Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.238

2000
‎ezkerreko orrian hamar harroineko zubi bat zegoen, hamarrak numeratuak eta hamar manamenduak signifikatzen zituztenak; zubi azpian infernu izugarri bat zegoen eta zubitik gizon emakumeak eta neska mutilak zihoazen, xuxen baino xuxenago, bekaturik egin ez zutelako eta zubia, halatan, osorik zegoelako; eskuineko orrian, berriz, antzeko marrazkia zegoen, baina zubiak zartatuak eta hautsiak zituen pilareak eta harroinak, eta zubia goiti beheiti zihoan, baita zubitik zihoazen jendeak ere, infernuko garretarat... Eta nik, istant batean, goiti beheiti zihoazen jende haien artean ikusi nuen neure burua, eta are gehiago asaldatu nintzen...
‎Zeren mundua galtzerdi bat bezalakoa baita usu, eta zeren, guk eraginikako irauliaren ondoren ere, lehengo idurirat eta betiko idurirat itzultzen baita. Eta, horrela, ni ere, aita Tomméren erranetan, apal nintzen, baina nola deus ere ez denak zer ere nahi lukeen, hala betetzen nuen neure ezdeustasuna loriazko eta banaloriazko amets handi haiekin, zeinak baitziren hodei iduriak, haizearen menerat zebiltzanak, Urbiaingo Hiponatik Urbiaingo Akinorat...
‎Eta ni zatiturik nengoen. Izan ere, zure kontseiluek, jaun André, osaba Joanikoten alderat ninderamaten, eta halatan nuen neure nahirik nahitsuena eta gutiziarik gutiziatsuena haren oinetarat makurtzea eta hari barkamenduaren galdez joaitea Urbiainerat itzuli bezain sarri, neure traizioneagatik eta haren kontrako bidegabekeriagatik. Baina, bertzetik, maite nuen artean ama, eta, maite nuelako, apez izaiteko asmo harekin segitzen nuen...
‎Eta oroitu nuen nola osabak erran zidan ezen egiteko batzuk zituela jauregian eta hargatik eten behar izan zuela emaiten ari zitzaidan eskola... Eta ezin edeki nituen pentsu haiek burutik, eta ezin ekidin nuen neure ezinegona, eta, orduan, neure asmoen aitzinatzeko zernahi asmatzen nuela, erran nion Pedrori:
‎Eta, nola suak ez duen sua iraungitzen, baina bizkortzen eta biziagotzen, hala sentitu nintzen, ondorez, bi aldiz suturik. Ordea, nola ezin itzal bainezakeen su hura ukabilez, desiraren alorretarik bideratu eta irion nuen neure su hura. Eta, ai, nola desiratu eta gutiziatu nuen mementu hartan anaiaren heriotza...!
‎Zeren nik ez bainuen anaia, bekatutik eta galbidetik salbatzeko asmotan, salatu, baina mendeku hutsagatik eta mendekuaren satisfatzeagatik... ohorearen estakuruaz baliaturik, hori bai, eta obligazino moral ustezko bat apaingarri harturik. Baina estakuru hura eta apaingarri hura nik asmaturikako gezurrak ziren, azken finean, eta gezur haiekin estali nahi izan nuen neure asmo ilunen doilorkeria. Eta ahalketu egin nintzen, istant batez.
‎Biharamunean, urduri jaiki nintzen. Bertze batzuetan ez bezala, noraezean aurkitu nuen neure burua. Osaba Joanikot izan nuen luzaroan neure gaueko izar eta ipar, eta hantxe nengoen ni, iparra galdurik, norat bildu ez nekiela.
‎Edo, benturaz, bai... zeren eta, bat batean, napolitarraren kontseiluz Pisako katedralean aditu nuen meza etorri baitzitzaidan bururat, eta, harekin batean, oihu erdiragarri hura, erro errotik eta bihotzaren erditik atera zitzaidana: Credo!, apez izaiteko dei bat ere izan zitekeena, eta ozentki eta bortizki deitu ninduena... eta, uste nuen arren ezen, irririk gabeko egun goibel haien ondotik, ahantzia izan nezakeela zer zen irri egitea, aldiz, irri egiten ikusi nuen neure burua... zeren eta gurasoek ere apez nahi baininduten, eta, baldin erraiten banien ezen apez izan nahi nuela, kolejio edo komenturen baterat igorriko baininduten, Iruñarat edo Baionarat, uda finatu bezain fite, jauregitik eta osaba Joanikotenganik urrun... Hartan nengoela, boz bat entzun nuen, ustekabean:
‎Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak: desengainuak iraungirikako eguzki puskak, eta arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia... eta amorioaren soinu isila ere garrasi bihurtzeko bidean nabaritu nuen neure eztarrian, otsoaren ulu; baina beheiti goiti zetorkidan ulu hura ere ito beharra nuen neure ezinaren eta neure amorruaren kontra, zeren zerbait eraginkorragoa behar bainuen nik orduan, ene mendeku gosea ase zezakeena, eta ene barrena bare eta sosega.
‎Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak: desengainuak iraungirikako eguzki puskak, eta arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia... eta amorioaren soinu isila ere garrasi bihurtzeko bidean nabaritu nuen neure eztarrian, otsoaren ulu; baina beheiti goiti zetorkidan ulu hura ere ito beharra nuen neure ezinaren eta neure amorruaren kontra, zeren zerbait eraginkorragoa behar bainuen nik orduan, ene mendeku gosea ase zezakeena, eta ene barrena bare eta sosega.
‎Jainkoaren hitza zen hura, profezia baten iduria zuena... errebelazione bat!, edo hala sentitu nuen nik bederen. Eta, handik harat, hitz haietan jarri nuen neure fede osoa, halako suertez, non, Felisaren eskuetan uzten zintudala eta nihaurk lehen marratik eta lehen lerrotik bigarrenerat egiten nuela, urrunetik behatzen hasi bainintzaizun, igurikirik ezen Jainkoak egunen batean bere hitza bete eta dei eginen zizula, eta hala libratuko gintuela biok nik egin bekatutik... Eta, bitartean, ene barrengo hutsa mila arauz eta bertze hainbat ordenantzaz bete nuen, jauregiko kide guztiak eta gauza guztiak zein bere tokian paratzen nituela, gure mundu tipi hura osoki eta konplituki ibil zedin amoreakatik, akatsik gabeko makina bat bezala.
‎—Gutitan liluratu izan nau gizon batek nola erotu eta liluratu baininduen aita Bartolomek, halako moldez, non ergel bat bezala sentitzen bainintzen haren aitzinean, borondaterik gabeko jostailu bat haren eskuetan... zeren aita Bartolome gizon sendoa baitzen eta nik haren sendotasuna behar bainuen, neure hutsaren estaltzeko; gizon sutsua zen eta nik haren sua behar nuen neure zalantzen erretzeko eta deusezteko. Eta aita Bartolome jauregirat etorri eta, handik gutirat, osaba Joanikotekin Italiarako bidaiatik itzuliz gero, apez izaiteko erabakia hartu zenuen zuk, Joanes, eta orduan are itsuago sinetsi nuen, zu jaio ondoren izan nuen ametseko hitz ustez profetikoetan, zeren Jain koak zinez nahi baitzintuen berarentzat... eta sinetsi nuen, halaber, ezen Jainkoak probidentzialki jarri zizula aita Bartolome, zeure xedearen erdiesteko izan zenezakeen gidaririk argiena.
‎Eta, ai, zein urrun geratzen zitzaidan denbora eta sasoin hura, noiz eta Amsterdameko porturat iritsi bezain fite oilarraren moduan ibiltzen baikinen, oilotik oilorat, geure egitekoa egiten genuela ahalik eta lasterren eta fitezen! Eta nola maradikatzen nuen neure bizitzako aldi hura eta nola ahalketzen nintzen aldi hartaz!, nahiz eta ulertzen nuen, bertzalde, ezen ez zegoela ikasbide hoberik bizitzak berak eskaintzen ziguna baino eta ez zegoela zentzatze zentzuzkoagorik nork bere buruaren gainean egin zezakeena baino, gure hutsen zuzentzeko eta gure falten korrejitzeko eta erremediatzeko... eta bidean abantzatzeko eta aitzina egiteko, azken finean....
‎Eta aita Bartolomerekin solasean imajinatu nuen neure burua, eta idurizko aita Bartolomek ezin haserreago erran zidan:
‎¡ Eccovi l’uomo ch’è stato all’Inferno! , 32 eta, orduan, Urbiaingo karriketan ikusten nuen neure burua, eta imajinatzen nuen ezen halakoa izan zitekeela urbiaindarren komentarioa ere, baldin egun batean harat itzultzen banintzen, eta baldin ziega krudel haietarik iragana nintzela bazekiten: " Horra hor infernuan egon den gizona!" Baina ene ameskeriak ziren haiek, zeren eta, nola itzuliko nintzen ni, bada, Urbiainerat, baldin infernu hartan ez bazen reskat posiblerik ez libramendurik, Heriok presooi eskain ziezagukeena baino, eta baldin ene etorkizuna, halatan, lurrean eginikako zulo bat bazen, ene gorputzaren neurrikoa, norat egotzi eta non ehortziko baininduten berant baino lehen, presondegi hartan guztia jasangaitza zelako:
‎Baina nik gau hartan bertan trazatu nuen neure etorkizuna, eta erabaki nuen, ondorez, ezen hiru soineko erosi behar nituela, ez bi.
‎Eta, bozkarioaren bozkarioz, gau hartan ere amets egin nuen ezen frantsesak eta napolitarrak gerlan sartu zirela berriro, eta hain izan zela handia eta gogorra gerla hura, hain krudela eta bihotz gabea, non, hondarrean, guztiak hil baitziren, batzuk eta bertzeak; eta, akabatzen zelarik gerla hura hain modu penagarrian, ikusi nuen neure burua, bat batean, gorpu haien artean aitzina egiten, aitzina eta aitzina...
‎Eta, jokoa neure alde jartzeko, lasai behar nuen, baina urduri nengoen. Eta neure buruaren jabe behar nuen, baldin burua galdu nahi ez banuen, baina nekez erdiesten nuen neure buruaren jabe izaitea.
‎Baina, osabak hura erran ez balit ere, berdin joan nuen, zeren urduri bainengoen orduko, eta urduritasunak tripak guztiz nahastu zizkidan, zirt edo zart egiteko puntu hartan. Joan nintzen, bada, osabaren kakategirat, laxatu nituen galtzak, egin nuen neure egitekoa... baina, tripak lasaitu bezain laster, bertze urduritasun hura errotu zitzaidan, arestikoa baino hagitzez ere handiagoa, zeren eta hil edo biziko mementuan bainengoen, zinez... Eta zangoak dar dar jarri zitzaizkidan...
‎Eta, Piarres Oihartzabal kapitainaren suzko hitzekin suturik, oroitu nuen neure Italiarako itsasaldia, ezin bareagoa eta ezin jabalagoa, eta erran ere hala erran nion kapitainari. Eta, irria ezpainetan, gainetik so egiten zidala, kapitainak komentario labur hura egin zidan:
‎Izan ere, ba ote zen munduan gauza faunagorik eta are ergelagorik ere, hutsik uzten ninduen hartaz banaloriatzen eta sendagaila egiten ibiltzea baino, nola ibiltzen baikinen marinelak geure artean, bakoitzak bere balentriatxoak kontatzen zituela? Haatik, ahantzia ote nuen neure begiek ikusi zuten amoriozko eszena hura, noiz eta agertu baitzitzaizkidan Maddalen eta osaba Joanikot, osabak bere burua Ma dda lenen bularren artean pausaturik zuela, eta elkarri amoriozko hitzak erraiten zizkiotela, bertzerik gabe.... Edo, ahantzia ote nuen, halaber, osaba Joanikot eta Maddalenen arteko bertze eszena hura, nik hainbatetan idurikatu izan nuena, noiz eta hil aitzin elkarri eskua eman baitzioten, esku emaite soil hartan eta ez ber tze deusetan guztia errana balego bezala...?
‎" Galtzak falta zaizkit!" Baina Mignonen itzala baizik ez nuen ikusi ahal izan, atearen bertzaldean jada, ziztu bizian zihoala, bere pieza bakarreko soinekoarekin eta bere zapatekin. Eta berriro iraungi zitzaidan buruko argia eta berriro ikusi nuen neure burua osin hondargabe baten aitzinean...
‎Ximurra berandu ailegatzea ez zitzaion, nonbait, axola. Andrea auto barnera sartu orduko piztua nuen neurearen motorra.
‎Aparkalekua handia zen, hala ere, eta sartu eta berehala, lehenbiziko hutsartea egin nuen neure, Ximurraren autoari aitzina segitzera utziz. Haiek sarrera pareraino egin zuten, bertze ibilgailu bat lagatzen ari zen lekuaz nagusitzera.
‎—Joder, Edu —aditu nuen neure gibelera— Zibilizatuagoa uste hindudan.
‎—Ez nizun deus ebatsi —defendatu nuen neure burua— Inpentsan izan zen... Ez zinen atea irekitzeko gauza eta...
‎Zomorroia karrika kiskalitik beretik deitu nuen neure mugikor berria erabiliz. Baita, harrigarriki, jarri ere telefonora.
‎Kasu handiz haztaka, hanpadura aurkitu zuten nire eriek. Nire oraingo nahiz lehengo bizitegietako korridoreetan bildutako sudurrekoen ondorio aienatu gabeei orban berria berretuta, ene bisaia Quasimodoren edertasuna bereganatzen ari zela egin nuen neure baitan.
‎Makinarekin batean bihurgunearen aldera okertzeko haren mugimendu bortitzak askarazi zizkidan eskuak. Istant bat gabe, gurpilen azpian lasterkatzen zen gain beltz biziaren hurrupada hilgarritik zentimetro urri batzuetara ikusi nuen neure burua. Miraria izan zen eskuin eskuak jarlekuarekin topo egitea.
‎Haren ezpainetan" bai" irakurri nuen, baina ez boza entzuteraino. Torturatzailearena egiteaz nekatua, Ttipik bere jakin mina bertzela asetzeko bidea aurkitu zuela egin nuen neure baitan. Kristinari bere ekarri arruntean ederraren oparia erregutu nion zehar begiz.
‎Ttipiren ordenagailu asegaitzean zeudekeen gisako datuak eta are pentsaezinagoak ere. Halako batean, gizona niri begira harrapatu nuen eta, orduan, hura ere nitaz jite bereko pentsuetan ari zitekeela egin nuen neure baitan, erran nahi baita, ene egitasmo eta burubideak taxutu, haztatu eta neurtu nahian jardun zezakeela, ni harenekin jokatzen ari nintzen gisa berean. Eskergarria izan zen bulegari mari ozpin ohiak bere izenez deitu —" Ekiza jauna" — eta handik eramatea.
‎Ez nuen neure burua zuritzeko lanik hartu.
‎Tabakoaren eta edariaren karga ohi baino handiagoa dudalarik, aspirina pare bat hartzen dut ohatzeratu aitzin. Alabaina, aurreko eguerdian, aski lan nuen neure buru naufragoa mihise arteko portura garraiatzen, aurreneurriez oroitzeko. Hartara, kaskezurra urratzeko punttadan neukan, minarez minez, eta gorputza egun berriak dudarik gabe gordetzen zizkidan ustekabe desatseginei kontra egiteko ezgauza.
‎Horretaz ohartzearekin batean, Urtxipiatarren hilobiaren aitzineko gizonaren bisaia bihozminduak zimikatu ninduen. Hark hiru aldiz errepikatutako esaldia berritu nuen neure baitan: " porru eginda nago"," porru eginda nago"," porru eginda nago".
‎Une batez, soil soilik une batez, izugarri gorrotatu nuen neure laguna.
‎Espantaturik, forentsearen eskua tinkatzen eta zubiaren bertze aldera abiatzen ikusi nuen neure ikaskide ohia. Han polizi auto bat zegoen.
‎Ezjakinaren txantxa inozoa edo jakitunaren probokazio zitala? Nahiago izan nuen neure buruari ez erantzun. Egoerak, dena dela, Kristinarekin begiz begi egitea eskatzen zuen eta horrela konplitu genuen gizalegea.
‎Edredoi eta guzti bildu nuen neure besoetara. Kortesiak bizkarrezurra galbidean jarri zidan kasik, baina sari merezia izan zuen:
‎Gerri biluzi hori inguratzera zihoazen nire beso dardartiak haren esku fermuek geldiarazi baino geroago, niregandik bereizi baino are geroago, ni sukaldean bakarrik utzi baino hagitzez geroago ere, haren ahoaren mendazko zaporea eraman nuen neurean.
‎Udako" salduena" izateko lehiatzen ari ziren kanten bertsio mila bider adituen oldarrak etsiarazi zidan. Bat bateko klaustrofobiak jota, kanpo giro goibeldura behartu nuen neure gogo higatua, gidakidearen jarlekutik lanerako grabagailu tikia bilduta.
‎hainbertze jende, hain dotore jantzirik eta hain goiztiar. Denei niri bezala gertatu eta denak ekitaldi horretan lagun egin beharreko lagunak huts eginik ailegatuak ote ziren egin nuen neure baitan. Hilerriko ateko iragarki oholak argituta jakin nuen" haien" hila —hiriko legegizon guztiz ezaguna, administrazio kontseilu aunitzetako aholkularia— eta" nirea" ez zirela bat.
‎Lakain saldo bat, nirekin ikustekorik ez zuena, eta hor izate hutsarekin nire trenpu txarra leize sakonetaraino hondoratzen zuena. Bazterretik barrandan, giza mailan goitiago ikusi nuen neure burua, egun bakar batez bederen haien artekoa ez izatean.
‎Ez nekien zuzen horrela zen. Etxetik ateraz geroztik ez nuen neure burua ispilu batean begiztatu. Bertzalde ere, bartekoak mahaira ekartzeko gogo handirik ez nuen, bereziki Edurne/ Ixter puxka neure aitzinean jarri berria zela, kafeontzia bere lekuan utzita.
‎Ximurrari ez zitzaion gustatuko. Nire laguna ez zela inoiz ez irratizale ez prentsa irakurle izan oroitu eta trankildu nuen neure burua.
‎Azken honek erlojuari begiratu zion, ororendako soraio. Nik gauza bera egin nuen neure grabagailuari buruz. Piztua egonagatik ere, besapean neraman, forentsearen ahora hurbiltzeak haren jarioa agortuko zuela goganbehartuta.
‎Ordu laurden baino gehiagoko azterketa zehatzaren ondotik, eguneko hirugarren zigarroa irazekiz ospatu nuen neure garaipen tikia. Sabai intsonorizatuari so gelditu nintzen neure ahotik ke eraztunak ateratzen ziren bizkitartean.
‎Zuzenez, emaitzaren merezimendua erdiz erdi banatu beharra zegoen, gutienez ere, irratilariaren eta bion artean. Eta sektenean are gutiago emana nuen neuretik. Posta elektronikotik etorritakoa laburtzeko lan distiragabeari, hizkera periodistikoaren ustezko bizitasunaren kolorea baizik ez nion erantsi, Ttipi txostengile saiatuaren estilo zurrun eta sinoptikoaren gristasuna itxurapaindu beharrez.
‎Urteak nituen egunkarian gisakorik aditu gabe. Asteburuan delako Togasekin lan egiteko mentura atsegingarri gerta zitekeela egin nuen neure baitan.
‎Keinu gogogabe batez adierazi nuen neure eznahia. Ez zuen kontuan hartu.
‎Arratsalde aspergarri bati gatz-ozpin bihi bat eransteko broma, egin nuen neure baitan.
‎Lehiakideen egunkariko ebakina atera nuen neure koadernoaren orrien artetik. Errotuladore horiz markatuak nituen bart itzuri zitzaizkidan xehetasunak, Togasek ordu erdi lehenago aurpegiratu zizkidan berak.
‎gaueko hamaikak baino gehiago ziren, beranduxko igandeko zukuari bere azken tantak hurrupatu nahi dizkiotenentzat ere. Hondarrean, koadernoko orrialdean idatzitako zorioneko lerroetara murriztu nuen neure protesta hargatik ere ur-ardotua. " Unai arreba Marixaren etxean duzu..."
‎Igande arratsean, urratsez urrats egin nuen neure ikaskide ohiaren errana. Lanak izan nituen, hala ere, nire premien neurriko farmazia aurkitzen.
‎Pox tiki hori nolabait ospatu behar eta, Anaren irudia ekarri nuen neure baitara. Ana erredakzioan, kamiseta tirantedun llaburra soinean zuela, bere begi berdeetariko bat niri kliskatzen.
‎Irri egin nuen neure baitan. Gurasoenean gela partekatzen genuen garaietan, batxilergoa aitzina ateratzen erabili behar zuen denbora paperak koloretzen ematen zuen, aita zenaren amorragarri.
‎—To! —ahoz borobildu nuen neure aurpegiak islatzen zuen ezin sinetsia. Erredakzioan denek genekien zuzendaria kanpoan zegoela, urrun, modako hondartza batean.
‎" edu"," debalde" direktorioan, sei egun lehenago Ttipik eman txostenaren lehen orrian nire izen deiturekin batean agertzen zen bera. Ez zen bilatzen ari nintzena, baina ez nuen neure burua bridatu ahal izan. Haren gainean klikatu nuen eta makinak amen batean pantailaratu zidan:
‎" A! Hori zen?" egin nuen neure baitan. Horren ordez, erranahi zehatzik gabeko zerbait murmurikatu nuen.
‎Betiko zalantza, garagardoan egon edo kankarrora errenditu. Lehenbizikora makurtua, Musu triste egin nuen neure hautuaren jakitun. Zerbitzaria bere egitekoan ari zen bitartean, gogoeta egon nintzen Klararen azken hitzez.
‎Atertuko dik, bai, nik errepika neure buruari. Alabaina, abuztu hori hainbat hamarkadatan ezagutu zen beroena eta idorrena izanagatik ere, erauntsia baizik ez nuen neure zeru partikularraren gainean, eta ni nardatzen hasia nintzen zipatua egoteaz. Niretzat ez baitzuen atertzen.
‎Zuzen jokatzen ari nintzelako segurantza bermatu nahirik, Klara bere giltzen bilaketa alferrean imajinatu nuen, martiniak buru barnean uzten ohi duen ondoko kriminalak jota eta ile harrotuak ikusmen lausotua are gehiago lausotzen ziola. Klararen ihardespena esker onekoa —eta soil soilik esker onekoa— ere izan zitekeelakoan adoretu nuen neure burua berriz ere txirrinaz baliatzera.
‎Berriz ere abian, puntu finko bat bilatu nuen neure aitzinean, zorabioa ez berritzearren. Bertzerik ezean, eskularru kaxatik ateratzen zen trapu hori baten muturra hautatu nuen.
‎Hirekin afaldu nahi duela, eta deitzeko". Irriño egin nuen neure baitan: Charlyren izena oraino ikasi gabea zegoen Edurne.
‎Ramirezek hautsitakoen ordezko neramatzan betaurreko lodi itsusiak neska agertu bezain agudo bisaiatik kentzeko prest nengoen. Ikuskizuna galdu baino nahiago izan nuen neure itxura negargarria ez eztitzera saiatu. Berehala frogatu nuen kantiniersaz jantzirik aurkitu banindu ere ez zidala horren arrazoiaz galdeginen.
‎Boza behar baino gehiago goititu nuen, begiak zabalagotu baitzitzaizkion harritu antzo. Izutua nuelako ustean, neure burua madarikatu nuen neure baitan. Unaik, ordea, bere erantzunaren garrantziaz jabeturik balego bezala eman zuen nahi nuen azalpena.
‎doinu leun errepikakor batek txorabiatuta zeukan gizasemea, hipnotizatuta. Hori suertea, pentsatu nuen neure kabutan, semeak txikitu berriak zituen aldizkariak lurretik jasotzen nituela. Inork ez gintuen deitzen, ordea, eta gizonari arretaz erreparatzeari lotu nintzaion, semearekikoak apur bat ahaztuz.
‎Egoerak, bada, ez zuen barne sosegurako laguntzen. Gaiztotzen ari zen giroa guztiz, eta kontzientzia osoa nuen neure burua ez zela mamukeria txatxuetan ari. Hura ez zen behialako nire paranoietako bat.
‎Ez al zen, baina, fisiognomia zientzia zuhur eta sistematiko bat? Berriz ere arriskutan jarri behar al nuen neure burua aspaldi hartan egin bezalaxe ondorioak ebazteko garaian. Gogora ekarri behar al nituen, atzera, orduan bizi izandako sofrikarioak?
‎Ez zegoen beste aukerarik: martiri gizagaixo baten modura aurkeztu behar nuen neure burua, niganako errukia sortarazi behar nuen bihotz gogor haiengan, eta handik etorriko zitzaidan salbazioa. Errukia bai noski, baina ez erruki mixerable baldarra, oinarri sendoekikoa baizik, jasoa, ongi argudiatua, erudizio puntu bat zuena.
‎Kandidok beste eskua zabaldu, eta zumearen haize fina entzun nuen neure mahaitik.
‎Nahiago nuen neure jolasarekin jarraitu, baina gogorregi sumatu nituen aitaren begiak. Bi edo hiru egun ziren ama etxetik falta zitzai  gula, eta garai hartan ezin nituen lotu amona  ren hil zoria eta amaren falta.
‎Hurrengo goizean, elizara joan behar izan genuen senide guztiek, eta garrantzi handikoa aurkitzen nuen neure burua, neure galtza eta seriotasun berrien barruan. Harrituta zeudela iruditzen zitzaidan kale ertzetik begira genituen haurrak, eta banekien neureganatuak nituela egun batzuetarako.
‎Komunean sartu, eta negar egin nuen. Mila margotako mehatxuak sor  tzen ziren nire buruan, eta, ispiluaren aurrean jarri nintzenean, ikusi nuen neure bizkar zauritua. Zaurituago nuen bihotza, halere.
‎Fantasmak iruditzen zitzaizkidan plastikozko poltsak zeramatzaten itzal luze haiek. Denak ari ziren etxeratzen nonbait, eta gero eta uharteago sumatzen nuen neure burua. Edozein unetan, komuneko aldetik, gizon ilunen bat irten, eta berarekin eramango ninduen.
‎Baina nire beldurrak ahotsa itotzen zuen, eta ez nuen neure ahotsik ere entzuten. Hondartzatik herri aldera zihoazen autoen motor hotsa.
‎Inguratu egin nintzaion. Hatz eraztunduna hartu nuen neure eskuetan. Bederatzi ideia gaizto kartzeleratu behar izan nituen.
‎" Eta apaiz izan nahi dut gainera", pentsatu nuen neure baitan.
‎Migel lo zegoen, eta jira-biraka sentitzen nuen neure burua. Ur irakinen lapiko nuen gorputza.
‎Nire bihotzaren taupadek isilarazten zuten Migelen negarra. Begiak zabaldu nituenean, ez nuen ez Migelik, ez Zapelik ikusi; harri bat nuen neure oinpean, handia zen, ez pentsa, eta makurku nintzen, egoerak bustita nengoen eta, zer arraio!, bizitza lasai bat izan duk, Anjel, Migelek bereganatu hau, eta aska itzazue elkarrekiko korapiloak.
‎Bitartean, beldur aleak laztantzen zituzten nire hatzek, eta gustura esango nukeen nahiago nuela sukaldean jolasean ibili, baina izebaren begiak ikusten nituen beti. Nigan ipiniak zeudela iruditzen zitzaidan, eta, gainera, gizon  tzat jo nahi nuen neure burua, eta nahiago nuen gizatasunaren gurdian sartu. Baita munduko haize guztien sorgin hotsak entzun behar banituen ere!
‎Usain hartan frijitu behar ote nuen neure jakinduria?
‎Aurreko urteetan Astarraingo ikasle guztiekin arnegatu zen bezala arnegatuko zen nirekin ere maisua, bere burua konpromisu hartan ez nahastearren. Atze  rritar aurkitzen nuen neure burua. Irtenak irten, atea nire atzean itxi bezain laster jakin nuen zer gertatuko zitzaidan.
‎" Gainerako hegaztiak baino lehenago elkartzen dira Afrikan negua igarotzera joateko", entzun nion ikusle harrituetako bati. Eta uda hasiberri hartan nik negu minaren hotza nabaritu nuen neure baitan, eta bakardadearen hotzikara.
‎Hala gauzak, sukaldeko bakardadean otorduak egiten nituen istant bakanetan, Polikarporen antzera garbigailuari tinko begiratu, eta bertara sartzeko gogoa etortzen zitzaidan: garbikari trinkoa eta leunkaria franko ipini, aparailua martxan jarri, eta barnera sartu nahi izaten nuen; ordubete inguruan erotu den zaldiko maldiko baten gisara ibili ondoren, azkenean handik oroitzapen mingarrien eta gezurren zama eta zikinkeriarik gabe irteten imajinatzen nuen neure burua, garbi eta fresko; eta gero, balkoian esekia, haizearekin lehortzen. Baina Dabidek egiaz tiro egin zidanetik, lohi sentitzen nintzen, eta lirdingatsu, eta batzuetan bihotza taupada batean hasten zitzaidan eta zait, garbigailua zentrifugatzen hasten denean bezala.
‎Ahoraino heltzen zitzaizkidan, eta sekulako itolarria izaten nuen. Aluzinazioetako batean garagardoa eskuan nuela ikusi nuen neure burua, aurrean neukan txakurrari neure bizitza pribatuaz hitz egiten... Eta bat batean ohartu nintzen, zerbait bitxia gertatzen zela han, zerbait ematen zidatela urarekin edateko.
‎Komisaldegiko egun haietan, tortura haiek gehiago ezin jasanda, harmaila batzuen ertzaren kontra bota nuen neure burua. Zauri itzela egin nuen bekoki gainean, odol jarioa hasi zitzaidan.
‎baserri bat, bide bat eta zuhaitz bat baserriaren aurrean, mendiak atzealdean... " Txorakeriak!", esan nuen neure artean. " Nola egongo da ba hemen Margaren inolako arrastorik?"
‎Neuk zergatik jakin gabe, sakonean pozgarritzat hartzen nuen pistolarekin mehatxu egiten zigun neska gozakaitz harekin topo egin izana. " Hara zer neurritaraino heldua den nire etsipena", esan nuen neure artean. " Hiltzeari ere ez zioat, nonbait, jada beldurrik!"
‎" Autobide ondotik, une batez neuregandik oso gertu igarotzen ikusten ditiat autoen txoferrak eta gainerako bidaiariak", esan nuen neure artean," baina oso urrun ditiat, erabatekoa duk haien eta nire arteko inkomunikazioa, haiek beste dimentsio batean daudelako, autobidearen dimentsioan. Egungo hedabideak ‘informazioaren autobideak’ direla esaten ditek.
‎Gu iduri, behartsu batzu dira beti hor dabiltzanak." Hark bazekien horretaz, artzaina izaki maiz egin baitzuen lo mendian. " Beraz, Xalbadorri jarraituz, argi zaudek bi gauza", egin nuen neure kautan: " bata, Goizeder ez dela gaiztagina; bestea, ez dugula zertan Poliziaren beldurrik izan gauez inguru honetan."
‎" Ez ezazu sekula erabakirik hartu gogoa sutan izan ezean", zioen Margak aurreneko gutunean, eta ez zen hain beroa nik une hartan Lauaxetari kontra egiteko nuen gogoa. " Azken batean", esan nuen neure artean," berriro ere nora jo ez dakidala nagok, eta bien bitartean ondo etorriko zaiguk pixka baterako zibilizazio deitzen den horretara jaistea, espaloiak zapaltzera."
‎" Betiko eztabaida", esan nuen neure artean, eta, jakina, bete betean asmatu nuen. Lauaxetak aurrerapen teknologikoaren eta garapen ekonomikoaren abantailak defenditu zituen eta nik Gamesa Eólica, Eólicas de Euskadi, Iberdrola, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta enparauen ustelkeria salatu, neoliberalismo basatiaren hazkundea lehenbailehen moztu beharra arrazoitu eta gertutasunean eta berdintasunean oinarritutako ekonomia apal eta gizatiarrago bat aldarrikatu.
‎Horretaz jakitun, guregana etorri eta argazkiak egiten zizkigutela irudikatu nuen, eta biharamuneko azalean Lauaxeta eta biok euripean auto stop egiten agertzen ginela. " Orduan ez zian ezertarako balio izango Lauaxetaren lagun izateak", esan nuen neure artean. " Orduan Lauaxetak ez zian batere interesik izango.
‎Edorta Jimenezen Baleen berbaroa, Harkaitz Canoren Telefono kaiolatua eta Jokin Muñozen Joan zaretenean. " Hau markaz kanpokoa duk!", esan nuen neure artean. " Ez duk sinestekoa!
‎Ez nekien oso ondo zergatik. " Elkarrekin ibiltzeak elkarrengana bildu gaitik, haurridetu", egin nuen neure kautan. Hitz gozoen tenorea bide zen:
‎Erakusleihoko beiratik zehar ikusten genuen gizon hura nor zen adierazi nionean, niri aurrea harturik, irten eta harengana zuzendu zen berehala Lauaxeta, bostekoa eman eta bere burua aurkezteko prest, baina Martxelok ez zion jaramonik egin. Lauaxetak Martxeloren gorputza nola zeharkatzen zuen ikusi ahal izan nuen neure begiekin. Orduan neuk egin nion diosal Martxelori, atetik.
‎Baserrietako zakurrei buruz ere aritu ginen, baserri baten parean pasatzean txiki petral bat zaunka hasi zitzaigunean. José Saramagori irakurria nion esaldia maiz nuen neuk neure ibilaldietan berretsia: " Zakurrek ez diete jada autoei zaunka egiten.
‎" Hiltzeko ez nauk sekula orain bezain ondo prestatua izango", esan nuen neure artean Mikel Laboaren kantua amaitu eta ostatuan, inork diskoa aldatu gabe, Laja eta Landakandaren beste kantu bat entzuten hasi zenean. Ez ninduen harritu pentsamendu hark.
‎Gerturatzen ari nintzela, ate haien ondoan hilarri bat zegoela ikusi nuen. " Hara!", esan nuen neure artean, ateetarantz lasterka abiaturik," aurrekoan hilarri hori zegoenik ere ez ninduan jabetu. Argazki bat egingo zioat."
‎Otaegiren oinetakoez pentsatu nuen. " Mendiko botak zauzkak jantzita baina bizkar zorroan izango ditik behatzak mingarri estutzen zizkioten zapata beltzak, amak emandakoak, fusilatu zutenean jantzita zituenak", pentsatu nuen neure artean, Hamaika pauso ren irakurketa gogoan. " Lepoa egingo nikek." Hiru gizon haien atzetik joan eta bilera haren lekuko izan nahiko nukeen, Txikik aipatutako" besteak" nor ziren jakin, zertaz mintzatuko ziren...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 1.048 (6,90)
nu 155 (1,02)
ukan 35 (0,23)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
nu neu buru 55 (0,36)
ukan neu buru 13 (0,09)
nu neu ere 8 (0,05)
ukan neu bizitza 4 (0,03)
nu neu bakarrik 3 (0,02)
nu neu egin 3 (0,02)
nu neu etorkizun 3 (0,02)
nu neu etxe 3 (0,02)
nu neu kabu 3 (0,02)
nu neu artean 2 (0,01)
nu neu barru 2 (0,01)
nu neu bizitza 2 (0,01)
nu neu burbuila 2 (0,01)
nu neu ezin 2 (0,01)
nu neu gain 2 (0,01)
nu neu nahi 2 (0,01)
ukan neu kasa 2 (0,01)
nu neu ahots 1 (0,01)
nu neu ama 1 (0,01)
nu neu arazo 1 (0,01)
nu neu arima 1 (0,01)
nu neu auto 1 (0,01)
nu neu bar 1 (0,01)
nu neu begi 1 (0,01)
nu neu begirune 1 (0,01)
nu neu borondate 1 (0,01)
nu neu denbora 1 (0,01)
nu neu erabaki 1 (0,01)
nu neu eragin 1 (0,01)
nu neu erakarri 1 (0,01)
nu neu erakutsi 1 (0,01)
nu neu eskatu 1 (0,01)
nu neu estrategia 1 (0,01)
nu neu estu 1 (0,01)
nu neu ez 1 (0,01)
nu neu geratu 1 (0,01)
nu neu gozamen 1 (0,01)
nu neu habia 1 (0,01)
nu neu harridura 1 (0,01)
nu neu hil 1 (0,01)
nu neu hurbil 1 (0,01)
nu neu ideia 1 (0,01)
nu neu igoaldi 1 (0,01)
nu neu irudi 1 (0,01)
nu neu jabe 1 (0,01)
nu neu jolas 1 (0,01)
nu neu karrera 1 (0,01)
nu neu kasa 1 (0,01)
nu neu kontatu 1 (0,01)
nu neu lagun 1 (0,01)
nu neu min 1 (0,01)
nu neu neba 1 (0,01)
nu neu neu 1 (0,01)
nu neu ohe 1 (0,01)
nu neu on 1 (0,01)
nu neu parte 1 (0,01)
nu neu patente 1 (0,01)
nu neu pentsaera 1 (0,01)
nu neu pentsakizun 1 (0,01)
nu neu samin 1 (0,01)
nu neu sentitu 1 (0,01)
nu neu sorterri 1 (0,01)
nu neu uste 1 (0,01)
nu neu zalantza 1 (0,01)
nu neu zeru 1 (0,01)
nu neu zigor 1 (0,01)
ukan neu begirada 1 (0,01)
ukan neu denbora 1 (0,01)
ukan neu ekintza 1 (0,01)
ukan neu fede 1 (0,01)
ukan neu logela 1 (0,01)
ukan neu matraka 1 (0,01)
ukan neu motor 1 (0,01)
ukan neu oinpe 1 (0,01)
ukan neu osasun 1 (0,01)
ukan neu parte 1 (0,01)
ukan neu plan 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia