2004
|
|
Gero eta nagiago, gero eta gozoago, La Vache nire laguna ia erabat joan zitzaidan burutik. Bera oso gutxitan
|
azaltzen
zen ukuilutik, Genovevak disko bat jartzen zuenean eta holako aldi berezietan, eta gurekin hitzik gurutzatu gabe betetzen zuen aldi hura. Altxa bere buru handia, eta mespretxuz begira egoten zitzaigun:
|
|
Apurka apurka, ahaztuz nindoan guztiaz. Antiaju Berde eta errotako teilatuan ikusitako bi hortzaundi haiek aspaldi bateko pertsonaiak iruditzen zitzaizkidan, edo noizbaiteko amets gaizto batean
|
azaldu
bezala desagertutakoak; gerra kontuak, bukatua zegoen ala ez, Bizkarroker bezalako zaharren kontuak; inguruetako mendi batean erorita zegoen abioia edo kanposantu ttikiko gurutzeak, esanahi gabeko gauzak. Gaurko egunetik begiratuta, zera ikusten dut garbi, bizitzaren martxak modu hartan segitzera, galdu egingo nuela, erabat eta betikoz, La Vacheren adiskidetasuna, hasierako egunean bion artean sortutako konfiantza eta elkar ulertze hura.
|
|
Udazkena zen bankete hartara aurreneko aldiz hots egin zidatenean. Basoan nengoen beste behiekin bertako orbel bigunaren gainean etzanda, eta bat batean Genoveva eta Bizkarroker
|
azaldu
zitzaizkigun txistuka eta oihu eginez:
|
|
Behi harro hori! komentatu zuen isilka Bidani izeneko behi gorriak, niri Aingeru Guardakoaren istorioa
|
azaldu
zidan berberak.
|
|
Egun hartan, Pauline Bernardettek komentuan sekula egiterik ez dagoen gauza bat egin zuen, ateak zabaldu eta gure lorategian sartzen utzi kanpoko jendeari. Sei neska mutil ziren, motxila eta botadunak, komentuaren arkupetan
|
azaldu
eta beren mendi denda zabaltzeko baimena eskatu zutenak.
|
|
Ez zen bigarren abistuaren premiarik izan. La Vache erreka zokoan
|
azaldu
zen, eta Balantzategin inork ez zeukan bezalako sasoiarekin igo zuen handik etxerainoko aldapa. Itsusia izango zen, baina indar handikoa ere bai.
|
|
Zoritxarrez, poz hori hasieran bakarrik izaten da, berehala
|
azaltzen
baita Bakardade basamortua zeharkatu behar dutenen arrisku eta etsairik handiena: Asperkeria.
|
|
Ez dakit, baina asko. Nahiz basurdeak aurrera segi eta mendian ezkutatu, nahiz eguzkia gero eta biziagoa izan eta beroak gure zauriak mindu, berak hantxe eduki zituen begiak itsasita, bost basurdeak
|
azaldutako
tokian. Bere onera etorri zenean, niregana egin eta petral samar jarri zen:
|
|
Zer moduz joan zaigu behioi historian? —atera nintzen bat batean— Behin entzun nuenez, gu ez omen gara kobazuloetan pintatutako animalien artean
|
azaltzen
. Hartzak bai, basahuntzak, basurdeak eta zaldiak ere bai, baina gu ez.
|
|
—Bai, lagun, alde batera arrazoi duzu, kobazuloetako pinturetan ez gara
|
azaltzen
. Baina horiek aspaldiko kontuak dira, mundua izugarri alfa zen garaietakoak.
|
|
Kantuarekin bukatu zuenean gora begira gelditu zen, ea balkoian norbait
|
azaltzen
zen edo. Eta bai, balkoiko gortinen artean bazegoen errainu edo itzal bat, nik —gizona baino urrutixeago nengoenez— ondo ikusi ahal nuena.
|
|
Zeren, nahiz asko saiatu, lumak ez baitaki goldearen moduan aurreratzen, ez baitu memoriaren lurra xuxen eta zehazki harrotzen, baizik eta desordenan, baldarki, esan behar direnak hondoratuz eta esan behar ez direnak argitara ekarriz. Memoria hauetan, nire bizitzaren materia
|
azaltzen
ote da. Ez zait bada iruditzen.
|
|
Pauline Bernardetteri segituan joan zitzaizkion estutasunak, eta bere begiak onera etorri ziren, onera eta hoberenera. Pozezko txinpartak
|
azaltzen
ziren beraietan.
|
|
Geldiro hitz egiten du, eta gehiegi luzatzen da. Baina behitasunaren alde
|
azaltzen
da beti.
|
|
Artean iturrian sartuta geunden, gure jabe egindako mutil gazteak
|
azaldu
zirenean. Handik atera, lepoan soka jarri eta kaiola itxurako ukuilura eraman gintuzten.
|
|
Zuritasunak zuri segitzen zuen lehenengo izarra zeruan
|
azaldutakoan
. Eta baita bigarrena azaldu zenean ere.
|
|
Zuritasunak zuri segitzen zuen lehenengo izarra zeruan azaldutakoan. Eta baita bigarrena
|
azaldu
zenean ere. Eta baita hirugarrena, laugarrena eta bosgarrena azaldu zirenean ere.
|
|
Eta baita bigarrena azaldu zenean ere. Eta baita hirugarrena, laugarrena eta bosgarrena
|
azaldu
zirenean ere. Hurrena ilargiaren txanda izan zen, eta hark bai, hark ekarri zuen aldaketarik, paisaiari itzal batzuk erantsi baitzizkion.
|
|
Non zegoen etxerako bidea? Ez al zuen
|
azaldu
behar. Bada, ez, ez zirudien azaltzekoa zenik.
|
|
Eta zer esan belar artean ibili edo, ibili baino gehiago, irristatu egiten ziren suge eta ziraunez? Edo harkaitz bateko zirrikituan
|
azaldu
eta burua tentetzen zuten sugandilez. Ihes eginda daudela denak, bazterren batean lokartuta.
|
|
Uste dut azkenaldi honetan, daukagun eguraldiarekin eta, oso gosetuta dabiltzala, eta oso gustuz jango luketela zu bezalako behi gazte eta xamurra. Ez litzateke harritzekoa izango laster hemen
|
azaltzea
, seguru honezkero korrika ari direla. Jakina, badakit zu balientea zarela, eta otso batek, edo bik, edo hiruk zurekin zereginik ez luketela.
|
|
Lehentxoago arte elurra eta harkaitz beltza bakarrik egondako tokian, orain elurra, harkaitz beltza eta koxkorra zeuden. Luze gabe, beste bi koxkor beltz
|
azaldu
ziren: elurra, harkaitz beltza eta hiru koxkor.
|
|
—Bada, esan egiten dizut. Antiaju Berde zure etxean
|
azaldu
zenean ere hala esan zenuen, pasadizo latz hura memorietara joango zela.
|
|
Eta adarretan hostoak zeuden, berde ilun edo berde argi; eta hostoetan, xomorro eta larbak zeuden; eta xomorro zein larba haiengana txoriak inguratzen ziren jatera, buru txuribeltxak, buru gorriak, isats luzekoak edo laburrekoak. Urrutirago, basoa kolpetik bukatzen zen, eta belaze bat
|
azaltzen
zen jarraian, belaze zabal bat erreka bateraino zihoana. Erreka haren gainean, berriz, errota zahar bat ikusten zen, eta errotaren atzeko aldean, berriro ere, basoa.
|
|
Aurrena mantxa hori bat ateratzen zitzaien berdean, eta segidan beste mantxa bat, horiagoa eta handiagoa; hurrena, berriz, den dena hori gelditzen ziren, baina mantxa marroi batekin. Kolore marroia erabat zabaltzen zenean, puntu gorri batzuk
|
azaltzen
zitzaizkien, eta erori bezperan zeuden. Eta, bitarte horretan guztian, nik apustuak egiten nituen neure buruarekin, baietz gaur arratsalderako beste mantxa bat atera, edo baietz bihar goizean erori.
|
|
Oraingoan ez zen galdera inuzente bat, baizik eta itxura inuzenteko galdera. La Vachek bere teoria
|
azaltzea
nahi nuen. Bera zen Balantzategiko arrarotasunaren ikertzaile lehena, eta hartaz hitz egiterakoan berak izan behar zuen esku.
|
|
—Ez duela konprenitzen. Harrituta dago mendikoak
|
azaldu
ez direlako. Ni bezala.
|
|
Gau hartako bisitak aurrekoek ez bezalako zalaparta izan zuen. Mendikoek inoiz baino denbora gutxiago erabili zuten zaldiak kargatzeko, eta ondorenean, beren ohituraz bestera, ez zuten afaltzera gelditzeko asmorik ere
|
azaldu
. Despedidarakoan, Bizkarrokerrek oso serio hitz egin zien:
|
|
—Egin seinalea eta gu
|
azalduko
gara, Usandizaga —hots egin zuen mendikoak jadanik bidean gora zihoala.
|
|
—Laster
|
azalduko
da Antiaju Berde —esan nion La Vacheri.
|
|
Zeharo ilundutakoan
|
azaldu
zen, gabardina batean bildu bildua, eta, bere larruzko bastoiari behin eta berriro eraginez, hogeita hamar bat guardia kokatu zituen mendiko bideari begira. Isil isilik zegoen Balantzategiko haran guztia:
|
|
—Ene lagun maitea —esan zidan egun haietako batean— Orain bizi duzuen egoera parentesia besterik ez duzu. Genoveva kartzelara eraman dute, beharbada denbora luzerako, eta nagusi berriren bat
|
azalduko
da noiz baino noiz Balantzategin. Hobe erne egotea, hobe zure lagunarena bezalako ameskerietan ez erortzea.
|
|
Setatsuari aitorpen hura entzun ondorenean ez nintzen oso nire onean egon. Inor haraneko bidean
|
azaltzen
bazen, Antiaju Berde izan behar zuela iruditzen zitzaidan, eta egundoko arindua hartzen nuen paseatzaile bat edo inguruetako nekazaria zela ikustean. Eta bien bitartean, halaxe pentsatzen nuen, hamaika larritasun pasatzeko jaiotzen garela mundura.
|
|
—desiratu nuen. Artean gaztea izan, artean baboa izan, artean zentzurik gabea izan, eta desio hura
|
azaldu
. Eta gero, zoritxarrez, desio hura bete.
|
|
Pauline Bernardettek istorioak kontatzen dizkit edozein aitzakiarekin, santuen istorioak gehienetan. Esate baterako egun batez, biok komentuaren atean geundela —ni belarretan etzanda eta bera itzalean jarri eta josten—, okina
|
azaldu
zen bizikletan komenturako ogi sorta bat ekarriz, eta halaxe esan zidan berak:
|
2010
|
|
Laburbilduz, erlijio istilu odoltsuak behar izan ziren lehendabizi pentsakera desberdinak elkarrekin bizi zitezkeelako hipotesia
|
azaldu
baino lehen. Ondoren erlijio aniztasun zabala ontzat eman zen, inor bestearen gainetik jartzeko tentaziorik ez izateko.
|
|
Alabaina, erlijioaren praktikotasunean sinetsi arren, Tocqueville beldurrez
|
azaldu
zen, hiritarrez gain, estatuburuek eta legegileek erlijioaren eraginpean egon behar ote zuten, hau da, ea komeni ote zen estatua konfesionala izatea. Erantzuna ezezkoa izan zen, arrazoia berriz ere praktikoa:
|
|
Gizakia taldeak ematen duen identitaterik gabe uler ote daitekeen XX. mendearen bukaerako eztabaida filosofiko interesgarrienetarikoa izan da. Hau da, nazioak, erlijioak, hizkuntzak edo, oro har, kulturak gizabanakoa guztiz
|
azaltzeko
ezinbestekoak ote diren, ala, alderantziz, gizabanakotasun hutsa nahikoa ote den. Beste era batera esanda:
|
|
Komunitarismoak gizabanakoa ulertzeko taldea ezinbestekoa dela uste du eta gizabanakoa taldearen azpian egotera behartzen du. Kulturak dena
|
azaltzen
duela esatera ailegatu gabe, Kymlickak, kulturaren garrantzia azpimarratzearekin batera, baldintza zorrotza eskatzen dio: gizabanako bakoitzak kultura barnean nahi duena (baita ez egotea ere) aukeratzeko ahalmena izan dezala.
|
|
Rotterdameko Erasmok kristauen arteko iskanbila odoltsuak saminez ikusten zituen, bakea aldarrikatu nahi izan zuen, uste baitzuen erreformatzaileak damuarazi egin behar zirela, ez akabatu. 1521ean Pietro Babiriori idatzitako gutunean argiki
|
azaltzen
du: " nork ez luke nahiago anaia damutua ikusi, hilotz baino?".
|
|
Jakina da Rawlsi bere lehendabiziko lan mardulak, 1971ko A Theory of Justicek, eman ziola sona filosofia politikoan berdintasuna eta askatasuna ezkondu nahi izan zituelako, baina bere ibilbidean arazo berriak aurkitu zituen. Hango zuzentasunaren teoriaren gaizki ulertu batzuk
|
azaltzeko
asmoz ekin zion zuzenketari. Rawlsek, oro har, ez zien kasu handirik egin eta bere zuzentasunaren teoria orijinalaren zirrikitu batzuk hobeto azaltzerakoan, orduan bai, akatsak aurkitu zituen, beste inoren iradokizunak gehiegi aintzat hartu gabe.
|
|
Hango zuzentasunaren teoriaren gaizki ulertu batzuk azaltzeko asmoz ekin zion zuzenketari. Rawlsek, oro har, ez zien kasu handirik egin eta bere zuzentasunaren teoria orijinalaren zirrikitu batzuk hobeto
|
azaltzerakoan
, orduan bai, akatsak aurkitu zituen, beste inoren iradokizunak gehiegi aintzat hartu gabe. Nagusiki kezkatzen zuen akatsa hauxe zen:
|
|
Nonbait, hiritar guztiei filosofia kantiarra oso osorik besarkatzea eskatuko lieke bere teoriak. Horrengatik, hasierako teorian ezer aldatu gabe, honen onargarritasunean mesede egingo duten xehetasunak
|
azaltzeari
ekingo dio.
|
|
Egia/ gezurra eskema totalitarioaren aldean posmodernoek eskema polibalentea onartzen dute: ez dago gauzak
|
azaltzeko
modu bakarra, nork bere errelatoa erabil lezake errealitatea azaltzeko. Eszeptizismoa baino gehiago irizpiderik eza da posmodernitatea.
|
|
Egia/ gezurra eskema totalitarioaren aldean posmodernoek eskema polibalentea onartzen dute: ez dago gauzak azaltzeko modu bakarra, nork bere errelatoa erabil lezake errealitatea
|
azaltzeko
. Eszeptizismoa baino gehiago irizpiderik eza da posmodernitatea.
|
|
Konturatu zarenez, Etxeparek Laplace-ren teoria du eskuen artean eta hor
|
azaltzen
digu eguzkitik jaurtitako ziliporta modura sortua dela Lurra, zipriztin gisa, eta gerora bertan bizia agertu dela. Lerro trinko gutxi horietan ezkutatuta, lehen begiratuan ikus daitekeena baino nahikotxo gehiago adierazi zigun Jean Etxeparek, edo, behintzat, horrelaxe ulertu zuen Piarres Lafitte kalonjeak, eta bai gaitzetsi ere, Lafittek birritan argitaratu zituen-eta pasarte horren pozoiaren kontrako antidotoak.
|
|
Ernst Haeckel biologo alemana oso goiz konbentzitu zen darwinismoaren ondadeaz, eta, izan ere, Darwinek baino ausartago jokatu zuen. Haeckel Darwin baino dezente urrunago joan zen, eta gizadia animalietatik eboluzionatuz agertu zela
|
azaldu
zuen jadanik 1863an. Areago, Haeckelen ustez, gizadiaren izaera politiko eta soziala ere eboluzioaren legeek eta hautespen naturalak eraentzen dute, eta ideia horiek oso harrera ona eduki zuten XX. mendearen hasierako Alemanian, Haeckelen dibulgazio liburuei esker.
|
|
Horixe da, jakina, Charles Darwini gertatu zitzaiona. Horixe da ere Thomas H. Huxley-ri gertatu zitzaiona 1856an, Darwinek hautespen naturalarena
|
azaldu
eta jakinaren gainean jarri zuenean. Oso ezagun bihurtu da Huxley-ren erantzuna:
|
|
Horrela
|
azalduta
ez da erraza suertatzen ulertzea zer dela-eta erantzun ziezaiokeen Frantziak darwinismoari era horretara. Ez da ahaztekoa Lamarck en eskutik Frantzia pioneroa izan zela eboluzioaren hipotesia plazaratzen, eta, modu berean, pentsatu egin genezake Frantziak Darwinen sasoiko nazioarteko komunitate zientifikoaren erpinean irauten zuela, Claude Bernard eta Louis Pasteur-en aurkikundeen onarpen zabalari esker.
|
|
Darwinismoak Frantzian jaso arbuioa
|
azaldu
ahal izateko, ezin da arrazoi bakar batera jo, eta, izan ere, kontua aztertu duten adituen arabera, hainbat alorretako faktoreak txirikordatu ziren elkarrekin, hain berezia suertatu den kasua ondorioztatuz. Guk hona arrazoi bi besterik ez ditugu ekarriko, alegia, gure kontakizunarekin zerikusi zuzena duten faktore biak, azalpena larregi ez luzatzearren.
|
|
Darwinismoak Frantzian eduki zuen harrera desfaboragarria
|
azaltzeko
hemen garanduko dugun bigarren arrazoia, niri bereziki azpimarragarria iruditzen zaidana, Espezieen jatorriaren frantsesezko lehen bertsioa izan zen, eta, izan ere, Darwin bera nahikoa atsekabeturik zegoen itzulpen hori zela-eta. Clemence Royer andereak frantseseratu zuen, 1862an argitaratu zelarik.
|
|
Hondarrean, aurtengo Zelaia Sariaren irabazle" Darwin geurean" lana gertatu da, gehiengo erabatekoaz," gure aroan oraindik ere, eta berriz ere, puri purian dagoen gaia darwinismoaeuskal munduan izanikako eragina aztertuz ongi dokumentaturiko lana jakinduriaz eta gaitasun handiz garatzen duelako. Bertan, Darwinen teoria
|
azaldu
zenez geroztik XX. mendeko erdialdera arte, berri eta aurkikuntza interesgarriz beteriko bidaia erakargarria proposatzen da, mailako dibulgazio zientifikoan eta gai horri buruz erreferentzial izanen den lana burutuz".
|
|
Kontraesan hori
|
azaltzeko
, Schleicher ek proposatu egin zuen eta Vinsonek onartuhizkuntzak bizidunak diren heinean jaio, hazi, ugaldu eta hil egiten direla. Hortaz, aldi bi bereizi zituen hizkuntza baten bizitzan.
|
|
Baina, Julien Vinsonen diskurtsoan badago hirugarren ildo bat, hona ekarri nahi dudana. Euskara berez da desegokia zibilizaziozko kontzeptuak adierazi eta
|
azaltzeko
, eta, esan bezala, kondenatuta dago epe laburrean suntsitzera. Hau da, euskararen desagerpena era natural batez etorri beharrekoa bada, berez berez, darwinismo linguistiko horrek ikusarazi bezala, orduan zergatik ez utzi prozesu natural hori berez gerta dadin?
|
|
Barandiaran antieboluzionista bat aurkituko duzu, kasurako, bere 1932ko Apuntes de Geologia Generaly de la delPals Vasco irakurriz gero. Liburu horretako Elmundo y los seres vivientes epigrafea aurreko kapitulu batean
|
azaldutako
Laplace-ren teoria aipatuz hasten da, eguzki sistemaren agerpena aurkezteko; hari horretatik tiratuz, geroago" un accidente alparecer insolito" dakarkigu Lurraren baldintza biziarentzako egokiak argitzeko; ostetik biziaren sorreraz dihardu, eta generazio espontaneoaren hipotesia gutxiesten du, eta, areago, gizakiaren adimena kausalitate fisikotik kanpo dagoela dio. Horien ondotik dator erakusgarri gisa aurkeztuko dizuedan pasartetxo hau:
|
|
Badago artikulu bat Jakin aldizkarian atal bitan argitaratu zena, 1961ean eta 1964an, eta" Errupiño anaia Karmeldarra" sinadura ilunarekin agertu zena, hainbat gako eskaini dizkiguna darwinismoaren sarbidearen inguruan. Gizonaren jatorria ta eleiza du izenburu, eta hein batean bertatik bertara, orduko girotik abiatuta
|
azaltzen
dizkigu darwinismoaren zirkun zarkunak inguru hauetan. Errupiño anaia kriptiko hori, jakin izan dudanez, Rufino Etxebarria fraide karmeldarra da; Lemoan jaioa da 1936an, eta Nikolas Etxebarria Angoitia ditu benetako izen deiturak.
|
|
Hiztegi horretan sartzekotan, nik neuk Muxikarenaz beste adiera bat esleituko nioke, ez hain prosaiko, eta ez hain autoesplikatibo. Darwinkeria, ezer izatekotan, Darwinen teoriaren eragin galgarriak zenbait gizakirengan induzituriko sorginkeria da, zeinak gure inguruko mundua hautespen naturalaren lege inexorableaz
|
azaltzen
baitu erraz eta argi, bestelako ezelako kreatzaileren esku hartze barik.
|
|
Ohar gaitezkeenez, poema horrek kosmogonia eboluzionista bat eskaintzen digu, oihartzun bibliko nabariak baditu ere. Ezin gara hemen berorren azterketan luzatu, baina eskematikoki esanez, badirudi testamentu zaharreko jainkoaren indar kreatzailea Amurizak ordeztu egin duela, haren lekuan Darwinek
|
azaldutako
mekanismoa kokatuz, hau da, eboluzioaren ikuspegi osozkoa bereganatuz zelan edo halan. Egia esateko, ez dakit Amurizaren poemako ordezpen hori noraino zinezkoa den, eta ez erretorikoa:
|
|
Amurizaren poema eboluzionista horrek eta osteko historiak erakusten dutenez, ortodoxia berri batean murgilduta gaude dagoenekoz: mundu osoa
|
azaldu
eta bizi daiteke euskaraz, tartean Darwinen ideia lanjerosoa ere. Azkenean Lotilandia atzean utzi dugu nonbait, eta txonbo egin dugu benetako munduan, Jean Etxepare medikuak behinola amestu bezala edo.
|
|
Alde horretatik, darwinismoak baino paradero hobea eduki zuen plaka tektonikaren hipotesi orduan berri eta iraultzaileak: zorionez nahikoa zehatz
|
azaldu
ziguten Geologian. Bestalde, hirugarren mailan kurtsatu genuen azken irakasgaia Mikrobiologiaerabat deskriptiboa izan zen, eta kutsu ebolutiborik gabekoa.
|
|
Oker ez banago, bosgarren kurtsoko Antropologia izan zen ikasgelan eta zuzenean darwinismoa
|
azaldu
zigun diziplina bakarra. Izan ere, behin eta programako lehen ikasgaietan gene jitoa, hautespen naturala eta horrelakoak aurkeztuta, hurrengo atal batean Jose Maria Basabe() jesuita eta antropologoak gizakiaren eboluzio bideak irakatsi zizkigun, gaur eguneko Homo sapiens delakora iritsi baino lehenagoko fosilak banan banan erakutsiz eta karakterizatuz.
|
|
Txinako misiolari askorengandik jasotako trufa eta irriez zenbait iruzkin ezkor egin zituen bidaia egunkarietan, gogaituta baitzegoen hainbeste ignorantzia eta ergelkeria ikusita bere kidekoen artean: haien ustez, munduarentzat onartutako sei edo zazpi mila urteko adina, nahikoa eta sobera zen den dena
|
azaltzeko
, eta horrenbestez, hipotesi hutsa edo, areago, inpertinentzia galanta zen naturalisten iritzia munduaren adinaz, edota munduko bizidunen eta gizakien adinaz, nahiz Noeren dilubioaren izaeraz eta garaiaz, eta abarrez. Edozelan ere, Armand Davidek hori baino maila jasoagoa espero bide zuen, kongresu katolikora hurbildutako adituen artean.
|
|
Zer esanik ez, eboluzioa
|
azaldu
zien besteak beste, Darwin eta Haeckel en ideiak plazaratuz, alabaina, ez dago argi Aretxabaleta bera zelan formatu zen darwindar gisa, Aretxabaletaren lehen argitarapenak geroagokoak baitira. Hala ere, Aretxabaletak Ernst Haeckel en ildoan ubikatu zuen bere eboluzionismoa.
|
|
Artean sumatuko zitzaigun, fabulako txakurrari bezala, lepoan ibilitako katearen marka, eta ez ziren gure mugimenduak erabat arinak izango; baina aldea izugarria zen. Cesarrek zigarro bat erretzen zuen bitartean
|
azaltzen
zizkigun kalkulu integralaren xehetasunak edota karbono molekulen egitura, eta Redini zegokionez, Adrianen amak termo batean ekarritako kafea edanez esertzen zitzaigun aurrean, kafe hari bere petakako koñak tanta batzuk gehitu ondoren j eneralean, eta halaxe hasten zen gurekin hizketan, etengabe galderak eginez, solasaldi bat sortu nahian. Adrianek bere modura adierazi zuen denon sentimendua:
|
|
Erreka jaio berria. Ur xirripa bat bezala
|
azaltzen
zen basoko pago lizarren artean, eta haranean behera abiatzen zen kizkurka, bizkor," itsasora lehenbailehen iristeko erabakia hartu izan balu bezala", Redinen hitzetan, edo" azelerazio optimoarekin", Cesarrenetan. Berehala, ordea, egokitu aurrez aurre harkaitz handi batekin, eta guk Sansonen putzua deitzen genion sortzen zuen haren oinean, txikia eta sakona, igeri egiteko baino gehiago bainua hartzeko baliatzen zitzaiguna.
|
|
Tailerraren inaugurazioko bazkaria bukatu zenean, Lubis, Pantxo eta Ubanbe mendiz abiatu ziren etxerantz," nekazariok estudianteek baino lan gehiago egin behar izaten dugulako", Lubisek esan zigunez, eta beste guztiok herrirantz jo genuen plazako jatetxean zerbait hartzeko asmoz; aski alai denok ere, barrezka Redinek oinez ibiltzearen zailtasunaz egiten zituen komentarioekin. " Leku zibilizatuetan bakarrik edan behar da, taxiak eskura egoten direlako", errepikatzen zuen ehun metrotik ehun metrora gure irakasleak, eta ardaila batean jarraitzen zuen hizketan" alkoholaren eta jakintzaren arteko lotura", edo" Erroma zaharrean maisuak andetan eramateko ohitura zoragarria"
|
azalduz
.
|
|
Ez zebilen autorik errepidean; txakurrek ez zuten zaunkarik egiten; zerrategiko makinak itzalita zeuden; bertako langileak, etxean, igandeetako atsedena hartzen. " Zergatik ez haiz Sansonen putzuan
|
azaldu
–Utzi nian etortzeko enkargua hotelean", esan zion Adrianek beragana eginez.
|
|
Arratsaldeko seiak baino lehentxoago, zeharkatu bere etxe aurreko zubia eta eraikitzen ari ziren kirol zelaian barneratzen zen, Villa Lecuonarantz.
|
Azaldu orduko
, obran ari ziren langileek lana utzi eta agurrak luzatzen zizkioten, tabakoa eskaintzen zioten; berak aurrera jarraitzen zuen jaramonik egin gabe.
|
|
Teresak kaxan utzi zuen gutuna, eta beste bat hartu zuen, zuria eta ertz beltzekoa. " Gregoriyo hori, arrantxero izateko bakarrik balio zuena, nire enamoratuaren aita omen zen",
|
azaldu
zidan. " Eta azkenean aipatzen den Angel soinujole hori, nire aita", gaineratu nuen.
|
|
Monumentuan bi" erori" bakarrik
|
azaltzen
ziren urre koloreko letrekin marmol beltzean zizelkatuta: Jose Iturrino eta Jesus Maria Gabirondo, Berlinoren anaietako bat.
|
|
Arkupeko atean bi gizon
|
azaldu
ziren, tabernatik zetozenak, eta begira gelditu zitzaizkigun une batez. Redin Cesarrengana hurbildu zen:
|
|
Cesar
|
azaldu
zen gure ondoan. " Zer jakingo du zure aitak, Obabako mediku onak?", galdetu zuen.
|
|
Humberto, Goena zarra, Goena gaztia, Eusebio, Otero, Portaburu," maisuak"," amerikanoa". Gorilaren koadernoan ez zen Bernardinorik
|
azaltzen
. " Gerra atera zenean, bera maisu zegoen Obabako eskolan", jakinarazi zidan orduan Cesarrek.
|
|
Ordu arteko zalantza izpia, Teresak esandakoa gezurra ote zen, desegina zegoen betiko. Gorilaren koadernoan
|
azaltzen
zen zerrenda Obabako fusilatuena zen. Ez zegoen beste aukerarik.
|
|
" Koaderno bat iritsi zait eskura, non Obaban fusilatutako guztien aipamena egiten den. Ez da zure aitaren izena
|
azaltzen
, ez dago zerrendan" Bernardinorik", baina zazpigarren lerroan" maisuak" aipatzen dira. Eta nire kezka da zer erantzukizun izan ote zuen Angelek zure aitaren eta gainerako guztien hilketan.
|
|
Eusebio, berriz, oso gizon garai eta argal baten moduan gauzatzen zitzaidan, arrazoi apartekorik gabe, soilik halakoxea zelako izen bereko nekazari bat, nik Iruainen ezagututakoa. " Maisuei" zegokienez, zehaztasunik gabe
|
azaltzen
zitzaizkidan bi, eta hirugarrena, Bernardino, Cesar bere semea bezala, gorputzez txikia, betaurrekoekin. " Amerikanoa", azkenez, osaba Juanek behin aipatu bezala, oso gizen, eta Hotson sonbreirua buruan zuela.
|
|
Zorionez, Angel bera ez zen etxean
|
azaltzen
. " Nik uste aparatu hau bere ordez ekarri duela —esan zuen amak pelikula bat ikusten ari ginen gau batean— Bere obrak eta bere politikak direla-eta, kanpoan da beti."" Ba, jarrai dezala horrela", esan nion.
|
|
Jabetu egin nintzen bat batean bizikletaren altzairuzko txirrinaren ispilu distiraz edo enborrak azalean zeukan goroldio mantxaz. Eta, bat batean, zinezko tximeleta zuri bat mitxirrika, inguma, txoleta— hegan etorri eta justu goroldio hartan pausatu zen, eta Moro astoa guregana abiatu zen belazean barrena, eta hegazkin bat zeruan
|
azaldu
zen atzean estela bat uzten zuela, eta zeru hartan bertan eguzkia sartzeko zorian zegoen.
|
|
Nire ezpainetan" ezkontza" hitza
|
azaldu
zenean ulertu nuen, kolpetik, mahaiarena. Baita berak erakusten zuen ziurtasuna ere:
|
|
nagusia, gu geunden zubikoa, eta bestea, bidezidorra, ibaiaren ondotik Urtza aldera galtzen zena. Ustekabean, arratoi txakur bat
|
azaldu
zen bidezidor hartatik zalapartan eta guri zaunkaka. Zubira iristean, gelditu eta intzirika hurbildu zitzaion Virginiari.
|
|
Wi nni peg wi nni pegwi nni peg. Iruaingo gordelekuko Hotson sonbreiruari zegokion, haren etiketan
|
azaltzen
zen. Darryl Barrett Store.
|
|
Humberto, Goena zarra, Goena gaztia, Eusebio, Otero, Portaburu," maisuak"," amerikanoa". Ezin nuen zerrendan
|
azaltzen
zen letra Angelen garai hartakoarekin konparatu, edo oso neurri txikian; baina Teresak Berlinoren gutunak gordetzen zituen hoteleko ganbaran, bi osabak frontean hil zituztenean familiari itzulitakoak, eta dokumentu haien bitartez egiara irits nintekeen. Koadernoko zerrenda Berlinok egina ote zen jakin ahal izango nuen, eta horren arabera zehaztu Angelen erantzukizuna.
|
|
Teresa. Ez nuen behin ere ikusten hotelean, eta kezka sortu zitzaidan, ez ote zegoen, Jainkoarekin ez ezik, denokin haserretuta, baita nirekin ere udako bisita bakarraren ostean gehiago
|
azaldu
ez nintzaiolako. Aitzakia bat erabili eta Berlinoren gutunak Martinen bitartez lortzea ere pentsatu nuen, grafologia ikasten ari nintzela esanda, adibidez, eta ahalik eta pertsona gehienen letra behar nuela ariketa praktikoak egiteko.
|
|
Aitzakia bat erabili eta Berlinoren gutunak Martinen bitartez lortzea ere pentsatu nuen, grafologia ikasten ari nintzela esanda, adibidez, eta ahalik eta pertsona gehienen letra behar nuela ariketa praktikoak egiteko. Etsitzen hasia nengoenean, Teresa hoteleko aparkalekuan
|
azaldu
zitzaidan.
|
|
Bisita egin zenidan egunean ere haserretu egin zinen. Denbora mordo bat egon zinen
|
azaldu
ere egin gabe. Eta gero, haserretu egin zinen.
|
|
Ospakizun handia izango da." Eserita jarri, eta zigarroa itzali zuen hautsontzian. Une batez, gaitzaren aurretik izandako aurpegia
|
azaldu
zitzaion, maskara bat kenduta bezala. Barre egin zuen.
|
|
Begira zer lasai doan."" Hemen! —hots egin zuen don Jaimek errepidearen eskuinetan mendiko pista bat
|
azaldu
zenean— Poliki!", hots egin zuen berriro autoa zulo eta kozkor artean sartu eta zabuka hasi zenean. " Zer bide txarrak dauden Frantziara joateko, ezta?", esan zuen falangistak linterna leihatilan jarri eta kanporantz begira.
|
|
Ez zen, inondik ere, ilunpetan iduri izandako lekua, arrotza, urruna, mendian galdua; Obabako zati bat zen, ez besterik. Tirokatutako gorpuak aurkitu eta oso denbora gutxira
|
azalduko
ziren patruilak bere bila.
|
|
" Zer joera?"" To commitsuicide." Baina, orain bai jakin zezakeela garbi, ez zen halako joerarik bere baitan. Bere burua hilko zuen eguzkia mendi gainean
|
azaltzearekin batera
, baina beldurrak gidatzen zuen bere gogoa, heriotza bera baino oinaze handiago baten mehatxuak. Ez zuen pentsatu ere egin nahi zer egingo zioten hildako falangisten kideek harrapatuz gero.
|
|
Don Pedrok egunak zeramatzan sagarrak bukatu eta azenarioak jaten, eta buruan jarri zitzaion hurrena Juan
|
azaltzen
zenean —maiz etortzen zen marmita txikia jasotzera, usainik sor ez zedin— egindako ogi handi eta borobil batzuk botako zizkiola sabaitik, eta mana hartaz gain zezina edo urdaiazpikoa ere ekarriko ziola; ez urdaia, noski, urdai frijitua koipea dariola eta bero bero jan behar zelako, baina bai bestelako hainbat txerriki. Denbora aurrera, janari goxoen irudiak ugaritu egin zitzaizkion.
|
|
Handik gutxira gortinen zirrista sentitu zuen. Sabaian lau argi zerrenda
|
azaldu
ziren.
|
|
3, 4 Afaria: 2, 4" Marmitak hustutzear zeudela, ezin zuela gehiago eta Juan berriro
|
azaldu arte
ezer ez jatea erabaki zuen. " Gosaria:
|
|
Juan berriro janari marmitekin
|
azaldu
zenean, don Pedrori antsia jaulki zitzaion. Nahi zuen gordeleku hartaz haratago pentsatu, atera espirituz zulo hartatik eta sinetsi salbabidean zegoela, bizitza luzea izango zuela heriotzari ihes egin ondoren, eta eutsi egin behar ziola, baina gogoak ez zion obeditzen, eta bere burua hil izan balu agian hobeto egongo zela adierazten zion.
|
|
" Zergatik alde egin nahi du Frantziatik halako aberatsa izanda?", jakin nahi izan zuen. Pirpok
|
azaldu
zion orduan De Gaulle izeneko militar bat jaun eta jabe zela Frantzian, eta Le Roi du Champagne hark Petain jeneralari lagundu ziola asko, eta beldur izugarria zeukala, ez ote zuen De Gaullek fusilatuko. " Eta zergatik esan dik neskameak maletarena?" Hura ere jakin nahi izan zuen Txanberlainek.
|
|
Haren seinaleak, gainera, begien aurrean zeuzkaten. Uzkudun ospetsuak inauguratutako monumentua lurrarekin berdindua zegoen urte hartako udaberriaz geroztik, bonba batek txikituta, eta kirol zelaia pintadaz josia
|
azaltzen
zen noiznahi: Gora Euskadi askatuta, Independentzia, Muerte al fascismo.
|
|
" Sabe usted donde esta? ’’, esan dit gero, ezetz erantzun diodanean. Nik
|
azaldu
diot festan izango zinela, den denak festan zinetela. Eta halaxe joan dira." Isilik gelditu nintzen.
|
|
que faltaba!". Jarraian, tenientearena bezain erdara zehatzean, aldizkari harekin gertatutakoa
|
azaldu
zuen nire dohainen zerrenda luze bat egin aurretik. " Se lo dire con toda claridad, teniente:
|
|
Kontaeraren leloa, kasu honetan, sonbreiruaren berezko bizitza zen; ezkutatu egiten zela bere bistatik, iheska ibiltzen zitzaiola. " Badakizue non
|
azaldu
den gaur goizean. Ba, ogia egiteko labean.
|
|
Solasaldietara
|
azaltzen
zen maisuetako batek, Bernardinok, poesiak idazteko ohitura zuen, aldian behin Zaragozako aldizkari batean argitaratzen zituenak, eta don Pedrok hirurogei urte bete zituen egunean difamazio ahaleginak aintzat hartu eta hala adierazi zion oturuntzaren ondorengo poema luze eta ditiranbikoan: " hartza esaten dizute, eta baduzu, bai, harekin antzik, zeren zure ahoan eztia izaten baita maiz".
|
|
Ubanbe eta Opin borrokan hasi ziren boxeolari planttak eginez; baina Sebastianek, bi goante parerekin
|
azalduta
, geldiarazi egin zituen. " Harritzekoa, Sebastianek burutazio hori izatea!", hots egin zuen osaba Juanek.
|