez da alderantziz gertatzen.
‎Neskaren jatorria usaindu orduko berberetartzen dira saltzaileak nahiz beren salgaiak, doakoak izaki salmenta erraztu dezaketen elkartasun keinuak. Mohamé hauek mutil euskaldunak baino gehiago arrimatzen dira, gustuko dute gorputzen gertutasuna, hori darabil gogoan Karmelek mutilaren epeltasuna hurre sentitzen duen bakoitzean. Haren eskua ipurmasailean pausatzen ere sumatu uste izan du halako batean, baina irribarre zozo batez erantzun dio mutilak bere irribarre maltzurrari, iruditu egingo zitzaion.
‎Zurrustaren luzeak beta eman dio behera erreparatzeko, eta Jasminkarekin gogoratu da, duna bazterrera limurtu nahi izan zuen azken aldi hartan, eta erabakia ordukoa duela pentsatu du, gaur arte ohartu ez bada ere, neskak ezetz esan zion une hartantxe deliberatu zela. Turistarekin gaua goxo pasatzeko aukera galdu izana darabil gogoan, heldu samarra zuan baina bazian nondik heldu Karmela horrek, ez huen gaizkitxo pasako tarte bat haren ondoan, eta zakila tentetzen sumatu du eskuan, eta Jasminka etorri zaio ostera akordura, estu estu zunbulaka biak harea artean, ezezkoaren aurreko jolasak artean baiezkoa iradokitzen zuela. Pixka bat ibiltzea aski izan du zetorrenaren geldiezina nabaritzeko, bere deliberoaren atzeraezina bezain irmo nabaritu ere, eta, kukubilko jarriz, husteraino jarraitu du.
‎Dena erosi zuen berria, arropa batez ere; guapa egoteko gogo berri batek hartu zuen senarraren heriotzaren ondorengo omenaldia bukatu orduko (hiletaren ordezko), bat batean hari guztiari eutsi ezin balio bezala. . Neure burua erabiltzeko gogoa nuen, aspaldian armairuan ezkutaturik zegoen supersoineko bat berraurkitzen duzunean bezala. Entusiasmoari eutsiko ote nion beste kontu bat zen, supersoinekoen kasuan ezin izaten baitut?.
‎–Pentsatu gabeko kontua izan zen, ez nuen planik batere egin. Aspaldi nerabilen gogoan etxetik alde egiteko fantasia. Baina hori besterik ez zen, fantasia ero bat.
‎Horixe darabil gogoan, gau eta egun.
‎Iratzeder poeta. Zer ote darabil gogoan Xabier gure poetak. Ahuldurik ote du harat honateko sena?
‎Gisa horretako oharrak hartuz jarraitzen nuen bitartean, nerabe nintzela telebistan bota ohi zuten The Fall and Rise of Reginald Perrin serie zelebre hura nerabilen gogoan: kontsumo gizartearen erretratu krudel bezain zehatz hartan protagonista aberastu egin zen hutsaren hurrengo ziren munduko produkturik absurduenak salduz (hala iragartzen zituen gainera:
‎Egungo arazoetara egokitu. Saia gaitezen edotariko gaia eta arazo euskeraz erabiltzen"; horretaraz gero, gaurkotasuneko gaiak erabiltzeko gogoa, eta horiekin batean, orduan —orain ere hein txikiagoan— uztartzeko ikaragarri zailak ziren bi nahi: euskara garbia eta jende askorengana heltzea:
‎Emazu bazterrerat kofoin hustua, eta beha mahaiaren gainerat erori erleer, beha hurbilik, batere beldurrik gabe. Nahiz baluketen zeren ausiki onik egin zuri, bertzerik darabilte gogoan. Ardiak alhagian bezala abiatzen zaizkizu alde orotarat.
2012
‎Amaren fideltasun kontzeptua nerabilen gogoan trenetik jaitsi nintzenean. Bikotekideari leialtasun absolutua zor izatea, fisikoa batik bat, psikologikoa kontrolatzeko modurik ez baita oraindik asmatu.
‎Maleta hartu eta etxeko atea giltzaz itxi nuen. Ez nuen igogailua erabiltzeko gogorik, eta maleta eskuan eskaileretan behera abiatu nintzen. Etxe ondoko geltokira abiatu eta bost minuturen buruan iritsi zen autobusa.
‎Nolanahi ere, giroa hain agresiboa eta itogarria bilakatzen denean, azkenean ez duzu kontuan hartzen eta zure ibilbidea jarraitzen duzu. Urte asko pasatu ditut atzerrian, eta Euskal Herrira itzultzeko eta nire ezagupenak eta bizipenak jaioterriaren mesedetarako erabiltzeko gogo handia nuen. Itzultzeko hainbat ahalegin egin dut, eta hau izan da horietako bat.
2013
‎–Ez, gizona! Beste Josu bat nerabilen gogoan! Zure ikerketea primeran dago, nasai.
‎Agerrek Atturri zabala ote den darabil gogoan. Ur handia kala kala ari zaio, alde aldetik.
‎–Ezbairik gabe, arrapostu zion Darcy jaunak, Bingley andereñoaren oharra berari bereziki baitzegoen zuzenduta?, beti egoten da petralkeria gizonak liluratzeko damek batzuetan erabili gogo dituzten amarru guztietan. Azpijokoaren antza daukan guztia mespretxagarria da.
‎Jane oso arduratuta zegoen beragan inongo aldaketarik susma ez zezaten, eta guztiz sinetsita zegoen ohi bezainbeste berba egiten zuela. Baina hainbeste gauza zerabiltzan gogoan, non ez zen beti konturatzen isilik geratzen zenean.
‎Taldeak oso desberdinak dira, baina denek daukate euskara ikasteko gogoa. Gure arbasoen hizkuntza erabiltzeko gogoa daukate, eta hori oso polita da. Horrek poztasun handia ematen dit, oso talde atseginak dira.
2014
‎Irmotasuna eta sendotasuna edozein poesia xederen antipodetan egon baitaitezke. Apika, aitaren etxea defendatu nahi zuen poeta hartan legoke, zantzu guztien arabera, poesia mailu baten gisara, sendo eta irmo erabiltzeko gogoa. Hartara, Gardek galderez josi nahi izan du aitaren etxearen defendatzailea, maizter arrotzaren mozorroz egin ere:
‎Ez ote zen hobe, arrisku horren aurrean, ur ertzera joan, lehorreratu eta zain gelditzea? Galdera hori zerabilten gogoan.
2015
‎Bakero, PPko alderdikide eta erizain jantzita irten izan dira, esaterako. Ez dute faltan izaten barre egiteko eta satira erabiltzeko gogoa.
‎Haurren eta gazteen euskararen erabileran eragiteko estrategiak eta tresnak eskura izan behar dituzte irakasleek, hezitzaileek eta gurasoek. Baina, horretaz gain, gazteengan eragin daiteke beraiek ere euskaraz bizitzeko edo gero eta euskara gehiago erabiltzeko gogoa eta jarrera izan ditzaten.
‎Baina, horretaz gain, gazteengan eragin daiteke beraiek ere euskaraz bizitzeko edo gero eta euskara gehiago erabiltzeko gogoa eta jarrera izan ditzaten.
‎Duela ordubete inguru jakin dut gaur gauean hilko naizela. Harrezkero bizitza osoko gertakizunak zurrunbiloan darabiltzat gogoan: umetako jolasak eta jolaslagunak, amaren sutondoko ipuin saioak, baserriko gorabeherak, gudako oinazeak, duela hamar urte joandako Maritxurekin ezkontzea, umeen jaiotza, Mikelen erbesteratzea?
‎Gure aldera jiratu eta harrituta paratu da puska batean. Auskalo zer darabilen gogoan. Ez dago jakiterik.
‎Gogoeta ilun haiek nerabiltzan gogoan amak Maximilian plazako bidean ninderamala. Eta, hondakin huts bihurturiko karrikak zeharkatu ahala, bularra estutzen zidan beldur hura hazi eta hazi baizik ez zen egin.
‎Hala ere, bereganatze sozial horrek ez du euskararen iraupena bermatzen. Aitzitik, euskararen aldeko sentimenduaren hedapenak eta hura ikasteko eta erabiltzeko gogoak isla politikoa behar dute, eta aukera politiko bakoitzak era batera ulertuko du eskaera sozial hori bere teorizazio politikoan zelan lotu. Nazionalismoaren kasuan, euskara suspertzeko mugimendu sozialetatik jasoko lukeen mezua, jadanik teorizatuta daukan subiranotasunaren ildotik bideratuko luke, hala interpretatuko bailuke mezua, beste indar politikoek euren gisara ulertuko luketen bezala.
‎Bazen, beraz, euskara normaltasunez erabiltzeko gogo eta asmorik, berau ghettora baztertu edota folklorekeriara kondenatu barik; hala ere, astekariak bazeukan Euskara izeneko sail finko bat, baina erdara unibertso/ euskara azpikategoria parametroak indartu nahian baino, beste gurari bati jaramon eginez osatu zuten sail hori; ezen lehenengo zenbakian (IX) irakurri ahal izan genuenez,, eskola txiki, bihurtu gura baitzuten Euskara izeneko atala:
‎Elkarren antz handia dute denborak eta urak, biziak eta ibaiak. Maiz erabili izan dituzte metafora horiek hala pentsalariek nola olerkariek, ezen bai baitirudi pertsona bat bera direla eta izan direla guztiak, eta ideia bat bera darabiltela gogoan une oro. Hartara dio Tomas Garbizuk ere:
‎15 Gauza bat esan nahi dut orain hemen. Behin berarekin nengoen ni mintzaleku batean, eta nire arimak maitasunez eta espirituz hain isiotua ikusi zuen harena, non ia sor eta lor bainindukan; izan ere, arima bat epe motz motzean hain gora jaso zuen Jainkoaren handitasunak nerabiltzan gogoan. Oso nahasirik nengoen, otoitzaren gauza batzuez esaten niona hain apaltasun handiz entzuten ikusirik, nik apaltasun gutxi nuenez gero halako pertsona batekin horrela tratatzeko.
‎Kosta ahala kosta, errentako etxea bila diezagula esaten hasi nintzaion, hara pasatzeko, beste hura konpontzen zen bitartean, eta pozten hasi nintzen jende asko etortzen zela ikusirik, eta inor ez zen ohartu gure zentzugabekeriaz; Jainkoaren errukia izan zen, gauza zuzena izango baitzen Sakramentu guztiz Santua guri kentzea. Orain darabilt gogoan neure tontakeria eta guztien aldetik ardura handirik ez izatea Gure Jauna kontsumitzeko; hau eginez gero, egindako guztia desegiten zela uste nuen.
‎18 Mojak herrian gero eta ospe hobeagoa lortuz zihoazen eta haienganako maitasuna gero eta handiagoa zen, eta nire iritziz, arrazoiz; izan ere, bakoitzak gure Jauna nola hobeki zerbitzatu, besterik ez zerabilten gogoan. Gauza guztietan Ávilako San Joserenean bezala jokatzen zuten, Erregela eta Konstituzio berberak zirelako.
‎Magdalenaren egunean, Jaunak santa honetaz esan zizkidan hitzen harira, gure Jaunari izan behar niokeen maitasuna nerabilen gogoan eta santa hura imitatzeko gogo bizia nuen; horrela nengoela, Jaunak mesede handi bat egin eta esan zidan: aurrerantzean saia nendila, orain arte baino gehiago zerbitzatu behar nuela eta.
‎Kosta ahala kosta, errentako etxea bila diezagula esaten hasi nintzaion, hara pasatzeko, beste hura konpontzen zen bitartean, eta pozten hasi nintzen jende asko etortzen zela ikusirik, eta inor ez zen ohartu gure zentzugabekeriaz; Jainkoaren errukia izan zen, gauza zuzena izango baitzen Sakramentu guztiz Santua guri kentzea. Orain darabilt gogoan neure tontakeria eta guztien aldetik ardura handirik ez izatea Gure Jauna kontsumitzeko; hau eginez gero, egindako guztia desegiten zela uste nuen.
‎Mojak herrian gero eta ospe hobeagoa lortuz zihoazen eta haienganako maitasuna gero eta handiagoa zen, eta nire iritziz, arrazoiz; izan ere, bakoitzak gure Jauna nola hobeki zerbitzatu, besterik ez zerabilten gogoan. Gauza guztietan Ávilako San Joserenean bezala jokatzen zuten, Erregela eta Konstituzio berberak zirelako.
‎Bestalde, emakumea protagonista duten Saizarbitoriaren eleberrietan, Egunero hasten delako n zein Kandinskyren tradizioa n, berebiziko garrantzia du lehenbiziko aldi sexualak. Eta Abaitua ginekologoak karrikan zein ohean darabil gogoan Max Frischen esaldia: " Emakume batekin, lehen aldi oro, lehen aldia da berriro".
‎Aitak edo amak edo izebaren batek edo agian eskolako lagun goizturen batek argitu zion gizon haiek, lanurdin zikinen barruan batetik bestera sarramuskan zihoazen metalgin haiek denak bazutela burutik, teila bat eskas edo, herri haietako hizkeran, uhala atera zitzaiela poleatik, torlojuren bat lasaitu zitzaiela, edo beruna erre. Gizon dohakabe haiek darabiltza gogoan egunotan Lorea Gernikak. Eta haien senera, tarteka, gaztelaniaren putzu beltzean bustitzen du mihia birao eder batzuk oihukatzeko esku ukaldi bat emanez autoaren bolantean.
‎Juliarekin askotan elkartzen naiz orain. Biok Mikel darabilgu gogoan, baina ez dugu hartaz hitz egiten. Niri buruz zeozer esaten ote zion galdetu nahi nioke, pintadak egin eta gero tabernarantz joaten garenean sorbaldatik helduta.
2017
‎–Orain bai mintza naitekek, esan zuen?. Hara, egunotan asmo handi bat zerabileat gogoan, ideia txoro bat. Obratan emango diagu?
‎Tirok, habil ohera, bihar diagu. Asmo bat zerabileat gogoan, asmo bikaina. Bihar esango diat.
‎–Zer darabilk gogoan, nagusi. Orpotik erauzia ematen duk, esan zidan Zorbak Gabon bezperako gauean.
‎“Zer darabilzu gogoan? ” galdetu dio gaztelera dotorean.
2018
‎Azken boladan herrimina sentitzen hasia zen Edhen; batetik, bere lurraldea, herria eta familia berriro ikusteko desioa zuen eta bestetik, modu kantsagarrian hainbat hizkuntzaz inguratuta bizi ordez, elebakar jarduteko gura bizia ere gainjarria zeukan buruan; bere jatorriko mintzora bueltatzeko, mintzaira bakarra entzun eta erabiltzeko gogo nabariak hartua baitzion nagusitza gogoan. Eta bestalde behingoz baketzeko, erlijioaren mandatuak zehaztasunaz jarraitu eta ondorioz bizikera aldatzeko grina bizi gordeezina ere bazuen.
‎Legez arautu eta kitto. Gure eskubideak urratuta ikusten ditugunean, legea erabiltzeko gogoa eta beharra sumatzen dugu. Baina, nago, hizkuntzak ez direla legez irabazten.
‎Gisa horretakoak nerabiltzan gogoan bihotzetik bero noiz eta ere euskaltegiko bi laguntsa hurbildu baitzitzizkidan.
‎" Hizkuntza ikasteko prozesuan beharrezko etapa da, eta identifikazio fenomenoari ihardesten dio. Helduak euskaraz mintzatzeak, batez ere eguneroko bizian, ikaskuntza prozesuan diren haurrei hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko gogoa ematen die. Horregatik inportantea da, gurasoek parte har dezaten Euskaraldian.
‎Estebanen anaia izan al da autoz pasatu dena? Lehen, herrian ibiltzen zenean, Esteban non agertuko eta nola erreakzionatuko zuen zerabilen gogoan. Orain buruan darabilena da:
2019
‎Arazoak izan ditzakete: hizkuntzaren hizlariak aurkitzeko, hizkuntzaz dakien jendea aurkitzeko, Ikt teknologiak erabiltzeko gogoa duen jendea aurkitzeko, hizkuntzateknologia horiek sortzeko gai den jendea aurkitzeko eta abar.
‎Ingurutik bakartu egiten da, bera gainetik dagoela sentitzen baitu; itxi egiten da bihotzean daraman sekretuarekin, hartantxe baitauka bere zorte etsaiaren gako misteriotsua; sakon aztertzen ditu oraindik agortu ez dituen posibilitateak. Eguneroko intimo bat idazteari ekiten dio; konfiantzazko lagun ulerberak aurkitzen baditu, bihotza husten du solasaldi amaigabeetan, eta damuak eta kexak darabiltza gogoan egun eta gau. Neska gazteak nola amesten duen zer izango den geroan, bada, halaxe ekartzen du gogora zer izan zitekeen bere iragana; buruan dabilzkio baliatu ez zituen aukerak, eta ipuin ederrak ontzen ditu atzera begira.
‎–Hobe horrela. Ez dut lanbasa berriz erabiltzeko gogorik, zerbitzariak, zirika.
‎Kontua da Moritzi esan behar niona nerabilela gogoan, eta horrek nahastuko ninduen, inola ere ez nekeak, Mulhern Jaunak geroxeago iradoki duen moduan. Horrela, profesional gisa kabina batean sartu nintzenetik lehenengo aldiz huts egin dut; nahasmendu batek beste batera eraman nau, eta zer esaten ari nintzen ez nekiela gelditu naiz.
2020
‎Bufalo goldean eta beso gerri lanetan oinarritutako nekazaritzatik ateratakoa osatzeko, noizik eta behin oihal salmentan aritzen zen aita Sonamek Kathmandura eginiko joan etorrietako baten ekarritako ditxosozko aterki hura zertarako behar ote zuen ere etengabe zerabilen gogoan, goizetan ez baizuen inoiz euririk egiten. Arrosatik hori metalizatura zihoazen ziztadak erakutsi ahala, eguzkiak hodei itsaso amaiezina argitzen zuen urrutiko Katchenjungaren bizkarretik, eta itsaso horretatik lainoa maiz igotzen bazen ere herrixka zegoen goi malda heze haietara, euria arratsaldetan soilik egiten zuen haranean.
‎Kasurik ezagunena, ausaz, Kafkaren" Prozesua" izeneko maisulana izango da, baina ez da, inondik inora, bakarra. Nor zerabilen gogoan, bestela, Absurdoaren Teatroaren ikurra den Eugène Ionescok" Abeslari burusoila" idaztean Garzon ez bazen. Zergatik dio bolo bolo dabilen zurrumurru batek" Garzonen esperoan" izan zela Samuel Becketten maisulanaren lehenengo izenburua?
‎Orain, ustezko zomorroari bizkar ematen ari zatzaizkion honetan, auzoaren gelatzea darabilzu gogoan. Eta horretan ezinbesteko bidelagun duzu Pascal.
‎Nola egin daiteke aurrera haren argirik gabe? Galdera horiek darabiltza gogoan Jagoba Arrasatek, Ezequiel Chimy Avila jokoz kanpo gelditu ostean. Argentinarra ordezkaezina zen Osasunarentzat, baina halabeharrez ordeztu beharrean da orain.
‎Hizkuntza bat ezagutzen ez duen pertsona batek ikas dezan, hizkuntza hori ikasteko motibazioa behar du. Motibazioa sustatzeko, hizkuntzak erakargarria izan behar du; hizkuntza baten ikaskuntza prozesua soziala dela adierazten dute ikerketek (Brunner, J.; Vygotsky, L.) eta beraz, erabiltzeko gogoa, beharra eta aukerak sortu behar dira. Agertoki horretan egingo du pertsona batek hizkuntza berri bat ikasteko esfortzua.
‎Erregerena mendiko pagadietan barna iragan ahala, pentsamendu bakarra darabil gogoan Txarrok: sei mila duro!
‎Merezi du biziari eustea? Egia bada ere bizitzaren zentzuari buruzko galdera maizago pizten duela tragediak, eta Auschwitzen etengabe zerabiltela gogoan, pozaldi sakonek ere sor dezakete, hala nola maitearen ezusteko agerpen batek. Ez dirudi gizabereok galdera hori egiteari inoiz zeharo utziko diogunik, agian ez duelako behin betiko erantzunik.
‎Hiriko kale nagusi batetik nindoan, lagunekin elkartzera Josebaren etxean, eta gogoan neraman Albertorekin aurreko astean hitz egindakoa, mitoak ote ziren euskal matriarkatuaren kontuak edota etxekoandre" super" haien figurak. Batik bat, Alberto eszeptikoaren iritzi erradikala nerabilen gogoan: uste haiek ustelak zirela, mitoak, mistifikazioak.
‎Zer darabilzu gogoan?
2021
‎Zer daki zahartzeaz oraindik denboraren onurak bakarrik ezagutzen dituen horrek? Askok zahartzearen ikuspegi negatiboa soilik darabil gogoan. Terentzio poeta erromatarrak halaxe zioen, “zahartzea, bere horretan, gaixotasun bat” zela.
‎113 Lehentxeago amari" bera [Portun] dala guda onetarako zirikaria aitu dot" (32 or.) esan dionean, argi erakutsi du Riktrudisek Amandorengandik baino ezin etor dakizkiokeen zurrumurruak eta informazioak darabiltzala gogoan.
‎Herritarren konpromisoa bultzatzea ezinbertzeko da Biziren ustez: «Jendarteak joan etorrientzat motordun ibilgailuen alternatibak erabiltzeko gogo gehiago erakusten badu, tokiko politiken eta kolektibitateen gaineko presioa handiagoa izanen da eta, horren ondorioz, tokiko kolektibitateek autoaz aparte diren garraiobide alternatiboen aldeko antolaketen alde ekiten dute».
‎liluraz eta hunkiturik gaude oraindik geure bizitzan agertu zaizkigulako. Orain ez dugu lagunik, edo hobeto esanda, ditugun lagun bakanak gorrotoz darabiltzagu gogoan behingoan gure umea gaixorik denean, sentipena baitugu haien erruz dela kasik, haien konpainian galdu baitugu adia samurtasun bakan eta lazgarri horretatik; orain ez dugu bokaziorik; bokazio bat izan genuen, maite genuen lanbide bat, eta, orain, kasu ematen diogunean errudun sentitzen gara berehala, eta samurtasun bakan eta lazgarri horretara itzultzen gara arrapaladan; egun eguzkitsu bate... gure haurrak modua izango duela eguzkitan belzteko edo belarrean jolasteko; guk, bestalde, galdua dugu gozatzeko edo begiesteko ahalmen oro.
‎Batez ere gazte horiek, nerabezaroan maiz gertatzen den bezala, lotsa, misantropia, zapuzkeria, zakarkeriako bolada batean sartuak badira. Guraso italiarrek Ingalaterra darabilte gogoan gaitz horien kontrako erremedio berariazko bat balitz bezala. Egia esan, Ingalaterran ez da sekula batere mudantzarik izaten.
‎Ez dakit zer den, ez bainaiz behin ere barrendu: jatetxea edo kafetegia izango dela darabilt gogoan. Beharbada ez naiz sekula ere barrenduko:
‎Lehenbizikoak baldarrak dira, bertso desorekatuekin, baina aski dibertigarriak; eta, halarik ere, denbora aurrera joan arau egiten nituen poemak ez ziren hain baldarrak, baina bai gero eta aspergarriago eta zozoagoak. Nik ez nekien, baina, eta lotsatzen nintzen poema baldarrez, eta hain baldarrak ez baina zozoak ziren horiek, berriz, eder ederrak iruditzen zitzaizkidan; beti nerabilen gogoan egun batean ez bazen bestean poeta famaturen batek aurkitu eta argitara emango zituela eta artikulu luzeak idatziko zituela nitaz; artikulu horietako hitzak eta esaldiak imajinatzen nituen eta neure kolkoan idazten nituen osorik. Pentsatzen nuen Fracchia saria irabaziko nuela.
‎Denbora askorik ere ez nuen behar izan. Artean tomate zukua eta semola zopa prestatzen nituen, baina bitartean idatzi behar nituen kontuak nerabiltzan gogoan. Garai hartan herri eder eder batean bizi ginen, hegoaldean.
‎✳ Hain beldurgarria, nun sinisgaitza dirudien. ■Irrikitzen nago jakiteko zer darabilzun gogoan. ‣ Baita neu ere.
2022
‎Zergatik sinetsarazi diete hainbeste leku eta jaberi burrunba hori bezeroen bizitza hobetzeko dela? Teoria batzuk darabilzkit gogoan, zein baino zein apokaliptikoagoa. Orain, txertatu guztioi ustez sartu dizkiguten txip horietaz hainbeste hitz egiten denean, bururatzen zait ez dagoela buru kontrola egiteko modu hoberik, hari musikal hau baino, zeina hedatzen den etengabe erupzioan dagoen sumendi baten laba bezala.
‎«Dena da esajeratua, dena puzten du». Ironia erabiltzeko gogoa du, gainera. «Turistifikazio garai handi bat izan du, eta horren ostean geratu den paisaia kitsch a interesatzen zait estetikoki:
‎Gogoan nituen, banan banan, kritika zorrotz bezain asmo txarreko haiek guztiak, ez zirenak, zorionez, gehiengoa izan. Baina balizko prentsa dosierraren kontu obsesiboa Rafaelen aurkako jaurtigai gisa atzera erabiltzeko gogoa eta aukera ebatsi dit bere azkeneko iruzkinak, Leiho abandonatuak nire nobelari buruzkoak, halakorik ez zelako aipatu ez kritiketan, ezta elkarrizketetan ere: tentu handiz ibili nintzen hala gerta ez zedin.
‎Karrikan, emakumeak zoruko lauzak xehatu nahi antzean darabil makulua. Ez ohi denez komenigarria pertsona baten ondoan ibiltzea arma bat eskuan duenean eta hura zure kontra erabiltzeko gogoz dirudienean, kazetaria arriskuari itzuri zaio beraren eta amaren artean metro bateko tartea utzirik. Furfuriak biziagotutako urrats tikiak mantsotzearekin ezagutu du Eduk haserrea apaltzen ari zaiola.
2023
‎Azkenik, irakasleen artean zailtasunak ikusten ditugu, nahasketa dagoelako ahozko komunikazio gaitasuna irakastearen artean eta ikasleen hizkuntza (euskara) erabiltzeko gogoaren eta atxikimenduaren artean. Horiek biak elkarreraginean daudela ezin da ukatu, baina bien arteko harremana konplikatua da, irakasleen lanketei begira une oro fokua non jartzen ari garen zehaztu genuke, eta horretan zailtasunak ditugu, baina, hala ere, prestakuntzaren ondoren aurrerapena ikusten da.
‎Ama hil zenean, ez nuen bakardadea erabili gogoan, ordurako ohituta bainengoen, edo zailduta. Gogoetak ez dira ondoriozkoak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
erabiltzeko 31 (0,20)
darabil 11 (0,07)
nerabilen 7 (0,05)
zerabilen 7 (0,05)
nerabiltzan 5 (0,03)
darabilt 4 (0,03)
darabiltza 4 (0,03)
darabilte 3 (0,02)
darabilzu 3 (0,02)
zerabilten 3 (0,02)
darabiltzala 2 (0,01)
erabili 2 (0,01)
zerabileat 2 (0,01)
zerabilzkidan 2 (0,01)
badarabilt 1 (0,01)
bazerabilzkion 1 (0,01)
darabilen 1 (0,01)
darabilgu 1 (0,01)
darabilk 1 (0,01)
darabiltela 1 (0,01)
darabilten 1 (0,01)
darabiltzagu 1 (0,01)
darabiltzat 1 (0,01)
darabiltzate 1 (0,01)
darabilzkit 1 (0,01)
darabilzun 1 (0,01)
nerabilela 1 (0,01)
zerabilkidan 1 (0,01)
zerabilkion 1 (0,01)
zerabiltela 1 (0,01)
zerabiltzan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia