2000
|
|
Zeren, ez al zen, bada, osaba Joanikot heresea, eta ez al zen, halatan, izurri ororen izurri eta iturri, hobendunen hobendun eta kulpanten kulpant? Eta ez al zen zilegi, hartaraz gero, edozein gauza, eta ez al zuten hargatik ikusleek osaba hatzez seinalatzen eta beren hatza fletxa bihurtzen, beren baitako gaitz guztiak jaurtikitzen zizkiotela, zeren zinez baita errazago geure miserien eta geure itsuskerien kulpa eta ho bena bertzeei egoztea eta leporatzea geure buruari baino, eta erraiten ziotela ana thema sit,
|
haren aldean
on eta onest senti zitezen, nola senti baitziren?
|
|
Nire gaztetan berritzat jo arren, halako adjektiboa aspaldi merezi ez zuen auzoan zegoen" Casa Alvarez". Barra Alde Zaharreko ostatutzarrik zirtzilenetatik aspaldi desagerturiko xafla metalikoz forratua zuen, eta paretei eta lurrei begiraturik," Lisboak", bere utzian ere, Versalles ematen zuen
|
haren aldean
. Jantoki zikinean, hezueriak jotako haizegailu batek giroa freskatzeko itxurak egiten zituen.
|
2002
|
|
Alba eta Lazioko jendetza ere ugaria zen eta artzainak ere elkartu zitzaizkien horiei. Erraz itxaron zezaketen guztiek txikia izango zela Alba eta txikia Lavinium, eraikiko zuten hiri
|
haren aldean
. Gero asaben gaitzak, boterezaletasunak, oztopatu zituen asmo horiek eta zorigaiztoko borroka sortu zen hortik, nahiko hasiera lasaia izan bazen ere.
|
2003
|
|
Neskatilaren eskuak, berriz, lotuta bezala zeuden, nora jo asmatzen ez zutela. Umegorri bat zen
|
haren aldean
, pentsatu zuen, maitasun jokoez ezer ez zekiena. Hala ere, ahoa betetzen zion zoriontasunean kontzentratzea erabaki zuen.
|
|
Ekintzak ez zuen aparteko zailtasunik. Berak ezagutu zuen zibilen patruilen kontra eraso egiten zen aspaldiko garai hura, eta
|
haren aldean
lan erraza zirudien maisuarenak. Hala ere, hasieratik harritu zituen Idoiak ekintza berak bakarrik egiteko erakutsi zuen aldarteak.
|
2004
|
|
Feli ondoezik sofan jesarrita zegoen eta haren alboetan alaba biak, Saioak eskuan ur baso bat zuela hitz laztanak esanez eta Anek esku bat amaren eskuan eta beste besoarekin haurra bularrera eutsiz, Aldai leiho ondoan mobiletik hizketan ari zen eta Dimas
|
haren aldean
eskuak poltsikoetan eta begiak arrunt irekita zegoen, bitartean osaba Esteban hezur-hutsa eta bere emazte Antonia pintarratua azaldu ziren eta Feli haiei esplikazioak ematen ari zitzaien.
|
2005
|
|
Gasteizko aldi horretan 36 ale irten ziren, hamabosterik behin bat, 1878ko uztailean hasi eta 1879ko abendurarte. Aldizkari berria, Madrilen sorturiko Revista de las Provincias aitzindari
|
haren aldean
neurri txikiagokoa zen. Zehazki Gasteizko proiektuak 16x23 zentimetroko azalera zuen, El Ateneo aldizkariak izandako neurri bera eta Iruñeko Revista Euskara-k zuenaren parekoa.
|
|
Gerra ondoren auzo bati lotua ez zen lehen konpainia berau, HondarribikoAlardean parte hartzera ere gonbidatua izan zen 1943an. Urte hartan bertan, JoseManuel Estomba apaizak konpainiaren gerra aurreko estreinaldi hura gogorarazteneta goraipatzen zuen, eta
|
haren aldean
, areago goraipatzeko seguruenik, jadagaltzaileena zen kontrako iritzia erkatu: «Eta biharamunean,. Voz de Guipuzcoa, ezkerreko egunkariak Buenos Amigos-ez jardun zuen.
|
|
Txostenak argitu bezala, foru-milizien teoria Trantsizioan sortu zen, ideologia euskal nazionalista berriak22. Alardeak= Irun eta Hondarribia Espainiako ate?
|
haren aldean
–Alardeak= euskal autogobernuaren militarraren adierazle, itxuraldatu zuelarik.
|
|
Ospitalean, goizegi munduratutako jaioberrien kutxa metalikoetan, abaroan zegoela esaten zuten gurasoek, nahiz kableek gorputz osoa marraztu. Azala horitua erabat, zimurtuta, ondoko umeek,
|
haren aldean
, txekor sendoak irudi. Siestarik luzeena egiten ari zela esaten zuten, mugitzen zen bakoitzean buelta emateko prest beti.
|
2006
|
|
Horrenbestez, duela hiru urte diagnostikatu zen egoera
|
haren aldean
gaurko panorama hobea al da?
|
2007
|
|
Euskal Herriko Unibertsitatearen EHUX sistema eragilea. Baina
|
haren aldean
ere Dinuxek badu beste bereizgarritasun bat: euskara hutsezko sistema eragilea da, hau da sistema eragilearekin batera datozen programa gehienak euskaraz daude, guztira ehundik gora:
|
|
Balantze positiboa segurtasun neurrietara ere hedatzen da: ezintasun fisiko eta psikikoak nozitzen dituzten pertsona zaharrak babesteko ekipamenduetan segurtasuna delako hori funtsezkoa da; horrela bada, 2002 urtean eginiko txosten
|
haren aldean
, oraingo egoerak hobera egin du.
|
|
Etxea ez zen txikia. Etxe txikia, etxerik txikiena ere, handia da
|
haren aldean
. Etxe txikietan familia bat aise sar daiteke, ijito familia bada ere, eta hankak zabalik lo egin dezakete, estorbu handirik gabe.
|
|
Carmenen niniketan landatu nituen nereak, ameslari. Bat-batean, bizitza osorako
|
haren aldean
egotea baizik ez nuen desiratzen. Bilbon bizitzea?
|
2008
|
|
Han, noski, bere egurraren berri badute, batik bat eraikuntzan erabiltzen dute. Zutik dela, izerdia ere kentzen zaio zuhaitz honi eta garai batean kautxuaren tankerako goma sortu nahi zen, baina
|
haren aldean
eskasa nonbait. Hala ere, golferako piloten azala gozatzeko ez omen da hoberik...
|
|
Txanpon bilduma harrigarria zen, Billy Bonesena adinakoa moldeen aniztasunaren aldetik, baina
|
haren aldean
hain zen handia eta askotarikoa non nik uste sekula ez dudala haiek sailkatzerakoan hainbat gozatu. Baziren han txanpon ingelesak, frantziarrak, espainiarrak, portugaldarrak, georgeak eta luisak, dobloiak eta bigineakoak eta moidoreak* eta zekiak*, Europan azken ehun urteetan izandako errege guztien erretratuak, soka muturrak edo armiarma-sare puskak ziruditen irudiez estanpaturiko Ekialdeko txanpon bitxiak, txanpon borobilak eta txanpon koadratuak, eta erditik zulatutako txanponak, lepotik zintzilik eramateko balira bezala.
|
2009
|
|
Gizona hogei urte zaharrago izan arren, umea zela ikusi nuen. Ni
|
haren aldean
helduago, indartsuago nintzela.
|
|
Hankamotza zen txiki-txikitatik Maria Jesus ahizpa nagusia, eta egurrezko oinetako itsusi bat janzten zuen. Argia nintzen
|
haren aldean
, eta bera baino politagoa. Sorbaldetan marrazkiak egiten zizkidan ile beltz kizkurra neukan orduan, distiratsua eta sarria eta, neska gehienek ez bezala, solte eramaten nuen nik.
|
|
Henrikeri bixar mehea ageri zitzaion aho inguruan. Hura luzeagoa zen oraino, eta ni, berriz, mehaxka
|
haren aldean
. Gainerakoan, ile gorria, sudur kakoa, kokots ñimiño txorrotxa, kopeta garaia...?
|
2010
|
|
Adierazpen askatasuna dago batetik, bai, oinarrizko eskubidea dena, bere muga eta bermeekin, eta ongi egiten dute artistek hura aldarrikatzen. Baina
|
haren aldean
badago beste askatasun bat ere: kontsumitzailearena, ikuslearena.
|
|
Iaz kaleratu zuen aurreko eleberria Austerrek, Ikusezin (Alberdania), eta
|
haren aldean
, Sunset Park narrazioa jarraitzeko exigenteagoa edo egituran nahasiagoa dela uste du Mujika Iraolak. Ezaugarri hori nabarmendu du Aranak ere, hain zuzen, goraipatzeko.
|
|
Hezkuntza aipatu duzunez,
|
haren aldean
esfortzu handiagoa aitortu diezu komunikabideei hizkuntza malgutzeko orduan, hau da, komunikabideak malguagoak ote diren kritikatzen duzun araudi hori aplikatzerako orduan.
|
|
Bere etxeko egunerokotasun satsu hori gero eta ziztrinagoa eta eramangaitzagoa egiten zitzaion Kepari, Lauraren familian sumatzen zuen arraitasun
|
haren aldean
batik bat, nahiz eta Laurak behin eta berriz esan bere familia kutrea bezain faltsua zela. " Nik erakutsiko nizuke zuri zer den kutrea" pentsatzen zuen bere artean Kepak.
|
|
" Nondik atera duzu hau?", galdetu zion gizon beltzaranak erriflea aztertuz. Oso arma polita zen, nakarrezko hornidurekin;
|
haren aldean
, soldaduen armek mende bat lehenagoko tramankuluak ziruditen. " Ameriketatik ekarri nuen."" Probatu egingo dut." Gizon beltzarana terrazaren petrileraino joan zen, eta han beheko zuhaitzei begiratu zien arretaz.
|
|
Bazuen kriminal haiek eragiten zituzten torturen berri, begiak ateratzen zituztela koilarak erabiliz, edo burdin-txapa goritu batera botatzen zutela jendea behin eta berriro. Sufrimendu
|
haren aldean
balaz hiltzeari gozo irizten zion. Gainera, justizia kontua ere bazen.
|
2011
|
|
Korridorean sartu orduko Mikel ohartu zen bidean bururaturiko izugarrikeria guztiak motz gelditzen zirela triskantza
|
haren aldean
. Haize zirimola batek iraulita bezala, liburuak, arropak, apaingarriak eta era guztietako objektuak nolanahi sakabanaturik zeuden, ibiltzea zailtzeraino.
|
|
Besteak ez dira ezer
|
haren aldean
.
|
2012
|
|
—Leopoldo Il.a bezalako maitalerik ez da inoiz izan —esan zuen— Urteak beharko dira haren markak hausteko. Ni neu ez naiz atzera ibili, eta suerte pixka batekin 200 emakumea konkistatuko dut laster, baina
|
haren aldean
umegorri bat naiz. Eta Chrysostome, zer esanik ez.
|
|
Ustekabeko geldiune batean, erruletak bere aspaldiko kide hura erakutsi berria zion— Sekula ezagutu dudan gizonik ausartena zen. Hemen Yangambin askotan entzun izan dut nik neuk ez dakidala ikara zer den, eta Chrysostomez ere entzun izan dut gauza bera, baina biok ala biok ere txepel hutsak gara soldadu
|
haren aldean
. Emakumeekin ere izugarria zen.
|
|
|
haren aldean
katakumea da Dzierzynski.
|
|
Horren erhoitz eta erreketarik, iturri burrusten hatsa bizi pitzgarriki dator ene bihotzera. Jan eta, aitatxik lo pixka bat egiteko orduan,
|
haren aldean
jarririk, mila amentsetan nindagon asma ez nezakeen etorkizunaz. Aratsalde apaleko lana nuen maiteenik; egunean pikatu iratzea bide hegira bil eta hor metaren egitea, aitatxik espalak emanez, pentsa urgoi nintzanez!
|
|
Ni ez nindaike gai hor sartzeko Saintes-eko auzitegian txeke ixtorio hortarik garbi ateratuz baizik. Horrara ere, galdea zelarik behar nuen lehenik Jonzac-era joan ene abokataren pagatzera, gero,
|
haren aldean
tente, auzitegian agertzeko.
|
2013
|
|
Hamabortz urte iraganak ziren geroztik. Orduko
|
haren aldean
, ustekabe tikiagokoa zen haitz gaineko ikuskizuna. Arroxelako lehen egun hartan baino nagiago kulunkatzen zen itsasoa; eztiago jotzen haizeak.
|
|
Oso-oso gaixorik dago, egon ere, eta ikaragarri sufritzen ari da, hori bai, munduko eroapen handienaz, beti bezala, inoiz ezagutu dudan barrenik eztiena duelako, horretan ez dauka parerik. Askotan esan ohi diet beste alabei
|
haren aldean
ezertxo ere ez direla. Gela pollita duzu hau, Bingley jauna, eta ikuspegi xarmagarria, harri txintxarrezko bide horrena.
|
|
haren moduko gaiak darabiltza, eta sinboloetara jotzen du bere olerkietan. Baina
|
haren aldean
, deskripzioetarako joera handiagoa dauka eta herrikoiagoa da hainbat ezaugarritan: estrofa mota batzuk, herri kantuen erara atondutako estrofak, herri kantuen aipamenak, konparazioak, paralelismoak?
|
|
Zerua ere ikutu egiten dugu filosofia naturaletik joanez, Socrates, Platon, Aristoteles eta eskolastikaren bururapena den tomismoa, filosofia kristauaren erreferente gorena. Harek bai zuela idazten argitasunaz,
|
haren aldean
nire estiloa pobrea da eta antojadizoa, miserablea, harek latin admirablean nik nire euskara maitean. Baina ni mende batzu geroago iritsi nintzen mundu honetara, eta ezagutu dut Tomasek ezagutu ez zuena, hala nola nominalismoa.
|
|
Txistuaren lagungarri jo ohi da, atabala bezala. Baina,
|
haren aldean
, altuagoa eta estuagoa da danbolina.
|
|
Behi hura, eta bere patuko milaka behi, milioika behi, ez ziren La vache qui rit gaztatxo-kutxan marraztutakoa bezalakoak; garrasi egiten zuen txerria ez zen Babe, The Sheep Pig; komikietako edo telebistako mustangak ez ziren maldako hesian zeudenak.Ohi bezala, gai ustela azaltzen zen distira goxoaren azpian. Daniel Sadaren eran esanda, errealitatea desertua zen, eta errepresentazio guztiak,
|
haren aldean
, dekoratu hutsak.
|
|
Hi, Marko,
|
haren aldean
zoragarria haiz. Ez nindukean inoiz engainatuko, ez hidakeen gezur bat bera ere esango.
|
2014
|
|
Osaba-izeba eta lehengusu aparatu konplexu horrek. Bazkarian argi utzi dute, begiraden gurutzaketa eta sarkasmo fina erabiliz, aurreko neska-lagun jator eta eder eta on eta apropos
|
haren aldean
, azkenaldian Josebari atera zaion tumore bat iruditzen zaiela. Tentsioa jasangaitza izango zaion itxaropena dute.
|
2015
|
|
Euzkadi guztiak Donostian ekoitzi zirelako. Salbuespena, jakina, Pott genuke, Bilbon kokatua98 Atxagak berak Donostia kanonikoegitzat jotzen zuen, eta
|
haren aldean
, Bilbon askoz ere giro heterodoxoagoa aurkitu zuela kontatzen du. Bilbo euskal literaturan periferia zen, periferiaren erdigune akaso.
|
|
Ez nuen hartu lorea, eta lorea galdu nuen. Nire andregaiak lore-izena zuen, Arrosa, eta arrosa guztiak ez ziren ezer
|
haren aldean
. Edertasunaren itzala edo ximeldura, ez besterik.
|
|
Ene, esan ohi zuen Lilyk, baina berak aita zeukan; etxea; baita, esatera ausartu balitz, bere pintura ere. Baina hura guztia huskeria zen, birjinala, beste
|
haren aldean
. Gauak azkena jotzean, ordea, eta argi zuriek errezelak erdibitzean, eta lantzean behin txoriren bat lorategian txioka hastean, berak etsi-etsian kemena bilduz bere burua salbuespen moduan aurkezten zuen lege unibertsal hartan; bere buruaren alde egiten zuen; bakarrik egon zalea zen; bere buruaren jabe izatea; bera ez zen horretarako egina; eta topo egin behar izaten zuen begi ezin sakonago haiekin, eta aurre egin Ramsay andrearen ziurtasun xumeari, umetu egiten zen?, Lily kuttuna, Briscoe txikia, tuntuna zara.
|
|
Ezin imajinatu Jose putzuan bezala sentituko nintzela eskolako patio bakartian. Bai desberdina La Mère de Dieu
|
haren aldean
.
|
|
Lekaiotan ere ez zuen lan kaskarrik egingo halako birika eta eztarriarekin. Aurtengo Irrintzi lehiaketako irabazlea, ahuntzaren eztula,
|
haren aldean
.
|
|
Aurretik, 2007/ 2008 ikasturtera arte, matematikako eta matematikaren didaktikako trebakuntzan Cabri II Plus softwarea erabili da. GeoGebrak Cabriren antzeko ezaugarriak dituen arren (2 irudia), baditu,
|
haren aldean
, abantaila nabarmenak ere.
|
2016
|
|
Garbiñe Biurrunen aukera
|
haren aldean
ustekabea izan da EAEko Ahal Dugu-ko zuzendaritzak Pili Zabala ateratzea primarioetarako lehendakarigai modura. Baina hor doa hura, abentura berri batera.
|
|
Bestetik, «nobelaren linealtasunarekin haustea», eta zehatzago, bidaien literaturako arau eta estiloa eraldatzea: «Katedrala beti izan zen eraikuntza zabalegia edozein bidaia liburutan, eta gizon-emakumeak, ostera, figura txiki batzuk
|
haren aldean
. Baina Sterne erabat gai izan zen katedrala alde guztiz saihesteko.
|
|
Ordura arte, bidaiariek perspektiba eta proportzioaren lege jakin batzuk bete izan zituzten. Katedrala beti izan zen eraikuntza zabalegia edozein bidai liburutan, eta gizona figura txiki bat, benetan ñimiñoa,
|
haren aldean
. Baina Sterne erabat gai izan zen katedrala alde guztiz saihesteko.
|
|
Inoiz baino gehiago hitz egiten zuen bere betiko moduan, keinu maleziatsuak eginez. Eta guk zer esango eta ezetz, denok batera, ez zela egia, den-dena ezin hobeto zegoela, baita jokalekua ere, eta parkearen inguru berdea goraipatzen genuen, esanez
|
haren aldean
hiriko beste parke pribatu guztiak, Massari dukearena barne (Bruno Lattesek esan zuen: justu Micòl eta Alberto elkarrekin kantxatik irten ziren unean, eskutik helduta), lorategitxo burges apainen mailan baino ez zirela geratzen.
|
|
Alberto gaixoa!, errepikatu zuen. Bera,
|
haren aldean
, indartsuagoa zen, askoz bere buruaren jabeagoa: bakarraldirik latzenak jasateko gauza, beharrezkoa bazen.
|
|
alemanak datozen ipar alde hartatik ahalik eta gehien urruntzea. Iheslarien samalda saldatsu horren tartean ibiliko dira noski gure Begoña eta honen guraso asaldatu, aztoratu eta atsekabetuak; beren durduzamendu eta nahigabeak gorabehera, abantaila nabarmen bat dute halere, bideko lagun daramaten jendetza itxuragabe
|
haren aldean
: beraiek ezagutzen dutela sikiera zer den ihesi joan beharra, etsaien lehergailuak orpoetan sentitzea, helmuga jakinik gabe bideko hautsa biltzea, zikin, goseak, lurjota eta noragabe ibili arren ondotik datorkeena oraindik ere okerrago izan litekeela jakitea; hori dute abantaila bakarra, antzeko infernu batetik pasa izana halakotzat har baliteke bederen, gainerakoan besteen pare daude hirurak ere.
|
|
" Gerlari ohiek, bi gerletako gizonek bat egin behar dute Petainen inguruan eta
|
haren aldean
. Batzuek eta bertzek ahantz ditzatela lehengo kalapita bideak, orhoituz bakarrik, batasunak chutik duela atchikiko Frantzia.
|
|
Carlo Militello, Carlo Martel ezizenez ezagutua, bai nagusi-aireak zeuzkalako, baita etsaien aurka mailukadak bezalako hitzak erabiltzen zituelako, baita mailukadak baino okerragoak ziren ostiak ere. Intrantsigenteena, zurrunena,
|
haren aldean
Ho Chi Minhek, manifestazioetan ahotan hainbestetan hartzen zutenak, sozialdemokrata erreformista txatxu bat emango zuen.
|
|
Armairu
|
haren aldean
dena da ona.
|
2017
|
|
suge batzuen forma zuten argimutil biribilkatu batzuk eta Txinako ahate baten itxura zuen te-ontzi bat; haren moko irekitik etorriko zen tea. Zein aspergarria eta forma gabekoa zen jolas-gelako te-ontzia
|
haren aldean
. Eta kotoi lurrintsuz bete-beteta zegoen sandalozko kutxa bat; kotoi-geruzen artean, letoizko figurak zituen:
|
|
»Gure aita bai, hura bai bazela benetako palikaria. Ez begiratu niri, ni
|
haren aldean
fitsa nauk-eta, haren zapata zolaraino ere ez nauk iristen ni. Munduak espantuz aipatzen dituen behialako greko zahar haien kastakoa zuan hura.
|
|
Gela epeltzen ari zen. Sukaldean batetik bestera zebilela, gosarirako osagaiak bere inguruan biltzen, otordua koordinatzen, Dilseyren azalak tonu lustretsu, oparoa hartu zuen laster, lehentxeago bai bereak eta bai Lusterrenak erakusten zuten errautsaren antzeko tonu
|
haren aldean
. Arasaren gaineko horman, ikusezina gauez izan ezik, lanpararen argitan, eta orduan ere bere sakonera enigmatikoa agerian utziz orratz bat besterik ez zuelako, erloju batek tiki-taka egiten zuen, eta une hartan, aurrena hots bat atereaz eztarria garbitzeko bezala, bost aldiz jo zuen.
|
|
Noiz? Guri ez noski, gu umetxoak ginen
|
haren aldean
, eta beldurra ere ematen zigun haren musaje oker eta iletsua ikuste hutsarekin. Baina izan ziren beste batzuk gu baino ausartagoak, edo Laliren eskuzabaltasunari etekin handiagoa atera nahi izan ziotenak.
|
|
Berak ikusi bezala gertatuko zen egiaztatzeko irrikan zegoen. Bere biziak ez zuen garrantzirik barruko gura neurrigaitz
|
haren aldean
. Goiz hartako jakingurak normaltasunaren muga guztiak eta gizaki guztien arrazoi komuna gainditzen zituen.
|
|
Araba aspalditik erdalduna eta hango euskara guztiz ezezaguna izatea zen gauzak horrela ikusteko arrazoietako bat. Bestalde, XVI. menderako, hau da, Euskal Herriaren eta euskararen gaineko albiste zuzenak ditugunerako, Bizkaia izan da handia eta aurreratua; Araba, berriz,
|
haren aldean
txikia eta atzeratua.
|
|
Hango ataritik pasatzen bainitzen, batez ere, Erratetara artoa ehotzera joatekoan. Oraingo Antoka zuriak palazio dirudi, orduko sorgintegi ilun
|
haren aldean
.
|
2018
|
|
Tira, ea, poliki. Akort, egia da bere garaian irakurri eta tarte honetan iruzkindu genuen Buruxkak
|
haren aldean
Beribilez honek galtzen duela puntxa, baina, positibo beti, kontu jakingarriak ere aurkituko dizkiogu. Egun bakarrean, autoz Kanbo-Kanbo ibili bitartean, 357 kilometro guztira, agertuko zaigu progresoaren aldeko, basoen geroarekiko kezkati, lan komunalaren oroitarazle, Madrilgo turismoaren ohargarri-eta hori Hondarribitik ez zela pasa-.
|
|
Bereziki bizkorra zen mugimendu guztietan eta berebiziko erraztasuna zuen distantziak kalkulatzeko, eta ausardia baizik ez zuen hori baino handiagoa. Gainerako guztietan lotsatiegia zen, baina oihaneko zuhaitzetan gora igo eta korrika hasten zenean beldurrik ez zuen; Belarri Makur eta ni baldarrak, oiesak eta koldarrak ginen,
|
haren aldean
.
|
|
Berebizikoa, arras, bular eutsien kanpo-borobiltasun hori, eskuetara zuzenduriko kanpokotasun hori. Nire neba gaztearen gorputza ere, coolie tipi batena ematen baitzuen, itzali egiten zen distira
|
haren aldean
. Gizonezkoen gorputzek forma zikoitzak dituzte, barruratuak.
|
2019
|
|
Raimundo Silva egoera interesgarrian dago, bere buruaren aurka xake-partida jokatzen ari dena bezala, partida nola bukatuko den aldez aurretik jakin eta hala ere partida nola bukatuko den ez baleki bezala jokatzen tematzen dena, eta are gehiago, auzian dauden bi parteetako ezein ez du aldeztu nahi, kontzienteki bederen, beltzak eta zuriak, kasu honetan mairuak eta kristauak, koloreen arabera. Eta ederki asko frogatu du hau honela dela, ikus bedi bestela zer begiko dituen fedegabeak, estimua diela esan liteke, almuedanoari batez ere, hiriko bozeramaileaz hitz egitean ageri zuen begirunea ez aipatzeagatik, hura tonua, berea, hura zintzotasuna,
|
haren aldean
kristauen mintzaldietan beti ageri dira nolabaiteko lehortasuna, nolabaiteko pazientzia falta, are eta ironia ere. Ez bedi hemendik Raimundo Silvaren jaidura guztiak mairuen aldekoak direlako ondorioa atera, uler dezagun berezko errukiaren agerpena dela, zeren, azken finean, ahazten saiatzen bazen ere, ez baitzuen ahaztuko mairuak garaituak izango direla, baina batez ere zeren, bera ere kristaua delarik, nahiz eta praktikantea ez izan, zenbait hipokrisiak, hainbat bekaizkeriak, beretarren artean bidea libre duten zenbait infamiak bere onetatik ateratzen baitute.
|
|
Bere etxea eta nirea oso gertu zeuden, bi etxadiko distantziara, alboko kanalean, Prinsengrachten. Berak naziengandik ihesiz ezkutatu behar izan zuen eta
|
haren aldean
askoz egoera lasaiagoan egonda ere, inolako konparaziorik gabe, neuk ere ezkutatu behar ote nuen, ergel txotxolo baten kariaz bazen ere?
|
|
Aita izan eta gero, berriz: gure haurrekin egotea baino zeregin ederragorik ez nuen — gauza txikia zen,
|
haren aldean
, niretzako, bikote-bizitza.
|
2020
|
|
Tira, ea, poliki. Akort, egia da bere garaian irakurri eta tarte honetan iruzkindu genuen Buruxkak
|
haren aldean
Beribilez honek galtzen duela puntxa, baina, positibo beti, kontu jakingarriak ere aurkituko dizkiogu. Egun bakarrean, autoz Kanbo-Kanbo ibili bitartean, 357 kilometro guztira, agertuko zaigu progresoaren aldeko, basoen geroarekiko kezkati, lan komunalaren oroitarazle, Madrilgo turismoaren ohargarri-eta hori Hondarribitik ez zela pasa-.
|
|
Handik aurrera, gurekin hamaiketakoa egitera etortzen zen guztietan, Bearen morroskoak ea lagunari esana nion galdetzen zidan. Eta nik aukera on baten zain nengoela erantzuten nion beti,
|
haren aldean
nintzena baino are txikiagoa sentiarazten ninduten begirada zurrun goitik beherako haien pean zanpaturik. Eta egia zen.
|
|
Txikitan igarotakoa udalekuak izan ziren
|
haren aldean
. Lehen, inor drogatu aurretik, hari entzuten saiatzen ziren eta harekin hitz egiten zuten zer gertatzen zitzaion jakiteko.
|
|
Argia nintzen
|
haren aldean
, eta bera baino politagoa. Sorbaldetan marrazkiak egiten zizkidan ile beltz kizkurra neukan orduan, distiratsua eta sarria eta, neska gehienek ez bezala, solte eramaten nuen nik.
|
2021
|
|
Baietz, beti lehiatu da talde gogoeta eta talde egintzak asmatzen eta sustatzen. Asko gira hori guzia eta gehiago
|
haren aldean
frogatu dugunak. Baina atxik dezagun gogoan zenbat ordu eta zenbat egun iragan duen bizi osoan bakarrik bidean eta lanean, nunbaitekoek hemengoaren berri ukan zezaten pizteko, hemengoek urrunagoko berri eskura zezaten ernatzeko, eta bideari berriz lotzeko.
|
|
Diru-kontuez ezaxola aurkezten zaigu Martin;
|
haren aldean
, lurtarrago eta praktikoago irudikatzen da Julia eguneroko bizimoduko betebeharretan (219 or.).
|
|
Adibide kopuruetara begiratzen badugu ere, konturatzen gara askoz ugariagoak direla ere dutenak gabeak baino; aitortu beharra dago, nolanahi ere,-ela ere eta-elarik ere egitura duten adibideak ere ez direla oso ugariak13 Ekar ditzagun literatura tradiziotik horietako batzuk: ...] da harako don Pablo baten gizara, zahar-zaharra zala bere, herririk herri ebillen Iesukristoren legea zabaltzen, bere gaztetako gaiztokeri guztiak autortuaz (Agirre); Gazte samar geralarik ere,[...] ari gatzaizu[...] munduko berri ikasten (Lizardi); Mundu huntan bizi zareiño nahi eztuzularik ere ganbiakor izanen zare (Xurio); Gainerako lagunek, bizi eta egiazko direlarik ere, itzaliak dirudite
|
haren aldean
(Mitxelena 1988a).
|
|
Ez nago bigarrena zuzenean ikusita, ostera. Beraz, neure begien amarrua ote da hau
|
haren aldean
txiki begitantzea. Ala beste hura, urrunekoa, benetan dena baina handiago ikusten dut, irudimenean?
|
|
Eta zalduna haren maila bereko etxekoa ez zenez, ez zen ausartzen bere amodioa adieraztera; zeren damatxoari zion maitasuna hain baitzen handia eta perfektua non nahiago izanen baitzukeen hiltzea ezen ez haren desohoragarri izan zitekeen gauzarik nahi izatea. Eta, bere burua
|
haren aldean
hain apal ikusirik, ez zuen harekin ezkontzeko neholako esperantzarik. Horregatik, dama hura ahal zuen modurik perfektuenean maitatzea bertze helbururik ez zuen haren maitasunak; eta hain luzaz egin zuen hori, non hondarrerako zerbaiten berri izan baitzuen damatxoak.
|
|
Ikasle garaiko bizipenetan oinarritu du bi zatitako kontakizuna. Lehen zatia enigmatikoa da, ez du errukirik erakusten;
|
haren aldean
, argia eta dibertigarria da segida. Julie izeneko zinema ikasle batek bera baino zaharragoa den gizon batekin duen harreman toxikoa eta haren ondorena erakutsi ditu Hoggek.
|
|
Bai, lau aldiz. Aldi batez mundu hau hain zen distiratsua eta interesgarria, hain zirudien esanguraz eta aukeraz betea non,
|
haren aldean
, ahula eta urruna baitzen lorategiaren xarma erdi ezabatua. Emakume politekin eta gizon dotoreekin afaltzera doala, nor geldituko da pantera batzuk laztantzera?
|
|
Atariko atearen kristalak ez zion islarik itzuli, baina oraingoan ez zen beldurtu, ohartzen hasia zen zaharturik ikusten zuen jende
|
haren aldean
desberdina zela, eta ez derrigorrez txarrerako.
|
|
Meteoritoaren tamaina zehaztu ahal izateko, artikuluak lau estimazio-era dakartza, eta ondorioztatzen du 10 ± 4 kilometroko diametroa edukiko zuela. Atmosferara gutxi gorabehera 25 km/ s-ko abiadurarekin sartuko zen, eta 108 megatona TNTren parekoa izan zitekeen haren energia zinetikoa(
|
haren aldean
euli-suspirio bat izan zen Hiroshimako Little Boyren leherketa!); Alvareztarrek aurreikusitako inpaktu-kraterra 150etik 200era km-koa zen diametroz.
|
|
Bere konkisten historiak-denak zortzi urtean lortuak (Anatolia, Persia, Egipto, Erdialdeko Asia, India) — gerretako balentrien gailurrera goratu du. Akilesek,
|
haren aldean
, hasiberri ziztrin bat dirudi, hiri bakar baten hamar urteko setioan galdu baitzuen bizia.
|
|
Bere zuloari mandoa ere atzera botatzeko moduko kiratsa dario: han pilatutako papera ez dago lehorra, hezea eta usteldua baizik, eta hartzitzen hasia da, eta" hainbestekoa da kiratsa ezen,
|
haren aldean
, gorotzak lurrin gozo-gozoa duela baitirudi". Kamioiek, astean hirutan, balak geltokira eramaten dituzte.
|
2022
|
|
–Eta Luis ere ez zen makala. Kabroi
|
haren aldean
, ni Karitateko moja bat nintzen. Odolean daramagu, Iñigo.
|
|
Pausokera piperminagoan agertu da Miren
|
haren aldean
, ile xerlo horixkak ondo orraztuta, eguna bera baino distiratsuagoa den jaka more eta urrekara bat soinean. Begipeko arkatz urdinak bizitu egiten dio begirada, baina kolorea ere jaten die haren nini berdexkei.
|
2023
|
|
Baina aparteko kezken iturria, bereziki, hizkuntza ereduak izan dira. Izan ere, D eredua da euskaraz diharduena, eta
|
haren aldean
euskara gutxi ematen dute A eta B ereduek; euskara ikasgai soila da A ereduan, eta ikasgai zenbait besterik ez da euskaraz B ereduan. Ez dira egun familien artean hautatuenak, bazterrean geratu dira, baina legean jasota jarraituko dutela jakite hutsak arduratu egin ditu eragile asko.
|