Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2000
‎Ai, jaun André, ez dizut kontatuko zein arrai eta alegera sentitu nintzen alabantza haiekin, zeren kontaezina bailitzateke, baina jakizu, halarik ere, ezen tipi geratuko nintzatekeela, baldin erranen banizu ezen, nola oiloak, arrautza errunez gero, kakaraka eta zalapartaka aldarrikatu behar izaiten duen bere balentria lau haizeetarat, hala sentitu nintzela ni ere, munduari nor nintzen edo nor izan nintekeen erakusteko gogo ezin biziagoarekin, zeren, aitzina beha, Urbiaingo filosofo tipi hura Urbiaingo doktore edo Urbiaingo jakintsu bihur baitzitekeen, Hiponako edo Akinoko maisuen pareko. Eta guztiz konbentzitu nintzen orduan, nobizio maisuari adituz gero, ezen studioak bihurtu behar nituela neure bizitzako ardatz, baita neure begi bihotzen aitzineko eta gibeleko muga ere, lehen urrats eta azken.
‎Eta urbiaindar guztiek zerabilten ipuin hura mihian, kezkatsu eta antsiatsu, baita gure aitak eta Mattinek ere... Baina, nola nihaurk izan behar bainuen, handik aitzina, neure anaiaren helduleku, zeren hura ahul baitzegoen eta haren ahuleziak nihaur behar baininduen kontrapisu, hala nuen erabakia ezen gero eta gogorrago izan behar nuela neure buruarekin, eta ezin sinetsi nuela, hasteko, ipuin hura; derradan, ordea, ezen, neure lehen erabaki haren hartzeko, ez nuela buruhauste handirik izan, zeren, osaba Joanikotekin haserre nengoen arren, ezin ahantzi bainuen ezen haren irakaspenetarik ikasi nuela ez zitzaiela ipuinei kasu handirik egin behar, eta ongi frogaturik nuela, halaber, ezen, puntu hartaz denaz bezainbatean, arraz...
‎noiz heure buruaren jabe...?", alferrik. Harik eta, erromesaldi honi lotu aitzin —hogeita bortz urte bete nituenean doi—, neure buruari zin egin nion arte, guztiz serios, ezen entseiatu beharra nuela neure urguiluaren jabe izaiterat, neure zentzuen, eta neure buruaren. Zeren, zure osabak erran duen bezala...
‎Eta nigar haren ondotik bertze emazteki bat nintzen jada... zeren etxeko ardi beltz hura guztiz beltza izan baitzitekeen, baina nik baino zabalagoa zuen bihotza. Eta ulertu nuen ezen nihaurk ere ireki eta zabaldu egin behar nituela neure bihotzeko ateak, ordu arte zazpi giltzaz hertsiak. Gero, bertze karta leitu nuen.
2001
‎Norbaitek galde dezake zergatik eginen dudan hori, eta lehenago aipatu arrazoiez gain, esan behar dut neure neurrian ere nekatuta nagoela, hots, pertsonalki hainbeste onura jasotzeagatik ere, komenigarria dela, bai mailape rtsonalean nola sozialean, lehendakariak aldatzea, eta nik neuk horixe eginen dudala, Jainkoa lagun, heldu den urtean. Are gehiago, Ana Urkiza gure idazkari berriak proposatzen duen legez, Euskal Idazleen Elkartea ren historian hiru aro desberdintzen ahal badira:
2002
‎Ez nekien nori eskatzen nion barkatzeko. Gero konturatu nintzen neure buruari eskatu behar niola barkamena, eta neure buruarekin egon behar nuela ados, onartu egin behar nuela neure izaera. Behin, hain etsia eta nekatua nengoenez, beste mundura joateko desioa sartu zitzaidan.
2004
‎Behin edo behin, nire esturari eta nire angustiari ihes egiteko edo, amona Sinforosaz oroitu eta elizaren batean sartzen nintzen, baina bisita haietan ere Jainkoaren ausentzia besterik ez nuen neureganatzen; egoera hartan, liburuekin bakarrik lortzen nuen, maila batean, denboraren joana atseginago egitea –garaitsu hartan irakurri nuen Henry Millerren Trópico de Cáncer–: besteen bizipenak, baina –ez Bukowskyrenak, ez Henry Millerrenak berarenak, ez Saderenak, ez beste inorenak– ez zitzaizkidan aski, eta berandu gabe ulertu nuen nik neuk bilatu behar nituela neureak. Eta, horrela, egun batean irakurtzeari utzi eta, barrutik jaten ninduèn bakardadeari aurre egiteko, etxetik hurbil nuèn barra amerikano batera joaten hasi nintzen.
2006
‎" Premia larria: babestu egin behar ditut neure buru uhinak!"
‎Hizlari horren diskurtsoaren analisia egin lukeen beste garai bateko edo beste nazio bateko kritikariak zirkunstantzia horiek guztiak kontuan hartu lituzke, eta bere burua entzuleriaren kokapen berean jarri luke diskurtsoaren gaineko judizio egiazko bat eratze aldera. Antzera, lan bat publikoarengana zuzentzen denean, nahiz eta ni egilearen adiskidea edo etsaia izan, egoera hori ez dut kontuan hartu behar; aintzat hartu behar dut neure burua, baina gizaki gisa, zentzu orokorrean ulertuta, eta ahal den neurrian ahantzi behar ditut nire izate partikularra eta nire zirkunstantziak. Aurreiritzien mendean dagoen pertsonak ez du betetzen baldintza hori, eta bere kokapenari eusten tematzen da; ez du bere burua kokatzen obrak duen ikuspuntuan; obra beste garai eta nazio bateko pertsonengana zuzenduta baldin badago, haien ikuspegia eta aurreiritziak ez ditu aintzat hartuko.
2009
‎Begiz jateaz gain, neska mutilek han eta hemen ukitzen zuten aparatua, pilotuak bere erretolikarekin jarraitzen zuen bitartean? jakin behar baituzue neure andregaitzat dudala monoplaza, izena ere halakoa baitiot jarria: Rosanna; pilotuaren esaldiak aho zabalik utzi zituen orbetar guztiak, Nazario izan ezik, beharbada, egin ere, egin baitzuen honek halako keinu ia sumaezin bat, begiak apur bat itxiz eta hasperen eginez, harekin pilotuari zera esan nahi balio bezala:
‎Jorge Kirsch pilotu frantziar ezagunak honekin irabazi zuen Deutsch de la Meurthe-ko kopa, orain dela urte pare bat, atera hortik kontuak...! Begiz jateaz gain, neska mutilek han eta hemen ukitzen zuten aparatua, pilotuak bere erretolikarekin jarraitzen zuen bitartean... jakin behar baituzue neure andregaitzat dudala monoplaza, izena ere halakoa baitiot jarria: Rosanna; pilotuaren esaldiak aho zabalik utzi zituen orbetar guztiak, Nazario izan ezik, beharbada, egin ere, egin baitzuen honek halako keinu ia sumaezin bat, begiak apur bat itxiz eta hasperen eginez, harekin pilotuari zera esan nahi balio bezala:
‎Nondik hasi hori ikertzen? Lehenen aztertu behar dut neuk dakidana; joan gaitezen gero ingurura, geure amarenera. Zeure amaren kultura eta zurea berdintsuak dira, baina ez berdin berdinak, zeren hark ezagutu ditu gauza batzuk zuk ezagutu ez dituzunak.
2011
‎–Lurrak jan behar dituen neure begitxo hauekin ikusi nituen, esan nion, berak maiz erabiltzen zuen esamoldea erabiliz?, eta argiak zeuden nire begiak, logurak zertxobait erreak, gehien jota ere.
‎–Ez nuen urtetako prozesurik hasteko gogorik; banekien nolakoak ziren, ezagutzen nituen, eta ez zitzaizkidan gustatzen, ez nituen gorroto, baina ez dakit maite nituen ere, ezin nuen une horretan erabaki; uste dut egin nuela ama bati eska dakiokeen guztia, bazuten adina bakarrik bizitzeko, jasateko ama joan egin zela, beraiek doako amak defendatzen dituzte, nik ez dut horrelako duintasunik behar, orduan dagoeneko ez, momentuz ez, nituen geroago, geroagorik baldin badago, eta ez egotea beti gerta daitekeen zerbait da?. Komuneko papera aluan papurtu zitzaion, hain material arrotza urezko ingurunean, eta bat lehenengo, bi gero, lurrean zimurturik zetzan bainujantzitik atera zituen oinak; muxu eman zien bere belaunei, bere buruari,, urteetan egitearen egiteaz tik eran egiten dut, norbait behar dudanetan neure buruari musu ematen diot, muak, muak, bana belaun bakoitzari, ezagutu berri banitu baino sendoago, amonago.
‎Hementxe eten behar dut neure kontakizuna. Intina sartu da etxean.
2012
‎–Maisu, zer egin behar dut neure burua ezagutzeko?
‎Edonork har dezake kontuan lan hori egiteko nire eskuek egin behar izan zuten indarra, baina indarrak eta eraman onak lan hori eta beste gauza asko egiteko gai egin ninduten. Hau aipatzen dut bereziki horrelako lan txiki bat egiteko denbora nola joaten zitzaidan ikusarazteko; hau da, laguntza eta tresnekin txikikeria izan zitekeena lan itzela zela, eta denbora harrigarria behar nuela neuk bakarrik eta neure eskuz egiteko. Baina hala ere, eraman handiz eta ahaleginduz, gauza asko egin nituen; egia esateko, nire egoeran beharrezkoa nuen edozer, aurrerago azalduko dudan bezala.
‎Nahiz eta irla hartan gaizki erabili nindutenik ezin dudan esan, halere aitortu beharra dut neure burua baztertuegia sumatzen nuela, eta mespretxatua ere bai neurri batean. Zeren eta ez Printzeak ez jendeak ez baitzuten beste jakintza arloekiko jakingurarik, matematika eta musikarekiko izan ezik, zeinetan beraiek baino askoz gutxiago bainintzen, eta ondorioz aintzakotzat hartu gabea.
‎«Adibidez, auzokoari buruan sartzen bazaio nire behiaz jabetzea, legegizon bat kontratatzen du, hark nire behia hartu lukeela frogatzeko. Orduan, nik beste bat kontratatu behar dut neure eskubidea defendatzeko, arau guztien aurka baitoa nork bere buruaren izenean hitz egitea. Eta horrela, kasu honetan, ni, benetako jabea naizen hau, bi eragozpen handiren aurrean aurkitzen naiz.
‎Hamar egunen buruan Don Pedrok, neure etxeko gauza batzuk kontatuak nizkionez, ohore eta kontzientzi arazotzat proposatu zidan neure sorterrira itzuli eta emazte eta umeekin bizi behar nuela neure etxean. Portuan, itsasoratzeko prest, ontzi ingeles bat zegoela esan zidan, eta hark berak hornituko ninduela beharrezko gauza guztiez.
2013
‎Horretan, gainera, osaba Omar dut jarraibide? Osaba, izan ere, Islamari emana bizi da, gau eta egun bere ospitalean sartuta, eta nik ere aurkitu behar dut neure bidea?
‎Horretan, gainera, osaba Omar dut jarraibide... Osaba, izan ere, Islamari emana bizi da, gau eta egun bere ospitalean sartuta, eta nik ere aurkitu behar dut neure bidea...
‎Ez zitzaidan inporta, noski, erreserbaren aurrerakina, garrantziarik gabeko diru kopuru erdeinagarria bera, birsakelaratzea edo ez; italieraz eztabaidatu behar banuen neure buruari adorea ematearren zen, nonbait tratulari, etekinzale, taxujale, iruzurti eta arrakero sentitze aldera.
‎Beste guztia, endredoa. Ez naiz ari asaldura mental batez, larriduraz baino, inoiz ez delako arras eta betiko desagertzen bizitza osoan lagundu digun galderatxoa(" Zer edo nor behar dut neure burua aurkitzeko?"). Biziaro bakoitzean kapaz izan garen arren erantzun balekoa emateko, galdera horren sorburua den irrika, asegaitza denez gero, zirika hasten da berriz helduaroan.
‎Agian erostetxe handietan aurkituko dute sublimazio bide zilegizkoa. Ausardia modu bat behar baita hertsaturiko sentimenduei azalera irteten uzteko, baita argitasun modu bat ere, berebiziko galderaren terminoak aldatzeko (hau da," Zer edo nor behar dut neure burua aurkitzeko?" itauna" Nola nahi dut bizi orain?" bihurtzeko). Adrienne Richek Adrienne Richi galdetu bezala:
2014
‎Beste guztia, endredoa. Ez naiz ari asalduramental batez, larriduraz baino, inoiz ez delako arras eta betiko desagertzen bizitza osoanlagundu digun galderatxoa(. Zer edo nor behar dut neure burua aurkitzeko??). Biziarobakoitzean kapaz izan garen arren erantzun balekoa emateko, galdera horren sorburua denirrika, asegaitza denez gero, zirika hasten da berriz helduaroan.
‎Nik zerbait galdetu, eta zuk Beti ibili behar duzue neu izorratzen?
2015
‎Zuk erakutsi zenidan, eskaparateetan motorrak begiratzen genituen bitartean. Tubodeescapetik nola ateratzen zen kea, halaxe egin behar nuela neuk ere, haserreak eragindako puzkerrak uzkitik atera. Zulotik.
‎Euskaltasunaren zenbait ikuspegiren arabera, hantxe behar nuke neure funtsa, neure oinarri eta bihotza. Baina ez:
‎Nik ere banuen garbitualdi baten beharra. Nik ere lehortzen jarri behar nituen neure ekaitzak.
‎leherketaren une berean, amaiera eta esker oneko hitzak esaten ari bainintzaien Europa guztitik etorritako ginekologoei, Espainiako Ginekologoen Elkartearen izenean gainera. Nork pentsatu behar zuen neu izan nintekeenik entzun genuen burrundara izugarri haren eragilea?
‎–Ez dut halakorik nahi. Behar dudana neure diruarekin erosten dut. Gaixotzen naizenean ere, botikak erosten ditut, milaka kubatarrek egiten duten moduan, zeren haiek ematen dizutenarekin ez zaizu deusetarako ailegatzen?.
‎Eta ez dakizuela kosta hori horrela dela ulertzea, batzuetan zuongan ikusi dudanez esan dizuedanean, eta hau santa handia izan nendila nahi zenuketelako da, eta zuzen zaudete: nik ere horixe nahi nuke; baina zer egin behar dut neure erruz soil soilik galdu badut! Ez naiz kexatuko Jainkoaz, zuen gurariak bete daitezen, Hark hainbat laguntza eman ez izanaz; ezin dudala esan hau malko eta nahasmen handirik gabe, niri irakats liezadaketenei idazten ni neu ari naizela ikusirik.
‎20 Batzuetan nahigabeturik egoten naiz haren zerbitzuan hain denbora gutxi eta ezinbestean nik nahi nukeen baino gehiago eman behar nuelako neure gorputz hain ahul eta kaskarra zaintzen. Behin otoitzean ari nintzen eta lotarako ordua iritsi zen; ni min handiekin nengoen eta ohiko oka egitea zegokidan.
‎5 Ni neurekin hara eramango nituen mojak ekartzen hasi nintzen; zazpi izan ziren, andre hark nahiago zuelako gehiago izatea gutxiago izatea baino, eta korukoa ez den ahizpa bat, nire laguntzailea eta ni neu. Gure bila etorri zen pertsona bat horretarako ongi prestaturik, diligentzian, bi aita oinuts eraman behar nituela neurekin esan niolako; eta horrela, aita Nikolas Jesus Mariarena eraman nuen, perfekzio eta zuhurtasun handiko gizona, Genovako semea. Berrogei urte baino gehiago zituela hartu zuen abitua, nire ustez (orain behintzat baditu eta orain dela gutxi hartu zuen), baina epe laburrean hain aurrerakada handia eginik, badirudi gure Jaunak hautatu zuela jazarpenezko garai neketsu hauetan Ordenari lagun diezaion, asko egin baitu; izan ere, lagun zezaketen gainerakoetatik, batzuk erbesteratuak zeuden, beste batzuk kartzelatuak.
2016
‎Baldintza bakarra jarri nien, eta inongo eragozpenik gabe onartu zidaten: lanbide horretan denbora dezente neramanez eta gidoilarien mundutxoa ongi ezagutzen nuenez, nirekin lan egin behar zutenak neuk aukeratzea. Diego eta Irene etorri zitzaizkidan gogora segituan.
‎Badakit, beraz, Mercier eta Camier eta nortasun propioaren bilaketa neketsua eta bidaiaren ezintasuna eta horren guztiaren berri. Parodia grotesko horren partaide bilakatu behar dut neuk ere. Esan egin behar al diet alderrai ibildaun arlote bi baino ez direla, munduko gizonik mixerableenak?
2017
‎Orduan hartu nuen erabakia: debekuak debeku, pikondora igo behar nuela neuk ere. Aitaren aginduari ezin nion men egin, honezkero.
‎Akatsa konpontzeko bidean gara baina oraindik gauza asko dago egiteke: munduak ulertu behar nau eta mundua bera ulertu behar dut neuk ere.
‎Norbaitek molestatzen bazuen ere, bere burua zaintzeko behar zuela neure buruari sartu nahian ibili nintzen. Baina banekien hori ez zela nire benetako arrazoia.
‎Baina ez autoitzultzeko arrazoiaskotarikoak ere eman dituzte idazleek; gurean, esaterako, ezagun da Anjel Lertxundirenjarrera: «Nire bizitza osoa eman baldin badut estilo jakin hori lantzen hizkuntza jakin batean, zertan hasi behar dut neure libururen bat itzultzen, aurrez baldin badakit guztiz neutralizatutageldituko zaidala nik nahi nukeen estilo hori?» (Egia, 1999: 120).
‎Ez neukan komikotasunik eta punto. Are gehiago, aitortzen hasita, aitortu behar dut neure burua gutxietsi ordez, gainontzekoak jende sinplea zirela pentsatzen nuela. Idiota izateko mila modu daude, horra bat.
2018
‎Nolanahi ere, zuk ederki azpimarratu duzun bezala, arras gogobetegarria zait harekin egokitu izana. Onar dezadan, azken batean, zorionekotzat hartu behar nukeela neure burua. Zorte handia izan dut, baiki, aukera izan dudalako ez soilik Churchill jaunarekin jarduteko, baizik eta baita beste lider handi eta gizon itzaltsu batzuekin ere, amerikar zein europar.
‎eta gaur, ordenagailu ondoan pilatuta dauzkan karpeten meta mehea ikusita, ez dut uste oso goiz izango denik. Batzuetan, altxatzean, bere gainetik kontu handiz jauzitxoa egiten dudanean, beti beranduago esnatzen den arren, paretaren kontrako oheko aldean lo egin behar duena neu naiz, aldarrikatzen duen ditxosozko, klaustrofobia punttu, horren kariaz?, atximurka egiteko gogoa sartzen zait, pixka bat astintzekoa, sukalderaino joan eta gainetik katilu bete ur botatzekoa.
2019
‎Sekula galdetu al diozu zeure buruari abertzalea ote zaren abertzale batzuek esaten dutena gustatzen ez zaizulako? Zergatik justifikatu behar dut neure burua feminista identitatean?".
2020
‎Kasu honetan aitortu behar dut neu ere apur bat piku gainean atzeman nauela. Gozokirik ez zait komeni, baina maite ditut pikuak, sasoian sasoikoak, pikupasak barne, botatzen dudan muskil bakoitzak pentsamendu bat ekartzen baitit.
‎Behin ere ez nintzen sartu golfeko urbanizazioan alde hartatik, sarrera nagusia hegoalderago baitago, Urdanibia hoteletik hurbil. Banekien eskuinetara egin behar nuela neure zordunaren txaletera joateko, baina errepiderik ez eskuinetarantz. Jakina, konturatu nintzen bat batean:
‎–Egin behar dudana neuk bakarrik egin zezakeat.
‎Beste laurak neskak ziren. Nolabait esateko, etxea aurrera atera behar zuena neu nintzen eta garai hartan, alargun gelditzen ziren emakumeen semeek soldadutzatik libratzea eska zezaketen. Ez zen erraza lortzea, baina, nola edo hala lortu nuen.
‎Beso mugimendu bat, arraunka harean sartu eta emeki emeki lurperatzen zara denen begiradetatik urrun. Oskola behar nuke neuk ere. Harean ito eta hop!
2021
‎bigarren perpausa lehenbizikoaren ondorioa baita. Bigarren adibidean, berriz, eman dezagun windsurf zalea naizela eta, horrenbestez, haizea behar dudala neure kirola egin ahal izateko. Egoera honetan, noski, hala ere aurkitzeak ez gaitu batere harritzen.
‎Asmatu duzu. Oraingo lana uzteko arrisku bizian jarri behar dut neure burua.
‎–" Guztioi gertatzen zaigun bezala, aitortu behar dut neuk ere baditudala nire aurreiritziak...". Ez dakit okurritzen zaidan iritzi profesional bat hasteko modu antiprofesionalagorik norbere aurreiritziak paseatzea baino.
‎Zeren eta egia hori ez dago bakarrik hitzetan, baizik eta baita prozesuan ere. Harri batek asko esan dezake, baina nik ez dut ikusten harri batean Jorge Oteizak ikusten zuen guztia; Oteizaren begirada behar dut neurea zabaltzeko.
‎–Baina maite behar nauzu neu ere paregabea izan nadin. Egia da maite nauzula.
2022
‎Liburua hartu nuen eta galdetu nion langileari mesedez eraman nezakeen, dirurik ez nuelako. Laburki kontatu nion oroimena galdu nuela eta liburua behar nuela neure burua ezagutzeko. Gazteak egoera ulertu zuenez, esan zidan liburua ahal nuenean ordainduko nuela.
‎Baina herri bat armatuta badago, ezin da esklabo bihurtu, bere burua defenda dezake eta. Armen alde nago bizitzaren alde nagoelako, eta, inork nire biziaren kontra egiten badu, nik modua izan behar dut neure burua defendatzeko.
‎batetik, abertzalea naizelako, eta, bestetik, bakezalea naizelako. Aitortu behar dut neure burua inoiz ez nuela irudikatu erakunde publikoetan.
‎–Ez, ezkontza urrats serioa da, eta lehendabizi ongi aztertu behar ditut neure gain hartu beharreko betebeharrak, erantzukizuna, ez dadin izan bazterrak nahasteko. Kontu honek hain kezkaturik nauka, ezen gauean ezin baitut lorik egin.
‎–Mehatxatutzat hartu behar dut neure burua?
‎Udarea eta sagarra ipini dizkit, azala kenduta eta zatituta. Honezkero neuk gai izan behar nuke neurea prestatzeko, baina amak badaki fruta zuritzen hasteko nagia naizela. Badaki berak prestatuko ez balit ez nukeela jango, eta jatekotan platanoa baino ez, azala kentzeko erraza delako.
‎Bart logale izan dela, kexuka izan dut ikasketa burua, egin behar zuen ekitaldiaren aurkezpenean huts egingo ote zuen beldur. Eta onartu behar dut neuk ere horrela igaro ditudala azken gauak, mahai inguruak aurrera egingo ote zuen, istripurik bidean izango ote zen, eta azkenean ikasleek bere zereginean aurrera egingo zuten arduraz bururik eginda. Zeren, beraiek parte hartu ezean kale egingo zukeen antolaketa osoak.
‎...klin klin klin kontrakoa esaten didazue izan zaitez zu zeu diozue zu maitatzen ez bazara inork ez zaitu maitatuko izan zaitez zu tun tun tun tun zeu eta guk zaitugu tururuntun tururuntun tururuntun tun bueltan zerbaiten esperoan egongo ez bazinete bezala hello moto parentesi bat irekiko dut baina osea ze tzukutzun tzukutzun tzukutzun tzukutzun tz zikina besteek ni maitatzeko helburuarekin maitatu behar dut neure burua ezin da izan maitatu zeure burua sinmas osea zu maitatu behar zara besteek zu maitatze klin bale eta nola egiten tzukutzun hori nola esaten zaio zeure buruari maite duzula maite natzainit maite zaidait maite nakiodakit edo ez dakit edo tuntuntun tururuntuntun tun tun tun tun tun (iphone) ez didazue erakutsi errua zuena da tzukutzun ez nirea klin edo bai edo ez edo hello moto agian...
2023
‎Jada ez da erreala sentitzen dudan estutasuna, diruari dagokionean, diot. Orain saiatu behar dut neuk, neuretzat zerbait egiten.
‎Ez nintzen ausartu Santiri lehenago deitzera galdera gehiegi nituelako eta lehenengo ordenatu egin behar nituelako neure buruan. Baina ezinezkoa egiten zitzaidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia