Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 4.081

2000
‎Euskararentzat abegi hobea zuten, zeren Isastik Compendio historial haren 168 orrialdean zioenez, Karlos V.ak gogozko omen zuen euskara, eta nafar mandazainarekin izan zuen elkarrizketa jaso zuen (Mitxelenak, aipaturiko Textos arcaicos en 154 or. dakarrena, eta horrez gainera beste zerbait gehiago 106 orr.). Felipe IV.ak, bere aldetik, Juan de Isasi eibartarra hautatu zuen bere semeen, ayo? (irakasle gisa), eta Elgoibarren 1635eko apirilean egin ziren Gipuzkoako Batzar Nagusietan irakurri zen bere gutun bat, non zioen Baltasar Printzeari gogozko zitzaiola euskara:
‎Bestalde, oroi 1698 urtean Calahorrako Apezpikuaren agiria, non agindua ematen zuen bere babespeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa parteko herri euskaldunetan dotrinak eta predikuak euskaraz emateko.
‎–Non nago? –bota zuen berak, hizkeran nahiko baldar.
‎Errepide baten ertzean ikusi zuen bere burua. Handik metro gutxira, bihurgune batean, zenbait auto bata bestearen gainean.
‎Eta hala, arrotz guztien eskuetatik irrist eginez, amaren hankarteko zulora gerturatu zuen burutxoa, eta indar egin zuen bere mundura sartzeko. Alferrik.
‎Elizara zergatik sartu zen ere jakin gabe, berak bezalako ateo batek han aurreko gurutziltzatuaren babesa zertarako behar zuen oso ondo ulertu gabe. Baina zer egingo zuen berak. Izan ere, aulkian jesarri zenetik kristoak ez zion begirik gainetik kendu.
‎Gero tabernaria ere batu zitzaigun elkarrizketan, eta azkenean barkatzeko esan behar izan nien, oraindik ez nekiela aterpetxean tokirik izango nuen, eta bertara joan behar nuela, ez banuen kalean lo egin nahi. Gonbidatu ninduenak barrezka erantzun zidan ezetz, tokirik ez banu bere etxera joango nintzela lotara, eta telefonoan txanponak sartzearen keinua egin zuen bere emazteari deitzeko, afari berezia presta zezan agintzeko. Eskerrak emanez irten nintzen tabernatik aterpetxerantz, eskerrak batez ere Irlandan bakarrik sentitzea oso zaila delako, eta horregatik.
‎Eta akaso Txemaren ohorearentzat iraingarria izango zen esku arteko azken egunkaria bazter batean laga eta disketarekin gogoratzea. Baina berdin zion, ordurako ohore tantatxorik ere ez baitzitzaion geratzen, eta liburutegitik alde eginda aterpetxera jo zuen bere ordenagailu mugikorra piztu eta azken artxiboa irekitzera. Garaipenaren bila beti, konpai!
‎Hasiera borobila izan zuen, antologikoa. Behintzat neskak burua jiratu zuen berarengana, eta irri gozoa eskaini zion. Hasiera bikaina izan zen dudarik gabe, momentu horretatik aurrera neska izan baitzen elkarrizketaren nondik norakoaz arduratu zena.
‎Orainaldiari buruz, berriz, Txemak galduta ikusi zuen bere burua: " eta orain, zer?" izan zen egunerokoa irakurri eta okurritu zitzaion lehen galdera.
‎Hori, azkena. Eta gainera, zertarako eskuratu nahi zuen berari ez zegokion oroimen puska hura. Ez al zen errazagoa erosi berri zuen pisutxoan geratu eta gauza onenekin gogoratzea?
‎Eskaileratxoak igo eta goiko ohean etzan zen. Neskak behetik ikusten zuen bere gaineko koltxoiak nola irudikatzen zituen Txemaren besoak, ipurdia, belaunak. Behintzat hori pentsatu zuen Txemak, gora begira egongo zela azpiko oheko neska hura.
‎autobusetik. Zeren, kauenlaletxe, Eiderrek inoiz ez zion aipatu bidaia hura egin zuenik, eta hara non artxiboa ireki eta aurkitu zuen bere neskak jende ezezagunaren autoetan eman ziola bira Irlandari. Egia esateko ez zitzaion batere gustatu Eiderren jokaera, eta denbora luze samar batez egon zen muturtuta, harik eta berriro konturatu zen arte hildako batekin zegoela haserre.
‎Herritik ibili zen gero, hurrengo egunerako hiru sandwich erosi zituen eta aterpetxera bueltatu zen biharamuneko bidea zein izango zen mapan aztertzera. Jonathan Swift handiaren irudiak estaltzen zuen bere gelako atea. Barrura sartzean neska bat ikusi zuen etzanda Eider egondako ohean, hain zuzen ere lehenagoko motxilaren jabea.
‎Eta hala, ohartzeko denborarik izan baino lehen, Eider aireportuko ateraino laguntzen aurkitu zuen bere burua Txemak. aztoratuegi zegoen, ilusioz beteegia, Txemaren erregu eta eskariak entzuteko.
‎Eta, haren izena ezagun egiten bazitzaidan ere, zeren jaun Marcel prezeptorearen ezpainetarik noizbait aditua bainuen, Bartolomé de Carranza artzapezpikuarenarekin baterat, zerbait gehiago jakin nahi izan nuen, eta orduan kontatu zenidan nola Barasoaingo doktoreak Fernando Katolikoaren indar armatuetarik ihesi ibili behar izan zuen, haren familiakoak Nafarroako errege legitimoaren aldekoak zirelako; nola apez ordenatu ondoren urte luzeetan Salamancan irakasle izan zen, Frantzisko Vitoriakoarekin batean, eta gero Portugalerat joan zen, non Coim brako unibertsitatean aritu baitzen, luzaroan han ere; nola, gero, Carranza artzapezpikuaren defendatzaile izan zen, Europa osoan sonatua izan zen auzian, eta nola hargatik gogotik sufritu behar izan zuen, halako tailuz, non etxean preso eduki baitzuten denbora batez, errege Filipe II.aren manuz; nola Erromak, ondoren, Toledoko artzapezpikuaren kasua bere gain hartu zuen, eta nola Mar tinek, halatan, Erromarat joan behar izan zuen, non aita saindu Pio V.ak kardinal izendatu nahi izan baitzuen bi aldiz, nahiz eta bere xedea ez zuen bete ahal izan, errege Filipe II.ak hatsarretik beretik eragotzi ziolako, zeren lau akusazino baitzituen doktore nafarraren kontra: lehena, ez zuela onartzen Espainiak Nafa rroa bereganatu izana; bigarrena, Martinek erraiten zuela ezen erregek gorrotatzen zuela eta hargatik ez zuela haren Gorteetan kargurik; hirugarrena, nafarra zela eta Albre ten aldeko familia bateko kide eta partaide; laugarrena, Franziaren laguna zela eta Frantziako kulturakoa; eta kontatu zenidan, finean, nola Mar tinek ospitale batez dotatu eta hornitu zuen bere jaioterria, Barasoain, hil ondoren.
‎—Ba al dakizu zein izan zen Martinen auzirik larriena? Espainiarrek frantsestzat zutela eta frantsesek espainiartzat, nahiz eta hura nafar hutsa zen eta halakotzat izan zuen bere burua... —eta, bi eskuak estutzen zenituela, eratxiki zenuen—:
‎Kontatu dizut bertze nonbait ezen jaun Marcel gaztetan alargundu zela, eta ez dakit, bada, ez ote zuen bere emazte hura gogoan mementu haietan... eta ez ote zitzaion hari deika ari, argi egin ziezaion bertze mundutik.
‎ETA, don Frantziskorekin akabatzeko, kontatuko dizut nola eta noiz utzi zuen bere prezeptore kargua. Nik bederatzi urte nituela izan zen, eta Mattinek hamabi.
‎Hura ez zen aita aitonak gai hartaz mintzatzen ziren lehen aldia, zeren eta aitak bere ideia propialak baitzituen, kosta ahala kosta aitzina eraman nahi izaiten zituenak; aldiz, negozioen mundu hartan, aitona Nikolasen jokamolde gero eta koldarragoa eta uzkurragoa zuen bere asmo handinahien trabazko traba eta behaztopa. Eta horregatik zirikatzen zuen hura gero eta gehiago...
‎Eta, neurtu ezin dena neurtu ezin bada, zergatik merituak partitzen eta banatzen ibil, nola ibili baitzen aita, hain modu arinean eta hain modu ankerrean? Ez al zuen berak ere merezi, merituen arabera ordain ziezaioten, bertze ostiko batekin, lehengusua hain itsuski eta krudelki tratatzeagatik. Eta, nola galdera batek bertze bat dakarren, hala, bertze anitz galdera egin ditzaket.
‎Eta osabak ere, planetak bezala biraka balebil bezala, hasteko puntu berean akabatu zuen bere lezione hura:
‎Osabak berriro harritu zuen aita bere ateraldi harekin, nahiz eta berehala disimulatu zuen bere harridura irri batez, erraiten ziola:
‎Pedrok astiro eta baratx jaten zuen, ez hala ohi zuelako, baina jan eta mintzatu, biak baterat egiten ez zituelako. Eta Pedrok mintzatu egin nahi zuen bere batez, eta bihotza hustu:
‎...at... halako moldez, non osabak berak aitortzen baitzuen ezen pinturaren mundua zela, zientziarenaren ondotik, gehien maite zuena eta gehien miresten; erran dizut, halaber, nola Parisen hamaika koadro eder ikusteko parada izan zuen, baita nola ikusmolde berezi baten lantzerat iritsi zen ere, Collège de France ko ikasle irakasle jende adituaren eskutik; erran dizut, finean, nola Urbiainen ezin ase zuen bere koadroen ikusteko egarri hura eta gutizia hura, Donibane Lohizunerat edo Iruñarat aldika egiten zituen bidaien bidez ez bazen...
‎" Ikasi duzu abezea eta berehala ikasiko duzu irakurtzen, Maddalen". Eta Maddalenek irri egin zuen, eta osabaren ezker eskuaren gainean jarri zuen bere eskuin eskua. Eta osabak orduan erran zion:
‎Joan nintzen, bada, haienganat, eta aitak erran zidan: " Aita Bartolome Iruñatik etorri berria duk, eta..." Baina aitak bide erdian utzi behar izan zuen bere errana, zeren orduantxe aditu baikenituen osabaren ziztuak eta oihuak ere: " Luthero, Luthero!" Eta aita jesuitaren keinu hura ikusi nuen ondotik:
‎Jendea guri beha zegoen, eta osaba, hitzik gabe, oilo mutu bat iduri. Ordea, napolitar oilartuak berehala apaldu zuen bere behakoa eta mahaiari beha jarri zen, erranaz damutua iduri. Eta, hala, oilarra oilotzen zelarik, oiloa oilartu zitzaigun:
‎Gau hartan haizeak gogor jo zuen, eta iduritu zitzaidan ezen haren txistuak bertze munduko bozak zirela eta guztiek baterat akusatzen nindutela: " Salatu eta saldu duzu zeure anaia, eta norat zoaz, Joanes, norat zoazzz...?" Eta bozak eta txistuak ez ziren isiltzen, eta nola anaiak, ezinaren ezinaz, burkoaren azpian gorde behar izan zuen bere burua, aitak eman zizkion azoteen ondotik, hala gorde behar izan nuen nik neurea burusien azpian, ahalkearen ahalkez.
‎Baina ez Joxe Aberasturik erabaki zuen bere etorkizuna, ez guk... zeren, saltsa hartan sarturik geundela, fortuna gaixtoa etorri baitzitzaigun bisitan, saltsaren are gehiago nahasterat eta iratiotzerat.
‎Zeren eta, Axularren itzaletik haratago, lehen ipuinaren kontu bati buruz mintzatu nahi bainizuke orain. Izan ere, nola koleratzen eta haserrarazten nauen jakiteak ezen deabrua zela Axular bezalako gizonen irakasle eta jakintasunaren zabaltzaile, jakintasuna deabruzko zerbait balitz bezala, nahiz eta gero Axu la rrek deabruaren kontrako borrokan erabiliko zuen bere jakintasun ustezko hura...! Eta ustezkoa diot, zeren bainago ezen Axularren jakintasuna ez zela egiazkoa hainbat alorretan:
‎Baina Antoniok ez zuen bere burua galtzen, eta pairu handiz erran zidan halako batean, irriz baina serios, haren atsekabean atsegintasunak ere bere lekua eta partea balu bezala:
‎Joxe Aberasturi bizkaitarrak gizon zuri haietarik bat akabatu zuen bere ezpataz, baina bertze batek tiro egin zion bere arkabuzarekin eta halaxe eman zion Joxek fina eta akabantza bere munduko aldiari.
‎Baina ez: don Fidelek ez zuen bere botereaz eta bere ahalaz mintzatu nahi egun hartan; aldiz, bazirudien ezen bertzeetan baino urrunagorat joan nahi zuela, eta, horrela, hark eman berri zidàn eskubideak ordain balu bezala nik hari aditzeko obligazinoa, be hakoa apur bat ilundurik, erran zidan:
‎Mementu hartan arrosondo baten aitzinean geunden, eta Rosak arrosa bat ebaki, eskuan hartu, eta hala segitu zuen bere amorioen kontakizuna:
‎Izan ere, Dantek Beatriz ediren zuen bere infernurako eta bere infernutikako bidean, eta nik, berriz, hegazti ikustezin haiek, Nenboren bozetik eta haren arimatik hegaldatzen zitzaizkidanak...
‎—Zure nagusi jaun Venancio Roblesen aspaldiko ametsa da zu hemendik libratzea, baina, nola alkaide zaharra don Santiago de Tapioles y Villarrínen gizonetarik bat baitzen, zeren haren koinataren lehengusua baitzen, hala, luzatzerat utzi behar izan zuen bere ametsaren konplimendua... —eta, irri zabal batek haren betartea betetzen zuela, eratxiki zuen—:
‎...ik, zeren, lanaz eta lanaren errendimenduaz denaz bezainbatean, bertze bezain zorrotza baitzen, baina plantazione hartako beltz eta indiar haiek bazituzten bertze plantazione batzuetan ez zituzten abantailak, halako tailuz, non, hasteko, mailen eta graduen alderakotzat, etxeko txakurren gainetik baitzeuden, bai jan edanari zegozkion kontuetan eta bai bertze guztian ere; hark, bertzalde, mediku bat zuen bere erranetarat, eriez arduratzen zena, plantazione hartan erien lehen eginbeharra atseden hartzea zenez gero, lehenbailehen sendatu ahal izaiteko; eta uzten zien, finatzeko, hilabetean behin beren festa partikularraren prestatzerat —indiarrei egun batean, beltzei bertze batean—, zeina oilariteraino luzatzen baitzen eta zeinari eguerdirainoko atsedenaldia baitzerraion.
‎Horaziok nafarra zuen bere aitonetarik bat —vicuñen aurkako gerretan ibilia, han Potosin—, eta, gezurra badirudi ere, Lope Agirrekoaren defendatzaile sutsua zen, hain sutsua, non, egun batean, halaxe solastatu baitzitzaidan ezin malenkoniatsuago, bion arteko konbertsazione partikular batean:
‎Eta aitona Nikolasenganik jaso zuen bere borda hartarat joan ginen osaba eta biok, urroztarren bordarat.
‎Eta zeren, bertzalde, aitona Nikolas gero eta urduriago baitzebilen denbora hartan, Villagrandeko dukearen kontu harekin, nik uste, ez dakit jeloskor zegoelako edo barrendik zalantza edo itzal batek jaten zuelako. Harik eta harekin xakean ari nintzen egun batean eskatu zidan arte ezen bakarrik utz nezala... eta, handik aitzina, bakarrik aritu zen, bere buruaren kontra edo barrendik jaten zuen bere itzal haren kontra arituko balitz bezala.
‎Zeren izen hura ipini baitzion osaba Joanikotek jauregiaren goialdean zuen bere studio edo gabinet hari, modu hantu eta hanpatu hartan: Zientziaren Gela; izan ere, osabak fede izugarria zion zientziari, halako moldez, non liburu bat ere skribatzen ari baitzen, frantsesez, zientziazko hainbat gairi buruz:
‎—Eta, uholdeari buru egiteko, biok garamatzan untzi tipi hori baizik ez diagu, buruz gidatzen jakin behar duguna, uholdeak irents ez dezan eta hondoratzerat egin ez dezan. Eta, horrela, nola Noeren denboretan ere uholdea iragan zen eta hala lehorreratu ahal izan zuen bere untzia Ararat mendian, gureak ere aurkituko dik noizbait bere Ararat mendia, libertatearen mendia... Eta gu ez bagara ere, bertze batzuk iritsiko dituk.
‎Baina haren ehiza egiteko manera eta moldea ez zen bertze anitz ehiztarirena, zeinek plazent izaiten duten piezaren gibeletik joaitea, bakarrik, harik eta hura bereganatzen duten arte, ibiliaren ibiliaz eta izerdiaren izerdiaz; aitak, aldiz, nola baitzen eta nola sentitzen baitzen erroetaraino jauregiko habe eta jabe, mundu guztia nahi izaiten zuen bere erranetarat, morroiak eta orak, harat eta honat igortzen zituenak, ehizaren inguratzeko eta bideratzeko xedearekin, aitak berak azkena eman ziezaion amoreakatik.
‎Eta Paradisua zagok, halaber, egun, Utopiako lurretan, norat bihotz garbi sartu nahi baitut, ezpatarik gabe, zeren, maisuak ongi erran zuen bezala, ezpataz hiltzen duena ezpataz hiltzen baita... —eta, hura erran bezain fite, uretarat jaurtiki zuen bere ezpata.
‎Badakizu, jaun André, ezen guti direla gizonezkoen artean irakurtzen eta skribatzen dakitenak, baina are gutiago direla eskolatuak izan diren emaztekiak; aldiz, gure amak, zeina baitzen argia eta zorrotza, ongi irakurtzen eta skribatzen zuen eta hainbat liburu irakurriz janzten eta apaintzen zuen bere jakintasuna. Eta, liburu haietarik gehienak bere aita spiritualak uzten bazizkion ere, bazuen bat bere berea, eta liburu hura Gaspar de Asteteren Doctrina cristiana ren euskarazko tradukzione bat zen, 1608koa eta Iruñan publikatua, amak erabiltzen zuena bai bere buruaren janzteko, eta bai irakurtzeko eta irakasteko ere zerbitzuko neskei eta emaztekiei, zeinetarik inportantena Hipolita zeritzana baitzen, bere ohorezko dama eta laguntzaile leiala eta artatsua, amaren beztimendez arduratzen zena, baita haren garbitasun pertsonalaz ere, azal ukenduez zein ile kentzeaz.
‎Baina ez zegoen segur. " Nik ez dut seguratzen ezen bertze mundu hori hor dagoela, baina ezta ez dagoela ere, zeren eta izena duen guztia zerbait bada...", erraiten zuen, bi iritzi haien artean erabaki ezinik, bai baina ez, ez baina bai... nahiz eta sineste ez sinestearen balantzak sineste alderat egin zuen bere bizitzaren azkenean, modu itsu hartan...
‎Ez dakit nork erran zuen —poetaren batek zuen, segur: Plauto ote zen? — ezen bizitzako amets zuela mundua hitz bakar batez adieraztea, mundua hitz bihur zedin amoreakatik, eta nago ezen Villagrandeko dukea kasik heldu zela poeta haren ametsa betetzeko punturat, bere zera haiekin guztiekin, nahiz eta keinu batekin errematatu behar izan zuen bere erretolika... Eta hala izan ez bazen ere, berdin, zeren, ulertu, guztiok ulertu baikenion bederen.
‎Baina jakin dezazun nola izan zen hura, derradan ezen bazkalorduan gertatu zela gertatzekoa, ez erlijioneaz mintzatzen ari ginela, baina ehizaz, noiz eta Mattinek galdegin baitzion aitonari ea zenbat urterekin ehizatu zuen bere lehen oilagorra, hamahiru edo hamalau urterekin, bertze noizbait erran ziola baina ez zela gogoratzen...
‎Baina orotarik dago ihes egiterik, eta aitak ere ediren zuen bere ihesbidea.
‎Homo est animal bipes sine pennis, 9 erraiten zuen Platonek, baina anaiak lumak maite zituen eta lumaz jazten zuen bere iduria, eta, gainerat, oilarra bezala, ahalik eta lumarik ikusgarrienez apaintzen zen; eta luma bat zen haren urguilua, eta bertze bat hitz handi hura —ohorea—, bere dikzionario partikularraren lehen hitza eta azkena zirudiena.
‎Pedro Huizik, Italiatik itzuli ondoren, amaren etxean egin zituen lehen egunak, baina, gero, ikusirik, alde batetik, ezen haren Ubarneko etxea Urbiaingo jauregitik urrun samar zegoela eta, beraz, trabailatzeko leku deserosoa izan zitekeela hura, batik bat zalantza baten aitzinean kontsultaren bat egin behar izaiten zuenean, edo koadroen batetik bertzerat garraiatzeko orduan; ikusirik, bertzetik, ezen osaba Joanikotek lehendabizikotik erakutsi zuela gaztetako lagun zaharra dorretxean hartzeko nahia eta desira, ez soilik hari lagundu nahi ziolako, baina pentsatzen zuelako ere modu ezin hobea izan zitekeela hura bere asmoen aitzinatzeko; eta ikusirik, finean, ezen Pedro Huizi bera ere akort zegoela, hatsarre hartan bai bederen, osabak pentsatzen zuenarekin; biak ala biak deliberatu ziren azkenean elkarrekin bizitzen jartzerat, osabaren dorretxean. Osabak goian zuen bere studioa orduko, eta Pedro Huizirena beheko solairuko gela handian egokitu zuten, zeina goiti beheiti berritu baitzuten, Pedro lanari taxuz lot ahal zekion: han oholak eta mihiseak juntatu eta pilatu zituen; hemen astokoa eta eskailera bat; alde batean lurrezko ontzi batzuk, koadroetan erabili beharreko pinturen egin ahal izaiteko, hautsak, pigmentoak eta olioa nahasgai eta osagai; bertzean pintzelak, ikatz ziriak, ganibeta, eta bertzelako tresnak, hiru argimutil eta kandela batzuk ere bai; zoko batean, berriz, ohe bat, lo egiteko.
‎Nik ez dakit napolitarrak vesubio tipi bat ote zuen bere baitan eta bere erraietan, baina jakin badakit ezen, hitz haiek aditu bezain fite, ez nekièn su batek hartu ninduela barrendik, eta su hark bihotza bizkortu eta masailak garretan jarri zizkidala.
‎Halako tailuz, non, haize haizetsuaren karietarat, baga eta olatu ezin handiago haiek sortu baitziren, olagarro jigant baten besoak ziruditenak eta untzia kupidagabeki astintzen eta inarrosten zutenak, ababorretik eta istriborretik, brankatik eta popatik. Bide hura hamaika bider egina zen kapitaina, eta ekaitz eta tenpesta bat baino gehiago ere bildua izanen zuen bere memoriaren itsas libururat... Haatik, herstura hertsi hartan eta puntu gaitz hartan, alferrikakoak ziruditen haren manu eta ordenek, zeren intxaur azal bat bertzerik ez baikinen haize haserreen eta uhin are haserreagoen menean.
‎Baina, hitzetan urrunerat joan balitz bezala, argibide batzuen emaiterat beharturik ikusi zuen bere burua. Eta, boza ematzen zuela, erran zidan:
‎" Mundu honetan aitzinetik dago damutu beharra, ez ondotik, krimenak urkabean baizik ez duenean erremedioa...", ihardetsi zion guardia buruak frantses garbian. Eta asasino ustezkoak jaitsi zuen bere burua, eta nik hats hartu nuen, ohartu nintzenean ezen haren kaltetik ene salbazionea etor zitekeela.
‎Edurne zen hurbilena sukaldeko irteeratik, baina hura ere bere lekuan gelditu zen. Josuk hartu behar izan zuen bere gain bertzeek nahi eztako lana. Hura sukaldetik jalgi bezain sarri, anaia aitzinean zegoela egitera ausartu ez nintzen galdera egin nion neskari:
‎Begiak ñarrotu nituen, gehiago bistatu nahirik, baina oihalaren kolore nabarrek —edredoi bat noski— betetzen zidaten ikusmira guztia. Problema soin enbor zigortua jasoz konpon nezakeen, baina beldur nintzen kasko barneko konpresoreak ta ta ta areagotuko zuen bere indusketa lana.
‎Gauzak ziren bezala azaltzea, ordea, andrea dezepzionatzeaz gain —kontent kontent ematen zuen ustezko zomorroiaren aitzinean—, buruz gainetiko lana iduritu zitzaidan. Irteerari begiratu bat egin nion, adierazgarria nik uste, baina atezainak ez zuen bere harrapakina eskuetatik hain mantso utzi nahi.
‎Edurnek pomada bat atera zuen bere botikinetik. Banuen haren ezagutza; gure ezkontetxean ez zen inoiz haren faltarik.
‎Orain, kale lan gorrian zebilen, hasberri baten gisan. Berrogeita hamarrak gibelera utzita, porrotaren marka da hori gure lanbidean, baina Tomasek axola bera zuen bere kidekoen iritziaz eta iazko haizeaz.
‎Ttipik Ximurraren petaka nire eskuetan utzi eta mugikor bat agerrarazi zuen bere jaka barnetik. Ximurrarena baino are tikiagoa zen, Van Goghen ekiloreak bezain horia.
‎Alegia deus ez, motorraren gidariak zangoz lagunduta lematu zuen bere makina espaloi pareraino. Matrikula ikusi gabe ere ezagun zitzaizkion urteak eta pintura zahar estaliak metalezko zaldiari.
‎Ttipik, botila berreskuratuta, hurrupada luze batez ospatu zuen bere ateraldia. Ez dakit nola, manera kausitua zuen aho zulora zuzen isurtzeko.
‎Ttipik ere ez zuen bere ohiko iruzkinik egin oraingoan. Lehenbiziko aldiz" Lisboan" agertu zitzaidanetik, halako plazer uher bat isuri zuen Ximurraren bisaiak.
‎Ximurrak nire basoa bilatu zuen berearekin topa egin ahal izateko. Urrundu egin nion.
‎Potzolok, irriñoa galdu gabe, hurrupa egin zuen bere katilutik. Gaur, garagardoa barik, kafea edaten zuen, zerbitzuan baitzegoen.
‎Charly trinkotasunaz eta kalitateaz baliatzen zen, harremanen iraupen laburra orekatu beharrez. Ximurrak berdintsu jokatzen omen zuen bere atzaparretara biltzen zituen menpekoekin, baina lagun taldeko bere aurkariaren pare jarri nahirik afalondoetan kontatzen zizkigun larru istorioak iragarterrazagoak eta menperakuntzaren orbainak histuak ageri ziren Charlyrenen aldean.
‎Kristinaren ahizpa. Bere nagusitasun ekonomikoa agerian jarri zale, plazer handia hartzen zuen bere ilobari aita amek sekula ere eginen ez zizkioten opari garestiak egitean. Hain zuzen ere horregatik ez nuen koinata imajinatzen bere seme alabak jostailu zahar zartatu batez gabetzen ilobari emateko.
‎Auzo nekagarria ikasgelan, neskatarako ezgauza, kartetan gorrotagarria... hainbertzenarekin ere, fraideeneko hondar ikasturtea arte ez zuen bereak egin, gutaz zen bezainbatean. Bi eskolaren arteko atsedenaldian agitu zen.
‎—Astelehen arratsaldean hil baitzen, ezta? Bazkalondoan bederen, kafea hartzera bildu ginelarik, Ximu..., zera, Fernandok —Josefinak ez zuen bere senarrari ematen genion goitizena maite— izeba oraindik bizirik zegoela erran zidan.
‎Kristinari ari zitzaion. Hura ohe gainean zetzan eta edredoiaz babesten zuen bere gorputza.
‎—Gero, lagunak lan zikina egin ondoan, auskalo ez ote zion Soriak bala bat begitartean sartuko eta gure aitzinera berandu ailegatu den salbatzaile gisa agertuko. Ripodasen pistola Urtxipia hil zuen bera izateak Soriaren bertsioa indartuko zian: lagun bat hil baldin bazuen, zergatik ez bi gehiago?
‎Lasaiago abiatu nintzen fruta lakarra zuritzera. Azala mahai gainera erori aitzin, Edurne/ Ixter puxkak azpian eman zuen bere platera. Nire eskerrei entzungor egin zien berriz.
‎" Goma arabiarra baizik ez da, lagunen mandatu bat". Horrelaxe zuritu omen zuen bere burua. Erran gabe doa guk ez genuela eskurik batere aferan, Ximurrak —nork eta Ximurrak! — ez baitzuen haxixa gurekin partekatzeko inolako asmorik, dirutzeko baizik, oporretako gastuak berdindu alde.
‎—Jendeak auzoaren berri nahi dik, senarraren, emaztearen, etsaiaren eta lagunaren, eta baduk horren aldera pagatzeko prest dagoenik. Nirea zerbitzu mota bat baizik ez duk —zuritzen zuen bere burua, hautatutako ogibidearen etikotasun zalantzagarriaz erasaten genionean— Begira Eduri —nigan ezartzen zituen bere begi betaurrekoek handituak— Informazioa lantzen diagu biok. Alde bakarra zabalkundean zagok.
‎Txalotu ezina; ez nuen amarekin zalapartarik nahi, eta are gutiago haren ahizpa bihotzekoa zela kausa. Buruz buru jarri zitzaidan mahaira, makur, oso makur, eta kafea zerbitzatu zuen bere katilura. Argituz geroztik zenbatgarrena zuen galdetzeko puntadan egon nintzen, baina gaia desbideratu nahi hutsagatik bere tentsio kontuak solasera ekartzea zitalkeria iduritu zitzaidan.
‎Bere" txilibita" jaten ari zela, Soria gorrotoa eta aldi berean miresmena sorrarazten zituen ikuskizuna zen, erabat biribildua izateko gure isiltasun bekaiztiaren laguntza behar zuena. Duintasun afera bat bazen hitzetaratu gabeko ikusmin horretan —inork ez zuen bere burua beheitituko, Soriaren" txilibita" ikuste hutsak tripa barnean eragiten zizkion erreakzio kimikoak aitortzeraino—, baita zakur makilatuaren etsimendua ere: Soriak, bere ogitartekotik, eskupean gintuen ordenako saindu fundatzaileari ere ez zion emanen, bere hilobi italiarretik jalgi eta horretara propio gure patioan agertuta ere.
‎Nire azalpenak irribarre erdia galdu gabe aditu zituen, buru barnean bertze irudi batzuk, nirea baino goxoagoak, dituenaren gisan. Abuztuko igande arratsalde horretan bere itxura freskoari zerion gogobetetasun alaiak lekutan uzten zuen bere ohiko izaera itzaltsu eta adierazgabea. Lagunago izan banu, Mediterraneo aldean oporretan zeukan familiarengandik albiste atsegingarriren bat etorri ote zitzaion galdetuko nion.
‎—" Haiek" —lehiakideen lana inarrosi zuen bere eskuan— hildakoaren mahai gaineko paperen lapurretaz mintzo dituk; hik, berriz —ni neu inarrosirik sentitu nintzen nire lanaren ebakinarekin batean— horretaz ja ere ez. " Haiek" diskete batzuen ustezko desagerpena aipatzen ditek; hik horren usainik ez.
‎Berdin berdin gelditzen ahal nintzen isilik, nirekin mahaia partekatzen zutenak lanpetuegi baitzeuden nigan batere erreparatzeko. Zehar begiz, anaiaren esku bat ikusi nuen, narraska, neskak jantzirik zuen bere txabusinaren azpira. Lepo ukaldi arin batez bihurtu nituen begiak, egunkariaren lehen orrialdeko titular beti bezain luzeetara.
‎—Bai, telefonoz egon nauk —boza goratuz arrazoitu zuen bere baieztapena— Izugarri sutu duk. Artxibora bidali nahi hinduen, baina nik konbentzitu diat ez egiteko...
‎Haren ondotik, ziztu bizian abiatua zen segizio murritza, hegaz iduri hilerriko karriketako altzifreen artean. Denen aitzindari, gure argazkilari Patxiren mototsa, bizpahiru kamera lepotik dilindan; haur josteta batean bezala, hamabortz hamasei pauso guztietan brastako batez itzuli eta bere tramankuluren batekin destatzen zuen bere gibelera, hilkutxa garraiatzen zuen orgatila koadroan zarratu nahirik. Hilerriko lau langile beso bilduek astirik ez emateko elkar hitzartuak ziruditen, ozta ozta disimulaturiko irrien artean orgatilari gero eta biziago bulkaka.
‎—Hau hondamena! —Charlyk bisaia urrundu zuen bere eskulanetik— Haurrak eskean atera dituk parrokiako atarira.
‎Hori, Anari erran berri nizkionak erranda, nire autoestimuarekin aspaldiko partez topo egin eta bortz minutu geroago. Billetea galtzen kontra artaz lisatu eta berriz ere molde guztietan alferrik saiatu ondoan, ene gibelean bere txandaren esperoan zegoen emakumeak aholkuz mozorrotu zuen bere pazientzia ahitua:
‎Frutaz eta barazkiz inguraturik, Charlyk bekaitz guti guri: aski zuen bere langile patrika betexea alderatzea gure ikasle poltsiko hutsekin.
‎Aberria haren beharrean zelako gaztigua etortzean, Charly ez zen, gu bezala, trikimailutan hasi, uniformea ez janztearren. Gure aholku guztiei entzungor, gogo onez onartu zuen bere patua. Nolanahi ere, haren etxekoak —aita, bereziki— soldaduskan zentzatuko zelako esperantzak noizbait kilikatu bazituen, oker egin zuten arruntik.
2001
‎Behin baino gehiagotan askatu behar izan zituen korapiloak, askatu eta berriz hasi. Maria pentsatzen hasita zegoen ez ote zuen nahita egingo, bazekielako zenbat atsegin zuen bere flamenkoa ikustea, bere oin biluzien taupadak sentitzea eta behatzen artean olioarekin laztanak egitea.
‎Juliak desegin arte, txikitu arte jo zuen bainugelako ispilua karminarekin. Sare endredatua osatzen zuten lerro zikinen azpian desagertzen ikusi zuen bere aurpegia. Malkoen gorria ezabatu nahi zuen.
‎Horregatik, 18 urte bete zituenean alde egin zuen, pisu bat alokatu eta pin koloretsuak margotzen egiten zuen lan. Baina Herminioren alargunak amaren antz izugarria zuen, eta ez zekien zergatik jo zuen bere etxeko atea. Zalantzan izan zen, ireki edo ez, baina amaz akordatu zen eta amari ez zizkion sekula etxeko ateak itxiko.
‎Bai zera! Nahikoa zuen bere hileroko deskargarekin, eta gero, ba betikoa, lo seko. Eta txortan egiten ez genuenean, lo seko baita ere, pilula mordo bat hartu eta gero, hori bai.
‎Lepoa okertzen nuen orduan eta gure begiak gurutzatu egiten ziren une batez. Segundo pare batez mantentzen zuen bere begirada nirean, lotsagabe, irribarrea ezpainetan marrazten hasia, harrapatua izatearekin gozatuz edo.
‎Nire aurpegiaren bat bateko iluntzea nabaritu gabe zakua belarretan zabaldu zuen berak dena dela. Elkar besarkatuaz etzan ginen.
‎Hasperen urduri bat jaurti du Arantxak. Izan ere, Armendarizekin egon nintzen anbulantzian hilzorian zegoela, eta eraztun hori estutzen zuen bere eskuan, bukatu du Tasiok, zurea da ezta. Isiltasuna.
‎Laga bakean, oihukatu nion, askatu besoa. Tira Miren, esan zuen berak, faborez. Laga, oihukatu nuen berriz, lehen baino ozenago.
‎Nik ez nuen ulertzen. Begira horko horri, jarraitu zuen berak, Bisaurin da, tontor zorrotzena daukana, eta aldamenekoa Balaitous, eta han atzean, laino artean gordeta dagoena... Niri Bost Piperren Mahaia.
‎Herri aldera 500 metro jarraituz dagoen lehen telefono kabinatik seguruena. Deitu zuenak ez zuen bere izena eman nahi izan ordea, eta horregatik patruila bat heldu zen lehenik bertara, anbulantzia edo suhiltzaileak aktibatu aurretik, dei faltsua izan ez zela ziurtatzeko prozedurari jarraituz. Hori zela eta heldu ginenerako odol ugari galdua zuen eta kordea apenas mantentzen zuen.
‎Arantxaren kontura itzuli nahi du berak. Pisura lehenbailehen aldatzeko asmoa zuen berak orduan. Hori ez zekien.
‎Armendarizen amak, baina, bat batean ihes egin dio bere besarkadari eta begietara zuzen begiratuz bere aurrean zutik jarri da. Ulertu, esan dio ahots minduz, zuk ez duzu ezer ulertzen, baboa, Jonek ni asko maite ninduen, asko, eta horregatik hil zuen bere burua, ni bere haur baten zain nagoelako.
‎Berak, baina, gure arteko konfiantza benetan zena baino estuago agertu zuen bere lagunen aurrean. Etengabe elkarrizketa ematen zidan eta gero eta gertuago egiten zuen dantza nire ondoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 3.381 (22,26)
ukan 699 (4,60)
zuek 1 (0,01)
Lehen forma
zuen 4.081 (26,87)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan bera buru 85 (0,56)
ukan bera ere 14 (0,09)
ukan bera bizitza 11 (0,07)
ukan bera lan 10 (0,07)
ukan bera ama 9 (0,06)
ukan bera aita 8 (0,05)
ukan bera egin 7 (0,05)
ukan bera lagun 7 (0,05)
ukan bera alaba 5 (0,03)
ukan bera bakarrik 5 (0,03)
ukan bera etxe 5 (0,03)
ukan bera seme 5 (0,03)
ukan bera ahots 4 (0,03)
ukan bera anaia 4 (0,03)
ukan bera aurpegi 4 (0,03)
ukan bera barne 4 (0,03)
ukan bera garai 4 (0,03)
ukan bera helburu 4 (0,03)
ukan bera jardun 4 (0,03)
ukan bera amets 3 (0,02)
ukan bera asmo 3 (0,02)
ukan bera baino 3 (0,02)
ukan bera begi 3 (0,02)
ukan bera bera 3 (0,02)
ukan bera betiko 3 (0,02)
ukan bera biloba 3 (0,02)
ukan bera bulego 3 (0,02)
ukan bera erru 3 (0,02)
ukan bera hain 3 (0,02)
ukan bera herri 3 (0,02)
ukan bera izen 3 (0,02)
ukan bera joan 3 (0,02)
ukan bera lehen 3 (0,02)
ukan bera mundu 3 (0,02)
ukan bera nahi 3 (0,02)
ukan bera ondoan 3 (0,02)
ukan bera patu 3 (0,02)
ukan bera senar 3 (0,02)
ukan bera aitona 2 (0,01)
ukan bera amona 2 (0,01)
ukan bera arreba 2 (0,01)
ukan bera asmatu 2 (0,01)
ukan bera baita 2 (0,01)
ukan bera behintzat 2 (0,01)
ukan bera belarri 2 (0,01)
ukan bera beso 2 (0,01)
ukan bera betebehar 2 (0,01)
ukan bera bide 2 (0,01)
ukan bera bizi 2 (0,01)
ukan bera botere 2 (0,01)
ukan bera bular 2 (0,01)
ukan bera debozio 2 (0,01)
ukan bera desinteres 2 (0,01)
ukan bera eguneroko 2 (0,01)
ukan bera ekintza 2 (0,01)
ukan bera emazte 2 (0,01)
ukan bera erabaki 2 (0,01)
ukan bera erran 2 (0,01)
ukan bera errepresio 2 (0,01)
ukan bera errotu 2 (0,01)
ukan bera fabrika 2 (0,01)
ukan bera familiako 2 (0,01)
ukan bera ganbera 2 (0,01)
ukan bera garaipen 2 (0,01)
ukan bera gauza 2 (0,01)
ukan bera gela 2 (0,01)
ukan bera gogo 2 (0,01)
ukan bera gorputz 2 (0,01)
ukan bera gorroto 2 (0,01)
ukan bera gurpil 2 (0,01)
ukan bera indar 2 (0,01)
ukan bera iritzi 2 (0,01)
ukan bera izaki 2 (0,01)
ukan bera jarrera 2 (0,01)
ukan bera kolko 2 (0,01)
ukan bera langile 2 (0,01)
ukan bera lurralde 2 (0,01)
ukan bera modu 2 (0,01)
ukan bera mutil 2 (0,01)
ukan bera nagusi 2 (0,01)
ukan bera nerabezaro 2 (0,01)
ukan bera neurri 2 (0,01)
ukan bera ordu 2 (0,01)
ukan bera pentsamendu 2 (0,01)
ukan bera proba 2 (0,01)
ukan bera sartu 2 (0,01)
ukan bera toki 2 (0,01)
ukan bera umore 2 (0,01)
ukan bera urguilu 2 (0,01)
ukan bera zalantza 2 (0,01)
zuek bera anaia 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia