Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2000
‎Baina itzul nadin aitaren erran hartarat : " Hori bakarrik falta zitzaiguan, familian bertze protestant bat izaitea!" Banekien nik, bai, nor zuen aitak gogoan, noiz eta hitz haiek xuxendu baitzizkidan; banekien, bai, jaun Esteban Etxegoienen gogaide egin nahi ninduela, familiako lehen luthertar eta ustez bakarrarena, zeinak, noiz eta jakin baitzuen ezen guztia galdua zegoela eta gaztelau tropek inguraturik zegoela, bere burua koldarki hil baitzuen, etsaiari buru egin beharrean, nola egin baitzioten bere bi anaiek, Pedrok eta Eusebiok, Amaiurren eta Noainen ezin balentkiago guduztatu zirenean, aitona Nikolasi behin baino gehiagotan eta aitari berari ere nehoizka aditu izan nionez.
‎bata sototzat eta etxeko upelategitzat hartu zuten, berdintsu eta orobatsu utzi zutelarik bertzea, norat igortzen eta zigortzen baitzituen aitak —edo amak, bakanago— egun baterako, bitarako edo berak zuzen irizten zion aldirako, gaizki portatzen ziren sehiak eta zerbitzariak, haien hutsen eta falten arabera, eta gure gurasoen aldartearen. Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako. Eta, astebetea iraganik, erdi eroturik bezala jalgi zen gizagaixoa bertatik, erranez ezen gartzela hartarat aspaldi kondenatuak izan zirenen nigarrak eta intziriak —gaizkileenak, nahastekarienak eta gainerako jendailarenak— aditu zituela han barruan, eta amets batean bezala ikusi zituela haiek guztiak —ikatza baino beltzagoak—, infernuko garren artean kiskaltzen eta oihu desesperatuak egiten; eta, honelatan, mozkor hark amestu edo asmatu idurietarik hartu zuen ziega ilun hark fama are ilunago hura, jauregiko bertze morroien eta neskameen kontsentimenduarekin; eta ez hauek erran ziotelako sinesten ziotela, baina bai isilik geratu zirelako, irririk eta trufarik egin gabe morroi mozkorrari gai hartaz solasten zenean, erakusten zutelarik, gisa hartan, ezen sinestetik hurbilago zeudela ez sinestetik baino.
‎Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako. Eta, astebetea iraganik, erdi eroturik bezala jalgi zen gizagaixoa bertatik, erranez ezen gartzela hartarat aspaldi kondenatuak izan zirenen nigarrak eta intziriak —gaizkileenak, nahastekarienak eta gainerako jendailarenak— aditu zituela han barruan, eta amets batean bezala ikusi zituela haiek guztiak —ikatza baino beltzagoak—, infernuko garren artean kiskaltzen eta oihu desesperatuak egiten; eta, honelatan, mozkor hark amestu edo asmatu idurietarik hartu zuen ziega ilun hark fama a... Eta Mattin eta biok ere halatsu geunden, zeren eta artean umeak baikinen, imajinazinoaren edozein fantasia sinesteko prest.
‎Eta Mattin eta biok ere halatsu geunden, zeren eta artean umeak baikinen, imajinazinoaren edozein fantasia sinesteko prest. Hargatik, noiz eta jauregi azpiko pasabideetarik aitak eta morroi batek ziega hartarat baininderamaten, iduritu zitzaidan ezen bihotza bularretik ateratzerat zihoakidala, hain bainindoan kikildurik eta koldarturik. Eta, barrenean sartu eta atea hersterat zihoazkidanean, aita, zuzia goian zeramala, irri krudel bat ezpainetan, halaxe mintzatu zitzaidan:
‎Baina osaba Joanikoten bisitarekin hasi naiz eta hartarat mugatu nahi nuke espreski, zeren eta bisita hark bizitza osorako ukitu baininduen, markatu ninduen eta zigilatu ninduen. Bat batean eta tupustean izan zen.
‎Zeren ni ni bainintzen, eta lurra lurra, eta hura han zegoen eta ni hemen, eta nik etsai nuen lurra. Lehengo astean, berriz, zelai hartarat joan nintzen paseoan, eta, gaztaroko pasadizo hura gogoratzen nuela, leku bertsuan etzan nintzen. Eguzki ederra zegoen, eta, eguzkiaren berotasunean, jarri nintzen ahozpez, besarkatu nuen lurra, eman nion musu, eta erran nion belarrirat:
‎Eta ez uste ezen zigortze kontu haietan hasberri inorant bat nintzela, edo ibili nintzela ipuineko nobizio hura bezala, bere burua gau eta egun zigortzen omen zuena baina azkenean ordenatik egotzi omen zutena, ardilarru bat zigortzen zuelako, bere burua zigortu orde...! Zeren ez bainengoen ni sasoin hartan ipuinetarako, ez neure buruaren engainatzeko, eta zeren prestik eta gerturik bainengoen, halatan, ene jokamolde hartaz trufa zitezkeèn estudianteen soei eta haien erran merranei buru egiteko, baldin zirkunstantziek hartarat baninderamaten... Nahiz eta oraindanik aitortzen dizudan ezen ez zela halakorik gertatu, inguruan egokitu zitzaizkidan ikasle haietarik bat baino gehiago ene egoera bertsuan zegoelako, erran berri dizudan bezala, eta ohitura hura zutelako, beren burua zafratzekoa.
‎Baina, liluraturik banengoen ere, hats har nezakeen oraino, uretan dagoen arrainak bezala. Zeren, eskola akabatuz gero etxerat nindoala —San Martín del Mercado ko Plazako ikasleen egoitza hartarat , non ediren bainituen enea bezalako egoeran zeudèn hainbat eta hainbat estudiante, apezteko edo ordenatzeko asmotan haiek ere, ordena batean zein bertzean, zeren, jesuitak Salamancan eraikitzen ari ziren edifizio bikain famatua, non baitzuten kolejioa, ez baitzen enetako tokia, han irakasten ziren gaiak, trivium a eta quadrivium a, Iruñako kolejioan ikasi nituenez gero—, sareetarik libratu... Izan ere, nik uste nuen ezen jakintasunak —zinezko eta minezkoak— gorputz sendo eta gotor bat zuela eta, aldi berean, airosa, Burgosko katedralaren antzekoa.
‎Ordea, osaba ez zen ohitura hartarat makurtu, halako moldez, non, bereari zetxekiolarik, kanporat joaiten segitu baitzuen, etxeko kakontziez eta aulkiaz ahantzirik, etxeko sehien mailan eta haien graduan ipintzen zela, gure amaren eskandalurako. Harik eta bertze egun batean aitak aulki eta kakontzi berriak erosi, eta osabaren gabinetean paratu zituen arte.
‎Haiek eta gu nahasirik gindoazen bi zalgurditan, leizetik hurbil samar iragaiten zen ohiko bidetik. Eta, hala, iritsi ginen puntu hurbil hartarat , lotu genituen zaldiak, utzi genuen morroietarik bat han zaldien zaintzen eta begiratzen, egin genituen oinez hirurehun bat urrats, eta leizearen ahorat heldu ginen, zeina basoarekin mugatzen zuen zelai batean baitzegoen, gain batean. Leizearen ertzean baziren bizpahiru haritz solte, adarrak harat honat hedaturik zituztenak, haietarik bat edo bertze leizearen alderat.
‎Itsasoa ez zitzaigun bidaia hartan haserretu, uroski, ez joanean ez etorrian eta, hargatik, berant gabe ohitu nintzen mugimendu hartarat , goiti beheiti eta beheiti goiti, uraren sehaskan kulunka.
‎Urrunerat beha zegoen, bai, aitona Nikolas, bere emaztea izan zenaren dorretxerat: urroztarren dorretxerat, alegia, edo, hobeki, bere dorretxerat, heredentziaren arauaz hartarat deliberatu zelako bere testamentean andere doña Ines, zeina alaba bakarra baitzen eta zeinak bere gurasoenganik heredatu baitzuen dorretxe hura, haiek —ama lehenik, aita ondotik— hil ondoren.
‎" Urteak egin zituen ostatu honetan, baina azken bi urteotan merkeago baterat joan zen, gurea ezin ordaindu zuelako", erran zigun ostatuko nagusiak, bertze ostatu haren direkzionea zemaigula. Joan ginen, bada, hiriaren bertze muturrean zegoèn bertze ostatu hartarat , eta han berean ikusi genuen, gela ezin kaskarrago batean.
‎Ordea, nik ez nuen osaba jauregitik dorretxerako bidean ikusi. Eta segidan pentsatu nuen ezen urroztarren bordarat joana izan zitekeela —osabak heredatu zuen borda hartarat , aitona Nikolasek testamentean deliberatuaren arauaz—, zeren batzuetan harat joaiten baitzen urtxintxen eta bertze animalia batzuen ohituren studiatzerat. Edo, Maddalenekin ote zegoen?, bururatu zitzaidan bat batean, zeren eta ez bainuen hura sukaldean ikusi...
‎Galdua nengoen, beraz, zeren, hamalau urte nituen arren eta hamabortz egiteko puntuan, lur berriak ziren haiek enetzat, guztiz berriak: filosofia eta erlijionea ikasi nuen jaun Marcelekin, zientzia osaba Joanikotekin... baina nehork ez zidan nehoiz ere aipatu izan neska edo gona konturik; bai, egia da ezen, noiz eta aita eta ama harrapatu bainituen, isilpeko solas hartan, Ubarneko damen kontu harekin, aztoratu eta asaldatu nintzela, baina solas haren entzuteak, mundu hartarat bulkatu eta harat eraman beharrean, ixtitu eta gibelatu egin ninduen, ezin iguriki nezakeelako deus onik amaren dezepzionea zekarren mundu batetik; bai, egia da, halaber, ezen jaun Marcelek amoriozko kantarik ere kantatzen zigula noizik behin, baina amorio haiek, artean, urrun geratzen eta urrunago gertatzen zitzaizkidan, bertze mundu bateko gorabeherak balira bezala; baina ez, mundu hura ez zen ...
‎Eta, hitz haien aitzinean, guztiz sentitu nuen ezen amaren desiretarat plegatu eta apez izan behar nuela, edo hartarat entseiatu beharra nuela, hain ziren haren hitzak justuak eta egokiak... Eta, ai, nola sentitu nuen, halaber, ezen Jainkoaren probidentziak gidatzen zituela gure pausoak!, zeren eta amak ni behar baininduen, eta ni joan nintzaion; nik hura behar nuen, eta hura etorri zitzaidan.
‎Eta isildu egin zen eta zorrotz behatu zidan, bere kemen guztia behako hartarat bildu nahi balu bezala. Eta erran zidan:
‎Eta nola bekaiztu nituen, aldi berean, sugandilak eta muskerrak, zeren, bizitza osoan arrastaka dabiltzan arren, denboraren zama astunak hartarat kondenatu balitu bezala, bereak baitituzte eta arintgarri baitituzte, aldiz, eguzkiaren oren biribil haiek, orenen orenetan ez oren...!
‎¡ Qué descansada vida/ la del que huye el mundanal rüido/ y sigue la escondida/ senda por donde han ido/ los pocos sabios que en el mundo han sido! , zeren uste bainuen ezen poema hark lur bat eskaintzen ziola ene arima nekatuari eta lur hartarat egin behar nuela nola edo hala. Eta, pentsu haien hausnarrean nengoela, ikusirik amak ezen ez niola deus ere ihardesten, erantsi eta eratxiki zuen:
‎...at kontatu zidan, zeinetik aski bainuke kontatzea nola Axularrek eskatu zion sakristauari, ipuinaren azken aldean, hil zezala mezerdian, ogia eta arnoa sagaratzeko mementuan, zeren Sarako erretoreak baitzekien orduko, halatan baizik ezin beregana zezakeela bere itzala, eta nola Axularrek eskatu eta solizitatu behar izan zion behin, bi aldiz eta hiru aldiz, sakristauak, finean, amore eman zezan eta hartarat ausart zedin.
‎fruitu debekatua nuela osaba Joanikot... Baina, orduan, neure buruari uko eginik, pentsatu nuen ezen, enetzat debeku izan zitekeena, ene ahizpa Emilianirentzat ez, eta hartarat entseiatu nintzen hartaraz gero: osaba Joanikot Emilianirenganat erakartzerat, guztiz alferrik...
‎Eta, presondegitik urrun geundenean, zakutik atera ninduten, eta handik borzpasei egunetarat, don Venancio Roblesen etxalekuetarik hurbil geundenean, berriro sartu. Eta bide guztian Nenbo izan nuen buruan, eta morroiei ere galdetzekotan egon nintzen nola ote zegoen ene zisne beltza, baina ez nintzen ausartu, ez dakit hartarat herabe nintzelako edo beldur nintzelako berri gaixtoren bat emanen ote zidaten... Eta, behin harat heldurik, morroien konbertsazioneetarik jakin nuen ezen haietarik bat don Venancioren bila joan zela... eta, hala, itzuli zen hura handik gutirat, hartu ninduten bi morroiek beren besoetan, ireki zuten ate bat, eraman ninduten eskailera batzuetan goiti, ireki zuten bertze ate bat, atera ninduten zakutik... eta don Venancioren aitzinean aurkitu nintzen, bekoz beko, haren gelan.
‎Izan ere, nork erranen zidan neuri ezen handik urte erdirat Piarres Oihartzabal kapitaina bera etorriko zitzaidala toki hartarat , non bizi baitziren indiar haiek, ezin abegikorrago hartu nindutenak, don Venanciok erran bezala...?
‎...beha paratzen zela, kapitainak erran zidan nola lau urte lehenago itsasoa utzi zuen, eta nola, handik gutirat, gure amaren bisita izan zuen, gutien igurikitzen zuenean... zeren gure amak baitzekien orduko ezen ni harekin ibilia nintzela hango eta hemengo itsasoetan barrena hainbat urtetan, eta zeren ene berri jakin nahi baitzuen, bere arimaren osasunarekin loturik zegoen kontu ezin seriosago batek hartarat bulkaturik...
‎Ordea, ume eta gazte haien artean arraina uretan bezala sentitzen bazen ere, eta beti umore onez egoiterat entseiatzen bazen ere, Antoniok hagitz sufritzen zuen bai eltxoekin eta bai oihaneko hezetasun beroarekin ere, eta ez zen klima hartarat ohitzen eta noiznahi den eritzen zen hargatik.
‎‘Mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen dunala...? Goazen bada harenganat, ea egia den! ’ Eta eskutik atxiki eta mendozatarren egoitza eder hartarat eraman ninduen, xuxen xuxen. Eta, han, mintzatu zen ama etxeko jaun andereekin, ekarrarazi zuten haiek zaldizaina, eta amak galdetu zion:
‎‘Rosak zurekin ihes egiteko asmoa du, baina jakin nahi nuke zuk harekin joaiteko asmorik ba ote duzun... ’ Zaldizainak burua beheititu eta erran zuen: ‘Hobeki pentsatu dut, eta uste dut nahiago dudala egunorozko ogia, egunorozko miseria baino’ Zer min eman zidaten haren hitzek, zeren zaldizainak promes egin baitzidan egun guti batzuk lehenago ezen zernahi egiteko prest zegoela, baita untzia hartu eta Espainiarat ihes egiteko ere, mila sakrifizio eta bertze hainbat buruhausteren artean, baldin zirkunstantziek hartarat bulkatzen bagintuzten! Ordea, ikusten duzu zertan geratu zen haren hitza eta haren promesa, eta asma dezakezu, halaber, nolakoa izan zitekeen ene dezepzinoa... halako moldez, non deliberatu bainuen ezen zuhurragoa izan behar nuela handik aitzina eta ezin gal nezakeela neure burua gizon bategatik... zeren pertsona bat behin eror baitaiteke traba edo behaztopa baten aitzinean, eror daiteke bi aldiz, baina ez hiru, eta ni hirugarrenerako bidean nintzen jada".
‎Zeren huraxe baitzen, gezurra badirudi ere, hamar hamaika urteren buruan soinu hura zinez eta minez aditzen nuen lehen aldia, eta zeren soinu edo kanta bat mila aldiz entzun baitaiteke eta adi, entzun eta aditu ere gabe. Eta zeren, kontu hartaz denaz bezainbatean, halaxe bainengoen ni, bertzalde, ordu arte beltzen mundu hartarat guztiz hertsirik bizi izan nintzelako eta haien kantek, halatan, azalean baizik ukitu ez nindutelako.
‎...haien kantak oihu erdiragarri batzuen gainean sortzen ziren eta, anitzetan —bizitzan gertatzen den bezala, noiz eta bizitzak berak gaina hartzen baitigu, orain oinazetik eta orain atseginetik— harmoniaren arauetarik haratago joaiten ziren, edo hala zirudien bederen, nahiz eta soinu tresnen notak eta oihuak, guztiak ere biltzen ziren, finean, biziaren konpaserat eta atabalaren konpas bizi hartarat .
‎Eta ene desesperantza are handiagoa egin zen presondegi hartarat eraman nindutenean, zeren iduritzen baitzitzaidan ezen hogei urteko kondenarekin nekez atera ahal izanen nintzela ni infernu hartarik bizirik, eta arinagoa izan zitekeela, ondorez, heriotza zigorra, bertze kondena hura baino... gogorragoa izan zitekeelako, zinez, apur bana hiltzea, bat batean hiltzea baino, exekuzione laster baten bitartez.
‎Hamaika pena eta sufrimendu iragana nintzen ni orduko, baina ez nuen nehoiz gibela egin: ez osaba Joanikot bere kalbario hartarat kondenatu zutenean; ez Amsterdamen eritu, eta frantsesen edo napolitarren gaitza harrapatu ote nuen beldur izan nintzenean; ez Alain Coup d’Œil itsas lapurrarekin herstura ezin hertsiagoan egon nintzenean; ez oihanean indiar gorriekin triskantza hura ikusi nuenean, eta ez don Fidelen plantazionean ikusi nituen izugarrikerien aitzinean ere; aldiz, gartzela hartan behin baino gehiagotan e...
‎Eta, bidean aitzina gindoazela, mila burutazio nerabiltzan gogoan, eta orain gauza bat bururatzen zitzadan, orain bertze bat, baina ezin asmatu nuen nola laxa nezakeen nik buruko korapilo hura, zeinak baininderaman eskumuturretako bertze korapilo hartarat .
‎Eta aitona Nikolasenganik jaso zuen bere borda hartarat joan ginen osaba eta biok, urroztarren bordarat.
‎Baina, natorren oraingoz borroka haren abiapunturat eta abiapuntuko mementu hartarat , edo, hobeki, mementu hura baino lehenagokoetarat, zeinetan bakean bizi bainintzen neure buruarekin.
‎Zeren eta osabaren nahietarik bat izan baitzen grabitate azelarazioaren ahalik eta zehatzen kalkulatzea eta hura numero zehatz batez emaitea, Galileok ezin izan zuena... eta osabak ere ezin izan zuena —aitzinatzen dizut—, nahiz eta hartarat gogor eta gotor entseiatu zen.
‎Festa hartarat aurkientza hartako jauntxo eta kargudun kasik guztiak etorri ziren —aitak bere menerat zituenak, hainbat traturen, edo hainbat herriko etxerekin zituen harremanen ondorez—, beren emazte eta seme alaben konpainian; eta etorri ziren, halaber, Ubarneko izeba ilobak: edo Ubarneko dama damatxoak erran behar ote dut, gure aitak deitzen zien bezala, nahiz eta anitz herritarrek erdi sorgintzat zituzten?
‎NATORREN, bada, behingoz, Villagrandeko dukeak jauregirat egin zigun bisitaldi hartarat . Ordea, bisitaldi haren hobeki endelegatzeko, argibide batzuk eman nahi nizkizuke, aitaren hainbat kontu aipagai.
‎Amsterdameko taberna haietarik batean izan zen, noiz eta goiz erdian hartarat sartu eta gizon hura ikusi bainuen, eskuan liburu bat zuela. Eta, liburu bat zuelako edo, gizon hark erakarri egin ninduen hatsarretik.
‎Eta hiru euskaldunok hartarat deliberaturik geunden, nahiz eta Joxe halabeharrez zetorren, Potosi burutik ezin kendu zuelako... eta hirurok ginen, halaber, beldur, zeren eta guztiek erran baitziguten ezen mila mehatxu eta bertze hainbat ondiko garaitu genituela, esperientzia hartarik eta jin joan haietarik bizirik aterako baginen.
‎Zeren zinez baitziren haren asmoak guztiz sendoak eta gibelaezinak eta, behin erabaki hura harturik eta puntu hartarat heldurik, ez zen, bere xedeaz eta finaz denaz bezainbatean, zahiarekin eta hondarrekin kontentatuko zen gizona, baina irinarekin eta hoberenarekin. Eta zeren zinez baitzeukan bere baitan erroturik Asiskoaren spiritua, etsenpluarekin predikatzerat zeramana, eta zeren hura ez baitzen berea erdiets arteino baratzen, halakoak ere baitziren haren perseberantzia eta fermutasuna...!
‎...k ere, noiz eta pentsatzen bainuen ezen etxe batean herts nintekeela bizitza osorako, haurrez inguraturik, zorabiatu eta eldarniatu bezala egiten nintzen, eta, ene baitaren baitarik, erraien mintzoaz mintzo zen boz bat aditzen nuen, zeinak kontseilatzen baitzidan ezetz eta ezetz, ez hartzeko deliberamendu hura, zeren ezin bainuen libertatearen haizea lau horma hertsien mugetarat eraman eta espazio hartarat urritu eta murriztu.
‎Desterru hura, beraz, distantzian eta legoatan ez zen luzea ez neurtezina, baina nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik tipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien, hala egiten zitzaien gure odoleko gizon emazteki haiei eskumenean zirudiena eskuragaitz, desterrua kasik jasanezin egin arteraino. Sentimendu haren gutitzeko eta leuntzeko, eta, bide batez, habia berrirat moldatzeko eta estatu hartarat ohitzeko, on zuketen bakezko eta soseguzko giroa; ordea, bai Lapurdin, bai Nafarroa Beherean, eta bai Zuberoan ere, noiznahi den pizten ziren katoliko eta protestanten arteko aharrak eta liskarrak —hala nola Charles de Luxe eta Belzunzeko jaunaren artekoak—, etxegoiendarrak saihesterat eta ekiditerat entseiatzen zirenak, eta ekidin ere zituztenak nola edo hala, baina beren baitarik eta ...
‎Eta deiadar hark istantean eragin zidan bozkarioa eta alegrantzia...! Eta haren aurpegia eta betartea, exagerazioaren eta soberaniaren keinu hartarat bildua, eskultore anonimo batek gorputz hartan izuaren arima zizelkatu balu bezala, supituki eta deblauki...! Eta handik gutira emazteki guztiak hasi ziren oihuka, baita dukesa ere.
‎Baina natorren berriro afari hartarat , eta derradan ezen gauza bakarra zekitela edo jakin uste zutela tenore hartan afaldarrek: ezin joan zitezkeela osabaren kakategirat, baldin sugegorriren baten bisita izan nahi ez bazuten bederen.
‎Izan ere, ez ote gara, bada, halakoak, jaun André, Adan eta Ebaren denboratik, zeren zuhaitzetik ez jateko debekua jaso zutenean piztu baitzitzaien haiei ere hartarako gogoa eta desira, halako suertez, non egin behar ez zutena egin baitzuten hondarrean? Eta afaldarrei ere bertze hainbertze, zeren, nola baitzekiten ezin joan zitezkeela kakategi hartarat , uste zutelako ezen sugegorriek habiatzat hartu zutela, hala etorri zitzaien guztiei, handik berehala, harat joaiteko gogoa, baina nola ezin joan baitziren, haurdun geratzeko perilean jarri nahi ez bazuten bederen, hala barreiatu eta sakabanatu ziren jauregiaren gibelaldeko landetarat, hertze aharratuen kolerari bide baten emaiterat osaba Joanikotek haiei guztiei oihuka adierazten zien bitartean ... Eta Villagrandeko dukea ere harat joan zen, nahiz eta bertzerik ere egin zezakeen:
‎Zeren uste baitut ezen kezka hark —eta bertze huts egite hark, finean— eraman zuela eta bulkatu zuela bere bakardade hartarat eta isilik egoiteko deliberamenduaren hartzerat, tabakoa erretzea eta ahotik kea egoztea bertze atseginik ez bertze dibertimendurik ez balu bezala... zeren don Frantziskorekin xakean aritzeari ere utzi egin baitzion apur bana, baita bakarrik aritzeari ere, aitarekin diskusione hura izan ondoren, ehundabatgarren kanoiari buruz.
‎Ordu arte itzal bat bezala bizi izan zuèn bertze kezka hark bere lekua eta bere gorputza aurkitu ote zituen apur bana aitonaren baitan? Zeren orain denbora gehiago baitzuen hartan pentsatzeko eta zeren lehen hutsegiteak bertze hutsegite hartarat eraman baitzezakeen —guztizkorat eta behin betikorat— ohar zitekeelako, ororen buruan, ezen falserian eta gezur handi baten gainean eraiki zuela bere bizitza. Eta gezur hark zain ezin luzeagoak izan zitzakeen, erran komunak bertzela bazioen ere...
‎Baina, neure senak erabaki adimendutsu hartarat bulkatu baninduen ere, egoera hark ez zuen luze iraun, ondikotz.
‎Esker mila". Uste dut anaiari eskerrak behin emanen eta orduan eman nizkiola, eta uste dut, orobat, ezen haren nagusitasuna onartzeko eta hartarat ohitzeko bidean jarri nintzela, hartaraz gero... baita anaia behar bezala estimatzeko eta maitatzeko bidean ere, eta hala oroitzen dut bertze eszena hura, udazken batean —urte hartako udazkenean izanen zen, segur— anaia eta biok basoan jostetan ibili ginenekoa, orbelaren gainean besarkaturik, arrodaka, munduko umerik zoriontsuenak bagina bezala, urrunetik alboka baten notak eta soinuak ...
‎Zeren, aitaren eredurat eta denbora hartako bertze anitz handikiren eredurat, anaia superstizios samarra baitzen —are gehiago Ubarneko dama gazteak hartzarena iragarri eta iragarpen hura bete zenetik—, eta ni, berriz, ez, zeren osaba Joanikotek halaxe erakutsi baitzidan, eta hartarat ohitu ninduen... eta, ohitu ez ezik, irabazi ere egin ninduen, noiz eta Pagabasoko zuhaitz hartarik eseki baitzen, etxeko morroi neskameak etxerat itzultzen zirela, beldurraren beldurrez, ileak lazturik. Eta orduan, oroiturik nola behin batean aitona Nikolasek zirikatu zuen gure aita kontu harekin, erran nion:
‎Izugarria izan zen bi mutilek beren ezpatekin eskaini ziguten ikuskizuna, hain izugarria, non gehiago baitziruditen biek ere zaldunen nobeletako protagonistak, haragi hezurrezko izakiak baino. Aitak, ohi bezala, inguruneko lagunak eta jauntxoak gonbidatu zituen festa hartarat , baina baita, ohi ez bezala, haien emazteak eta seme alabak ere, eta, beraz, batzuen eta bertzeen artean, berrogeita hamar lagunez goiti izanen ginen, haietarik erdiak edo neska mutil gazteak. Uraitzeko jaunak bazituen hiru alaba gazte, zein baino zein ederragoak, eta bai haiek bai bertze neska guztiak ere liluraturik bezala egon ziren bi ezpatariei beha, halako moldez, non ezin afirma bainiezazuke zeinek zein distirarazten zuen joko hartan:
‎Bucciok bere kutxa hartarat eraman zuen, eta bere emaztearen aitzinean erran zuen:
‎Guztiz bertzelakoa zen, zinez, koadro hura: sufrimendu neurtezin baten espresionea zen, eta guztia zegoen, halatan, neurri gabeko neurri hartarat eramana; formen eta koloreen uholde bat zen, eta formak beren bidetik ateratzen ziren, koloreak beren ubidetik, baina, halarik ere, guztia ez zen nahastekamendu huts eta desbide; pintzeladak bortitzak ziren, bizkorrak eta desjosiak, protesta baten etengabeko seinaleak eta aieruak balira bezala, pinturaren ohiko kanonetarik kanpoan zeudenak eta kanonetarik haratago zihoazenak, bihotz baten oinazer... ederra zen, zinez, eta birao baten ederra zuen, libertatearen ederra zuen.
‎Eta, halatan, bada, bide hartan barrena egin nituèn urratsik gogoangarrienei xuxen natxekiela, natorren bertze mementu hartarat , noiz eta bertze karrika haietan barrena egin bainuen... edo egin genuen, hobeki, zeren eta dozena bat lagun baikindoazen, Itsasoko Amakoak... guztiok ere ongi armaturik, desarrarako prest...
‎Eta nik irri eta irri egiten nuen, bigarren pitxerrari ekiten nion bitartean, kurkaz kurka. Eta nola igartzen nuen ezen kurka bakoitzak gero eta ausartago egiten ninduela, jaun André!, kontzientzia ontzi bat balitz bezala eta nik edaten nuèn garagarnoa ontzi hartarat xuxen balihoakit bezala, non ito baitzen, finean, barrendik estutzen ninduen harra eta betiko harra. Eta, horrela, hatsarreko urduritasunaz ahantzirik, gogara nengoen orain ni ere, joko erdi lizun erdi inozent hartan murgildurik... harik eta Manexek, lekutik altxaturik eta neska haietarik bati gerritik atxikirik, erran zuen arte:
‎finitua infinituan urtzekoa, baina baita, aldi berean, infinitua finituaren mugetarat ekartzekoa ere? Eta, baldin amorioaren kontra ez banago, zergatik egon nuke komunionearen aurka, jakinik ezen sorburu eta iturburu bera dutela eta infinitutasun egarriak iturri hartarat garamatzala, batean bide batetik: emazteki bihurturikako jainkosa baten gorputzaren bitartez; bertzean bertzetik:
‎Eta hain ohoraturik sentitu nintzen haren hitzekin eta hark eskaintzen zidan karguarekin, non, neure ergelkerian, musu eman bainion masailean. Eta, handik aitzina, solasean segitu genuen, eta Mignon, neure amoriorako gaitasun ustezkoa berriro goratu ondoren, bere bizitza kontatzeari lotu zitzaion... etxe hartarat iritsi eta biok gela batean bakartu ginen arte.
‎Eta, Mignonekin bizi izan nuen lehen esperientziaren ondotik, zalantzak berriro bururat etorri bazitzaizkidan ere, zeren eta pentsatzen bainuen batzuetan ezen deabruak baizik ezin zitzakeela biderat ene urrats gaixto haiek, eraman nindutenak, alde batetik, engainamendu hartarat , zeinaz baliatu baitzen Mignon ni galtzoinik gabe eta poltsarik gabe uzteko, eta, bertzetik, estatu nigargarri hartarat, zeren, kontu hartaz denaz bezainbatean, ezin gaitzago eta ezin irrigarriago geratu bainintzen, neure kontzientziaren aitzinean bai bederen; halarik ere, bada, zalantza haiei bertze deliberamendu sendo hura zerraien, bulkatzen ninduena, neure erroen erroetarik eta erraien erraie...
‎Eta, Mignonekin bizi izan nuen lehen esperientziaren ondotik, zalantzak berriro bururat etorri bazitzaizkidan ere, zeren eta pentsatzen bainuen batzuetan ezen deabruak baizik ezin zitzakeela biderat ene urrats gaixto haiek, eraman nindutenak, alde batetik, engainamendu hartarat, zeinaz baliatu baitzen Mignon ni galtzoinik gabe eta poltsarik gabe uzteko, eta, bertzetik, estatu nigargarri hartarat , zeren, kontu hartaz denaz bezainbatean, ezin gaitzago eta ezin irrigarriago geratu bainintzen, neure kontzientziaren aitzinean bai bederen; halarik ere, bada, zalantza haiei bertze deliberamendu sendo hura zerraien, bulkatzen ninduena, neure erroen erroetarik eta erraien erraietarik, iraganarekin hausterat... bai amari eta bai aita Bartolomeri ere mendekua hartzerat berriro, eta nehoiz baino gog...
‎edo ez genituen puta haiek salatzen, zeren ezein salatzailek ez baitzuen nehor salatzeko eskubiderik, baldin berak ere salatua izaitea merezi bazuen, nola izan baitzen gure kasuan, etxe galdu hartan fornikatzen harrapatu gintuztelako; edo, egitekotan, uko egin genion nork bere poltsaren jabetasunari, puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak, eta hargatik ebatsi zizkigutenez gero, hain zuzen ere, diru poltsak, nezesitate handian zeudelako. Eta, puntu hartarat iristen zela, guardia buruak erran zigun are boz sendoagoaz ezen kontent ere egon gintezkeela, zeren, alde batetik, hagitzez ere hobe baitzen gure diru haiek bide onetik bideratzea, nola egin baitzuten puta haiek, beren ohoinkeriaren fruitua karitatezko edo miserikordiazko obretan enplegatzen zutela, beren seme alaben mantenuan, gizalegeak eta Jainkoaren legeak manatuaren arabera; ezen ez bide ga... gaur izen bat dute, bihar bertze bat; gaur iduri bat dute, bihar bertze bat..."
2012
‎Emma buruhausten ari zen hartatik nola irten, noiz eta sukaldaria sartu eta tximiniaren gainean paper urdinezko biribilki txiki bat laga zuenean monsieur Derozeraysen partetik. Emma jaurtiki zen hartarat , ireki zuen. Hamabost napoleon zeuden.
2015
‎Humusetik gatozenak hartarat ari eta
2016
‎Bibliaren itzulpenaren aurkezpenaren Harpe izeneko areto hartarat bakea itzuli egin zen eta itzultzaileak azken adierazpenetan ari ziren, nork idatzi zuen hebreerazko itun zaharraren testu sakratua berriro adieraziz. Batzuek Moisesek gauzatu zuela zioten, besteek aldiz, idazle anitz izan zirela eta emeki emeki, mendez mende, testu berriak erantsiak izan zirela, bai Josueren eskutik, baita ere Jeremiaserenetik, Israelgo herria salbaturik egon zedin.
2022
‎Denbora tarte txikia pasa zen egongela hartarat haur gehiago biltzerako. " Momentu hartan bertan guraso batzuk hasi ziren kristau ikasbidea, katixima, euskaraz irakasteko eskatzen.
‎Haur gehiago zirela eta, aseguru baten beharra sortu zitzaien hasmentan, eta ordainketak egiteko bankuko kontu bat ere bai. Horretarako guzirako elkarte bat sortu behar zutela pentsatu zuten, eta bertze hainbat euskaltzale hasi zen biltzen elkarte hartarat . Sehaskako haurrentzako elkartea izanen zen, sei urte azpikoentzat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia