2015
|
|
6 Batzuek uste izan dezakete ezin dutela gogoetarik egin Pasioaz; beraz, gutxiago egin ahal izango dute Birjina guztiz santuaz, eta Santuen bizitzaz, haien oroipena guretzat hain ongarri eta arnasa emaile izan arren. Ez dakit nik zertan pentsatzen duten; gorputzezkoa den guztitik aldendurik, aingeru espirituak maitasunez sutuak daude beti; gorputz hilkor honetan bizi garenok, ordea, gorputz hilkorra izan eta Jainkoagatik hain gauza handiak egin zituzten haiekin harremana izan, haiengan pentsatu eta haien laguntza izan
|
beharra
dugu; are gutxiago aldendu behar da nahita geure on guztia eta erremedioa dugun Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasun txit santutik. Eta ezin dut sinetsi halakorik egiten dutenik, nahasita daudela baizik, eta horrela kalte egingo diete beren buruei eta besteei.
|
|
9 Egia da, Jaunak zazpigarren egoitzan sar dezanak, oso gutxitan, edota ia inoiz ere ez duela ahalegin hau egin beharrik izango, gogoratzen banaiz, han esango dudan arrazoiarengatik; baina aldiro aldirokoa da Kristo gure Jaunarekin era miragarrian ibiltzetik ez aldentzea, eta haren laguntza beti da jainkozkoa eta gizatasunezkoa era batera. Beraz, esanda dagoen sua borondatean pizturik ez dagoenean eta Jainkoaren presentzia ere sentitzen ez denean, bilatu
|
beharra
dugu; hauxe da, izan ere, Haren Maiestateak nahi duena, Kantarik Ederreneko Emazteak egiten zuenez, eta galde diezaiegula kreaturei nork egin zituen, san Agustinek, uste dut, bere Meditazioetan edo Aitorkizunetan dioenez?, eta ez gaitezela ergelen antzera egon denbora galtzen behin eman zitzaigunaren zain egotearren, hasieretan Jaunak urtebetean eta urte askoan ere ez ematea gerta baitateke; Hare... Bada, Jainkoari nola poza eman aginduen eta aholkuen bidez badakigunez gero, ibil gaitezen honetan arretaz, eta haren bizitza eta heriotza eta zenbat zor diogun gogoan erabiltzean; gainerakoa betor Jaunak nahi dezanean.
|
|
Sinets iezadazue eta ez murgildu horrenbeste, beste leku batean esan dudanez? luzea da bizia, eta askotariko nekez betea, eta Kristo geure ereduari begiratu
|
beharra
dugu, nola eraman zituen nekeak, eta baita haren apostolu eta santuei ere, perfekzioaz eraman ditzagun. Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere.
|
|
4 Idazteko agindu zidanak esan zidan, Karmengo gure Amaren monasterioetako moja hauek otoitzeko zalantza batzuk norbaitek argitu
|
beharra
dutela, eta uste duela emakumeek hobeki ulertzen dutela beste emakume batzuen hitz egiteko era, eta niri didaten maitasunaz egokiago etorriko zitzaiela nik esan niezaiena; arrazoi honengatik, uste du, nolabaiteko garrantzia izan dezakeela, zerbait esaten asmatzen bada; eta horregatik, idaztean haiekin hitz eginez joango naiz, beste pertsona batzuei egoki etor dakiekeela pentsatzea zentzugabea del... Mesederik nahiko egingo dit gure Jaunak, haietakoren bat horretaz baliatzen bada Bera pixka bat gehiago goresteko:
|
|
Baina, deabruak beti asmo txar txarra duenez gero, haietako bakoitzean demonio samalda bat izan behar du gela batzuetatik besteetara igarotzea oztopatzeko eta, arima gaixoa horretaz ohartzen ez denez gero, era askotara egiten dizkigu iruzurrak; erregea dagoen lekutik hurbilago daudenei ezin die egin hainbeste; hemen, ordea, oraindik munduko gauzetan sarturik eta atseginetan murgildurik eta hango ohore eta gurarietan barreiaturik daudenez gero, arimaren zerbitzariek (zentzumen eta ahalmenak) ez dute Jainkoak berezko izaeran eman zien indarrik, eta arima hauek erraz izaten dira mende hartuak, Jainkoa ez iraintzeko gogoaz jardun eta egintza onak egin arren. Beren buruak egoera honetan ikus ditzatenek, ahal duten eran, Haren Maiestatearengana sarri sarri jo
|
beharra
dute, haren Ama bedeinkatua hartu bitarteko, eta haren Santuak, hauek haien ordez borroka egin dezaten, haien zerbitzariek indar gutxi baitute beren burua babesteko. Egia esan, egoera guztietan da beharrezkoa Jainkoagandiko laguntza.
|
|
Horrela ikusiz, Inkisizioak bahiturik zuen liburu hark osatu
|
beharra
zuen, geroko esperientzia mistiko berriekin. Horren harian, honela idazten dio bere neba Lorenzo Cepedari dataz:
|
|
–Idazteko agindu zidanak esan zidan, Karmengo gure Amaren monasterioetako moja hauek otoitzeko zalantza batzuk norbaitek argitu
|
beharra
dutela, eta uste duela emakumeek hobeki ulertzen dutela beste emakume batzuen hitz egiteko era, eta niri didaten maitasunaz egokiago etorriko zitzaiela nik esan niezaiena; arrazoi honengatik, uste du, nolabaiteko garrantzia izan dezakeela, zerbait esaten asmatzen bada; eta horregatik, idaztean haiekin hitz eginez joango naiz, beste pertsona batzuei egoki etor dakiekeela pentsatzea zentzugabea del... (Hitzaurrea, 4).
|
|
Ez diot Haren Maiestateak estimu handitan izango ez dituenik, ona da-eta; baina haiei ez erreparatzea nahiko nuke nik, egiten ditudanik ere kontuan ez hartzea, ez direlako ezer. Baina barka, ene Jauna, eta ez errurik egotzi niri, zerbaitekin kontsolatu
|
beharra
baitut, ez zaitudalako ezertan zerbitzatzen; gauza handietan zerbitzatuko bazintut, ez nituzke kontuan izango huskeriak. Zorionekoak egintza handiekin zerbitzatzen zaituztenak!
|
|
Ziurtasun handia eman zidan eta, nire ustez, on egin zion berari ere; bada, bera oso ona bazen ere, handik aurrera otoitzari gehiago eman zitzaion eta bere Ordenako monasterio batera baztertu zen, bakardade handia zegoenera, otoitzean hobeki jardun ahal izateko. Han bizi izan zen bi urte baino gehiago, eta obedientziak atera zuen handik; asko sentitu zuen, baina beraren
|
beharra
zuten, bera halakoa zelako.
|
|
18 Haren pobretasuna handia zen oso eta baita hildura ere gaztetan; esan zidan, gertatu izan zitzaiola bere Ordenako etxe batean hiru urtez bizi izan eta hango fraiderik ez ezagutzea, ahotsetik izan ezik; sekula ere ez zituelako begiak jasotzen, eta horrela, norabait joan
|
beharra
zuenean, ez zekien nondik jo fraideen ondorik joan ezik. Hau bideetan gertatzen zitzaion.
|
|
11 Hura nire inperfekzio hain handiak ulertuz joan zenean, eta bekatuak ere izango ziren (harekin harremana izan ondoren, zentzatuago egon arren), eta argi egin ziezadan Jainkoak egiten zizkidan mesedeak agertu nizkionean, esan zidan bata ez zela bestearekin uztartzen, grazia haiek oso aurreratu eta hilduratuak zeuden pertsonentzat zirela, beldur handia izan
|
beharra
nuela, gauza batzuetan parte txarreko espiritua zeritzolako, azken ebatzirik hartzen ez bazuen ere, baina ongi pentsa nezala neure otoitzari buruz nik ulertzen nuena eta esateko berari. Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak.
|
|
Zeuk eman balioa, ene Jauna; araztu ezazu hain zikina den ura, behinik behin norbaiti juzguak egiteko tentaldirik eman ez diezaion, niri eman zidanez, pentsatuz zer dela eta, Jauna, uzten dituzu halako pertsona santuak, beti zure zerbitzuan lanean jardun dutenak, erlijioan heziak eta egiaz erlijiosoak direnak, eta ez ni, erlijioso izena baizik ez nuena, eta argi ikustea haiei ez zeniela egiten niri bezalako mesederik. Argi ikusten nuen, ene Jaun ona, gorde egiten zeniela saria era batera emateko, eta nire ahultasunak, berriz, honen
|
beharra
zuela. Haiek, indartsuak direnez gero, halakorik gabe zerbitzatzen zaituzte eta jende kementsu bezala tratatzen dituzu eta ez interesagatik ari direnak bezala.
|
|
Horrekin batera letraduna bada, irabazi handi handia da. Baina hiru gauza hauek batera aurkitu ezin badira, bi lehenak garrantzitsuagoak dira; bada, letradunengana jo dezakete haiekin komunikatzeko haien
|
beharra
dutenean. Diodanez, otoitza eduki ezik, hasieratan letrek gutxi balio dute; ez dut esaten ez dutela harremanik izan behar letradunekin; bada, egian bidea harturik ez doan espiritua nahiago nuke nik otoitzik gabe; eta letrak izatea gauza handia da, hauek gutxi dakigunoi irakasten eta argia ematen digutelako eta, Eskritura Santuko egietara iritsirik, behar duguna egiten dugulako:
|
|
Gutxi laguntzen dit horretarako asti gutxi izateak, eta horrela Haren Maiestateak egin behar izaten du; izan ere, komunitatearekin ibili
|
beharra
dut eta beste zeregin askotan (orain hasieratan dagoen etxean bainago, gero ikusiko denez), eta honela sosegu gabe idazten dut, tarteka marteka, eta hau nahiko nuke, Jaunak espiritua ematen duenean, erraz eta hobeki jartzen baita: badirudi aurrean eredu bat duenak bezala egiten duela lan hura; baina espiritua falta bada, esan ohi den bezala, ahuntz erdara balitz baino ordena hoberik ez du izango hizkuntza honek, urte asko otoitzean egin badu ere.
|
|
9 Otoitzean hasi berri direnez esan dezakegu putzutik ura ateratzen dutenak direla, beren aldetik lan handiaz ateratzen dutenak, esanda daukadanez; zentzumenak biltzen nekatu
|
beharra
dute; barreiaturik egoten ohituak daudenez gero, lan handi handia da. Ohituz joan behar dute ikusteari nahiz entzuteari, eta are otoitz orduak egitez betetzeari garrantzirik batere ez ematen, bakardadean eta, aparte egonik, iraganeko bizitzaz pentsatzeari baizik.
|
|
Hala balira, hautsi bitza paperok berorrek; eta ez balira, arren eskatzen diot, lagun diezaiola nire ezjakintasunari hemen gauza asko gehituz. Izan ere, Jainkoaren zerbitzuko gauzak hain motel dabiltza, non elkar babestu
|
beharra
baitute haren zerbitzuan ari direnek aurrera egiteko, munduko huskeria eta atseginetan jardutea ontzat hartzen den honetan. Eta hauek ikusteko begi gutxi dago; eta norbaitek bere bizitza Jainkoagana bideratzen baldin badu, hainbestek jardungo du gaizki esaten, non lagunak behar baitira babesteko, sufritzea ongi eramateko bezain sendo egon arte; bestela larrialdi handian ikusiko dute beren burua.
|
|
Ez dakit zergatik esan dudan hau, neure bizitza kaskarrari erru handiagoa ezartzeko ez bada, halako heriotza ikusi eta halako bizitza ulertu ondoren, zerbaitetan halako aitaren irudiko izatekotan, bizitza hobetu
|
beharra
bainuen. Haren aitor entzuleak, domingotar eta oso jakintsuak?
|
|
Eta ez dut inorere ikusi horrelakorik, bide honetan behean gelditu denik; ezta arima koldarrik ere, apaltasunaren aitzakiaz, urte askoan beste haiek oso gutxian ibili diren adina ibili denik. Harri eta zur geratzen naiz zer egiten duen bide honetan gauza handietarako gogoa pizteak; arima, gero indarrik ez badu ere, hegaldia egin eta urrutira iristen da, lumaje eskasa duen hegaztitxoa bezala, nekatu eta gelditu
|
beharra
badu ere.
|
|
4 Pena handia ematen didala diot; Jaunak berariazko deiak egin
|
beharra
duela, eta ez behin, askotan baizik, salba daitezen, munduko ohore eta solasaldiak baimendurik, eta zertara dauden behartuak gaizki ulerturik, Jaunak nahi beza bertutetzat ez hartzea bekatua dena, nik sarri egin ohi nuenez.
|
|
Batzuetan, aipatu ditudan tentaldietan, iraganeko huskeria eta ahuleziak berriro itzartzen zitzaizkidala iruditzen zitzaidan, eta Jainkoagana jo
|
beharra
nuela. Gero, pentsamendu haiek zetozkidanez gero, guztia deabruarena zelako oinazea nuen, aitor entzuleak lasaitzen ninduen arte.
|
|
Kasu garrantzitsu bat gertatu zen, eta lehenago maite maite izan nuen neure ahizpa batekin egon beharra izan nuen eta, hizketan hasita, bera ni baino hobea izan arren, ez nintzen moldatzen berarekin (izan ere, egoera zibil desberdina duenez gero, bera ezkondua baita, elkarrizketa ezin zen eraman beti nik nahi nukeen bidetik, eta ahal nuen guztian bakarrik egoten nintzen), haren nahigabeak lagun hurkoarenak baino bizikiago ukitzen nindutela eta nolabaiteko kezka sortzen zidatela ikusi nuen. Azken batean, uste nuen bezain aske ez nengoela ohartu nintzen, eta oraindik arriskutik ihes egin
|
beharra
nuela, Jauna ematen hasi zitzaidan bertute hau haziz joan zedin, eta gero hala egiten saiatu naiz beti hemen, beraren laguntzaz.
|
|
7 Korua ganbara izan zen, erdialdean altuago zena; han orduen otoitza erreza zezaketen; baina sartzeko eta meza entzuteko asko makurtu
|
beharra
zuten. Bi bazterretan bi ermitatxo zituzten elizara begira, aldarerantz bi leihotxorekin eta burukotzat bi harrirekin, eta han ere gurutze eta burezurrak; ez zegoen han egoterik etzanda edo eserita izan ezik; belar onduaz beterik zeuden (lekua oso hotza zelako eta teilatua ia buruen gainean zutelako).
|
|
43 Ni gure Jauna gorestera eraman ninduen, eta zenbat eta harreman handiagoa izan haiekin, poz handiagoa hartzen nuen etorri izanagatik. Uste dut, nekerik handienak igaro
|
beharra
banu ere, ez nukeela nahiko arima hauek kontsolatu gabe uztea. Eta nire lagunetatik hemen geratu direnek esaten zidaten, lehenbiziko egunetan nolabaiteko kontrakotasuna aurkitu zutela, baina gero haiek ezagutu ahala eta haien bertutea ulertu ahala, haiekin geratzeaz poz pozik zeudela eta maitasun handia zietela.
|
|
...ra haren erabakiak, hainbeste urtetan zein biziera hartu zalantzan ibili ondoren (izan ere, orain daukana ez da erlijioso biziera, ez baitute botorik, ezta behartzen dituzten bestelako gauzarik ere, hantxe bakardadean egotea baino besterik), eta Jainkoak bihotza hain laster ukitu izatea eta biziera honetan zerbitzu handia egingo ziola, eta Haren Maiestateak hasita zegoena aurrera eramateko beraren
|
beharra
zuela aditzera ematea; asko lagundu baitu eta orain arte neke handiak eraman behar izan ditu eta hartara ohitzen den arte handiagoak eraman ditu (hasierako Erregela honek orain dituen kontrakotasunak kontuan izanik); izan ere, bere trebetasun, asmamen eta bizitza ona dela-eta, gure alde dauden eta babesten gaituzten pertsona askorekin du harremana.
|
|
Gero hemen, Jainkoak egin dizkidan mesedeetan atzera egin ez dudanez gero, nire iritziz, uste dut, askoz ere askatasun handiagoa hartu dudala berriro. Orain arte besteen
|
beharra
nuela uste nuen eta munduko laguntzetan konfiantza handiagoa nuen; orain, argi ikusten dut erromero lehorraren zotz batzuk direla guztiak, eta haiei helduz gero ez dela ziurtasunik, kontrakotasun edota gaizki esateen nolabaiteko pisua gainean izanez gero hausten baitira. Eta horrela, esperientziaz dakit, ez erortzeko benetako erremedioa gurutzeari heltzea dela eta bertan jarri zenarengan konfiantza izatea.
|
|
31 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, aita probintzialak meza entzuten eta klausura genuen lekuan eduki gintuenez gero, Valladolidera joateko adorea izan zuen, han predikatu
|
beharra
baitzuen; hala ere, nahigabe handiaz joan zen, Artzapezpikuagan ez baitzuen sumatzen, itxaropena izateko, baimena emango zuelako inolako seinalerik. Nik beti uste ona izateko baniotsan ere, ezin zuen sinetsi.
|
|
hau berorren gorentasunaren zerbitzuan egon daitekeela eta berak nahi ez; nik, ordea, gogoz egingo nukeela, baina ezin dudala! Gauza hauetatik eta txarragoetatik igaro
|
beharra
dugu gizakiok, eta oraindik ez dugu ulertzen mundua, eta ez da nahi izaten hura uztea.
|
|
Hala egin dezala gure Jaunak. Egia da elkarri lagundu
|
beharra
dugula. Jaunak nahi beza berorren buruaren jabeago ikus dezadala nik, espiritu prest baitu hala izateko.
|
|
2 Ordubete ematen digute soilik erantzuteko, mezulariak joan
|
beharra
baitu, eta, nire ustez, haiek ordu asko nahi dituzte; berorren jauntasunak agintzen diena betetzeko arreta handiz ari direlako, eta berorren ama pontekoak bere hitzek zer edo zer egingo dutela uste duelako. Hitzak esatean hark jartzen duen borondatearen araberakoa balitz eragina, ziur nengoke on egingo luketela; baina gure Jaunaren gauza da, eta Haren Maiestateak mugi dezake soilik, eta mesede handia egiten digu berorren jauntasunari gauzetarako argia eta desirak ematean, hain adimen argian ezinezkoa baita apurka apurka bi gauza hauek eraginik ez izatea.
|
|
7 Berori janari pixka baterako ordaintze aginduak ematen saia dadila, beste gastu batzuei erantzun
|
beharra
duenez gero, duelako eman nahi duenean, eta esaten didate ez dakit noiztik hona ez dizkiela ematen, eta dotea horrela izango dela uste izango dute. Egiaz, nik ahal banu, neke handirik ez nioke emango horretan.
|
|
Eta gera bedi Jainkoarekin, buru honek labur izatera behartzen bainau, ez, ordea, berorri haserre egin gabe geratzera, grazia egin baitit aita Nicolaori esaten dionak. Alde batetik mojak hartu
|
beharra
duela konturatzen naiz; bestetik, berriz, hemen gutxi ez izateak dakarren sufrimendu handiaren eta gauza askotarako dituen beste eragozpen ugariren esperientzia dugu. Jainkoak ekar dezala hil zenaren antzeko bat, guztia konponduko duena, eta gorde diezadala berorren agurgarritasuna.
|
|
6 Hark eta gainerakoak esan behar dena esango dutenez, eta nik beste gutun batzuk idatzi
|
beharra
dudanez, besterik ez gure Jaunak gorde diezadala eta eman diezaiola nik eskatzen diodan santutasuna baizik, amen. Meza liburuak oso onak dira, eta hainbeste gauza bidalirik, ez dakit nola ordainduko ditugun.
|
|
Gure Jaunak eman diezaiola berorri bere jainkozko grazia. ...la ikusirik, behar izango dela uste baitut, esan nahi izan diot lehengo egunean berorrekin tratatzen hasi nintzena, hau da, igande eta jaiegunetako meza kantatuei dagokiena; horretaz konturatu naiz egunotan ez nengoela gauza horretan sartua berorri hitz egin nionean eta uste nuen ez zela beharrezko ere horretaz tratatzea; helburu xumea nuen nik, ordea, eskriturak egin zirenean, baina orain zehaztu
|
beharra
dudala esaten didate.
|
|
Berori onarturik dago etxe honetan, ahizpa guztiak oso aldeko izanik hartzeko. Nik hemendik irten aurretik eman nahiko nioke abitua; baina ezinezkoa da, bihar oso goiz joan
|
beharra
baitut. Orduan ikusiko dugu elkar.
|
|
Jainkoa izan bedi berarekin, egiaz, berak duena gehiago iruditzen zait osasunik eza arima onik eza baino. Ezin utz daiteke hori jakin gabe, Almodovarren predikaria izendatu
|
beharra
baitute. Jainkoak nahi beza hura bere Ordenara itzul dadila; ez hura joateaz ez hura etortzeaz ez baitu gure Ordenak ezer galtzen.
|
|
3 Uste dut Joan Ovallek bideari ez ekitea komeni dela, nik neure nebarekin hitz egin arte; hemen eguraldi gordina delako batetik, eta hemen gelditzera behartuko duen negoziorik dakarren jakin arte bestetik; luzaro gelditu
|
beharra
balu, beharbada, berori berarekin etortzea nahiko luke elkarrekin itzultzeko. Nik laster idatziko diot berriro eta esango diot nola atzeratu dudan beraren etorrera, eta eguraldia bigunagoa izango da.
|
|
Baina gauzak hemendik ez daude ohi dudan bezala irteteko eran, beti egon behar dudan lekurantz izan ezik, nuntzioa gaizki informatua baitago, eta nire fraide hauek urrats guztiak kontatzen hain arreta handikoak direnez, ezin zaie orain aukerarik eman; eta gutunak eta arazoak hainbeste direnez, monasterioak atsedenik gabe itota ibiltzea litzateke; horregatik eta beste arrazoi batzuengatik, bisitariak ez dit utzi hemendik irteten, gortetik hurbil dagoelako. Eta berorren aitatasuna konturatzen da, ama prioreari nahigaberik ez ematearren, erantzun
|
beharra
dudala; beraz, esan biezaio berorrek, orain tratatzen ari diren Ordenaren zenbait arazo amaitzen direnean, elkar ikus dezagula aginduko duela Jaunak; ez da hau nahigabetu ez dadin esaten den gezurtxoa; alderantziz, badirudi ez naizela joan gabe geratuko.
|
|
Erruki handia eman dit berorren gaitzak, buruan delako. Katalinak asko gogoratu
|
beharra
du, bada, Jainkoari berorren alde erregutzeko!, eta ez horra joan nahi duelako, berrorri dion maitasuna gauza jakina delako baizik. Nik esaten diot gauza handia dela emakume hau, eta Jainkoak ez beza nahi berak ordain dezan orain berorri hainbesteko maitasuna izana, burutik pasatu baitzait eta damutu dadin esaten diot.
|
|
Serrano ongi dago bere tokian... etxe horrek haren alde Jainkoari eskatu
|
beharra
du; ongi joan zaio banaketetan. Nik horra itzul dadila nahi nuke hor geratzeko, bertutetsu eta leialtzat baitut.
|
|
10 Benetan nahiko nuke, han Ordenaren premiari nondik lagundu badutenez gero? Toledon dagoenetik nire nebari ordainduz joan daitezela; izan ere, egiaz,
|
beharra
du, korritu gehiago hartuz doa eta haiekin ordaintzen du urtero bostehun dukat erosi zuen lursailaren zorra, eta orain saldu egin du hor ordaintzen diotenetik, mila dukaten balioan. Batzuetan esan izan dit eta arrazoi duela ikusten dut nik, behintzat zerbait ordain diezaiotela, guztia batera ez bada ere; hor ikusiko dute zer egin dezaketen.
|
|
Espiritu Santua izan bedi berorrekin, ene ahizpa. Nik diotsot, neure pozaren bila ibili banintz, sufrikarioa izango nuela beti elkarrengandik aldendurik egoteagatik; baina lurralde arrotzean gaudenez gero, hemengoa igaro
|
beharra
dugu, gure Jaunak betiko iraungo duenera eraman gaitzan arte.
|
|
6 Gutun hauek daramatzan Serna honek, hemendik zortzi egunera itzuliko dela hona, dio. Berorrek erantzuna oraindik bidalia ez badu, agindu beza ekar dezala horrek, ordurako ez bainaiz joana izango; joan
|
beharra
banu ere, itxaron egingo nuke.
|
|
Gauza handia litzateke niretzat; baina beldur naiz sentituko dutela gure fraide hauek, baita berorren nekeak ere, bidea luzea baitu oraindik egiteko. Kontentatuko nintzateke, nahitaez hona etorri
|
beharra
balu, eta nahiko nuke egun bateko tartea izatea, nire arimak bere gauzak berorren aitatasunarekin tratatzeko bihotz altxagarria izan dezan.
|
|
2 Gure Jaunak nahi beza, berorren gorentasuna, nik eta berorren mendeko hauek guztiek eskatzen dioten bezain osasun onez ekartzea. Ezinbestean Haren Maiestateari eskaini
|
beharra
dut, Berak baitaki bihotz bihotzean sentitzen dudala eskuetan muin egiteko zoriona izan gabe berorren gorentasuna urruntzea. Izan bedi bedeinkatua betiko, nik lurrean hain poz gutxi izatea nahi baitu.
|
|
Atzo esan zidan etxe honetako ama prioreak. Medinako monasteriokoa eta andere honen konfiantzakoa denak?, egin zuen botoa ahal zuenean sartzeko baldintzaz izan zela eta, ez sartzea Jainkoaren zerbitzu handiagorako litzatekeela esango baliote, utzi egingo lukeela. Nik uste dut, laguntza
|
beharra
duten seme alabak eta erraina hain umea izanik, ezin dela oraindik sartu. Berorrek ongi baderitza, esan biezaio hau haren jauntasun txit argiari, botoa nola den jakinean egon dadin.
|
|
2 Ene aita Padillaz ez didate ezer esaten eta sentitzen dut; berak ere ez dit idazten; osasunez ongi izatea nahiko nuke, berorren agurgarritasunari kargu egiteko. Aita Baltasarrek joan
|
beharra
duenez gero, gure Jaunak nahi beza berorren agurgarritasunak laster batean osasuna izatea. Aita horiei idazten diet egin dena eta iruditu zaidana.
|
|
12 Begira biezaio berorren arreba hemen geratzeko kontu horri; hobe baderitza eta Joana andereak alaba hurbilago izan nahi badu, nik ez dut eragozpenik jarriko. Ni beldur naiz hemen tentaldiren bat ez ote duen izango (berez Valladolidera joan
|
beharra
duelako); izan ere, etxe honek ez dituen gauzak dituela han entzungo du, baratzea besterik ez bada ere, lurralde hau oso pobrea baita.
|
|
Uste dut gauza guztietarako komeni dela geure artean hitz egitea; hala ere, berorren aitatasunak egin dezana izango da zuzena. Orain dela gutxi luze idatzi nion berorren aitatasunari eta, beraz, orain ez da hala izango; gaur Caravacatik gutunak ekarri dizkidate eta erantzun
|
beharra
dut eta Madrilera ere idatzi behar dut.
|
|
Eta Frantziska Ramírez andereari ere gauza bera esan diezaion erregutzen diot berorri. Berorien berri ama priorearen bidez dakidanez gero, ez naiz nekatu horiei idazten; eta, egia esan, askotan, hainbeste gauzatan aritu
|
beharra
dut-eta, ezin. Hemen osasun aldetik ongi nabil, Jainkoari eskerrak.
|
|
Nik diotsot barre eragiten didala, beste egunen baten esango dituela zenbait gauzari buruz duen iritzia dioenean. Bai aholku eman
|
beharra
duela! Pazko azken egunean eman zidaten Medinatik zetorren gutuna, eta bestea lehenago, neure aitarenarekin batera; ez dut izan noren bidez bidali erantzuna.
|
|
10 Eta Beatrizi dagokionez, gauza bera iruditzen zait, profesa aldikoaz idazten didatena irudipena dela uste izan ez arren, oso gauza ona baizik; hark ere barau gutxi egin
|
beharra
du. Agindu biezaio berorren aitatasunak ama prioreari, eta ez diezaiela utz aldi batzuetan otoitz egiten, baizik eta beste zeregin batzuetan okupatuak egon daitezela, okerragora etor ez gaitezen, eta sinets biezat beharrezkoa dela hau.
|
|
2 Jakin beza hemen dela Salazar nire adiskide ona; berarekin hitz egin
|
beharra
nuela idatzi besterik ez, eta legoa asko egin ditu honaino; benetako adiskidea da. Atsegin handia hartu dut berarekin, eta aingeru nagusia oso pozik dagoela dio iloba tximeleten artean izateaz eta estimu handitan dituela, eta berak arranoez hitz egin diola eta ez duela amairik izan haiek goraipatzen.
|
|
12 Eta beste oker bat: mojak Kristobal Juárezen etxera igaro zitezen, ikasleek San Lazaroko etxe berrira aldatu
|
beharra
zuten, eta hori izugarria da. Berehala idatziko diot errektoreari ez dezala onar, eta nik kontu handia izango dut hori gerta ez dadin.
|
|
Ongi dago bera. Jainkoak gorde dezala haren
|
beharra
baitugu. Neurekin dakart Teresatxo ere, bere senitartekoek komentutik atera nahi zuten eta ez naiz ausartu han uzten.
|
|
Beraren
|
beharra
duela diotso. Gobernatzeko Jainkoagan uste ona izan dezala.
|
|
Horiek uste izango dute bizitza okerreko gauzetan darabiltela [beste haiek], eta honetaz gozatzen bazter batean egotea dela zuzena. Jaunaren probidentzia da, nire iritziz, hauek ez jakitea noraino iristen diren beste haiek, hasierako gar horrekin berehala harainoko jauzia egin nahiko luketelako, eta ez zaie halakorik komeni; izan ere, oraindik ez daude behar bezala hazita; beraz, egun gehiagotan elikatu
|
beharra
dute hasieran esan nuen esneaz. Egon bitez jainkozko bular haien ondoan, Jaunak ardura hartuko baitu, indartsu egon daitezenean, gehiagora ateratzeko, bestela ez bailukete lortuko uste duten onurarik, beren buruari kalte egitea baizik.
|
|
Gero, deabrua konturatzen denez gero, atsegin ematen die berriro eta haren adiskidetasunera itzultzen dira, bere bakea zein faltsua zen aditzera ematen dien arte. Haietaz ez dago gehiago hitz egin beharrik; beraiek konpon daitezela, nik Jaunagan uste baitut zuen artean ez dela izango hainbesteko gaitzik; hala ere, baliteke beste era bateko baketik hastea gauza txikietan, eta beti, ene alabak, bizi garen bitartean beldur izan
|
beharra
dugu.
|
|
pertsona bat bizirik badago, orratz batez ziztatuz gero pixka bat baino ez bada ere, edota arantzatxo bat sartuz gero, txikiena bada ere, ez ote luke sentituko? Bada, arima hilik ez bada, baizik eta Jainkoaganako maitasuna bizirik badu, ez ote da Jainkoaren mesede handia profesa egitean agindu dugunaren eta bete
|
beharra
dugunaren aurka egiten dugun edozein gauzatxo sentitzea. Oi, hau bai dela Jaunak arrosazko eta lorezko ohea beretzat egitea ardura hau eman dionaren ariman!
|
|
5 Nik uste dut aipatu ditudanak baino hainbat arrazoi gehiago ekarriko zizkiola bere adimenak, gotzaina zelako eta ardiak utzi
|
beharra
zuelako, eta beharbada beldurrak izango zituen. Kontuan izan orain gogora datorkidan gauza bat eta egoki dator berez herabe eta adore gutxikoak direnentzat, eta gehienak emakumeak izango dira, eta egiaz haren arima egoera honetara iritsi bada ere, haren berezko izaera ahula beldur izaten da.
|
|
7 Gauza oso ohoragarri bat eman nahi dizutenean, edo deabruak bizimodu atseginera edota antzeko gauzetara bultzatzen zaituztenean, izan beldur duzuela eraman zintzotasunez, zeuen bekatuengatik; eta gure Jaunagatik edo lagun hurkoagatik zerbait sufritu
|
beharra
duzuenean, ez izan zeuen bekatuen beldurrik. Egintza hauetako bat karitate handiz egin ahal izanik, bekatu guztiak barkatuko litzaizkizueke, eta honen beldur da deabrua, eta horregatik ekartzen dizkizue gogora une hartan.
|
|
Nork du atseden handiagoa, zer jana mahaian ipintzen dioten eta zer jantzia ematen dioten zaldun batek ala marabedi baterainoko kontua eman behar dion haren administrariak? Hark begiratu gabe gastatzen du, ondasunen jabea denez gero; administrari gaixoa da gorriak ikusten dituena, eta zenbat eta ogasun handiagoa, gorriagoak, eginahalak egin behar izaten baititu kontuak eman
|
beharra
duenean; batez ere urte askoko kontuak direnean eta pixka bat deskuidatzen direnean, kontu handia izaten da; ez dakit nola sosega daitekeen.
|
|
Nik neure Maiteari. Egiazko Maitale, ene Senar eta Ondasun honek baimena ematen digu Berak gure
|
beharra
duela pentsatzeko.
|
|
Ez bedi ezertan zabartu ofizio hau duena, arimak haztea baita Jauna haietan bizi dadin. Trata bitza errukiz eta maitasunez, haien erruengatik harritu gabe, apurka apurka joan
|
beharra
baitute; eta bakoitzari hildura emanez, haren espirituak eraman dezakeela ikusten duenaren arabera. Kontu handiagoa izan beza bertuteetan faltarik egon ez dadin, penitentziaren laztasunean baino.
|
|
Zuek uler dezazuen, ene ahizpak, hau dela Jainkoari eskatu behar dioguna: kristau onak dauden gaztelutxo honetatik honezkero ez dadila joan inor etsaien aldera, eta gaztelu edo hiri honetako buruzagiak, hau da, predikari eta teologoak, Jaunaren bideetan oso sendo egin ditzala; eta gehienak Ordena erlijiosoetan daudenez gero, joan daitezela aurrera eta aurrera perfekzioan eta bokazioan, oso beharrezkoa baita; orain, esana dudanez, eliz alderdiaren
|
beharra
dugu eta ez sekularrarena. Eta gu geure Erregeari laguntzeko ez batean eta ez bestean gauza ez garenez gero, saia gaitezen behintzat halakoak izaten eta gure otoitzak baliagarri izan daitezen, orain Jaunari laguntzeko gogor lan eginez jakinduriaz eta bizitza onaz sendotu diren Jainkoaren zerbitzari hauen alderako.
|
|
Baina oso osorik burutu zuen. Ez zen nahiko, Aita betikoa, bizi zen bitartean burua non etzanik ez izatea, eta beti neke artean ibiltzea, orain, gainera, bere adiskideei gonbit egiteko (ahul ikusten gaituelako eta lan egin behar dutenek janari horrekin mantendu
|
beharra
dutela dakielako) lekuak kentzeko. Honezkero ez zuen nahiko eta gehiegi ordaindu Adamen bekatuagatik?
|
|
Iruditu zait, otoitz honek guztiontzakoa izan behar zuenez gero, horrelaxe ilun utzi zuela, nork bere gisara eska zezan eta poztu zedin, zuzen ulertzen duelakoan; hau da, kontenplatiboek, dagoeneko lurreko gauzarik nahi ez dutenek, eta Jainkoari oso emanak daudenek, Jainkoaren ontasunagatik lurrean eman daitezkeen zeruko mesedeak eska zitzaten; oraindik lurrean bizi direnek, berriz,, eta egoki da beren bizieraren arabera bizi daitezen? beren ogia ere eska dezaten, beraiek eta beren etxekoak mantendu
|
beharra
baitute, eta oso bidezko eta santua da, eta horrela gainerako gauza guztiak, beraien premien arabera.
|
|
Hala ere, badira zenbait pertsona, eta ni haietako bat izan naiz, Jaunak samurki hartzen dituenak; eta guztia zer den agertuz, inspirazio santuak eta argia ematen ari zaizkie, eta, azken batean, erreinu hau ematen eta gelditasunezko otoitz honetan jartzen; haiek, ordea, entzungor egiten dute. Izan ere, haiek hitz eta hitz egitearen eta ahozko otoitz ugari presaka esatearen zaleak dira, bere zeregina albait lasterren amaitu nahi duenaren antzera, egunero berez esan
|
beharra
dutenez gero. Honela,, diodanez?
|
|
Entzuten badu, gogora dadila hurbilagotik hitz egiten dionari entzun behar diola. Azken batean, kontuan har dezala, nahi izanez gero, hain lagun onagandik sekula aldendu gabe iraun dezakeela, eta damu izan dezala bere Aita hainbeste denboran bakarrik utzi izana, haren
|
beharra
baitu. Ahal badu, [bil dadila bere barnera] egunean zehar askotan; bestela, gutxitan.
|
|
Jesus onak gugatik eman zuena ikusirik eta zein ardura handikoa zaigun ematea eta horretarako den zailtasuna, esana dagoenez? gu garen bezalakoak garelako eta hain joera handikoak beheko gauzetara eta maitasun eta adore gutxikoak, harena ikusi
|
beharra
genuela itzartzeko, eta ez behin bakarrik, egunero baizik, hemen gurekin gelditzea erabaki baitzuen. Eta hain gauza larri eta gorabehera handikoa zenez gero, Aita Betikoaren eskutik etortzea nahi izan zuen.
|
|
Ez nau hainbeste harritzen Jesus onak, aurrez, fiat voluntas tua? esan zuenez gero, bete
|
beharra
baitzuen, Bera den bezala. Bai, izan ere ez da gu bezalakoa!
|
|
Nolakoak izan dugu Jainkoak eta munduak ausartegitzat har ez gaitzaten? Argi dago lan eta lan egin
|
beharra
dugula, eta asko laguntzen du asmoak handiak izateak egintzak ere halakoak izan daitezen saiatzeko. Bada, geure Erregela eta Konstituzioak ongi betetzen kontu handiz saiatzen bagara, Jaunagan itxaro dut onartuko dituela gure erreguak; ez dizuet gauza berririk eskatzen, ene alabak; geure profesioa gorde dezagula besterik ez, horixe baita gure bokazioa eta horretara behartuak baikaude, gordetzetik gordetzera alde handia badago ere.
|
|
–Otoitz egitean, ez ari esan eta esan, jentilek ohi duten bezala, uste baitute beren hitz jarioari esker entzungo diela Jainkoak. Ez izan horien antzeko, bai baitaki zuen Aitak zeren
|
beharra
duzuen, zuek eskatu baino lehen. Zuek, egizue otoitz honela:
|
|
Lerro hauetan esker onez aipatu eta goraipatu
|
beharra
dut Tomas Álvarez karmeldarra,. Monte Carmelo, argitaletxeko beraren edizioaz baliatu naizelako itzulpen honetan, berak beste bide batzuetatik emandako hainbat argibide eta azalpenez gainera.
|