Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 147

2000
‎Aspaldikoa da dorrea museo bezala erabiltzeko asmoa. Herriko monumentu zaharrenetakoa izaki, eraikuntzak berak bazuen interesa publikoari zabaltzeko.
‎Bertze gutun batean aitzinatu nizun bezala, neure bizitzaren gaineko liburua egiten ari nintzaizun —neure joan etorriena eta bertze hainbat gorabeherarena—, eta, honako honetan, berriz, argi eta garbi afirma diezazuket ezen akabatu dudala trabailua eta bete dudala, halatan, neure xedea: aspaldi nerabilen asmo hori buruan, Axular handiaren antzera" gerotik gerora" utzia, batean honegatik, bertzean hargatik, estakuruz estakuru eta desenkusaz desenkusa: hondar bi urteotan, alabaina, ohikundeak eta usantzak alde baterat utzi, egiteko gibelaezinari zimendutik eta erroetarik lotu eta, borondateari behingoz leku egiten niola, gogor bezain gotor ekin nion lanari, sukar meneraezin batek hartua bezala, Plinio Zaharraren erranari nerraiola:
2001
‎«Fitxa hauek guztiek monumentuei buruzko informazioa gordetzeko balio dute, gero, profesionalen edota afizionatuen artean banatzeko, Nafarroako kasuan bezala edo Aranzadi Zientzia Elkartearekiko daukagun elkarlana kasu. Hala ere, aitortu behar dugu gaur egun darabilkigun asmoa datu base hau interneten jartzea dela, mundu osoarentzat eskuragarri uzteko. Baina, dedikazio eta finantziazio arazoak direla eta, momentuz ezinezkoa egiten zaigu nahiko genukeen abiaduran aurreratzea.
‎Elkarteak darabilen asmo nagusietako bat da egindakoa gizarte osora zabaltzea. Erdal komunitatearekin topo egitean bertsolaritzak muga handi bat jotzen du.
‎Duela urte pare bat etxe zahar bat erosi nuen lagun batekin, berritu eta erabiltzeko asmoz.
‎Interneten gehien erosten diren produktuak musika, liburuak eta bidaiak dira, Merkataritza Elektronikoaren Espainiako Elkarteak (AECE) egindako azterlan baten arabera. Lan horretan, halaber, zortzi milioi pertsonak baino gehiagok, gaur egun Internet usurbilatzen ez dutenek, etorkizun hurbilean Internet erabiltzeko asmoa dute. Espainiako on line erosleen batez besteko gastua 35.000 pezetakoa da, eta produktua jaso ondoren gogobetetze maila handia dute.
‎Hor utziko duzue Summer Town, nahiko zikindurik. Erabiltzeko asmorik izango ez duzuen traste ugari, zeuek hildako animalien larru eta hezurrak, zaborra franko.
‎Transistorearen asmakizuna Bell laborategietan gauzatu zen, Mervin Kelly lehendakariordeak 1945 urteanabiaturiko oinarrizko ikerketa programa baten baitan. Kelly-k zientzialari teoriko eta esperimentalak bildu zituen, garai hartan garatu berriak ziren erdieroaleak telefono zerbitzuen hobekuntzan erabiltzeko asmoz. Lantegi pribatu batean oinarrizko ikerketa programa gauzatzen den lehen aldia zen, eta ondorioa bikaina izan zen:
2002
‎2 motako diabetes eredu posible bat da, eta Bioingeniaritzako Institutuko Franz Martin eta Bernat Soria irakasleek zuzendu dute. Diabetesari buruzko ikerketengatik ezaguna den azken hori polemika piztu da enbrioi zelula amak erabiltzeko asmoa duelako. Tesiaren egileak espero zuen bezala, laborategiko lanek ondorioztatu zuten karraskari hori ez dela eredu interesgarria 2 motako diabetesarentzat, biztanlerian hazten ari den gaixotasunetako bat, batez ere helduen artean.
‎Areago oraindik: hamabi ikusi, eta ez ote zuen ba pentsatuko guztiak erabiltzeko asmoa zeukanik. Kaxa zabaldu eta bi bakarrik atera zituen.
2003
‎Andaluziako Gobernuak Guadiamar ibaiaren ibilgua, duela bost urte isuria jasan zuena, erriberako eta baso mediterraneoko landaredia duen korridore berde bihurtu du, Sierra Morena eta Doñanako Parke Nazionala lotzen dituena. Gainera, korridore hori erabilera publikoarekin erabiltzeko asmoa du, jarduera ludikoetarako espazioekin, bi begiratoki, hiru behatoki eta ontziraleku batekin. Fuensanta Coves Ingurumen sailburuak adierazi zuenez, “aisialdi eskaintza honen bidez alternatiba ekonomiko bat bilatu nahi zaie ukitutako udalerrietako biztanleei, batez ere Andaluziako Gobernuak beren lurrak desjabetu zizkien nekazariei”.
2004
‎Mikel Zaratek idatzietan bildu zuen orduko sasoiko munduaren ikuspegia, eta idaztean bere kautan zerabilen asmoa, ezinbestez, denboraren iragazkiak eskaintzen dizkigun argi iluntasunetatik dakusagu. Argimutil moduan hortxe dugu Luis Haranburu Altuna editoreari hil aurretxoan Mikelek esan ziona, eta hark hilondoko poesia liburu bateko hitzaurrean bildu zuena:
2005
‎Horretan du jatorria. Esan gura duguna da euskalkia, kasu honetan behintzat, ez dela literaturan erabiltzen asmo estilistiko edo beharrizan gutxi gorabeherako formal baten arabera, baizik eta euskalkia landu nahi denez, horretan lagun dezakeen literatura sortzeari on irizten zaiolako. Egon badago euskalkiaren beste erabilera bat, non batuaz egindako literaturan euskalkia identitatea eta sinesgarritasuna lortzearren erabiltzen den, esate baterako, bat aipatzearren, Edorta Jimenezen literaturan.
‎Molaren tropek Matiuxenkok Vakulintxukek gurasoek fraideek Heinkelak karabineroek Erkiziak Tomasek zuhurtziak naturak gain hartu nahi diote gure eskuek darabilten asmoari, zodiac batek etendako aparioaren kordela bezain laxo gelditu behar du gora aitzina ausartago garamatzan matxinadak, hala dute erabaki inongo Agintaritza Gorenean.
2006
‎Orduan okupatzea erabaki genuen eta Leitzako eragile ezberdinekin bilera egin genuen, etxe honek lau solairu dituelako eta gazteen txokoaz gain, Gizarte Zentroa ere egin daitekeelako. Etxea erabiltzeko asmoa zutenekin bi talde egin ziren: epe motzekoa, auzolanaz eta premiazko gauzetaz arduratu dena, eta epe luzekoa, hau da, etorkizunean Ateka Beltzan zer egin daitekeen aztertzeko batzordea.
2007
‎FLOREN AOIZ. Ez dago zalantzarik, batetik bada aldaketarako oso gogo handia, eta bestetik herritarren aldaketa gogo hau nork bere helburuei begira erabiltzeko asmoa ere hor dago. Politika egiteko eredu bat agortua dago, baina hori ez da UPNren eredua bakarrik, azken 30 urteetan UPNk eta PSNk Nafarroan eskuz esku indarrean izan duten eredua da.
‎Hobe da gainazala film paperean bilduta edukitzea, hautsik bete ez dadin eta airearekin eta inguruko hezetasunarekin kontaktuan jartzeak higatu ez dezan. Arrabola berriz erabiltzeko asmoa izanez gero, hobe da bilgarria kentzea eta uretan sartzea ordu batzuk lehenago, pintatzeko azalak hezetasuna eta malgutasuna berreskuratzeko. Horrela, errendimendua handiagoa izango da.
2008
‎Ikerketak erakusten du Axa taldeak egina da erretiratuen% 79k gozatzeko erabili asmo dutela erretirorako aurreztu duten dirua (Espainiako datua da hori, eta beste lekuetakoa baino handiago da ehunekoa).
‎lehenago, Sotaren 1892ko txaleta Villa María deitzen bazen, 1895ean, Azkue ezagutu zuen urtean, Areetan eraikitakoari Marit, sun Et, sea izena eman zion (Azkueren inpronta garbia daraman, s rekin) eta Bilbon 1898an eraikitakoari Ibaigane. Ohargarria da Sotak euskal kutsuko izenak erabiltzeko asmoa Azkue ezagutu aurretik zekarrela, nahiz hizkuntza honen erabileran sistematikoa ez izan: jada 1892an bere yate bati Marichu izena eman zion eta Foruac beste bati 1894an.
‎rako liburuak, narrazio literarioak, zarzuelak, operak eta antzerkiak, euskal linguistikari buruzko artikuluak... Obra hauetako batzuk euskara hutsez zeuden, beste batzuk, baina kasu guztietan euskara maila formaletan erabiltzeko asmoa zuten, dela idatziz dela ahozko errepresentazio publikoetan (antzerki eta gisakoetan). Halaber euskara ahalik eta gizarte sektore zabalenei helarazi gura zien:
‎Kontzeptu hori kasu honetara ekarrita, horrela azaldu zuen Zabaletak: «Aintzat hartzen dugu erabakia agintera juridikoagatik, baina, printzipio demokratikoekin bat ez datorrenez, lan egingo dugu sententzia horri balioa edota edukia kentzeko, eta galdeketarekin erabili asmo genituen eskubideak erabiltzeko».
‎«Mehatxu handiegia zen guretzat». Ekintzaileek tunela soldaduak bahitzeko erabiltzeko asmoa zutela ere gaineratu du. Horren aurrean, paraxutista unitate batek eta infanteriako soldaduek burutu dute operazioa, iturri militarren arabera.
‎Ez litzateke batere harritzeko gauza izango, aspaldi honetako horien jokabidea ikusita. Zer hitz jario merkea, eguna joan eguna etorri, saltzen ari diren EHAK eta EAE alderdiak legez kanpo uzteko, bizirik larrutzeko eta katez lotzeko darabilten asmoa aprobetxatuz. Proiektu makurra eta nazka nazka egiteko moduko bonbardeoa nolanahi ere, eta bidenabar, elkarren lehian ahalik botorik gehiena berenganatu eta infernua baino leize zulo handiagora E. Herriaren burujabetza kondenatu nahirik hain itsuski dabiltzala ikustea dagokigu, nonbait.
‎Ia ustekabean, nire eskuari malguki batek eragin izan balio bezala, eta hutsik egin gabe, Henrike Knörr irakaslearen mailaren kopia jaso dut mahai gaineko paper pilaren artetik: aspaldi da inprimatu nuela, eta han utzi nuen, beste agiri eta eskutitz ofizialekin nahastuta, sekula erabiltzeko asmoa izan ez banu bezala. Izan ere, eskaintza iritsi zitzaidanean, erokeria iruditu zitzaidan:
‎Inaziok beren kosketatik irten beharrean ditu begiak, ezin sinetsirik bezala emakumearen hitzek iradokitzen dutena, emakumearen aurpegiko aztarna guztiak aztertuz benetan ari ote den jakiteko. Pixkana pixkana, ordea, ematen du hasita dagoela harrapatzen emakumeak buruan darabilen asmoa.
2009
‎Horrexegatik, txerriaren txispegia, gernua bideratzen duen organoa, etxeko portaletan zein karrajuan gordeta edukitzen zuten. Egun euritsuetan zapatak erabiltzeko asmorik edukiz gero, bezperan, txispegiarekin igurzten zituzten. Txispegiaren koipeak geruza babesle bat sortzen zuen eta zapatak askoz hobeto gordetzen ziren.
‎Unai Sordok, Euskadiko CCOO sindikatuaren idazkari nagusiak, krisiari aurre egiteko mobilizazio handi bat deitu du Bilbon maiatzaren 16rako; gainera, ez du greba orokorra deitzea baztertu. Hala ere, maiatzaren 21erako sindikatu nazionalistek deituriko greba orokorrak erabilitako asmo frentistak erabiliko ez dituztela adierazi du.
‎Aldaketa garestia zen, baina hori oraindik ez zekiten larunbat goiz hartan, Goioren liburu guztiak kanpora atera zituztenean, behinola baratze izandakora, orain lorategi bihurtzeko asmoz Garazik zaintzen zuen belardira. Eguzkiak goiza argitzen zuen, aurreko egunetako joera aldaturik, eta liburuak hortik zehar sakabanatzeko aprobetxatu zuten, aulki, mahai eta noizbait eserleku moduan erabiltzeko asmoa zuten egurren gainean, lehor zitezen. Arte liburuak ziren gehienak, liburu garestiak, handiak eta pisutsuak, are pisutsuagoak orain urez beterik zeudela.
‎Nolanahi ere, agintari eta arduradunek, oraingoz, sagu horiek zeregin bitan erabiltzeko asmoa dute: batetik, lurrikaretan edo hondamendietan harri pusketek bizirik harrapaturiko gizakiak bilatu eta laguntzeko.
‎Bat batean, NIKOREN nortasuna bi izenekin agertzen den agiriak eskuetan dituela jabetuko gara. German salbatzeko erabiltzeko asmoa zuen agiriak, alegia.
‎KOLDO. Leok lur sail hori erabiltzeko asmoa dik, baina Klaudiak ere arrazoi dik, kokapen egokia duk.
‎lan merkatua, horniketarako tokiko eskaintza eta informazioaren mugikortasuna. Teoria hauen arabera, kanpoko ekonomiak erabiltzeko asmoz kokatzen dira enpresak lurralde zehatz batean. Beraz, egon badaude arrazoiak kanporako ekonomiak/ esternalitateak sustatzen dituzten industria politikak martxan jartzeko.
‎Espainiako konpainiak Europako batezbestekoaren azpitik daude hurrengo hiru urteetan auto elektrikoa erabiltzeko asmoarekin
‎Espainiako konpainien artean auto elektrikoa erabiltzeko asmoa Europako batez bestekoaren azpitik dago hurrengo hiru urteetan. Hala adierazten du Enpresentzako Ibilgailuaren Behatzaileak (CVO), rentingean espezializatutako Arvalek sustatua.
‎Ez dute errespetatu Administrazioaren betebeharra ere, adingabeei Fiskaltzara jotzeko eskubidea bermatzekoa. Aipaturiko zentro horretako langile baten jokamoldearen lekuko zuzenak izan gara, epaitegi atarian bertan saiatu baitzen adingabeek beren eskubidea erabiltzeko asmoan atzera egin zezaten; mehatxu ere egin zien, hala jokatuz gero erbesteratu egingo zituztela.
‎L2 autobus linea erabiltzen dutenek bidaia bakoitzeko 50 zentimo ordaindu dute. Sarri erabiltzeko asmoa dutenek; hileko bonoa ateratzeko aukera izango dute, 15 euroren truke.
‎Behin Pepek galdetu zion ea egia zen banku batean egiten zuela lan, eta, Carlosek baietz erantzutean, hark txosten bat egiteko eskatu zion, dirua noiz eta nola heltzen zen, non gordetzen zen, bankuak zer seguritate sistema zeukan, eta abar azalduz, para poder llevar a cabo una requisa. Beste alde batetik, Pepek buruan zerabilen asmo baten berri eman zion Carlosi: liberatu legalez osatutako Langile Frontea sortzea.
‎Une hura aprobetxatu nuen, egoera aproposa iruditu baitzitzaidan, egunetan buruan bueltaka nerabilen asmoaren berri emateko ere. Kartilla irekiko genuen Aurrezki Kutxan zeure izenean.
2010
‎Dena den, baliteke larunbatean egitea lehen etenaldiak. Tartean, ETBk jakinarazi du hasieran behintzat ez duela eskubide hori erabiltzeko asmorik.
‎Hori dela eta, Bluetooth modua itzalita egotea komeni izaten da erabiltzeko asmorik ez denean.
‎Lehendik ere etorria zegoen Loiolara, eta beti bezala Arrupe Etxean hartu zuen ostatu, Basilikaren eta Gogartetxearen aldameneko eraikinean. Ostatua ez ezik, lan eta bilera aretoak ere baditu etxeak, eta haiek erabiltzeko asmoarekin etorri zen 2006ko udazkenean ere. Baina garai hartan, egun jakin batzuetan, etxeko zati handi bat itxita topatu zuen.
‎Europako enpresak aitzindariak izanik produktu hauetan, abantaila konpetitibo nabariak eskura ditzakete arau, politika eta ekimen hauen bitartez. Horretarako, mundu mailako sektore hitzarmenak ezarri behar dira ziur asko, bai eta ingurumen teknologiak hedatu eta erabiltzeko asmoz lortzen diren bitariko edo alde askotariko nazioarteko hitzarmenak ere. Horretarako, merkataritza eta garapen politikak ere erabiltzeko prest dago Europar Batasuna.
‎lan indarraren merkatua, horniketarako tokiko eskaintza eta informazioaren mugikortasuna. Teoria horien arabera, kanpoko ekonomiak erabiltzeko asmoz batez ere kokatzen dira enpresak lurralde zehatz batean. Beraz, egon badaude arrazoiak kanporako ekonomiak/ esternalitateak sustatzen dituzten industri politikak martxan jartzeko.
‎Zehatz mehatz, eta zerrendaketa ez itxi batean: alderdietako batek abokatuaren laguntza erabiltzeko asmoa erakusten duenean, besteei aukera bera ematen zaie (LPLren 21.2 eta 3 art.); adiskidetzarako eta epaiketarako egiten den deiaren eta haien ospakizunaren artean gutxienezko denbora bat egotea (LPLren 82.1 art.); magistratuak adiskidetze egintza ez homologatzea, adostutakoak alderdiren bati kalte larria sortzen diola, lege maulan egina dela edo eskubide abusua dakarrela uste badu (LPLren 84.1...
‎Plana gauzatzen bada, erreferentzia bihur liteke mundu osoko beste data zenter batzuentzat. Denso enpresa japoniarrak, automobil piezen fabrikazioan espezializatuak, sistema hori Hokkaidoren instalazioetan erabiltzeko asmoa ere iragarri zuen. Instalazioak osagai elektronikoak egiten ditu autoen mugimenduak egonkortzeko, eta energia asko eskatzen du tenperatura egoera ezin hobean mantentzeko.
‎EBko hainbat aditu bildu ziren atzo Bruselan aireportuetan gorputz osoko eskanerrak erabiltzearen ondorioei buruz hitz egiteko. Zenbait herrialdek Erresuma Batuak, Herbehereek eta Italiak, kasu dagoeneko iragarri dute eskanerrak erabiltzeko asmoa, baina beste askok kezka agertu dute horrek osasunean eta pribatutasunean izan ditzakeen ondorioen inguruan. Azken horiekin ez dator bat Italiako Atzerri ministro Franco Frattini:
‎Horregatik agian herriaren ahotik zetorren" azken aztarna" hori ezkutatu izana: bai Trabukoren hilketa esplizitoa, bai lau puntuko bertsoa, bai doinu ilun hain iradokorra, isilean gorde beharra baitzegoen etxean [72]" guk darabilzkigun asmoetarako".
‎Frantziako gobernuaren arrazoiak ez ziren humanitarioak izango: Istiklal alderdia eta Mohamed V ez zituen ordurako ondo kontrolatzen; Mohamed ben Abdelkrim haien kontra erabiltzeko asmoa zuen nonbait.
‎Segismundo Moreten entzuleen artean, belarri pare bat ikaratu zen. Pedro H. Sarrionandiak ez zuen besterik nahi, Moreten hitzetan egon zitekeen buruan zerabiltzan asmoentzako itzal ofiziala. Urtetako lana egin ondoren, argia ikusten hasi zen gramatika proiektua aurrera eramateko.
2011
‎Zein funtzio betetzen du hizkuntza bakoitzak. Inguruan ditugun udal, aldundi, edo gobernuetatik bira azkar bat egitea nahikoa da horien hizkuntza egoeraz jabetzeko. Nola da posible gure erakundeak lideratu behar dituzten horietako askok bertako hizkuntza (k) ez ezagutzea eta, adierazgarriena dena, ikasteko eta erabiltzeko asmorik ez izatea, nahiz eta horietan urteak eman. Nola da posible alderdi politiko gehienek hizkuntza irizpidea aintzat ez izatea hautagaiak izendatzeko garaian?
‎Egun, Europa osoan, Espainiako eta Portugalgo estatuek baino ez dute baimentzen gomazko piloten erabilera. «Zehaztasun handiagoa» duen eta «kalte txikiagoa» eragiten duen materiala erabiltzen hasi dira beste herrialde batzuetan, eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi dutenez, hilabete gutxi barru «material berri horrekin» lehen probak egingo ditu Ertzaintzak, Arkautiko polizia etxean.Ertzaintzak erabili asmo duen material berriak antzekotasun nabarmenak ditu Frantziako Poliziak eta Kataluniako mossoek erabiltzen dutenarekin. Egun erabiltzen duen eskopetaren eta gomazko piloten ordez, pistola baten neurria duen jaurtigailu bat erabiltzen hasiko dira ertzainak.
‎Gehienbat Libano eta Israel izan dira borroka horren protagonistak, itsasoko mugaren auzia dela eta, baina orain Turkia indarrez sartu da, ustez inguru horretan dituen eskubideak Zipreko Errepublikaren aitzinean aldarrikatzeko. Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak Istanbuldik hiru gerraontzi bidaltzea erabaki du, Ankararen aginduz gas eta petrolio hobiak ikertzera joandako itsasontziak babesteko asmoz.Joan den astelehenean Zipreko Errepublikak hasitako lanak «erokeria» direla erran du Erdoganek, baina «oraingoz» ez duela indarra erabiltzeko asmorik ziurtatu du. Ankarak hobiak ustiatzeko akordio bat sinatu zuen herenegun Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublikarekin, eta gerraontziek egunean bertan utzi zuten Istanbul.
‎Baina niretzat ez dago beste aukerarik. Eman egin didate hizkuntza eta erabiltzeko asmoa dut».4
‎Hemen salmoei buruz ari naizenez, alor hori jorratzen duten itzulpenak interesatzen zaizkit batez ere. Eta halakoen artean jendeak erabiltzeko asmoz egindakoak. Hogeigarren mendearen bigarren aldira arte Elizaren ospakizun hizkuntza latina izan genuenez, elkarteko otoitz lanetarako itzulitako salmoak interesatzen zaizkit.
2012
‎Mikro homofobia terminoa mikro matxismo terminoaren aldaera gisa erabiltzeko asmoa dut, hain zuzen, emakumeek sarritan jasaten dituzten ekintza eta eraso matxista txiki baina errepikatuak izendatzeko terminoaren baliokide gisa. Jakina baita emakumeek maiz jasan behar izaten dituztela gertakizun, irain eta ekintza matxistak, sarritan oharkabean bada ere, eta gainera, esan bezala, zenbaitentzako gertaerok" ez dira hainbesterako izaten".
‎Eskuin muturreko boto emaileak bihurtu dira bi hautagaien artean balantza alde batera edo bertzera desorekatu dezaketenak; horregatik, Sarkozyk ez du lehia galdutzat ikusten, eta erasora jo du. Alde batetik, Le Figaro egunkariaren arabera, Hollanderen aurka mezu pertsonalak erabiltzeko asmoa du presidenteak, PSko hautagaiak gobernuan duen esperientziarik eza nabarmenduz. Bertzetik, debateetatik «ihes» egitea egotzi dio Hollanderi, Frantziako lau irratik egindako eztabaidarako eskaintza onartu ez duelako, eta, hirugarrenik, eskuin muturrak gogoko duen gaia hauspotu du Sarkozyk, eskuin muturrak gogoko duen terminoetan:
‎Erreskatearen inguruan sortu den zurrunbilotik aparte egon nahi du Kutxabankek, zurrumurru eta espekulazioetatik urruti. Ez du iritzirik emango Espainiak bankuentzat jasoko duen laguntzaren inguruan eta ez du esango diru hori erabiltzeko asmorik duen, behintzat kontu ikuskari independenteen azterketen emaitzak esku artean izan arte. «Uztailaren bukaera aldera kaleratuko dituzte emaitza horiek eta orduan jakingo dugu erakunde bakoitzak zenbat diru behar duen.
‎Haren arabera, alderdi politikoek benetan parte hartzeko aukera eman liekete sindikatu eta gizarte eragileei erabakiak hartzeko orduan, eta hori ez dela gertatzen uste du, «ezta Bilduren ardurapeko erakundeetan ere». Gainera, ELAk dio ez duela onartuko alderdi politikoek gizartearen eta sindikatuen mugimendua «modu alderdikoian» erabiltzeko asmoa.
‎2) Saltzeko edota edozein modutan erabiltzeko asmoz, benetakoen itxura emanda, sendagaiak edo osasunerako onuragarriak diren gaiak imitatu edo horiek badirela itxura sortzen duenari, baldin eta horren ondorioz pertsonen bizitza edo osasuna arriskuan jartzen badu.
‎Epaile edo auzitegiek gradu bat jaitsi ahal izango diete aurreko artikuluetan adierazitako zigorrei, egitatearen eta errudunaren inguruabarrak kontuan hartuz, agerian jartzen bada ez dagoela armak zilegi ez den helburuarekin erabiltzeko asmorik.
‎–Lasai, konpai, nik ere ez daukat nirea erabiltzeko asmorik!
‎ERNESTO. Ez nuen publikoki erabiltzeko asmorik.
‎Hain zuzen ere, herri txiki eta kultura gutxituen etorkizunari buruzko ardura erakutsi dute. Kezka horri erantzuteko herri indigenen kasua erabiltzeko asmoa gauzatu egin dut liburu honetan. Globalizazioaren ikuspegi osoago bat lortzeko herri indigenen ekarpenak, diskurtso eta esperientziak interesgarriak izan daitezkeela uste dut.
‎Gaur egun, alergeno hori diagnostiko kit bat garatzeko erabili da, gaixoen antigorputzak beste metodo batzuekin lortzen dena baino “askoz sentikorrago” eta “zehatzago” detektatzeko. Anisakiosiaren immunodiagnostikorako erreferentzia metodo gisa mundu osoko ospitaleetan merkaturatu eta erabiltzeko asmoa dute. Granadako Unibertsitateko lan-talde batek, Adela Valero irakasleak zuzenduta, ikerketa ildo bat ezarri du.
‎Bestea, Rodriguezen eta Karasatorreren ustez Nafarroako Gobernua informazioa estaltzen ari zaiela. Arartekoari ere kezka azaldu zioten sakandarrek, Nafarroako Gobernuak jardueraren kaltetu nagusiei ezohiko tresna bat erabiltzeko asmoa ez jakinarazteagatik. Enerizi gogorarazi zioten Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integralean ez dela halako azpiegiturarik jaso eta herrietatik gutxienez km bateko distantziara egon behar duela.
‎Foruen osotasuna erabat defendatu eta aldaketa iniziatiba guztiak gobernu zentralaren erantzukizunari erantsi zizkioten. Ondorioz, foruen moldaketak geroko geroan irauten zuen bitartean, autogobernua osotasunean erabiltzeko asmoa zuten. Baina ikusiko dugunez, Estatua, Foruen legedia aintzat hartu gabe, Estatukoa aplikatzen hasi zen.
‎Orrelako bat bear bearrekoa dugula uste dut. Begi onez ikusten dut zuen aldizkaria, batez ere darabilzkien asmo ederrengatik. Bere ontan iraun nai badu, kultura derriorrezkoa du euskerak.
‎—Egia esan, ene jaun On Karlos, nik metodo ez hain zorrotzak erabiltzeko asmoa nuen gaur egun hemen bildurik dauden non nahiko gizonen asperdurak dakarren arriskua uxatzeko, nafarrak ez ezik bazter anitzetako gizonak baitaude zure zerbitzura: frantsak, ingelesak, bretoiak, biarnesak, aragonesak, siziliarrak, albaniarrak, flandestarrak, eskoziarrak, eta baita daniar galdu bat edo beste ere...
2013
‎Baina, ondikotz! Ondoren zetorren kontuak, Wickham jaunak Darcy andereñoaren gainean zerabiltzan asmoenak alegia, aurreko goizean bertan Fitzwilliam koronelaren eta bere artean gertatutakoa sendotzen zuen nolabait ere; eta, amaitzeko, xehetasun guztien egiaren alde, Darcy jaunak Fitzwilliam koronelarengana berarengana igortzen zuen Elizabeth... gizon horrexek berorrexek lehendik ere jakinarazia ziolarik bere lehengusuaren afera guztiez hurbil hurbildik arduratzen zela, eta Elizabethek haren ... Une batez koronelarengana jotzera deliberatu zen ia ia, baina harengana itaunka joatearen lotsa zela eta berriz aztertu zuen ideia, eta azkenik erabat ezabatu, oso osoki baitzeukan Darcy jaunak ez zukeela inoiz halako proposamenik menturatuko, baldin eta ondo ziur izan ez balitz lehengusuak dena egiaztatuko zuena.
‎Aste Santua hurrean zegoen, eta aurreko astean kide berriak etorriko ziren Rosingsera, gauza garrantzitsua, ezinbestean, horren zirkulu txikian. ...a, bere ezagunen artean gutxi baziren ere gizon hura baino gurago ez zituenak, Darcyren etorrerak modua emango zion Rosingseko taldean aurpegi berri samar bati begiratzeko; eta, bestalde, nolaz eta gauza nabaria zen Lady Catherinek gizona bere alabarentzat aukeratua zuela, Elizabethek agian ondo pasatuko zuen Darcyk bere lehengusinarekin zeukan jokaera aztertuz eta Bingley andereñoak gizonarekiko zerabiltzan asmoak zein esperantza gabekoak ziren ikusiz; Lady Catherine gogo bete beteaz mintzo zen ilobaren etorreraz, miresmen handieneko berbak zituen Darcyrentzat, eta ia ia haserre eta guzti azaldu zen Lucas andereñoak eta Elizabethek sarritan ikusia zutela jakitean.
‎Egin beharreko agurrak egin ondoren, damak erretiratu egin ziren; denak zeuden harrituta lehengusuak laster itzultzeko zerabilen asmo horrekin. Bennet andereak hala pentsatu nahi zuen, Collins jaunak neskatiletakoren bati eskumuinak ematea zuela buruan, eta, hala izanez gero, agian ez zela ezinezkoa izango Mary baiezkoaren alde bultzatzea.
‎Elizabethek eta Wickhamek guztiz lagunkoi egin zioten diosala elkarri; gizonak batez ere. Garaian zerabiltzan asmoek ezin zioten ahaztarazi Elizabeth izan zela lehenbizikoa bere arreta piztu eta merezi onez osten, lehena entzun eta errukitzen, lehena bere miresmena irabazten; eta Elizabethi adio esatean, era guztietako atseginak opa izatean, Lady Catherine De Bourghengan aurkituko zuena gogoraraztean eta andere horri buruzko iritziaz, mundu guztiari buruzko iritziaz, biok bat etorriko zirelako esperantza adieraztean, ofizialaren moldeek halako begiramena erakusten zuten, halako ardura, non Elizabethi hala iruditu zitzaion, Wickham jauna betiko geratuko zitzaiola bihotz bihotzean atxikirik; eta harengandik aldentzean Elizabeth ziur zegoen gizon hori, ezkonduta zein ezkongai, berarentzat pertsona adiskidetsu eta atseginaren eredu izango zela betiko.
‎Berriz erabiltzeaz eta birziklatzeaz gain, kontsumitzaileek aholku batzuk eman ditzakete beren ekipo informatikoen ingurumen inpaktua murrizteko. Gaur egun, gailu ugari daude (mahai gaineko ordenagailuak, eramangarriak, tabletak, liburu elektronikoak, etab.). Bat erosi aurretik, pentsatu behar da zer erabilgarritasun emango zaion, alferrikako elementurik ez erosteko, behar baino energia gehiago gastatzeko edo erabiltzeko asmorik ez izateko. Gainera, komeni da jakitea zer energia kontsumo duen, zer material dagoen eginda eta zer ingurumen politika duen.
‎Baina ez da komeni, halaber, ekipo horien erabilera arrazionalagotik abiatzen diren beste lan batzuk ahaztea, adibidez, ordenagailuari atseden pixka bat ematea edo leku egokian kokatzea. Eta, adibidez, itzalgailua itzaltzen ez den denbora tarte laburretan erabiltzeko asmorik ez dagoenean, monitorea desaktiba daiteke, automatikoki egin dezan edo aurreko botoian itzal dezan. Ordenagailua mantentzearekin dirua aurreztea Ekipo fidagarriak:
2014
‎Bat egiteko premiaz jabetuta, 2009an Euskal Bateleroen Elkartea sortu zuten, behinolako ontziak berreskuratzeko, biziberritzeko eta erabiltzeko asmoz. Eta elkartearekin batera, Batelero Eguna hasi ziren antolatzen, batelak tailerretatik atera eta publikoan erakusteko.
‎Beste lurralde batzuetan barrena ibiltzeko asmoz nenbilen, baina ordenagailuaren aurrean ipintzerako, edo, ordenagailuaren aurrean ematen ditudan ordu luzeetako puska bat honen idazketari eskaintzerako, beste norbaitek jada esanak zituen nik esan asmo nituenak; gainera, eta larriagoa dena, nik erabili asmo nituen erreferentzia berberez baliatu zen nik idatzi asmo nuena azkenean kaleratu zuena, eta horrekin bai akabo: zein naiz ni aipamenik gabe?
‎Hamiltoni, noski. Estrategia berbera erabiltzeko asmoa dauka Abu Dhabin. Brasilen ereindakoa Arabiar Emirerri Batuetan garatu nahi du alemaniarrak.
‎Errezetaren batean atuna edo hegaluzea erabiltzeko asmoa badugu, hautatzen dugun kontserba mota funtsezkoa izango da azken emaitzan.
‎Baimen horrek Arabaren zati handi bat hartzen du, baita Gaztela eta Leonen zati bat ere. Hidrokarburoen Euskadiko Elkartea da zundaketak egiteko interesa duena, eta haustura hidraulikoa erabiltzeko asmoa duena. Hala, zundaketak egiteko hainbat leku proposatu izan dituzte, eta arrazoi bat dela, bestea dela, aldatzen joan dira.
‎9 Uniformeak. Beren uniformeak gehiago erabiltzeko asmorik ez duten familiek saldu ahal izateko eta horrela diru pixka bat lortzeko leku aproposa da. Denda autonomia erkidegoek eta ikastetxeek antolatzen dute, jantzien bilaketa errazteko, eta haurrentzako mozorroen eta oihalezko arropen atal bat ere badu, salerosketarako.
‎Halaber, aholku hauei jarrai dakieke, gailuek bizitza luzeagoa izan dezaten eta hondakin gutxiago sor dezaten: Gero eta barietate handiagoa aukeratu aurretik, pentsatu behar da nola erabiliko diren, alferrikako elementurik ez erosteko, behar baino energia gehiago gastatzea edo erabiltzeko asmorik ez izatea. Denbora batean erabiltzen ez badira, itzaltzea komeni da, edo, gutxienez, erabiltzen ez diren elementuak.
‎7 Larrialdi plan bat aintzat hartzea, txartel batek huts egiten badu (galdu, lapurtu eta abar). ), «plastiko» batekin baino gehiagorekin bidaiatuz, nahiz eta berez ez izan erabiltzeko asmorik. 8 Dirutan diru asko eramaten bada, hoteleko kutxa gotorrean gordetzea komeni da.
‎Aurreztuta genuen diruarekin etxebizitza bat egin nahigenuen, banketxeen menpe egon gabe. Eraikuntza merkeagoa izan zedin, gure esku zegoenean parte hartzeko eta berrerabilitako eta tokikoak ziren materialak erabiltzeko asmoa genuen. Jende profesionalarekiko erlazioak elkarrenganako konfiantza batetik hasi behar zuen eta bien arteko lan baldintza positiboen akordio batzuk adostu behar genituen.
‎Hemendik, lokala duten eta hura erabiltzen ez duten taldeei, baldin badaude, laguntasuna eskatu nahi diegu. Erabiltzeko asmorik ez badute, hurrengoei paso emateko eskatzen diegu, garaje batean entseatzea nahiko gogorra delako, batez ere uda partean.
2015
‎Azkenik, Iruñeko Udalak Elena Taberna zinemagilearen Nagore film dokumentala ikastetxeetan erabiltzeko asmoa agertu du, gazteek zein nerabeek ardura har dezaten, sexu indarkeriaren arazoaren gainean.
‎Laurek noizbait Euskal Herrira etorri eta euskara erabiltzeko asmoa dute.
‎Euskararen kanpo zabalkundeari egiten dioten ekarpena eta hizkuntzaren nazioarteko irudian duten eragina bada. Hizkuntza logikoa dela era diote bik, eta egunerokotasuna duela, moldatu egiten dela, ez dela zaharkitua geratu, beste batek. g) Laurek noizbait Euskal Herrira etorri eta euskara erabiltzeko asmoa dute. h) Euskal Herriari edo euskarari buruz zuten iritzia aldatu die ikastaroak kasu batzuetan, ezagutza sakondu baina iritzia gehiegi aldatu gabe beste batzuetan.
‎...lehenik, geroz eta herrialde eta hiri gehiagotako goi mailako instituzio akademikoetan hizkuntza ikusgarri egin eta ezagutarazten dutelako; bigarrenik, ikasturte bakoitzean ia 2.000 ikasle aritzen direlako Euskara eta Euskal Kultura ikasten mundu zabaleko unibertsitateetan eta, horietako askok, etorkizunean euskarari/ euskal kulturari buruz ikertzen jarraitzeko, euskara ikasten segitzeko edota hau erabiltzeko asmoa dute; hirugarrenik, ikasle gehienek euskarari buruzko irudi positiboa dutelako Euskara eta Euskal Kultura ikasi ostean; eta azkenik, irakurletzei buruz ikasleek egiten duten balorazioa bikaina delako, ia denek euren ikaskideei hau ikastea gomendatuko bailiekete.
‎Bigarrenik, dokumentaziomota, alfabetatze materiala, hizkuntza politikak eta eremu berriei erantzuna aztertzeko irizpide sendorik ez dago, beraz, ikerlariek eurek ausaz puntuatu behar dituzte item hauek. Hirugarrenik, hizkuntza jarrerak ere ez dira, eskala diseinatuta dagoen moduan, behintzat, faktore fidagarria, izan ere, eta sardinieraren kasura itzuliz, biztanleriaren %78ak hizkuntza hau erabiltzeko asmoa azaldu zuen (Sardiniako Eskualde Autonomoa, 2006), baina errealitatea guztiz bestelakoa da. Hizkuntza jarrerak modu zehatz eta sistematikoan aztertzea da gakoa, beraz, beste aldagaiekin elkarrekintzan.
‎ematen saiatzen direla baina eskubide batzuk erosita dauzkatela, audientziaren interesak bestelakoak direla eta nesken kirol emanaldiak beste maila batean daudela. Ez dakit botatakoa damutuko zaion, zalantza daukat esaten ari zena pentsatu arren, makillatzeko beste hitz batzuk erabiltzeko asmoa izango ote zuen. Hala ere, zintzoki, beste maila batean badaude, gu ere beste maila batean gaude.
‎Ondoren, batzuek siestan eta beste batzuek ur beroetan jaitsi dituzte gehiegizko ardo eta pattar tragoak. Une horretan azaldu dio Martinek Pedrori buruan darabilkion asmoa eta, saihesten saiatu bada ere, Martinek Jon Grimsoni bisita bat egiteko hautua hartu du, horretarako Stadurreraino joan behar badu ere.
‎Haatik, euskararen proportzioa baino, erabilitako euskara bera zen kasu honetan kexuen eragile nagusi. 340 zenbakian(), berbarako, Sollube, ko Arranoa izenpetzen zuen bat haserre ageri zen, Deiak, editorialak eta gai garrantzitsuak euskaraz jorratzean, batua erabiltzeko asmoa zeukala-eta.
‎«Frontoi kutxa» horien barruan, eskulturaren eta arkitekturaren arteko piloteo estilistikoa ausarta eta ikus­garria da. Gainera, herritarrok erabiltzeko asmoarekin egin ziren, eta, hala izanda, eskuragarriagoa da helburu artistikoa.
‎2 Hemen berorren hobekuntzaz eman dizkidaten berriekin biziki poztu naiz. Berorren gutun bat jaso nuen eta han esaten zidan berorrek, ez direla nahiko izan gaitzak zerabilen asmoa burutik kentzeko. Goretsia izan bedi Jainkoa guztiagatik.
‎Villanueva de la Jarako fundazioa egiteko darabilten asmoaz ari da. Geroago, Teresak onartuko du eta 1580ko otsailaren amaiera aldean inauguratuko du (ik.
‎Euskaltzaindia azken aldi honetan hitzarmenak egiten ari da tresna informatiko berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz hogeigarren mendeko bigarren aldian euskaraz burututako produkzioa eskuratu eta lexiko alorreko ikerketa lanetan erabiltzeko asmoz.
‎Efektu horrek hainbat iterazio izan ditzake, eta azkenerako, gerta daiteke irakaskuntza metodo berriak ordezkatzea jatorrizko helburu matematikoa. Hau da, irakaskuntzarako erabili asmo zen tresna, helburu bihur daiteke.
‎Plastiko polikarbonatoa erresistentea, arina eta merkea da, eta hainbat erabilera eman dakizkioke. Erabiltzeko asmoa izanez gero, A bisfenola (BPA) daramatenak saihestu behar dira; izan ere, konposatu horri hainbat ondorio negatibo egozten zaizkio osasunean. Papera eta kartoia arinak dira eta birziklatu egin daitezke, baina ez dira oihala, olana edo antzekoak bezain erresistenteak.
‎Horren ondorioz, ordenagailua, iratzargailua edo telebista piztuta egoten ez bagara, urtean ia 150 euro kostatzen zaigu. Denbora luzez erabiltzeko asmorik ez dagoenean, konpentsatu egiten ditu, eta asko deskonekta ditzake.
‎Bonu horiekin konektagarritasuna ziurtatzeaz gain, prezioa kontrolatuta dago, eta, oporren ondoren faktura ez da ustekabe atsegina izango. Bidaian zehar mugikorra modu intentsiboan erabiltzeko asmoa baduzu (mapak edo bidaia gidak kontsultatzeko, adibidez), komeni da aukera hori operadorearen web orrian ikertzea edo bezeroaren arretarako zerbitzuarekin harremanetan jartzea. Mugikorrarekin aurrezteko ideia:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
erabiltzeko 112 (0,74)
erabili 6 (0,04)
zerabilen 5 (0,03)
zerabiltzan 4 (0,03)
Erabiltzeko 3 (0,02)
darabilten 3 (0,02)
darabilen 2 (0,01)
darabilnan 2 (0,01)
erabilitako 2 (0,01)
erabiltzen 2 (0,01)
nerabilen 2 (0,01)
darabilkigun 1 (0,01)
darabilkion 1 (0,01)
darabilzkien 1 (0,01)
darabilzkigun 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia