Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 346

2000
‎Halarik ere, erran behar dizut guztiz sinetsia nagoela ezen Nafarroa osoa apurka gaztelaniaren alde jarri genukeela, nola egin baitute jada Nafarroako handikiek eta noble gehienek, guztiek ez erraiteagatik, zeren eta gaztelania baita Espainiako inperioaren hizkuntza, mundu zaharra eta mundu berria uztartzen dituena. Berdinzki erran diezazuket ezen Kristok manatu zigula mundu zabalerat eraman behar genuela haren dotrina, eta, nola gaur egun gaztelaniaz den mundu zabala, eta gaztelania bera ere den mundu zabala, ez euskara, hala, gaztelaniaren alde egoitea da Jainkoaren alde egoitea, mundu osoaren ebanjelizatzeko.
‎Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen? Zeren, alde batetik, nola gizon hura baitzegoen itsuturik eta guztiz hertsirik, ezin egin bainezakeen indiarren defentsa eta apologia garbia, sugeen putzuan akabatu zutèn indiar haiek bezala akabatu nahi ez banuen bederen, eta zeren, bertzetik, ez bainuen buruan Gorukiren iduria baizen, pentsaturik ezen zerbait egin behar nuela haren alde, neure burua galtzerat utzi gabe.
‎Orga hartan tigre bezatzaile bat zetorren, Cádizko andaluz hitzontzi bat, gauzen erraiteko laketago zituena bide luzeak —bertze hamaika bidez eta kontrabidez osatuak—, bide laburrak eta xuxenak baino. Eta gizon hark, handik harat, hilabete osoa egin zuen gure etxean, aitari, Mattini eta etxeko morroiei erakusteko eta irakasteko zer zen eta zer ohitura zituen piztiak eta nola baliatu eta erabili behar genuen hura, ehizan egiteko.
‎Aufbau a, beraz, ez prozesatuak ez analizatuak izan ez diren hautemate datuen oinarri batetik abiatuz, gure kontzeptu esanahidunak eraikitzeko moduaren lagina besterik ez zen. Kontuan izan behar dugu hura izan zela Vienako Zirkuluaren tesi nagusienetakoa. Hortaz eta oro har, alde batetik, enpirismoak soilik sentimen hautematea onartzen zuen eta, bestetik, logika; biak ezagutzaren iturri gisa ulertuz.
‎Xanek kale zahar, luze bati ekin zion gora. Gazteluko bidea izan behar zuen hark. Pentsioa auzo hartan, aski goian zegoela esan zion Elik.
2001
‎Oso nardatsa eta era askotakoa zen... Bateren batek zuzendu behar zuen hura! Eta ez balizko idazleen euskara bakarrik, inprentako gorabeherak ere bai!
‎Animalia opari moduan jaso badugu, ziurtagiria eskatu behar dugu haren jatorria egiaztatzeko, baita apoarmatu txiki txiki bat edo kaiolako txori bat izanda ere.
‎Usaina hartzen ari garela, gero eta kontzentrazio handiagoak behar ditugu hura sentitzeko, eta askotan ohitu ere ohitzen gara
‎Azpian ginduzkan itzala luzatzen ari da eta mehetzen: orain hartu behar genituzke haren luze laburraren neurri zehatzak. Horretarako, argitara ditzagun argitara gabeak eta ikusmira ditzagun astiroago argitaratuak.
2002
‎Arropa merkea erosten duzunean jakin behar duzu haren bizitza laburra izango dela.
‎Hala, hiri bakoitzean arbitro objektibo bat bilatzeko aukera dago. Arbitroak erabakiko du benetan kalterik izan den, eta zer ondorio izan behar duen hura konpontzeko eta bezeroari ordaina emateko. Espainiako ile apaintzaileen ordezkari Ricardo Jarquek berak bere autonomia erkidegoko arbitraje batzordera joatera animatzen ditu arreta ona jaso ez duten bezeroak.
‎Anaiak zerbait zeukan egun hartan, nik ez dakit zer. Hitz bat bilatu behar banu haren aldarteak zer adierazten zuen esateko, hitz hori beharbada bakea litzateke. Ez zegoen alai, ezta triste ere.
‎Ezin segurtatu, ordea, hura apurtzeko asmoz eraman zuenik Fernandorenera. Zirudienez, beste batek ere jakin behar zuen harena. Auskalo.
2003
‎Dekretuaren zirriborroa idatzita du jada Hezkuntza Departamentuak eta Eskola Kontseiluari bidali dio, oniritzia eman dezan. Haren iritzia aldekoa izatea ez da beharrezkoa, baina dekretuan agertu behar luke haren iritziak.
‎Euskara eta Nafarroa orokorraren historia ziren Campionentzat euskal nortasunaren eta naziotasunaren bi zutabe nagusiak. Zuzen zegoela uste dut, eta bi pundu nagusi horietan behar dugu haren ganik ikasi.
‎Horrek bere buruari laguntzen ikasi behar du, apur bat txoriburua da eta. Guk baino hobeto ezagutzen du bere ama eta jakin behar luke hura pozteko zer egin behar duen... Ikas dezala Bibiot pentsakor geratu zen Arantxa atera heltzen zen bitartean.
‎Baina, non dago Euskadiko Ezkerraren egitarau kulturala? Zer estratejia erabili behar dute hura ezartzeko?
‎Baina itsasoaren deia gero eta ozenagoa zen, eta gero eta jasangaitzagoa berau saihestea. Indar guztiak behar zituen haren hitzari eusteko eta ez zuen beste ezertan erreparatzen.
‎Lankideak zirela esan zidaan, ez zela bere senarra. Lantoki atsegina izan behar zuela hark pentsatu nian, lankideek elkar hain maitekiro tratatzen bazuten. Hiri baten eta hotel baten izena aipatu zitian ondoren.
‎Betebehar horren eretzean, subjektu pribatuei eskatzen zaie, baita premiamenduen bidez ere, txiroak euren zorigaitzaren arabera sorostea, hondamendi publikoak gertatzen direnean. Bukatzeko, norbaiti bidegabekeria gertatu bazaio eta zapalduta badago, Justizia Administrazioaren ardura dutenek euren agintaritza erabili behar dute hura babesteko.
2004
‎Haurra zenbat eta txikiago, orduan eta gehiago zaindu behar dugu haren dieta.
‎Fisikariak gauza zchatza ezagutzen du, hizkuntzalariak bcstc horrenbeste, halaber ekonomistak, kimikariak. etab. Haatik, zer esan nahi duesparru berezi horietan zerbait ezagutzeak? Zer edo zer baieztatzen duguncan, zer irizpidease behar ditugu hura zuzena edo ez zuzena deia esateko. Nola ezagutzen dugu?
‎Yamanen kasuan, dieta berezia zuten Europako gure begietarako. Hala ere, osasuna dela eta, haren elikadurak ongi ase behar zituen haren energia eta nutrizio beharrak. «Ingurua eta baliabideak ondo ezagutzen zituzten, eta bazekiten nola ustiatu», zehaztu du aditu honek.
2005
‎Hipoteka hori eratzeko, ondasunok zenbatetsi behar dira, edota hipoteka eskatzeko ahalmena nahiz hipoteka nahiko den ala ez kalifikatzeko ahalmena duenak zehaztu behar du haren balioa.
‎Baina amona Kontxik oker jokatu zuen, beharbada, bere alaba Teresarekin. Eta onartu beharra zuen hura, begi bistan baitzituen bere alabaren heziketan jasotako fruituak, ustelak baino ustelagoak, lehen hogeita hiru urteetan ongi zorituak izateko bidean iruditu arren.
‎Baina berak, etxeko jaunak? jakin behar zuen hura, bere eskubidea baitzen, baita bere obligazioa ere une hartan eta, ahotsa goratzen zuela, errepikatu zion:
‎Ez ditu estaliko aparatua gaizki erabiltzeagatik gertatzen diren matxurak, ez eta ezkutuko matxuren ondorioz gertatzen direnak ere, baldin eta kontsumitzaileak ez badu konponketa onartu laguntza zerbitzuak horren berri eman dionetik eta ez onartze hori fakturan agertzen denean. Faktura ordaintzeko orduan, egiaztatu behar dugu haren prezioa ez dela aurrekontuan onartutakoa baino handiagoa. Datu hauek izanen ditu:
‎Naroa. Inor ondoan behar badu hura da. Bidaia hau berarekin egin behar zuen, ez bakarrik haren laguntza besterik behar ez duelako, ezpada Naroak beti egin duelako amets Japoniara joatearekin.
‎Portuko antolamendu guztietan faxistak ziren nagusi, eraman egin behar zuen hura txintik esan ezinda Avance Marino sindikatukoa izan zen batek. Jakin zuten, sekula ez da falta belarrira egiten duenik, edozein egunetan entzuten ahal nuen" Badago jende ausarta pistola eskuan daukala besteak oporrera behartzeko, baina gerra etorrita ederki ezkutatzen da!" edo" Gure mutilak frontean hiltzen eta gorriak gure artean lasai bizitzea ere!".
‎Iritsiak ziren ibaiaren isurgunean zegoen burdinola handira. Soldaduak trenbidea babesten zuen adreiluzko hormaren gerizpea bilatu zuen, zaku batzuen gainean jesarri zen, tabakoa liatu behar zuen hark langileei asko erreparatu gabe. Fonderiako burdinagileek txorrukotan metatuak zizkieten urtuketa moldeetan erabili lurra.
‎Lehenetariko emakumea izanen zen zamakoetan, eta gudapean zeuden laterrietako portuetan sartzen bakarra. Bazeukan bere zera, baina burutik egin zitzaion Andoni Olaberi, idealizatu egin zuen, musa bihurtu zuen, huraxe behar zuen hark musikan porturik portu ibiltzeko. Platonikoa zuen harekikoa, euskaldunok inglandarrei genien gorrotoaren bestekoa.
2006
‎Donostiako Loiolako koarteletan matxinaturik zeuden militarrek uztailaren azken egunetan amore eman zutenean, Oiartzundik, Goierritik eta Bidasoatik kostata ari ziren hurbiltzen matxino nafarrak. Eta ordurako argi eta garbi zegoen Madril alderako txango militarra, egun batzuetako kontua izan behar zuen hura, Gerra Zibila bilakatzen ari zela. Diario de Navarrak berak 1931ko apirilaren 12an, Errepublikaren aldarrikapenaren bezperetan, «hauteskundeak galduz gero gerra zibila baino ez zaigu geldituko», iragarritakoa, bost urte beranduago egi bihurtzen ari ziren.
‎Tristea etxerik eza, denok behar dugu haren babesa.
‎Lehenik eta behin, landare zintzilikario bat edo beste bat dekantatu baino lehen, haren etorkizuneko kokapena erabaki behar dugu, lurzorutik sabairainoko distantzia neurtu, eta landareak zenbat zintzilikatuko duen erabaki. Kontuan izan behar dugu haren hostotza batzuk loreontzitik atera eta handik zintzilikatu ahal izango direla, eta, kokaleku egokia aukeratu ez badugu, molestatu eta oztopatu egin dezaketela. Hori dela eta, ez da egokia pasaguneetatik hurbil jartzea, balkoietako eta terrazetako ateak bezala, eta praktikoagoa da izkinetan jartzea.
‎Jonek berarekin jarraitzea zen maitasun frogarik hoberena. Horregatik, Jonen noizbehinkako mespretxuak eta irainak txintik erran gabe irensten zituen, zeren, azken batean, non aurkitu behar zuen hura bezalako beste mutilik. Hala ere, Anek isilean sufritzen zuen.
‎Amonak ez zuen ezer esaten. Beldurrez egon behar zuen hark ere. Otoitz egiten, baina.
‎– Paiuteen buruzagi gazteetako batek, izenez Numaga, bakearen alde egin zian hitz. Ezagutu behar duk haren diskurtsoa, filmetan agertua da-eta –irri egin zuen, eta zerbait idatzi kaiertxoan– Badakik gauza bat. Gure aitak Bigarren Mundu Gerrako filmak ikustean beti egiten zian alemanen alde.
2007
‎Aurrez ezarritako tarifa batzuen arabera ordaintzen da», dio Sampedrok. Markesa hiltzean, hainbeste ordaindu behar du haren semeak edo alabak, semerik ezean, markes izaten jarraitzeko. Hala ere, Erregeak titulu bat ematen duenean gaur egun, salbuetsi egiten du zerga horren ordainketa, eta baita hurrengo belaunaldiaren oinordekotzari dagokiona ere.
‎Eric Hazanen La propagande du quotidien," Bosgarren Errepublikaren mintzaira ikertuz, erkatuz, zulatuz" idatzia. Oharra hartzen dut Hazanen liburuarena, ez bainuen ezagutzen, baina Klemperer i buruz, hori bai ongi ezagutzen baitut, esan behar dut haren LTI La lengua del Tercer Reich saioa ez dakit frantsesera itzulia dagoenez, baina Itxarok alemanez irakurri ahal du eta haren egunerokoa aspaldian irakurri ditudan libururik interesgarrienak direla joan den mendean Europa osoa hartu zuen erokeriarik handiena ulertzeko eta aztertzeko. Filologo baten lana da, eta hainbeste filologo daukagunez, ez legoke gaizki bi autore horien eredua aintzat hartzea," gure astoaren latina bailitzan, ETAren garaiko euskararen analisiaren egiten hasteko".
‎Ohiko etxebizitzaren berrakuratzea baliogabetzen da errentamendua amaitzean eta honek dituen arau berberak bete behar ditu hark ere.
‎Egia erran, Sabin da bere idazlanetan sobera garbitzalea eta ez arras gure gostukoa. Bainan aitortu behar dugu hari esker eskuarak ezagutu duela pitz aldi harrigarriena eta gure idazle multzo eder bat dugula Sabinen sailakoa, La, ttek, P.: Sabin Arana Goiri, Herria, 1965eko abenduaren 2a.
‎Estatuak araututako lanbide bat Aipatu behar da notarioaren lanbidea Estatuak arautzen duela, bertan sartzeko eta bertan egoteko. Notarioa ez denez edozein profesional, goragoko instantziek kontrolatu behar dute haren jarduna; izan ere, lehen aipatu dugun bezala, haren oinarrizko funtzioa egia ofiziala prestatzea da, eta lan hori gizarte osoaren interes kolektiboaren alde egiten da, eta lan hori ezin da geratu bere lana egiteko eskakizun batzuk ez dituzten pertsonen esku. Kasu oso zehatzetan izan ezik, alderdiek erabakiko dute zein profesionalengana jo.
‎lehenik esan, Herbart eta Lowisch gogora ekarriz, etikari esker bakarrik dela posible" hezkuntzaren helburua zehaztea" eta" ekintza hezitzailea suspertzea", jarduera horretan" erantzukizuna" egiaz" etika pedagogikoaren kategoria nagusian bihurtzen delarik" 251 Hizkuntz kontuetara etorrita, eta Bollnowen eskutik, esatekoa da ere hezkuntzaren zeregin garrantzitsuenetako bat dela" gizakia hitz egitera eramatea" edo" elkarrizketara gidatzea", hain zuzen, horretarako" jarrera eta gaitasuna" bultzatuz252 Azken batean" erantzukizunerako etika pedagogikoak" eta" elkarrizketarako hezkuntzak" bat egin behar dute, horrela bakarrik izango baita posible —euskal kasuan ere— guztion" askatasuna" areagotzea eta egitasmo komunak" negoziatzea" 253 Errepaso moduko honekin bukatzeko, labur ere, aniztasun sozio-kulturalak eta linguistikoak etika pedagogikoari suposatzen diona gogoraraziko dugu: hezkuntzaren erantzukizuna, jakina, etikoa da" bizitza sozialean parte hartzeko gaitasuna" indartu nahi duen unetik, baina zeregin hori gauzatzerakoan ezinbestean egokitu behar du hark bai" une bakoitzeko zirkunstantzietara" bai" kultura baten jabe den gizatalde" bakoitzera254 Hizkuntza da, alabaina, gizatalde horietako bakoitza gehien ezaugarritzen duen zirkunstantzia, eta, horrexegatik, hezkuntzak ezinbestean sustatu behar du" hizkuntz komunitatearen auto adierazpen linguistiko eta kulturalaren gaitasuna" 255 Aipatutako aniztasunak, finea... Esan dezagun, bukatzeko, honakoa:
‎Yo me encargo de todo erran berri zion; beraz, ez zuen kubatarraren asmo onaren aitzinean hesirik paratu nahi izan eta, noizbait, asmo zehatzagoak ere proposatu zizkion gainera; alegia, irakasleren bat ezagutzen zuela unibertsitatean eta bazegoela muturra sartzeko aukera bat. Aurki teatroari buruzko ikastaro trinko bat antolatu behar zuen hark, eta mesede bat zor zionez, azterketa gaindituz gero, baimena ez ezik Habanan etxebizitza akuran hartzeko eskubidea ere bereganatuko omen zuen.
‎Laguntza bila ere bazetorrela eman zien jakitera Migelek. Ernesto Che Guevarari buruzko erakusketa xumea zabaldu nahi zuten Iruñean eta horretarako, argazkiak, oroigarriren bat –Arsenioren txapelarekin oroitu zen erremediorik gabe–, posterrak, bideoak, liburuak, egunkariak... behar zituzten haren bizitzaren lekuko. Era berean, adiskide, senide edo gerrillari ohiren baten presentzia beharrezkoa iruditzen zitzaien –hegaldia batzorde antolatzailearen kontura– mahai inguruan parte hartzeko.
2008
‎Etxean animaliaren bat duenak ongi begiratu behar du hura non dabilen, harekin estropezurik ez egiteko etxean hara hona dabilenean; pertsona horrek alderdi motorreko arazoak baditu, aztertzekoa litzateke beste norbaiten esku uztea animalia.
‎...arazten zion nora eza, neskamearen bat bateko irrupzioak (zergatik deitu zion zerbitzari mezulariak berari, goi mailako gonbidatuen artean hutsaren hurrengoa baizik ez zenari?), edo zerbitzariak berak, bizpahiru segundoko ezustekoaren ostean hari begira geratu baitzen, Regina ote zen ez ote zen, bai baina ez, Nazarioren pertzepzioaren balantza, galderak lekuz kanpo utzi zuèn neurrian, lekuz kanpo behar zuen haren bereizmenak ere, baiezkora lerratu zen arte?
‎harri eta zur zegoen, egiatan, begiak zabalik eta ahoa ere zabalik? galdera bat ere bazuen, ausaz, buruan, galdera bat baino gehiago ere bai, hain handia behar zuen haren jakin minak; nobiziak, haatik, bazuen lehenagoko kezka bat, antza, halaxe mintzatu baitzen:
‎Gueroztik hemen dabila, guri hurbil itzulika; Estimatu behar dugu haren azken bisita:
‎Lurren inguruko liskarrez gain, 1846ko udalarentzat Juan Cruz Aranbururen hutsunea betetzea eztabaida gehiagoren iturri bihurtu zen. Ambrosio Sustaeta alkatea martxotik gaixorik zegoenez, Jose Ramón Gabiola bigarren alkateak hasi behar zuen haren ordez. Gabiolak ehunen salerosketan jarduten zuen, baina martxoaren lehenean, hain zuzen, Bizkaiko karabineroek kontrabandoan harrapatu eta atxilotuta eraman zuten, Bilbora862 Merkantzia bahitzeaz gain, Gabiola espetxeratzekotan egon zen Bilboko epailea, baina azkenean fidantza ordainduta aske gelditzea lortu zuen hilabete beranduago863 Eibarrera itzulita, alkate kargua hartu behar izan zuen, Sustaetaren ordez.
‎Ordainketa bukatutakoan, Administrazioak argi eta zehatz jakinarazi dio zordunari hutsegitearen berri. Horrek esan nahi du jakinarazpen bat bidali behar duela haren legezko helbidera, honako hauek zehatz mehatz adierazita: Ordaindu gabeko zorra.
‎Senide edo zaintzaileen profilari dagokionez, emakume bat da, gehienetan ama edo emaztea. Kasu gehienetan, minusbaliatuek ez dute etengabeko laguntza profesionalik, %16k bakarrik jasotzen du etxeko laguntza zerbitzua, eta, beraz, familiakoek arduratu behar dute hura zaintzeaz eta zaintzeaz. Urritasuna duten pertsonen ia %40k osasun arreta gehigarria behar du Urritasuna duten pertsonen ia %40k osasun arreta gehigarria behar duen arren, aztertutako udalerrien laurdenak ez du osasun zentrorik, eta, daudenek, irisgarritasun arazo batzuk dituzte edo zaila da horietara garraio publiko egokituan iristea.
‎Gizartea hezkuntzarekin konprometitzea: hezkuntza sistemaren funtzionamenduan normalean parte hartzen duten eragileez gain, hezkuntzaren bultzada orokorra izan dadin, gizarteko sektore gehiagok parte hartu behar dute haren garapenean. Aniztasunean heztea:
‎Eskurako erosketa eta salmenta eragiketetan, on line bankuak, eragiketa horiek nagusiki merkaturatzen dituenak, ez du inolako komisiorik kobratzen; intradía eragiketetan, berriz, bai irekitzean bai ixtean, 12 euroko tarifa aplikatzen du 18.000 eurotik beherako zenbatekoan, eta 12 eurokoa, berriz, kopuru hori gainditzen denean eragiketaren zenbatekoaren %0, 05ekoa. Gainera, beste komisio bat kobratzen da bezeroak posizio bat irekita uzten duenean, eta bankuak edo aurrezki kutxak merkaturako agindu bat sartu behar duenean hura ixteko; kasu horretan, 30 eurokoa da, gehi eragiketaren zenbatekoaren %0, 20 Stop aginduak Errenta aldakorrarekin gertatzen den bezala, inbertsio formula horretan stop aginduak ere eman daitezke. Prozedura hori oso erabilgarria da inbertitzailearentzat, eta, horri esker, galeren geldialdiaren (stop loss) edo irabazi bilketaren (stop profit) irizpide bat defini dezake kokapen jakin baterako.
‎Hotz katea mantentzea funtsezkoa da elikagaien segurtasuna bermatzeko; beraz, parte hartzen duten maila guztiek, ekoizleek, banatzaileek eta xehekariek, arreta berezia jarri behar dute hura zaintzeko. Lan bateratu horrek ez luke ezertarako balioko azken kontsumitzailearen laguntzarik gabe, azken hori baita kateko elementu garrantzitsuena, eta hura babesten saiatu da.
‎Erosketa arduratsu eta segurua egiteko, gurasoek jostailua aukeratu behar dute haurraren adinaren arabera, eta irmo egon behar dute haren gutizien aurrean amore eman gabe.
‎«Justxenko presidentea gaizkile hutsa da», azaldu zuen Ukrainako komunisten buruak, Piotr Simonenkok. Justxenko Ukrainako presidentea kargutik kentzeko, Legebiltzarreko 450 diputatuetatik 337k behar dute haren kontra egin.
‎...en zion nora eza, neskamearen bat bateko irrupzioak (zergatik deitu zion zerbitzari mezulariak berari, goi mailako gonbidatuen artean hutsaren hurrengoa baizik ez zenari?), edo zerbitzariak berak, bizpahiru segundoko ezustekoaren ostean hari begira geratu baitzen, Regina ote zen ez ote zen, bai baina ez, Nazarioren pertzepzioaren balantza –galderak lekuz kanpo utzi zuèn neurrian, lekuz kanpo behar zuen haren bereizmenak ere– baiezkora lerratu zen arte...
‎Nobizia harritzeko moduan egon zitekeen: harri eta zur zegoen, egiatan, begiak zabalik eta ahoa ere zabalik... galdera bat ere bazuen, ausaz, buruan, galdera bat baino gehiago ere bai, hain handia behar zuen haren jakin minak; nobiziak, haatik, bazuen lehenagoko kezka bat, antza, halaxe mintzatu baitzen:
‎Txikia zeneko argazkiak, lehenik. Derry, 1978 Eskolako lehen eguna izan behar zuen hark, aurpegi tristea zuen, negar egin zuen seinale, amarengandik bereizi nahi ezta. Oinetako berriak jantzita, sandalia zuri garbi garbiak.
2009
‎Legez, mailegu jabeak bezalaxe erantzun behar du hark ordaintzen ez duenean.
‎Planifikazio dokumentu bat da, eta horren bidez, adin nagusiko pertsona batek, erabakitzeko gaitasunez eta libreki, aurretiaz adierazten du zer zainketa eta tratamendu nahi dituen haren osasunarentzat, adierazteko modurik ez duen garaian kontuan har dezaten, edo aurretiaz adierazten du hil ondoan zer egin behar duten haren gorpuarekin eta organoekin.
‎Matxura ez bada sortu errentariaren erruz, jabeak ordaindu behar du hura konpontzea, nahiz eta kontratuak esaten duen errentariak bere gain hartuko dituela konponketa gastu guztiak.
‎Gidariari eskatu behar dio leku seguruan geratu behar duela hura jaisteko, eta egoki gidatu behar duela.
‎Egun, hala ere, bera gure artean ez dugula, gogoratu behar ditugu hark utzi dizkigun lan egiteko moldea eta tenorea, erakundearen gobernamendurako eitea, giza legea eta ororen gainetik, adixkidantza eta leialtasuna.
‎Berak aterako gaitu ataka honetatik. Baina adi egon behar dugu Hark bidaltzen dizkigun seinaleetara, ematen dizkigun aginduetara?
‎Orbetarrek bazekiten, bai, aitak zabaldutako eten puntuek Titanicera zeramatela, zuzen zuzenean eraman ere; guztiek behar zuten hura buruan, beraz, baina Damasok bide ezin zuzenago hartan bihurgune bat asmatu eta honela esan zuen:
‎arrakastarik izan ezean, baina, ez al zen neurririk onena eta burutsuena gauzak bere hartan uztea eta erretiratzea?; ederki ohartzen ziren hartaz ikastetxeko mutilik mutirienak, noizean behin Damaso zirikatzen zutenak, zu ere ibiliko zinen etxeko neskamearekin zirrika, alproja hori!?, harik eta masailak koloreztatzen zizkioten arte, bi pipermorro gorri iduri: gertaldi haiek, baina, bihotzaren nora ezeko ibilaldi haiek, beraz?, ez zioten hartutako erabakia baizik berresten, buruaren bidea hobestera zeramana, bihotzarena bazter utzita; atsegin zuen Aristotelesen mundua, ikastetxean urtebete lehenago ikasteari ekin ziona?, eta atsegin zuen Aristotelesen Jainkoa, halako zerbait behar baitzuen Hark, jainkorik izatekotan: zerbait helezina, ezin irudika zitekeena, inola ere, irudi antropomorfiko baten bidez; atsegin zuen matematika, nola gozatzen zuen logika matematikoaren zehaztasunarekin, pieza bakoitza bere lekuan, bizitzan ez bezala!?
‎...pisua neurtuko zuen, kontu pertsonalak ekidinez; esan nahi baita, eguraldiaz mintzatzen zenean, meteorologo bat bezala mintzatuko zela, eta sukaldeaz mintzatzen zenean, errezetaren osagaiak eta osagaien neurriak ematera mugatuko zela, bere burua alferrikako iruzkinetan galtzen utzi gabe eta Txarori hari mutur erosorik eskaini gabe, handik tiraka ibil ez zedin; eta, hala eta guztiz ere, Adak garbi behar zuen hura Txarorekiko nola halako urruntasunaren mementoa zela, ez hausturarena, eta gatz bihi bat edo bizigarri bat erantsi ziola, behin edo behin, hoztasunez osatutako formulari, baina marra igaro gabe, idatzi ere, halaxe idatzi baitzion hurrengo gutunean:
‎Domingok, beraz, segundo gutxiren buruan egin zuen olatuaren azpitik, erruduna ere sentitu zen, ausaz, memento batean, Chaplini ura eskatzeagatik? olatuaren gailurrera, eskerrak ere eman zizkion Jainkoari, Jainkoaren miraria behar baitzuen hark, ezer izatekotan!?, bat batean urruneko hotsak entzun zituenean: hegazkin bat zen, Domingori aurpegia istantean itxuraldu ziona.
‎(OFF) Hegazkina planeatzen jartzen denean, bultzadaren gehiena motorretik fuselajeko lau haizebideetara igarotzen da. Behin planeatzen dabilenean egin behar duguna hura menderatzea da. (ON) Horretarako bultzadaren zati bat (OFF) putz hodietara bideratzen dugu.
‎KITTO. Zuen lana erraza duk. Merkantzia hemendik bost miliara iristen duk, zuek barku batekin joan behar duzue hura jasotzera.
‎KAR. Tira, German, etzak gehiago zigortu heure burua. Pazientzia izan behar duk harekin, besterik ez.
‎Egun, hala ere, bera gure artean ez dugula, gogoratu behar ditugu hark utzi dizkigun lan egiteko moldea eta tenorea, erakundearen gobernamendurako eitea, giza legea eta ororen gainetik, adixkidantza eta leialtasuna.
‎Bestalde, tiren barneko pHgradientea edo zabala (3) edo estua (4.5 5.5) izan ahal da. Beraz, konbinazio asko daude eta bakoitzak aukeratu behar du haren helburua hobetobetetzen duena. Azkenik, kontuan hartu behar da bi gradiente mota daudela: lineala eta ez lineala.
‎Industria Sailak uztailaren 5era arte izango du zentralerako baimena berritzen duen ala ez erabakitzeko “Bai, esan daiteke irizpen (aldekoa) baldintzatua dela. Edozein lizentziarekin batera, CSNk baldintza batzuk bete behar ditu hura ezeztatzeko edo bertan behera uzteko, Garoñaren eta beste edozein zentralen kasuan”, azpimarratu zuen Carmen Martínez Ten erakunde erregulatzaileko lehendakariak. CSNren baldintza teknikoen agiria Gobernuak erabakitzen duenaren kontura geratzen da orain, hari baitagokio azken hitza.
‎Bokode RFID txiparen lehiakide ere bada, informazioa transmititzeko irrati maiztasuna erabiltzen baitu. Sustatzaileek defendatzen dute sistema horrek RFIDari aurrea hartzen diola pribatutasunari dagokionez, produktuak eta kamerak ikusteko kontaktua izan behar baitute hura irakurtzeko. Argudiatzen dute, gainera, edozein kameratan irakur daitezkeela bokodeak eskaner berezirik gabe, RFIDen ez bezala.
‎UDA, EAJ PNV, ezker abertzalea eta Herrigintzako udal ordezkarien esanetan, “urnietarrek gutxienez beste urtebete itxaron dute osasun zentro berria izateko”. Sozialistak buru dituen Eusko Jaurlaritzari erantzukizuna euren gain hartzea eskatzen diote: “PSE EEk bere gain hartu behar du haren Gobernuak Urnietako osasun etxea eraikitzeko proiektua bertan behera uzteko erabaki izanaren erantzukizuna”. Testu berean, gaiak orain arte eman duenaren kronologia egiten da; anbulatorioa eraikitzeko Osakidetzaren konpromisoa, proiektua 2009ko inbertsioen artean txertatzea, lokalak uzteko hitzarmena, administrazio espedientea bidaltzea eta horri buruz egindako kontsultak…SOZIALISTEK, BAIETZUrnietako PSE EE k kaleratutako beste prentsa ohar batean aldiz, datorren urtean anbulatorio berriko lanak hasiko direla ziurtatzen dute.
‎–Euskara guztiona denez, guztiok erabaki behar ditugu hari buruzkoak?, nabarmendu zuen Garbi, e Mendizabal EAJko legebiltzarkideak atzo. Hizkuntzen arteko aukera berdintasuna lortzeko esku hartze politikoaren garrantzia nabarmendu zuen, eta lankidetza hitzarmenak garatzeko, ezinbesteko tresnatzat?
‎Miresten dut Zaldieroa, benetan. Gustuko dut haren ikuspuntu kritiko eta ironikoa, eta esan behar dut haren pentsatzeko eran antzekotasunak aurkitzen ditudala nirearekin konparatuz gero. Aurreko batean pentsatu nuen mezu bat bidaltzea Atunkeriak zinta saga hasi zenean, baina, tira, bakoitzak bere ideiak ditu gai batez, eta nor naiz ni ezer esateko besteren ideien kontra.
‎Une horretatik tradizioa bera ere aldatzen hasi zen: hurrengo literatur mugimenduak garaitu behar zuen hura zen, hain zuzen ere, tradizioa; ondo ezagutu behar zena, ezbairik gabe, baina baita gainditu ere. Literaturaren historia mugimendu literarioen historia bihurtu zen.
‎...pisua neurtuko zuen, kontu pertsonalak ekidinez; esan nahi baita, eguraldiaz mintzatzen zenean, meteorologo bat bezala mintzatuko zela, eta sukaldeaz mintzatzen zenean, errezetaren osagaiak eta osagaien neurriak ematera mugatuko zela, bere burua alferrikako iruzkinetan galtzen utzi gabe eta Txarori hari mutur erosorik eskaini gabe, handik tiraka ibil ez zedin; eta, hala eta guztiz ere, Adak garbi behar zuen hura Txarorekiko nola halako urruntasunaren mementoa zela, ez hausturarena, eta gatz bihi bat edo bizigarri bat erantsi ziola, behin edo behin, hoztasunez osatutako formulari, baina marra igaro gabe... idatzi ere, halaxe idatzi baitzion hurrengo gutunean:
‎Domingok, beraz, segundo gutxiren buruan egin zuen olatuaren azpitik –erruduna ere sentitu zen, ausaz, memento batean, Chaplini ura eskatzeagatik– olatuaren gailurrera –eskerrak ere eman zizkion Jainkoari, Jainkoaren miraria behar baitzuen hark, ezer izatekotan! –, bat batean urruneko hotsak entzun zituenean: hegazkin bat zen, Domingori aurpegia istantean itxuraldu ziona.
‎Orbetarrek bazekiten, bai, aitak zabaldutako eten puntuek Titanicera zeramatela, zuzen zuzenean eraman ere; guztiek behar zuten hura buruan, beraz, baina Damasok bide ezin zuzenago hartan bihurgune bat asmatu eta honela esan zuen:
‎arrakastarik izan ezean, baina, ez al zen neurririk onena eta burutsuena gauzak bere hartan uztea eta erretiratzea?; ederki ohartzen ziren hartaz ikastetxeko mutilik mutirienak, noizean behin Damaso zirikatzen zutenak –zu ere ibiliko zinen etxeko neskamearekin zirrika, alproja hori! –, harik eta masailak koloreztatzen zizkioten arte, bi pipermorro gorri iduri: gertaldi haiek, baina –bihotzaren nora ezeko ibilaldi haiek, beraz–, ez zioten hartutako erabakia baizik berresten, buruaren bidea hobestera zeramana, bihotzarena bazter utzita; atsegin zuen Aristotelesen mundua –ikastetxean urtebete lehenago ikasteari ekin ziona–, eta atsegin zuen Aristotelesen Jainkoa, halako zerbait behar baitzuen Hark, jainkorik izatekotan: zerbait helezina, ezin irudika zitekeena, inola ere, irudi antropomorfiko baten bidez; atsegin zuen matematika –nola gozatzen zuen logika matematikoaren zehaztasunarekin, pieza bakoitza bere lekuan, bizitzan ez bezala! – eta atsegin zuen xakea, logikaren mugimendua eta mugimenduaren logika batzen zituen jokoa zen neurrian; arrazoiaren mundu haren kontrastean, baina, bihotzarenak bihotza zuen zentro, orain erritmikoki orain arritmikoki mugi zitekeena, deserosotasuna eta ezegonkortasuna noiznahi sortuz, aski baitzuen bihotzak, antza, azkartze edo moteltze ezohiko bat –desfase soil bat, beraz– lekuan zeudèn piezak lekutik erauzi eta lekuz kanpo uzteko, oreka gutxieneko baten jabe zena desorekaren ur arreetan murgilaraziz:
‎" Rojo!" esan zuen sardinetari erreparatu ere gabe. Sarjentuak, sarjentua behar zuen hark, buruari eragin zion erantzunaren okerra deitoratuz. Sardineta gorria zen.
2010
‎eta gurasoen interesa da jakitea zer egin behar duen haren alabak edo semeak ikas dezan, eta ez hari eskutik heldu eta elkarrekin alde egitea.
‎Egia da gero ahalegindu ginela Maria Bibiana, Ada, zu eta laurok Domingorekin halako harreman ezkutu batzuk gauzatzen eta bideratzen, batean arropa batzuk bidaltzen genizkiola, bestean elikagaiak? baina bihotzean beti geratu izan zait erru arrasto bat, sarritan oroitarazten didana ez nuela Domingorekin zuzen jokatu eta gehiago egin behar nuela haren alde, nahiz eta, bestalde, ez dakidan zer gehiago egin nezakeen.
‎Zorretan nengoela jakin behar zuen hura eskatzeko.
‎Nork erabili behar zuen hura. Baina 70erako denek
‎Baina, Legebiltzarrean onartuta ere, legea izan behar zuen hura ez zen inoiz indarrean jarri, haren kontrako helegitea aurkeztu zuelako Espainiako Gobernuak,. Konstituzioaren aurkakoa, zela iritzita.
‎Hautabide demokratikoa egina du ikastolak. Gurasoek, langileek, pertsonal laguntzaileak, ikasleek, administrazioko ordezkariek, denek parte hartu behar dute haren gestioan eta aktiboki lagundu berorren funtzionamenduan.
‎ANDER. Bueno, airez behintzat, ez. Bestela agertu behar zuten haren datuek non edo non.
‎Jauzi jokoak: “txurro” bat edo flotagailu bat jartzen da igerilekuaren ertzetik urrun, eta parte hartzaileek salto egin behar dute hura gainditzeko. Jokoa zailago egiteko aurrera egin ahala, oztopoa urrundu egiten da.
‎Bankura eramaten badut dirua galtzen dudala uste dut. Zer egin behar dut harekin?
‎Egoera horren aurrean, Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa (MARM) hondakinen lege berri bat prestatzen ari da, Europako eskakizun gero eta handiagoak onartzeko, “zero hondakintzat” jotzen baitute, eta 1997ko lege zaharkitua gainditzeko. Egunero 51 milioi edari ontzi sartzen dira Espainiako merkatuan, Alemaniakoaren antzeko kopurua, baina populazioaren erdia Hondakin horiek kudeatzeko gaur egungo sistema teilakatua denez, lege berriak beste ekimen bat behar du hura osatzeko eta birziklatze tasak handitzen laguntzeko: SDDR.
‎mutu geratu nintzen. Egia da gero ahalegindu ginela Maria Bibiana, Ada, zu eta laurok Domingorekin halako harreman ezkutu batzuk gauzatzen eta bideratzen, batean arropa batzuk bidaltzen genizkiola, bestean elikagaiak... baina bihotzean beti geratu izan zait erru arrasto bat, sarritan oroitarazten didana ez nuela Domingorekin zuzen jokatu eta gehiago egin behar nuela haren alde... nahiz eta, bestalde, ez dakidan zer gehiago egin nezakeen. Zuen gurasoekin hautsi eta Domingorekin joan behar ote nuen?
‎Zure seme Si Mohand ondo dago osasun aldetik, nahiz eta bastante asperturik detentzioagatik, eta pentsatu behar duzu haren askatasuna zeure eskuetan dagoela, nahikoa izango da nahasmendu hori eta zeure jokaera hori utzi eta Gobernuaren alde jartzea". 467
‎Teologia kristauaren arabera, Jainkoak bere antzeko kreatu ditu gizakiak, pertsona guziak funtsean" berdinak", 854 eta kristauek Jesukristoren berri ona zabaldu behar dute Haren Erresuma ahalbait arinen hel dadin. Islamean ez da horrela, gizakiak ez dira berdinak, Alaren makhluq baizik ez dira, Haren ‘esklabo’ edo ‘mirabeak’ Alak desberdinak sortu zituen gizakiak:
‎Arren, Mahometek bere baitan egia bat ediren zuela erran zuen, bere leinuari ez ezik, mundu osoari ere aldarrikatu behar ziola egia hura, zeren zeruko loriatik jaitsia, Gibril arkaingeruak jakinarazia baitzion ez dela Jainko bat baizik eta Mahomet-ek berak izan behar zuela haren profeta; hazi ttipia palmondo edo tamarindo egiten zen bezala, denboraren buruan egia hura munduko lau xokoetaraino hedatuko zela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia