2000
|
|
Bai, bi saio, eta izango dira hiru egindakoak ere,
|
niri
ere tokatu zait egun batean hiru saio egitea, baina ni ziur nago Uztapidek eta Zepaik eta horiek herri batera joanda gaur egungo hiru saio eginda baino askoz gehiago kantatzen zutela. Goizean meza nagusiaren ondoren hasi eta arratsaldeko plazako saioarekin jarraitu eta ez ziren saio luzeegiak izango, baina tabernan, afalondorengoa?
|
|
|
Niri
ere lanak ematen dizkit zergatik hori ulertzea. Euskal kulturaren ikuspuntutik, biblioteka nazional bat hil ala biziko arazoa dela esango nuke.
|
|
Hurrengo elkartze sendoa (gaur artekoa izan dena) 83an izan zen, bera Algortako AEK ko" Lauaxeta" euskategian lanean zegoela.
|
Ni
ere lan bila bertaratu nintzen eta han zegoen Teo, gau eskolatik pasa eta euskaltegiko sor tzaileetarikoa. Eta nire oroimenean atzera jo tzen dudanean onartu behar dut han emaniko bizpahiru urteak ahaztezinak izan zirela:
|
|
Ja, ja. Bai, baita haiek
|
niri
ere. Barre egitea bezain ona da, gainera.
|
|
Eta zoritxarrez diot, ez gero eta emakume idazle gehiago dagoelako, baizik azpigenero bezala hartzen delako, eta politikoki zuzena delako hori bultzatzea.
|
Ni
ere, printzipioz, ez nago ados generokako sailkapenarekin. Eta sailkapen hori sexuaren arabera egiten bada, are gutxiago.
|
|
Bestalde,
|
nik
ere ikusten dut gaiak gero eta zabalagoak direla. Gainera, mota ezberdinetako liburuak gero eta gehiago direla.
|
|
Harkaitzek esan duen bezala,
|
ni
ere garai batean obsesionatu egin nintzen profesionaltasunarekin. Gero, buruari buelta pare bat eman eta hori ahaztu egiten duzu.
|
|
Basozaina hurbildu zait. Fotokopia batzuetan, nazio independiente guztien zabalerak Alaskarenarekin alderatuak ditu, eta denei bezala, ez baigenekien edo,
|
niri
ere 49 estatua zein handia den azaldu dit, bere herrikideek hain atsegin dituzten superlatibo eta konparatiboak erabiliz. Une hartan australiarra ez, Sam Osabaren etsai aljeriarra, sudandarra edo libiarra izatea gustatuko zitzaidakeen," Ene herria handiagoa duk!" edo botatzeko.
|
|
Natura, basabizitza, hartzak eta amerikar sinbolo hegalaria (AWACS hegazkina ez!) hain arruntak izatea laudatu dute denek. Bezperako gure solasaldiarengatik edo, atzerritarra eta guzti,
|
niri
ere mikroa luzatu dit. Lotsaz, ez dudala gehiegi esateko erantzun diot, hego ekialdea soilki ikusirik, itzultzeko asmoz nagoela, besteak beste Kodiak uhartea eta Aleutiarrak bisitatzeko, eta emaria eta hutsunea deus badago beharbada gero nabari nitzakeela.
|
|
|
Nik
ere argi ikusten dut erakundeek prozesuan lagundu behar dutela, baina zein prozesutan. Baketze prozesuan?
|
|
Frantziar Errepublikako Jacques Chirac presidenteak trenkatu du afera.
|
Ni
ere erreferenduma burutzearen aldekoa naiz. Konstituzioaren erreforma garrantzitsua da.
|
|
Medikuak ari dira pastarekin eta arrozarekin... txinatar aurpegia jartzen ari zait
|
niri
ere, baina medikuek dakite. Eta bigarren platerean jaten ditugu oilasko bularrak, eta oilasko bular horiekin laster hasiko gara positibo ematen, oilaskoa den edo zer den ez zaio tankerarik ematen eta.
|
|
Ez bat eta ez bi, eraso nion esanaz, eskutitz aien kontuak milla aldiz entzunak genituala ta obe zala aitatzea bakarrik, ta ez irakurriaz luzatzea gure billera. Ta aitatzekoa bazan ura,
|
nik
ere ba nuala nere lantxo bat, irakurtzeko asmorik gabe ekarria, ta irakurriko nuala. Ai ene ba!...
|
|
Gaizki grabatzen badute, ez grabatzea baino askoz ere kaltegarriagoa da, lehenengo diskoa eta azkena izanen delako.
|
Nik
ere, luzemetraiarena lasaiago hartzen dut. Batik bat azken urte honetan aukera hurbilak izan ditut.
|
|
Bai, bai,
|
nireak
ere jarri dudan! Horrek denentzat balio du.
|
|
Nik 19 urte egin ditut plazan eta
|
nire baitan
ere bilakaerak sumatu ditut. Hasieran gehiago nengoen erritual bati ahalik eta ongien erantzuten.
|
|
|
Ni
ere barne erritmoaz ari naiz. Jaialdiaren martxa, progresioa, izan dadila antzerki on bat ikusten ari bazina bezala.
|
|
Orduan aldaketa izugarri bat ematen du, iritzi orokorraren kontra. Marrazkilari hori
|
ni
ere banaiz. Liburu asko idazten nituen, ondo zihoakidan kontua, baina ez nengoen pozik, eta krisi horren aurrean norabide aldaketa baten beharra nuen.
|
|
Berak gorpuzten zuen, oraindik ametsa izatera ere ailegatzen ez zena; hots, berak frogatzen zuen, hizkuntza estrainioa nagusitan bereganatu arren, inoizko bateaneuskaraz ere isur nitzakeela garai hartan zirri borratzen ari nintzen poematontoleszenteak. Txillardegik egin bazuen,
|
nik
ere egin nezakeen, zergatik ez?
|
|
|
Ni
ere, nola ez, bat nator horrekin. Frogatuta dago Iparraldeko Gure Irratia edoIruñeko Eus kalerria Irratia errentagarriak direla ekonomikoki (bertako langileakduintasunez bizitzeko adina, emandako zerbitzuaren truke).
|
|
Euskal Herriko gorputzaren zelula sentitzen naizen
|
ni
ere horretan nabil besteekinbatera, hasierako Nature ko aipamenean agertzen ziren, transposons, horiek(, tramposos?
|
|
Afalostean, kopari uko egin eta bi kafe hartu ondoren, solasaldia beheraka zihoalaikusirik, erretorea erretiratu zenean hartu nuen
|
nik
ere kotxea, etxerako asmotan.Trafiko gutxi zebilen autobidean, baina langarrarekin bustita zegoen errepidea; abiadamantsotuta, trumilka hasi zitzaizkidan oroitzapenak: zenbat aldiz entzun ote nuen AitaMorlansen izena, etxeko sukaldean eta ia ia ahapean.
|
|
Gero ihes egin zuten.
|
Nik
ere lasterka egin nuen alde, hondartzaren ertzean dauden harritzarretan ezkutatzera. Eta ez nion emazteari kontatu, epaiketetarako gogorik ez nuelako; eta orain, aldiz, zertarako esango diot..."
|
|
Lasaitasuna, ezta? Ba
|
nik
ere lasai bizi nahi dut. Behingoagatik egizu zerbait nire alde, Eider ondotik kendu zenidan bezain erraz, egizu zerbait.
|
|
Tererekin egin dut topo kalean. Jabirekin gero eta zoriontsuagoa dela bota dit bat batean, eta
|
nik
ere Txema ondo zaintzeko, etorkizun luzea dugula aurretik eta, nire barruko zurrunbiloaren erruz, entzutera iritsi ez naizen gauza gehiago.
|
|
Nire 60 urteekin, pentsa. Eta
|
nik
ere barre egiten nion etxe paretik pasatzean. Gero aurrera segitzen nuen, horko kaletik, ikusten?
|
|
Beno, ba hori:
|
nik
ere zerbait handia behar nion kontatu. Ez behintzat osaba Pedroren ardien bidez eguraldia asmatzen nuela.
|
|
Eta, bat batean, ikusten ari nintzena ezin onarturik edo, ateskarat abiatu, hura ireki, eta barnerat sartu nintzen, oihuka, hirugarrenak —emeak— ihesari eman ziezaion. Eta jalgi zen oreina ate tipi hartarik, baita
|
ni
ere haren gibeletik, ezin alegerago, morroien garrasiei eta protestei entzungor egiten niela, neure buru bihotzetan biktorios... Laburra izan zen, ordea, ene garaitia, zeren oreinak, urrats batzuk kanpoan ibiliz gero, gibela egin baitzuen, oholesian berriro sartzeko.
|
|
Berehala eman zizkidan osabak argibideak: " Izan ere,
|
nik
ere ez diat komunionean sinesten... zeren komunionean sinetsiko banu, antropofagoa bainintzateke", eta, haren jarraikian, nola ikusi baitzuen ez niola hitz hotsez bete hura ulertu, azaldu zidan ezen bai Afrikan, bai Indietan eta bai mundu osoan tribu batzuk zeudela, zeinetan gizonek elkar jaten baitzuten, eta katolikoak ere halakoak zirela, komunione bakoitzean Kristoren gorputza jaten zutel... Eta oroitzen dut irri egin niola, neure esker onaren adierazteko:
|
|
Ezpata bat zen, bai, eta jakin gabe bertze fardelak zer gorde zezakeen, ezpata hura nahi nuen
|
nik
ere jadanik.
|
|
—Badaki berorrek ezen
|
nik
ere elizarako nahi nukeela geure seme Joanes, berorrek baino gehiago, benturaz, ene senar prestu hori. Kontua, ordea, ez da berorrek edo nik nahi izaitea, baina Jainkoak nahi izaitea.
|
|
Eta, nola
|
niri
ere putzuetan plisti plasta ibiltzea gustatzen baitzitzaidan, lohitzen eta zikintzen, zerriak bezalaxe, arrai eta alegera, euria egiten zuenean, halaxe erran nion:
|
|
Eta, esku batez begi bat estali, bertzeaz so egin, eta habia eta bi mikakumeak begiztatu nituen
|
nik
ere, erraiten nuela:
|
|
Osaba Joanikot ongi mintzatzen zen latinez, eta buruz zekizkien halako erran batzuk... eta ongi bai ongi entseiatu zen
|
niri
ere erran hura buruan sartzerat! Hartaraz gero, neure studioetan eta neure prestakuntzan aitzina egiten nuela, ehundaka ikasi behar izan ditut, milaka ere bai, erranen nuke, baina haietarik guti ditut bereziki bereiziak, guti horien artean arestian aipatua.
|
|
Eta
|
ni
ere leihorat hurbildu, eta halaxe ihardetsi nion:
|
|
Eta horrela ibili nintzen, harik eta egun batean neure deliberamenduaren hartzerat deliberatu nintzen arte: Jainkoak bi hautabide eman zizkidan, eta
|
nik
ere bertze bi emanen nizkizun: erran nahi baita ezen zuri gutun bat skribatzea bururatu zitzaidala, enea ez zen bertze letra batekin:
|
|
Nola pentsatzen zuen, bada, Giordano Brunok? —galdetu nizun, entusiasmaturik, su berri batek harturik sentitzen nintzela, zeren zuk zenekiena jakin nahi bainuen
|
nik
ere, eta zu bezalakoa izan nahi bainuen jadanik, denbora batean osaba Joanikot izaitearekin amestu izan nuen bezala.
|
|
Eta, burua eta bihotza suturik nituela, zenbatetan amestu nuen
|
nik
ere handik aitzina ezen bertze Utopia bat bihur zitekeela Urbiain, eta Utopia hartan bere zentzua izan zezakeela ni apez izaiteak, inguru haietan guztiok anai arrebak bezala bizi ahal izan gintezen, jauregiko ondasunak gure artean hobeki partiturik, Jainkoaren laguntzarekin! Gainerat, komunitate tipi bat zen Urbiain, eta han gauzak errazago joan zitezkeen, zuhaurk ere erraiten zenuen bezala, Jainkoaren laguntzarekin.
|
|
Zeren aitortzen baitizut, jaun André, ezen —oreinarekin edo korridako azken zezenarekin senti nezakeen urrikalmenduzko sentimendutik haratago, zeren eta haiek bertze historia batzuk izan baitziren, eta lehenagokoak—
|
ni
ere aitaren ustekoa nintzela eta halaxe sentitzen nuela sasoin hartan, gazte nintzelako, eta laket eta plazent zitzaizkidalako animalien arteko borrokak eta batzuek bertzeak meneratzeko egiten zituztèn mugimenduak, nor gehiago, eta ene mirespena zela, gehienetan, garailearen aldekoa, halako tailuz, non, egun hartan ere, tigrea izaitea gutiziatu bainuen, basurdea tigrearen atzaparretan ikusi nuen... Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta badakidan ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen.
|
|
Ainendi, bai, jaun André,
|
ni
ere zuhaitz bat jadaneko! Zeren, zuhaitz banintz, zeruko aireaz eta lurreko uraz alimentatuko bainintzateke, eta hala eginen lukete zeruak eta lurrak neure baitan bat; zuhaitz banintz, ilargiaren adatsa laztandu eta ferekatuko nuke gauero, adarrak beso bihurturik eta hostoak esku; zuhaitz banintz, mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro, izaki guztien begi betegarri eta aho-gozagarri; zuhaitz banintz, hostagabetuko nintzateke udazken eta negu oro, baina ametsak mantendu eta sostengatuko ninduke orduan zutik, zeren, nola bizitzari heriotza darraion, hala baitarraio heriotzari bizitza; zuhaitz banintz, finean, betiko heriotza etorriko litzaidake, baina betikoa zirudiena ere ustezkoa litzateke, zeren gizonen batek moztu eta erreko baininduke edozein sukaldetako sutan, eta hala lehertuko litzateke ene sua haren hurrengo bihotz pilpiran.
|
|
Baina ama ez ezik,
|
ni
ere hunkiturik atera nintzen, partikularzki biharamuneko sermoian, ortziralekoan, kontatu zuenean ezen bazela etxe batean zortzi urteko mutil bat, bekatu mortalean hil eta infernurat joan zena. Eta nola kontatu zituen ume bekatariaren sufrimendu lazgarriak xehetasun oroz, zatiz zati eta puskaz puska, oinetako azazkaletarik hasi eta buruko azken ileraino...!
|
|
Eta eliztarren hasperen eta nigarrak gero eta ugariagoak egin ziren, eta, halako batean, giro arnastezinak kutsaturik eta larriak harturik, bat batean, barrenean boz bat itzarri zitzaidan, halaxe galdetu zidana, osaba Joanikotek irakatsietarik harat: " Eta aita Bartolomek dioena egia balitz eta ez metafora edo ipuin hutsa...?" Eta, odolean halako ikara nagusitzen zitzaidala, erdi nigarrez hasi nintzen
|
ni
ere, zeren eta mutil kondenatu harenganik hurbil egon bainintekeen ni ere, orduan hilez gero, eta ez sainduen saindutasunean lorifikaturik eta golardoaturik.
|
|
Eta eliztarren hasperen eta nigarrak gero eta ugariagoak egin ziren, eta, halako batean, giro arnastezinak kutsaturik eta larriak harturik, bat batean, barrenean boz bat itzarri zitzaidan, halaxe galdetu zidana, osaba Joanikotek irakatsietarik harat: " Eta aita Bartolomek dioena egia balitz eta ez metafora edo ipuin hutsa...?" Eta, odolean halako ikara nagusitzen zitzaidala, erdi nigarrez hasi nintzen ni ere, zeren eta mutil kondenatu harenganik hurbil egon bainintekeen
|
ni
ere, orduan hilez gero, eta ez sainduen saindutasunean lorifikaturik eta golardoaturik.
|
|
Eta istant hartan amari behatu nion
|
nik
ere, eta irri hura egiten ikusi nuen, onespenez gain mirespen puntu bat ere erakusten zuena, marmolaren izotza ezpainetan urtu balitzaio bezala.
|
|
—Ordea, ni erraiten ari natzaizuena matematikoki frogatua dago, eta
|
nik
ere froga diezazueket.
|
|
Bigarren oroitzapena izan zen ezen aita jesuita eta ama —baita
|
ni
ere, aldi hartan, eta orobat Urbiain osoa— aita eta anaia eraman zituen ipuin berean sartu eta haren sareetan harrapaturik geratu ginela.
|
|
Irriz sumatzen zaitut, jaun André, eta irriz ari natzaizu
|
ni
ere mementu honetan, baina irri guti nuen nik orduan. Izan ere, kontzientziako kontuetan ezin kontzientziatsuagoa nintzen, hertsia, neure eginik ezdeusenen ere etsaminatzerat eta hautemaiterat emana, eta herstura hark bulkatzen ninduen bekatu ez zena ere bekatutzat hartzerat, eta hala ibiltzen nintzen eskrupuluen ur nahasietan erdi itorik.
|
|
Ez, ez naiz Jesu Kristoren iduria lohitzen ari, nahiz eta dogma katolikotik gero eta urrunago sentitzen naizen eta gero eta sozzinitarragoa eta nestoriarragoa naizen, nolabait erraiteagatik, zeren maite baitut
|
nik
ere Jesu Kristo, eta sinesten dut ezen gizon hura, Jainkoak ukiturik, Jainko egiten zela, ez beti, baina bai batzuetan, hala nola iltzez josi ondoren hitz haiek erran zituenean: " Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren"...
|
|
Amak ez zion begia gainetik kentzen, eta
|
nik
ere ez.
|
|
Ai, jaun André, ez dizut kontatuko zein arrai eta alegera sentitu nintzen alabantza haiekin, zeren kontaezina bailitzateke, baina jakizu, halarik ere, ezen tipi geratuko nintzatekeela, baldin erranen banizu ezen, nola oiloak, arrautza errunez gero, kakaraka eta zalapartaka aldarrikatu behar izaiten duen bere balentria lau haizeetarat, hala sentitu nintzela
|
ni
ere, munduari nor nintzen edo nor izan nintekeen erakusteko gogo ezin biziagoarekin, zeren, aitzina beha, Urbiaingo filosofo tipi hura Urbiaingo doktore edo Urbiaingo jakintsu bihur baitzitekeen, Hiponako edo Akinoko maisuen pareko. Eta guztiz konbentzitu nintzen orduan, nobizio maisuari adituz gero, ezen studioak bihurtu behar nituela neure bizitzako ardatz, baita neure begi bihotzen aitzineko eta gibeleko muga ere, lehen urrats eta azken.
|
|
Zeren, bere burua azote bat gehiagoz apaltzenago eta beheratzenago zuenak ez ote zuen goratzenago bere burua gradu bat gehiagoz, ez dakit Jainkoaren aitzinean, baina bai bertzearen aitzinean? Eta ez ote da halakoa izaiten, anitzetan, gure jokabidearen funtsa eta muina, eta ez ote nintzen
|
ni
ere berdintsu eta orobatsu ibili handikeriazko amets hantuetan galdurik. Zeren eta amesten hasi bainintzen, aita Tomméren laudorioen ondotik, ezen Urbiaingo doktorea edo Urbiaingo jakintsua izan nintekeela, Hiponako edo Akinoko maisuen eredurat, haien mailan eta graduan...
|
|
Zeren mundua galtzerdi bat bezalakoa baita usu, eta zeren, guk eraginikako irauliaren ondoren ere, lehengo idurirat eta betiko idurirat itzultzen baita. Eta, horrela,
|
ni
ere, aita Tomméren erranetan, apal nintzen, baina nola deus ere ez denak zer ere nahi lukeen, hala betetzen nuen neure ezdeustasuna loriazko eta banaloriazko amets handi haiekin, zeinak baitziren hodei iduriak, haizearen menerat zebiltzanak, Urbiaingo Hiponatik Urbiaingo Akinorat...
|
|
Baina, liluraturik banengoen ere, hats har nezakeen oraino, uretan dagoen arrainak bezala. ...e, apezteko edo ordenatzeko asmotan haiek ere, ordena batean zein bertzean, zeren, jesuitak Salamancan eraikitzen ari ziren edifizio bikain famatua, non baitzuten kolejioa, ez baitzen enetako tokia, han irakasten ziren gaiak, trivium a eta quadrivium a, Iruñako kolejioan ikasi nituenez gero—, sareetarik libratu nahian lehorrerat jauzi egiten duen arraina bezala, hatsik gabe geratu bainintzen
|
ni
ere bat batean. Izan ere, nik uste nuen ezen jakintasunak —zinezko eta minezkoak— gorputz sendo eta gotor bat zuela eta, aldi berean, airosa, Burgosko katedralaren antzekoa.
|
|
dilin dalan dan daun, dilin dalan dan daun. Eta soinu arrai haiek arraitu ninduten
|
ni
ere hatsarrean, baita goibeldu ere handik gutirat... zeren kanpaiak Mattinentzat ari baitziren bereziki eta beregainki, Mattinentzat bakarrik, edo hala sentitzen nuen nik mementu haietan bederen. Eta bertze jesuitak, aita Bartolomek lagundurik, meza eman zuen, eta, haren predikuan, berriro izan ziren anaiarentzat alabantzak eta laudorioak, zeren, nola Jainkoak libratu baitzuen Jonas balearen baitarik, berdin eta orobat libratu baitzuen Mattin ere heriotzako artikulutik, eta hirugarren egunean piztu.
|
|
Zeren atake haiek, hatsarrean bi astetan behin edo izaiten bazituen ere, maizago eta usuago egin baitzitzaizkion apurka, astean behin edo astean bi aldiz. Eta haren ilunaldiek iluntzen ninduten
|
ni
ere eta goibeltzen. Izan ere, zer ginen, bada?
|
|
Eta, segidan, belauniko jarri nintzen, eguzki estaliari beha, eta, erdi nigarrez, erran nuen: " Jauna, ez dut Mattin lurrerako nahi, zerurako baizen; eta
|
nik
ere zerurat nahi nuke, ez lurrerat". Eta, ene orazinoaren ondotik, urtu zen ene arima elizako kanpai hots haietan, eta iduritu zitzaidan ezen Jainkoa hots haietarik mintzatzen ari zitzaidala, eta erraiten ari zitzaidala ezen elizarako nahi ninduela eta elizaren zerbitzuan.
|
|
—Kontuz gero zer erraiten duzun, Graziana,
|
nik
ere neure ohorea daukat eta...! —ihardetsi zion osabak.
|
|
—Gassendi handiak erran zigunez, Galileok laket zitian Baronius zeritzan kardinalaren hitz batzuk, orain berean erranen dizkiadanak,
|
nik
ere laket laket ditudalako —eta, begietarat so egiten zidala eta hatza altxatzen, erran zidan—: " Spiritu Sainduak Biblian erakutsi zigun nola joan behar genuen zerurat, ez nola dabiltzan zeruak..."
|
|
—Lagun bati baino gehiagori entzun nioan han Parisen ezen Galileok gaizki egin zuela eta ez zuela gibelat bihurtu behar Inkisizioneko tribunalaren aitzinean. Baina ez nagok akort, zeren eta guztiok ez gaituk martiri izaiteko jaio,
|
ni
ere ez... Eta martiri izaiteko jaio denak jakin likek, bertzalde, ezen martiriak eta martirien odola a posteriori direla emankorrak, noiz eta haien kausak aitzina egiten baitu... baina baztertzen eta ahanzten dituk, modu berean, baldin haien kausak huts egiten badu... edo ikusi, bertzenaz, zer gertatu zitzaien kataroei Montsegurren, zeren martiri haiek guztiak noren ahotan daude egun, eta nork loriatzen eta lorifikatzen ditu?
|
|
Hortik aitzina, zer erran diezazuket nik osabak Galileori buruz pentsatzen zuenaz, ez bada harekin akort nagoela eta halatsu ulertzen dudala
|
nik
ere Galileo. Zeren zientzilari italiarrak uko itsu batekin ihardets baitziezaiokeen tribunalari, eta hala egin izan balu, goretsiko nuen; aldiz, makurtu egin zen, baina ez arras, eta arras makurtu ez zelako ez dut gaitzesten.
|
|
Urkabean, ordea, erortzen da burua, eta itzaltzen da buruko barren argia. Bai, onartzen dut
|
nik
ere ezen argi iraungi horretarik bertze mila piztu, eta argi berretua mundurat heda daitekeela eta barreia, heroi eta martirien etsenpluaren bidetik, nahiz eta batzuetan, osaba Joanikotek erraiten zuen bezala, ahantziak ere izan daitezkeen; eta onartzen dut, halaber, ezen haien odola emankorra eta ezin naroagoa izan daitekeela... baina nik nahiago ditut bere buruaz eta buruko gogoetez eta pentsue... Eta ez ote dugu guztiok ere izainetarik eta parasitoetarik zerbait, noiz eta martiriak miresten baititugu, jaun André...?
|
|
—Zure bi seme horiek nik baino gehiago dakite, eta prezeptore berria ekarri zeniekete, baina prezeptore on bat. nuke
|
nik
ere halako sermoiak eginen banitu...! —eta gero, eni beha, erantsi zuen—:
|
|
ez diat asmatu. Aitak irakatsi bezala,
|
nik
ere Urbiaingo inperio tipia zabaldu nahi izan nian... eta horregatik erosi nian Olabeko ola, han Irunen, baina hura ere gaizki zoak. Joanikotek bezala egin behar nian nik, benturaz, bere aldian, eta bizitza zientziari edo arteari eskaini, zeren garbi baitago ez nintzela negozioen mundurako jaio...
|
|
Eta bi hautu ezin garbiago haien aitzinean, zein garbiak ziren, halaber, ene preferentziak eta ene lehentasunak! Zeren garaile izan nahi bainuen
|
nik
ere, ez galtzaile! Baina urteak aitzina doazkit, eta zer erran nahi ote dute egiazki hitz horiek, jaun André, eta zergatik uzten ote gaituzte haiek usu noraezean eta nahasbidean?
|
|
Zeren Pedrok berak erran baitzidan harako hura: " Gure aita letratua duk eta
|
ni
ere letratu nahi naik, baina nik ez diat bizitza usteltzerat utzi nahi. Eta hik ere ez huke nehoiz utzi behar..." Eta ni aho zabalik geratzen ninduan, zeren ez bainuen, arestian erran bezala, Pedrok aditzen zuèn jainkozko barren dei hura aditzen.
|
|
" Badakik ezen gure etxean, zorionez, aitak manatu, bai, baina amak deliberatzen duela, eta ama beti izan diat alde, eskuko marketan eta taro teko kartetan izar bat pizten ikusi zuenetik Italiako zeruan..." Eta Pedroren hitzak eta Pedroren erabakia haize bildu bat bezala sartu zitzaizkidaan, ustekabean, bihotzean, halako tailuz, non zainetako su tipia su handi bihurtu, eta suak arras hartu baininduen. Eta hegaldatu egin nahi nian, bai, zinez hegaldatu nahi nian
|
nik
ere, mementu hartan, berdin zitzaidaan jada norat. Eta, biharamunean aitaganat xuxen joanik, hala erran nioan:
|
|
—Eta
|
ni
ere, handik harat, pinturazale itsua egin ninduan, are gehiago Pariserat joan nintzenean, non hamaika koadro eder ikusteko eta miresteko parada izan bainuen... batzuetan bakarrik, eta bertzeetan jende adituak lagundurik, zeren Collège de France n beti baitzegoen ikaskideren bat, baita irakasleren bat ere nehoizka, gauza haietarako prest egon zitekeena eta koadroen nondik norakoez mintzatzeko ger...
|
|
Nik ez nekien irri egin edo nigar egin: ordea, ohartu nintzenean ezen osaba osorik zegoela, zeren eta zilipurdi batzuen ondoren zutik jarri eta berriro hasi baitzen irri karkaraka, berdintsu eta orobatsu ekin nion
|
nik
ere.
|
|
Nago ezen sehietarik bat baino gehiago osaba Joanikoti zor zion begiruneagatik joan zela, eta obedientzia hutsagatik, zeren, harako bidean, guztiak joan baitziren, ohi ez bezala, isilik, urduri eta ekurugaitz, barren kezka batek erraiak janen balizkie bezala. Eta
|
ni
ere, egia erran, ez nindoan guztiz lasai eta jabal. Haiek eta gu nahasirik gindoazen bi zalgurditan, leizetik hurbil samar iragaiten zen ohiko bidetik.
|
|
Eta sehi guztiak aitaren egiten ikusi nituen istant hartan, baita bertze urrats bat gibela egiten ere, eta
|
nik
ere orobat egin nuen.
|
|
Eta
|
ni
ere haiekin nindoan hatsarrean, baina maite nuen osaba, bertzalde, eta bihotz bihotzez maite nuen gainerat, bizia zelako eta ezin originalagoa, eta sekeretu bat genuelako, are gehiago lotzen gintuena... Eta maitasun sentimendu hark eraginik edo, ahalketu nintzen, halako batean, hura bakarrik uzteagatik eta harengan ez sinesteagatik.
|
|
Eta ikusi nuenean ezen osaba Joanikot bazihoala eta Italiarat zihoala, ez dakit zer gertatu zitzaidan barrenean, solasean hasi bainintzen
|
ni
ere:
|
|
—Aita,
|
nik
ere joan nahi nuke osaba Joanikotekin...
|
|
—Mihitik kendu al didak hitza, Joanes...? Zeren hori bera erraiteko asmoa bainuen
|
nik
ere...! —eta, aitari beha paratzen zela, erran zuen—:
|
|
Nola hunkitu ninduten hitz haiek...! Zeren eta
|
nik
ere aspaldi eskatu bainion eta eskatzen nion Goikoari mirakulu bat, eta mirakulu hura zen ezen eman ziezadala beharrezko argia, neure egiaren erabaki ahal izaiteko, katoliko edo protestant izan behar ote nuen, apez edo zientzilari... Eta osabak ere nahi zuen, ongi aditu banion bederen, nik gogoeta egitea, neure arimaren indarztatzeko eta sendotzeko...
|
|
Eta
|
ni
ere, paradoxa haren aitzinean, zurturik bezala geratu nintzen... Ordea, urteak aitzina doazkidan neurrian, ongi bai ongi ohitu behar izan dut paradoxa horretarat, zeren eritasunean eta zorigaiztoan ikasi baitut ezen badirela huts hura baino hutsagoak diren hutsak, espazioa ez ezik denbora bera ere eta bizitza bera ere bete dezaketenak eta betetzen dutenak.
|
|
Eta egun batean aitonak apezari joko hartan irakatsi eta, handik harat, noiznahi den aritzen ziren biak xake taularen aitzinean. Eta batzuetan
|
ni
ere haiei beha egoiten nintzen, eta oroitzen dut ezen apezak edonoiz eramaiten zituela zaldunen zaldiak, haien jauzietan, koadro bat edo bi koadro haratago, batez ere ikasi berritan. Eta aitona Nikolasek, nola baitzuen Miguel de Cervantesen don Kixote irakurria, erraiten zion:
|
|
Eta ez al da, bertzalde, don Frantzisko ene aita spirituala eta ene lagun mina... eta konfiantzazko gizona, beraz? Eta egia da ez dakiela frantsesez eta ez dakiela bertze anitz gauza, arrazoin duzue, baina
|
ni
ere hemen nago, haren hutsen betetzeko... Ez.
|
|
baina nola jarri ama neure alde, aita jesuitaganat hurbildu gabe? Eta nola hurbildu aita jesuitaganat, baldin osaba Joanikotek ezin ikusi bazuen, eta baldin, hark bezalaxe,
|
nik
ere zientzia eta libertatea banituen, artean, neure estandarte eta bandera, zeren eta osabarekin sekeretu batek lotzen baininduen, eta odolezko zin batek. Libertateak, ordea, lur mugikorretarik ninderaman, zalantzaz zalantza, eta nik, batzuetan, zalantza egiten nuen zalantzaz, zeren zalantzak nekatzen zaitu, unatzen zaitu eta erdibitzen zaitu.
|
|
|
Nik
ere konpainiatu nahi izan nituen, baina jaun Marcelek erran zidan:
|
|
Eta, nola hura ez baitzetorren eta nola burutik ezin bazter bainezakeen zertan ari ote zitekeen, hala, neure jakin nahiak bentzuturik, goiti beheiti jantzi, kanporat jalgi, eta
|
ni
ere, enigmaren argitzeko, ezkutuka eta itzalgaizka ibili nintzen harat eta honat, Mattinen xerka.
|
|
Eta, Maddalenek bertze eskua ere aitzinatzen zuela eta bere bi eskuen artean osabarena biltzen eta babesten, ihardetsi zion: "
|
Nik
ere ez nuke bertzerik nahi, ez ordea teleskopiotik beha egoiteko, baina berorren begietako izarrei". Eta osabak bere burua aitzinatu, eta Maddalenen paparrean pausatu zuen, nola haur batek amarenean, eta erran zion:
|
|
Eta Maddalenek eskuak osabaren bururat eraman eta, adatsa ferekatzen ziola, erran zion: "
|
Nik
ere bai berori..." Eta, betartea iluntzen zitzaiola, gaineratu zuen: " Baina berori Emilianirekin ezkonduko da azkenean, eta ulertzen dut, ni neskamea bainaiz, eta ez handikia, Emiliani bezala..." Eta osabak, burua goraturik, erran zion:
|
|
—ihardetsi zion osabak, hitzetik hortzerat— Ordea, behin baino gehiagotan aditu izan dut, baita jauregi honetan ere, ezen Luthero txakur bat zela. Eta, baldin Luthero txakur bat bazen, nola uste baitut
|
nik
ere, zer hobeki txakur honi izen horren jartzea baino?
|
|
—Aizak, Joanes: hik laket duk, baina
|
nik
ere laket diat. Eta anaia zaharra eta etxeko herederoa ni nauk, eta badakik:
|
|
Eta gitarra hartu, begiak hertsi, eta bertze kanta bat kantatu zuen. Eta
|
nik
ere begiak hertsi nituen, eta hegaldatzerat entseiatu nintzen, baina ezin izan nuen, buruan nerabilelako zer gerta zitekeen eta zer gerta zekidakeen, baldin osaba itzarri, eta eskaileretan beheiti etortzen bazitzaidan.
|
|
Izan ere, osaba eta bion arteko anarterainoko harremanetan, hura beti izan zen irakasle eta ni ikasle, halako suertez, non arras egon izan bainintzen, urteetan, haren menerat eta erranetarat, guztiz ere gogara, hori bai... Baina ni hazten eta hazten ari nintzen, bertzalde, eta ez nuen jada isildu nahi, zeren, apurka, erran eta adierazi egin nahi bainuen
|
nik
ere neure begiz ikusten nuena, eta osabaren mundua ere neure baitarik juzkatu nahi nuen, neurtu eta erabaki, eta hari jakinarazi: zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago.
|
|
zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago. Baina koadroa aldatuko ez ote nion beldur zen osaba, eta horregatik zegoen jeloskor... nahiz eta gero irri egin zidan, zeren eta hark libertatea baitzuen maite, eta ikusi zuen ezen
|
ni
ere libertatearen aldeko hautuan nenbilela eta hartarako eskubidea nuela, harik eta ene deliberamenduak, finean, haren jelosiazko sentimendua aldarazi zuen arte, osaba harrotasunerako bidean ipintzen zuela.
|
|
Eta, halako batean, hain hunkiturik sentitu nintzen, non, begiak bustirik, erran bainuen: "
|
Nik
ere sinetsi nahi nuke, Jauna, sinetsi nahi nuke..." Eta, bat batean, aita Bartolomeren iduria figuratu eta tartekatu, eta hark Urbiainen eman zituen misioneetako sermoi baten errana oroitu nuen: " Eliza katolikoa Kristorekin jaio zen; protestanta, aldiz, Lutherorekin, eta, beraz, Kristok fundatu zuen Eliza Katolikoa eta Lutherok protestanta.
|
|
Ez zidan hitzik erraiten, eta nik hari ere ez. Tarteka irri egiten zidan eta
|
nik
ere irri egiten nion. Eta horrela egon ginen, alde egin behar zuela erran zidan arte.
|
|
—Lehengoan berorrek erran zidan ezen, meditatzeko, gai bati atxiki eta hari jarraiki beharra diogula, baina imajinazinoa apo gaixtoz beterik bezala dut batzuetan. Eta, ene pentsurik onenen arterat orain apo batek egiten duela jauzi, orain bertze batek, azkenean galtzen dut gaiaren haria, eta galtzen naiz
|
ni
ere, finean... —erran nion.
|
|
—Sosega zaitez, seme. Badakit
|
nik
ere zer den imajinazinoa, eta badakit ezen imajinazinoak gal gaitzakeela. Eta segur nago ezen ni ez nintzela horretan zu baino gutiago izan.
|
|
Eta azkenean hura bezala hasi nintzen
|
ni
ere, zalantzak zetozkidanean: " Erromak erraiten duen bezala..." Ordea, zalantza ez zen Erromak erran zezakeena, baina ene baitan gertatzen zena, zeren kanpoan ikusten dugun soka korapilorik gabea bihur bailiteke gure barrenean mila korapiloko, eta zeren ez bainintzen, artean, neure buruaren jabe.
|
|
Eta
|
ni
ere zuloari beha nengoen, eta han behean ikusi nuen koska hura, belarrez eta haritz hostoz josia, norat jaitsi baitzen osaba Joanikot, leize ertzeko zuhaitz batetik esekitzen zela, noiz eta frogatu nahi izan baitzien etxeko sehiei ezen leizean ez zegoela deabrurik ez spiritu gaixtorik. Eta aita jesuitari hura kontatu, eta hark erran zidan:
|
|
Eta neuri ere, lehen istantean, irri egiteko gogoa etorri zitzaidan, baina, ikusi nuenean ezen ama ezin seriosago zegoela,
|
ni
ere serios jarri nintzen, zeren amaren alderat bainengoen guztiz.
|
|
Eta, bazkaldu ondoren, noiz eta ikusi bainuen Mattin, han bere ohean, ahozpez, aurpegia alde baterat, bere ohiko handitasunean tipi, ez nintzen urrikaldu; aitzitik, berak bere garaitietan emaiten zidan tratu bera eman nion
|
nik
ere, eta, halatan, irri maltzur batekin umiliazioneari umiliazionea eransten niola eta atsekabearen eta sufrimenduaren azal minduan hatz egiten, bihozgabeki eta ahalkegabeki, erran nion:
|
|
Eta, nigarrarekin batean, jauregitik eta osaba Joanikotenganik ihes egiteko gogoa izeki zitzaidan, jaundu eta nagusitu. Eta jaso nituen begiak eta hodei hura ikusi nuen, gurdi bat zirudiena, haizearen zaldiek tiratua, eta neure burua haren gainean idurikatu nuen, Urbiaindik urrun ninderamala, gero eta urrunago; idurikatu nuen gero ezen Italian ezagutu nuen napolitarra etxe ondotik iragan zitekeela bere Donejakuerako bidean, eta harat joan nintekeela
|
ni
ere harekin, neure buruari galderarik egin gabe, gitarra musikaren hatsarekin bat eginik, eta behatu ere egin nuen bidean goiti, ea ba ote zetorren... Baina zer nenbilen ni, ezinezko amets hartan denbora alferrik galtzen?
|
|
—Joanes, Ama Mariak ez zuen deus ere maite izan bere Semea bezainbat, neurri gabeko neurriz maite ere; eta
|
nik
ere orobat maite nahi zintuzket zu... —eta, erraiten zizkidan hitzak bertze irri batez gozatzen eta eztitzen zizkidala, segitu zuen—:
|
|
Eta zein urrun nengoen Axularren gogoetez, zeren Sarako apezak ere bekatutzat baitzituen emaztekiekin loturikako kasik gauza guztiak... nahiz eta bertze alde batetik, neure estatuaz denaz bezainbatean, arrazoin zuen, zeren eta
|
ni
ere amorosturik bainengoen, eta pertsona amorosak bezala ez nekusan eta ez nekien zer ari nintzen; neure gogo guztia Elbiraren baitan neukan: jatean, edatean eta ohean netzanean hartan pentsatzen nuen, eta ametsak ere hartaz egiten nituen; ero nintzen, itsu nintzen, zentzutik kanpoan nintzen, zeren, Plutarkok ere zioen bezala, gaitz zen amoros izaitea eta zentzuan egoitea... baina, ai zer dohatsua nintzen, bertzalde, jaun André!
|
|
Occidentem deserere, orientem spectare, 11 eta osaba Joanikot ere halatsu ibiltzen zitzaidan, noiz eta gizonaren historiaz solasten baitzitzaidan, aro berri bat aipatzen zidala... eta erraiten zidan ezen zientziak zuela giltza, aro berri haren atea irekiko zuena, eta irekitzen ari zena jada... Eta zer zen, bada,
|
niri
ere gertatzen ari zitzaidana, bertze aro berri batean murgiltzen ari nintzela baizen, eta mendebalari beha zegoen haurra ekialdeari beha jarri zela, kasik oharkabean. Bai, halaxe zen, nahiz eta egia ere zen ezen bi aro haiek ez zutela elkarren artean zerikusirik, zeren batak zientzia baitzuen harroin, eta bertzeak poesia; eta, poesiaren bidetik, indar ezezagun batzuek bertze mundu berri batzuetarat ninderamaten, non, matematikaren eta filosofia naturalaren kontzeptu guztien kontra, zuhaitzak eta harriak ere hegalda baitzitezkeen, eta ogi guztiak ziren usoak, esnetan bustiak.
|