Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.011

2000
‎Eta, bat batean, ikusten ari nintzena ezin onarturik edo, ateskarat abiatu, hura ireki, eta barnerat sartu nintzen, oihuka, hirugarrenak —emeak— ihesari eman ziezaion. Eta jalgi zen oreina ate tipi hartarik, baita ni ere haren gibeletik, ezin alegerago, morroien garrasiei eta protestei entzungor egiten niela, neure buru bihotzetan biktorios... Laburra izan zen, ordea, ene garaitia, zeren oreinak, urrats batzuk kanpoan ibiliz gero, gibela egin baitzuen, oholesian berriro sartzeko.
‎Eta ni ere leihorat hurbildu, eta halaxe ihardetsi nion:
‎Zeren aitortzen baitizut, jaun André, ezen —oreinarekin edo korridako azken zezenarekin senti nezakeen urrikalmenduzko sentimendutik haratago, zeren eta haiek bertze historia batzuk izan baitziren, eta lehenagokoak— ni ere aitaren ustekoa nintzela eta halaxe sentitzen nuela sasoin hartan, gazte nintzelako, eta laket eta plazent zitzaizkidalako animalien arteko borrokak eta batzuek bertzeak meneratzeko egiten zituztèn mugimenduak, nor gehiago, eta ene mirespena zela, gehienetan, garailearen aldekoa, halako tailuz, non, egun hartan ere, tigrea izaitea gutiziatu bainuen, basurdea tigrearen atzaparretan ikusi nuen... Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta badakidan ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen.
‎Ainendi, bai, jaun André, ni ere zuhaitz bat jadaneko! Zeren, zuhaitz banintz, zeruko aireaz eta lurreko uraz alimentatuko bainintzateke, eta hala eginen lukete zeruak eta lurrak neure baitan bat; zuhaitz banintz, ilargiaren adatsa laztandu eta ferekatuko nuke gauero, adarrak beso bihurturik eta hostoak esku; zuhaitz banintz, mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro, izaki guztien begi betegarri eta aho-gozagarri; zuhaitz banintz, hostagabetuko nintzateke udazken eta negu oro, baina ametsak mantendu eta sostengatuko ninduke orduan zutik, zeren, nola bizitzari heriotza darraion, hala baitarraio heriotzari bizitza; zuhaitz banintz, finean, betiko heriotza etorriko litzaidake, baina betikoa zirudiena ere ustezkoa litzateke, zeren gizonen batek moztu eta erreko baininduke edozein sukaldetako sutan, eta hala lehertuko litzateke ene sua haren hurrengo bihotz pilpiran.
‎Baina ama ez ezik, ni ere hunkiturik atera nintzen, partikularzki biharamuneko sermoian, ortziralekoan, kontatu zuenean ezen bazela etxe batean zortzi urteko mutil bat, bekatu mortalean hil eta infernurat joan zena. Eta nola kontatu zituen ume bekatariaren sufrimendu lazgarriak xehetasun oroz, zatiz zati eta puskaz puska, oinetako azazkaletarik hasi eta buruko azken ileraino...!
‎Eta eliztarren hasperen eta nigarrak gero eta ugariagoak egin ziren, eta, halako batean, giro arnastezinak kutsaturik eta larriak harturik, bat batean, barrenean boz bat itzarri zitzaidan, halaxe galdetu zidana, osaba Joanikotek irakatsietarik harat: " Eta aita Bartolomek dioena egia balitz eta ez metafora edo ipuin hutsa...?" Eta, odolean halako ikara nagusitzen zitzaidala, erdi nigarrez hasi nintzen ni ere, zeren eta mutil kondenatu harenganik hurbil egon bainintekeen ni ere, orduan hilez gero, eta ez sainduen saindutasunean lorifikaturik eta golardoaturik.
‎Eta eliztarren hasperen eta nigarrak gero eta ugariagoak egin ziren, eta, halako batean, giro arnastezinak kutsaturik eta larriak harturik, bat batean, barrenean boz bat itzarri zitzaidan, halaxe galdetu zidana, osaba Joanikotek irakatsietarik harat: " Eta aita Bartolomek dioena egia balitz eta ez metafora edo ipuin hutsa...?" Eta, odolean halako ikara nagusitzen zitzaidala, erdi nigarrez hasi nintzen ni ere, zeren eta mutil kondenatu harenganik hurbil egon bainintekeen ni ere, orduan hilez gero, eta ez sainduen saindutasunean lorifikaturik eta golardoaturik.
‎Bigarren oroitzapena izan zen ezen aita jesuita eta ama —baita ni ere, aldi hartan, eta orobat Urbiain osoa— aita eta anaia eraman zituen ipuin berean sartu eta haren sareetan harrapaturik geratu ginela.
‎Irriz sumatzen zaitut, jaun André, eta irriz ari natzaizu ni ere mementu honetan, baina irri guti nuen nik orduan. Izan ere, kontzientziako kontuetan ezin kontzientziatsuagoa nintzen, hertsia, neure eginik ezdeusenen ere etsaminatzerat eta hautemaiterat emana, eta herstura hark bulkatzen ninduen bekatu ez zena ere bekatutzat hartzerat, eta hala ibiltzen nintzen eskrupuluen ur nahasietan erdi itorik.
‎Ai, jaun André, ez dizut kontatuko zein arrai eta alegera sentitu nintzen alabantza haiekin, zeren kontaezina bailitzateke, baina jakizu, halarik ere, ezen tipi geratuko nintzatekeela, baldin erranen banizu ezen, nola oiloak, arrautza errunez gero, kakaraka eta zalapartaka aldarrikatu behar izaiten duen bere balentria lau haizeetarat, hala sentitu nintzela ni ere, munduari nor nintzen edo nor izan nintekeen erakusteko gogo ezin biziagoarekin, zeren, aitzina beha, Urbiaingo filosofo tipi hura Urbiaingo doktore edo Urbiaingo jakintsu bihur baitzitekeen, Hiponako edo Akinoko maisuen pareko. Eta guztiz konbentzitu nintzen orduan, nobizio maisuari adituz gero, ezen studioak bihurtu behar nituela neure bizitzako ardatz, baita neure begi bihotzen aitzineko eta gibeleko muga ere, lehen urrats eta azken.
‎Zeren, bere burua azote bat gehiagoz apaltzenago eta beheratzenago zuenak ez ote zuen goratzenago bere burua gradu bat gehiagoz, ez dakit Jainkoaren aitzinean, baina bai bertzearen aitzinean? Eta ez ote da halakoa izaiten, anitzetan, gure jokabidearen funtsa eta muina, eta ez ote nintzen ni ere berdintsu eta orobatsu ibili handikeriazko amets hantuetan galdurik. Zeren eta amesten hasi bainintzen, aita Tomméren laudorioen ondotik, ezen Urbiaingo doktorea edo Urbiaingo jakintsua izan nintekeela, Hiponako edo Akinoko maisuen eredurat, haien mailan eta graduan...
‎Zeren mundua galtzerdi bat bezalakoa baita usu, eta zeren, guk eraginikako irauliaren ondoren ere, lehengo idurirat eta betiko idurirat itzultzen baita. Eta, horrela, ni ere, aita Tomméren erranetan, apal nintzen, baina nola deus ere ez denak zer ere nahi lukeen, hala betetzen nuen neure ezdeustasuna loriazko eta banaloriazko amets handi haiekin, zeinak baitziren hodei iduriak, haizearen menerat zebiltzanak, Urbiaingo Hiponatik Urbiaingo Akinorat...
‎Baina, liluraturik banengoen ere, hats har nezakeen oraino, uretan dagoen arrainak bezala. ...e, apezteko edo ordenatzeko asmotan haiek ere, ordena batean zein bertzean, zeren, jesuitak Salamancan eraikitzen ari ziren edifizio bikain famatua, non baitzuten kolejioa, ez baitzen enetako tokia, han irakasten ziren gaiak, trivium a eta quadrivium a, Iruñako kolejioan ikasi nituenez gero—, sareetarik libratu nahian lehorrerat jauzi egiten duen arraina bezala, hatsik gabe geratu bainintzen ni ere bat batean. Izan ere, nik uste nuen ezen jakintasunak —zinezko eta minezkoak— gorputz sendo eta gotor bat zuela eta, aldi berean, airosa, Burgosko katedralaren antzekoa.
‎dilin dalan dan daun, dilin dalan dan daun. Eta soinu arrai haiek arraitu ninduten ni ere hatsarrean, baita goibeldu ere handik gutirat... zeren kanpaiak Mattinentzat ari baitziren bereziki eta beregainki, Mattinentzat bakarrik, edo hala sentitzen nuen nik mementu haietan bederen. Eta bertze jesuitak, aita Bartolomek lagundurik, meza eman zuen, eta, haren predikuan, berriro izan ziren anaiarentzat alabantzak eta laudorioak, zeren, nola Jainkoak libratu baitzuen Jonas balearen baitarik, berdin eta orobat libratu baitzuen Mattin ere heriotzako artikulutik, eta hirugarren egunean piztu.
‎Zeren atake haiek, hatsarrean bi astetan behin edo izaiten bazituen ere, maizago eta usuago egin baitzitzaizkion apurka, astean behin edo astean bi aldiz. Eta haren ilunaldiek iluntzen ninduten ni ere eta goibeltzen. Izan ere, zer ginen, bada?
‎—Lagun bati baino gehiagori entzun nioan han Parisen ezen Galileok gaizki egin zuela eta ez zuela gibelat bihurtu behar Inkisizioneko tribunalaren aitzinean. Baina ez nagok akort, zeren eta guztiok ez gaituk martiri izaiteko jaio, ni ere ez... Eta martiri izaiteko jaio denak jakin likek, bertzalde, ezen martiriak eta martirien odola a posteriori direla emankorrak, noiz eta haien kausak aitzina egiten baitu... baina baztertzen eta ahanzten dituk, modu berean, baldin haien kausak huts egiten badu... edo ikusi, bertzenaz, zer gertatu zitzaien kataroei Montsegurren, zeren martiri haiek guztiak noren ahotan daude egun, eta nork loriatzen eta lorifikatzen ditu?
‎Zeren Pedrok berak erran baitzidan harako hura: " Gure aita letratua duk eta ni ere letratu nahi naik, baina nik ez diat bizitza usteltzerat utzi nahi. Eta hik ere ez huke nehoiz utzi behar..." Eta ni aho zabalik geratzen ninduan, zeren ez bainuen, arestian erran bezala, Pedrok aditzen zuèn jainkozko barren dei hura aditzen.
‎—Eta ni ere, handik harat, pinturazale itsua egin ninduan, are gehiago Pariserat joan nintzenean, non hamaika koadro eder ikusteko eta miresteko parada izan bainuen... batzuetan bakarrik, eta bertzeetan jende adituak lagundurik, zeren Collège de France n beti baitzegoen ikaskideren bat, baita irakasleren bat ere nehoizka, gauza haietarako prest egon zitekeena eta koadroen nondik norakoez mintzatzeko ger...
‎Nago ezen sehietarik bat baino gehiago osaba Joanikoti zor zion begiruneagatik joan zela, eta obedientzia hutsagatik, zeren, harako bidean, guztiak joan baitziren, ohi ez bezala, isilik, urduri eta ekurugaitz, barren kezka batek erraiak janen balizkie bezala. Eta ni ere, egia erran, ez nindoan guztiz lasai eta jabal. Haiek eta gu nahasirik gindoazen bi zalgurditan, leizetik hurbil samar iragaiten zen ohiko bidetik.
‎Eta ni ere haiekin nindoan hatsarrean, baina maite nuen osaba, bertzalde, eta bihotz bihotzez maite nuen gainerat, bizia zelako eta ezin originalagoa, eta sekeretu bat genuelako, are gehiago lotzen gintuena... Eta maitasun sentimendu hark eraginik edo, ahalketu nintzen, halako batean, hura bakarrik uzteagatik eta harengan ez sinesteagatik.
‎Eta ikusi nuenean ezen osaba Joanikot bazihoala eta Italiarat zihoala, ez dakit zer gertatu zitzaidan barrenean, solasean hasi bainintzen ni ere:
‎Eta ni ere, paradoxa haren aitzinean, zurturik bezala geratu nintzen... Ordea, urteak aitzina doazkidan neurrian, ongi bai ongi ohitu behar izan dut paradoxa horretarat, zeren eritasunean eta zorigaiztoan ikasi baitut ezen badirela huts hura baino hutsagoak diren hutsak, espazioa ez ezik denbora bera ere eta bizitza bera ere bete dezaketenak eta betetzen dutenak.
‎Eta egun batean aitonak apezari joko hartan irakatsi eta, handik harat, noiznahi den aritzen ziren biak xake taularen aitzinean. Eta batzuetan ni ere haiei beha egoiten nintzen, eta oroitzen dut ezen apezak edonoiz eramaiten zituela zaldunen zaldiak, haien jauzietan, koadro bat edo bi koadro haratago, batez ere ikasi berritan. Eta aitona Nikolasek, nola baitzuen Miguel de Cervantesen don Kixote irakurria, erraiten zion:
‎Eta ez al da, bertzalde, don Frantzisko ene aita spirituala eta ene lagun mina... eta konfiantzazko gizona, beraz? Eta egia da ez dakiela frantsesez eta ez dakiela bertze anitz gauza, arrazoin duzue, baina ni ere hemen nago, haren hutsen betetzeko... Ez.
‎Eta, nola hura ez baitzetorren eta nola burutik ezin bazter bainezakeen zertan ari ote zitekeen, hala, neure jakin nahiak bentzuturik, goiti beheiti jantzi, kanporat jalgi, eta ni ere, enigmaren argitzeko, ezkutuka eta itzalgaizka ibili nintzen harat eta honat, Mattinen xerka.
‎zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago. Baina koadroa aldatuko ez ote nion beldur zen osaba, eta horregatik zegoen jeloskor... nahiz eta gero irri egin zidan, zeren eta hark libertatea baitzuen maite, eta ikusi zuen ezen ni ere libertatearen aldeko hautuan nenbilela eta hartarako eskubidea nuela, harik eta ene deliberamenduak, finean, haren jelosiazko sentimendua aldarazi zuen arte, osaba harrotasunerako bidean ipintzen zuela.
‎—Lehengoan berorrek erran zidan ezen, meditatzeko, gai bati atxiki eta hari jarraiki beharra diogula, baina imajinazinoa apo gaixtoz beterik bezala dut batzuetan. Eta, ene pentsurik onenen arterat orain apo batek egiten duela jauzi, orain bertze batek, azkenean galtzen dut gaiaren haria, eta galtzen naiz ni ere, finean... —erran nion.
‎Eta azkenean hura bezala hasi nintzen ni ere, zalantzak zetozkidanean: " Erromak erraiten duen bezala..." Ordea, zalantza ez zen Erromak erran zezakeena, baina ene baitan gertatzen zena, zeren kanpoan ikusten dugun soka korapilorik gabea bihur bailiteke gure barrenean mila korapiloko, eta zeren ez bainintzen, artean, neure buruaren jabe.
‎Eta ni ere zuloari beha nengoen, eta han behean ikusi nuen koska hura, belarrez eta haritz hostoz josia, norat jaitsi baitzen osaba Joanikot, leize ertzeko zuhaitz batetik esekitzen zela, noiz eta frogatu nahi izan baitzien etxeko sehiei ezen leizean ez zegoela deabrurik ez spiritu gaixtorik. Eta aita jesuitari hura kontatu, eta hark erran zidan:
‎Eta neuri ere, lehen istantean, irri egiteko gogoa etorri zitzaidan, baina, ikusi nuenean ezen ama ezin seriosago zegoela, ni ere serios jarri nintzen, zeren amaren alderat bainengoen guztiz.
‎Eta, nigarrarekin batean, jauregitik eta osaba Joanikotenganik ihes egiteko gogoa izeki zitzaidan, jaundu eta nagusitu. Eta jaso nituen begiak eta hodei hura ikusi nuen, gurdi bat zirudiena, haizearen zaldiek tiratua, eta neure burua haren gainean idurikatu nuen, Urbiaindik urrun ninderamala, gero eta urrunago; idurikatu nuen gero ezen Italian ezagutu nuen napolitarra etxe ondotik iragan zitekeela bere Donejakuerako bidean, eta harat joan nintekeela ni ere harekin, neure buruari galderarik egin gabe, gitarra musikaren hatsarekin bat eginik, eta behatu ere egin nuen bidean goiti, ea ba ote zetorren... Baina zer nenbilen ni, ezinezko amets hartan denbora alferrik galtzen?
‎Eta zein urrun nengoen Axularren gogoetez, zeren Sarako apezak ere bekatutzat baitzituen emaztekiekin loturikako kasik gauza guztiak... nahiz eta bertze alde batetik, neure estatuaz denaz bezainbatean, arrazoin zuen, zeren eta ni ere amorosturik bainengoen, eta pertsona amorosak bezala ez nekusan eta ez nekien zer ari nintzen; neure gogo guztia Elbiraren baitan neukan: jatean, edatean eta ohean netzanean hartan pentsatzen nuen, eta ametsak ere hartaz egiten nituen; ero nintzen, itsu nintzen, zentzutik kanpoan nintzen, zeren, Plutarkok ere zioen bezala, gaitz zen amoros izaitea eta zentzuan egoitea... baina, ai zer dohatsua nintzen, bertzalde, jaun André!
‎—Lehen ere, honako bidean gentozela, indiar haiek ikusi genitian gizon zurien oinpean, eta orain ere, ez zekiat, bada... Zeren, apezari aditzen ari nintzaiola, Bartolomé de las Casasen Brevísima historia ko hainbat pasartez oroitu nauk... eta ni ere beldur nauk paradisuaren bila etorri eta infernua aurkituko ez ote dugun azkenean...
‎Eta ni ere halaxe ibili izan natzaizu, lurrez lur, eta hala nabilkizu oraino ere, nahiz eta batzuetan adinak eta erreumak gogogabeturik naukaten eta etsirik be zala... baina ez guztiz: izan ere, guti batzuetan suspertu bezala egiten naiz eta orduan ohartzen naiz ezen geratzen zaizkidala bertze lur batzuk —bertze mila lur—, neure oinek oraino ukitu eta aurizki gabeak baina ukitu eta aurizki nahi nituzkeenak, eta ohartzen naiz, halaber, ezen, inguratzen nauten objektuei eta izakiei so egiten diedan bakoitzean, deus guti dakidala haiei buruz, bizitza kasik osoa haiei beha eman dudan arren... eta jartzen naiz haien aprendizkoan berriro, ea arrazoinaren edo bihotzaren begiz sekeretutxo berriren bat igartzen eta ebasten diedan, lehen eskolarat joan banu bezala, ileak urdindurik ditudan arren.
‎Horrela hilko ote naiz ni ere, jaun André?
‎Zeren gizonak jauregia egiten duen neurri berean egiten baitu jauregiak gizona. Eta ni ere jauregiko andere ezin prestuagoa nintzen eta halakotzat hartu ninduten, jauregia zutik egon zen bitartean; jauregia galduz gero, berriz, zorotzat... Izan ere, halakoa da batzuetan bizitza:
‎Hatsarrean, ezpainetan zuèn irria areagotu zidan, zeren uste baitzuen ezen ni ere txantxaz eta arraileriaz ari nintzaiola, baina, ikusi zuenean ezen serios ari nintzela, masailak gorritu zitzaizkion apur bat.
‎Eta ez ote dakik, berdinzki, ezen ezpata bat gutiagorekin nekez egin ahal izanen diegula buru peril guztiei, zeren, baldin jende guztiek erran digutena egia bada, munduan diren ezpata guztiak ere guti izan daitezkeen...? —eta, batean Antoniori eta bertzean neuri, bioi ere mesprezuz so egiten zigula, zeren eta ni ere gizon ezpatarik gabea bainintzen, bizar peitua izaiteaz gain, erran zigun—: Ederra nagok ni bi oilo hauen artean...
‎Zeren heriotza hark, zinez, sosegua kendu baitzidan, bakea kendu zidan eta bertze mila gauza kendu zizkidan, eta hala hil nintzen ni ere mila aldiz, kentze haietarik bakoitzak heriotza berri bat kausatu balit bezala... eta zeren kendu baitzidan, partikularzki, eguzki epel hura, gure amorioaren ezkoa beratzen zuena, baina ez kiskaltzen, eta gure jakintasunaren lurrak sendatzen eta sendotzen zituena, baina ez zurruntzen eta artesiatzen.
‎Don Venancio garbiki mintzatu zitzaidan eta ni ere garbiki mintzatu nintzaion:
‎Eta, handik aitzina, solas luzeak izan genituen, eta gure arteko konfiantza handituz joan zen... eta, berant gabe, bere etxeko gela batean egokitu ninduen, ni ere haren etxekoa banintz bezala, eta, etxekoen artean, kide bat gehiago.
‎Eta, Gorukiren bizkar ubelduari so egin nion, eta haren azal hezurrei, zeren azal hezurretan baitzegoen zinez, eta orduan, pena handi batek penaturik, erran nion: " Hago lasai, Goruki, zeren eta ni ere pentsu horrekin bainenbilen, eta berant baino lehen aterako haut hemendik...!"
‎Eta zein da —galdegiten dizut nik, jaun André—, zein da diferentzia eta zein da aldea zozoaren eta ene artean, baldin osabak zozoari buruz errana egia bada? Zeren ni ere halaxe bainabilkizu neure esplikazioneekin harat eta honat, mundua ulertu nahi eta ezinean, zimendu sendo baten bila, non aterbe edo pausalekuren bat eraiki dezakedan, neure buruaren gerizatzeko. Eta hitz batzuk bildu eta, neure arrazoinaren eta neure adimenduaren orratzaz, haien josterat entseiatzen naiz, amets dudan habia eta ene kezken eta buruhausteen gozalekua egiteko asmotan:
‎hark ere asmatu eta asmatu egin zuen, epiziklo bati bertze epiziklo bat eransten ziola, konplikazioneari konplikazionea, alegia, eta maskarari maskara, eta, zertarako, eta huts egiteko, ororen buruan! Eta ongi dago asmatzea, zeren ni ere asmatzearen alde bainago, baina asmatzen duguna ere adimenduaren galbahetik iraganarazi genuke, metaforak ere bai, baina beti ere jakinik ezen, metaforarik onena, ahal den neurrian, metaforaren ausentzia dela. Zeren bertzenaz ere baitakigu zer den burugabekeria, eta gizonaren burua zinez baitago apaingarrietarat emanago eta isuriago biluztasunerat baino...
‎—Bizitza osoan —erran zuen, Mattini eta bioi beha, sagar erre puska eder baten aitzinean, Bordeleko arno paregabea lagun—, nahinuke ka ibiltzen gara, hau nahi nuke, hura nahi nuke, eta ni ere hala ibili nintzen neure Parisko egonaldian, markesa izan nahi nuke, kondea izan nahi nuke... Baina gaur erran diezazueket ezen hemendik urte guti batzuetarat Urbiaingo markesa izanen naizela, eta ez Nahinuke koa:
‎haien moduak eta haien presentzia; haien dantza egiteko dotorezia eta haien ezpata manaiatzeko trebetasuna, haien balentasuna eta haien ausartzia, bai ehizarat zihoazenean eta bai gerlarat... Eta itsutua nengoen festa haren handitasunarekin eta, osaba Joanikotekin izan nezakeen adiskidetasunetik harat eta agramondarren eta beaumondarren arteko sasoin bateko liskarretarik harat, harro nengoen etxean hain jende kontuzkoa eta kontuan hartzekoa geneukalako, haien handitasunak ni ere handi eginen banindu bezala. Zeren eta halakoak baitziren jendearen egun haietako harat honatak, gela guztiak apaindurik eta sukaldeko arasak hegaztiz eta bertze hamaika ehizakiz beterik, hauek apal batzuen gainean, haiek gako batzuetarik dilindan...
‎—Bai. Eta fusilen eta kanoien tratua betez gero, zuen aita ere markesa eginen ditek; eta hi ere, aitaren semea haizelako, markesa izanen haiz, biharko egunean; eta ni ere, hortxe hortxe, haren anaia izaiteagatik... eta etxegoiendarrok egun osoan kakategian egonen gaituk, handik aitzina, urrezko mokordoak produzitzen...
‎—Bai... —jostetan sartu nintzen ni ere.
‎Zenbatetan erran ez ote zidan osaba Joanikotek ezen egiak eta egia bakoitzak demostrazione bat behar zuela, halako tailuz, non printzipio hura arau bihurtu baitzuen, bere bizitzako egunorozko jokamoldeaz denaz bezainbatean! Eta ni ere ideia hartakoa nintzen eta, gisa hartan, ez nuen burua gehiegi erabili beharrik, jakin eta ulertzeko ezen mapako paradisuak ez zuela egiazko Paradisuaren existentziarik frogatzen... Haatik, nola, nengoen puntuan nengoela —zalantzen zuloan sartua, bai, baina baita bizitza nehoiz baino seriosago hartzeko gogoarekin ere, zirt edo zart—; nola, bada, deus guti behar bainuen, ipurtargi baten argitik eguzki distiratsu baten egiteko, hala, mapa hura ikusi nuenean, iduritu zitzaidan ezen Jainkoa mapa hartaz mintzatzen ari zitzaidala eta mapa haren bidez seinalatzen ari zitzaidala neure xedea eta etorkizunerako bidea, nola egun batzuk lehenago mintzatu baitzitzaidan zakil azaleko orban itsusi haien bidez, enegan damua eta onerako mudantza eragiteko...
‎Eta kontsideraturik ezen argumenturik onena ez zela buruan sortua baina bihotzean piztua, eta kontsideraturik, halaber, ezen Jainkoak enekin ezin liberalago jokatu zuela orbanen kontu harekin eta, halatan, justu zela eta arrazoin ni ere, neure deliberamenduen alderakotzat, franko eta liberal izaitea ene bizitzaren bertze bihurgune hartan, erran nion:
‎—Bada, hi bahoa, ni ere joanen nauk, kontrakorik ez badaukak...
‎Eta Antonio gogatsu zihoan, eta ni ere gogatsu nindoan, lepotik neure behatzezurren erlikiak dilindan neramatzala eta gerrikoan puinal bat, zeren eta, bertze nonbait kontatu dizudan bezala, ez bainintzen ezpatazale, eta ez nekien, halatan, hura ongi manaiatzen. Eta gogatsu nindoan eta sinetsirik nengoen ezen Jainkoak gidatuko zituela gure urratsak, nola gidatu baitzituen ene konbertsione iduriko hartan, Antonio Ibarbia ene bidean jarriz.
‎Izan ere, arestian erran dizut nola egin nion Mi gnoni zorionari buruzko galdegite hura: Mignon bere pieza bakarreko soineko luzea kentzen hasi zenean eta ni ere biluzten hasi nintzenean izan zen, neure arropak aulki batean uzten nituela, zeina baitzegoen barren leiho bat estaltzen zuèn errezel baten aitzinean, ohearen eta barren leihoko hormaren artean... Zeren baitzirudien ezen etxe hura hainbat gelaz osatua zegoela eta hainbat korridorez, eta batzuen eta bertzeen artean barren leiho haiek zeudela, erridau edo errezel batzuek estaliak... bezeroei jateko, edateko edo bertze edozein zerbitzu eskaini ahal izaiteko diskrezione osoz, Mignonek erran zidanez, eransten zuelarik:
‎Montaigne. ...ertze goresten eta miresten zenuena, bertzalde, gu biok han Salamancan geundela— egin dudanik, eneak ez baitu, alde batetik, harekin zerikusirik, ez forman, ez stiloan, ez kontatzen diren historietan, zeinak emaiten baitizkizut aditzerat nik oroitzen eta nik sentitu izan ditudan bezala, hainbat nobelatako protagonisten moldean, zeren eta, egiaren erraiteko, haiek bezalaxe sentitu izan bainaiz ni ere anitzetan, bizitzaren benturan benturaturik; baina, bertzetik, badu zerikusirik, zeren ene liburuak ere Montaignen galdegite bat izan baitu abiapuntu: Que sais je?
‎Eta literaturaren ikuspuntutik, zer erranen dizut, bada? Soilki eta bakarrik ezen, nola ezagun zaitudan eta badakidan eder lanen miresle zaitudala, hala permatu eta entseiatu naizela ni ere zure gogo nahien egiterat, eta hala ibili naizela bihotzak hustua buruz janzten, hango eta hemengo erranak lekuz aldatzen eta neurtzen, formak zaintzen, nehoiz ere ez egiaren gordetzeko edo neure huts eta falten ezkutatzeko asmotan, baina zure lanaren errazteko eta arintzeko... nahiz eta aditzerat eman behar dizudan, bertzalde, ezen orriotan edirenen duzun luma ez dela urrezkoa, eta ez dela, ...
‎Eta zati batzuk buruz ikasi, eta ni ere bat edo bertze ikasterat behartu ninduen, hala nola Il Saggiatore ko zati hura, zeinean maisu pisatarrak aitortzen baitzuen ezen filosofia unibertsoaren liburu irekian skribaturik zegoela, baina matematikaren hizkuntzan, eta, hala, triangeluak, zirkuluak eta bertze irudi geometriko batzuk zirela hizkuntza haren karaktereak, eta haiek gabe ez zegoela deus ere ulertzerik, ez munduaren labirinto... La filosofia è scritta in questo grandissimo libro che continuamente ci sta aperto innanzi a gli occhi (io dico l’universo), ma non si può intendere se prima non s’impara a intender la lingua, e conoscer i caratteri, ne’quali è scritto.
‎Eta, amaren aitorraren argitan, garbi oroit dezaket nik ere orain aldi hura eta aldi hartako hainbat gertaki. Bai, egia da gertaki hauek guztiak, amaren aitorraren aitzinetik, bertze molde batean ikusten nituela eta, geroztik, ikusmoldea aldatu zaidala, zeren eta pertsona baten eginak eta ekinak zentzuz aldatzen baitira eta erranahi berezia hartzen, noiz eta bertze pertsona batez amorosten den, nola izan baitzen amaren kasua, baina, ikusmoldeak ikusmolde, kontua da ezen ni ere ohartua nintzela orduko amaren joko bikoitz hartaz, osabarekin zuen erlazioneaz denaz bezainbatean, nahiz eta, nola artean haurra bainintzen eta, gauza haien alderakotzat, haur bat bezala pentsatzen bainuen —Platon eta Aristoteles errezitatzeko moduan nengoen arren, bertzalde—, ez nion bertzelako signifikantzarik eman.
‎—Haiek ez, haien beldurrak... Zeren eta ni ere han egon bainaiz... eta Joa nes ere bai, eta guk ez ditiagu bele batzuk baizik ikusi... Ez al da egia, Joanes?
‎Eta goiko solairuko gela hartan hertsi zuten, norat aldian behin konfiantzazko morroi bat sartzen baitzen, baita don Frantzisko bere bisitetan ere... eta norat joaiten bainintzen ni ere noizik behin, atean adi geratzen nintzela, belarriak ernaturik, baita ate azpiko zirritutik zetorren argitasunari beha ere, zeren gela barrenean kandela bat baitzegoen, eriaren gelaz arduratzen zen morroiak irazekia.
‎Baliteke, baina ez naiz errai ten ari naizenaz fido. Izan ere ni ere zahartua nago, eta ezagutzen ditut eta ezagutu izan ditut zahar jendeak, eta badakit ezen zahar jende batzuen logikak anitzetan ez duela logikarik... zeren batzuetan ariman edo adimenduan zulo eta hutsune izugarri batzuk bezala egiten baitzaizkie —eta ni ez nago, ez, horietarik libre! —, eta zeren, hutsune haietarik, ez bururik ez buztanik duen edozein zentzugabekeriarekin atera bai...
‎Izan ere, nor naiz ni aitaren gaitzesteko emaztekiak atsegin izan zituelako? Zeren ni ere ez bainaiz gutiago izan neure bizitzaren mementu batzuetan, nahiz eta ez naizen nehoiz ibili bertzeen bizitza arautzen, nola ibiltzen baitzen aita jauregian, hipokrisia handiz, eta nahiz eta ni ez naizen bertze emazteki batzuekin ibili haietarik bati loturik egon izan naizenean. Eta nor naiz ni aitaren jujatzeko eta kondenatzeko, bertzalde, bere mundu hartan eta handikien mundu hartan salbuespena ez zenean?
‎Ordea, sokak eta zuhaitzak igaiten bakarrik nintzen Mattin baino bizkorrago. Zeren, osaba Joanikoten antzera, urtxintxa baino arinagoa nintzen ni ere egiteko haietan. Baina zertarako balio zidan trebetasun hark?
‎Halarik ere, ez ote ninduen amaren kontrako sentimendu hark erdiz erdi harrapatzen nihaur ere...? Zeren amaren baitarik erditu bainintzen ni, eta haren odolekoa nintzen erdi batean, eta zeren bainekien zer zen bihotzaren inguruan sugegorri bat edukitzea, zeinak hitza mihitik ken baitiezazuke eta lagunen salatzerat bulka, nola ibili bainintzen ni ere, bai osaba Joanikotekin berarekin aldi batez eta bai zurekin ere, jaun André, tentamendu izugarri hartan murgildurik, nahiz eta azkenean ez zintuztedan ez zu eta ez hura, uroski, salatu. Eta uste dut, halatan, ezen, ama ez ezik, neure burua ere gorrotatu nuela, zeren amaren begiak ispilu bat baitziren, non neure iragana irakur bainezakeen, eta neure burua ikusi, sugegorri haren erranetarat.
‎Hargatik —eta gogoan eta kontuan nuelako, halaber, Alessandro de Novara kapitainarekin Italiarat egin nuen itsasaldia, ezin hobeki joan zitzaidana—, nola hunkitu ninduten Donibane Lohizuneko kapitainaren hitzek! Halako moldez, non iduritu baitzitzaidan ezen, kapitainaren hitzen berotik, ni ere hautatu ninduela jada itsasoak. Eta, nola arestian erran baitzidan, bertze mila konturen artean, ezen hurrengo hilean iltkitzekoa zela Amsterdamerat eramanen gintuen untzia, hala, erran nion:
‎Eta osaba hala zegoela, eta ni hari beha nengoela, begiak malkotan, gizon emakume odol gose haiek guztiak maradikatu nituen berriro behin, bi aldiz, mila aldiz... harik eta jendartetik emazteki bat aitzinatu zen arte: osabaganat zihoan lasterka eta hatsangaka, erdi nigarrez, eta, hura ikusi nuelarik, gibeletik iltki nintzen ni ere.
‎Eta oinen ondoan zuen harri bat hartu, zeren toki harritsua baitzen hura, eta tigreari egotzi zion. Eta, haren etsenpluarekin adoreturik, leizetik hurbil zeuden morroiak ere harri jaurtikika hasi ziren, baita ihesi joan zirenak ere handik gutirat, eta ni ere bai...
‎Eta hain zegoen koadroan sartua eta sukar handi batek hartua, non ez baitzidan kasurik ere egin. Eta ni ere berehala hartu ninduen Pedroren sukarrak. Marrazkia egina zuen orduko, trazu bizi bezain kementsuz, eta pintura ere aski aitzinatua zuen, marrazkiaren bide beretik, bere pintzel urduria baterat eta bertzerat mugitzen zuela, baina ez nahas mahasean eta anabasa hutsean, zeren han lerro bakoitzak eta pintzelada bakoitzak intentzione jakin bat baitzuen, koadroa aitzina zihoan heinean aiseago eta nabariago hautemaiten zitzaiona.
‎Izan ere, hatsarrean hilik ikusi haut plazan, baina, halako batean, oihu egin duk —libertateari egin diok oihu! —, eta oihuak piztu hau! Eta ni ere erdi hilik nengoan, bihotzean txingar guti batzuk baizik ez nituela, baina hire oihua haize zirimola bezala sartu zaidak gorputzean barrena... eta sutu duk ene bihotza, oihu egin dik, eta oihuak piztu naik...! Eta eguzkia mugitzen duk, lurra mugitzen duk eta Urbiain ere mugitzen hasia duk!
‎—Berori desterrurat doa... eta ni ere berorrekin joanen naiz, eta alegeraki eta uroski joanen naiz gainerat, zeren berorrentzat desterrua den hori ez baita enetzat desterru izanen, nola izan baita berorrenganik urrun egoitea azken urteotan.
‎Eta erran zidaan: " Alferrik dabil berori, zeren berorrek bertze mundurat joaitea erabakitzen badu, ni ere berdin joanen naiz, notizia jakin orduko, berorren ondorat. Zeren berorrek desterrurik nahi ez badu, nik ere ez, eta bizitza hau, berori gabe, guztiz nuke desterru".
‎Eta nola igartzen nuen ezen kurka bakoitzak gero eta ausartago egiten ninduela, jaun André!, kontzientzia ontzi bat balitz bezala eta nik edaten nuèn garagarnoa ontzi hartarat xuxen balihoakit bezala, non ito baitzen, finean, barrendik estutzen ninduen harra eta betiko harra. Eta, horrela, hatsarreko urduritasunaz ahantzirik, gogara nengoen orain ni ere, joko erdi lizun erdi inozent hartan murgildurik... harik eta Manexek, lekutik altxaturik eta neska haietarik bati gerritik atxikirik, erran zuen arte: " Mutilak, ni banoak...!" Nola irauli zitzaidan istant hartan bihotza, jaun André!
‎Eta marinel zaharraren hitzek Piarres Oihartzabal kapitainaren adimendua argitu zuten, eta enea ere argitu zuten... eta bide bat ere erakutsi zidaten, nondik egin behar bainuen handik aitzina, ene mundu hertsi hura zabalduz joan zedin. Zeren ni ere gogaiturik bainengoen orduko, bai neskatxekin loturikako edozein kontu bekatutzat hartzeaz, eta bai gazte debot defot baten izaiteaz ere! Eta handik gutirat osaba Joanikoten hitzak oroitu nituen, noiz eta aditzerat eman bainion ezen Urbiaindik alde egiteko asmoa nuela, Piarres Oihartzabal kapitainarekin itsasoratzeko, erraiten zidala:
‎Harri eta zur behatzen zidaten, bai, untzikideek, baina ni ere haiek bezain harritua nengoen neure buruarekin. Zeren, egia bazen ere osaba Joanikotek umetarik ohitu ninduela gauzen gordetzerat eta disimulatzerat, bertze zerbait baitzen hura:
‎Ez diot kasurik egin. Minutu bat geroago, ni ere makina aretoan sartu naizelarik, burdinazko barra eskuetan zuela harrapatu dut, zuri bigarren kolpea emateko prest.
‎Bere gozoenean zegoen, baina horrek ez zuen merezimendu handirik: ni ere umore oneko nengokeen, Edurnerekin partekatutako ganbera batetik galtzontzilo hutsean ateraz gero. Sukaldera sartu ginen, eta ni, usadioan bezala, poltsikoak husten hasi nintzen mahaira:
‎Ez dakit zerk huts egin zuen: lehengo harremanak hoztu ez ezik, hura ez zen inoiz Ximurraren emaztea baino areago izan niretako, ezta ni ere Kristinaren senarraz haratakorik haren begietan. Orain, patu burlati batek elkarturik gintuen, nahi gabean, partidako galtzaileen artean.
‎Erran gabe doa ezkongabea zela eta etxean bezain adiskide guti zuela lantokian. Beharbada horrexegatik, hau da, ni ere ez nintzelako egunkariko lagunik maitatuena, on izaten zitzaion nire konpainia. Gauerdian, lana akituta, edanak ginen zerbezarik elkarrekin, hark taigabeko bakarrizketei ekiten zien bitartean.
‎Jokoa horrelakoa omen. Baina, ateraldi bera hamaikagarrenez adituta, Charlyk muturrekoa bota zion egunean ni ere poztu nintzen, bertzeekin batean.
‎—Hortxe izan duk, gaueko hamaika eta erdiak aldera —Ximurrari izerdia lerratzen zitzaion buru oihanberritutik beheiti— Guri so zeudean, beren kamioneta zahar berdetik, eta ez zaidak gustatu. Barnean gelditzekotan egon nauk, baina ni ere haurrak eta andrea bezain amorraturik nengoan. Seiehun kilometro eginda pixa egiteko ere gelditu gabe, horrenbertze zor nioan neure buruari.
‎Automatikoa abiaraztetik zuen artera itzultzen nintzen aldiro, bulkaka ateratzen ninduzuen koadrotik. Emakumeak berak errieta eman behar izan zizuen, ni ere agertu ahal izateko.
‎Etxean, hura dutxatu bitartean nik gosaldu, Unairi gosalarazi eta oheak janzten nituen jaiegun batzuetan. Garbitasuna zibilizazioaren ezaugarri gorena bilakatu duen belaunaldikoa naiz ni ere, eta ohe lanari lotzerakoan nahiago dut xaboiaren usaina izerdiarena baino, elkartzen zaidanarengan. Alabaina, Kristinak, ohiz kanpoko gaupasak larruazalean utzitako orban kirastua xahutzeko gonbita luzatu zuelarik, sine qua non baldintzaren taxua harrapatu nion.
‎Niri zegozkidanak falta ziren. Noiz eta nola trenkatu zuten ene lagunek ni ere soberan nengoela. Dirurik izan ote zen tarteko Ximurraren aldetik (honetan ere erdia pagatuko ote zion?).
‎Emazteki ero dohakabe bat kalitu zuen, Ttipi hilarazi eta guri ere emanen zigun azken beltza, Charly —bertze putakume bat, artetik errateko— aitzindu ez balitzaio. Hainbertzenarekin ere, ni ere tarte ahanztezinak iragana nintzen Ximurraren ondoan. Eta Charlyrekin.
‎Gogoa berriz ere izarapera itzuli orduko, iztarteko ene lagunak bere ohiko izaera apala berreskuratua zuen. Ezbaiune baten ondotik, ni ere jaiki nintzen.
‎Komunikazioa etenda eta mugikorra berriz ere Maiteren motxilara itzulita, erabaki irmoa hartua nuen: hemeretzi urteko goiz oilanda bat halako traste baten jabe bazen, ni ere izanen nintzen hura hainbat.
2001
‎–Ba, ezta ni ere –onartu du Anartzek esku batez bere sabel borobildua kolpatuz– Dios, parrandak laga bihar ditiagu, Tasio! Ni nazka nazka eginda nagok –begirada ilundu zaio– Kanpora joan behar diat, txikito, urrutira.
‎Edo hirugarrena, ez neraman kontua. Izan ere, eta dena esateko, ni ere alai samar bainengoen. Barrea deskontrolatzen hasia dagoeneko.
‎Baina nire" bizi-poza" kokakolaren iragarkietakoa zen, artifiziala. Bene benetan –eta orain ohartzen naiz horretaz– nahi nuen gauza bakarra Aitzoli ni ere edozeinekin joan nintekeela erakustea baitzen, nitaz zuen irudia okerra zela frogatzea. Oraindik ere, egin zidan guztiaren azpitik, maite nuelako, eta, neure buruari aitortzen ez nion arren, berarekin berriz hasteko itxaropen txiki bat ezkutatzen nuelako.
‎Norbaiti begira. Ikusminez, ni ere gerturatu naiz.
‎Goizean, jagi eta ilea apaintzera joatea erabaki dut. Aspaldian abandonaturiko sofistikazio eta apeta femeninoetara itzuliko naiz, Managuako emakume dirudun eta dotoreak esertzen direneko lekura etorri naiz ni ere. Te lo aseguro, es genial.
‎Errektorea bulego mahaiaren ostean eserita zegoen eta ni ere esertzeko keinua egin zidan buruaz. Sotanarekin zegoen eta burusoila zen.
‎Eta sudur handi ahorik gabeko gizakia, eta hitz egiteko gauza egundo izango ez zen izakia. Leihoan, ni ere mamua nintzen.
‎Eta Goienkaleko mamuak gogoratu nituen eta, leihoan, ni ere mamua nintzen. Inguruan gertatzen zenaren lekukoa, zakil monumentaleko gizon sufrituaren moduan, barrikaren ahotik burua atera eta mundua erdi harriturik eta erdi burloi erdikusten zuen hura bezala.
‎Bezperan ibilbide imajinario bat buruz marraztu eta gaur hirira joan naiz, bakarrik, ni ere bbk klubeko partaidea.
‎Aitak alde egiteko gogoa zuen, eta ni ere noiz joango zen zain nengoen. Eskua buru gainetik pasatu zidan eta bakarrik utzi ninduen berehala.
‎Soka eman nien eta ni ere barrura sartu nintzen. Juan Bautistak eta Goiok berehala antolatu zuten ontzia, bina arraun hartu eta, ni popan eseri nintzen artean, arraunean hasi ziren.
‎‘Juan Bautista! Itxaron, ni ere zuekin joateko... ’
‎Lagun sakabanatuen artean gutun eta paketeak jaso eta albait arinen entregatzen ditut, gure herri urrunetik zer helduko zain beti ni ere, denok bezala. Tomasi telegrama bat bidaliko diot esanez gutunik ez datorrenean errua ez dela karteroarena.
‎Nik baietz, egina nuela egitekoa, nahiz eta ni ere ezer gertatu ez balitz bezala nengoen.
2002
‎–Bai. Gureak egin zuela sinetsita egon naiz ni ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
ni 1.011 (6,66)
Lehen forma
ni 1.011 (6,66)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ni ere ez 63 (0,41)
ni ere bai 61 (0,40)
ni ere hura 16 (0,11)
ni ere han 13 (0,09)
ni ere sinetsi 12 (0,08)
ni ere joan 11 (0,07)
ni ere zu 11 (0,07)
ni ere haiek 8 (0,05)
ni ere halaxe 8 (0,05)
ni ere bera 7 (0,05)
ni ere asko 6 (0,04)
ni ere erotu 6 (0,04)
ni ere ha 6 (0,04)
ni ere halatsu 6 (0,04)
ni ere zuek 6 (0,04)
ni ere hemen 5 (0,03)
ni ere hori 5 (0,03)
ni ere horrela 5 (0,03)
ni ere hunkitu 5 (0,03)
ni ere neu 5 (0,03)
ni ere oso 5 (0,03)
ni ere bano 4 (0,03)
ni ere beste 4 (0,03)
ni ere bizitza 4 (0,03)
ni ere hantxe 4 (0,03)
ni ere harritu 4 (0,03)
ni ere hil 4 (0,03)
ni ere saiatu 4 (0,03)
ni ere sartu 4 (0,03)
ni ere urduri 4 (0,03)
ni ere bakarrik 3 (0,02)
ni ere barru 3 (0,02)
ni ere beldur 3 (0,02)
ni ere berak 3 (0,02)
ni ere bizi 3 (0,02)
ni ere egon 3 (0,02)
ni ere eraman 3 (0,02)
ni ere etxe 3 (0,02)
ni ere gazte 3 (0,02)
ni ere gustu 3 (0,02)
ni ere hala 3 (0,02)
ni ere harta 3 (0,02)
ni ere hasi 3 (0,02)
ni ere lehertu 3 (0,02)
ni ere negar 3 (0,02)
ni ere ni 3 (0,02)
ni ere noizbait 3 (0,02)
ni ere poztu 3 (0,02)
ni ere tarte 3 (0,02)
ni ere ukitu 3 (0,02)
ni ere zein 3 (0,02)
ni ere agertu 2 (0,01)
ni ere aldatu 2 (0,01)
ni ere alde 2 (0,01)
ni ere apur 2 (0,01)
ni ere atera 2 (0,01)
ni ere bahitu 2 (0,01)
ni ere bar 2 (0,01)
ni ere barre 2 (0,01)
ni ere bat 2 (0,01)
ni ere beharbada 2 (0,01)
ni ere berandu 2 (0,01)
ni ere berdin 2 (0,01)
ni ere bertan 2 (0,01)
ni ere bildu 2 (0,01)
ni ere buru 2 (0,01)
ni ere edan 2 (0,01)
ni ere eginbide 2 (0,01)
ni ere eliza 2 (0,01)
ni ere erdi 2 (0,01)
ni ere eseri 2 (0,01)
ni ere euskaldun 2 (0,01)
ni ere ezagun 2 (0,01)
ni ere gaixo 2 (0,01)
ni ere garai 2 (0,01)
ni ere gizon 2 (0,01)
ni ere harri 2 (0,01)
ni ere harro 2 (0,01)
ni ere haur 2 (0,01)
ni ere homosexual 2 (0,01)
ni ere ibili 2 (0,01)
ni ere intelektual 2 (0,01)
ni ere isilik 2 (0,01)
ni ere jaiki 2 (0,01)
ni ere kanpo 2 (0,01)
ni ere kezkatu 2 (0,01)
ni ere komentu 2 (0,01)
ni ere lehen 2 (0,01)
ni ere leiho 2 (0,01)
ni ere loratu 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia