Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 911

2015
‎Gure onerako isuri zenuen odola, eta eraman behar izan zenituen zigorkada eta min handiak, eta igaro zenituen oinaze gorriak, zure Aita Betikoari haien aurkako mendekua eskatu beharrean (Zuk ez baituzu mendekurik nahi eta zure Semeari egin zioten doilorkeria beltza barkatu baitzenuen), lagun eta adiskietzat hartzen ditugu horrelako tratua eman ziotenak! Haien infernuko kapitainari jarraitzen diogunez gero, argi dago guztiok bat izan behar dugula, eta hura lagun dugula bizi dugula betiko, zure errukiak geure senera ekarri eta iragana barkatzen ez badigu behintzat.
‎Pertsona goren hauek elkar ezagutzen dute, elkar maitatzen dute eta atsegin hartzen dute elkarrekin. Beraz, zertarako behar dute nire maitasuna. Zertarako nahi duzu, ene Jainko, edota zer irabazten duzu?
‎Oi, hau bai gaitz sendaezina! Hemen, ene Jainko, agertu behar du zure ahalmenak, hemen zure errukiak.
‎Zu mundura etorri zinen honelako premia handiei konponbidea jartzera. Hasi, Jauna, hasi; gauzarik zailenetan agertu behar du zure errukiak. Kontuan izan, ene Jainko, zure etsaiak irabazten doazela.
‎Baina ai ene Jainkoa!, nola jakin nezake nik ziurtasunez ez nagoela Zugandik aldendurik? Oi ene bizia, hainbeste doakigun gauza batean, hain ziurtasun gutxiz bizi behar duzula! Nork izan zure desira, zugandik atera edo itxaro daitekeen irabazia, hau da, gauza guztietan Jainkoari poz ematea, hain ziurtasun gabea eta arriskuz betea baita?
‎Hau honela izanik, ez bota errurik nire desirari. Hemen nauzu, Jauna; zerbitzuren bat Zuri egiteko bizi behar badut, ez diet uko egiten munduan etor dakizkidan lan guztiei, zure maitale san Martinek zioenez.
‎5 Orain, bada, geure gaztelu eder eta atseginezkora itzuliz, bertara nola sar gaitezkeen ikusi behar dugu.
‎Badirudi zentzugabekeria bat diodala; izan ere, gaztelu hau arima bera bada, argi dago ez dela horra sartu beharrik, bata eta bestea gauza bera direnez gero; erokeria litzatekeen bezala gela barruan dagoen bati barrura sartzeko esatea. . Baina egotetik egotera alde handia dagoela jakin behar duzue; arima asko gazteluaren inguruan gelditzen dira, gazteluzainak egon ohi diren lekuan, eta ez dira batere arduratzen barrura sartzen, eta ez dakite hain toki zoragarrian zer dagoen, ez nor dagoen barruan, ezta nolako gelak dituen ere. Honezkero entzuna izango duzue otoitz liburu batzuetan arimari ematen zaion aholkua:
‎Hau probatuko zenuten, ene ahizpak; izan ere, uste dut, bat egitezko otoitza edukitzera iristean, Jauna ardura honekin ari dela, gu haren aginduak betetzean zabartzen ez bagara. ...hura edo maitasun biziz idatzitako txartela, eta zuek bakarrik uler dezazuela nahi du letra hura eta hartan eskatzen dizuena, eta inola ere ez dezazuela utz Haren Maiestateari erantzun gabe, kanpoko zereginetan eta pertsona batzuekin hizketan ari bazarete ere; izan ere, askotan gertatuko da gure Jaunak ezkutuko mesede hau zuei jendaurrean egin nahi izatea, eta oso erraza da, barruko erantzuna izan behar duenez gero, nik diodana egitea maitasun egintza bat zertuz, edota san Paulok dioena esanez:
‎12 Hau lortzen saia gaitezela nahi dut nik, ene ahizpak, eta ez gozatzeko, indar hauek zerbitzurako izan ditzagun baizik: otoitzerako gogoa izan dezagula eta otoitzari emanak egon gaitezela; ez dezagula nahi izan inoiz ibili gabeko bidetik joaterik, ustekabean gal ez gaitezen; eta oso berria litzateke Jainkoaren mesede hauek Hura eta santuak joan ziren bidetik ez baina beste bide batetik lortzea pentsatzea; ez dakigula burutik pasatu ere egin halakorik; sinets iezadazue, Martak eta Mariak elkarrekin ibili behar dutela Jaunari ostatu emateko eta beti beraiekin izateko, eta ez harrera txarra egin, jaten eman gabe utziz. Nola tratatuko zuen Mariak, beti haren oinetan egonez, bere ahizpak lagundu ez balio?
‎Teresak burutik kendu nahi digu arimaren egoitzak mailaz maila eta beti berdin direlako ideia; gazteluaren sinboloak espiritua eta honen aberastasuna sakonki ikusten lagundu behar du.
‎–Morroia ez da nagusia baino gehiago? (Mt 10, 24);. Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?? (Mk 10, 17);. Zaudeete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko?
‎Beragatik eskatzen dizuet, ene ahizpak, Haren Maiestateak mesede hauek edo antzekoak egin dizkizuenoi, ez zaiteztela axolagabeak izan hartu besterik ez eginez. Kontu izan asko zor duenak, asko ordaindu behar duela.
‎7 Baita kontuan izan, gorpuzkera ahulak dakartzala pena hauetako zenbait gauza, edozein gauzatxogatik negar egiten duten bihotz samurreko pertsonengan batez ere; izaera horrek mila aldiz sinetsaraziko die Jainkoagatik egiten dutela negar, eta ez da horrela. Eta horrez gainera (negar malko ugari datozenean, hau da, une batzuetan Jainkoari buruz hitz erditxo bat entzun edota pentsatu orduko, negarrari ezin eutsi diotenean) gerta daiteke bihotzean humoreren bat biltzea, eta horrek gehiago laguntzea Jainkoari dioten maitasunak baino, malkotan urtu behar dutela baitirudi; eta malkoak onak direla entzuna dutenez gero, ez diete haiei eragozpenik jartzen ezta ez lukete nahi beste ezer egiterik ere, eta albait gehien laguntzen diete. Deabruaren asmoa hemen, otoitza edukitzeko eta beren Erregela betetzeko gauza ez izateko moduan, ahultasunak jota gera daitezela da.
‎6 Batzuek uste izan dezakete ezin dutela gogoetarik egin Pasioaz; beraz, gutxiago egin ahal izango dute Birjina guztiz santuaz, eta Santuen bizitzaz, haien oroipena guretzat hain ongarri eta arnasa emaile izan arren. Ez dakit nik zertan pentsatzen duten; gorputzezkoa den guztitik aldendurik, aingeru espirituak maitasunez sutuak daude beti; gorputz hilkor honetan bizi garenok, ordea, gorputz hilkorra izan eta Jainkoagatik hain gauza handiak egin zituzten haiekin harremana izan, haiengan pentsatu eta haien laguntza izan beharra dugu; are gutxiago aldendu behar da nahita geure on guztia eta erremedioa dugun Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasun txit santutik. Eta ezin dut sinetsi halakorik egiten dutenik, nahasita daudela baizik, eta horrela kalte egingo diete beren buruei eta besteei.
‎Uste dut arrazoi hau izan daitekeela: ...atearen eraginez berriro bilatzera ohitua egonik, ez du nekatu nahi izango adimenaren bidez. Eta baita iruditzen zait, borondatea dagoeneko pizturik badago, ahalmen oparo honek ez duela, ahal dela, beste horretaz baliatu nahi; eta ez du gaizki egiten, baina ezinezkoa gertatuko zaio, batez ere azken egoitza hauetara iritsi arte, eta denbora galduko du, askotan borondatea pizteko adimenaren laguntza behar duelako.
‎8 Eta har ezazue kontuan, ene ahizpak, hain garrantzitsua den puntu hau, eta horrela, argiago azaldu nahi dut: arima oso osoan maitasunari emanda bizi nahi lukeela dago eta ez luke erabili nahi gogoa beste ezertan, baina nahita ere ezin izango du; izan ere, borondatea hila ez badago ere, erre ohi duen sua erdi itzalia dago, eta nork haize eman izan behar du bere barnetik beroa emateko. Komenigarri ote litzateke arima lehortasun honekin egotea, Jainkoari egiten dion bere buruaren oparia erreko duen zerutiko suaren zain, gure aita Elias egon zen bezala?
‎9 Egia da, Jaunak zazpigarren egoitzan sar dezanak, oso gutxitan, edota ia inoiz ere ez duela ahalegin hau egin beharrik izango, gogoratzen banaiz, han esango dudan arrazoiarengatik; baina aldiro aldirokoa da Kristo gure Jaunarekin era miragarrian ibiltzetik ez aldentzea, eta haren laguntza beti da jainkozkoa eta gizatasunezkoa era batera. Beraz, esanda dagoen sua borondatean pizturik ez dagoenean eta Jainkoaren presentzia ere sentitzen ez denean, bilatu beharra dugu; hauxe da, izan ere, Haren Maiestateak nahi duena, Kantarik Ederreneko Emazteak egiten zuenez, eta galde diezaiegula kreaturei nork egin zituen, san Agustinek, uste dut, bere Meditazioetan edo Aitorkizunetan dioenez?, eta ez gaitezela ergelen antzera egon denbora galtzen behin eman zitzaigunaren zain egotearren, hasieretan Jaunak urtebetean eta urte askoan ere ez ematea gerta baitateke; Hare... Bada, Jainkoari nola poza eman aginduen eta aholkuen bidez badakigunez gero, ibil gaitezen honetan arretaz, eta haren bizitza eta heriotza eta zenbat zor diogun gogoan erabiltzean; gainerakoa betor Jaunak nahi dezanean.
‎Sinets iezadazue eta ez murgildu horrenbeste, beste leku batean esan dudanez? luzea da bizia, eta askotariko nekez betea, eta Kristo geure ereduari begiratu beharra dugu, nola eraman zituen nekeak, eta baita haren apostolu eta santuei ere, perfekzioaz eraman ditzagun. Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere.
‎13 Oso gaizki zeritzan batzuek aholkatzen dutenari, puiesak eman ditzatela horrelako ikuskariren bat ikustean; izan ere, hark zioen, gure Erregea nonahi pintaturik ikusten dugula ere, gurtu egin behar dugula; eta zuzen zebilela uste dut, hemen ere mingarri gertatuko litzatekeelako: pertsona batek jakingo balu berak maite duen beste batek halako gaitzespenak egiten dizkiola bere erretratuari, ez litzaioke atsegin izango.
‎–Hirugarrena, desira bizi bat dagoenean irudimenak berak eta pertsonak berak uste izaten du desira duen hura ikusi egiten duela, eta entzun, egunean barrena gauza baten irrikaz eta hura gogo gogoan darabiltela ari direnek, gero amets egitera datozen bezala. . Laugarrena da, ausarkeria handia dela nik neure bidea hautatu nahi izatea, zer komeni zaidan jakin gabe; horregatik, Jaunaren esku utzi behar dut, Hark ezagutzen bainau, komeni den bidetik eraman nazan, guztian haren borondatea egin dadin. –Bosgarrena, uste al duzue txikiak direla Jaunak mesede hauek egiten dizkienek jasaten dituzten nekeak?
‎Jar gaitezen beraren eskuetan, gugan beraren borondatea bete dadin, eta ezin izango dugu hutsik egin, borondate irmoz beti honetan irauten badugu. Eta kontuan izan behar duzue, honelako mesede ugari hartuagatik ez dela aintza handiagorik irabazten, gehiago zerbitzatzera behartuak daudelako, gehiago hartzea da-eta. Gehiago merezi izatekorik, ez digu Jaunak kentzen, geure esku baitugu; eta honela, pertsona santu asko daude, honelako mesedeetako bat ere hartzea zer den sekula jakin ez zutenak; eta beste asko daude honelakoak hartzen dituztenak, eta santuak ez direnak.
‎17 Egia da laguntza handi handia izan behar duela bertuteak perfekzio gorenean izateko; hala ere, bere lanaren lanez lortu dituenak, askoz ere merezimendu handiagoak izango ditu. Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jaunak mesede hauetako batzuk egin zizkiona, eta baita bi ere, haietako bata gizonezkoa zen?; biak zeuden beren kontura Haren Maiestatea zerbitzatzeko hain gogo biziaz, gozotasun handi hauek gabe, eta sufritzeko halako irrikaz, non kexua agertzen baitzioten gure Jaunari gozotasunak ematen zizkielako, eta haiek hartzea saihesteko biderik izanez gero, pozik saihestuko zituzketen.
‎18 Egia da desira hauek ere naturaz gaindikoak direla, nire iritziz, eta oso maitemindurik dauden arimenak, Jaunari erakutsi nahi baitiote ez dutela zerbitzatzen soldatagatik; eta horrela, esan dudanez? sekula ere ez zaie burutik pasatzen horregatik aintzarik hartu behar dutenik, horrela zerbitzatzen gehiago saiatzeko; maiteari poz ematea, horixe besterik ez da haien berezko jokaera beti eta mila eratara. Arima, ahal balu, zer asma ariko litzateke harengan bere burua urtzeko; eta, Jainkoaren aintza handiagorako betiko ezerezturik geratu behar balu, poz pozik onartuko luke.
‎sekula ere ez zaie burutik pasatzen horregatik aintzarik hartu behar dutenik, horrela zerbitzatzen gehiago saiatzeko; maiteari poz ematea, horixe besterik ez da haien berezko jokaera beti eta mila eratara. Arima, ahal balu, zer asma ariko litzateke harengan bere burua urtzeko; eta, Jainkoaren aintza handiagorako betiko ezerezturik geratu behar balu, poz pozik onartuko luke. Goretsia izan bedi betiko, amen, hain kreatura kaskarrekin harremana izateko beheratuz, erakutsi nahi izan baitu bere handitasuna.
‎6 Nik kasu honetan gehiago aditzera ematea nahiko nuke, baina ezin esan daiteke. Hemendik atera dezagun, ahizpak, gure Jainko eta Senarrarekin zer edo zertan bat etor gaitezen, beti beti eta bihotzez saiatu behar dugula egia honetan ibiltzen. Ez diot gezurrik ez esateko soilik, Jainkoari eskerrak, horretan etxe hauetan ezergatik ere ez esateko kontu handia duzuela ikusten baitut; diodana da, ibil gaitezela egian Jainkoaren eta jendearen aurrean ahal dugun era guztietan, batez ere izatez garen baino hobetzat ez gaitzatela har nahi izanez, eta geure egintzetan Jainkoari berea eta geure buruari geurea emanez, eta gauza guztietatik egia ateratzen saiatuz; eta horrela, gutxitzat izango dugu mundu hau, gezurra eta faltsua besterik ez baita, eta, beraz, gutxi irauten duena.
‎8 Gure Jaunak mesede hauetakoak egiten dizkio arimari, guztian Jaunaren borondatea egitera dagoen egiazko emazteari bezala, albisteren bat eman nahi diolako zertan bete behar duen bere borondatea eta bere handitasunak agertuz. Ez dago beste gauza batzuez jardun beharrik; bi gauza hauek esan ditut, onura handikotzat ditudalako; honelako gauzetan ez dago zertan beldur izanik, ematen dituelako Jauna goretsi beharra baizik; nire iritziz, ez deabruak ez norbere irudimenak ez baitute lekurik hemen, eta horrela arima poz pozik geratzen da.
‎1 Nahiko izan ote dira Senarrak arimari egin dizkion mesede hauek guztiak, usotxoa edo tximeletatxoa (ez uste izan ahaztua dudanik) asea egon eta hil behar dueneko lekuan pausa dadin. Ez horixe; bestera da, askoz ere txarrago dago.
‎Ongi da asko dena asko kostatzea. Are gehiago, arima hau zazpigarren egoitzan sartzeko garbitzea denean, zeruan sartu behar dutenak garbitokian garbitzen diren bezala; orduan, sufritze hau, itsasoan ur tanta bat bezain arina da. Arrazoi handiagoz, oinaze eta samin hau, nahiz eta nire ustez lurrean diren guztien artean handiagorik ez duena izan (pertsona honek asko jasan zituen, bai gorputzekoak eta bai espiritualak, baina haiei guztiei ez zeritzen ezer honen ondoan), arimak hain balio handikotzat du oinaze hau, non oso ongi ulertzen baitu berak ezin zezakeela merezi; hala ere, sentimendu honek ez dio oinazea ezertan arintzen, baina honekin oso gogo onez darama eta halaxe eramango luke bere bizi osoan, Jainkoak nahi balu; orduan, baina, ez litzateke izango behin bakarrik hiltzea, etengabe hilez joatea baizik, egiaz ez baita gutxiago.
‎3 Espiritualki bere emaztetzat hartu duen arima honek Berarenganako desiragatik sufritzen eta sufritu duenaz gure Jaunak erruki hartzea nahi duenean, espirituzko ezkontza burutu aurretik, bere egoitzan sartzen du, hau da, zazpigarren honetan; izan ere, zeruan duen bezala, ariman beste egoitza bat izan behar du, Haren Maiestatea bakarrik bizi dena, hau da, beste zeru bat. Izan ere, zerikusi handikoa da, ahizpak, arima gauza ilun edo halakotzat ez hartzea; ikusten ez dugunez gero, gehienetan, ikusten dugun hau izan ezik gainerako barruko argirik ez dela irudituko zaigu, eta gure arimaren barruan nolabaiteko iluntasuna dagoela.
‎Ondorio handiak uzten ditu hau sinesteko; gutxienez gauza ziurra da ez datorrela irudimenetik; eta horrez gainera, ongi begiratuz gero, horretaz ziur egon daiteke, arrazoi hauengatik: lehenengoa, hizkeraren argitasunari dagokionez, desberdina izan behar duelako, eta, izan ere, hain argia da, non, entzun zuenetik silaba bat faltako balitz ere, antzematen baitu, baita modu batean edo bestean esan badu ere, guztia esaldi berbera izan arren; eta irudimenak sortua denean, ez da izango hain hizkera garbia ezta hitzak ere hain ongi bereiziak, erdi ametsetako gauzak baizik.
‎13 Bigarrena, hemen ez zelako sarri pentsatzen entzundako gauza hartaz, ustekabean dela diot eta inoiz elkarrizketan ari zela ere bai?, askotan burutik laster batean igarotzen denari edota lehenago pentsatu zenari erantzuten badio ere; baina beste askotan, izan behar zutenik ezta etorkizunean ere izango direnik sekula burutik pasatu gabeko gauzak izaten dira, eta horrela ezin sor ditzake irudimenak arima engaina dadin, berak ez desiratu, ez nahi izan, ez albisterik izan gabeko gauzaz irudipena izanez.
‎–Hala uste dut izango dela lurreko erregearekin, baina zerukoarekin, neuk esaten dizuet, uste duzuen baino adore handiagoa behar dela; izan ere, gure berezko izaera oso beldurti eta apala da hain gauza handirako, eta ziurtzat dut, Jainkoak emango ez balio, zuek zein ongi datorkigun ikusi arren, ezinezkoa izango litzatekeela. Eta horrela ikusiko duzue zer egiten duen Haren Maiestateak ezkontza hau burutzeko, nik uste baitut horrek liluramenduak ematen dituenean izan behar duela, arima zentzumenetatik ateratzen duenean; bada, zentzu betean egonik hain hurbiletik maiestate handi hau ikusiz gero, beharbada, ezinezkoa izango litzateke bizirik irautea. Benetako liluramenduez ari gara, ez hemen ditugun bezalako emakumeen ahultasunez, guztia liluramendu eta estasitzat hartzen baitugu, eta, ustez, esanda utzi dudanez?
‎Moisesek berak ere ez zuen jakin sasian ikusi zuen guztia esaten, Jainkoak esatea nahi zuena baizik; dena dela, Jainkoak haren arimari bere sekretuak ziurtasunez agertu ez balizkio Jainkoa dela ikus eta sinets zezan, nekez jarriko zen hainbeste lanetan eta hain astunetan; baina hain gauza handiak ulertuko zituen sasitza hartako arantza artean, non adore eman baitzioten Israel herriaren alde egin zuena egiteko. Beraz, ene ahizpak, Jainkoaren ezkutuko gauzak ulertzeko ez dugu arrazoi bila jardun behar, baizik eta, ahaltsua dela sinesten dugunez gero, argi dago sinetsi behar dugula gu bezalako ahal izate urriko har batek ezin dituela ulertu haren handitasunak. Gorets dezagun etengabe, gauza batzuk uler ditzala nahi izan duelako.
‎(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). Honela hemen ere, arima Jainkoarekin guztiz bat eginik, geure arimen barruan eduki behar dugun zeru goreneko gelan sarturik dagoela (izan ere, argi dago Jainkoa haietan dagoela, egoitza hauetako bat duela), eta, arima honela estasian dagoenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera hartatik irten dadin eta bat batean ikus dezan ...
‎4 Idazteko agindu zidanak esan zidan, Karmengo gure Amaren monasterioetako moja hauek otoitzeko zalantza batzuk norbaitek argitu beharra dutela, eta uste duela emakumeek hobeki ulertzen dutela beste emakume batzuen hitz egiteko era, eta niri didaten maitasunaz egokiago etorriko zitzaiela nik esan niezaiena; arrazoi honengatik, uste du, nolabaiteko garrantzia izan dezakeela, zerbait esaten asmatzen bada; eta horregatik, idaztean haiekin hitz eginez joango naiz, beste pertsona batzuei egoki etor dakiekeela pentsatzea zentzugabea del... Mesederik nahiko egingo dit gure Jaunak, haietakoren bat horretaz baliatzen bada Bera pixka bat gehiago goresteko:
‎luzea da bizia, eta askotariko nekez betea, eta Kristo geure ereduari begiratu beharra dugu, nola eraman zituen nekeak, eta baita haren apostolu eta santuei ere, perfekzioaz eraman ditzagun. Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere. Arrazoi handiagoz, ene alabak, gozotasuna otoitzean hain ohikoa ez denean, askotariko uneak baitaude; eta beti egoera berean dagoela, hau da, esanda geratu dena ezin duela egundo ere egin dioena, nik susmagarritzat joko nuke; eta zuek ere halakotzat izan eta saiatu engainu horretatik eta liluralditik irteten zeuen indar guztiekin; eta hori nahiko izan ezik, esan prioreari, arrisku hori baztertu dezakeen ardura handiko ofizioren bat eman diezazuen; horrek luze iraungo balu, zentzuarentzat eta buruarentzat arrisku hori oso handia izango bailitzateke.
‎Eta, pertsona hauekin tratatu ondoren, baketu dadila eta ez dadila aritu gehiago hartaz parte ematen; batzuetan, beldur izatekorik ezer ez denean ere, deabruak hain kezka handiak sortarazten ditu, non arimari behin esandakoaz pozik ez geratzera eragiten baitio. Batez ere aitor entzulea eskarmentu gutxikoa eta beldurtia denean, eta berberak komunikatzen jardutera bultzatzen badu, airatzera dator oso isilpean egon behar zukeena, eta arima hau pertsegitua eta samindua izatera; izan ere, isilpean dagoela uste duenean, bala bala dabilela konturatzen da, eta hemendik harentzat gauza nekagarriak gertatzen dira, eta Ordenarentzat ere gerta daitezke, garai hauetan gauzak nola dauden kontuan izanik. Beraz, honetan arreta handiz ibili beharra dago, eta prioreei oso kontuan izateko eskatzen diet; [10] eta ez dezala uste izan ahizpa batek halako gauzak dituelako besteak baino hobea denik; Jaunak komeni dela deritzon bidetik eramaten du bakoitza.
‎1 Orain gatozen irudizko ikuskarietara, haietan deabruak esandakoetan baino sarrera handiagoa duela esaten baitute, eta hala izan behar du; hala ere, gure Jaunarenak direnean, nolabait onuragarriagoak iruditzen zaizkit, gure izaerarekin hobeki uztartzen direlako; azken egoitzan Jaunak aditzera ematen dituenak bereiz utzita, hauen mailara bat ere ez baita iristen.
‎4 Irudia badiot ere, ikusten duenaren iritziz ez da ulertu behar pintatua denik, benetan bizia dela baizik, eta batzuetan arimarekin hitz egiten aritzen da, eta sekretu handiak agertzen ere bai. Hala ere, kontuan izan behar duzue honetan une batean gelditzen bada ere, ezin dela hari begira egon eguzkiari begira egon ohi den baino luzaroago, eta horrela, ikuste hau betiere oso laster igarotzen da; eta ez, eguzkiarenak bezala, haren dirdirak min ematen diolako barruko ikusmenari, hau guztiau ikusten duena hura baita (kanpoko ikusmenaz denean, nuke ezer esan, aipatu dudan pertsona hau, nik hartaz hitz egin baitezaket m...
‎Zenbat gehiago ez ote dio beldur izango horrela agertu zaion pertsonak, bada, hainbestekoa da sentimendua, non korderik gabe uzten baitu! Honek izan behar du liluramenduan geratzearen arrazoia; Jaunak lagun egiten baitio haren ahultasunari bere handitasunarekin bat egiten Jainkoarekiko hain harreman goitarrean.
‎7 Gogora etorri zait Jaunaren agur honek, eta Magdalena dohatsuari bakean joateko esateak, hitzen soinuak dioena baino askoz ere gehiago izan behar zuela; izan ere, Jaunaren hitzak gugan egintza eran gauzatuak direnez gero, dagoeneko prest zeuden arimetan, gorputz erakoa zen oro arimatik bereiztea eta espiritu hutsean uztea eragingo zuen, bat egite zerutar honetan kreatu gabeko espirituarekin bildu ahal izateko, egi egia baita gu kreatura den oroz hustu ahala eta hartatik Jainkoaren maitasunagatik askatu ahala, Jaunak berak beteko duela bere... Eta horrela, Jesu Kristo gure Jaunak behin apostoluen alde otoitz eginez, ez dakit non?
‎3 Esana dut, konparazio hauek beste egokiagorik ez delako jartzen direla; kontuan har dadin, hemen ez dagoela gorputzaren oroipenik, gorputz hartan arimarik ez balego baino gehiago, espiritua soilik balego bezala baizik, eta espirituzko ezkontzan are gutxiago, bat egite sekretu hau arimaren barru barruko erdigunean, Jainkoa bera omen dagoen lekuan, gertatzen delako; nire iritziz, sartzeko aterik behar ez duen lekuan. Ez dela sartzeko aterik behar diot, orain arte esan den guztia, dirudienez, zentzumen eta ahalmenen bidez gertatzen baita, eta Jaunaren Gizatasunaren agertze honek horrela izan behar zuen; baina espirituzko ezkontzaren bat egitean gertatzen dena oso bestelakoa da: Jauna arimaren erdigunean agertzen da, ez irudizko ikuskariaz adimenezkoaz baizik, baina aipaturiko haietan baino era finagoan, Apostoluei atetik sartu gabe agertu eta. Pax vobis?
‎8 Eta horrela, arima hauen desirak ez doaz honezkero erregalu eta gozotasunak izatera, Jauna bera dutelako beraiekin, eta Haren Maiestatea delako orain bizi dena. Argi dago haren bizitza etengabeko oinazea baino besterik ez zela izan, eta gurea ere halakoa izan dadila egiten du, gurariz behintzat, gainerakoan ahulak bezala eramaten gaitu; hala ere ongi betetzen ditu bere indarrez, behar dutela ikusten duenean.
‎batez ere aurrean jartzen zaio beragandik sekula aldentzen ez baita benetako maitatzaile hau, berari lagun egiten, bizia eta izatea ematen. ...ela aditzera emanez; mundu osoa gezurrez betea dagoela, eta deabruak jartzen dituen gozotasun hauek neke, kezka eta kontraesanez beteak daudela; eta esaten dio ziur egon dadila gaztelu honetatik kanpo ez duela aurkituko ez ziurtasunik eta ez bakerik; utz diezaiola besteren etxeetatik ibiltzeari, berea ondasunez bete betea dagoelako, haietaz gozatu nahi izanez gero; ea nor dagoen bere etxean bezala behar duen guztia aurki dezakeenik, bereziki ostatuz etxean edukirik ondasun guztien jabe egingo lukeena, berak, seme hondatzaileak bezala txerriek jaten dutena janez, galduta ibiltzerik nahi ez badu behintzat.
‎Hau ere bada, gero, oraindik milaka oztopo eta inperfekzio artean gaude eta bertuteak oraindik ez dakite ibiltzen, orain dela gutxi jaiotzen hasi baitziren, eta ez gara lotsatzen otoitzean gozotasunak nahi izateaz eta lehortasunen kexu izateaz? Ez dakizuela horrelakorik gerta, ene ahizpak; besarka ezazue zuen Senarrak bere gain eraman zuen gurutzea eta izan gogoan horrek izan behar duela zuen egitekoa; gehien sufri dezakeenak, sufri dezala Harengatik, eta bera izango da ondoen irtengo dena. Gainerakoa, beharrezkoa ez den gauza bezala, Jaunak ematen badizue eskerrak eman.
‎–Haren Maiestateak daki ondoen zer komeni zaizuen; ez dago zer eman behar digun Hari aholku eman beharrik, arrazoiz esan diezagukeelako ez dakigula zer eskatzen dugun. Otoitz bidean hasten denaren ardura osoa (eta ez ahaztu hau, garrantzi handikoa da-eta) izan behar du lan egitea eta erabakia hartzea eta prestatzea ahal dituen bitarteko guztiez bere borondatea Jainkoarenarekin uztartzeko; eta, gero esango dudanez, egon ziur honetan datzala espirituzko bidean lor daitekeen perfekziorik handiena:
‎10 Izan ere, hasieran esan nuenez?, idatzia dizuet nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura handia dagoela us... Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako, nork irakatsi ez badugu ere; baina gaitz honentzat ez dago erremediorik berriro hasten ez bada, egunetik egunera apurka apurka arima gehiago galduz joatea baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
‎Haren Maiestateak nahi beza guri ulertaraztea zenbat kosta gatzaizkion eta nola ez den morroia nagusia baino gehiago, eta zer egin behar dugun haren aintzaz gozatzeko, eta honetarako beharrezkoa dugula otoitz egitea, beti tentaldian ibil ez gaitezen.
‎Hala bada, ene Jainko, hil gaitezen Zurekin, san Tomasek esan zuen bezala, Zu gabe bizi izatea eta Zu betiko galtzea gerta daitekeelako beldur hauekin, sarri sarri hiltzea baita. Horregatik diot, ene alabak, eskatu behar dugun zoriontasuna dohatsuekin oraintxe hasita ziurtasunean egotea dela; beldur hauekin zer poz izan dezake bere poz guztia Jainkoa poztea duenak. Eta izan gogoan horrelako beldurra, eta are handiagoa, izan zutela bekatu astunetan erori ziren santu batzuek; eta ez gaude ziur Jainkoak haietatik irten eta haiek egin zuten penitentzia egiteko eskua luzatuko digun ala ez (berariazko laguntza ematea esan nahi da).
‎Eta ez dakizuela kosta hori horrela dela ulertzea, batzuetan zuongan ikusi dudanez esan dizuedanean, eta hau santa handia izan nendila nahi zenuketelako da, eta zuzen zaudete: nik ere horixe nahi nuke; baina zer egin behar dut neure erruz soil soilik galdu badut! Ez naiz kexatuko Jainkoaz, zuen gurariak bete daitezen, Hark hainbat laguntza eman ez izanaz; ezin dudala esan hau malko eta nahasmen handirik gabe, niri irakats liezadaketenei idazten ni neu ari naizela ikusirik.
‎Egoitza hauetaz hitz egiten hasi nintzenetik gogo gogoan dut; izan ere, horrelakoak gara bete betean, eta gehienetan hemendik datoz otoitzeko lehortasun handiak, beste arrazoi batzuk ere badira baina; eta ez ditut aipatzen arima on askok dituzten barruko proba batzuk, ezin jasanezkoak eta beren errurik gabe dituztenak; horietatik beti ateratzen du Jaunak irabazi handia, baita malenkonia eta beste gaixotasun batzuk dituztenengandik ere. Azken batean, gauza guztietan bereiz utzi behar ditugu Jainkoaren erabakiak. Nik neuk uste dut, gehien gehienetan esan dudana gertatzen dela; bada, arima hauek ezergatik ere bekaturik ez luketenez egingo, ezta konturaturik bekatu arinik ere, eta beren bizitza eta beren ondasunak ongi erabiltzen dituztenez gero, ezin dute onez eraman gure Erregea dagoen lekurako atea beraiei ixterik, haren zerbitzaritzat baitute beren burua, eta badira, izan ere.
‎Baina munduko erregeak hemen zerbitzari ugari baditu ere, ez dira guztiak sartzen haren egonlekuraino. Sar, sar zaitezte, ene alabak, barrura; jo zeuen egintza txikiak baino aurrerago, kristau izateagatik hori eta gehiago ere egin behar baituzue eta nahikoa duzue Jainkoaren zerbitzariak izatea; ez izan gehiagoren gutiziarik, ezer gabe gera ez zaitezten. Begiratu Errege honen egonlekura sartu ziren santuei, eta ikusiko duzue haiengandik gugana dagoen aldea.
‎Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu nahi ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu. Eta maitasun honek ez du izan behar gure irudimenean sorturikoa, egintzen bidez frogatua baizik; eta ez uste izan Hark gure egintzen premiarik duenik, gure borondatearen erabakia baizik.
‎1 Nik ezagutu ditut arima batzuk, eta asko ere uste dut esan dezakedala, egoera honetara iritsi direnetakoak, eta urte askoan, gorputz eta arima, zuzentasun eta egokitasun honetan egon eta bizi izan zirenak, itxura batean behintzat; eta urte haien ondoren, ustez mundua mendean behar luketenak, gutxienez hartaz ongi desengainatuak egon behar luketenak, Haren Maiestateak probatu ez hain gauza handitan, eta hainbesteko egonezin eta bihotz esturaz zebiltzan, non ni ergel eta are beldurtua bainengoen. Haiei aholku ematea alferrikakoa da; izan ere, aspaldidanik bertute bidean saiatzen direnez gero, besteei irakasteko gai direlakoan daude eta nahikoa motibo dutelakoan gauza haiek sentitzeko.
‎1 Nik ezagutu ditut arima batzuk, eta asko ere uste dut esan dezakedala, egoera honetara iritsi direnetakoak, eta urte askoan, gorputz eta arima, zuzentasun eta egokitasun honetan egon eta bizi izan zirenak, itxura batean behintzat; eta urte haien ondoren, ustez mundua mendean behar luketenak, gutxienez hartaz ongi desengainatuak egon behar luketenak, Haren Maiestateak probatu ez hain gauza handitan, eta hainbesteko egonezin eta bihotz esturaz zebiltzan, non ni ergel eta are beldurtua bainengoen. Haiei aholku ematea alferrikakoa da; izan ere, aspaldidanik bertute bidean saiatzen direnez gero, besteei irakasteko gai direlakoan daude eta nahikoa motibo dutelakoan gauza haiek sentitzeko.
‎4 Pertsona aberats bati, seme alabarik ez duen eta ogasuna nori utzirik ez duenari, ogasun galera gertatzen zaio, baina ez geratzen zaionetik beretzat eta bere etxekoentzat behar duena eta gehiago ere ez izateko eran. Hau, ahora eramateko ogi zatirik ere ez duenaren antzera, egonezinik eta kezkaz balebil, nola eskatuko lioke gure Jaunak Beragatik guztia uzteko?
‎Esperientzia handia duenari nahiko zaio hau, batetik bestera dagoen aldea ikusteko. Halako esperientziarik ez duenak, berriz, gehiago behar du. Esanak dauden pozek ez dute zabaltzen bihotza; bestera:
‎oso bestera gertatzen da, Jainkoaren errukiz probatu duzuenok ulertuko duzuenez. ...lertzeko, egin dezagun bi iturri ikusten ditugula urez betetzen diren bi askarekin, espirituzko gauza batzuk azaltzeko ez baitut aurkitzen besterik uraren hau baino egokiago datorrenik; eta nik gutxi jakin eta agudeziak lagundu ez eta elementu hau hain maite dudanez gero, beste gauza batzuei baino arreta handiagoz begiratu diot; hain Jainko handiak, hain jakintsuak, kreaturiko gauza guztietan egon behar dute gu haietaz baliatu ahal izateko sekretu ugari, eta halaxe baliatzen dira ulertzen dituztenak, baina uste dut Jainkoak kreaturiko gauzatxo bakoitzean uler daitezkeen sekretuak baino gehiago direla, txindurritxo bat bada ere.
‎haren sorrera bihotzetik denik, sakoneko gauza gisa, are barruragoko beste gune batetik baizik. Arimaren erdigunea izan behar du, geroago jakin eta azkenerantz esango dudanez; egia esan, batzuetan izuturik uzten nauten sekretuak ikusten ditut geugan. Eta zenbat gehiago ez ote diren izango!
‎Eta zenbat gehiago ez ote diren izango! Oi ene Jaun eta ene Jainko, bai handiak direla zure handitasunak!, eta hemen ari gara gu artzaintxo burugabe batzuk bezala, zure gauzetatik zerbait dakigulakoan eta ezereza adina izan behar du, gure barruan bertan baitira ulertzen ez ditugun sekretu handiak. Ezereza adina diot, Zugan dagoen ugaritasun handi handiaren ondoan, eta ez ikusten ditugun handitasunak, are guk uler ditzakegun zure egintzen handitasunak ere, oso handiak ez direlako.
‎8 Borondateak, nolabait, Jainkoaren borondatearekin bat eginik egon behar duela uste dut; baina otoitzeko egiak ondorioetan eta geroko egintzetan ezagutzen dira, hori baino arrago hoberik ez baita probatzeko. Gure Jaunaren mesede nahiko handia da, hartzen duenak ezagutzea, eta handi handia atzera ez itzultzea.
‎Horrela izan behar zuen, irudizko ikuskaria zelako: ik. 1 zenb., eta 35 Kont.
‎7 Izan ere, nik dakidanez, gaztelu honetara sartzeko atea otoitza eta gogoeta da, ez diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori izan ez arren, beste batzuetan ardura hori izan duelako. Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak, gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana, hori ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi beza ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik, ohitura hori halako zakarkerian ez erortzeko berebizikoa baita.
‎2 Nik badakit gure Jaunak pertsona bati agertu nahi izan ziola nola geratzen zen arima bekatu astuna egiten zuenean. Pertsona hark dio, hori ulertuko balute, ezinezkoa iruditzen zaiola haietako inork bekaturik egitea, erorbidetik ihes egitearren direnik eta probarik gogorrenak igaro behar balitu ere. Eta, horrela, gogo bizia jarri zuen guztiek uler dezaten; eta zuei ere halako gogoa eman diezazuela, ene alabak, Jainkoari bihotzez otoitz egiteko egoera honetan direnen alde, guztia ilunpea baita haiengan, eta haien egintzak ere halakoxeak.
‎Jainkoak bere errukiagatik gorde gaitzala hain gaitz handitik, bizi garen bitartean ez baitago hori baino besterik gaitzaren izen hori merezi lukeenik, betiko gaitzak amaierarik gabekoak dakartzalako. Honetaz ibili behar dugu, ene alabak, beldurrez eta hauxe eskatu behar diogu Jainkoari geure otoitzetan; izan ere, hiria Berak zaintzen ez badu, alferrik lan egingo dugu, huskeria bera baikara.
‎Horregatik diot ez uste izateko gela gutxi direnik, milioika baizik; izan ere, arimak era askotara sartzen dira hemen, guztiak asmo onaz. Baina, deabruak beti asmo txar txarra duenez gero, haietako bakoitzean demonio samalda bat izan behar du gela batzuetatik besteetara igarotzea oztopatzeko eta, arima gaixoa horretaz ohartzen ez denez gero, era askotara egiten dizkigu iruzurrak; erregea dagoen lekutik hurbilago daudenei ezin die egin hainbeste; hemen, ordea, oraindik munduko gauzetan sarturik eta atseginetan murgildurik eta hango ohore eta gurarietan barreiaturik daudenez gero, arimaren zerbitzariek (zentzumen eta ahalmenak) ez du... Beren buruak egoera honetan ikus ditzatenek, ahal duten eran, Haren Maiestatearengana sarri sarri jo beharra dute, haren Ama bedeinkatua hartu bitarteko, eta haren Santuak, hauek haien ordez borroka egin dezaten, haien zerbitzariek indar gutxi baitute beren burua babesteko.
‎Baina, deabruak beti asmo txar txarra duenez gero, haietako bakoitzean demonio samalda bat izan behar du gela batzuetatik besteetara igarotzea oztopatzeko eta, arima gaixoa horretaz ohartzen ez denez gero, era askotara egiten dizkigu iruzurrak; erregea dagoen lekutik hurbilago daudenei ezin die egin hainbeste; hemen, ordea, oraindik munduko gauzetan sarturik eta atseginetan murgildurik eta hango ohore eta gurarietan barreiaturik daudenez gero, arimaren zerbitzariek (zentzumen eta ahalmenak) ez dute Jainkoak berezko izaeran eman zien indarrik, eta arima hauek erraz izaten dira mende hartuak, Jainkoa ez iraintzeko gogoaz jardun eta egintza onak egin arren. Beren buruak egoera honetan ikus ditzatenek, ahal duten eran, Haren Maiestatearengana sarri sarri jo beharra dute, haren Ama bedeinkatua hartu bitarteko, eta haren Santuak, hauek haien ordez borroka egin dezaten, haien zerbitzariek indar gutxi baitute beren burua babesteko. Egia esan, egoera guztietan da beharrezkoa Jainkoagandiko laguntza.
‎14 Kontuan hartu behar duzue, lehen egoitza hauetara ia batere ez dela iristen oraindik Erregea dagoen jauregitik irteten den argirik; izan ere, [egoitza hauek] arima bekatuan dagoenean bezain ilunduak eta beltzak ez badaude ere, nolabait ilundurik dago ez ikusteko, bertan dagoenak ez ikusteko, esan nahi dut, eta ez gelaren erruz, ez dakit nola esan?, baina berarekin batera sartu ziren suge, sugegorri eta gauza pozoitsuekin, ez diote uzten argiari erreparatzen.
‎Ez zen entzumenaz izan, ez baita ezer entzuten, baina nahiko argi sumatzen da barrurantz biltzea, hortik igarotzen denak ikusiko duenez, nik ez baitakit argiago adierazten. Uste dut, bere baitan biltzen den kirikinoaren edo dortokaren antzera dela irakurri dudala, eta ongi ulertu behar zuen idatzi zuenak. Baina hauek nahi dutenean biltzen dira beren baitan; hemen kontua ez da guk nahi izatea, Jainkoak mesede hau egin nahi izatea baizik.
‎Nik uste dut, Haren Maiestateak egiten duenean, munduko gauzak alde batera utziz doazenei egiten diela. Ez dut esaten nik egitez izan behar duenik, batzuek beren egoeragatik ezin baitute, desiraz baizik, berariazko eran dei egiten baitie adi egon daitezen barruko gauzetara; eta honela uste dut, Haren Maiestateari leku egin nahi badiogu, ez diola hau bakarrik emango gehiagorako dei egiten hasi zaionari.
‎Eta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi ez bada gu liluratzen, ezin dut ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran; honetaz pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik erabilitako hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela. Izan daiteke ni oker egotea, baina arrazoi hauekin noa:
‎5 Lehenengoa, espirituzko zeregin honetan gutxien pentsatu eta egin nahi duenak, hark egiten du gehien; egin behar duguna da eskatu, pobre behartsuek enperadore handi eta aberatsaren aurrean egiten duten bezala, eta horren ondoren begiak jaitsi eta itxaron apal apalik. Hark bere bide ezkutuetatik entzuten digula dirudienean, orduan ona da isilik egotea, beragandik hurbil egoten utzi baitigu, eta ez da txarra izango adimenaren bidez lanik ez egiten saiatzea, ahal badugu, diot?.
‎Horregatik, kontuan izan ezazue, zeuengan horrelakorik sumatzen baduzue, nagusiari jakinarazteko eta diberti zaitezte ahal duzuen adina eta nagusiak ez diezaiela halakoei utz otoitzean hainbeste ordu egoten, oso denbora gutxi baizik, eta saia bedi ongi lo egin eta jan dezaten, berezko sendotasuna berreskuratzeko, motibo horrengatik galdu bazuten. Berez hain ahulak izanik horrekin nahikoa ez balitz, sinets iezadazue halakoa ez duela nahi Jainkoak bizitza aktiborako baino bestetako, monasterioetan era guztietakoak egon behar baitute; jar dezatela etxeko zereginetan, eta kontu izan ez dezala bakardade handirik izan, osasuna guztiz galtzera etor daitekeelako. Hori nahiko penitentzia izango da berarentzat; horrela probatu nahi du Jaunak arima hark dion maitasuna, beraren absentzia nola daraman ikusiz, eta denbora pixka bat igaro ondoren Jaunak hari berriro sendotasuna ematea nahi izango du, eta bestela, ahozko otoitzaz eta esana egiteaz, irabaziko du hemendik irabaziko zukeena eta, beharbada, gehiago.
‎9 Bada, egiazkoa dela diodan seinale horretara itzuliz, hemen duzue arima hau, Jainkoak guztiz ergela egin zuena, harengan hobeki errotzeko benetako jakinduria, ez ikusten, ez entzuten, ez ulertzen duena horrela dagoen unean; une hori betiere laburra da, eta egiaz izan behar duen baino ere askoz laburrago iruditzen zaio berari. Jainkoak bere burua arima haren barnean finkatzen du, arima bere senera etor dadinean bera Jainkoagan eta Jainkoa beragan egon zela inola ere zalantzarik ez izateko eran.
‎...ungo zenituzten, nonbait, zeta nola egiten den azaltzean haren gauza harrigarriak, Berak egin baitezake soilik halako asmakaria, eta nola piperbeltzaren ale txikien antzekoak omen diren hazi batetik (nik sekula ez dut ikusi, baina bai entzun; eta horrela, zerbait oker esaten badut, errua ez da nirea), beroarekin, masustondoetan hostoa irteten hasi ahala, hasten da hazi hau bizi izaten; mantentzeko behar duten elikagai hau izan arte, hilik dago; eta masustondoaren hostoekin hazten dira, handi egin ondoren, abartxo batzuk ezartzen dizkiete eta han ahotxoekin beren baitatik zeta ehoz doaz eta kusku estu estuak lantzen dituzte eta beraietan ixten dira; eta handi eta itsusia den har hau hil egiten da, eta kusku barnetik tximeletatxo zuri bat irteten da, oso polita. Baina hau ikusi ez, eta beste garai batzuetakoa kontatuko baligute, nork sinets dezake?
‎6 Ea, bada, ene alabak! Lehia gaitezen lan honetan eta kuskutxo hau ehotzen, geure buru estimua eta geure borondatea, lurreko edozer gauzari itsatsia egotea kenduz, penitentziazko egintzak, otoitza, hildura, obedientzia eta zuek dakizuen guztia jarriz; joka dezagula horrela zer egin behar dugun dakigunak bezala eta egiten irakatsi diguten bezala! Hil, hil bedi har hau, bera kreatua izan zeneko helburua bete ondoren, egiaz hil egiten baita!, eta ikusiko duzue nola ikusten dugun Jainkoa eta nola ikusten dugun geure burua haren handitasunean sarturik, hartxo hau kusku honetan sarturik dagoen bezala.
‎Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du. Oi Jainkoaren ontasuna, guztiak zure kontura izan behar duela! Gure borondatea nahi duzu soilik eta argizarian ez dadila eragozpenik izan.
‎Bada, zergatik ez zitzaizun gogora etorri, Jauna, jasan behar zenuen heriotza neketsu, oinazetsu eta izugarria? –Ez; nire maitasun handia eta arimak salba daitezen dudan desira alde handiz oinaze horiek baino handiagoa delako; eta munduan nagoenez gero jasan ditudan eta jasaten ari naizen oinaze oso handiak nahikoa dira horiek haien aldean ezereztzat jotzeko.
‎1 Bada, gatozen berriro geure tximeletatxoagana eta ikus dezagun Jainkoak egoera honetan ematen duenetako zerbait. Betiere kontuan izan behar da gure Jaunaren zerbitzuan eta bere buruaren ezagutzan aurrera egiten saiatu behar duela; baina mesede hau hartu baino besterik egiten ez badu eta, segurutzat joz, bere bizitzan axolagabe aritzen bada eta zerurako bidetik, hau da, Jainkoaren aginduetatik, okertzen, harretik irteten denari bezalakoa gertatuko zaio: hazia botatzen duela beste batzuk sor daitezen, bera, berriz, hilik geratzen dela betiko.
‎4 Kontuan izan behar duzue era askotako saminak daudela; izan ere, batzuk izaditik laster batean sortzen direnak dira, eta pozak ere bai, eta karitatetik lagun hurkoari errukia hartzetik, gure Jaunak Lazaro piztu zuenean egin zuenez; eta samin hauek ez dute eragozten Jainkoaren borondatearekin bat eginik egotea, ezta asaldatu ere barrua luze irauten duen grina kezkatsu eta egonezinekoaz. Samin hauek laster batean igarotzen dira; otoitzeko gozotasunak direla-eta, esan nuenez, badirudi ez direla arimaren sakon sakoneraino iristen, zentzumen eta ahalmen hauetaraino baizik.
‎Oi!, kontua da azalera agertzen ez diren har batzuk geratzen direla, harik eta, Jonasen huntza jan zuenak bezala, bertuteak jaten dizkiguten arte: buru estimu eta buruiritzi handiegiaz, hurkoekiko juzguez, gauza txikietan bada ere, haienganako maitasunik ezaz, geure burua bezala maitatzen ez ditugula; horrela, arrastaka bada ere bekatu ez izateko heinean eginbeharra bete arren, ez gara iristen, ezta hurrik eman ere, Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginik egoteko izan behar lukeenera.
‎Hemen bi gauza hauek soilik eskatzen dizkigu Jaunak: Haren Maiestatea maitatzea eta lagun hurkoa maitatzea; hori da guk landu behar duguna. Hauek ongi betez gero, haren borondatea egiten dugu, eta horrela Berarekin bat eginik egongo gara.
‎– Halako batzuk aipatzen ditu eta nola jokatu behar duten haietan egoitza honetan daudenek. –
‎– Barruko nekeak igaro behar dituenarentzat ongi dator.
‎8 Has gaitezen ezer ziurtzat jotzen ez duen aitor entzule hain burutsu eta esperientzia gutxikoa aurkitzearen oinazeaz: guztiaren beldur da, guztia jartzen du zalantzan, ohikoak ez diren gauzak ikusten dituenez gero; haiek dituen ariman inperfekzioren bat ikusten duenean batez ere (Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienak aingeruak izan behar luketela uste dute, eta hori ezinezkoa da gorputz honetan bizi diren bitartean); berehala deabruaren edo malenkoniaren gauzatzat gaitzesten da guztia. Eta mundua honelakoz hain beterik egonik, ez naiz batere harritzen; munduan gaur egun hainbeste dago halakorik eta deabruak hainbeste gaitz egiten du bide honetatik, non oso zuzen baitaude aitor entzuleak horren beldur izatean eta ongi aztertzean.
‎Horrela ikusiz, Inkisizioak bahiturik zuen liburu hark osatu beharra zuen, geroko esperientzia mistiko berriekin. Horren harian, honela idazten dio bere neba Lorenzo Cepedari dataz:
‎–Idazteko agindu zidanak esan zidan, Karmengo gure Amaren monasterioetako moja hauek otoitzeko zalantza batzuk norbaitek argitu beharra dutela, eta uste duela emakumeek hobeki ulertzen dutela beste emakume batzuen hitz egiteko era, eta niri didaten maitasunaz egokiago etorriko zitzaiela nik esan niezaiena; arrazoi honengatik, uste du, nolabaiteko garrantzia izan dezakeela, zerbait esaten asmatzen bada; eta horregatik, idaztean haiekin hitz eginez joango naiz, beste pertsona batzuei egoki etor dakiekeela pentsatzea zentzugabea del... (Hitzaurrea, 4).
‎9 Baina, ai ene Jainko, gauza espiritualetan ere nola nahi ditugun askotan gauzak geure iritzira ulertu, eta baita egiatik oso okertuak ere, munduko gauzetan bezala, eta uste dugu geure aurrerapena otoitz jarduerako urteen arabera neurtu behar dugula; are gehiago: badirudi neurria ezarri nahi diogula, bere dohainak neurririk gabe nahi duenean ematen dituenari, eta bati urte erdian beste bati urte askoan baino gehiago eman diezaiokeenari!
‎Ez diot Haren Maiestateak estimu handitan izango ez dituenik, ona da-eta; baina haiei ez erreparatzea nahiko nuke nik, egiten ditudanik ere kontuan ez hartzea, ez direlako ezer. Baina barka, ene Jauna, eta ez errurik egotzi niri, zerbaitekin kontsolatu beharra baitut, ez zaitudalako ezertan zerbitzatzen; gauza handietan zerbitzatuko bazintut, ez nituzke kontuan izango huskeriak. Zorionekoak egintza handiekin zerbitzatzen zaituztenak!
‎Uste dut, Jaunak nahi izan balu beste garai batean nik hau ikustea eta Bera iraintzen dutenek ikustea, ez zuketela bihotzik izango, ezta ausardiarik ere hori egiteko. Iruditu zitzaidan, badiot nik ezer ikusi dudan edoez ziurtasunik gabe, baina zerbait ikusi behar delakoan nago, nik konparazio hau jar dezakedalako; dena dela, hain era mehe eta leunez da, non adimenak ez baitu ulertzen, edota nik ez dakit ulertzen ikuskari hauen izaera, ez baitute irudizkoak ematen, eta batzuetan honelako zerbait egon behar du; dena dela, liluramenduan gertatzen denez gero, ahalmenek ez dute jakiten gero Jaunak han irudikatu zion bezala eta gozatzea nahi izan zuen bezala hari forma ematen.
‎Ez dut zehazten zein Ordena diren, gainerakoak mindu ez daitezen (Jaunak jakin dadila nahi baldin badu, jarriko ditu agerian). Baina Ordena bakoitzak saiatu behar duela, edota haietako kide bakoitzak, beren bitartez, Jaunak beraien Ordena, Elizak orain duen bezalako premia handian, zerbitzatzeko bezain dohatsu egin dezan. Bai zorionekoak direla ahalegin horretan urtzen diren bizitzak!
‎20 Batzuetan nahigabeturik egoten naiz haren zerbitzuan hain denbora gutxi eta ezinbestean nik nahi nukeen baino gehiago eman behar nuelako neure gorputz hain ahul eta kaskarra zaintzen. Behin otoitzean ari nintzen eta lotarako ordua iritsi zen; ni min handiekin nengoen eta ohiko oka egitea zegokidan.
‎Goretsia izan bedi hain Errege ona! Hauxe behar genuke: lurrekoengana honelako ausarkeriez agertzea!...
‎lurrekoengana honelako ausarkeriez agertzea!... Ez naiz harritzen erregeari hitz egiten ez ausartzeaz; arrazoizkoa da haiei beldur izatea, eta buruzagi diren jaunei; baina bizitzak luzeagoa izan luke, gizalegean dauden formak eta berritasunak eta moduak ikasi ahal izateko, bizitza hartako denbora pixka bat Jainkoa zerbitzatzeko eman behar badute. Ni aitarenka hasten naiz gertatzen dena ikusita.
‎Eta egia da Erlijioetan, kasu hauetan zuribidea izatea bidezko genukeenok, zuribidea dugula? . Ez, monasterioak gizalege eta jakintzaren gortea izan behar dutela baitiote. Nik, egia esan, ezin dut ulertu hau.
‎Nik, egia esan, ezin dut ulertu hau. Pentsatu dut santuren batek esan ote duen, monasterioak zeruko gortesau izan nahi dutenei irakasteko gortea izan behar zuela, eta alderantziz ulertu dute. Izan ere, Jainkoari poz emateko eta munduari gorroto izateko etengabeko ardura izan behar lukeenak, munduan bizi direnei poz emateko ardura hau izatea hainbeste bider aldatzen diren gauza hauetan, ez dakit nola izan daitekeen.
‎Pentsatu dut santuren batek esan ote duen, monasterioak zeruko gortesau izan nahi dutenei irakasteko gortea izan behar zuela, eta alderantziz ulertu dute. Izan ere, Jainkoari poz emateko eta munduari gorroto izateko etengabeko ardura izan behar lukeenak, munduan bizi direnei poz emateko ardura hau izatea hainbeste bider aldatzen diren gauza hauetan, ez dakit nola izan daitekeen. Behin betiko ikastekoak balira, tira; baina gutunen hasierako tituluetarako ere, nola egin irakatsiko duen katedra bat behar da, nolabait esateko?, papera utzi behar baita bai alde batetik, bai bestetik, eta lehen txit handia jartzen zitzaionari, orain txit argia jarri behar zaio.
‎11 Nik ez dakit zertan geldituko den; izan ere, oraindik ez ditut berrogeita hamar urte, eta bizi izan naizen garaian hainbeste aldaketa ikusirik, ez dakit bizitzen ere; bada, orain jaiotzen direnek eta bizi luzea izan dezatenek, zer egin behar dute. Egia esan, erruki dut nik helburu santu batzuetarako munduan egotera behartua dagoen jende espirituala, izugarria baita honetan daramaten gurutzea.
‎Orain gauza oso erraza deritzot Jainkoa zerbitzatzen duenarentzat, arimak une batean bere burua kartzela honetatik aske eta atsedenean jarria ikusten duelako. ...espiritua eraman eta hain gauza gorenak erakustea gainezkaldi hauetan, uste dut, arima gorputzetik irteten denekoaren antz antzekoa dela, bat batean ondasun honetan guztian sartua ikusten baitu bere burua; utz ditzagun ateratzen den uneko oinazeak, ez baitira aintzat hartzekoak; eta Jainkoa benetan maitatzen dutenek eta bizitza honetako gauzak bertan behera uzten dituztenek, heriotza leunagoa izan behar dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
behar 832 (5,48)
beharra 73 (0,48)
Behar 3 (0,02)
beharrean 1 (0,01)
beharrekorik 1 (0,01)
beharrezkoa 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
behar ukan ere 16 (0,11)
behar ukan gero 16 (0,11)
behar ukan guzti 13 (0,09)
behar ukan hura 12 (0,08)
behar ukan esan 10 (0,07)
behar ukan gu 9 (0,06)
behar ukan jakin 9 (0,06)
behar ukan bezala 8 (0,05)
behar ukan egin 7 (0,05)
behar ukan jainko 7 (0,05)
behar ukan bera 6 (0,04)
behar ukan haiek 6 (0,04)
behar ukan ikusi 6 (0,04)
behar ukan iruditu 6 (0,04)
behar ukan ez 5 (0,03)
behar ukan gauza 5 (0,03)
behar ukan jaun 5 (0,03)
behar ukan ni 5 (0,03)
behar ukan uste 5 (0,03)
behar ukan alde 4 (0,03)
behar ukan arima 4 (0,03)
behar ukan baino 4 (0,03)
behar ukan berori 4 (0,03)
behar ukan deabru 4 (0,03)
behar ukan gainerako 4 (0,03)
behar ukan zu 4 (0,03)
behar ukan apaltasun 3 (0,02)
behar ukan bertute 3 (0,02)
behar ukan eman 3 (0,02)
behar ukan hainbeste 3 (0,02)
behar ukan idatzi 3 (0,02)
behar ukan kontu 3 (0,02)
behar ukan neu 3 (0,02)
behar ukan orain 3 (0,02)
behar ukan ulertu 3 (0,02)
behar ukan abisu 2 (0,01)
behar ukan adierazi 2 (0,01)
behar ukan adin 2 (0,01)
behar ukan aditu 2 (0,01)
behar ukan agindu 2 (0,01)
behar ukan bekatu 2 (0,01)
behar ukan Bera 2 (0,01)
behar ukan beti 2 (0,01)
behar ukan bezalako 2 (0,01)
behar ukan bide 2 (0,01)
behar ukan bizitza 2 (0,01)
behar ukan denbora 2 (0,01)
behar ukan diru 2 (0,01)
behar ukan egia 2 (0,01)
behar ukan ekin 2 (0,01)
behar ukan era 2 (0,01)
behar ukan etxe 2 (0,01)
behar ukan falta 2 (0,01)
behar ukan garai 2 (0,01)
behar ukan hain 2 (0,01)
behar ukan harreman 2 (0,01)
behar ukan hasiera 2 (0,01)
behar ukan hau 2 (0,01)
behar ukan hemen 2 (0,01)
behar ukan hiru 2 (0,01)
behar ukan hitz 2 (0,01)
behar ukan irakatsi 2 (0,01)
behar ukan konturatu 2 (0,01)
behar ukan Kristo 2 (0,01)
behar ukan lo 2 (0,01)
behar ukan moja 2 (0,01)
behar ukan ogi 2 (0,01)
behar ukan ongi 2 (0,01)
behar ukan oso 2 (0,01)
behar ukan otoitz 2 (0,01)
behar ukan pentsatu 2 (0,01)
behar ukan prest 2 (0,01)
behar ukan toki 2 (0,01)
behar ukan zein 2 (0,01)
behar ukan zer 2 (0,01)
behar ukan adina 1 (0,01)
behar ukan adiskide 1 (0,01)
behar ukan administrari 1 (0,01)
behar ukan ahaide 1 (0,01)
behar ukan aho 1 (0,01)
behar ukan aita 1 (0,01)
behar ukan ala 1 (0,01)
behar ukan Alba 1 (0,01)
behar ukan aldi 1 (0,01)
behar ukan altzari 1 (0,01)
behar ukan Erroma 1 (0,01)
behar ukan Tomas 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia