2000
|
|
Irizpen horren giropean egin nituen 1992 eta 1993ko Ararteko txostenen aurkezpenak. Eurogutunaren kopiak ere zabaldu nituen,
|
baina
gure politikarien artean nonbait ez zuen arretazko jarrera egokirik izan. Gero, gai horren inguruan Herrialdeko Ombudsmanaren garrantziaz hitzaldiak antolatu genituen Gasteizen.
|
|
Nik ondo pasatu nuen,
|
baina
gutariko batzuek ez hainbeste. Kontua da taberna batean denbora luzea egon eta gero, erabaki genuela beste batera joatea.
|
|
Nik uste nuen Ralphi bihotzekoak eman behar ziola.
|
Baina
gure aulkietara hurbildu eta paperak eskatu dizkigunean, Ralphek kristoren ahalegina egin du eta nahiko itxura lasaia eta aurpegi erlaxatua erakutsi ditu karneta luzatu dionean morrosko uniformatuari.
|
|
Ez ordea jarlekuek, egur xaflaz egindako eskeleto haiek guk baino bi buru gehiago neurtzen baitzuten gutxienez. Trenak eguneroko minutu pare laburra iraungo zuen estazioan geldi ziurrenera,
|
baina
guk eternitatea zer zen ikasi genuen jarlekuetan jesarririk eta hankak dingilizka genituela. Amak ezkerreko leihotik begiratzen zuen, herriari azken bistadizoa eman guran edo; baina guri bost axola herriak:
|
|
—Zer erran nahi didazu horrekin, gizonek egiten dituzten tenpluak ez direla beharrezko?
|
Baina
gu protestantak gara eta protestantek ere beren elizak eta beren tenpluak dituzte... —erran nion.
|
|
|
Baina
gu ez bezala, dei deigarri hark deitua izan zen Pedro Huizi, itxura batean... eta harenganat gindoazen osaba eta biok, Florentziarat, gogoz gainezka, amak —Ubarneko damak— emanikako direkzionerat. Baita kezkaturik ere, zeren baitzirudien ezen urtebete zeramala Pedroren amak semearen berririk jaso gabe.
|
|
Aitona Nikolas ez zebilen, ez, oker, don Frantziskori buruzko iritzian, zeren eta halakoa baitzen gure herriko apeza, ez predikuetan soilik,
|
baina
guri emaiten zizkigun eskoletan ere. Anitzetan gauza bat bertze batekin nahasten zuen, baina erdiesten ere zuen azkenean, gehienetan bai bederen, bidean sortzen zitzaizkion gaiztasunen eta zailtasunen xitzea eta garaitzea.
|
|
—Ama puta, eta alaba ere puta!
|
Baina
gure etxea ez da putetxea, ez desonestkeriaren egoitza! Fut fut fut biak hemendik!
|
|
edo orain berean bere damua azalduko zidak, birao egin duelako, edo ene ezpatarekin neurtu dik —eta, gipuzkoarrari goiti beheiti so egiten ziola eta ezpata lepo inguruan jartzen ziola, segitu zuen—:
|
Baina
gure oilo honek ezpatarik ez dik eta...! —eta, bere soa bizkaitarrarenganat desbideratzen zuela, irritsu bezain insolent, gaineratu zuen—:
|
|
" Eta kanoiak izan daitezela ehunda bat, ez ehun, eta para ezazu ehundabatgarrena zure jauregiaren aitzinean, Amaiurri beha!" Eta hire aitak, baietz.
|
Baina
guk Gaztelari eta Gaztelako bihotzari beha ipiniko diagu, Joanes, kanoi hori, bere egunean: Madrili beha, alegia...!
|
|
|
Baina
gu han geunden, eta hark ez zuen erremediorik... eta frantses untzi haren menerat geunden, zeina hurbildu baitzitzaigun gure kapitainak bandera zuria mastaratu bezain fite, harik eta parean jarri zitzaigun arte.
|
|
—Zenbatetan ez ote ninduen geure aita zenak —zuen berraitona Albertek, beraz— mendi Pirinioetako gain horietarat eraman izan, nondik arbasoek galdu jauregia ikus baitzitekeen, eta zenbatetan ez ote zigun erran: " Nafarroa galdu zuan eta betiko galdu zuan,
|
baina
gure jauregia oraino ez, beharbada..." Eta, irri egiten zidala, eratxikitzen zuen: " Nikolas:
|
|
Eta zangoak dar dar jarri zitzaizkidan... Baina buruan nituen, halaber, bai ehundabatgarren kanoiaren iduria, aitak Amaiurri beha paratu nahi zuena
|
baina
guk Madrili beha paratu behar genuena eta mendekurako deia egiten zidana... eta bai emazteki haiek sugegorria ikusi bezain laster egin behar zituzten oihu eta keinu izugarriak ere, neure garaiti tipiaren iduri ere izan zitezkeenak. Eta nola ez bainuen, bertzalde, gibela egiterik, desiratu eta gutiziatu nuen ezen gertatu beharrekoa lehenbailehen gerta zedila, eta hala itzuli nintzen jangelarat ahalik eta zaluen eta arintkien, hatsa estu, nik are estuago egin nuena, osabaren erranetarat nengoelako eta hark teatroa egin behar nuela erran zidalako.
|
|
Eta kanoi hura buru buruan sartu zitzaion eta, nola aita baitzen, izaitez, aseezina, hala gogoratu zitzaion ez ote zen luzeegia kanoien tratuan sinaturikako lau urteko epe hura, zeren ehungarrenaren ondotik baitzetorren ehundabatgarrena... harik eta berant baino lehen argi bat piztu zitzaion arte, aterabidean jarri zuena: Patientia vincit omnia,
|
baina
gure aita ez zen pazientzia handiko gizona, eta, handik astebete eskasera, errege egunean, erran zuen:
|
|
Baina, orain bahoa edo bihar bahoa, gure adioa alegrantziazkoa izan ledin nahi nikek... Izan ere, desterrua ez duk lur bat, guganik kanpoan dagoena,
|
baina
gure baitakoa, zeren desterru handiagoa dik etxean dagoenak, baina burua beheiti, ezen ez etxetik kanpoan dagoenak, baina burua goiti —eta entseiatzen zelarik ezpainetako nekean irri bat marrazterat, erran zuen—: Bai, hoa lasai; izan ere, gorputzez urrunduko gaituk, baina ez arimaz, zeren gure arimak bat dituk hik egin berri duan koadroaren laukian.
|
|
Nork erran zuen? " Putakumea da,
|
baina
gure putakumea". Zernahiri atxikitzen zatzaizkio, begi bistako egia gezurtatzeko baliagarria bada, eta, aldiz, zure baitatik kasatzen duzu zoritxarreko deskubrimendua sendotzera etortzen ahal den guztia.
|
|
Behin batean, Mediterraneo aldeko portu sona handiko batera elkarrekin joateko gonbentzitu gintuen denak, alimaleko kontzertu baten promesan. Taldeak ez ditut gogoan,
|
baina
gure maiteenetarik izan behar zuten, halako joanaldi luzeari —Niloko iturrien bila partitzea adina, guretzat— frogapen gehiagorik gabe lotzeko. Ez ibilgailurik ez dirurik, auto stopez abiatu ginen, uztail gorrian, errepideko marra etzanak ere urtzen ari ziren sasoian.
|
|
Sartzeko eskubiderik ez nuela, hitz lauz mintzatzera. Aitaren izena ere eskura nuen,
|
baina
gure laguna ez zen harekin hain ongi moldatzen. Ohi dudanez, damutzen hasia nintzen saltsa horretan sartu izanaz.
|
2001
|
|
Pneumonia atake baten moduko barrea egin du.
|
Baina
gure Jon ez zegoen horren konbentzituta, ez. Aurpegi zurruna berriz, begirada galdua.
|
|
Dena dela, lasaiago dago Lucas Roma sarri samar etortzen denetik. Painalak aldatzen dizkiogu eta horrek esanahi dramatikoa eduki dezake –pertsona dramatikoa bazara, notarioak bezala–
|
Baina
guk barre egiten diegu painalei, Lucas bezain umeak garelako kasik. Eta berdin digu ume izateak gainera:
|
|
‘Aita,
|
baina
gure herria azazkalaz tapa legike, ’ jarraitu du Imanolek, ‘horixe esan nion aitari. Gauza txikiek ere balio handia dute, esan zidan berak.
|
|
Aurten gure ametsa bete dugu, Antarktikara etorri gara, eta une honetan jende askok izango gaitu gogoan. Eta apur bat triste gaude, geure aberrian ez gaudelako,
|
baina
gure aberrian makina bat jende egongo da hemen egon nahi lukeena. Askotan zelebratuko dugu egun hau etorkizunean, eta hau hemengo hau ez dugu inoiz ahaztuko... ’
|
|
|
Baina
gure zientzia naturalak bestelakoak ziren. Liburu ilustratuekin baino gehiago ikasi genuen gure jolas eta barreen zirkulu krudelean gatibaturiko izakiekin.
|
|
‘Baliteke,
|
baina
gure aita anatopiko hutsa zen.’
|
|
‘Ez dut uste, tropikala delako, ’ dio Arantxak. ‘Espainolez bestelako izena du,
|
baina
gure aitak dantzalorea esaten zion, izena berak asmatuko zuen seguru asko.’
|
|
Eta legea indartsuenarena zen
|
baina
gu, biolentziaren poetika hartan, derrigorrezko galtzaile ziren indioekin identifikatzen ginen, iragan mingarriko cowboy hark tiro egin eta kiowak zerraldo barra barra erortzen zirenean:
|
|
Eta ez dakit gu ginen mutiko haiek honaino iritsi diren,
|
baina
gu bai, gu nolabait hantxe geratu ginen.
|
|
|
Baina
gutako hirulau zeuden Emilio eta Goioren artean. Eta Agustin, gure estremoa, haserretu egin zen nirekin:
|
2002
|
|
oihanetan ehizan jarduten dutenak, iturrietako uretan bizi direnak eta beste hainbat.
|
Baina
guk ez dakigu ezer ninfei buruz. Zoritxarreko hiru atso besterik ez gara, ilunpean ibiltzen diren hiru emakume xahar, betidanik hirurontzat begi bakar bat besterik eduki ez dugun koittadu hirukotea.
|
|
Zer esan nahi du horrek? Ba, zortzi garela eta ez dela erraza izango,
|
baina
gu ez garela hemen egongo. Guztiak, mesedez, lehen zegoen bezala geratu behar du, bai?
|
|
|
Baina
gure aitak umore ona zuen eta, osaba Domingorekin ika mika ibili beharrean, hatza zerurantz jasorik, ozenki esaten zuen, erdi serio erdi txantxetan:
|
2003
|
|
Solas horrek egin du bide geroztik,
|
baina
gure frantses pentsalari, kazetari, irakasle, apezpiku, diputatu xuri ala gorrien gogoak ez dira hainbat aldatu.
|
|
Tomas Akinokoak, adibidez, idatzi baitzuen XIII. mendean: Jaungoikoak mundua gobernatzen duelarik, behere honetako gauza guziak bere oinetan dauzka, nagusiak esklaboa bezala,
|
baina
Gu Geu Gizakiok hartzen gaitu Jaun batzuk bezala.
|
|
Orduko Santamariaren hitzaldi hura berrirakurri nahiz bilatu ditut Pauen, 1953an eman ziren Frantziako XL. Aste Sozialen aktak. Badira hor teologo, soziologo, legelari, irakasle jakintsuen hitzaldi interesgarriak,
|
baina
gure adiskide zenaren hitzik ez.
|
|
|
Baina
gure xedea ez da baitezpada euskaldun ospetsuen zerrenda osatzea: ez gaitu bakoitzaren ibilbideak hainbat interesatzen, nola Herriaren zorteak.
|
|
Egia da badaudela isiltasunera edo otoitzera bultzatzen gaituzten lekuak eta baita barrenean larria edo izua eragiten digutenak ere. Badaude urruti mina ekarri edo haurtzaroa gogoratzen digutenak eta seguru asko egongo dira hilketa gertakari ezdeus eta arrunt bihurtzen duten lekuak ere,
|
baina
gu bizi ginen herriak ez zuen horrelakorik. Ez zuen prostibulu inguruetan sortu ohi diren ostatu hits eta leiho gabekorik, ez lurpeko parking erraldoirik, ez izen txarreko auzorik ere.
|
|
Garai bateko maitaleei ere egiten zizkien bisitak eta haiengandik ere oharren bat utzita alde egingo zuen, emakume desberdinek deitzen baitzuten etxera, ahots larrituarekin beregatik galdetuz. Ni ere ez nintzen erabat bakarrik bizi, neure adiskideak nituen eta noizik behin etxera itzultzean nire ibilien berri zehatzegia ote zuen irudipena izaten nuen,
|
baina
guk ez genion elkarri ezer galdetzen, bakoitzak nahi zuena kontatzen zuen soilik. Behin pistola batekin agertu zen etxean eta egunen batean Romain Garyk egin zuena egiteko balioko ziola esan zidan.
|
|
Besteen laguntza badugu, hobeto, baina laguntza horrek ez diezagula burua makurtzerik eska. Aurrera egin dezagun, bai,
|
baina
gure aurrerapena gurea izan dadila. Lehenik eta behin azpildarrak baikara gu, harrotasunez diot, inongo harrokeriarik gabe!
|
|
–Aztiak hura guztia esan zian, bai,
|
baina
gure asaba zaharrek froga bat behar zitean. Eta hauxe izan zuan froga:
|
|
–Patxik eta bere lagunek iraultza berderik eginen duten ez dakit,
|
baina
guk behintzat iraultza zuri eder askoa egin behar dugu... –esan zuen don Kosmek, tripak dinbili dantza zebilzkiola.
|
|
Orain asko gogoratzen dituzu" Garazi eta Kattin, beti elkarrekin" eta horrelakoak,
|
baina
gu ez gara beti elkarrekin ibiliak, ez. Non zinen orain bi urteko asteburuetan?
|
|
Nik behintzat asko nabari dut zure falta. Berriro ikastetxez aldatzea zaila ikusten dut, zure gurasoek ere ez luketelako inondik ere onartuko,
|
baina
gure arteko harremanak, behintzat, berritu ditzakegu.
|
|
Nire gurasoak kanpotarrak dira,
|
baina
gure herrian ederki integratuak. Biek ikasi dute euskaraz, eta seme alabak ere euskaldunak gara.
|
2004
|
|
Horrela izango da.
|
Baina
gurea gaizki aterako balitz. Orduan zer esango diot Joanari?
|
|
–Beharbada.
|
Baina
gu oraindik oso gazteak gara eta esperientzia gutxiegi dugu. Beno, nik behintzat.
|
|
Ez dut nahi zu ere oraingo indartsuen eta zaratatsuen antzekoa izaterik. Badakit oraingo gizartea primitibo berri horien eskuetan dagoela,
|
baina
guk zibilizatuak izan behar dugu gure harremanetan, neska. Nik bakarrik jakin nahi dut nirekin jarraitu nahi duzun.
|
|
Eta hizkuntzaren ekintza, hizkuntza gizarte ekintza deritzan kategoriaren baitako jarduera baita izatez, botere harremanen sarean ainguraturik dago alderik alde. Hizkuntza komunitate baten gaitasun eta ahalmen soziolinguistikoa, ez legoke esan beharrik,
|
baina
gurean ozenki esateko gauza dela dirudi, egitura sozial eta politiko berberean txertaturik dagoen beste hizkuntza herri batek edo batzuek baldintzaturik dago. Bataren nagusitasunak bestearen ahultasuna dakarrenez, hizkuntzen arteko kontuak, botere indarren arteko galerak eta irabaziak bihurtzen dira.
|
|
Hor dago diglosiaren egoera, azken hamarkada honetan gero eta gehiago espainolera eta frantsesera jotzen baitugu esaerak adierazteko. Erraten da beste hizkuntzetan ere pobretze bat dagoela,
|
baina
gurean joera hori azkarragoa da. (...) Bitarteko pro pioak falta ditugu.
|
|
Erakunde autonomikoen boletinak euskaratzea konkista soziolinguistiko handia izango da akaso.
|
Baina
gutako alfabetatuenek eta euskaltzaleenek erdarazko testura jotzen badugu lege arazoren bat dugun aldiro, nahiago nuke horretan enplegatzen diren dirutzak beste zerbaitetan enplegatuko balira?. 355
|
|
–Oraintxe iritsi gara muinera, hainbat amets pizten eta hainbat eragiten digun lekura. Hau eta hori eta bestea esango dugu,
|
baina
gure eskoletako (edo eskolatik pasatako) gazteek euskaraz egite horretan ez dugu aurrerapen handirik ikusten. Euskal eskolatik pasa diren edo hortxe ari diren gazteek ez dute, urrundik ere, orain mende laurden espero genezakeen aurrerapenik egin, euskaraz jarduteari dagokionez?. 643
|
|
Ez dauka inork, horrelakoetan, eskizofreniaren orekarik ezean bizi beharrik.
|
Baina
gurean besterik da: nortasun zatikatuaren tenkan bizitzera kondenaturik gaude gu.
|
|
Jon Kortazar: ?
|
Baina
gure gizartea beharbada ez da modernoa, gure gizarteak ez du euskal literaturarik behar. Hizkuntzarekin nahikoa du bere identitatea eta legitimitatea markatzeko?.
|
|
|
Baina
gure erabakia gure herriaren onetan izan dedin, aurrera jo behar dugu. Ez poliki, ez presarik gabe.
|
|
Ze, etorri, itsasotik gentozaan.
|
Baina
gure herria Portugal zuan –Pablo pentsakor geratu da– Eta duk. Edo igual ez.
|
|
Peter Laing erori da, eta sare bateko zati dela agertu da. Sarearen egituraren azala besterik ez da agertu oraingoz,
|
baina
guk bidalitako datuei esker badakigu Dianne Short zela Laing kontseilariaren kontaktuetako bat.
|
|
Handik gutxira, jakin nuen alkoholaren abstinentzi sindromearen ondorio direla delirium tremens ak,
|
baina
gure aitari halaxe etorri zitzaion aldarte gaizto hura, etengabeko zurrutean sartua zèn garaian, noizean behin gertatzen da...
|
|
Lagun nituèn nerabezaroko mutilak, bai eskolakoak eta bai herrikoak ere, neskei buruz mintzatzen ginen sarri askotan.
|
Baina
gure arteko elkarrizketa haiek, ehuneko handi batean, zabarrak izaten ziren, baita iraingarriak ere, nik uste, neska normal batentzat: gero eta txorta hobea dik urdanga horrek; eztarriraino sartuko niokek zera; emakume txupeterik gabea, dohakabea...
|
|
Motorren zaratak orain kalean errealak diran letxe.
|
Baina
guk ori guztiori bizi bizi ezagutu genduan etxean.
|
|
Olgetan edo txantxetan ezer esaten eta egiten edo ez dot ezagutu izan inoiz gure ama. Aita bera be ez,
|
baina
gure aita ez zan gure ama bezain serio eta begiratua. Amak ez eban ontzat emoten aitaren berezko eta bat baterako urtenaldi umore oneko eta sanorik.
|
2005
|
|
Larunbat eguerdian, ohetik berandu jaiki eta gero, itsaso ondoan berak aukeratutako jatetxe batera joan ginen. Jatetxea ez zen beste munduko ezer, jangelatik uhinen aparra ikusten zen harkaitzen aurka jotzen eta udan seguru horrek turista asko erakarriko zituela,
|
baina
gu bazkaltzen egon ginen larunbat hartan bezero gutxi zeukaten.
|
|
–Bai, hori oso polita da, baina nik zerbait behar dut, egunen batean ohetik jaiki eta dena bukatu ez dela jakiteko... Ume bat ez bada etxe bat gutxienez,
|
baina
gurea den zerbait; hain zaila al da ulertzen?
|
|
Atea ireki eta irekita eutsi nion Miren Urresti Ingalaterrako erregina balitz bezala; berak eskerrak eman zizkidan ahul. Bere ostean sartzera joan nintzenean, errepidearen beste aldera begiratu nuen eta harridura keinua igarri nion Irantzuren aurpegiari; nire arreba haren ondoan zegoen, ume bat besoetan, oraingoan ez zen Irkus, zaharxeagoa baizik,
|
baina
guregana begiratzen zuten denek, baita umeak ere.
|
|
Senarra eta biok berandu ezagutu ginen eta haurdun gelditzeko ere hiru urte luze behar izan genituen. Osagileek abisatu ziguten arrisku hori eta beste asko zeudela umea hain berandu izatean,
|
baina
guk ume bat nahi genuen. Hasieran ez genion ezer igarri:
|
|
Hasieran ez genion ezer igarri: ume handia, ederra zirudien, agian ez oso azkarra,
|
baina
gu ere ez ginen oso azkarrak. Eskolara hasi zenean etorri ziren arazoak...
|
|
Nik faltan botatzen nuen,
|
baina
gure Kodakek, sentimental hutsa izanik, nik baino falta handiagoa nabaritzen zuen.
|
|
Handia egin genion guk Tasiori ezkondu zenean. Berak ezetz eta ezetz lehenengo,
|
baina
guk baietz, ohitura zela hori, eta konbentzitu azkenean. Eta han sartu genuen Tasio Muturen batelean, ezkontzeko trajearekin.
|
|
–Tenisean ez,
|
baina
gure etxean bai.
|
|
Gurea San Fausto eskola da, baina Eldo eskoletan egiten dugu guk futbolean. " Juan Bautista Eldo eskolak" esaten diote eskola horri,
|
baina
guk" Eldo eskolak" bakarrik. Hor egiten dugu guk futbolean, gure etxetik hurbilago dagoelako eta patioa zabalik egoten delako.
|
|
|
Baina
gure amarena... orain dela zazpi hilabete bakarrik gertatua... eta ni Labartzako ehortzetara ezin joan izana... Nahiz Ixaskunek ahalegin guztiak egin...
|
|
Atxetako Allika tarrengana joatea ere bururatu zitzaigun, egia esan.
|
Baina
gure ama orain dela hamar hilabete bakarrik hila delarik, uzkur geunden. Eta ez mugitzea erabaki dugu.
|
|
Txeluk, gure aldetik, lauzpabost tiro bota dio,
|
baina
gure gainera tiroka zetorkiguna ukitu gabe.
|
2006
|
|
abestia kasualitatez idatzi nuenik.
|
Baina
gure barne egoera hura, urte haietan, nori kontatu behar genion. Esadazue.
|
|
Ezkondu eta urteetan elkarrekin bizitzea ez da erraza.
|
Baina
gu, une on eta txarrak pasa ondoren, elkarren ondoan gaude eta elkarri laguntzen diogu.
|
|
horrekin ezin da historia esplikatu.
|
Baina
guk" arraza historikoak" ulertu behar ditugu, puntualizatu ohi du Ortega-k. Berdin gutxi ahal da historia serioski esplikatu, horren gorabeherak monarkia, eliza, eta abarren pentsa eta jokaeren axalgainean soilik aztertuz (horixe da Ortega-k bere aurreko interpretazio guztiei egin dien kritika).
|
|
Oraindik lurrez zikindurik ditut eskuak.
|
Baina
gure Carlosek toki eder batean hartuko du atseden. Erabaki dut etxe honetan gelditzea behin betiko.
|
|
Nik ere, noizbehinka barazkiak eta arropa zaharrak uzten nizkion gazteluaren inguruetan.
|
Baina
gure katuak desagertzen hasi zirenez geroztik, emazteak ez zidan ezer ekartzen utzi.
|
|
Izenak berak esaten duen bezala, mendi artean. Han neguan ez omen zen ia inor gelditzen,
|
baina
gu udan gindoazen, abuztuan, hilabete baterako. Iritsi nintzen beraz San Miguel del Monte hartara, eta han gure zain herriko apaiza, don Tirso.
|
|
Bart gaueko afaria ez bazen, zerezko pintxoak prestatu behar zituen galdetuko genion, apur bat disimulatzearren,
|
baina
gure katxondeoa urrundik ere antzematekoa zen, eta koadrilako neskak ohartu ziren zertaz ari ginen. Azkenean kontatu egin behar izan genien turrun hotsen istorioa, baina bien bitartean makina bat barre egin genuen, eta geroztik ere gure arteko hizkeran txertatuta geratu zen arrantza mota haiena:
|
|
Eta orduan hasi ginen ulertzen zergatik ez genituen inon ikusi Txemari eta Ainara, Ferminekin harreman handia zutenak. Baita susmatzen ere Edurneren desagertzeaz,
|
baina
gure susmo haiek baieztatzen edo ezeztatzen hasi aurretik gu geu atxilotu gintuzten: Gaizka, Hankapalo, Aloña eta laurok.
|
|
" Beste nonbait izan balitz –esan zuen, gero, Inukitsupalukek–, lera gainean jarri eta herrestan eramango genuen, aurreko egunetan izotzetan egin genuen bezala, baina lurralde hartan zorua tontortxo eta zulo zen dena, eta gizon hura bizkarrean eramatea zen bide bakarra.
|
Baina
gutako inor ez zen gai horretarako. Sustraiak eta belarrak bildu genituen eta ohe antzeko bat osatu genuen haitz baten babesean.
|
|
Lerro kaskar horiek ez ninduten Parnaso gainera eramanen,
|
baina
gure maisuaren txaloek saritu zuten nire ahalegina.
|
|
Ez geneukan denbora galtzerik, gure aurretik haitzetan behera norbait jaitsi bazen, gauza bera egingo genuen guk ere.
|
Baina
guk ez genekien biderik.
|
|
–Ezer gutxi geratzen zaigu,
|
baina
gu geu oraindik bagara.
|
|
Hodeiak ere berunezko, nekez higitzen ziren zeruan. Aldizka, kazkabarrak itsasoa ikusten ere ez zigun uzten,
|
baina
guk zeruertzari begiratzen genion etengabe.
|
|
Zortzi kanoi, lau torreta eta obus jaurtigailua. Azaldu zenean, merkanteak bandera zuria atera zuen,
|
baina
guk ez genekien zer egin, bidean bi arraste ontzi arrimatu zitzaizkigulako, babes bila. Zelan ere ez dakit, hasten dira Nabarra eta Canarias elkarri tiroka...
|
2007
|
|
–Alfer galanta bai, Juankar hori? entzun nion esaten gure amari behin baino gehiagotan,
|
baina
guk miretsi egiten genuen. Ezer egin gabe bizitze hori, hasteko, meritu handia zen guretzat, orduan behintzat; musikaz horrenbeste jakitea ere kontuan hartzekoa zen, rock, n, rolla baitzen, gure gazte garai hartan, jardun mota guztietan itxurazkoena; eta, batez ere, komunarena zegoen.
|
|
Festa horien xehetasunik ez zigun eman,
|
baina
gure irudimenak gutxi behar zuen sexuz, drogaz eta rock, n, rollez osaturiko akelarreak imajinatzeko, gorputz biluziak uretan igerian edo belar gainean txortan, su koxkor baten eta kanuto ugariren kea kiribiletan, Jimmy Hendrixen akorde elektrikoak airean.
|
|
–Hori ere egia da.
|
Baina
gu biok izan al gintezke. Bai edo ez?
|
|
–Horixe, eta odolbilduak ere bai, pasatu egiten dira.
|
Baina
gu ez gara gorputzeko minez ari, Olaia, uste nuen amore minez ari ginela. Badakit maiteminak ere pasatu egiten direla, baina une honetan gezurretan ariko nintzateke, Ikerri maite dudala esango banio.
|
|
|
Baina
gure artean, entrenamendu lagunen giroan, bestelakoak dira kontuak. Elkartuta gaude eta ez dugu irabazleen eta galtzaileen arteko bereizketarik egiten, maila berean gaude denok.
|
|
Kapitulu guztiak dira interesgarri.
|
Baina
guri dagokiguna bereziki kontuan hartuz, hauek izan daitezke mamitsuenak:
|
|
dela errepikatzen nien, gurea baino handiagoa ere bai, eta 400.000 milioi izar dituela.
|
Baina
gugandik 2.400.000 argi urtera kokaturik, ozta ozta sumatzen dela ezer.
|
|
idatzi dugu.
|
Baina
gure mendera arte idaztea litzateke zuhurrago.
|
|
Ez Russell zaharraz, bere 94 urteetan; ez nitaz, neure 62etan.
|
Baina
guk gerra krimenak salatu nahi ditugu munduaren aurrean Tribunalaren bitartez. Eta honetxek beldurtzen zaituzte?.
|
|
|
Baina
gu gogoeta horiek harroxko burutzen ari ginelarik, ez bide geunden beltz haiengandik uste bezain urruti.
|
|
|
Baina
gure herrian, iruditzen zaidanez, eta beste batzuetan ere errepikatua dudanez, arrotz dago oraindik, ezezagun. Sartrek Euskal Herrian ahanztura hori besterik ez balu bezala.
|
|
|
Baina
guk batez ere Ameriketako genozidioaz mintzatu nahi dugu kapitulu honetan.
|
|
Errigortsuki, errepikatu beharra daukagu?, mugimendu honek Volksgeistaren historiarekin zerikusirik ez du (ikerketa aleman bat bakarra ez dut aurkitu, hauek eta Volksgeisteko autoreak nahasten edo batera tratatzen dituenik),
|
baina
gure artean dabilen hainbat ekibokori aurre egiteko bederen, nota batzuk ez dira gaizki etorriko. Guztiari mugimendu, völkisch?
|
|
Hegel biak da, filosofoa eta historialaria, baina aurren aurrena gogoetalari filosofikoa; harentzat bere filosofiaren lagungarriak baino ez dute izan gura, printzipioz behintzat, historia enpirikoaren (antzinatea, modernia) bere interpretazioek. Beraz, Hegel-ek (historialari gisa) orri ezin ederrago asko idatzi ditu herri gogo grekoaz, hebraikoaz, germaniarraz, etab., ahaleraginkor bortitzak izan direnak kontzientzia nazional finlandiar, poloniar, txekiarretan, etab.
|
Baina
guri ezin zaigu hori oraingoz interesatu, deskribapen horien balioa erlatibatu duen lehena Hegel bera baita. Filosofiak zermugatzen du, a priori?
|
|
–Pero ¿ cómo podemos aplicar esta distinción a nuestra vida política e histórica??, galdetzen du Cassirer-ek, beste askok bezalaxe. Historiak jakingo du,
|
baina
guk ez. Hegel-ek ez baitu irizpide garbirik ematen, erreala noiz bai eta noiz ez den egiaz erreala bereizteko.
|