2000
|
|
Ez zen munduko politena, baina Txema ere ez. Alde horretatik lorpen garrantzitsutzat jo zuen konkista hura,
|
batik
bat mendekua ospatu beharra zegoelako, eta horretarako kosta ahala kosta sartu behar zuelako txilibitua Irlandako edozein potxingotan.
|
|
Bost haietan erreparatu nuen, izan ere ahopeka ari baitziren hitz egiten, eta horrek harritu egin ninduen. Eta
|
bat
batean, Enniseko bidetik, Chrysler zuri bat azaldu zen, luze horietako bat, badakizue; eta hondartza parean jiratu eta bere barrutik bi tipo irten ziren. Beno, uste dut bietatik bat neska zela.
|
|
Mundutxo hau harrigarria da: gaur, berbarako, amildegi baten ertzetik paseatzen genbiltzan, eta
|
bat
batean txilio deigarri batzuk entzun ditugu. Malkarrera hurbildu eta, zer izango, lanperna musu deitzen diren txori berezi horien kolonia bat aurkitu dugu.
|
|
Tabernetara sartzeko ere bai. Eta zertarako daude orduan
|
bat
bateko inpultsoak. Komeriak izango lirateke Tere hona baletor:
|
|
Tererekin egin dut topo kalean. Jabirekin gero eta zoriontsuagoa dela bota dit
|
bat
batean, eta nik ere Txema ondo zaintzeko, etorkizun luzea dugula aurretik eta, nire barruko zurrunbiloaren erruz, entzutera iritsi ez naizen gauza gehiago.
|
|
Baina aurreko urtean, kaletik bakarrik zihoala, agertu egin zitzaion. Horrela,
|
bat
batean. Ez zirudien segika ibili zitzaionik:
|
|
Holakoetan ez zitzaion pentsamendu positiboegirik etortzen. Jakin bazekien Eider
|
bat
bateko bidaia hura prestatzen ari zela, baina gonbidatu ere ez zuen egin, ezta hitz laurden bat ere, berarekin joan nahi zuen galdetzeko. Ezertxo ere ez.
|
|
Eta hala ere (pentsamendu gehienak kolore ilunekoak zituen arren), Txemak edozer justifikatzeko ahalmen estralurtarra zuen: Eiderren jokaera bere
|
bat
bateko ilusio itzelari egotzi zion. Modu berean saihesten zituen bere aurrean azaltzen ziren oztopo eta traba guztiak.
|
|
Nire ezpain txikienek musu ematen zioten sabelpe horretaraino ailegatu den bere esku jostariari; eta musu ematen zioten, hain zuzen ere, esku horrek abileziaz aurkitu duelako bilatzen ari zen garau txikerra. Ez dakit noiz, ez dakit nola, nire mingainak ez du gehiago Rocíoren aurpegia ukitu,
|
bat
batean hantxe behean baitzegoen, musu ematen eta lehenago inoiz sentitu ez dudan lurrikara bat sortzen nire erraietan barrena.
|
|
Bai, lurralde hark liluraturik utzi zuen Eider, eta miresmen horren lekuko ziren The Chieftains, De Dannan, Van Morrison, Mary Black, Christy Moore eta Davy Spillane, beste askoren artean. Azken horren kasetea sartu zuen pletinan, eta abdukziotik hurbil egon zitekeen zerbait sentitu zuen; hainbeste, Irlandako giroan murgilduta aurkitu baitzen
|
bat
batean, nahiz eta herrialde hura argazkietatik baino ez ezagutu.
|
|
Aurpegiak eskuin leihoan iltzatuta genituela anaia txikienaren begiratze urdurian erreparatu genuen
|
bat
batean. Paisaiak eskaintzen zuen edozein puntutan finkatzen zen haren begirada, eta gure gibelean desagertu arte jarraitzen zion aipatutako puntuari, gero eta beldur aurpegi handiagoz.
|
|
Dena dela, ondo zekien zuhurtziaz jokatu behar zuela: Eiderren etxera deituko zuen, baina ez zion Irlandari buruzko ezer aipatuko, ezta zeharka ere, bestela akaso bidaiatzeko
|
bat
bateko grina hura berpiztu egingo zitzaion-eta. Beranduegi hala ere.
|
|
Oreinaren begi galdu haien zirrararen eraginpean nengoen, beraz, hatsalboka, bigarren oreina atxiki zutenean —arra—, labana lepoan sartu... Eta,
|
bat
batean, ikusten ari nintzena ezin onarturik edo, ateskarat abiatu, hura ireki, eta barnerat sartu nintzen, oihuka, hirugarrenak —emeak— ihesari eman ziezaion. Eta jalgi zen oreina ate tipi hartarik, baita ni ere haren gibeletik, ezin alegerago, morroien garrasiei eta protestei entzungor egiten niela, neure buru bihotzetan biktorios...
|
|
Baina osaba Joanikoten bisitarekin hasi naiz eta hartarat mugatu nahi nuke espreski, zeren eta bisita hark bizitza osorako ukitu baininduen, markatu ninduen eta zigilatu ninduen.
|
Bat
batean eta tupustean izan zen. Lehenengoan pentsatu nuen zaintzailea izanen zela, bere zaintze lanetan, aitak manatu beza la...
|
|
" Guztia ez bat ez bi izan zuan! —erran zidan osaba Joanikotek, bihotza artean bero— Testamentaz ari gintuan, honetaz eta hartaz, noiz eta
|
bat
batean erran baitzidan: ‘So egiten diadan bakoitzean, ene arreba Joana ikusten diat, hire izeba Joana alegia.
|
|
Eta ikus dezazun halaxe izan zela, hatsarre hartako anekdota bat kontatuko dizut, arestian errana ilustra diezazukeena: osaba Joanikot, Pitagorasen teorema esplikatzen ari zitzaidan, noiz eta ohartu bainintzen bezperan hitz eman zidala ezen biharamunean kontatuko zidala nola sortu zen eta zergatik sortu zuen protestantismoa Lutherok; eta,
|
bat
batean, galdetu ere halaxe galdetzen niola, osabak ihardetsi zidan:
|
|
Eta, kontatu berri dizkizudan bi kontu horiek buruan nituelako edo, hara zer nolakoa izan zen hereneguneko ametsa: lehenbizikotz, Piarres Oihartzabal kapitaina ikusi nuen, gure aitarentzat aldi batez lan egin zuen gizona, baina
|
batik
bat osaba Joanikoten lagun mamia izan zena eta jauregirat noizik behin etortzen zena, osabarentzat libururen bat zekarrela edo bertze zernahi. Eta ene amets hartan ere halatsu zetorren Piarres, gurdi batean kutxa bat zekarrela, jauregirako bidean.
|
|
Den borak ere bere bihotza dik!" Eta nik, begiak hertsi, gogoa hots jarraiki haien konpasean kulunkatu, eta iduritu zitzaidan ezen denboraren bihotzean sartu nintzela. Gero, ordea,
|
bat
batean, haginetako min handi bat sentitu nuen, zeren eta baitakizu nolakoak izaiten diren usu ametsak, iduri bati bertze bat darraiola, nehongo loturarik gabe. Eta erlojuak diiin daaan, diiin daaan egiten segitzen zuen... baina beren laburrean zein luze egin zitzaizkidan dindan haiek!, harik eta amets hartarik haginetako minik gabe itzarri nintzen arte, bat batean orduan ere.
|
|
Gero, ordea, bat batean, haginetako min handi bat sentitu nuen, zeren eta baitakizu nolakoak izaiten diren usu ametsak, iduri bati bertze bat darraiola, nehongo loturarik gabe. Eta erlojuak diiin daaan, diiin daaan egiten segitzen zuen... baina beren laburrean zein luze egin zitzaizkidan dindan haiek!, harik eta amets hartarik haginetako minik gabe itzarri nintzen arte,
|
bat
batean orduan ere. Eta hala jakin ahal izan nuen amets hartan, bizitzan behin baino gehiagotan sentitu izan dudana:
|
|
Hartaraz gero, ez zen berriro ezkondu ez apez egin. Eta eskola emaiten ibili zen urte luzeetan, teologia eta erlijionea irakasten
|
batik
bat, Parisen aldi batez eta Baionako Apezpikutzako Kolejioan bertze aldi batez, harik eta gure aitak bere eskaintza egin eta jaun Marcelek onartu zuen arte, guri goizero eskola haien emaiten hasteko.
|
|
Eta erran dizut ezen, jaun Marcelek utzi zizkidan liburuen artean, Sarako maisuarena zegoela. Eta, hala, hura Baionarat itzuli zelarik —non, derradan bide batez, handik gutirat hil baitzen—, liburua gainetik behatzen hasi eta... ikusi ez nituen, bada,
|
bat
batean, ohar haiek, hainbat orritan eginak! Gehienetan marra bat zen, paragrafo baten goiti beheitikoa hartzen zuena, eta orrialdearen ezkerreko bazterrean —in margine— trazatua; ezkerretarago, berriz, marratik harat, hitz bakar bat, maiuskulaz:
|
|
Baina, geroko kontuak aitzinatzen ibili gabe, derradan ezen Mattin arras gogaitzen zela eskola haietan,
|
batik
bat bakarkako trabailuan jartzen gintuenean, halako tailuz, non zernahiren aitzakia egiten baitzuen haietarat ez azaltzeko, zer erranik ez aita etxeratzen zenean, zeren eta aitak, orduan, anitzetan eramaiten baitzuen goizean goiz ehizarat edo txakurren paseatzerat, jaun Marcelek eskola emaiten zigun orduetan, hain zuzen ere. Eta, ehiza zela eta ezpata zela, burua ere anitzetan joaiten zitzaion Mattini, eta orduan jaun Marcelek —zeina baitzen, bertzenaz, gizon pazientziatsua—, erraiten zion:
|
|
Eta osabak segidan eta
|
bat
batean erran zidan:
|
|
Eta,
|
bat
batean, hutsune handi baterat zabaldu zitzaizkidan bortz zentzuen leihoak, bortzak baterat, eta bihotzak ez ezik buruak ere ihes egin zidan hutsune hartarik, kordea galtzen nuela.
|
|
Eta Savonarolarena. Eta
|
batik
bat Mathalasena, zeren bertatik bizitzea egokitu baitzitzaizun Mathalasek Zuberoan gidatu zuen errebolta...
|
|
Baina, salbuespenak salbuespen, zalantzarik ez dago ezen landareen mundua guztiz bertzelakoa dela. Eta ez landareen artean gerlarik eta borrokarik ez dagoelako, zeren eta haiek ere berdintsu eta orobatsu baitabiltza, nor gehiago, hatsarrean
|
batik
bat, errotzeko behar duten lur puskaren bereganatzeko; ordea, borroka haiek ez dira hain nabarmenak eta odola ez da nehoiz ere isurtzen, eta, gainerat, noiz eta landare edo zuhaitzen bat bere lur puskan errotzen den eta fintkatzen, bakean uzten ditu aldamenekoak. Horregatik ote nago, jaun André, mundu begetalaren kanon estetikoetarik gero eta hurbilago, halako suertez, non, bertze erlijione batekoa banintz eta arimen transmigrazionean sinetsiko banu, zuhaitz baten baitan piztu nahi bainuke bertze munduan, eta ez tigre baten baitan?
|
|
" Eta, azkenean bihurtzen dugu bizitza bera ere bizitzaren metafora, edo, hobeki, bizitzaren metaforaren metaforaren metafora". Eta eliztarren hasperen eta nigarrak gero eta ugariagoak egin ziren, eta, halako batean, giro arnastezinak kutsaturik eta larriak harturik,
|
bat
batean, barrenean boz bat itzarri zitzaidan, halaxe galdetu zidana, osaba Joanikotek irakatsietarik harat: " Eta aita Bartolomek dioena egia balitz eta ez metafora edo ipuin hutsa...?" Eta, odolean halako ikara nagusitzen zitzaidala, erdi nigarrez hasi nintzen ni ere, zeren eta mutil kondenatu harenganik hurbil egon bainintekeen ni ere, orduan hilez gero, eta ez sainduen saindutasunean lorifikaturik eta golardoaturik.
|
|
Honekin ez dizut erran nahi, jaun André, ezen jesuita guztien jokabidea halakoa izan zela, zeren eta ezagutu izan baititut nik euskararen alde mintzatu izan diren jesuita sutsuak ere. Baina aita Bartolomek bai, ohitura hura zuen, eta aitortu beharra dut ezen ez zela hartan bakarra, zeren, urrunagorat joan gabe, aztura eta ohitura bera zabaltzen ari baitzen, bertzenaz ere, jauregian,
|
batik
bat aita Villagrandeko dukearekin harremanetan jarri zenetik eta gure prezeptore jaun Marcelek jauregitik alde egin zuenetik. Osaba Joanikotek, aldiz, maite zuen euskara, eta, jaun Marcelen ondoan, are gehiago maitatzerat heldu zen, batik bat gure prezeptore zenak berboari buruzko argibide haiek —logikaren munduarekin lotuak— eman zizkionetik, eta, hala, erran behar zuenaz konbentzitua zegoelako, baina baita apezari kontra egiteagatik ere, halako batean —euskaraz, jakina—, erran zion:
|
|
Baina aita Bartolomek bai, ohitura hura zuen, eta aitortu beharra dut ezen ez zela hartan bakarra, zeren, urrunagorat joan gabe, aztura eta ohitura bera zabaltzen ari baitzen, bertzenaz ere, jauregian, batik bat aita Villagrandeko dukearekin harremanetan jarri zenetik eta gure prezeptore jaun Marcelek jauregitik alde egin zuenetik. Osaba Joanikotek, aldiz, maite zuen euskara, eta, jaun Marcelen ondoan, are gehiago maitatzerat heldu zen,
|
batik
bat gure prezeptore zenak berboari buruzko argibide haiek —logikaren munduarekin lotuak— eman zizkionetik, eta, hala, erran behar zuenaz konbentzitua zegoelako, baina baita apezari kontra egiteagatik ere, halako batean —euskaraz, jakina—, erran zion:
|
|
Eta ediren nituen maisuak, baita bideak ere, ez dizut ezetzik erranen, eta ez naiz horretaz kexu ez arrangura. Eta maisu haien bidez ezagutu nituen maisuen maisu ziren Elizako jakintsu eta doktoreak —jondone Agustin Hiponakoa, edo jondone Tomas Akinokoa, konparazione, aitzinetik ere zertxobait ezagutzen nituenak,
|
batik
bat aita Bartolo me ren irakaspenei esker—, baita haien hainbat liburu ere, zeren liburu haien argitan edirenen bainuen, itxuraz, iturri zaharra, zeinari baitzerion, nonahi den eta noiznahi den, betiko ur berri gardena. Eta, halatan, bada, zinez eta minez entseiatu eta ahalegindu nintzen saindu haiek urratu zituzten bideetan barrena egiterat, baina ezin izan nuen.
|
|
Zeren, amets hartan, jauregiko gelan sentitu bainintzen
|
bat
batean eta supituan: Mattin eta biok geunden, bakoitza bere ohe gainean biluzik; bi oheen arteko hutsunean, berriz, jainkosa bat bezala zetzan Elbira —Mattinek eta biok maite izan genuen neska—, hura ere biluzik; zakila zut nuen, eta argi bat nuen eskuan... eta argi hartaz zakila ukitu, eta zakila suge bihurtu zitzaidan, ustekabean; behatu nion Mattini, eta hark ere bertze hainbertze egin zuen; eta sugeak elkarrenganat abiatu, borrokan hasi, eta eneak Mattinena irentsi zuen; eta aitzina egin zuen sugeak Elbiraganantz eta, neskak irri lizun bat egiten zuela, zangoak zabaldu, eta han nonbait galdu zen animalia herrestaria; eta plazer handi batek inarrosi zizkidan orduan barrengo zainak eta barrenagokoak, eta halatan itzarri nintzen, hain bustirik eta hain xipaturik, non baitzirudien ezen Iruñan uholdeak izan genituela eta uholdeak betean harrapatu zuela, bere bidean, ene ohea.
|
|
Zeren, noiz eta plazerrak eta atseginak
|
bat
batean eta ustekabean atrapatzen eta harrapatzen baikintuen, ba al dakizu zer erraiten ziguten egin behar genuela. Erraiten ziguten ezen arimak bideratu behar zuela gorputzak desbideratua, eta ez zegoela hartarakotz deus ere hoberik pentsua eta endelegamendua dolorezko misterioren batean pausatzea baino...
|
|
Baina, liluraturik banengoen ere, hats har nezakeen oraino, uretan dagoen arrainak bezala. ...teko edo ordenatzeko asmotan haiek ere, ordena batean zein bertzean, zeren, jesuitak Salamancan eraikitzen ari ziren edifizio bikain famatua, non baitzuten kolejioa, ez baitzen enetako tokia, han irakasten ziren gaiak, trivium a eta quadrivium a, Iruñako kolejioan ikasi nituenez gero—, sareetarik libratu nahian lehorrerat jauzi egiten duen arraina bezala, hatsik gabe geratu bainintzen ni ere
|
bat
batean. Izan ere, nik uste nuen ezen jakintasunak —zinezko eta minezkoak— gorputz sendo eta gotor bat zuela eta, aldi berean, airosa, Burgosko katedralaren antzekoa.
|
|
Ordea, anaia Madrildik itzuli zen, eta, handik aitzina, Villagrandeko dukearen semearen gutunen aiduru egoiten zen hura, ezin urduriago. Eta asteazken goiz hartan ere —tigreak basorat ihes egin eta handik urte erdirat edo izan zen, hurrengo urteko martxoan— gutun bat jaso zuen, non Villagrandeko dukearen semeak Madrilgo kontuen berri emaiten baitzion, baita bere etxearen eta etxekoen berri ere; eta gutun hartan eta bere gutun guztietan beti izaiten zuen esker oneko hitzen bat azken aldera,
|
batik
bat gure amarentzat, zeinak ezin hobeki tratatu baitzuen, hura gure etxerat etorri zenean, aitaren berrogeita hamargarren urtemugan.
|
|
Eta dardaraldi haiek ez zuten uzterat egin, baina errepikatzerat...
|
bat
batean haur bat bihurtu balitz bezala, alfereziak hartua.
|
|
Edo, hobeki erranik, bi Mattin ezagutu nituen handik aitzina, haren nortasuna bi partetan partiturik balego bezala: bata zen betikoa, eguzkia bezain distiratsua, harroa eta ausarta, eta bertzea zen guztiz bertzelakoa, uzkurra eta kikila, ilunaldi haiek zetozkionean
|
batik
bat. Eta Mattin zen eguna, eta Mattin zen gaua, eta gauak gero eta usuago irensten zuen eguna.
|
|
Eta, ene orazinoaren ondotik, urtu zen ene arima elizako kanpai hots haietan, eta iduritu zitzaidan ezen Jainkoa hots haietarik mintzatzen ari zitzaidala, eta erraiten ari zitzaidala ezen elizarako nahi ninduela eta elizaren zerbitzuan. Eta bake handi bat sentitu nuen
|
bat
batean, bizitzaren eta heriotzaren gaineko bakea. Eta aita Bartolomeren hitzak sinetsi nituen, noiz eta erran baitzidan ezen txori baten kantutik edo kanpai hots batetik ere mintzo zekidakeela Jainkoa.
|
|
Kontatu dut bertze nonbait aitak Ubarneko dama damatxoei zien fedea. Eta Mattinena ez zen tipiagoa,
|
batik
bat damatxoak asmatu zionetik hamasei urterekin hartz bat harrapatuko zuela. Eta bere ametsekin eta ametsen munduekin hisikatzen hasi zen Mattin, are gehiago zalditik erori zenetik, eta, handik harat, amesgaiztoren batek iratzarri izan zuen anitzetan, haren buruaz spiritu estrainioren bat jaundu balitz bezala.
|
|
—Amets bat izan diat —ihardetsi zidan, hitzak elkarren ondoan paratzea neke eta gaitz egiten zitzaiola, boza dar dar— Gaua zuan, eta ni erreka ertzean nengoan, etzanik eta gogoa galdurik, noiz eta suzko begi bi ikusi baititut
|
bat
batean, basotik eneganat zetozela, eneganat zetozela... Eta, begi haiei beha, liluraturik geratu nauk halako batean... eta gero atzapar bat sentitu diat aurpegian, eta...
|
|
Maiz adituko zenuen zuk ere, jaun André, ezen etorkizunaren beldurra dela gure anitz gaitzen iturri, eta gero eta sinetsiago nago ezen hala dela,
|
batik
bat etorkizun hori beltz azaltzen zaigunean. Zeren, gaiztasun eta zailtasun korapilatsu batzuen aitzinean, emaiten baitiogu su imajinazinoari, eta, handik harat, imajinatzen dugularik ezen gaitz dena bi aldiz gaitzago izan daitekeela, hiru aldiz gaitzago eta ehun aldiz gaitzago, egiten dugularik hondar ale batetik mendi handi bat, eta ikusten dugularik, finean, geure burua urkabean, korapilo haietarik batetik dilindan, orduan, bada, larritzen, izutzen eta asaldatzen gara, zuri zena ere beltz dakusagu, bildots bat zegoen lekuan otso bat, egiten dugu geure baitan mila pentsu eta gogoeta, mila dorre eta gaztelu, eta halatan gaixotzen eta eritzen zaigu arima; eta, nola gorputza eta arima bat diren, gaixotzen eta eritzen zaigu, orobat, gorputza.
|
|
Zure irakaspen hartan, aldiz, lur sendoaz baino areago lur mugikorrez mintzatu zintzaizkigun. Zeren zalantzaz eta ezbaiaz solastu eta eleztatu baitzinen
|
batik
bat. Eta, zalantzaren ildotik, bertze erran bat aipatu zenuen, Publilio Siriarrarena, zeina ez bainuen artean ezagun:
|
|
Bada baldinba, paseoan gindoazen Pisako dorrerantz, batzuetan aitzina egiten genuela eta bertzeetan gelditzen,
|
batik
bat osaba bere esplikazione haietarik batean luzatzen zenean. Eta orduan ere, dorre okerraren parean geundela, geldialdi bat egin genuen, gorat igaiteko asmotan.
|
|
Eta goiti igan ginen eta goi argi batek ukitu gintuen
|
bat
batean. Zeren eta nola erran eta nola definitu, bertzenaz, osabak eta biok bizi izan genituen mementu labur bezain bete haiek?
|
|
Hitzen bidez nahi baikenuke mundua —kanpokoa zein barrengoa— eskuetaratu, eta atzeman, honelatan, geure benetako izatasuna: ordea, xede horren konplituki konplitzea eta betetzea ez da erraza,
|
batik
bat zahartuz eta sasoin bateko xalotasuna eta inozentzia galduz goazen neurrian. Zeren, aitzin-solasean erran dizudan bezala, aurki orok baitu bere ifrentzua, eta zeren, ondorez, bizitza ez baita anitzetan lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa.
|
|
Eta, erpuruaz eta hatz erakusleaz zintz egiten zuela,
|
batean
bat estalirik, eta bertzean bertzea, Xalbadorri jaurtiki zion aitak zintzaldiaren fruitu lingirdatsua. Eta gero, eskuaz bulkatzen zuela, erantsi zuen:
|
|
Errezibimendua ikusgarriagoa izan zedin, bertzalde, apaingarriz eta edergarriz josi genuen jauregia, sala nagusia
|
batik
bat, jangelatzat eta dantzalekutzat erabiltzekoa zena, non dafaila dotore batzuek mahaiak estaltzen baitzituzten; mahaien gainean, mahai tresnak —platerak, zerbietak, koilarak, sarfurtxak, nabalak eta ganibetak— eta argi mutil batzuk zeuden, zilarrezkoak, argiaren eraginaz dir dir egiten zutenak; sabaitik dilindan, berriz, bi lanpara jigant zeuden, baita zetazko mila xingola ere, hango ...
|
|
Eta erran zuen: " Ez dut, bada, hemendik alde eginen, jarleku hauek probatu gabe..." Eta,
|
bat
batean halako ezinegona jaundu balitzaio bezala, gaineratu zuen: " Eta uste dut ezen orain berean probatu behar dudala".
|
|
Baina osaba ez zen aise bentzuturik geratzen zen gizona, eta argi errainu batek,
|
bat
batean, dir dir egin zuen haren begi malenkoniatsuetan. Eta erran zuen:
|
|
Eta, esperimentu hartan murgiltzen ginela, piztu zuen osabak kandela bat, ipini zuen mahai gainean, estali zuen hura zurezko kaxa handiaz, eseri zen aulkian, ipini zuen begia behatokian... baina, ipini orduko, hasperen eginik, zutik jarri zen; gero, kendu eta baztertu zuen kaxa... eta kakontzi aulkirat joan zen xuxen xuxen,
|
bat
bateko larrialdiak jorik.
|
|
Eta egin zuen osabak bere egitekoa, eman zidan ondotik bere lezionea... eta, aulkitik kakontzia hartu zuen, kanpoan husteko asmoz. Osabarekin nindoan ni, hura
|
bat
batean gelditu zenean. Eta ustekabean erran zidan:
|
|
Eta irri karkaraka hasi zen
|
bat
batean, eta nik ez dakit hargatik edo zer bertze arrazoinengatik, kontua da ezen hurrengo urratsean behaztopatu eta eskaileretan beheiti joan zela, lehen solairuraino arrodaka, pixontzi eta guzti.
|
|
Ez dakit amets haren arrazoina ene ezinegona ote zen, bidaiaren kontu harekin urduri nengoelako, edo afalorduan izan genituen konbertsazioneak ote zeuden guztiaren azpian, zeren haietarik batean Alessandroren gidariak aditzerat emaiten baitzigun ezen bazirudiela egun batzuk lehenago bidelapurrek noble batzuen kotxea akometatu zutela, eta noble haietarik bat hil zutela ez dakit non, eta zeren ene ametsa guztiz haren idurikoa izan baitzen: Urbiaindik Donibanerat gindoazela osaba, Alessandro eta hirurok,
|
bat
batean bidelapur batzuk atera zitzaizkigun... eta, zalapartaren erdian tiro baten hotsa entzun, eta Alessandro lurrean ikusi nuen zerraldo, bekokian zulo bat zuela eta zulo hartarik odola zeriola.
|
|
Eta gau batean erlijioneaz eta zientziaz aritu ziren: ...risto ez zela Jainkoa baina salbazionearen bitartekari hutsa; zientziaz denaz bezainbatean, berriz, Evangelista Torricelli zeritzan zientzilariaz aritu zitzaigun, zeinak agerian jarri baitzuen airearen presioaren existentzia, zeinak esplikatzen baitzuen, aldi berean, zergatik ezin zen ura jaso eta igan, ponpa xurgatzaile baten bidez, hogei cubitumetarik goiti; eta Marcok hala galdetu zion osabari,
|
bat
batean:
|
|
Hogei urte gehiegi dira, izan ere, semerik ikusi gabe... Eta okerrena izan zen ezen, Pedro Italiarat joan zenetik zazpi urte baizik iragan ez zirenean,
|
bat
batean hil zitzaidala senarra, baita handik gutirat Pedroren bertze anaia ere, Timoteo —izan ditzala Jainkoak biak ere zeruan—, eta semeari skribatu niola itzultzeko, zeren egoera hark ez baitzuen jada zentzurik, etxean bakarrik geratu nintzelako eta Pedro zelako, Timoteo hil ondoren, gure etxearen eta gure ondasunen heredero legitimoa. Eta hark ihardetsi zidan:
|
|
Zeren, oraino erran ez badizut ere, aitona Nikolasek lagun zuen don Frantzisko, eta gero eta haren lagunago egin zen,
|
batik
bat bere azken urteetan. Eta egun batean aitonak apezari joko hartan irakatsi eta, handik harat, noiznahi den aritzen ziren biak xake taularen aitzinean.
|
|
Eta segidan pentsatu nuen ezen urroztarren bordarat joana izan zitekeela —osabak heredatu zuen borda hartarat, aitona Nikolasek testamentean deliberatuaren arauaz—, zeren batzuetan harat joaiten baitzen urtxintxen eta bertze animalia batzuen ohituren studiatzerat. Edo, Maddalenekin ote zegoen?, bururatu zitzaidan
|
bat
batean, zeren eta ez bainuen hura sukaldean ikusi... Eta, bihotza guztiz bizkortzen zitzaidala, ez nuen, ez, handik harat, atsedenik hartuko, bordarat iritsi arte, norat hurbildu bainintzen ezkutuka eta itzalgaizka... aditu nituen boz batzuk barrendik zetozenak, igan nintzen paretaren kontra zegoen harri handi baten gainerat, jarri nintzen pareta eta teilatuaren artean zegoen zirritu batetik beha... eta, handik aitzina, ikusi nuena ikusi nuen, eta eszena labur hura aski izan zitzaidan amorioaren handian sinesteko.
|
|
Eta ez ote dira artezagoak eta xuxenagoak, baita erranahitsuagoak ere, hainbatetan, zeren eta keinuak, hitzak jaso ezin dituen ñabardurak izan baititzake, pertsonaren historiarekin eta haren izatasunarekin lotuak, pertsona bakoitzak bere keinuak dituelako eta bere keinuen adierazteko modua eta manera? Eta ez ote da horregatik keinua anitz koloretako fletxa, kolore bakoitzean arrazoin bat eraman lezakeena, eta ez ote du fletxa jaurtikitzaileak kolpean jotzen xedea eta helmuga, halako moldez, non keinua ikusten duenak ere kolpetik uler bailezake guztia, keinuaren azpian egon litezkeen ñabardurak eta bertze korapilo guztiak ere
|
bat
batean deskorapilatu balira bezala. Eta ez ote da, ondorez, mezurik bizkorrena eta eraginkorrena keinua, zeren hitz bakar batez —keinuaren hitz bakarraz— guztia signifika baitezake, erabili gabe, hartarakotz, bertzela erabili ohi ditugun hitzak eta eleak, zeinek, aldi berean, bertze mila hitzen beharra izan ohi baitute usu, haien argitzeko eta esplikatzeko?
|
|
Hori erraitea erraza da, baina maite duzun norbait eritzen zaizunean, ezin zara harenganat joan, eta erran: " Erradazu numero
|
bat
batetik hamarrerat, zeren erraiten duzun numeroak sendatuko baitzaitu". Edo, zergatik uste duzu nagoela ni hemen...?
|
|
Halarik ere, eman egin nahi nion, baina ez nekien zer estakuru asmatu, harik eta bihotzean
|
bat
batean zerbait sentitu, eta bihotzari hitz egiten utzi nion arte, neure mihitik:
|
|
—Napolitarrari eman dizkiot bi errealak bart gauean, eta... —eta, filosofo tipiari, gutitan bezala, upela hustua baino hutsago geratu zitzaion burua,
|
bat
batean... eta haur bat bezala sentitu nintzen, babesik eta gerizarik gabe.
|
|
Eta, halako batean, hain hunkiturik sentitu nintzen, non, begiak bustirik, erran bainuen: " Nik ere sinetsi nahi nuke, Jauna, sinetsi nahi nuke..." Eta,
|
bat
batean, aita Bartolomeren iduria figuratu eta tartekatu, eta hark Urbiainen eman zituen misioneetako sermoi baten errana oroitu nuen: " Eliza katolikoa Kristorekin jaio zen; protestanta, aldiz, Lutherorekin, eta, beraz, Kristok fundatu zuen Eliza Katolikoa eta Lutherok protestanta.
|
|
Eta halakoetan, jakina, inguruko jauntxoak gonbidatzen zituen festa haietarat, zeinak profitatzen baitzituen, hala berean, haiekin zituen kontuen garbitzeko, zeren haietarik gehienak aitaren negozioei loturik baitzeuden nola edo hala, eta zeren halatan erdietsi baitzuen gure aitak meneko zituenak are menekoago izan zitezen. Abuztuko bigarren igande hartan —urbiaindarrok santaklarak ospatzen ari ginela, hain zuzen ere—, bazuen, gainerat, bertze estakuru bat, zeren eta Pedro Huizik akabatu berria baitzuen kaperako freskoa, zeinean nihaurk ere lagundu bainion, atsegin handiz,
|
batik
bat lehen eta azken egunetan —zeren gainerako egunetan, bertzenaz, aski eta sobera izan bainuen Elbiraren kontuari eta ondoko kontuei buru egiten—, eta zeinean agertzen baitziren Frantzisko Xabierkoa eta san Inazio Loio la koa, hau zutik eta hura belauniko, biak ere zirkulu batean: zirkulua inguratzen, berriz, Loiolakoak Xabierkoari Parisen xuxendu zizkion hitzak —aita Bartolo mek hain atsegin zituenak—, Xabierkoaren konbertsionea ekarri zutenak, eta Pedrok latinez paratu zituenak:
|
|
Eta, aditurik osabaren hitzak, oroitu nintzen,
|
bat
batean, Pedro Huizik Italian kontatuaz, noiz eta, Domenico Vicentini pintorearen laguntzaile zelarik, galdetu baitzion bertze laguntzaileetarik bati —Lucari—, ea maisu handi bat izaiteko bidean ote zegoen... zeren hura izan baitzen Lucak Pedrori eman errepuesta ere: " Zer nahi duk, egia erraitea edo gezurra?".
|
|
Eta aita jesuita mintzatzen zen han
|
batik
bat, eta osabak ere bere iritzia emaiten zuen noizbait —kurka luze batzuen ondotik, hori bai—, eta behin edo behin zerbait berotu ziren... eta osabak ez dakit noren aipua eginen zuen, eta aita jesuitak Trentoko kontzilioko ez dakit zenbatgarren kanona erabiliko zuen, eta horrela aritu ziren, harik eta, halako batean, apur bat gehiago berotu eta aita Bartolomek azken argumentua erakutsi ... " Zeren eta Erromak erraiten duen bezala...", txakurrak osabaren altzotik jauzi egin zuen istant berean.
|
|
Harik eta jakin nuen arte ezen herrirat jaitsi zela, ez dakit zeren egiterat. Sua
|
bat
batean iraungi balitzait bezala sentitu nuen, zeren iragan baitzitzaizkidan trenpea eta orena, denbora eta sasoina, eta ez zegoen iragan denbora atrapatzerik... Baina ez...
|
|
Eta hartan nebilela, gogorat etorri zitzaizkidan,
|
bat
batean, aita Bartolo mek noiznahi den errepikatzen zizkidan hitzak, san Inaziok Xabierko Frantzis kori erranak: " Zertarako zeureganatu mundu osoa, baldin arima galtzen baduzu?" Eta galdegite haren gibeletik, bertze galdegite hura etorri zitzaidan, neure buruari behin baino gehiagotan egin izan niona, nahiz eta azken bolada hartan ez, zeren eta, Elbiraz amorosturik nengoela, ez bainuen buruan bertzerik:
|
|
—Aita, ene kontzientziaren urak ez dira itsaso barearenak... —hasi nintzaion, ene aulkitik... eta,
|
bat
batean, hitzik gabe geratu nintzen, zeren eta txori erdi galdu bat baitzen ene bihotza, hegada bizkorregian zebilkidana... eta hegadaren bizkorrak ahitzen eta errendatzen ninduen, eta pentsatzeko indarrik eta kemenik gabe uzten.
|
|
Eta iletik tiraka ekarri zituen biak, esku
|
batean
bata, bertzean bertzea eta, hala zekartzala, oihu eta heiagora egiten zuen aitak, zeina bere onetik aterea baitzegoen:
|
|
Eta, ene hitzak aditu bezain fite, erresortak bulkaturik bezala, ukabila altxatu zidan, ez ordea Italiako hartan bezala goian geldi uzteko, baina muturreko baten emaiteko, muturreko beldurgarria... Eta muturrekoarekin batean iduritu zitzaidan ezen urteetan argitu izan ninduen eguzkia
|
bat
batean iraungi eta mila zatitan hautsi zitzaidala.
|
|
Norat joan behar nuen nik, baldin ez banuen norat joan? Edo, benturaz, bai... zeren eta,
|
bat
batean, napolitarraren kontseiluz Pisako katedralean aditu nuen meza etorri baitzitzaidan bururat, eta, harekin batean, oihu erdiragarri hura, erro errotik eta bihotzaren erditik atera zitzaidana: Credo!, apez izaiteko dei bat ere izan zitekeena, eta ozentki eta bortizki deitu ninduena... eta, uste nuen arren ezen, irririk gabeko egun goibel haien ondotik, ahantzia izan nezakeela zer zen irri egitea, aldiz, irri egiten ikusi nuen neure burua... zeren eta gurasoek ere apez nahi baininduten, eta, baldin erraiten banien ezen apez izan nahi nuela, kolejio edo komenturen baterat igorriko baininduten, Iruñarat edo Baionarat, uda finatu bezain fite, jauregitik eta osaba Joanikotenganik urrun...
|
|
Ordea, ni bekatu mortalean nengoen, osaba Joanikoten erranetarat urte batzuetan protestant izan nintzenez gero... Eta Elbirarekin inozentziaren ertzetik bizi izan nituèn amoriozko mementu gogoangarri haiek ere, gohaingarri egin zitzaizkidan
|
bat
batean, haragikeriazko bekatu zital. Zeren eta berriro etorri baitzitzaizkidan bururat, ez ordea handik alde egiteko, baina bertan errotzeko, aita Bartolomeren hitzak, egun batzuk lehenago aintzakotzat hartu ez nituenak:
|
|
" Eta biok zarete luthertarrak eta hereseak!"; eta, halako batean, tronutik altxatu, eta, hatzaz mehatxatzen gintuela, erran zuen: " Hala, bada, bekatu mortalean zaudete biok, eta infernua izanen duzue betiko ordaina!" Eta,
|
bat
batean, aita Bartolome zerurat igaiten hasi, eta osaba eta biok sugar batzuek inguratu gintuzten, eta halako izua eta halako ikara sartu zitzaidan, non oihuka itzarri bainintzen:
|
|
ezetz harrapatu...!", eta, oinaztura baino fitezago eta bizkorrago, adar batetik bertzerat egin nuen jauzi, handik lurrerat; abiatu nintzen oihanean barrena, Elbiraren gibeletik, harrapatu eta etzanarazi nuen... eta, ezpainetarik irri jainkozko hura baztertzen ez zuela, laxatu zuen gerruntzea, laxatu zituen atorrako zintak, eta dardarka eta hatsangaka zeudèn usakume bi haiek erakutsi zizkidan. Eta esku
|
batekin
bata eta bertzearekin bertzea ferekatu nituen, eta ikusi nuenean ezen sosegurat eta baretasunerat egin zutela, bi bularren arteko habian ipini nuen, amoltsuki, neure burua, nola osaba Joanikotek jarri baitzuen Maddalenenean, urroztarren bordan ikusi nituenean. Eta, hala geundela, ene ezpainak aitzinatu nizkion apur bat, eta hark ere aitzinatu zizkidan bertze apur bat, baina nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, zeren gibela egin bainuen...
|
|
Hala, bada, jakizu, alde batetik, ezen Potosi goiti beheiti doala eta gaurkoa ez dela atzokoa, zeren egun bateko zilarra biharamuneko hauts bihurtu baitzen —Sibiliatik atera zenetik bere galeoiko hainbat kideren ezpainetarik aditua zuen iritzia aditu zion Joxek aita Zacaríasi ere—, eta zeren, harat joaitea, ondorez, nekea eta gaitza ez ezik, erokeria hutsa ere izan baitaiteke, baita munduko ezpataririk handienarentzat ere, zure entseiuaren fruituak idorrak, agorrak eta hautsaren parekoak izan litezkeelako, finean. Eta jakizu, bertzetik, ezen, Potosirat joan gabe ere, badirela Santo Tomáseko asentamenduaren ondoan etxaldeak edo haziendak,
|
batik
bat behi aziendaren hazkuntzari emanak eta zureak bezalako beso indartsuen beharrean daudenak, beren ondasunen begiratzeko eta ordenaren ezartzeko, eta nagusi haietarik bati eskain diezazkiokezula zeure zerbitzuak eta endrezuak... Izan ere, nagusien arteko harremanak ez dira beti onak izaiten, eta hala nahi izaiten ditu bakoitzak bere alde eta fabore, beren arteko ahakarren eta liskarren orduan, armarik onenak, zeren giristinoen arteko gudurik handienak eta gogorrenak ez baitira kastitatearen guduak, nola batzuek sinestarazi nahi baitigute, baina poltsikoarenak eta diruaren ingurukoak, eta gudu haietan armarik onenak dituenarena izan ohi baita garaitia —eta, pausa labur baten ondotik, gaineratu zuen—:
|
|
Urdeak Jainkoaren seme direla erran dik, eta horren erraitea eta Jainkoaren izena horrela lohitzea juramentu banoa egitea baino gaitzagoa duk...! —baina haren bisaiak,
|
bat
batean, beltzuritik betargirat egiten zuela eta haren ezpainek irri zuri bat erakusten zutela, erran zuen, grosierki eta deskorteski—: Baina, oker ez banago, hauek bizkaitarrak dituk, astoen lengoaian mintzo diren barbaroak, alegia —eta segidan erran zuen—:
|
|
Haatik, zer nenbilen ni orduan ere pentsu haien hausnarrean eta esperantza faltsuen peskizan, pentsatzeko denborarik ere ez nuenean, zeren ene laguna fin gaitza egiterat baitzihoan, erremediorik gabe! Eta, hala, oharturik ezen Joxek ez zuela deus egiterik bere ezpatarekin eta nik are gutiago gerrian neraman puinalarekin, ez dakit nola —zeren munduko gizonik ahulena eta ezdeusena sentitzen bainintzen—, baina, premiazko premiak premiaturik edo, zaldun haien arterat egin nuen
|
bat
batean, paparretik dilindaka nuen erlikiontzi iduriko hura eskuan. Eta erran nuen ozentki:
|
|
Eta zuhaitzaren neurrikoa da... eta ermitaren neurrikoa da eta katedralaren neurrikoa da, baina sinagogaren neurrikoa ere bada, eta meskitaren neurrikoa ere bada... baita zerurat beha dagoen teleskopioaren neurrikoa ere. Eta,
|
batik
bat, pertsona on guztien bihotzaren neurrikoa da.
|
|
Soy un Fue, un Será y un Es cansado—, deusetarako gogorik gabe; eguraldia ere halakoa zegoen, gris bustia, eta hark ere ez zidan deusetan laguntzen; eguerdian, haatik, eguraldia altxatzen hasi zen eta, hala, aulkia hartu eta etxe aitzinean paratu nintzen, eguzkitarat, musker bat bezala, laxo, zabal eta ez antsia... Eta,
|
bat
batean, zer dohatsu sentitu nintzen eguzki errainuen euri epel hartan, eta nola errotu zitzaizkidan berriro aitzina egiteko borondatea eta bizigogoa, arima berritu banintz bezala, ongi nekien arren, bertzalde, ezen bizitzaren bazterrean eta hondarrean nuela gorputza, zahartzaroan sartua... eta neure urratsen akabantzan!
|
|
zertaz kexatzen naiz, bai, baldin osaba Joanikot, jaun Marcel eta zu bezalako gizon handiak ezagutzeko parada izan badut...? Zeren osaba Joanikot izan baitzen ene arimaren lurretan libertatearen hazia erein zuèn gizona, eta zeren hazi hark, handik aitzina, osaba Joanikoten beraren irkakaspenak eta,
|
batik
bat, haren etsenplua, baita jaun Marcelena eta zurea ere, izan baitzituen ur eta ongarri.
|
|
Lehengoan, berriz, bertze ustekabeko atsegin bat izan nuen. Lore tipi bati be ha nengoen, hain ederra eta hain perfeta, non, Rosa de Osorioz oroiturik —zeren Rosak ohitura hura baitzuen, loreak biltzekoa eta haiek ontzi batean jartzekoa—, amorio handi batean murgildurik sentitu bainintzen
|
bat
batean, mundua lore hura balitz bezala eta lore hura mundua.
|
|
Eta sartu nintzen hariztian, ikusi nuen orbela, hartu nuen hosto bat eskuan, eta hosto eroriaren zainek osatzen zuten hieroglifikoan neure heriotza irakurri nuen... eta orduan, malenkoniak arras hartzen ninduela, denbora ene zainetan barrena igarri nuen, jauziz jauzi eta leizez leize... Baina, segidan, orbela usaindu nuen,
|
bat
batean eta bete betean... eta, usainaren haritik, haurtzaroko gertaki hura oroitu nuen, noiz eta orbelaren gainean anaiarekin jostetan ibili bainintzen, biak ohantze haren gainean besarkaturik arrodaka, urrunetik alboka baten notak eta soinuak zetozkigun bitartean, artzainen batek edo joak... eta, kasik oharkabean, orbelaren gainean etzan eta arrodaka hasi nintzen orduan ere... eta, arrodaka nind...
|
|
Eta jaiki nintzen, eta
|
bat
batean argi izpi batzuk iragazi ziren hostoen artetik ustekabean... eta argiak eztanda egin zuen basoan eta eztanda egin zuen hosto haietan... eta milaka eta milaka gar ikusi nituen hosto haien lekuan —horiak eta gorriak, moreak eta okreak—, berant gabe erortzerat zihoazèn hosto haiek, bizitzaren azken dardaran eta bizitzaren azken hatsean, goiti nahi balute bezala, gero eta goitiago, ...
|
|
Leihoari so egin nion, eta koadro bat iduritu zitzaidan, norat,
|
bat
batean, bele beltz bat sartu baitzen, bekoz beko nuèn lizar lerden baten gainean pausatu zena.
|
|
Eta nik bi erran haiek nituen buruan... eta berriro galdetu nion neure buruari: " zertarako nahi duzu mundu guztia...?" Eta
|
bat
batean neure mundua ikusi nuen: jauregia, zeina baitzegoen mila harri handiz osatua...
|
|
" Zer erran behar ote diot nik orain Iruñako Konpainiako aita na gu siari? Zeren errana bainion ezen jauregia, gertuki eta segurtki, Konpainiarena izanen genuela noizbait, zeure testamentaren arauaz..." Nola inarrosi ninduten hitz haiek errai erraietan, eta nola ohartu nintzen
|
bat
batean aita jesuita enekin jokatzen ari zen joko ezin makurragoaz...! Zeren ni Urbiain izurrite hartarik libratzeko ahaleginetan ari bainintzen, eta hura, berriz, kontutxo harekin baitzetorkidan, bere probetxu pertsonala eta Konpainiarena urbiaindarren salbazionearen gainetik paratzen zuela...
|
|
Atzo iritsi zitzaidan hondar mezuaren arabera, huts egitez huts egite zebilek azken bolada honetan, Nafarroaren birkonkistatzeko osatu genuèn armada,
|
batik
bat Esparrosek izan zuen deskalabruaren ondotik, Gaztelako komuneroen laguntzan Gaztelan barrena zihoala. Halako moldez, non ondikoz ondiko baikabiltza geroztik, Noainen, Barbatainen eta Ezkirotzen gertatuak erakusgarri.
|
|
Baina, hura aditu bezain fite, tristeturik bezala geratu zuan hire ama, erraiten zidala: " Ordea, Indiak urrunegi daude ni harat joaiteko... eta hura ez da eneganat etorriko nehork erraiten ez badio, zeren zinez bainago harekin izan nuen jokabideaz damu, eta harekin mintzatu nahi bainuke, hil aitzin..." Haatik,
|
bat
batean argi bat piztu balitzaio bezala, erantsi zian: " Halarik ere, gutun bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean.
|
|
" Zer? Gizona eta piztia
|
bat
batean solasean.... Hori ez duk zientzia, horiek ipuinak dituk, mutila!" Baina nik hura ikusi nuen, eta ikusi bezala eta ikusiaren arabera kontatzen ari natzaizu, jaun André...
|
|
‘Neska gaizki ikasia zara eta andere doña Lidiarenganat igorri zaitut denbora baterako, ea haren irakaspenetarik zentzatzen zaren’ Hatsarrean amaren deliberamenduaren kontra agertu nintzen —ohi bezala, alferrik, nahiz eta onartu behar dudan ezen, deliberamendu hartaz denaz bezainbatean, guztiz asmatu zuela gure amak—, zeren doña Lidia emazteki alargun bihozbera bat baitzen, buruz ongi jantzia eta bere buruaren jabea, eraman handikoa eta moja batzuekin lan egiten zuena ospitale batean, norat eramaiten baitzituen aurkientza haietariko jende printzipalak bere gaixoak eta eriak, gorputzezkoak nahiz arimazkoak. Eta ospitale hartan doña Lidia arduratzen zen
|
batik
bat arimaz eri geundenez —jendearen ustetan burutik gaizki geundenez, alegia— eta, nola bainindoan harenganat beharturik, hala, lehen egunetan, mendeku gisa, hari hitzik ez egitea pentsatu nuen... alferrik, zeren eta doña Lidiak irabazi baininduen apur bana. Eta irabazi ninduen, gainerat, lehen egunetik beretik.
|
|
Eta ene desesperantza are handiagoa egin zen presondegi hartarat eraman nindutenean, zeren iduritzen baitzitzaidan ezen hogei urteko kondenarekin nekez atera ahal izanen nintzela ni infernu hartarik bizirik, eta arinagoa izan zitekeela, ondorez, heriotza zigorra, bertze kondena hura baino... gogorragoa izan zitekeelako, zinez, apur bana hiltzea,
|
bat
batean hiltzea baino, exekuzione laster baten bitartez.
|
|
Ene espantua, jaun André...! Ordu artean mila lekutan ibili izan nintzen, eta mila bidaia egin nituen, halako moldez, non, anitzetan eta halabeharrez, arratoiak izan bainituen bizilagun,
|
batik
bat untziz ibili izan nintzenean denbora luzez, zeren baitakizu ezen arratoiak direla halakoetan untzietako ohiko izurri: ordea, bidaia haietan guztietan, ez zidan nehoiz arratoi batek ausikirik egin... nahiz eta behin baino gehiagotan itzarri behar izan nuen, haietarik bat edo bertze eskuan zebilkidalako, edo aurpegian edo buru gainean ere noizbait.
|
|
BEHIN sinetsi nuen, itsu, ezen Paradisua lurrean egon zitekeela, eta indiar gorri haiekin egon nintzenean izan zen,
|
batik
bat lehen hilabeteetan, zeren hiru urte egin bainituen oihanean haiekin batean.
|
|
Zeren haien paradisua, nola baitzen lurrekoa eta lurrean eraikia, eta nola lurrean deus ez baita deusen beldur ez denik, hala, ez zen osoa ez guztizkoa, eta zeren haiek ere beren beldurrak baitzituzten... Eta gizon zuriaren beldur ziren
|
batik
bat... gizon zuri gehienak deabrutzat zituztenez gero, hauek haien lurrak inbaditu, eta sarraski bat baino gehiago egin zutenetik; baina, beldur hartaz gain, bazituzten bertze beldur suerte batzuk ere, hala nola arestian aipatu piztiei zietena, edo eritasunari eta heriotzari...
|
|
ETA, hala, ibaian aitzina eta aitzina gindoazen, uste baino hobeki, zeren eta, ordu arte aditu genuen hainbat iritziren kontra, ibaiaren ertzetan aurkitu genituen indiarrek, oro har, ongi hartu baikintuzten. Eta oro har diot, zeren eta egun batean, bai, buruhauste hura izan baikenuen, noiz eta indiar batzuk ibaiertzetik jarraitu baitzitzaizkigun denbora batez, arkuak eta fletxak prest, beren urrats bakoitzean eta beren mugimenduetan mehatxuaren seinalea zeramatela... harik eta azkenean,
|
bat
batean, kantuka eta oihuka hasi ziren arte, handik aitzina bakean uzten gintuztela, ez dakit oraino zergatik.
|
|
Halarik ere, gurea ez zen
|
bat
bateko amorioa izan, baina urratsez urratsekoa.
|
|
Eta
|
bat
batean erran zidan:
|
|
Jaunaren gorputza hartu bezain fite, hersten ditut begiak, eta mortu bat idurikatzen dut neure baitan, bihotzaren begiez baizik ikus ez dezakedana, eta, mortuan, Kalbario mendiaren iduriko muino bat, non baitago Kristo gurutzefikatua, bere azken hatsean, Aitari erraiten diola: Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia; eta, guretzifikatuari neure amorioa aitortzen diodala, pizten da,
|
bat
batean, argi bat, Kristo hartzen duena; eta, argi hartan bildurik, erresuzitatzen da Kristo, jaisten da gurutzetik, betetzen da mortua lorez, erresuzitatuak bere oinez lurra ukitu orduko... hedatzen da ene arimaren leiho bat betiko udaberrirat, eta udaberriaren baitan biziberriturik sentitzen naiz...
|
|
Zeren eta ez bainuen ulertzen, konparazione, nola obrarik gabeko fedeak zerurako bidean jar gintzakeen, nola erraiten baitzuten protestantek, nahiz eta osaba Joanikotek erraiten zidan ezen obren bidetik obratu zituztela katolikoek bekaturik handienak, eta obrarik ez egitea zela, halatan, obra zezaketen obrarik jainkozkoena, hobe zelako, ororen buruan, alfer egoitea ezen ez gaizki egitea; baina ez nuen ulertzen, halaber, nola aita sainduak erabaki zezakeen Erromako eliztarren sinestea eta pentsua goitik behera, nola erraiten eta afirmatzen baitzuten katolikoek, nahiz eta jaun Marcelek erraiten zidan ezen artalde batek artzain bat behar zuela, ardien ez barreiatzeko eta ez galtzeko, eta artzainak erabaki behar zuela, halatan, artaldearen norabidea. Eta
|
batean
baten alde egiten nuen, bertzean bertzearen. Eta, hala, guztia jasotzen zuen belaki bat banintz bezala, bi uretan ibiltzen ikasi nuen, eta bi iturrietarik edaten —osaba Joanikoten hitzetarik eta jaun Marcelene tarik—, bien irakaspenak ere neure egiten nituela.
|
|
Eta sekeretu hura ate bat ere zen, bertze mundu baterat jotzen zuena eta Felisaren munduarekin zerikusirik ez zuena... eta halatan egin nuen Felisak kontatzen zizkidan ipuinen aterbetik zientziaren aterberat. Ez
|
bat
batean, baina bai apur bana.
|
|
Eta Akilesek begiak zabaldu eta mihiaz ferekatu zuen muturra, Noek Ararat mendian libraturikako erbi bikotea gogoan balu bezala... Eta, Akilesi beha, irri egin zuen osabak, zeina
|
bat
batean eneganat xuxendu baitzen, ezin seriosago, erraiten zidala:
|