2000
|
|
Ahoraino heltzen zitzaizkidan, eta sekulako itolarria izaten nuen. Aluzinazioetako batean garagardoa eskuan nuela ikusi
|
nuen
neure burua, aurrean neukan txakurrari neure bizitza pribatuaz hitz egiten... Eta bat batean ohartu nintzen, zerbait bitxia gertatzen zela han, zerbait ematen zidatela urarekin edateko.
|
|
Komisaldegiko egun haietan, tortura haiek gehiago ezin jasanda, harmaila batzuen ertzaren kontra bota
|
nuen
neure burua. Zauri itzela egin nuen bekoki gainean, odol jarioa hasi zitzaidan.
|
|
baserri bat, bide bat eta zuhaitz bat baserriaren aurrean, mendiak atzealdean... " Txorakeriak!", esan
|
nuen
neure artean. " Nola egongo da ba hemen Margaren inolako arrastorik?"
|
|
Neuk zergatik jakin gabe, sakonean pozgarritzat hartzen nuen pistolarekin mehatxu egiten zigun neska gozakaitz harekin topo egin izana. " Hara zer neurritaraino heldua den nire etsipena", esan
|
nuen
neure artean. " Hiltzeari ere ez zioat, nonbait, jada beldurrik!"
|
|
" Autobide ondotik, une batez neuregandik oso gertu igarotzen ikusten ditiat autoen txoferrak eta gainerako bidaiariak", esan
|
nuen
neure artean," baina oso urrun ditiat, erabatekoa duk haien eta nire arteko inkomunikazioa, haiek beste dimentsio batean daudelako, autobidearen dimentsioan. Egungo hedabideak ‘informazioaren autobideak’ direla esaten ditek.
|
|
Gu iduri, behartsu batzu dira beti hor dabiltzanak." Hark bazekien horretaz, artzaina izaki maiz egin baitzuen lo mendian. " Beraz, Xalbadorri jarraituz, argi zaudek bi gauza", egin
|
nuen
neure kautan: " bata, Goizeder ez dela gaiztagina; bestea, ez dugula zertan Poliziaren beldurrik izan gauez inguru honetan."
|
|
" Ez ezazu sekula erabakirik hartu gogoa sutan izan ezean", zioen Margak aurreneko gutunean, eta ez zen hain beroa nik une hartan Lauaxetari kontra egiteko nuen gogoa. " Azken batean", esan
|
nuen
neure artean," berriro ere nora jo ez dakidala nagok, eta bien bitartean ondo etorriko zaiguk pixka baterako zibilizazio deitzen den horretara jaistea, espaloiak zapaltzera."
|
|
" Betiko eztabaida", esan
|
nuen
neure artean, eta, jakina, bete betean asmatu nuen. Lauaxetak aurrerapen teknologikoaren eta garapen ekonomikoaren abantailak defenditu zituen eta nik Gamesa Eólica, Eólicas de Euskadi, Iberdrola, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta enparauen ustelkeria salatu, neoliberalismo basatiaren hazkundea lehenbailehen moztu beharra arrazoitu eta gertutasunean eta berdintasunean oinarritutako ekonomia apal eta gizatiarrago bat aldarrikatu.
|
|
Horretaz jakitun, guregana etorri eta argazkiak egiten zizkigutela irudikatu nuen, eta biharamuneko azalean Lauaxeta eta biok euripean auto stop egiten agertzen ginela. " Orduan ez zian ezertarako balio izango Lauaxetaren lagun izateak", esan
|
nuen
neure artean. " Orduan Lauaxetak ez zian batere interesik izango.
|
|
Edorta Jimenezen Baleen berbaroa, Harkaitz Canoren Telefono kaiolatua eta Jokin Muñozen Joan zaretenean. " Hau markaz kanpokoa duk!", esan
|
nuen
neure artean. " Ez duk sinestekoa!
|
|
Ez nekien oso ondo zergatik. " Elkarrekin ibiltzeak elkarrengana bildu gaitik, haurridetu", egin
|
nuen
neure kautan. Hitz gozoen tenorea bide zen:
|
|
Erakusleihoko beiratik zehar ikusten genuen gizon hura nor zen adierazi nionean, niri aurrea harturik, irten eta harengana zuzendu zen berehala Lauaxeta, bostekoa eman eta bere burua aurkezteko prest, baina Martxelok ez zion jaramonik egin. Lauaxetak Martxeloren gorputza nola zeharkatzen zuen ikusi ahal izan
|
nuen
neure begiekin. Orduan neuk egin nion diosal Martxelori, atetik.
|
|
Baserrietako zakurrei buruz ere aritu ginen, baserri baten parean pasatzean txiki petral bat zaunka hasi zitzaigunean. José Saramagori irakurria nion esaldia maiz
|
nuen
neuk neure ibilaldietan berretsia: " Zakurrek ez diete jada autoei zaunka egiten.
|
|
" Hiltzeko ez nauk sekula orain bezain ondo prestatua izango", esan
|
nuen
neure artean Mikel Laboaren kantua amaitu eta ostatuan, inork diskoa aldatu gabe, Laja eta Landakandaren beste kantu bat entzuten hasi zenean. Ez ninduen harritu pentsamendu hark.
|
|
Gerturatzen ari nintzela, ate haien ondoan hilarri bat zegoela ikusi nuen. " Hara!", esan
|
nuen
neure artean, ateetarantz lasterka abiaturik," aurrekoan hilarri hori zegoenik ere ez ninduan jabetu. Argazki bat egingo zioat."
|
|
Otaegiren oinetakoez pentsatu nuen. " Mendiko botak zauzkak jantzita baina bizkar zorroan izango ditik behatzak mingarri estutzen zizkioten zapata beltzak, amak emandakoak, fusilatu zutenean jantzita zituenak", pentsatu
|
nuen
neure artean, Hamaika pauso ren irakurketa gogoan. " Lepoa egingo nikek." Hiru gizon haien atzetik joan eta bilera haren lekuko izan nahiko nukeen, Txikik aipatutako" besteak" nor ziren jakin, zertaz mintzatuko ziren...
|
2001
|
|
Lehen aldikoz, nioen, baina egiaz egunerokoa zen, gizartearekiko herra piztu zitzaidan eta errabiaz hanturik heldu nintzen bilkurara. Joanesen trakako jendeak gure sentimendu euskaldunez baliatzen zirela erran
|
nuen
neurekiko bidean zehar, haize farfailen antzera erabiltzen gintuzten, batean borroka armatua eta bestean, argumentu berez justifikatua, Euskal Herri departamenduaren itsuki sostengatzea eskatuz. Metropolian pasatu nuen denboran kontrolatzen ez nituen gauza franko gertatu bide ziren.
|
|
Zeru kantoian, ni bezala gauaren aztaparretarik salbatua, ilargia zegoen zohargi, marrazki dudakor, hodei hariekin jostari, mutu. Ekialde kutsuko giro epelean, kafea edan
|
nuen
neure kolkorako" zer gertatzen ahal zait egun?" eskatuz. Goizeko bietan alabaina, bilkuratik etxerakoan, gasnaz itsuski ase nintzen.
|
|
Begira geratu nintzaion. Julia hilobien paretik pasa ahala hildako bat baino gehiago aztoratuko zela egin
|
nuen
neure artean.
|
2003
|
|
Ez
|
nuen
neure burua goizero lanera joaten ikusten,
|
2005
|
|
Ez nion ezer esan, baina, nire ustez, berak sekula lortutako lanik ederrena ezkutatu zuen horrela jokatu zuenean, eta liburu eder bat edo kanpandorre gotiko bat erretzen deneko zirrara bera nabaritu
|
nuen
neure barnean. Zurztasunaren antzeko sentipena nagusitu zitzaidan oihal gaineko errekaren irudi eder hura ezabatzearekin batera.
|
|
Igogailuko horman ez ezik, ondoko haritz zaharreko enborrean ere onartu
|
nuen
neure porrota. Lona gainean nentzan arnasarik hartu ezinik, bihotzaren taupadak lauhazka eta erotuta nituelarik.
|
|
Gorroto nuen esparroi hura, bai, eta gorrotoago
|
nuen
neure burua bostekoa estutzerakoan" Tabakorako!" esanik eskuan jarri zidan billetea ez hartzeko adorerik ukan ez nuelako.
|
|
Aldendu egin ginen bazterretik, harkaitzen kontra jota ostera itsasorantz zetozen bagek kulunka handiak eragiten zizkiguten, algaretean ibili ginen une batez, egoskor Engels bere ariketan eta ni ahalegin hura iraindu nahi ezik mutu. Argiak sumatzen nituen nik mendiko bidezidorretan edo, baina gorbeletan zebiltzan ijitoenak izanen zirela deliberatu
|
nuen
neure artean. Bare samar zegoen barrurago, eta handikanen hobeki ikusten ahal nituen, ustez behintzat, Amaotza eta Eperrarri, ez lehorretik bezain politak baina, Zunbillondoko muinotik goiti, ezkerrerantz.
|
2006
|
|
zer pentsatu ohi
|
nuen
neuk ere ez dakit
|
|
" Zer gertatu zait?", pentsatu
|
nuen
neure artean.
|
|
Txikia sentitu nintzen halako batean, txikia sentitu
|
nuen
neure burua handitasuna eskatzen zuen gizartean. Eta trena hartu eta ihes egin nuen handik, ihes egin nuen mundura horretaraxe etorri izan banintz bezala, ihes egitera hain zuzen ere, trena hartzera.
|
|
Nire esna ametsetan Aintzanerekin Urrategiko igoeraz hizketan irudikatzen
|
nuen
neure burua. Nire kirol balentria guztiak eskaini nahi nizkion, baina ez nekien nola.
|
|
Geroago, denborarekin haserre eragiten dituen kalte latzez ohartuta, ustez baliogabetu egin
|
nuen
neure buruari behiala emaniko agindu hura. Baina bizirik dirau auto aginduak, suntsiezin, neure barrunberik sakonenetan, hasierako une hartatik beretik geroko damu ororen aurka blindatu banu bezala.
|
2007
|
|
Handiak ziren hizketan, handiak lanean eta lagunartean, distira erakusten zuten egiten zituzten gauzetan. Ikusten bainuen Orson zela munduko gizon handiena Oja bere alboan edukitzeko gai zen bitartean, ikusten nuen Huston benetan zegokion neurrira bizitzeko ahaleginean, ikusten
|
nuen
neu ere berdintzat hartzen nindutela biek.
|
|
Baina, esaten ari nintzaizun bezala, ikusi nuenean gizona hain behera etorrita, halako aho beltzak irentsita, pentsatu
|
nuen
neuri ere ez zidala kalterik egingo hari on egiten saiatzeak. Batzuetan zorigaitzak bakarrik baitaki ekartzen zoriona, eta halaxe hartu nuen erabakia:
|
|
inoiz edo behin kobratzen banion Diccino putakumeari zor zidan diru guztia, Josetxo deitzen zen alkizar harixe lagunduko nion apur bat urpetik irteten, zelan edo halan. Horixe erabaki
|
nuen
neure baitan, itsasoa baitzen Lyongo ospitaleko ohe hura Plasmarentzat, eta neure antzera, ur zuri haietan ari zen hondoratu eta itotzen azalera egin ezinean.
|
|
Harpeko bisitaldiak baketua eta Jean d’Amouk manatu lanari ekiteko prest. Leihotik, lainoztatua, Larrunen betikotasuna azpimarratu
|
nuen
neurekiko. Ordenadorea piztu eta bainu-gelara zuzendu aitzin, musikagailuan Michel Portalen Minneapolis KDa abiarazi nuen, Mozarten Requiema bere poltsan sakatu ondoan.
|
|
Ez ote zidan Jean d’Amou misteriotsuak erran egoera larria zela uste zuela, aitaren eta bere adiskideen osagarria ez baitzen hoberenetarik. Alabaina, ehun urte hurbiletan ez zen mirakulurik, erantsi
|
nuen
neurekiko www.euskaltzaindia.com deitzean OK klikatzen nuela.
|
|
alabaina juduak Espainiatik kanporatu zituztenean, haietarik bat, Jakob izenekoa gure familiaren oinarrietan berme suertatu zen. Tuteran baizik ez
|
nuen
neure jatorri nahasiaz pentsatzen.
|
2009
|
|
Aski
|
nuen
neure ezinekin.
|
|
Aharrausi egin
|
nuen
neuk ere, laguntze aldera.
|
|
Eztul egin
|
nuen
neuk ere, ihintzaren eraginez akaso, amarekin akordatzeagatik agian.
|
|
ez zaitut maite. Uste
|
nuen
neuretzat zinela, baina ez, engainatu naiz. Engainatu nauzu, hobe".
|
|
Gure herrietan aipatzen ez diren gaiekiko mintzaldiak hurrupatzen nituen, feminismoaz, lesbianismoaz, transgenderismoaz. Hasieran beldur nintzen baina nolabait bidaia gizonez apaindua egina nuenez, transbeztituen zerrendetan kokatu
|
nuen
neure burua, aditzok erraietan ereiten zidaten samurtasun olde zozoa gordetzen saiatuz: ongi nintzen.
|
2010
|
|
Gure ilara tristeari begira, kondenatuen jantzi zarpail marradunak jantzita, orkatilak katez lotuta, presozainek zartailua airean klaskatuz Cayenne-ko Île du Diable ra bidean eramaten zituzten haien oinordeko ikusi
|
nuen
neure burua.
|
|
Hona iritsi berritan, zein egoeratan zeuden ikusita, kartzelan zergatik gordetzen zituzten ezin ulertuz, egozten zitzaien izugarrikeria zein izango ote zen asmatu nahian harrapatzen
|
nuen
neure burua. Orain, nire ikuspegia aldatu egin dut:
|
|
Nahiz eta itxaronziega horretan ez zuen ni erasotzeko modurik, bere esku hutsez ez bazen –eta halako eraso bati aurre egiteko adina sentitzen
|
nuen
neure burua–, zitekeena zen baita ere arropen artean metal zati zorrotzen bat gordeta ekartzea. Izan ere, metalak detektatzeko atakatik pasatzerakoan, ateari txistu eginarazi ziena bere hanketako burdin ziriak zirela esanez lor zezakeen labana modukoren bat aldean eramatea.
|
|
Gurpil aulkia eta biok bat egin genuenetik ateen garaieraren erdia sobera nuen bezala, ate batzuk estuegi bihurtu zitzaizkidan. Zuberoako zaldizkoaren bertsio moderno, txikitu eta baldar bihurtuta ikusten
|
nuen
neure burua ispiluan. Gainera, gurpil aulki motorduna oparitu didatenetik besoetako giharrak lantzeko beharrik ere ez dut izan.
|
|
Maite
|
nuen
neuk ere, deabruaren jenioa zuen arren.
|
|
Gauza bakarra. Minutu luze bat behar izan
|
nuen
neure buruari beste galdera batzuk egiten hasteko: nondik zeukan nire zenbakia, adibidez, edo komeni ote zen erantzun niezaion.
|
|
Kongresua izan genuen hizpide, nor egon zen ongi, nork atsekabetu gintuen, baita Urlia, Sandia edo Berendiari buruzko kutzukeria estrazientifiko ugari ere. Azkenean, ustez eta bide onetik nindoala, beraien Atxagaz galderak egitera behartu
|
nuen
neure burua, gustura arituko zelakoan euskal literaturaz edo euskaldunez. Nahiko lehor erantzun zidan nazio txikiak sinplifikatzeko joera genuela nazio handiek, elementu bakan batzuetara mugatzeko joera.
|
|
Horrek bai, agurraren traza zeukan. Autoko giltzen bila irudikatu
|
nuen
neure burua, lurpeko aparkalekuan, bakarrik. Edozein aurpegi da estetikoa Parisko argiak fondoan dituela, eta halakoa iruditu zitzaidan berea.
|
|
Han aurkitu omen zuen" gure mendebaldeko munduan galdua dugun egiazkotasuna". " Bejondeiala, eta gelditu han, izan hadi txit egiazkoa, gure partez" pentsatu
|
nuen
neure artean. Eta nirea, bada, pasiorik gabe joan zen, baina ondo hartu zutelakoan nago.
|
|
Eta okerragoa zen sentipen hura. Nire jipoi dosiaren faltan ikusi
|
nuen
neure burua, ustekabean. Laster nire txanda zetorren eta horrek bakarrik kontsolatzen ninduen.
|
|
Eta gehiagotasun sentimendu lauso batek, aitor dezadan. Beste maila batean ikusten
|
nuen
neure burua. Inoiz libururik argitaratzera iritsiko ez zirenen frustrazioen oihartzun kutxak begitantzen zitzaizkidan blogak.
|
|
Kartzelan iragandako urteetan hamaika zereginetan irudikatu
|
nuen
neure burua. Isolamenduan eduki ninduten guztietan, egun asko izan ziren, lanean hasteko nituen aukerak aztertzeari ekiten nion denbora ahalik eta azkarren iragateko.
|
|
Aseko ninduen ogibidea hautatuko nuen, astelehenik gabeko lana, pertsona legez beteko ninduen huraxe. Eskolak ematen irudikatu
|
nuen
neure burua, batean umeei bestean euskara ikasi gura zutenei. Amaiak esana zidan milaka zirela euskara ikasteko euskaltegian izena ematen ari zirenak, irakasle premia larria zegoela.
|
|
Sasoi batean oso harro nengoen nire mitinekiko erakusten zenuten begirune zein arretagatik. Zuen aldean jakintsu, aditu eta intelektualtzat
|
nuen
neure burua. Liderra sentitzen nintzen, itsutu arteraino.
|
2011
|
|
Bartzelona txipien arakatzaile gisa irudikatzen
|
nuen
neure burua. Joaten nintzen bakoitzean ezin itzurizko zentralitate moduko bat sumatzen nuen.
|
|
1969ko uztailaren 20an jaio nintzen, Apolo XI espazio ontzia ilargira heldu zen egunean. Abenturaren omenez bataiatu
|
nuen
neure burua denbora luzea ez dela.
|
|
Horrela hitz egiten duk? Halakoetan Paulekin alderatzen
|
nuen
neure burua. Paulekin beti.
|
|
Aldarte onean nintzen. Aspaldiko partez ez
|
nuen
neure burua iheslaritzat, mundua ez zegoen nire zelatan, ez zidaten bazter guztietatik begiratzen, konfiantzaz begiratu nuen inguruan eta konfiantza itzuli zidan inguruak, hango joan etorriak ez baitzeukan zer ikusirik nirekin, hau da, ni une hartan han ez banengo gauzek bere horretan jarraituko zuten. Munduarekin adiskidetzen hasia nintzen, eta sentimendu hau areagotu egin zitzaidan geltoki aurreko plazara iritsi nintzenean.
|
|
– Kanposantura joan beharrarekin, dueluen garaietan halakoetara joaten zirenen larruan ikusi
|
nuen
neure burua– esan nion, edo antzeko zerbait.
|
|
Eta topa gisan berea altxaturik usaindu egin zuen, begiak erdi itxita. Nik ere altxatu
|
nuen
neurea, jakina, baina begiak zabal zabalik nituenez ez nuen ardoa usaindu. Onartu behar dut, ardoa hilerrian bertan edan behar genuela erabaki zuenean egonezin ñimiño bat sentitu nuela une batez; gero, kalizekin zetorrela ikusi nuenean, berriro igarri nuen ezinegona, baina ez hain ñimiñoa, zertxobait luzeago baizik.
|
|
Galtzarbekoa erakutsi nion, tituluari beha geratu zen, entzuna zeukala, gezurra, Kobayashi Isharen antologia bat ingelesez, Antxonen anaiak ekarria. Itzuli zidan zabaltzeke, hartu nion, hartu niolarik Bixarberderen eskuineko atzamarra, notarik lirdingenak sortzeko erabiltzen zuen hura bera ikusi
|
nuen
neure hitzei nire arrainei atxikia Xabierrek loturarik gabeko emakumeak aipatzen zituelarik gutariko edonori eskua titimotzera luzatzen zigun bezain sastar. Alferrik estutu nuen besoarekin, zuztarretik atera zidan.
|
2012
|
|
erdi biluzik zetzan eta orduan ez zuen ematen hedebeltz izugarrien kapitaina zelakorik. Mirailean ikusi
|
nuen
neure aurpegi xifritua: " Ohitura nazkagarria!
|
|
Komunetan ezin daiteke kamerarik jarri, pentsatu nuen. Komunetan ezin liteke kamerarik ipini, zuzendu
|
nuen
neure burua, baina polizia etxeko komunetan. Edonork bonba bat utz zezakeen bertan...
|
|
Nik ere bai, pentsatu
|
nuen
neure artean.
|
2013
|
|
Esan izan dut, harremanaren noranzkoa bideratuko zuelakoan, eta hutsaren truke saia nintekeela sinistuta. Melodramaren xarmak harrapatu, eta heroi izendatzen
|
nuen
neure burua Mon style de vivre film partikularrean. Protagonista erdipurdikoa izan naiz, baina, gidoia behar besteko duintasunez jokatzeko ezgauza (duintasunez edo koherentziaz, hitz bi horiek sinonimotzat har balitezke).
|
|
Ez dakit zerk jo ninduen beharri ondoan. Nahigabe handi bat sumatu
|
nuen
neure baitan, sekulako ahulezia hanketan. Garrasi bat aditu nuen," Martin!!!", bertze norbaitek" Irazoki!" erran zuen, edo" Ezizoki!, ez nago seguru.
|
|
Berriz ere neure onera bueltatu nintzelarik, Bidasotarraren barrenean harrapatu
|
nuen
neure burua. Zalaindik hurbil, Montoiako malda igaten ari ginela, zentral elektrikoko langile bat ikusarazi zidaten begiek hantxe, zubi zintzilikatuaren erdian, Bidasoari begira, zigarroa erretzen patxada ederrean.
|
|
Bainugelara bidean, Klara anderea oinetan krema zabaltzeko gai izango ote zen egin
|
nuen
neure kabutarako. Ezetz pentsatu nuen.
|
|
Eta ikusia nintzen koadroari titulu egokia asmatu nahi izan nuen, esplikazio gisa. Poesiaren baliabide guztiak harrotu nituen, baina ez
|
nuen
neure betekorik aurkitu. Titulu deskriptibo bat saiatu nuen, eta motz gelditu zitzaizkidan guztiak.
|
|
eta nik ixidro eraman
|
nuen
neurekin
|
2015
|
|
Zer ote da hau, opari bat niretzat, mila esker, eta barrukoa ikusitakoan horrelako harritu bat, bekokia itzaltzea ere bai agian, baina azkenik, nahikatu
|
nuen
neure xaloan, asmatzen hainbeste ordu eman dudan eskaintza idatz diezaiodala eskatuko dit.
|
|
Argazkiak editatzeko erabiltzen ez nituen orduak lan berriak lortzen ematen nituen, sarera loturik. Ez
|
nuen
neure hiria ezagutzen.
|
|
Hegazkinetik jaitsi, puskak bildu, taxia hartu eta maizter nintzen etxeko alokairuko ispiluan neure burua ikustean ikaratu egin nintzen. Imajinatzen
|
nuen
neure buruaren irudia ispiluak itzulitakotik oso bestelakoa zen. Prestatzen ari nintzen erakusketa berriaren argazki sentitu nintzen.
|
2016
|
|
Alferrik zen ezer eskatzea haiei. Jesartzen laguntzeko, altxa nintzatela apur bat, ipiniko
|
nuen
neuk burukoa bizkarrean eta ederki egonen nintzen ezer zikindu gabetarik, nire brankia sistemak errazago hartuko zukeen arnasa. Ixo, ixo, ez indarrik galdu hitz egiten!
|
|
Garagardo bat eskatu eta mahai batean jesarri nintzen. Zabaldu nuen, hartu
|
nuen
neurea eta bertan jateari ekin nion. Ez nuen uste Beizama horren utzia zegoenik, zarpa haiek, bizar hura.
|
|
Eta hau ere bai: “Gureei buruz, itzela izan zen galdeketa; ahalik eta hobekien defenditu
|
nuen
neure burua, nire aurrekoak pertsona bera izaten jarraitzen du: Jorge Egia”.
|
|
“Gureei buruz, itzela izan zen galdeketa; ahalik eta hobekien defenditu
|
nuen
neure burua; nire aurrekoak pertsona bera izaten jarraitzen du: Jorge Egia.
|
2017
|
|
Ipuina Berriako erredakziora bidali eta, hura ahaztuta, berriro nobelaren uztarripean jarri
|
nuen
neure burua.
|
|
“Kamisoi horren azpikoa, hori bai eguzki bete eta ederra, inon eguzki bete eta ederrik bada! ”, pentsatu
|
nuen
neure artean. Bezperako sukarraren arrastorik gabe, sendatuta nengoen ordurako.
|
|
“Ez duzuela inor hiltzen? ”, pentsatu
|
nuen
neure artean, baina ez nintzen ausartu nire desadostasun asaldatua erakusten.
|
|
Nire balioak ez zuen jada gorabeherarik jasaten egiten edo esaten nuenaren arabera. Merkatutik kanporatu
|
nuen
neure burua, eta inporta zitzaidan jendeari ez zitzaion nik espero adina inporta izan.
|
|
Irudi errepikariak izaten ziren, ez berdin berdinak, imajina biziak izaki, bariazio sotilak izaten baitzituzten, edo aurrez erreparatu gabeko xehetasunen batek bereganatzen baitzidan arreta. Haietako batean igerilekuan ikusten
|
nuen
neure burua. Ur urdin argiz betetzen zitzaidan gogoa, argi izpiak iragazten ziren bristada azkarretan, eta irudiaren erdian igerian ni.
|
2019
|
|
Orduan, A-ra pasatzeko esaten zidaten gertukoenek (eta tarifen sistema nirekin batera ikasi zutenek). Nik ez
|
nuen
neure burua A-ra pasatzeko gai ikusten, BECeko jendea dagoelako A n, sekulako ibilbidea egin dutenak, lorpenez betetako bidea dutenak atzean; nola jarriko naiz ni horien parean. Orduan neure buruari esan nion Txapelketa Nagusia iristear zela eta bigarren finalaurrekora iristen banintzen (orduan zaila ikusten nuen, eta BECera sartzea ia ezinezko) izan nintekeela A. Iritsi nintzen, baina azken saioa gaizki bukatu nuen, beste gorabehera asko nituen kudeatzeko eta ez nuen A-rako pausoa eman.
|
|
Hala ere, ez nion neure buruari tarifaz aldatzeko zilegitasunik ematen, maila aldetik, batez ere. Plazako errendimenduagatik baino gehiago, txapelketako emaitzengatik kuestionatzen
|
nuen
neure burua, aurreko Bizkaikoan eta Euskal Herrikoan ez bainuen mailarik eman. Beraz, momentu hartan ez nion neure buruari igotzeko baimenik eman.
|
|
Orduan, “feminista zara? ” galdetzen zidatenean, “zer ulertzen duzu feminismotzat? ” galdetzen nuen beti. Tontakeriatan kateatuta sentitu
|
nuen
neure burua. Feminismoan janzteko beharra sentitu nuen, publikazio feministetara harpidetu nintzen.
|
|
oso mutil, oso mutilen arteko, nik ez nuen sentitzen ezberdina nintzenik ez arazorik zegoenik neska izateagatik... Kontua desproblematizatu egiten nuen, desproblematizatu egin nahi
|
nuen
neure buruari joko hori eginez. Ondorioz, nahiko era maskulinoan janzten nintzen, bai hori zelako hasi nintzenean bertso munduan ondo ikusia zegoena eta bai, bestela ere, nahiko maskulino janzten nintzelako.
|
|
Ohartzen nintzen esaten ari nintzenak ez zeukala zerikusirik nik benetan esango nukeenarekin, baina, aldi berean, grazia egiten zuela, funtzionatu egiten zuela. Lehen aldiz ikusi
|
nuen
neure burua rol horretan: gizonentzat erakargarria den emakume modura, ni zerbait sexuatu bezala.
|
|
“Honen antzeko toki batean eman nizun musu hura, bakarra, itzalen erreinuan altzo izan dudan linboa”. Ez dakizu zer nolako esfortzua egin
|
nuen
neu ere une hartara trasladatzeko. Baina huts.
|
|
Mezuan emazteari esaten zion kontsultan izana zela eta bazeukala jada melanoma kentzeko data. Konturatuta nengoen sekula ez zuela aipatzen emazte zendua, eta uste
|
nuen
neurekiko begirunez saihesten zuela platerera ekartzea. Halakoxea naiz ni, amuma baino zaharrago eta titiko umea baino inuzenteago.
|
|
Atzo arte uste
|
nuen
neu nintzela erruduna. Uste nuen, inoiz egia jakingo bazenu, ez zenidala sekula barkatuko, eta irudipena daukat egon bazegoela arrazoiren bat zure alde; gezurretan aritu naiz zurekin.
|
2020
|
|
Inoiz baino garbiago ikusi nuen Sandra Ciani ia hasieratik bertatik jabetu izango zela ipuinaren egilea ez zela bere Zio Angelo hura izango, eta hala ere bere tesiari irmo eusten saiatu izan zela. Engainatuaren amorrazioa sentitu
|
nuen
neure baitan hazten, eta sumin horrekin batera baita Cianiren kontrako erdeinua ere, desira burugabe batengatik hola jokatu izanagatik. Nirekin eta zer esanik ez bere egunkariko irakurleekin izandako jokaeragatik kargu hartzekotan egon nintzen, baina segituan erabaki nuen ez zuela merezi.
|
|
Ispiluari begiratu nion berriz, eta eder ikusi
|
nuen
neure burua, biziberriturik, senarrarekin bizi izandako ekaitzaren ondoko bareak on eginda, harrezkeroko patxadak eta soseguak kemenberritu egin banindute bezala. Aste horretan bertan erositako bularretako berria jantzi nuen, eta atzera begiratu nuenean ohe gainean han ikusi nuen soineko loreduna, azkenean nork estreinatuko zuen zain balego bezala.
|
|
Ohe gainean agondu, eta ispiluaren aurrean ikusi
|
nuen
neure burua, neure betiko aurpegia, egunero ikusten ohituta aldatzen sentitzen ez dugunez beti bera iruditzen zaiguna, nire ile horail ugaria, azken boladan bere tonu naturala baino urrekaragoa. Aurrera eroritako xerloak behatz puntekin belarri atzera eraman, eta jaiki egin nintzen, eta ispiluaren aurrean zutik paratu.
|
|
Ez neukan zimur askorik bekokian, ezta begien bueltan ere, agian azala lehorxea, besterik ez. Berrogeita zazpi urte izateko eder ikusi
|
nuen
neure burua, eta begietan aspaldian sumatu ez nuen distira aurkitzeak harritu egin ninduen, ez dakit zergatik.
|
|
Iritsi al zaizkizue hona torturei buruzko txostenak azkenaldian? ”. Beti lortzen
|
nuen
neurera ekartzea. Akordatuko al zen nirekin gatazkaren sozializazioak irentsi gintuenean, indar armatu okupatzaileei aurre egitetik jomuga ziren kargu publikoen eta kazetarien zerrenda zabaldu zenean, handik hilabete gutxira?
|
|
Esango nuke Merlinek egun haietan uxatu zituela ernaltzen ari zitzaizkion zalantzak. Bere buruari etorkizun horretan sinesten utzi zion, eta nik aldentzen utzi
|
nuen
neure buruari aitortu nahi ez nion intuizioa. Merlineren isiluneetan, hitz erdietan, hutsunera bezala begira geratzen zen momentuetan bazen agurraren antzeko urruntze bat.
|
|
Sumatzen zen ohituta zegoela elkarrizketak ematera, publiko aurrean agertzera, bere zale sutsua ez den entzulea ingurumari luzeegiekin aspertzera. Arreta jartzera derrigortu
|
nuen
neure burua, kostata. Pixkanaka bera izan zen bere kontakizunaren amaraunean kulunkatu ninduena.
|
|
haren paleta gorde nuen, horixe zen neukan bakarra, eta ikatz ziriz eginiko marrazki batzuk, zuk emandakoak. King Kongeko etxeko ezkaratzean urte askoan egon zen aitaren koadroa, bebarruko konponketa egitean kendu nahi izan zutena, hartu
|
nuen
neuretzat. Markoa aldatu nion, salako horman daukat orain.
|
|
Ez nion kasurik egin. Milika horietako bat izango zela egin
|
nuen
neurekiko eta iruditu bezala prestatu nituen zeramikak. Tamalez, pieza bat herren iritsi zitzaion, hanka hautsita.
|
|
Behinola zerbaitek iratzarri ninduen, ukitu batek sorbaldan. Txoriren bat, pentsatu
|
nuen
neure kasa. Baina zelan izango da txoria, Lucy?, egin nion errieta neure buruari.
|